Esperimentuak 2
-
Upload
lewis-christian -
Category
Documents
-
view
217 -
download
1
description
Transcript of Esperimentuak 2
Asteazkenean, laborategira igo ginen, esperimentuak frogatzeko. Gure bi
esperimentuak, huts egin zutenez, beste bi batzuengatik aldatu behar izan genituen.
Lehenengoan edalontzi bat eta CD baten plastikozko tapa behar genuen. Edalontzia urez
bete genuen ertzeraino gero tapa jarri eta presioa egiterakoan, puskatu zen. Gure
edalontzia handiegia zen tapa puskatuarekin konparatuz orduan beste talde bati,
edalontzi finago bat eskatu genuen. Hau gertatu zen presioarengatik.
Oraingoan ondo atera zitzaigun, baino azaltzerakoan, tapa erori zen, eta honekin ur
guztia, mahaia eta lurzorua bustituz.
Bigarrenean, edalontzi baten barruan, ozpina bikarbonatoarekin nahasi genuen,
honengatik CO2 sortu zen, nahasketa gorantz igoz. Gero kandela bat piztu, edalontzia
pixka bat iraultzen eta kandela itzali zen. Honek su-itzalgailuaren funtzioa egin zuen.
Azkenean, dena ondo atera zitzaigun, zailtasun batzuk izan arren.