Eskola 2.0 lana

11
Gaur egun, modernoa bezala definitzen dugun guztia, teknologia digitalarekin erlazionatuta dago eta 2.0 deritzo. Kontzeptu hau, teknologia digitalaren munduan sortu da eta garrantzi asko hartu

Transcript of Eskola 2.0 lana

Page 1: Eskola 2.0 lana

Gaur egun, modernoa bezala definitzen dugun guztia, teknologia digitalarekin

erlazionatuta dago eta 2.0 deritzo. Kontzeptu hau, teknologia digitalaren munduan

sortu da eta garrantzi asko hartu du esparru sozialean, ekonomikoan eta kulturalean

denbora gutxian.

2004an egindako web 2.0ren inguruko kongresuan, interneten aplikazio informatikoak

garatzen diren plataforma bezala definitu zuten. Kongresu honetan sortu zen web

2.0aren ideia, baina honek izan zituen ondorio positiboak eta negatiboak aztertu gabe.

Page 2: Eskola 2.0 lana

Web 2.0 hau, aplikazio ezberdinen interakzioan eta erabiltzailearen aukera ugarietan

oinarritzen da. Sare sozialak, bideo biltegiak, wikiak, blogak… dira web 2.0ren

adibiderik ezagunenak. Web 2.0 batek erabiltzaileen artean harremanak eta webaren

edukia modifikatzeko aukera eskeintzen du.

Teknologia berri honen ezaugarriak, hezkuntza arloko persona askoren sormena

bultzatu du, hau da, método berri hau hezkuntzan nola aplika daiten ikertzen ibili dira.

Garapen teknologiko berriak, hezkuntzan aplikatzeko metodo hoberen lez ikusten

dutenak, Web 2.0a, motibazio, arreta eta ikasleen eta irakasleen ikaste arazoen

konponbide bezala ikusten dute. Tresna berri hauek errez erabiltzeko aukerak, helburu

didaktikoak errezago lortzen ahalbidetzen du, aldaketa ugari egin gabe, 2.0 berak

aldaketa horiek egingo dituela uste delako.

IKTen inguruan egiten ari den ikasketa batean, DBHko ikasleek teknologia honek

institutuan erabiltzeak izan ahal dituen arazoak aztertu dituzte.

Alde batetik, denbora asko galtzen dutela uste dute, informazio bilaketa bat egin behar

dutenean, Messengera zabaltzeko, musika jaisteko, sare sozialetan sartzeko… gogoa

pizten zaielako. Eta honek, denbora asko galtzea suposatzen diete.

Bestalde, interneten aurki ditzakeen informazioaren baliogarritasunaz ez dira fidatzen

eta informazioa bilatzeko liburu batera jotzea nahiago dute, interneten edozeinek idatzi

ahal duelako eta informazioa kontrastatu behar dutelako. Wikipedia da honen

adibiderik argiena.

Gainera, ikasleek baliabide berri hauek erantzukizunez erabiliko dutelaren duda

daukate eta beldur dira informazioa “cortar y pegar” batean geratzeko. Ortografia ez da

lantzen eta informazioa gahinetik irakurtzen dutenez, ez dutela ezer ikasten diote.

Honez gain, ordenagailuak berak laguntza ugari eskeintzen ditu eta ikasleek ez dute

esfortzu handirik jartzen ekintzetan.

Azkenik, ikasleen ustez, haien gurasoek izan zuten hezkuntza IKTak eman ahal duen

kalitatea baina hobea izan zen.

Eskola 2.0ren beste ikuspegi batek, método berri honek eskeintzen duen ikasketa

harremanen aberastasuna ikusten du. Metodo honek ez du interneta duen

ordenagailuak eta web 2.0, 3.0… bakarrik behar. Hauetaz aparte, ikasketa metodoaen

aldaketa hauek ulertzen dituzten familiak eta hezitzaileak behar ditu. Batez ere,

método honen inguruan ikertzeko eta ikasleei jarduera interesgarriak proposatu ahal

dituen hezitzaileak behar ditu.

Page 3: Eskola 2.0 lana

Egokitu zaigun beste testu bat 1x1 programa zer den azaltzen du, eta honek

hezkuntzan izan dezaken garrantzia ikus dezakegun. Testu honetan, autoreak

ordenagailu bat pertsona bakoitzeko (1x1) programen prezioa, eraginkortasuna eta

hezkuntza-eraginei buruzko zalantza batzuk azpimarratzen ditu. Programa hauek

azken hamarkada honetan munduko herrialde askotan ezarri dira. Nazio batzuk

baliabide publiko asko eman dituzte programa 1x1 honetan, herrialdeek hezkuntza

eraldatzen lagundu ahal dutela uste baitute. Adibide bat jartzeagatik, Uruguay-en lehen

hezkuntzako ikasle guztiak eta DBH-ko ikasle gehienek eskuko-ordenagailu bat jaso

dute. Portugalen gauza bera gertatu da eta lehen hezkuntzako ikasle guztiek eskuko-

ordenagailu bat daukate. Hauek biak bezala, beste herrialde askok programa honetan

sartzea erabaki dute eta 1x1 programa erabiltzen dute bere eskoletan.

Zergatik parte hartzen dute herrialdeek 1x1 programa honetan?

Autoreak IKT dispositiboen prezioen gutxitzea, eskuko-ordenagailuen pisu arina eta

harigabeko konektibitatearen erabilgarritasuna, 1x1 iniziatiben hedapen azkarraren

kausa nagusiak izan direla esaten du. Prezioen beherakada dela eta, mundu guztiko

eskolek inbertsio nabarmena egin dute IKT dispositibietan, bai lehen hezkuntzarako bai

DBH-rako. Estatu Batuetan eta Uruguay-en ikusi dugu, adibidez, diru asko irauli dela

1x1 programetan. Estatu Batuetan, prezio zuzenak eta zeharkakoak kontuan izanik,

ikasle bakoitzak programa honetan parte hartu ahal izateko urte batean zehar 1000

euro inguru behar dituela ikusi dezakegu. Uruguay-en kasuan gauza antzekoa

gertatzen da, Plan Ceibalek, urtero ikasle bakoitzeko 300 euro inguru suposatzen ditu.

1x1 programaren sarrerakin, ikastetxeek eskola liburuetan gastu publikoak zein

pribatuak murriztea espero zen. Izan ere, ordenagailuek liburuak dituzten informazio

gehiena daukate. Honen ondoren, hezkuntza berritzaile baten aurrean geunden, IKT-

ak indarra handia hartuz. Hala ere, ekimen hauek oso kasu gutxitan izan dute

helburutzat irakaskuntza prozesuen kalitatea hobetzea. Honekin esan nahi duguna

hurrengoa da: 1x1 programak teknologien erabilpena indartzen dutela, baina honek ez

duela esan nahi hezkuntza-prozesuak ere indartzen edo hobetzen dituztela, kasu

askotan ez baita hau kontuan hartzen.

Hezkuntza-emaitzen inpaktua

Page 4: Eskola 2.0 lana

Azken urteetan egin den ikerketa batek, 1x1 programen iniziatiba inpaktu positiboak

izan dituela idatzizko adierazpenean zein arlo digitaletan ikusarazten du. Gulek eta

Demirtas 2005. urtean egin zuten ikerketa batean, lehen hezkuntzan ordenagailua

erabiltzen zuten eta erabiltzen ez zutenen artean desberdintasunak aurkitu zituzten,

hala nola, ordenagailua erabiltzen zutenek idatzizko adierazpenean, ingelesean,

matematiketan eta batez besteko notetan hobetzen zutela ikusi zuten. Honekin batera,

Shapley-ek ordenagailuen erabilpenak matematiketan eta irakurketan hobekuntza

nabarmenak suposatzen zuela esan zuen.

Honekin amaitzeko, 1x1 programan parte hartzen zuten ikasleek ELA (English

Language Arts) testean ere hobeak zirela esan behar dugu, idatzizko estrategiak,

kritikak eta literatura-analisiak hobeto menderatzen zituztelako.

Bigarren arrakala digitalaren agerpena:

1x1-en ekimen garratzitsuenak, IKT-etara iristeko gazteek duten ezberdintasun

sozialak ezabatzea dute helburu, etxean ein eskola-inguruan. Mundu mailan, ikasle

guztiek euren gerorako beharko duten (lanerako edota berin bizitza arrunterako)

konpetentzia digitalak ez lortzearen kezka dago.

Gaur egungo gizartean, konpetentzia berriak menperatzeko (batez ere IKT-ak)

eskakizuna ikusita, adituek pentsatzen dute ezberdintasun sozialak agertuko direla

konpetentzia berri horiek menperatzeko gai eta ez-gai direnen artean. Horretarako,

hezkuntza proposatzen dute arrakala digital hori gutxiagotzeko eta gazte guztiek

aukera berdinak izatea IKT-ak erabiltzeko orduan.

Ebidentziak: zalantzak ziurtsunak baino gehiago:

1x1-en ekimenak oso azkar hedatu dira azken urteotan, hainbat faktore baldintzatuta;

garrantzitsuenak, horretarako erabiltzen ditugun IKT tresnen balioa merkatuan jaitsi

egin delako eta konektibitatea ugariagoa delako. Gainera, IKT-en hedapenerako diru

publiko asko inbertitu behar izan da, nahiz eta oraindik ere ebidentzia asko ez izan

beraien erabilgarritasunen inguruan.

IKT-en agerpena hezkuntzan ez ditu zertan baldintzatu behar orain arte erabili diren

metodo didaktikoak, baina egia da ikasle eta irakasleen oinarrituta dagoen pedagogia

sendo bat erabiltzeak IKT-en erabilera potentziatzen du.

Page 5: Eskola 2.0 lana

Proposamen bat modura:

Jakina da, inoiz ez du berrikuntza teknologiko batek eraginkortasun ekonomikoa eta

gizarte-ongizatea gizarterako ekarri, lehenik eta behin gizarte-jardunbide egokirik egin

gabe. Ikasgelan, IKT-en erabilera sustatu ahal izateko, ezinbestekoa da irakasleak

baldintza batzuk betetzea: onarpena, konpetentzia eta motibazioa. IKT- gailu hauek

eskoletan banatzeak ez du zertan esan nahi modu egokian erabiliko direnik beti, edota

erabiliko direnik.

Bukatzeko, 1x1-a ezartzeko, teknologia-hezkuntza erlazioaren aspektu garrantzitsu

batzuk aztertuko ditugu. Lehenik eta behin, IKT-ak ezartzearen helburuak finkatuz,

zentru eta irakasleen autoebaluazioa erraztuko litzateke, eta horrek lagunduko luke

erreforma berritzaileen potentziala erabat garatzeari. Behin IKT-ak eta irakatsi

beharreko materia ustartuta, ugariagoa izango da hauen erabilpena eguneroko

bizitzan. Bigarrenik, 1x1 ekimenak arrakasta izateko, ezinbestekoa da azpiegitura

sendoa izatea eta berehalako laguntza teknikoa jasotzeko aukera izatea. Hirugarrena

eta azkena, irakasleria ez du IKT-etan formakuntza soilik jaso behar, izan ere, IKT-etan

espezialista diren pertsonen laguntza ere behar dute, metodo pedagogiko berriak

ahalik eta hobekien teknologia berrietara egokitu ahal izateko.

Zapaterok 2009. urtean hezkuntza sisteman proiektu handi berri bat sortu zuen. 2009-

2010 hasten zen kurtsoaren zehar 5. mailako ikasle guztiak ordenagailu portatil bat

jaso zuten. Gainera ikasgeletan arbel digitalak, interneterako konexioa, eta irakasle

guztiak teknologiei buruzko oinarrizko formakuntza jasoko dute. Hurrengo urteetan

aurrerakuntza hauek beste kurtsoetara zabalduko dira.

Informazio eta ezagutzaren gizarte honetan gure bizitzako alderdi guztietara heltzen ari

da, bai lanerako, komunikatzeko, aisialdietarako, edo beste leku batzuetarako. Hori

dela eta, hezkuntza sistema ezin du gizarte aldaketa hau alde batera utzi. Gaur egun,

kualifikazio ez duen edozein hiritar langabeziara joango da eta hezkuntza sistemak

ezin du hori baimendu.

Gaur egunean hezkuntza sistema berri bat sortzen ari da. Honen ezaugarrietako

batzuk hauek dira:

Page 6: Eskola 2.0 lana

1. Edukiak garrantzi gutxiago dute, orain prozesuaren eta estrategiaren domeinua

garrantzitsuagoa da.

2. Gaur egun alfabetatzea sentsu handiago bat hartu du, eremu berrietara handitu

da, komunikazioari, multimedia sarean, sarearen bitarteko telebista, TDT,

gizarte sareak...

3. Alfabetatzea ez da umeetan gertatzen, bizitza osoan zehar gertatzen den

prozesua da. Bizitza osoan zehar ezagutza, trebetasun, konpetentzia eta

irizpide berriak bereganatzen ari gara.

Hezkuntzara TIC sartzea, zenbait aldakuntza ekarri du ikasgeletara. Hauek modernatu

behar dituzte baina beste arlotan ere aldaketak badaude. Hauek dira hezkuntzan

gertatutako aldaketa nabarienak:

1. Irakaslea ez da mintzalaria izan behar, gaur egun orientatzailea edo gidaria ere

izan behar du. Honek ikasleen ikaskuntza prozesua erraztu egin behar du.

Gainera informatika eta teknologia berrietan ezagutza batzuk ere eskatzen

zaie.

2. Ikaslea ez du datuak buruz ikasi behar, pertsona burutsu eta kritikoa izan behar

du. Informazioa jaso, prozesatu eta komunikatu egin behar du eta gainera bere

gaitasun emozionala eta fisikoak ezagutu behar ditu.

1. Ikastoletako antolaketan aldakuntzak ere egon behar dira. Edozein motako

teknologia sartu behar ditu, horrela ikaskuntza kolektiboa eta indibiduala

errazteko.

ESKOLA 2.0 PROGRAMA

TIC-aren ezaugarririk nagusiena elkarrekintza da, horrela hobeto eratuko dugu denon

artean ezagutza. Horregatik beharrezkoa da, hezkuntza sistema aldatzea, berdinen

arteko kolaborazioa bultzatzeko, ikasleen parte hartze aktiboa izateko, sormena eta

autonomia lantzeko. Hau dela eta, esan behar dugu aldaketak ez direla materialak

bakarrik izan behar, didaktikan ere aldaketak egon behar dira, metodologian,

edukietan, irakasteko eran...

Aldaketa materialetan sartzen bagara, gobernuak proposatutako eskola 2.0

programan, aldaketa batzuk dagoela ikusiko genuke. Adibidez ikasle bakoitza

ordenagailu portatil bat edukiko luke, ikasgelak teknologia eta informatika digitalez

hornituko dira, eta azkenik sarera konektibitate ona edukiko dute.

Page 7: Eskola 2.0 lana

1. Ikasgela Digitalak: Portatilak umeentzat, arbel digitalak eta irakaslearentzako

ordenagailua.

2. Konektibitatea: Portatil eta ordenagailu guztientzat interneteko konektibitatea

ziurtatu.

3. Irakasleen formakuntza: Irakasle guztiak teknologia eta informatikan ezagutza

minimo batzuk eduki behar dituzte.

4. Baliabide digitalak: Familiei baliabide digitalak eskaini eta umeen eta gurasoen

inplikazioa eskatu baliabide hauekin.

IRAKASTEKO ETA IKASTEKO MODU BERRI BAT

Baliabide material berriak, eduki eta metodologia berriak sortzea edo erabiltzea

eragiten du. Ikasle guztion artean , edonolako informazio, ariketak, aurkezteko eta

komentatzeko aukerak handitzen ditu, honeri esker lan kooperatiboa asko errazten du.

Beste alde batetik, ordenagailu bat ume guztiak izatea, ikasleari tresna guztiak bertan

edukitzea baimentzen dio (koadernoak, liburuak, kalkulagailua...). Gainera umeentzat

motibatzeko elementu bat izan liteke eta auto-ikaskuntzan laguntzen du.

Azkenik, esan beharra dago, eskola 2.0 helburu nagusia pertsona kritikoak, sozialki

aktiboak, kultuak, profesional onak baina guztien gainetik, gizon eta emakume onak,

aske, jakintsuak eta zoriontsuak sortzea du helburu.

Politikariek prentsa titularrak behar dituzte

2009ko irailean, Nazioaren Estatuaren eztabaida egiteko egun gutxitarako, Jose Luis

Rodriguez Zapatero, espainiarren lehendakariak, Eskola 2.0ren jaiotza iragarri zuen.

Prentsa titularrak gehien nabarmentzen zutena proiektuaren dimentsioa izan zen;

milaka ordenagailu eskolako neskak eta mutilentzako joango lirateke, hau guztia

enpresa teknologikoen etorkinarekin. Hau da, bakarrik nabarmendu zuten estatuak

egingo zuen inbertsio materiala, ez zuten esaten nola erabiliko liratekeen ezta

aldaketarik (didaktikoa, antolatzailea edo kurrikularra) proposamenarekin lotuta.

Gainera liburu berak (edo txarragoak) – orain digitalak -, eduki berak eta azterketa

sistema bera.

2009ko irailaren 4an, Heziketa Ministerioren web orrian hurrengo oharra agertu zen:

“Programa Escuela 2.0, una iniciativa de innovación educativa que pretende poner en

Page 8: Eskola 2.0 lana

marcha las aulas digitales del siglo XXI”. Ohar honen arabera eskola 2.0 proiektua

hurrengo ezaugarriak edukitzen ditu:

1. Klase digitalak: IKT baliabidez osatuak

2. Internet konektibitatea bermatzea

3. Irakasleen heziketa ziurtatzea

4. Familiak eta ikasleak baliabide hauen erabilera sustatzea

Ezaugarri honetan ez dago ezer berriegia. Gainera hainbat arazo aurkitu dira; alde

batetik, ordenagailuekin, eskola batzuetan klasean ez dute entxufe nahikoak

guztientzako eta bateriak ez du eusten egun guztian erabiltzeko. Gero (edo aldi

berean) konektagarritasunarekin eta amaitzeko irakasleen formakuntza oso eskasa

izan da.

Non dago edukien birdefinizioa? Non dago 2.0ren salto kualitatiboa? Herbet Simon-ek

arrazoia izaten jarraitzen du dirudi: “Erremintak hedatzea ideiak baino errazagoa da”

“Esloganak sortzea askoz errazagoa da heziketa eraldatzea eta hobetzea baino”