ESEP EAEko udalerrietan

Click here to load reader

  • date post

    28-Jan-2017
  • Category

    Documents

  • view

    272
  • download

    14

Embed Size (px)

Transcript of ESEP EAEko udalerrietan

  • ESEP EAEko udalerrietan 2014-2015eko jardueren bilduma

    ESEP

    EA

    Eko

    udal

    erri

    etan

    20

    14-2

    015e

    ko ja

    rdue

    ren

    bild

    uma

  • ESEP EAEko udalerrietan 2014-2015eko jardueren bilduma

    Vitoria-Gasteiz, 2016

  • Argitaraldia: 1.a, 2016ko urtarrila

    Ale-kopurua: 500 ale

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra Kultura Saila

    Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco Donostia-San Sebastin, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

    Egilea: Euskararen Aholku Batzordea

    Fotoconposizioa: EkipoPO

    Inprimaketa: xxxx.

    ISBN: 978-84-457-3391-2

    L.G.: xxxxx

    Lan honen bibliografia-erregistroa Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusiaren katalogoan aurki daiteke: http://www.bibliotekak.euskadi.net/WebOpac

    Ideia, biltze eta egokitze lanak:

    Jose Inazio Mosteiro Robredo

    Egokitze lanak:

    Xabier Larraaga PadillaAnder Alonso LopezEkain Ormaetxea Uribarri

  • Euskara sustatzEko Ekintza PlanarEn (EsEP) argazkia

    Cristina uriartE tolEdo

    HEzkuntza, Hizkuntza Politika Eta kulturako sailburua

    Euskararen Aholku Batzordeak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) onetsi zuen 1998ko ekainean, eta plan hori bere egin zuen Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak hilabete bat geroago.

    Euskara 21 izeneko gogoeta-prozesua mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak finkatzera etorri zen geroago, 2008-2009an hain zuzen ere. Gizartearen parte-hartze zabala izan zuen prozesu hark, eta, beste batzuen artean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren berrikuspena ekarri zuen, hain zuzen ere, lanabes baliotsu hori XXI. mende hasierari begira findu eta egokitzeko.

    2009an, Eusko Legebiltzarrak, legez besteko proposamen bat tarteko, bere onarpena eman zion Euskara 21 prozesuaren emaitzari, hizkuntza politikaren alorrean oinarrizko kontsentsuak sendotzen ari izatearen seinale. Emaitza Itun berritu baterantz dokumentuan bilduta dago.

    Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) berrikusteko bidean sortu zen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP), Euskararen Aholku Batzordearen hilabeteetako lanaren ondoren.

    Planean jasota dauden ekintzak esparruka antolatuta daude; eta esparru horiek, hiru helburu estrategikoren inguruan bilduta: euskararen jabekuntza (familia transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze eta alfabetatzea), euskararen erabilera (administrazioa, topaguneak, esparru sozioekonomikoa, aisialdia eta kirola) eta euskararen kalitatea (argitalpenak, kultura, publizitatea, korpusa, komunikabideak, IKTak). Gainera, zeharkako bi lerro ere aurreikusten dira, helburu horiek betetzen laguntzeko: motibazioa eta zabalkundea.

    Helburu horien itzalpean, milaka ekintza antolatu dira azken urteotan gure udalerri eta lurraldeetan. Haien berri ematen da hemen. Egiteko daukagun bidea luzea denez, uste osoa dut lagungarri izango dela liburu honetako ekintzen argazkia.

  • liburu bErria, asPaldiko gogoa bEtEtzEko

    Patxi baztarrika galParsoro

    Hizkuntza Politikarako sailburuordEa

    Euskara 21 prozesuaren emaitzak Itun berritu baterantz txostenean jaso ziren. Ondorio praktiko nagusia honako hau izan zen: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) berrikusi eta eguneratzea. Agindu hori betetzeko xedez, EBPN berrikusteko bidean, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskararen egoerari eta bilakaerari buruzko txostena aurkeztu zuen 2011ko apirilean, 101 adierazlez osatua. Txosten hartan, argi geratu zen hizkuntza plangintzak euskararen bilakaeraren indarguneak baliatu, eta haren ahuleziak zuzendu behar zituela. Azkenean, gogoeta haren fruitu, Eusko Jaurlaritzak plan berri bat diseinatu zuen Euskararen Aholku Batzordearekin batera: Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP). Plan berri hau bere egin zuten Eusko Jaurlaritzak bi aldiz -2012an eta 2013an- eta Eusko Legebiltzarrak 2013an.

    Handik hona, gero eta gehiago izan dira euskara sustatzeko ekintza planak abian jarri dituzten udalerriak; une honetan, udalen %82k onartua dauka plana, eta, datu hori eskuetan, esan dezakegu ESEP EAEko biztanleriaren %98ra iristen dela; beraz, 2.100.000 laguni baino gehiagori eragiten diete planek.

    Udalerri bakoitzak urtero-urtero bere ekintzak jartzen ditu martxan, onartutako planean aurreikusten diren helburuak betetzeko; nolanahi ere, gertatzen da udal bakoitzak zehatz-mehatz ez jakitea zertan ari diren helburu berarekin beste udal batzuk, honako edo halako esparrutan euskararen normalizazioa sustatzeko helburuarekin, alegia. Hain zuzen ere, informazio premia hori betetzera dator liburu hau. Izan ere, bere orrietan, jarduera horien katalogo oso bat jasota dago: 1.800 jarduera inguru, guztiak ere 2014an eta 2015ean abian jarritakoak, 100 udalerri baino gehiagori dagozkienak. Eremuz eremukako praktika onak bildurik, liburuak erreferentzia izan nahi du bereziki udalentzat, udaletako euskarako zinegotzientzat eta hizkuntza normalizazio teknikarientzat, eta herri mailan euskararen erabilera sustatu nahian ari diren guzti-guztientzat.

    Azken batean, han eta hemen antolatu diren jarduera eta ekimen horiei esker euskarak bide berriak urratu ditu arnasa ematen dioten esparru gehienetan; hori guzti hori, euskararen erabileraren alde, hizkuntza ofizialen benetako berdintasunaren mesedetan eta gizartearen beraren bizikidetza hobetzeari begira.

    Ikusten denez, elkarlanerako eta ekimenak partekatzeko argitalpena da hau, praktika onak elkarri ezagutarazteko tresna. Horixe da, hain zuzen ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zereginetariko bat. Horretan jardun dugu azken urteotan, eta horretan segitzeko asmoa daukagu baita etorkizunean ere, inoiz baino ilusio eta kemen handiagoaz.

    Azken batean, euskararen normalizazioa eta sustapena guztion erantzukizuna da, guztion ahalegina eskatzen duen bide luze eta malkartsua. Administrazio publikoen zeregina da herritar guztien hizkuntza eskubideak betetzea eta betearaztea; ardura eta eginkizun nagusietarikoa da hori. Egitekoen artean dugu, halaber, euskararen biziberritzeak ezinbestez behar duen plangintza finkatu eta elkarlanean garatzea, sustapen lana eginez. Horretan ahalegintzen gara esku artean ditugun herriz herrikako ESEPak toki erakundeekin elkarlanean garatzerakoan, diru-laguntza politika gauzatuz eta lehentasunak ezarriz. Izan bedi liburu hau pauso txiki baina sendoa, euskararen erabilerari denon aldetik behar eta merezi duen bultzada ematen jarraitzeko.

  • Aurkibidea

    Zenbait argibide .......................................................................................................................................................................................................................11

    Helburu estrategikoak

    Euskararen jabekuntza ......................................................................................................................................................................................................151. Familia bidezko transmisioa...................................................................................................................................................................................................17

    2. Irakaskuntza ....................................................................................................................................................................................................................................51

    3. Euskalduntze eta alfabetatzea ..............................................................................................................................................................................................75

    Euskararen erabilera .........................................................................................................................................................................................................1014. Administrazioa ...........................................................................................................................................................................................................................103

    5. Gune geografiko euskaldunenak .....................................................................................................................................................................................108

    6. Arlo sozio-ekonomikoa ........................................................................................................................................................................................................137

    7. Aisia eta kirola ............................................................................................................................................................................................................................162

    Euskararen elikadura.........................................................................................................................................................................................................2258. Liburugintza .................................................................................................................................................................................................................................227

    9. Kulturgintza ..................................................................................................................................................................................................................................237

    10. Publizitatea ............................................................................................................................................................................................................