Esperientzi artistikoen deskribapena

3
Esperientzi artistikoen deskribapena Little Elephant - Txotxongiloa Practicum I egin nueneko esperientzi artistiko bat deskribatu nahiko nuke, ez da artistikoki berezia den lan bat, baina haurrek gustura burutu zuten eskulana izan zen. L.H. 2. mailako ikasleek egindako lana da. Ingeleseko ikasgaian, Little Elephant-en hainbat istorio jorratzen ari zirenez, irakasleak elefante baten txotxongiloa egitea proposatu zien. Horretarako, paperean fotokopiaturiko elefantearen aurrealdea eta atzealdea banatu zien ikasleei. Banatu aurretik, irakasleak fotokopia erakutsi zien eta ohartu ziren ikasleak elefanteari tronpa falta zitzaiola!!! Irakasleak elefante hari tronpa aurkitzen lagundu behar geniola esan zien eta ea nola jarriko zioten tronpa galdetu; haurrek erantzun ezberdinak eman zituzten, kolarekin paper bat itsatsi, margotu… . Ondoren, paperak banatu eta ikasleek nahi zuten bezala margo zezaketen elefantea; nahi zuten kolorea eta nahi zizkioten konplementuak jarri ziezazkioten. Ia gehienek grisez margotu zuten eta ikasleen gustuen arabera osagarri ezberdinak jarri; loretxoa buruan, belarritakoak, kirola egiteko zinta etab…

Transcript of Esperientzi artistikoen deskribapena

Page 1: Esperientzi artistikoen deskribapena

Esperientzi artistikoen deskribapena

Little Elephant - Txotxongiloa

Practicum I egin nueneko esperientzi artistiko bat deskribatu nahiko nuke,

ez da artistikoki berezia den lan bat, baina haurrek gustura burutu zuten eskulana izan zen.

L.H. 2. mailako ikasleek egindako lana da. Ingeleseko ikasgaian, Little Elephant-en hainbat istorio jorratzen ari zirenez, irakasleak elefante baten

txotxongiloa egitea proposatu zien. Horretarako, paperean fotokopiaturiko elefantearen aurrealdea eta atzealdea banatu zien ikasleei.

Banatu aurretik, irakasleak fotokopia erakutsi zien eta ohartu ziren ikasleak

elefanteari tronpa falta zitzaiola!!! Irakasleak elefante hari tronpa aurkitzen lagundu behar geniola esan zien eta ea nola jarriko zioten tronpa galdetu; haurrek erantzun ezberdinak eman zituzten, kolarekin paper bat itsatsi,

margotu… .

Ondoren, paperak banatu eta ikasleek nahi zuten bezala margo zezaketen elefantea; nahi zuten kolorea eta nahi zizkioten konplementuak jarri ziezazkioten. Ia gehienek grisez margotu zuten eta ikasleen gustuen

arabera osagarri ezberdinak jarri; loretxoa buruan, belarritakoak, kirola egiteko zinta etab…

Page 2: Esperientzi artistikoen deskribapena

Elefantea margotu, moztu eta itsatsi ondoren, irakasleak elefanteari zulo bat eginez lagunduko geniola azaldu zien… zulotik zer aterako da? Gure

behatza!

Ondoren, gelan landutako abestia txotxongiloarekin interpretatu zuten:

Page 3: Esperientzi artistikoen deskribapena

Taldeko ikasle batek bere behatza gorriz pintatu eta zirkoko elefante sudur-

gorria irudikatu zuen. Izan zen besteren bat, elefantea hautsi nahi ez zuena eta zulorik egin nahi izan ez ziona ere.

Gustuko dut eskulan sinple hau. 7 urteko haurrekin burutzeko aproposa. Imajinazioa lantzen laguntzen die haurrei elefanteari nola lagundu

diezaiokegun aztertu behar dutenean baita margotu eta apaindu behar dutenean ere. Irakasleak haurrei mugarik ez die jartzen eta nahi duten moduan osa dezakete euren elefantea. Bestalde, diziplina ezberdinak

elkartzen ditu; alde batetatik arte hezkuntza eta ingelesa beste batetatik. Interpretaziorako aukera ere ematen du, abestiarekin batera elefantearen

ibilera eta itsura interpretatzeko aukera baita tronparekin jolasteko aukera ere.