Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

11
Kontseilua Oro har, euskara baztertua da alderdien euskarrietan Kontseiluak hauteskundeei begira argitaratutako euskarriak aztertu ditu Kontseiluak azken urteotan hauteskunde prozesuetan egin ohi duenez, alderdi politikoek, oraingo honetan, Eskualde Kontseiluko hauteskundeei begira ,aurkeztutako euskarriak aztertu ditu. Euskarrien artean herritarren postontzietan utzitakoak dira ugarienak (egitarauak, traktak, fede aitormenak, afitxak etab) eta webguneak ere aztertu ditugu, izan ere, hor hizkuntza bat baino gehiago erabiltzea errazagoa baita. Honako alderdi hauek aztertu ditugu: Alliance écologiste indépendante, NPA, Front de gauche, LO, Modem, UMP, FN, EH Bai, Europe écologie, PS eta Euskadi Europan. Euskara erabiltzen ote den, lehenesten ote den, orekaz erabiltzen ote den frantsesarekin batera edo euskara era desorekatuan agertzen den aztertu dugu. Herritarren postontzietan banatutako propaganda gehiena frantsesez bakarrik banatu da

description

Kontseiluak Frantziako erregio hauteskundeen azterketa egin du hizkuntzaren ikuspegitik.

Transcript of Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

Page 1: Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

Kontseilua

Oro har, euskara baztertua da alderdien

euskarrietan

Kontseiluak hauteskundeei begira argitaratutako euskarriak aztertu ditu

Kontseiluak azken urteotan hauteskunde prozesuetan egin ohi duenez, alderdi politikoek, oraingo honetan, Eskualde K o n t s e i l u k o h a u t e s k u n d e e i begira ,aurkeztutako euskarriak aztertu ditu.

E u s k a r r i e n a r t e a n h e r r i t a r r e n postontzietan utzitakoak dira ugarienak (egitarauak, traktak, fede aitormenak, afitxak etab) eta webguneak ere aztertu ditugu, izan ere, hor hizkuntza bat baino gehiago erabiltzea errazagoa baita.

Honako alderdi hauek aztertu ditugu: Alliance écologiste indépendante, NPA, Front de gauche, LO, Modem, UMP, FN, EH Bai, Europe écologie, PS eta Euskadi Europan.

Euskara erabiltzen ote den, lehenesten ote den, orekaz erabi l tzen ote den frantsesarekin batera edo euskara era desorekatuan agertzen den aztertu dugu.

Herritarren postontzietan banatutako propaganda gehiena frantsesez bakarrik banatu da

Page 2: Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

Norberaren hizkuntzan informazioa eskuratzea eskubidezkoa da.

Argazkian ageri den kartela ez da benetakoa, zoritxarrez, Lasalle jaunak egitaraua, eskuorria eta webgunea frantses hutsean eskaini ditu. Euskarrietan euskararen presentzia bermatzea ez da gaur egun ez arazo teknikoa ezta kostu gehigarria ere. Begirunea da behar den bakarra.

Forces Aquitainerekin batera honako hauek ere frantses hutsean egin dute haien propaganda:

Alliace écologiste indépendante, NPA, Front de gauche, LO, UMP, FN

Euskararen erabilera orekatua

Euskal Herria Bai

Euskararen erabilera orekatua koalizio honen zerrendan ikus daiteke nahiz eta ez den gertatzen euskarri guztietan. Hainbat euskarritan frantsesa nabarmentzen da gehiago. Webgunea euskaraz zein frantsesez kontsulta daiteke.

Politika egoki horren kontrako adibide tamalgarria da ordea, kaleratu duten afitxa, ez baitute euskara erabili.

Europe écologie

Zerrenda horrek euskararen presentzia bermatzen du, baina frantsesa nabarmenagoa da eta fede aitormena frantses hutsean da.

Webgunea ere frantses hutsean da.

Euskadi Europan

Euskadi Europan zerrendak izenburuak eta proposamenen laburpenak bakarrik agertzen ditu euskaraz. Ondorioz, frantsesa da nabarmentzen den hizkuntza.

Webgunea euskaraz zein frantsesez kontsulta daiteke.

Aipagarria da alor positiboan bere afitxan euskara erabiltzen duen zerrenda bakarra dela

PS

Zerrenda honek fede aitormena, egitaraua eta webgunea frantses hutsez ditu. Hala ere, bere bilanean laburpen eskaintzen du euskaraz eta okzitanieraz.

Page 3: Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

« D’autre part, je soutiens activement les initiatives de ma collègue députée girondine Martine FAURE qui est très active en faveur d’une loi –promise pourtant par le gouvernement, mais sans résultat à ce jour- qui prolongerait la reconnaissance constitutionnelle des langues régionales » Euskal Herriko kazeta 2010/03/10

Hautagaiak euskarari buruzEuskararen Erakunde Publikoaren sorreraz pozten naiz, eraman duen lanaz, eta Euskal herrian bideratu dituen e k i n t z a k b e r e h a l a j a s o d u t e n e z a g u p e n a z E u s k a l H e r r i a n . In teresgar r ia da ikus tea ek in tza publikoak zer nolako inpultsoa ekartzen dion herri mugimenduak bideratu lan handiari.

Emaitzak konbentzigarriak dira eta esperantzaren iturri. Lanean jarraitu behar da eta Eskualdeko Kontseiluak EEPren lehendakaritza tokatuko zaionez heldu den epealdirako, EEPk definitu Hizkuntza-Politika egitasmoaren haritik

jarraitzeko asmoa du, proiektuaren osaeran parte hartu ondoren proiektua sostengatzen duen bezala.

Bestalde, Martine Faure, girondako nere kideak, gobernuak hitzeman legea egin dezan galdetzeko bideratu iniziatibak sostengatzen ditut.

Gobernuak hitzeman legeak eskualdeko hizkuntzen ezagupen konstituzionalaren segida litzateke.

Page 4: Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

Et je le dis très clairement, il faut un statut légal pour le basque comme pour l'occitan, le béarnais. Jean Lassalle

Hautagaiak euskarari buruz

N e r e t z a k o , h i z k u n t z a r e n g a i a ezinbestekoa da. Alor intimoari lotzen zaio. Nortasuna. Azkarra dena. Denek dakite, ez baitut deus ezkutatzen, zer n o l a ko h a r r e m a n a d u d a n g u re hizkuntzekin.

Nere ama eta anaiarekin biarnesez hitz egiten dut. Nire hurbileko batzuek semea edo aitarekin euskaraz hitz egiten duten bezala. Lotura ordezkaezina da. Orduan, bai, hizkuntzak Eskualdeko Kontseiluan eramanen dugun politikaren bihotzean dira.

Argiki esaten dut, estatus legala behar da euskararentzat okzitanierentzat bezala, biarnesarentzat bezala.

François BAYROUk , Hezkuntza ministroa zenean, ikastolak salbatu zituen, Seaskako irakasleak eta Estatuaren arteko hitzarmenaren bitartez. Ez dut a h a n z t e n . N i r e a l d e t i k , E E P r i beharrezkoak dituen baliabide guziak eskainiko dizkiogu. Dosier honekin irmo geldituko naiz. Engaiamendu osoa da.

Page 5: Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

La réforme constitutionnelle adoptée par l’actuelle majorité parlementaire rend désormais possible la reconnaissance officielle des langues régionales, soit par la ratification de la Charte européenne des langues régionales, soit par une loi ad hoc. Alain Lamassoure

Hautagaiak euskarari buruzFun t sean UMP - r i e sker Es ta tuak eskualdeko hizkuntzen sustapenaren a r d u r a P i r i n i o A t k a n t i k o e t a k o departamenduari eskaini dio eta ez eskualdeari.

Berrikitan, 2009an Seaskarekin izenpetu hitzarmena 3 urterako beharrezkoak ziren lanpostuen sorreran lagundu du.

G a u r e g u n g o p a r l a m e n t u a r e n gehiengoak bozkatu Konstituzioaren erreformak eskualdeko hizkuntzen ezagupen ofiziala baimentzen du,

Eurokarta berretsiz edota lege bat eginez.

Page 6: Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

“L'officialisation par la loi est la meilleure garantie pour son développement. (…) Nous devons innover et miser sur l'expérimentation en négociant un statut régional de l'euskara et bénéficier du droit de l'utiliser dans la vie publique..” Jean Tellechea

Hautagaiak euskarari buruzLegearen b idezko o f i z ia l t a suna hizkuntzaren garapenerako dagoen berme hoberena litzateke. Baina, administrazioak, irakasleen sindikatuak eta frantses alderdi politikoak aurka dira.

Berrikuntzak ekarri behar ditugu eta esperimentazioari eutsi behar diogu euskararentzako eskualde mailako estatusa negoziatuz eta bizi publikoan e r a b i l t z e k o e s k u b i d e a l o r t u z . Ba l i ab ideak E s t a t ua e t a t o k i ko kolektibitateekin negoziatu behar ditugu.

O n d o t i k , e s p e r i m e n t a z i o h o r i arrakastatsua bada orokortu daiteke beste leku batzuetan. Minimoetan geldituz, Akitaniako eskualdeak, Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatea sortu bitartean, euskara eta okzitaniera/gaskoierarentzako esperimentazio hori exijitu egin behar dugu.

Page 7: Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

Pour nous l’officialiation est une mesure indispensable pour sauver l’euskara. Xabi Larralde

Hautagaiak euskarari buruz

Guretzako, of izial tasuna euskara salbatzeko ezinbesteko neurria da.

2008ko Kons t i t uz io a ldake taren ondoren, uste izan dugu lege batek eu ska ra r i e t a be s t e “h i zkun t za gutxiagotuei” ezagupen ofizial zerbait eskainiko ziola. Baina, berritz ere, 200 urte duten printzipio jakobinoek irabazi dute.

Milaka pertsonek mobilizatzen segitu behar izan dute, berrikitan Deiadar manifestaldian ikusi ahal izan dugun bezala… Berritz ere, gain honen inguruko mespretxatua jasan behar izan dugu.

Gure hizkuntzak pairatzen duen mespretxuak protesta bozkarako beste argudio bat eskaintzen digu, euskararen b a b e s l e e n a h o t s a P a r i s e n entzunarazteko gisan.

Page 8: Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

Les régions doivent faire pression ensemble sur l’Etat pour faire évoluer le statut de nos langues. Il faut une loi très claire, très volontariste. Et si la coofficialité de l’euskara et du français est un moyen de progresser, si les habitants du pays Basque la souhaitent, au nom de quoi la refuserait-on ? Le monde a besoin de nos langues, et que toutes les langues du monde vivent. David Grosclaude

Hautagaiak euskarari buruz

Okzitanoa naiz eta badakit zer nolako indar rak eg in behar d i ren gure hizkuntzek jasan kalteak konpontzeko.

Euskal Herrian bideratu lanarekin segitu behar da. Eskualdeak, EEPren bitartez hizkuntza politika horren norabideak definitu daitezke. Euskararen lekua indartu behar da eskolan, bizi publikoan, sozialean, hedabideetan.Eskualdeek Estatuari presioa egin behar d io t e gu re h i z kun t zen e s t a t u sa bestelakoa bilaka dadin. Lege argi bat behar da, ausarta. Eta euskara eta

f r a n t s e s a r e n k o o f i z i a l t a s u n a aurrerapausoak egiteko medio bat baldin bada, Euskal herriko biztanleen nahia bada, zergaitik ukatu?

Munduak gure hizkuntzen beharra du munduko hizkuntza guziak bizi daitezen.

Page 9: Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

Nos langues et nos cultures régionales sont aussi notre patrimoine commun, une partie du patrimoine de l’humanité. Aujourd’hui, la République ne respecterait pas ses propres principes si elle n’était pas attentive aux demandes, aux attentes, à la vie de ces langues et cultures. Notre pays est comptable de la vie de ces langues sur son territoire. Ne rien faire serait choisir leur effacement, voire leur disparition. Daniel Romestant

Hautagaiak euskarari buruz

Eskualdeak ez du inongo gaitasunik eskola programei doakionez. Eskola publikoak bere papera bete dezan aldekoak gira.

Gure eskualdeetako hizkuntzak eta kulturak gure ondare komunaren parte dira, gizakiaren ondarea. Gaur egun, Errepublikak bere printzipio propioak ez lituzke errespetatuko hizkuntza eta kultura hauen eskaerei, muzin egingo balie. Gure herria lurralde hauen h izkuntzen biz i raupenaren kontu hartzailea da.

Deus ez egitearekin haien ezabaketa, desagerpenaren aldeko hautua egitea litzateke. Alderdi Komunistak, Front de Gauche zerrendako kideak; lege proposamen bat egin zuen Frantziak Eurokarta berresteko gisan.

Parlamentuak egitasmoa bozkatu zuen baina Konsteilu Konstituzionalak atzera bota zuen eskuinak galdeginik.

Eskualdearen laguntzak: Euskararen irakaskuntza euskarriak ( liburuak etb.)

Euskara eta okzitanoa zabaltzen duen elkarte eta egiturei laguntza.

Page 10: Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

Nous nous battons pour que la France adopte la charte europééenne des langues régionales qu’elle n’a jamais voulu signer. Nous défendons, entre autres, dans le cadre du système public d’enseignement, l’apprentissage des langues par « une pédagogie d’immersion » semblable à celle des Ikastolas (…).Nous sommes également pour reconnaître la coofficialisation des langues régionales comme la langue basque. Pour se maintenir et se développer, une langue minoritaire doit avoir une protection légale apportée par cette cooficialité. Philippe Poutou

Hautagaiak euskarari buruz

Hizkuntza gutxituak gure ondarearen parte dira eta aberastasun kulturala osatzen dute. Euskararen irakaskuntza emendatuz joan bada, elkar teen militantismoari esker da botere publikoen lanari esker baino.

Frantziak Eurokarta berretsi dezan borrokatzen gira, inoiz izenpetu nahi izan ez duena. Aldarrikatzen dugu, b e s t e a u ke r e n a r t e a n , s i s t e m a pub l i koa ren ba i t an , h i z kun t zen irakaskuntza murgiltze pedagogiaren bitartez, Ikastolek egiten duten bezala. Izan ere, pedagogía hau eraginkorrena da hizkuntza baten ikasteko.

Hizkuntzen koofizialtasunaren aldekoak gira. Hizkuntza gutxitu bat mantendu eta garatzeko babes legala beharrezkoa da, koofizialtasun horrek ekartzen diona, alegia.

Page 11: Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010

Oro har, 11 zerrenden artean, 7k frantses hutsean banatu dituzte beraien komunikazio euskarriak, bakar batek orekaz erabiltzen du euskara ( euskararen tokia lehenetsiz), beste batek euskara orekaz erabiltzen du nahiz eta frantsesa da lehenesten den hizkuntza, baina ez euskarri guzietan, hirugarren batek, frantsesa nabarmenago du eta azkenak, zertxobait egin du, baina ezer gutxi.

Lau zerrendek argiki aipatzen dituzte hizkuntzen estatusaren beharra eta legea:

EHbai koalizioak ofizialtasuna eta legea aldarrikatzen ditu.

Europe écologique zerrendak eskualdeak koofizialtasuna eskainiko diela hizkuntza gutxiagotuei adierazten du.

Forces Aquitaine (Modem) zerrendak aldiz, Frantziak hizkuntzak ezagutu ditzan aldarria sustengatuko duela dio eta estatus legalaren beharra aipatzen du.

NPAk aldiz, Eskualdeak Euroituna izenpetuko duela dio.

• Ondoko zerrendek euskara/riez diote inungo aipamenik egiten:

FN, Front de gauche, LO, PS, UMP

• Oro har 11 zerrenden artean, 8k euskara/okzitaniera aipagai dituzte, normalizazioa dela edota estatus legala dela. Haatik, modu oso lauxoan aipatzen dituzte gehienek, eta neurri konkretu bakarrak 2 zerrendek eskaintzen dituzte, Europe Ecologiek eta PSek. Haatik, neurri horiek okzitanierarendako dira nagusiki. Bestalde, kuriosoa da ikustea, Europe écologie eta NPA salbu, hizkuntzaren estatusaz ari direnak eta hizkuntzen aipua egiten dutenek ez direla baitezpada berdinak. Bestalde, hizkuntzen inguruko propsamenak direlarik, gehienetan, irakaskuntzara mugatzen dira.

Informazioa euskaraz jasotzea eskubidezkoa da.