Eskozia Estatu Txiki Berrien Paradigma Ekonomikoa

10
ESKOZIA, ESTATU TXIKI BERRIEN PARADIGMA EKONOMIKOA Oskar Arantzabal "We are aware as we will always beof the sovereignty of our people, that the decisions on Scotland's future lie ultimately with those living and working in Scotland and with no-one else." First Minister Alex Salmond (2010) 1. Independentzia politikorako bidean Eskoziarrek, zergak bertan ordaintzen dutenek eta ez beste inork, erabakiko dute Eskoziaren etorkizuna (“gu gobernatzeko eskubide jainkotiarra amaitu da”). Hitz hauek independentismoaren gorakadaren lekuko izan diren azken hamar urteak laburbiltzen dituzte. Ikus ditzagun azken hiru hauteskundeen emaitzak eta nola, 2011ko udaberriko mapa berri ikusgarrian, bere programan erreferendum bat egitearen aldekoa den Scottish National Party-ak (SNP) gehiengo absolutua duen: botoen %45a hain zuzen, guztiak independentistak ez badira ere. Independentistak Unionistak 2003 39 90 2007 49 80 2011 73 57 Erreferenduma, berez, 2010erako zegoen iragarrita, eztabaida nazionala ireki eta gero (ikus www.anationalconversation.com erreferendumaren inguruko liburu zuria). Baina liberal- demokraten ezezko jarrerak (hirugarren bidea datekeen autonomia handiago baten aldeko federalistak) atzeratu zuen bere gauzatzea. Azken hauek larrutik ordaindu zuten; hamabi

Transcript of Eskozia Estatu Txiki Berrien Paradigma Ekonomikoa

ESKOZIA, ESTATU TXIKI BERRIEN

PARADIGMA EKONOMIKOA

Oskar Arantzabal

"We are aware –as we will always be– of the sovereignty of our people, that the

decisions on Scotland's future lie ultimately with those living and working in Scotland and with no-one else."

First Minister Alex Salmond (2010)

1. Independentzia politikorako bidean

Eskoziarrek, zergak bertan ordaintzen dutenek eta ez beste inork, erabakiko dute

Eskoziaren etorkizuna (“gu gobernatzeko eskubide jainkotiarra amaitu da”). Hitz hauek

independentismoaren gorakadaren lekuko izan diren azken hamar urteak laburbiltzen dituzte. Ikus ditzagun azken hiru hauteskundeen emaitzak eta nola, 2011ko udaberriko mapa berri

ikusgarrian, bere programan erreferendum bat egitearen aldekoa den Scottish National Party-ak

(SNP) gehiengo absolutua duen: botoen %45a hain zuzen, guztiak independentistak ez badira ere.

Independentistak Unionistak

2003 39 90

2007 49 80

2011 73 57

Erreferenduma, berez, 2010erako zegoen iragarrita, eztabaida nazionala ireki eta gero

(ikus www.anationalconversation.com erreferendumaren inguruko liburu zuria). Baina liberal-

demokraten ezezko jarrerak (hirugarren bidea datekeen autonomia handiago baten aldeko federalistak) atzeratu zuen bere gauzatzea. Azken hauek larrutik ordaindu zuten; hamabi

eserleku galdu zituzten eskoziarren %80a beren etorkizunaz “erabaki ahal izatearen alde” dagoelako, jakitun “nazioa eratzeko eskubiderik gabe, gainerako eskubideak ere kaltetu egiten

direla” (Anthony Carty). Itxura guztien arabera, legealdi hau amaitu baino lehen (2015ean)

egingo da; aginte morala, legitimitatearen borroka eta herriaren konfiantza lagun.

Inkestak gorabeheratsuak badira ere, ondoko honen arabera harrigarriena zera da:

Eskoziaren independentziaren aldeko jarrera sendoagoa dela Ingalaterran Eskozian bertan

baino. Askoren ustez, zama garestiegia zaie “maizter gatazkatsu bat izatea, auzokide on bat baino”.

Horretaz gain, kultura demokratiko helduago batek (eskubidea ukatzea kontrakoa baita, hots, militarismoaren “suizidio politikoa”), maila berean onartzen ditu proiektu eta alternatiba

guztiak. Gogora ekar dezagun Margaret Thatcher, 1979-1990 artean Lehen Ministro izan zena

eta “the iron Lady” ezizenaz ezaguna egin zena, borroka ideologikoaren aldekoa zela: zeinek gehiago konbentzitu hautesle epela. Debekurik gabe, eskubidea bera ez da eztabaidagai,

bideragarritasuna ere ez, independentzia kaltegarria ala beharrezkoa den baizik. Alegia,

Erresuma Batu bateratua indartsuago ote den. David Cameronen hitzetan: ”Kanpaina positiboa egingo dugu batera hobeto gaudela azaltzeko”. Izan ere, estatu mailako Lehen Ministroak

eskoziar unionistak izan dira maiz, hala nola Tony Blair Edinburghekoa eta Gordon Brown

Glasgowekoa.

Europan badira kultura politiko ezberdinak eta Erresuma Batukoa (Ipar Irlandaren

kasuarekin: 1998an Stormonteko hitzarmena eta, aurretik, 1973ko erreferenduma, batasunaren

aldeko emaitzekin. Baita 2011an sistema elektoralaren aldaketaz) edota Danimarkakoa (Groenlandia eta Faroe irlen auzian) ez dira Frantziaren edota Espainiarenarekin alderatzeko

modukoak. Idatzizko konstituziorik gabe, “common law” deritzon jurisprudentziak agintzen

du, negoziaziorako pizgarri dena, ez baitago “batasun legalik” ezta “alde egiteko eskubiderik”

ere.

2. Historiatik ekonomiara

Bere mugak historikoki ondo zedarrituak ezagutu izan ditu. Erromako inperioak berak,

piktoengandik defendatzeko, eraiki zuen Hadrianoren harresia (118 kilometro luzera eta 6,5

metroko altuera duena), II.mendeko 122-124 urteetan, gerora Antonino Piorekin bigarren bat

140ean. Areago, gaurko Eskozia modernoak duen 32 kontseilu lokaletatik batek “Borders” (mugak) du izena. Bistan da, gobernu eta parlamentuarekin batera, baliabide aurrezte handia

dutela administrazio publikoan.

Euskaldunekin izandako harreman historikoetarako, ikus Federico Krutwigen

“Garaldea”, Henri Guiter-en testu kaledoniarrak aipatzen dituena. Irlandatik etorritako scot

tribuek ekarri zuten indibidualismo zeltarra lur hauetara. Tradizionalki pobrea (1867an eskoziarren errenta ez zen ingelesen heren batera iristen) izan den herri honek historia aberatsa

du. Errepaso txiki bat egite aldera, zenbait mugarri aukeratu ditugu. Horien artean, Arbroath

abadiako adierazpena (1320), Aita Santuari bidalitako lehen independentzia aldarrikapena,

urtero sinbolikoki antzezten dena:

“…gutako ehun lagunek bizirik iraun bitartean, inoiz ez gara, inongo baldintzapean,

ingeles arauen menpe egongo… (“Braveheart” film ezagunean -garaiz kanpo- erabiliak)”. “…arren, behartu ezazu ingelesen erregea gu, eskoziarrok, Eskozia txiki eta pobre

honetan bizi garenok…bakean”

1603an, Shakespearen garaian, James erregeak (Eskoziako VI.a eta Ingalaterrako I.a)

bi koroak batu zituen, baina ez erresumak, burgesia ingelesa beldur baitzen herrialde pobre

batekin aberastasuna partekatzeko. Gogora dezagun, gure artean zertxobait lehenago, 1589an,

Nafarroako Henrike III.a Frantziako IV. bihurtu zela.

Mende bat geroago, 1707an, “Act of Union” deritzona burutu zen, herriaren nahiaren

aurka eta porrot egindako burgesia eskoziarraren baiezkoarekin Eskoziako parlamentua desegin zelarik. Panamako Darien-en kolonia propioa menderatzeko ahalegin ustelak (1698), inperio

britainiarraren lilurak limurtu arte (“urre truke saldu zuten aberria”). Halere, hezkuntza eta

legeak gorde zituzten, eragin frantsesari esker. Ilustrazio eskoziarrak ospe handiko izenak eman

zizkion munduari: Adam Smith, liberalismo ekonomikoaren teorikoa (1776); David Hume, pragmatismo enpirikoaren filosofoa; eta beste hainbat. Irlandaren independentziak (1922) piztu

zuen SNP-a eta 1950ean Eskoziaren independentziaren aldeko bi milioi sinadura bildu ostean

(McCormick-en “parlamenturik gabeko herri burujabetza”), 1970ean hartu zuen bultzada.

Hirurogeigarren hamarkadan petrolioa aurkitu zen Ipar Itsasoan, berriz ere ur azpiko

aberastasuna. Kontserbadoreek horren inguruko txosten ekonomiko bat eskatu zuten (“The economics of nationalism revisited”, Gavin McCrone) eta laboristek 30 urtez ezkutatu zuten,

bertan ederki asko erakusten zelarik Eskoziaren independentziaren bideragarritasuna.

Callaghan laboristaren urteetan autonomia itzultzeko erreferenduma gauzatu zen (1979),

gehiengoaren baiezkoa jaso zuena, baina Londresek ezarritako jokoaren “arauak” bete gabe: erroldaren %40aren babesa behar zuen (gogora dezagun Hego Euskal Herrian, 1978an

Espainiako Konstituzioari baiezkoa erroldaren %33ak besterik ez ziola eman). Tradizionalki

laborista izan den Eskozia independentismorantz abiatu zen, Thatcherrek mesfidantza handia eragin zuen-eta.

Horrela 1999an, laboristen eskutik (Tony Blair-en garaia), “devolution” prozesua hasi

zen, %74ko baiezko botoekin eta SNPrentzat 35 eserlekurekin. Bertako Parlamentua berrezarri zen, eskumen mugatuekin izaki ere, Europako parlamentu federal askok baino eskumen

gutxiago baititu –zergak biltzeko ahalmenik eza, maila txikikoak izan ezik: udaletxe, osasun,

nekazaritza, hezkuntza, garraio, justiziaren administrazioa, irrati-telebista, lana eta

merkataritza–. Ordutik, gizartea hurbiletik kudeatuz eta erakundeekin harreman estuagoa izanez, bertako enpresaburuen alde eginez (estatu propioaren beharraz konbentzitu dituzte,

zalantzak argituz, 50 laguneko taldeekin izandako191 bileratan: guztira ia 10.000 enpresari) eta

arlo sozialean modu aurrerakoian arituz, mezu baikorrekin, berebiziko fruituak eman ditu. Identitate kontu gorabeheratsuekin (hizkuntza gaelikoaren egoera ahula batetik –2005ean

onartu zen hizkuntzaren Legea– eta hau irrati-telebista bidez hobetzeko aukera –2008ko udaran

hasi zen BBC gaeliko hutsez–; baina bestetik mundu mailako kirol selekzio indartsuak –futbola

eta errugbia batik bat–), ez dute nortasun etnokulturala baztertzen, baina ekonomia sozialdemokratari eman zaio lehentasuna. Enpresa estrategia nabarmena.

3. Kudeaketa eraginkorra eta diferentziazio estrategia

2007ko hauteskundeetako SNPren leloak historia zekarren gogora: “1707 no right to choose, 2007 right to choose” (orduan ez genuen erabaki, orain bai). Horretaz gain, ehun

enpresarik plataforma publiko bat abiatu zuten independentziaren alde. Onuretaz konturatzeko

trantsizio tarte bat pasata, burgesia jabetu da jadanik independentzia negozioa dela: bihotzaz gain, burua aldatu zaie. Ospe handiko artistek ere (Sean Connery aktorea, Annie Lennox

musikaria,…) bat egiten dute aldarrikapen horrekin, haiek duten oihartzun mediatiko

guztiarekin.

Alex Salmond, ekonomialaria eta Erdi Aroko historialaria denaren lidergopean, gobernuaren kudeaketa xume baina eraginkorrak eta eguneroko bizimoduan eragina duten

aldaketek, ongizatea ekarri diete eskoziarrei: hezkuntzan (doako unibertsitatea eta gela

bakoitzeko ikasle kopurua murriztuz), osasunean (adinduei doako arreta –etxerainokoa ere–, errezeta medikuak dohainik; erretzearen debekuan Londresi aurrea hartuz); zerga txikiak

arinduz (lau urtez tokikoak izoztu eta zubietako bidesariak ezabatu); funtzio publikoan

kaleratzerik ez eta langabezi tasa %7tik behera eutsiz, etab. Hurbiltasun eta demokrazia sozial

horren adibide gisa honakoa dugu: 2003an jubilatuen alderdia zen SSCup-ek ordezkaritza lortu zuen Parlamentuan eta beraien aldarrikapenak SNP-ren programan txertatu ziren, politikoki

irentsiz eta bloke bat osatuz. Bestetik ere, etorkinen integrazioa, lehen parlamentari musulmana

SNPkoa izan baitzen 2007an.

Eredu sozialdemokrata europazale bati atxikirik –nagusi den erlijio presbiterianoa

igualitarista dugu; anglikanismoa klasista den bitartean–, oro har biztanleko gastu publikoa

Ingalaterran baino %16-20 altuagoa da eta “aberastasunaren ardatzean” (Irlanda, Islandia, Norvegia eta Danimarkak osatzen dutena) sartu nahi du, elkartasun eta osagarritasun arauetan.

Irlandatik hartutako eredutik sozietate zergaren jaitsiera proposatzera iritsi da kanpo inbertsioa

erakartzeko (%12,5a, Erresuma Batuko %28aren aurrean). Europaren barruan jarraituko luke (beharbada eurogunean ere, hegoaldeko auzokideak ez bezala), hogei urterako omen dauden

petrolio erreserbetan oinarrituz. Gogora ekar dezagun Ipar Itsasoko petrolio eta gas erreserben

kudeaketa eta zergak Londresen esku dirautela, eta honek Eskoziari aurrekontuetan lagundu besterik ez diola egiten. “Urre beltzak Erresuma Batuko zulo beltzak” estaltzen omen ditu,

eskoziarren arabera. Paradoxikoki, monarkia, defentsa eta kanpo arazoetako gastuak

partekatuko lituzkete. Irlandak eta Islandiak, 2008ko krisi ekonomikoaren harira, gainbehera

egin bazuten –Europa hegoaldeko ekonomiak baino azkarrago suspertzen ari badira ere–, Norvegiak eta Danimarkak ederki eutsi zioten beraien bizimailari. Lehenengoak Petrolioaren

Funtsa sortu zuten hurrengo belaunaldi eta aurrekontuak orekatzeko.

Kudeaketa ekonomiko onari lotuta, ongizate eta kontrol fiskalaren gradualismo

taktikoa deitu dezakeguna legoke, sakoneko gai estrategikoetan –oraindik itzuli gabeko politika

orokorrak diren kanpo arazo, defentsa, energia, gizarte segurantza…–, Erresuma Batuarekiko diferentziazio politikak gizarteratu dituzte. Anbibalentziarik gabeko zentraltasun horren lekuko

ditugu hauexek: Irakeko gerra ilegalaren aurka posizionatu zen, kutsadura mugatzeko Kyotoko

protokoloaren alde (nazioarteko kongresu eta erakundeetan modu ez-ofizialean aldarrikatu bezala), energia nuklearraren aurka (kostaldeko itsaspekari britainiarrak barne) eta

berriztagarrien alde (ikus Iberdrola-Scottish Power harremanak).

4. Estatu txikien interdependentzia: paradigma ekonomiko berria

Erresuma Batuko ekonomiak, garai bateko G-7ko kidea, egoera zailean aurkitu du bere burua krisiarekin. Finantzetan eta eraikuntzen jabegoan oinarriturik, ondorio latzak pairatu ditu.

Finantza sektorea BPGeko %14a da, Alemanian edo Frantzian %4-5a besterik ez denean.

Etxebizitzen prezioen hazkundea 1997-2006 tartean %184koa izan zen, konparazioz, Espainiakoa %173.

2010eko udaberrian burutu ziren hauteskunde orokorrek, aspaldiko partez, koalizio

gobernu bat ekarri zuten (“hung parliament”), kontserbadore eta liberal-demokraten artekoa. Hain zuzen ere, bi hauek Eskoziako Parlamentuan %15,5eko ordezkaritza besterik ez dute.

Eskozia, 2007tik SNPren eskuetan, gero eta urrutiago dago Londreseko legitimitate eta

aginduetatik. Zer esanik ez gastu sozialaren murrizketa itzelak ikusita (ikasleen protesta bortitzak), defentsan (agur 400 urteko abentura globalari) edota entzuketa ilegalak (“News of

the world” auzia). Calman Batzordeak –Eskoziarako eskumenen transferentziaz arduratzen

denak– autonomia fiskal handiago bat proposatu du, zorpetzeko aukera, baina beharbada

beranduegi dator kontzertu ekonomiko antzeko hori. Andrew Marr-en esanetan: “Inperioak eraiki zuen Britainia Handia, baina bere desagertzeak eraitsi dezake” (The day Britain died).

Eskoziak, bost milioi biztanle pasatxorekin eta 27.699€ per capita errentarekin (2004ko datuak), bere ekonomiaren ardatzak sektore hauetan oinarritzen ditu: arrantza –hau ere

Europako Batasunarekin birnegoziatu beharrekoa, Londresek ez baititu beraien interesak ondo

defendatu–, finantzak –hiru banku historiko: Royal Bank of Scotland, Bank of Scotland (1695ean sortua, diru propioa jaulkitzeko eskubidez) eta Clydesdale Bank–, altzairugintza,

garraio makineria, energia (petrolioa, gasa eta berriztagarriak), whiskya eta turismoa.

Geografikoki lurralde homogeneo batez ari gara, non eta arrazoi historikoak, ekonomikoak eta

herriaren nahia uztartzen ari diren.

Estatu txiki (eta etorkizun handiko)etarako joera erreala dago, Jim Mather gobernu

eskoziarreko energia, enpresa eta turismo ministro ohiaren arabera. “Why small means more in the Wealth of Nations?” delako hitzaldian azpimarratu zuen ez dagoela estatu handien beharra

barne merkatuak bermatzeko edota defentsa helburuetarako. Independentzia nazionala

askatasun indibidualaren osagarri garrantzitsua da eta baita nazio modernoen estatusa, mundu

interdependente batean, gure aniztasunean ere asko dugulako komunean.

Adierazle ekonomiko gehienei erreparatuz (BPG, Giza Garapenaren Indizea,

aberastasunaren banaketa, langabezi tasak, gardentasuna, elkartasuna, kaudimena, berrikuntza, lehiakortasuna, aztarna ekologikoa…edota berriki modan jarri den Barne Zoriontasun

Gordina) estatu txikiak ranking horietako lehen postuetan agertzen zaizkigu. Eta ez dira

harritzekoak hurbiltasun horrek dakarren arrakastaren zergati batzuk: barne kohesioa, irekitze tasa, hazkunde handiagoa, espezializazio lehiakorra, aldaketa azkarrekiko malgutasuna,

defentsa gastu txikiagoa eta, batez ere, garai hauetako aproposa den esperimentaziorako

“laborategi” izatea. Gaur egungo Eskoziako teoriko ekonomikoak horren jakitun dira eta

hasierako abiapuntua honela osatuko lukete paradigma berrian: “the size of wealthy nations” (nazio oparoen tamaina).

Gaineratuko dugu 2011ko urte hasieran Time aldizkariak lehen postuan kokatzen zuela Eskozia independentziarako hamar hautagaien artean eta, beste horrenbeste, berrikiago ezagutu

dugun “The stability and breakup of nations: a quantitative analysis” deritzon azterketa

akademikoak, kultura eta ekonomia lotuz batasun eta sezesioen etekinak aurreikusten dituena. Biek ala biek Euskal Herria ere aipatzen dute, Eskoziarekin parez pare. Independentziarako

interes gehien dutenak dira eta, gainera, erabakiak mesede egingo lieke. Laugarren olatu baten

atarian omen gaude. Eskoziak aldaketaren bidea ireki dezake, esan bezala, 2015ean, legealdi

honen amaieran, erreferenduma gauzatuz.

Krisi ekonomikoari aurre egitea lehenetsi bada ere, independentzia bera alternatiba bat

da zapalduak dena eman ahal dezan. Harvard Kennedy Schooleko Adam Pricen hitzetan “nork bere erabakiak hartzeko gaitasuna izango litzateke herrialde baten garapenerako gakoa

Europan”. Menpeko izanda ezin loratu eta udaberri eskoziarraz ari den ereserkiak (“Flower of

Scotland”) ederki asko dioenez, Bannockburn (1314) gogoratuz:

Those days are past now, Orain egun horiek iragan dira,

And in the past Eta iraganean

They must remain, Mantendu behar dira, But we can still rise now, Baina oraindik berriz altxa gaitezke,

And be the nation again, Eta berriro nazioa izan,

That stood against him, Hari aurre egin ziona, Proud Edward’s Army, Eduardoren gudaroste harroa,

And sent him homeward, Eta hura sorterrira bidalarazi,

Tae think again. Berriz ere pentsa zezan.

Zer pentsa ugari guztiontzat, belaunaldi bakoitzari galdetu beharko litzaiokeelako bere

marko juridikoaz, bere baliabide eta eredu sozio-ekonomiko eta kulturalen arduraz, haurrek

beraien nazioarekiko ziurtasuna behar baitute.

BIBLIOGRAFIA:

• Alexandre, Victor (2011): “El camí de l’Estat propi”.

• Allan, Alasdair (1971): “Talking independence”, Ashkirk .

• www.anationalconversation.com.

• Arantzabal, Oskar (2010): “Zein da ikuspegi ekonomikotik estatu baten tamaina

ideala?”, Haria 26.

• Economist (2010): “Out of the ruins”, March 27th-April 2nd .

• Irudiak: Berria, El País.

• Krutwig, Federico (1978): “Garaldea”, Txertoa.

• López, Jaume: “Europako estatu berrien sorrera”, Berria, 2011-02-04.

• Ortuño-Ortin, Ignacio et al.(2009): “The stability and breakup of nations: A

quantitative analysis”, Universidad Carlos III, Madrid.

• Solano, Xavier (1976): “El mirall escoces”, Bartzelona.

• Solano, Xavier (2011): “Escocia: mucho más que un referéndum”, Avui-El Punt.

• Time (2011): “Top 10 aspiring nations”, January 13.

• Williamson, Roy (1967): “Flower of Scotland”, The Corries.