ESKOLAKO AGENDA 21 2010-2011 IKASTURTEA: … 20102011/Igorreko... · 2018. 3. 26. · 1 ESKOLAKO...

4
1 ESKOLAKO AGENDA 21 2010-2011 IKASTURTEA: “MUGIKORTASUNA” UDAL FOROA 2011-05-05 Bileraren lekua eta data: Igorreko Udaletxea Hasera eta amaiera: 10,00-11,00 Bertaratutakoak Udal Forora Igorreko Alkatea: Galder Olivares. Ingurugela: Joseba Etxebarria. Igorreko “Ignacio Zubizarreta” Lehen Hezkuntzako Eko-ordezkariak eta Eskola Agenda 21eko koordinatzailea, Elena Barrenetxea. Igorreko Institutuko Eko-ordezkariak eta Eskola Agenda 21eko koordinatzailea, Maite Elorriaga. ONDOAN, S.Coop.: Nerea Landa. Gai-zerrenda Alkatearen ongietorria Institutuko ikasleen aurkezpena “Ignacio Zubizarreta” Lehen Hezkuntzako ikasleen aurkezpena Arratiako eskolen arteko Foroaren emaitzen azalpena Alkateari eskaerak eta proposamenak Alkatearen erantzuna Alkateak ongietorria ematen die ikasle eta irakasle guztiei, eta eskerrak ematen dizkie egindako lan guztiagatik. Eskerrak ematen dizkio Ingurugelako Aholkulariari ere ziurtagiri bat entregatzen bait dio Alkateari. Ziurtagiri hau Nazio Batuen errekonozimendu bat da “Euskal Autonomia Erkidego mailan garatzen den Eskola Agenda 21 jardunbide egokiagatik”. Ondoren, Igorreko Institutuko ikasleek beraien aurkezpena egiten dute: Eskola Agenda 21aren esparruan, ikasturteko gaia mugikortasuna izan dela azaltzen dute. Ikasturtean zehar Eskola Agenda 21rekin lotuta egin diren ekintzak azaldu dituzte. Pasa den urteko konpromisoak mantenduko dituzte datozen ikasturtean: o gelatan paper eta plastiko hondakinak banandu. o energiaren aurreztean lortutako emaitza onak mantendu.

Transcript of ESKOLAKO AGENDA 21 2010-2011 IKASTURTEA: … 20102011/Igorreko... · 2018. 3. 26. · 1 ESKOLAKO...

Page 1: ESKOLAKO AGENDA 21 2010-2011 IKASTURTEA: … 20102011/Igorreko... · 2018. 3. 26. · 1 ESKOLAKO AGENDA 21 2010-2011 IKASTURTEA: “MUGIKORTASUNA” UDAL FOROA 2011-05-05 Bileraren

1

ESKOLAKO AGENDA 21

2010-2011 IKASTURTEA: “MUGIKORTASUNA”

UDAL FOROA 2011-05-05

Bileraren lekua eta data: Igorreko Udaletxea

Hasera eta amaiera: 10,00-11,00

Bertaratutakoak Udal Forora

� Igorreko Alkatea: Galder Olivares.

� Ingurugela: Joseba Etxebarria.

� Igorreko “Ignacio Zubizarreta” Lehen Hezkuntzako Eko-ordezkariak eta Eskola Agenda 21eko

koordinatzailea, Elena Barrenetxea.

� Igorreko Institutuko Eko-ordezkariak eta Eskola Agenda 21eko koordinatzailea, Maite Elorriaga.

� ONDOAN, S.Coop.: Nerea Landa.

Gai-zerrenda

• Alkatearen ongietorria

• Institutuko ikasleen aurkezpena

• “Ignacio Zubizarreta” Lehen Hezkuntzako ikasleen aurkezpena

• Arratiako eskolen arteko Foroaren emaitzen azalpena

• Alkateari eskaerak eta proposamenak

• Alkatearen erantzuna

Alkateak ongietorria ematen die ikasle eta irakasle guztiei, eta eskerrak ematen dizkie egindako lan

guztiagatik. Eskerrak ematen dizkio Ingurugelako Aholkulariari ere ziurtagiri bat entregatzen bait dio

Alkateari. Ziurtagiri hau Nazio Batuen errekonozimendu bat da “Euskal Autonomia Erkidego mailan

garatzen den Eskola Agenda 21 jardunbide egokiagatik”.

Ondoren, Igorreko Institutuko ikasleek beraien aurkezpena egiten dute:

� Eskola Agenda 21aren esparruan, ikasturteko gaia mugikortasuna izan dela azaltzen dute.

� Ikasturtean zehar Eskola Agenda 21rekin lotuta egin diren ekintzak azaldu dituzte.

� Pasa den urteko konpromisoak mantenduko dituzte datozen ikasturtean:

o gelatan paper eta plastiko hondakinak banandu.

o energiaren aurreztean lortutako emaitza onak mantendu.

Page 2: ESKOLAKO AGENDA 21 2010-2011 IKASTURTEA: … 20102011/Igorreko... · 2018. 3. 26. · 1 ESKOLAKO AGENDA 21 2010-2011 IKASTURTEA: “MUGIKORTASUNA” UDAL FOROA 2011-05-05 Bileraren

2

o hartutako kontsumo ohitura onak mantendu (azoka berdea, bertoko gazta).

� Institutuko ikasleek Udaletxeari egin dizkioten proposamenak / eskaerak hauek dira:

• Gaueko autobus zerbitzuaren ordutegia luzatzea.

• Eskola eta Institutuaren atzealdean dagoen errepidean txintxetak kokatzea.

• Bizikletentzat bidegorri gehiago egitea.

“Ignacio Zubizarreta” Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda da ondoren eta beraien aurkezpenean zera

azaltzen dute:

� Eskola Agenda 21ren esparruan, Ikasturteko gaia bioaniztasuna izan dela komentatzen dute.

� Ikasturtean zehar Eskola Agenda 21rekin lotuta egin diren ekintzak azaldu dituzte.

� Pasa den urteko konpromisoak mantenduko dituzte datozen ikasturteetan:

• Paperaren kontsumoa murrizten jarraitzea.

• Eskolako eta etxeetako hiri hondakin solidoen sorrera murrizten jarraitzea.

• Hiri hondakinen kudeaketa egokia egiten jarraitzea.

� Aurten konpromiso berri bat hartu dute:

• Eskolako hazitegia zaintzeko konpromisoa hartu dute.

� Inazio Zubizarretako ikasleek Udaletxeari egin dizkioten proposamenak / eskaerak:

• Udaletxeko patioan plastikoak botatzeko edukiontzia kokatzea.

• Herrian dauden landare inbaditzaileak kendu eta bertakoak jartzea.

• Bioaniztasunerako azalera irabaztea.

• Udaletxe mailan erosketa berdea egitea (ziurtagiridun egurra, e.a.).

• Patioaren goiko aldean beste iturri bat jartzea.

Page 3: ESKOLAKO AGENDA 21 2010-2011 IKASTURTEA: … 20102011/Igorreko... · 2018. 3. 26. · 1 ESKOLAKO AGENDA 21 2010-2011 IKASTURTEA: “MUGIKORTASUNA” UDAL FOROA 2011-05-05 Bileraren

3

Maiatzak 4ean egindako Eskolen arteko foroan, mugikortasuna eta bioaniztasunaren inguruko eskaerak

landu zituzten Dima, Inazio Zubizarreta eta Institutuko ikasleek. Hauek dira batera adostu zituzten

proposamenak eta hauexek dira Igorreko Alkateari Institutuko ikasleak eta Inazio Zubizarretako ikasleek

egiten dizkioten eskaera bateratuak. Ondorengo taulan Alkatearen erantzuna txertatu da ere:

2010-2011 IKASTURTEKO ESKAERA BATERATUAK

IKASTETXEEN PROPOSAMENAK ETA

ESKAERAK

ALKATEAREN ERANTZUNA

BIOANIZTASUNA

1. Ez erabiltzea ongarri kimikorik eta

pestizidarik herriko lorategietan.

Ongarri kimikoen ordezko naturala satsa da

produktu honen erabilerak arazoak sortu ditzake

usaiagatik eta belarguneetan haurrek ukitu eta

ahora eraman ahal dutelako eta zikina delako.

Dena den, herriko lorazainekin aukera hau

aztertuko da.

2. Utzitako edo hondatutako eremuak

errekuperatzea

Udaletxean abian jarri zuen baso-gunea

berreskuratzeko proiektu bat. Momentuz ez da

emaitza oso onak ematen ari baina ahalegin

guztiak egiten ari dira proiektua arrakastatsua izan

dadin.

3. Ibaiertzeko ibilbideak antolatzea Erreka bazterretako lur eremuen jabetza aldatzen

ari da Udala dagoeneko, hau da, interes

Page 4: ESKOLAKO AGENDA 21 2010-2011 IKASTURTEA: … 20102011/Igorreko... · 2018. 3. 26. · 1 ESKOLAKO AGENDA 21 2010-2011 IKASTURTEA: “MUGIKORTASUNA” UDAL FOROA 2011-05-05 Bileraren

4

2010-2011 IKASTURTEKO ESKAERA BATERATUAK

IKASTETXEEN PROPOSAMENAK ETA

ESKAERAK

ALKATEAREN ERANTZUNA

publikorako gune bilakatzen ari dira eremu hauek.

Dena den, ibilbideak egitearen aukera ez da horren

erraz ikusten, eremu hauek uholde arrisku altuko

guneak izanik Eusko Jaurlaritzaren baimena

lortzea zaila delako.

MUGIKORTASUNA

4. Bidegorri gehiago egitea Herrian bidegorria egiteko proiektua onartua dago,

baina baliabide gabezia dela eta atzeratu egin da.

Dena den, saihesbidearen irekierarekin herriko

trafiko dentsitatea nahiko gutxitu da beraz

bizikletan ibiltzeko ere arrisku gutxiago dago.

5. Txintxetak kokatzea Igorre eta Dima arteko

errepidean

Dimako herriaren eremuan ezin du Igorrek ezer

egin, dena den, industrialdean txintxeta bat

jartzeko eta paseorako gunea hobetzeko proiektu

bat badago.

Saioaren amaieran Alkateak ikasleek ikasturtean zehar egin duten lan guztia goraipatu du eta eskerrak

eman die Eskola Agenda 21 proiektuaren bitartez egiten duten lan guztiagatik.