ESKUEN HIGIENEAREN NAZIOARTEKO JARDUNALDIA EGIN ZUTEN · ADITZAK HOBETO ERABILTZEKO ZENBAIT AHOLKU...

4
2014ko maiatza ESKUEN HIGIENEAREN NAZIOARTEKO JARDUNALDIA EGIN ZUTEN Ikerketa zientifiko batek frogatu du es- kuen higieneak lagundu egiten duela arreta sanitarioaren arloko infekzioak gutxitzen. Horren harira, Osasunaren Mundu Erakundearen ekimenez, arre- ta sanitarioaren arloko Eskuen Higiene- aren Nazioarteko jardunaldiak egin zi- tuzten maiatzaren 5ean. Jardunaldiaren helburua zen profe- sional sanitario guztiek jakitea eskuak unerik eta teknikarik egokienetan gar- bitzen, horrela, haien eskuetatik trans- mititzen diren infekzioak ez zabaltze- ko. ZABALIK DAGO UDAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak 33. Udako ikastaroak antolatu ditu Osasuna, pertsonekiko konpromisoa izenburupean. Ekainaren 18an hasi eta irailaren 9ra bitarte, 22 ikastaro eskainiko dituzte, profesional sanitarioak prestatzeko eta haien ezagutzak eguneratzeko. Osaki- detzak diruz lagunduko ditu ikastaro- ak, Fundazioarekin egindako hitzarme- nari esker. OSAKIDETZAK BEHIN-BEHINEKOZ ETEN DITU GARAPEN PROFESIONALERAKO 2011KO DEIALDIAK Garapen Profesionalerako 2011ko deialdiak behin-behinekoz etenda geratu dira, 2012, 2013 eta 2014rako Aurrekontuen Legeagatik eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 558/2014 Ebazpenak ezarritakoagatik. Horren ondorioz, ezingo da egin Garapen Profesionalari lotutako beste deialdi- rik etena indarrean dagoen bitartean. Neurriak ez die eragingo aitortuta dauden mailei; maila horiek ordaintzen jarraituko du Osakidetzak. Profesionalek orain arte eginak dituzten izapideek balioko dute etena indargabetzean. LEHENTASUNEZKOA DA OSAKIDETZAN LANGILE SANITARIOEK DEFENTSARAKO TEKNIKAK IKASTEA 2013an, 403 eraso salatu zituzten Osakidetzako langileek; 2012an baino %15 gutxiago. Zifrek behera egin arren, gordina da datua; horregatik, erasoei aurre egiteko lantalde bat sortu nahi du Osakidetzak. Jose Maria Armentia Giza Baliabideetako zuzendariaren hitzetan, «esku-hartze goiztiarra» bultzatu nahi dute. Osakidetzaren 2013-2016 lerro estrategikoetako bat da langileen arrisku psikosoziala gutxitzea, prebentziorako prestakuntza sus- tatzea eta herritarren artean profesionalekiko begirunea duintzeko kanpainak egitea. Langileen kontrako erasoak Osakidetzan Urtea Erasoak Lesiorik gabe Lesioekin Gaixoaldiak 2008 341 207 134 22 2009 399 241 158 32 2010 492 362 130 26 2011 399 279 120 30 2012 472 345 127 35 webgunearen esteka

Transcript of ESKUEN HIGIENEAREN NAZIOARTEKO JARDUNALDIA EGIN ZUTEN · ADITZAK HOBETO ERABILTZEKO ZENBAIT AHOLKU...

Page 1: ESKUEN HIGIENEAREN NAZIOARTEKO JARDUNALDIA EGIN ZUTEN · ADITZAK HOBETO ERABILTZEKO ZENBAIT AHOLKU 1- Hutsegiterik ohikoena nor-nork motako aditzak nor-nori-nork beza - la jokatzean

2014ko maiatza

ESKUEN HIGIENEARENNAZIOARTEKOJARDUNALDIA EGIN ZUTEN

Ikerketa zientifiko batek frogatu du es-kuen higieneak lagundu egiten duelaarreta sanitarioaren arloko infekzioakgutxitzen. Horren harira, OsasunarenMundu Erakundearen ekimenez, arre-ta sanitarioaren arloko Eskuen Higiene-aren Nazioarteko jardunaldiak egin zi-tuzten maiatzaren 5ean. Jardunaldiaren helburua zen profe-

sional sanitario guztiek jakitea eskuakunerik eta teknikarik egokienetan gar-bitzen, horrela, haien eskuetatik trans-mititzen diren infekzioak ez zabaltze-ko.

ZABALIK DAGO UDAKOIKASTAROETAN IZENAEMATEKO EPEA

EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak33. Udako ikastaroak antolatu dituOsasuna, pertsonekiko konpromisoaizenburupean. Ekainaren 18an hasi eta irailaren 9ra

bitarte, 22 ikastaro eskainiko dituzte,profesional sanitarioak prestatzeko etahaien ezagutzak eguneratzeko. Osaki-detzak diruz lagunduko ditu ikastaro-ak, Fundazioarekin egindako hitzarme-nari esker.

OSAKIDETZAK BEHIN-BEHINEKOZ ETEN DITU GARAPENPROFESIONALERAKO 2011KO DEIALDIAK

Garapen Profesionalerako 2011ko deialdiak behin-behinekoz etenda geratu dira,2012, 2013 eta 2014rako Aurrekontuen Legeagatik eta Osakidetzako zuzendarinagusiaren maiatzaren 8ko 558/2014 Ebazpenak ezarritakoagatik. Horren ondorioz, ezingo da egin Garapen Profesionalari lotutako beste deialdi-

rik etena indarrean dagoen bitartean. Neurriak ez die eragingo aitortuta daudenmailei; maila horiek ordaintzen jarraituko du Osakidetzak. Profesionalek orainarte eginak dituzten izapideek balioko dute etena indargabetzean.

LEHENTASUNEZKOA DA OSAKIDETZAN LANGILESANITARIOEK DEFENTSARAKO TEKNIKAK IKASTEA

2013an, 403 eraso salatu zituzten Osakidetzako langileek; 2012an baino %15gutxiago. Zifrek behera egin arren, gordina da datua; horregatik, erasoei aurreegiteko lantalde bat sortu nahi du Osakidetzak. Jose Maria Armentia Giza Baliabideetako zuzendariaren hitzetan, «esku-hartze

goiztiarra» bultzatu nahi dute. Osakidetzaren 2013-2016 lerro estrategikoetakobat da langileen arrisku psikosoziala gutxitzea, prebentziorako prestakuntza sus-tatzea eta herritarren artean profesionalekiko begirunea duintzeko kanpainakegitea.

Langileen kontrako erasoak Osakidetzan

Urtea Erasoak Lesiorik gabe Lesioekin Gaixoaldiak

2008 341 207 134 22

2009 399 241 158 32

2010 492 362 130 26

2011 399 279 120 30

2012 472 345 127 35

webgunearen esteka

03osabuletina14-05z 3_Maquetación 1 2014-05-29 16:46 Página 1

Page 2: ESKUEN HIGIENEAREN NAZIOARTEKO JARDUNALDIA EGIN ZUTEN · ADITZAK HOBETO ERABILTZEKO ZENBAIT AHOLKU 1- Hutsegiterik ohikoena nor-nork motako aditzak nor-nori-nork beza - la jokatzean

2014ko maiatza

iñaki peñaMedikua

Doluari buruzko Aulki hutsak dokumentalaren zuzendaria etagidoilaria da Iñaki Peña medikua (Burgos, 1971); Goierri-UrolaGaraiko Erakunde Sanitario Integratuan aritzen da, etxekoospitalizazioetan. Zuzendu duen lehen ikus-entzunezkoa da, eta lanhorretan zer esperientzia izan duen eta nondik nora ibili den azaldudu Peñak.

Zeurea izan al da dokumentala egi-teko ideia?Hau esperientzia pertsonaletik eta es-perientzia profesionaletik dator. Zerga-tik sartzen da mediku bat horrelakosaltsa batean? Oso zinemazalea naize-lako. Bat-batean etorri zitzaidan buru-ra, eta aurrera egin nuen. Zorionez,ondo atera da, eta honaino iritsi gara.Arteman Komunikazioarekin elkar-lanean egin duzu lan hau. Nola el-kartu zineten?Protagonistetako batek Arteman Ko-munikazioan egiten du lan, eta berakkomentatu zidan elkarrekin egitea po-sible zela. Erronka bat izan da guztion-tzat: neuk lehen aldiz egin dut halakolan bat, eta eurek hirugarrenez.Zergatik Aulki hutsak?Hitzaldi sorta baten izena da. Gabonakdira, eta aulki huts bat dago. Hortikdator aulki hutsak kontzeptua, eta nikerabili dut. Gertaera kurioso bat suer-tatu zitzaigun izenburuarekin: Nikpentsatu nuen honako hau zela osoizenburu polita eta biribila: Aulki hu-tsak, bihotz beteak, zeren eta guremezua positiboa da. Baina tarte horre-tan argitaratu zuten beste dokumentalbat, Atxagari buruzkoa: Leku hutsak,hitz beteak. Hitz joko bera egitea litzate-ke, eta hasierakoarekin geratu ginen.Aurreko batean, Bergaran, batek esan

«Euskal Herrian pila bat kostatzenzaigu heriotzaz hitz egitea»

Kontaiguzu sinopsia, labur-labur.Heriotzarekin lotuta dauden dolu proze-suak bildu ditugu. Batetik, dolua pasatuduten herritarren testigantzak, eta, bes-tetik, gure lanaren puntu inportantee-netakoa dena: medikuenak, gaian adi-tu direnenak, euren bizipen pertsona-lak kontatuz. Horrek asko aberastendu gure lana. Nire ustez, modu bat dajendeak ikusteko hau denon kontuadela.Asko kostatu zaizu testigantzakbiltzea?Euskal Herrian gaude, eta gezurra di-rudi, baina ez. Bonbilla piztu zitzaida-nean, doluan egon direnen zerrendabat etorri zitzaidan burura. Tranpadauka, gertukoak direlako guztiak: la-gunak, pazienteen senideak, lankide-ak... Azken finean, asko estutu gabe,hori izan zen nire lagina. Ez nizkionbuelta asko eman, ez nuen erotu nahi.Aurreko galderan, «Euskal Herriangaude, eta gezurra dirudi, bainaez», erantzun didazu. Zergatik?Gaia unibertsala da, erabat. Eta uni-bertsala da gaia saihestu, eta, horretaz,ez hitz egitea. Baina Euskal Herrian ba-tez ere, pila bat kostatzen zaigu herio-tzaz aritzea. Batere gustatzen ez zaidanesamolde batek oso ondo definitzen duhemengo filosofia: aurrera egin beharda, ez dago besterik. Horren ondorioz,ez da hitz egiten, ez da negar egiten, nioso indartsua naiz, oso euskaldunanaiz... Hori ez da gure funtsa. Aurreraegin behar da, horixe da lehenengo hel-burua, baina badago besterik. Aurreranola egiten da? Negar eginez, hitz egi-nez, entzunez, egonez...

Hurrengo emanaldiak

• Ekainak 4. Bilboko Bizkaia Aretoan,19:00etan.*

• Ekainak 12. Zumarragako Goierri-UrolaGaraiko ESIn, 14:00etan.*

• Irailak 18. Eivissako Diario de Ibizan (Herrialde katalanak), 19:00etan. (Azpida-tziak katalanez).

• Urriak 2. Zaldibarko Liburutegi Zaharrean,19:00etan.*

• Urriak 9. Zarauzko Modelo antzokian,20:00etan.*

*Azpidatziak gaztelaniaz

zidan izena gaizki ipini genuela. Izanere, dokumentala lau ataletan dago ba-natuta, eta aulki hutsak bigarrengoandesagertzen dira. Egia da; hori bainogehiago da.

03osabuletina14-05z 3_Maquetación 1 2014-05-29 16:46 Página 2

Page 3: ESKUEN HIGIENEAREN NAZIOARTEKO JARDUNALDIA EGIN ZUTEN · ADITZAK HOBETO ERABILTZEKO ZENBAIT AHOLKU 1- Hutsegiterik ohikoena nor-nork motako aditzak nor-nori-nork beza - la jokatzean

Askotako kasuak biltzen ditu lanak,ezta hala?Bai. Minbiziak eta bestelako gaixota-sun kronikoek eragindako heriotzaklandu ditugu, heriotza naturalak, hau-rren galerak (heriotza perinatalean sar-tzen diren doluak), suizidioa... Askotakoheriotza kasuak bildu ditugu.Esan duzu lana lau ataletan banatu-ta dagoela. Zer kontatu duzu bakoi-tzean?Doluaren hasieratik bukaerara joangara, faseka. Mina da lehen atalarenizenburua: hor dago gordinena, eta lu-zeena ere horixe da. Bigarrena Haserreada, doluko bigarren erreakzioa dena,hain zuzen. Oso erreakzio euskaldunada. Hirugarrena «Egun perfektuak» da.Egun perfektuak kakotx artean ipinidugu, egun ez hain perfektuak direlakodoluan denarentzat. Gabonetan etaegun seinalatuetan, esaterako, pozik

egon behar izaten da, baina poz horiguztia ez duzu sentitzen; hutsunea bai-no ez duzu sentitzen. Laugarrena Itxaro-pena da.Euskal musika nolabait zabaltzekoedo sustatzeko ahalegina ere eginduzu.Bai. Atal bakoitzean, abesti bat sartudugu; nolabait ere, fase bakoitzari erre-ferentzia egiten dion abesti bat. Lehenataleko abestia KatamalorenMin hauabestia da; bigarrenekoa, Anariren Erra;hirugarrenekoa, Ruperren Beltzarana;eta azkenekoa, Esperantzara kondena-tua, Garirena. Bukaeran epilogoa dago;ez du izenbururik, baina, horretan ere,kanta bat gehitu dugu: Pettiren Argiaheldu da.Nork ikusi beharko luke dokumen-tala? Alde batetik, medikuntza arloko lanki-deek ikusi beharko lukete. Egia esan, ja-

kin-mina sortu du, eta jendea etortzenari da emanaldietara: erizainak, medi-kuak eta psikologoak, batez ere. Girohorretan mugitzen ari gara batez ere,eta horrela jarraituko dugu, ziur asko.Eta, beste alde batetik, dolua bizi izanduen jendeak ikusi beharko luke. Do-luan den pertsona batentzat, gomenda-garria izan daiteke, edo ez. Zer fasetandagoen kontuan hartuta. Ateratzekofasean egon behar duzu. Izan ere, dolubete-betean bazaude, eta, ikusten ba-duzu pertsona horiek guztiak atera dire-la, are gaizkiago senti zaitezke. Aurrez prestatzeko balio dezake?Aurrez prestatzea posible bada,behintzat...Posible da, eta egin behar da. Denborabaduzu, komeni da egitea. Minbizi ba-tekin, normalean, denbora dago. Istripueta suizidio kasuak izaten dira okerre-nak, ezin duzulako prestatu, eta, gaine-ra, jende gaztea izan ohi da. Ahal baldinbaduzu, hasi behar duzu zeure bizitzaplanteatzen pertsona hori gabe. Oso la-tza da, baina egin behar da.Zuzendaria izan zara. Zein izan dirazure lanak? Zuzendaria izan naiz, baina, batez ere,gidoigilea. Gidoia egitea puzzle bat egi-tea da. Niri asko gustatzen zait irakur-tzea, idaztea... baina hau beste gauzabat da. Hori izan da niretzako politena.Kamera, soinu eta muntaketa lanak Ar-temanekoek egin dituzte, baina, azkenfase horretan, ni ere haiekin egon naiz.Estresantea izan da, denbora gaineangenuelako, baina, era berean, oso poli-ta. Amaitzeko, Iñaki, zer hartu duzuzure lanbidetik dokumentala egite-ko? Eta alderantziz?Bigarrenetik hasita, helduleku bat ema-ten dit; niri eta, oro har, denei. Helburuada jendeari heldulekuak eskaintzea.Ematen ditugu pista batzuk dolutik ate-ratzeko, eta mezua positiboa da: Bihotzbeteak da zabaldu nahi dugun mezua.Nire lanbidetik, berriz, esperientzia etajende hau guztia baliatu dut. Dena dela,zinemazale moduan jaso dudana eka-rri dut, batez ere lan honetara. Medi-kuntzak asko eman dit, baita zinemakere.

MONIKA JUARISTI

03osabuletina14-05z 3_Maquetación 1 2014-05-29 16:46 Página 3

Page 4: ESKUEN HIGIENEAREN NAZIOARTEKO JARDUNALDIA EGIN ZUTEN · ADITZAK HOBETO ERABILTZEKO ZENBAIT AHOLKU 1- Hutsegiterik ohikoena nor-nork motako aditzak nor-nori-nork beza - la jokatzean

2014ko maiatza

gramatikaADITZAK HOBETO ERABILTZEKO ZENBAIT AHOLKU

1- Hutsegiterik ohikoena nor-nork motako aditzak nor-nori-nork beza-la jokatzean datza.

Gaur kalean ikusi dizut; neska horri ez diot ezagutzen. (okerra)

Gaur kalean ikusi zaitut; neska hori ez dut ezagutzen. (zuzena)

2- Nork motako aditza Nor bezala erabiltzen da maiz, eta alderantziz.

Niri hori ez zait molestatzen. Hau ez da funtzionatzen. Gaur primeran pasagara. (okerra)

Ni horrek ez nau molestatzen. Honek ez du funtzionatzen. Gaur primeran pasadugu. (zuzena)

3- Zenbaitetan, kosta(tu) aditza, balio izan-en antzekotasunaren eragi-nez, laguntzaile okerrarekin erabiltzen da.

Zenbat kostatzen du horrek? Milioi bat kosta digu. (okerra)

Zenbat kostatzen da hori? Milioi bat kosta zaigu. (zuzena)

4- Aspektu markak ere txarto erabiltzen dira batzuetan. Falta izan era-bili ordez, faltatu erabiltzen da, zenbaitetan.

Asko faltatzen da amaitzeko. Hemen ez zaigu ezer faltatuko. (okerra)

Asko falta da amaitzeko. Hemen ez zaigu ezer faltako. (zuzena)

OSASUNA - Lasterketa bat aurrez prestatzeko aholkuak

Edozein lasterketa-motak parean eskatzen __1__ gure fisikoaren eta adimenaren one-na ematea.Zenbait oinarrizko aholku kontuan hartzea zuri gomendatzen __2__, zuresegurtasunari begira eta horrenbeste kostatzen ez __3__.Aurreko asteko lehen hiru egunetan karbono-hidratoen kantitatea mugatu ahal

duzu, eta gainerako egunetan dieta alderantziz egin, hortaz, karbono-hidrato asko har-tzea komeni __4__. Horrela, gibelak esponja baten antzera funtzionatzen __5__ etaglukogenoa (energia-erreserba) pilatzeko balio __6__.Erritmo lasaian, airea sudurretik hartzea eta ahotik botatzea egokiena da. Sudurra ai-

rean dauden partikulei bidea oztopatzen __7__ iragazki bat da, eta airea berotzen__8__ infekzioei aurre egiteko. Erritmoa arina denean, ahotik arnastu beharko duzu.Ohiko arropa eta oinetakoak erabili beharrekoak dira. Era berean, ezerk molestatzen ez __9__ bermatu behar duzu.Lasterketaren ondoren, nahiz eta falta ez __10__ edo ondo sentitu:egin tiramen-

duak, edan ura eta hartu hidratoak nahiz erraz asimilatzen diren elikagaiak.

KOMIKIA dani fano

ERANTZUNAK: 1-du 2-dizugu 3-delako 4-da 5- du 6- du 7-dien 8-du 9-zaituela 10-izan

Hona hemen B1 euskara

mailako ariketa bat

klikatuhemen

unitate didaktikoa

agendaDOKUMENTAZIO MEDIKOARIBURUZKO XVI. JARDUNALDINAZIONALAK

Ekainaren 12an eta 13an, GasteizkoKongresu jauregian.

I. JARDUNALDIAK. OSASUNA ETA JUSTIZIA

Ekainaren 16an eta 17an, Bilboko Biz-kaia aretoan.Izena emateko epea: maiatzak 31.

EZKERRALDE-ENKARTERRIESKUALDEKO V. PRESTAKUNTZAJARDUNALDIA

«OSASUNA KOMUNIKATU»

Ekainaren 19an, Portugaleteko Aspal-diko egoitzan.

03osabuletina14-05z 3_Maquetación 1 2014-05-29 16:46 Página 4