Errusiar iraultza eta gu - Argia · Bigarren mundu gerra amaiturik, AEBek gidatu-riko koalizioak...

8
1890 ingururako alderdi sozialista europarrek, Bigarren Internazionalean bilduak, ilusio iraul- tzailea abandonatu eta bide erreformista defen- datu zuten parlamentu burgesetan integratzeko. Uste zuten hauteskundeekin boterera iritsiko zirela egunen batean, eta hor gizartea eraldatzen hasiko zirela. Alderdi sozialista alemaniar, italiar, espainiar eta frantziarrak –azken honek Langile Internazionaleko frantziar sekzioaren izena zuen oraindik–, baita britainiar laborismoak ere, erre- formaren aldeko politikaren bidea hartu zuten. Hala ere, marxismoaren erretorika iraultzailea mantentzen zuten, langileek pentsa zezaten euren alderdiek erabateko eraldaketaren alde borrokan segitzen zutela. Erretorika eta praxiaren arteko kontraesana lehertu zen 1914ko Gerra Handia bazetorre- nean. Internazional sozialistak 1912ko azaroan Basilean egindako kongresuan aldarrikatu zuen: “Langile klasearen eta bere ordezkari parlamen- tarioen eginbeharra da (...) gerra ez hasteko esfortzu oro egitea”, eta hasiko balitz, ahalik eta azkarren amaitzeko esku hartu behar zela zioen: “Erabili behar da gerrak sortutako krisi ekono- miko eta politikoa herria altxatu eta klase kapita- listaren gobernua eror dadin”. Kongresuak poza azaldu zuen “alderdi sozialista eta sindikatu guz- tien adostasuna dagoelako gerraren kontra”, eta deia luzatu zien “herri guztietako langileei, nazio- arteko proletargoaren elkartasunaz inperio kapi- talistari aurre egiteko”. Baina 1914ko abuztuaren 4ko arratsaldean, aste batzuk lehenagora arte gerraren kontra jar- dun ziren sozialista alemaniarrak alde batetik, eta frantziarrak beste aldetik, gerra deklarazioa onar- tu zuten gogotsu parlamentuan, eta hura hasteko kredituen aldeko botoa eman zuten. Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak tregua soziala onartu eta konpromisoa hartu zuen gobernua ez kritika- tzeko eta langileei eskatzeko grebak alboratu zitzatela gerrak iraun bitartean. Britainiar laboris- tek ere gerra onartu zuten, baina areago, koalizio gobernuan sartu ziren azkenerako. Errusian gauzak beste modu batekoak izan ziren. Hango alderdi sozialdemokrata banatuta zegoen boltxebike eta mentxebikeen artean eta ez zuen ordezkaritzarik parlamentuan, alderan- tziz, poliziak pertsegitzen zuen. 1917ko hasieran boltxebikeen lider zenbait Siberian zeuden baz- tertuta, Stalin eta Kamenev adibidez, beste batzuk exilioan zeuden: Lenin Zürichen jarri zen bizitzen eta Trotski New Yorken. 1917ko otsailean Petrogradon iraultza hasi zenean, han ez zegoen alderdi iraultzaileen buru- 8 218. zenb. 2017ko martxoa Errusiar iraultza eta gu Egilea: Josep Fontana i Lázaro* * Pompeu Fabra unibertsitateko historiako irakasle emeritua da Bartzelonan. LARRUN 172. zenbakian egin genion elkarrizketan duzu haren berri zabalago. 2016ko urrian La revolució russa i nosaltres hitzaldia eman zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Errusiako Iraultzaren Mendeurrenaren Komisioak antolatutako jardunaldien barruan. Sin Permiso webgunean (bit.ly/2niwdXu) argitaratu zuten testua eta haren CC by 3.0 lizentziari esker ekarri dugu euskaraz hona.

Transcript of Errusiar iraultza eta gu - Argia · Bigarren mundu gerra amaiturik, AEBek gidatu-riko koalizioak...

Page 1: Errusiar iraultza eta gu - Argia · Bigarren mundu gerra amaiturik, AEBek gidatu-riko koalizioak komunismoaren kontrako guda sis-tematikoa antolatu zuen, haiek ulertu bezala: edo-zer

1890 ingururako alderdi sozialista europarrek,Bigarren Internazionalean bilduak, ilusio iraul-tzailea abandonatu eta bide erreformista defen-datu zuten parlamentu burgesetan integratzeko.Uste zuten hauteskundeekin boterera iritsikozirela egunen batean, eta hor gizartea eraldatzenhasiko zirela. Alderdi sozialista alemaniar, italiar,espainiar eta frantziarrak –azken honek LangileInternazionaleko frantziar sekzioaren izena zuenoraindik–, baita britainiar laborismoak ere, erre-formaren aldeko politikaren bidea hartu zuten.Hala ere, marxismoaren erretorika iraultzaileamantentzen zuten, langileek pentsa zezateneuren alderdiek erabateko eraldaketaren aldeborrokan segitzen zutela.

Erretorika eta praxiaren arteko kontraesanalehertu zen 1914ko Gerra Handia bazetorre-nean. Internazional sozialistak 1912ko azaroanBasilean egindako kongresuan aldarrikatu zuen:“Langile klasearen eta bere ordezkari parlamen-tarioen eginbeharra da (...) gerra ez hastekoesfortzu oro egitea”, eta hasiko balitz, ahalik etaazkarren amaitzeko esku hartu behar zela zioen:“Erabili behar da gerrak sortutako krisi ekono-miko eta politikoa herria altxatu eta klase kapita-listaren gobernua eror dadin”. Kongresuak pozaazaldu zuen “alderdi sozialista eta sindikatu guz-tien adostasuna dagoelako gerraren kontra”, eta

deia luzatu zien “herri guztietako langileei, nazio-arteko proletargoaren elkartasunaz inperio kapi-talistari aurre egiteko”.

Baina 1914ko abuztuaren 4ko arratsaldean,aste batzuk lehenagora arte gerraren kontra jar-dun ziren sozialista alemaniarrak alde batetik, etafrantziarrak beste aldetik, gerra deklarazioa onar-tu zuten gogotsu parlamentuan, eta hura hastekokredituen aldeko botoa eman zuten. AlemaniakoAlderdi Sozialdemokratak tregua soziala onartueta konpromisoa hartu zuen gobernua ez kritika-tzeko eta langileei eskatzeko grebak alboratuzitzatela gerrak iraun bitartean. Britainiar laboris-tek ere gerra onartu zuten, baina areago, koaliziogobernuan sartu ziren azkenerako.

Errusian gauzak beste modu batekoak izanziren. Hango alderdi sozialdemokrata banatutazegoen boltxebike eta mentxebikeen artean etaez zuen ordezkaritzarik parlamentuan, alderan-tziz, poliziak pertsegitzen zuen. 1917ko hasieranboltxebikeen lider zenbait Siberian zeuden baz-tertuta, Stalin eta Kamenev adibidez, bestebatzuk exilioan zeuden: Lenin Zürichen jarri zenbizitzen eta Trotski New Yorken.

1917ko otsailean Petrogradon iraultza hasizenean, han ez zegoen alderdi iraultzaileen buru-

8

218. zenb. 2017ko martxoa

Errusiar iraultza eta gu

� Egilea: Josep Fontana i Lázaro*

* Pompeu Fabra unibertsitateko historiako irakasle emeritua da Bartzelonan. LARRUN 172. zenbakian egin genion elkarrizketan duzuharen berri zabalago. 2016ko urrian La revolució russa i nosaltres hitzaldia eman zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, ErrusiakoIraultzaren Mendeurrenaren Komisioak antolatutako jardunaldien barruan. Sin Permiso webgunean (bit.ly/2niwdXu) argitaratu zutentestua eta haren CC by 3.0 lizentziari esker ekarri dugu euskaraz hona.

Page 2: Errusiar iraultza eta gu - Argia · Bigarren mundu gerra amaiturik, AEBek gidatu-riko koalizioak komunismoaren kontrako guda sis-tematikoa antolatu zuen, haiek ulertu bezala: edo-zer

zagirik hura gidatzeko, eta botere bikoitza nagu-situ zen: langile eta soldaduen sobiet edo batza-rrak batetik, eta parlamentuko behin-behinekoKomitea bestetik. Ados jarri ziren behin-behine-ko gobernu bat martxan jartzeko eta aldaketapolitikoak gibelatzeko, azaroan sufragio uniber-tsalez hautatuko zen Konstituzio Batzarra eratuarte behintzat.

Martxoaren 3an behin-behineko gobernuakamnistia onartu zuen “delitu politiko eta erlijiosoororentzat, ekintza terroristak, altxamendu mili-tarrak eta nekazal krimenak barne”. Stalin etaKamenev Siberiatik itzuli ziren eta Pravda boltxe-bikeen egunkarian defendatu zuten gerrarekinjarraitu eta Konstituzio Batzarra eratzearen alde-ko programa; ados zeuden indar politiko errusia-rren gehiengoarekin.

Apiril hasieran Vladimir Lenin Suitzatik buel-tatu zen. Errusia gerratik kanpo ikusi nahi zuenAlemaniako gobernuak berak utzi zion bidaiaegiten; Baltikoko kostaldetik trenean joatenlagundu zion, Suedia eta Finlandiatik barrenaPetrogradon sar zedin.

Alemanen jokabidea ulertzeko, gogoan izanbehar da 1917ko lehen hilabeteetan AEBetankrisia sortu zela, eta ondorioz Alemaniari gerradeklaratu ziotela apirilaren 6an. Alemaniarrekproposatu zioten bidaia Lenini, baina honekhainbat baldintza jarri zituen onartu aurretik:Alemanian barrena beste hogeitamar bat erbes-teraturekin eramango zuten bagoiak lurraldezkanpoko eremu izaera izan zezatela, esaterako.Trotski, aldiz, britainiarrek atxilotu egin zuteneta hilabete berandu iritsi zen Petrogradora.

9

1917ko Errusiar Iraultza / Hitzaldia

“Leninek parlamentu burgesaren erregimeneko gezurrak salatu zituen, dena bideraturik baitzegoen ‘aberatsentzakobakarrik izango den demokrazia’ ezartzera”. Irudian, buruzagi boltxebikea, Leon Trotski eta beste hainbat kiderekin.

Page 3: Errusiar iraultza eta gu - Argia · Bigarren mundu gerra amaiturik, AEBek gidatu-riko koalizioak komunismoaren kontrako guda sis-tematikoa antolatu zuen, haiek ulertu bezala: edo-zer

Boltxebikeek apirilaren 3an Petrogradoko Fin-landia geltokian Lenini egindako ongi etorrian,bagoiko plataformatik esan zuen: “Herriak bakeabehar du, herriak ogia behar du, herriak lurrabehar du. Eta gerra ematen diote, gosea ogia beha-rrean, eta lurra lurjabe handien esku uzten dute.Borrokatuko dugu iraultza sozialaren alde, amaieraarte borrokatu, proletargoaren garaipen erabate-koa lortu arte”. Eta oraindik beste hau ere esanzuen: “Pirata inperialisten arteko gerra hau Europaosoan zabalduko den gerra zibil baten hasierabaino ez da. Egunen batean europar kapitalismoaamilduko da. Hasi duzuen errusiar iraultzak bideaireki du garai berri baterantz. Gora munduko iraul-tza sozialista!”.

Diskurtsoak ez zuen harrera ona izan geltokianzeuden boltxebikeen artean eta alderdi barrukoegituretan lehen bozketak egin zirenean atzerabota zuten. Iraultza demokratiko burgesa babes-teko ideia errotuta zegoen, sozialismora iristekoibilbidearen lehen etapak horrela izan beharzuen, europar alderdi sozialdemokratek ziotenbezala; iruditzen zitzaien harago joan nahi izateaporrota ekarriko zuen abentura bat zela.

Baina Leninek esandakoa ez zen mugatzen“bakea, lurra eta ogia” lelora; ez zen soilik pro-grama bat gerrarekin berehala eta edozein pre-ziotan amaitzeko eta lurra baserritarrei emateko.Oinarrian, planteamendua askoz erradikalagoazen. Bere esanetan, otsailetik lorturiko aurreraka-den ondoren eta behin sobietak boterea erabil-tzeko organo bilakatuta, ez zuen zentzurik erre-publika parlamentario burgesarekin geratzeak,zuzenean jo behar zen botere guztia sobietenesku utziko zuen sistemarantz, estatuaren bote-re-mekanismoak –polizia, ejertzitoa, burokra-zia...– abolitzeaz arduratuko zen horretarantz.Estatuaren desagerpena hasiko zen horrela, etaklaseen arteko banaketaren desagerpena ere bai.

Marxek parlamentuaren bidea zalantzan jarrizuen 1875ean idatzitako Gotha programari kritika-n,eta Leninek hori baino ez zuen errepikatu. Sozial-demokrata alemaniarrek urte askoan ezkutuaneduki zuten Marxen testua; hor uko egiten zion“estatu librearekin” sozialismorantz aurrera eginzitekeen ideiari, trantsizio moduko bat balitz beza-la: “Gizarte kapitalista eta komunistaren artean,lehenengotik bigarrenerako eraldaketa iraultzailea-ren garaia dago. Garai horri dagokio, baita ere,trantsizio bat egitea, eta horretan estatuak ezindu proletargoaren diktadura iraultzailea baizikizan”.

Nola egin behar zen trantsizio hori? Zaila dazehaztea, alderdi sozialistak ez baitziren pentsa-tzen hasi zer egin behar zuten behin boterera iri-tsita, oso urrunekoa zirudien. Esperientzia baka-rra 1871ko Parisko Komuna izan zen, eta osogutxi iraun zuen hortik erreferentziazko araubatzuk ateratzeko.

Leninek proposatzen zuena jakin dezakeguEstatua eta iraultza-n idatzitakotik. Parlamentuburgesaren erregimeneko gezurrak salatu zituen,dena (sufragiorako arauak, prentsaren kontrola,eta abar) bideraturik baitzegoen “aberatsentzakobakarrik izango den demokrazia” ezartzera.Ondorioz, estatuaren desagerpena bi fasetan

10

218. zenb. 2017ko martxoa

Gerra zibila gainditu zuten unehorretan historiak norabidez aldatzendu. Britainiarren gobernuko buruLloyd George lehenengoetakoa izanzen ikusten alferrikakoa zela Errusiasobietikoa konkistatzeko ideiarieustea iraultza likidatzeko. Iraultzarenkontrako borrokak izaeraz aldatuzuen, errusiar agertokitik munduosora igaro zen. Beharrezkoa zenmaila unibertsalean eta ideieneraginez aurka egitea”

Page 4: Errusiar iraultza eta gu - Argia · Bigarren mundu gerra amaiturik, AEBek gidatu-riko koalizioak komunismoaren kontrako guda sis-tematikoa antolatu zuen, haiek ulertu bezala: edo-zer

aurreikusi zuen Leninek. Lehenengoan, estatuburgesa estatu sozialistak ordezkatuko zuen pro-letargoaren diktadurarekin.

Bigarren fasean estatua pixkanaka desagertukozen eta gizarte komunistarantz egingo zuen. Tran-tsizio horretan sozialistek kontrol zorrotza man-tendu behar zuten lana eta kontsumoarekiko; kon-trol hori kapitalistak desjabetuz lor zitekeen, bainaezin zen estatu burokratizatu bat sortu, azkenekohelburua, hain zuzen, “klaserik eta estatuarenbotererik gabeko” gizartea baitzen.

Ez gara hemen hasiko historia aski ezagunaazaltzen, nola iritsi ziren boltxebikeak botereraeta nola hasi ziren antolatzen sistema berriranz-ko trantsizioa.

Gehien interesatzen zaidana da gogoraraztea1918ko urtarrilaren 7an Leninek espero zuela bur-gesen erresistentzia une baten ostean, iraultzasozialistaren garaipena hilabeteetako kontua izan-go zela.

Iraultzaren kontrakoak babestuz hamahiruherrialde ezberdinek parte hartu zuten “gerra zibi-la” deiturikoak, ordea, desengainatu egin zuen.Boltxebikeen estatu berriari 8 milioi hildako kostazitzaion gerra irabaztea, borroketan hildakoei gehi-tu behar baitzaizkie goseak eta gaixotasunek hilda-koak. Horretaz gain, ekonomia erabat deuseztatu-rik geratu zen. Egoerak derrigortu zituen gizarteberriaren ezarpena mugagabe atzeratzera.

Gerra zibila gainditu zuten une horretan, histo-riak norabidez aldatzen du. Britainiarren gobernu-buru Lloyd George lehenengoetakoa izan zenikusten alferrikakoa zela eustea iraultza likidatzekoErrusia sobietikoa konkistatzearen ideiari. Iraul-tzaren kontrako borrokak izaeraz aldatu zuen,errusiar agertokitik mundu osora igaro zen. Beha-rrezkoa zen maila unibertsalean eta ideien eraginezaurka egitea, mundu osoko talde eta mugimenduekiraultza sobietarra euren borroketarako inspirazioeta eredu iturri baitzuten.

Komunismoa izena zuen etsaia borrokatzenhasi ziren, beraz, ez zen soilik estatu sobietarra,ezta Hirugarren Internazionaleko alderdi sozia-listak ere, hauek 1930eko hamarkada arte eraginmurritzeko talde txiki sektarioak besterik ezziren-eta. Etsaia neurrigabea zen, indefinitua etaunibertsala, ez zen errealitatetik jaio, politikarienbeldur obsesiboetatik baizik: edozein greba edoprotesta kolektiboren atzean zegoen komunis-moa. Adibidez, Pazifikoko kostaldeko AEBetakoportuetan zamaketariek egindako greba batezLos Angeles Times-ek ziurtatu zuen “komunistekantolatutako iraultza” zela gobernua eraisteko;hura zanpatzeko ejertzitoak esku hartu zezalaeskatu zuen, ondorioz. Halakoak momentu etatoki oso ugaritan biderkatu ziren.

Momentu horretatik aurrera iraultza komunis-taren kontrako borroka denoi zegokigun lehiabihurtu zen. Espainiako bigarren errepublika,adibidez, 1931n azaldu zen nazioarteko jokale-kuan, eta Europako toki gehienetan ezinegonsoziala diktaduren bidez konpontzen zutenbitartean, potentzia handietako gobernuak harenkontra jarri ziren. Madrilgo enbaxadore estatuba-tuarrak 1931ko apirilaren 16an informazioa hela-razi zion Estatu departamentuari, Errepublikaaldarrikatu eta bi egunera: “Espainiar herriakXVII. mendeko pentsaera dauka: komunistaitxurako gezurrek erakarrita, existitzen ez denagindutako lurra baino ez dute ikusten. Etsipenairisten zaienean, itsu makurtuko dira euren esku-ra dagoen edozeren aurrean, eta gobernu ahulhonek paso uzten badio, oso zabalduta dagoenboltxebikeen eraginak harrapa ditzake”.

Hurrengo mezuetan garbi ikus daitekeenezenbaxadoreak ez zekien buruzagi errepublika-rrak zein ziren ere. Azañari buruz azalpen haueman zion Washingtoni: “Ez dut enbaxadan bereerreferentziarik aurkitu. Agregatu militarrak dioAlejandro Lerrouxi lotuta dagoela. Dirudienez,‘errepublikar erradikala’ da”. Ez zekien ezererrepublikarrez, baina “boltxebikeen eraginaz”gauzak oso garbi zituen antza.

11

1917ko Errusiar Iraultza / Hitzaldia

Page 5: Errusiar iraultza eta gu - Argia · Bigarren mundu gerra amaiturik, AEBek gidatu-riko koalizioak komunismoaren kontrako guda sis-tematikoa antolatu zuen, haiek ulertu bezala: edo-zer

1936an Espainian altxamendu militarra jazozenean, potentzia europarrek Espainiako Erre-publika babesgabe utzi zuten –alemaniar eta ita-liarrek, aldiz, gizonak, armak eta hegazkinak era-biliz interbenitu zuten–; eta dena, beldur zirelakokomunismoa kutsatuko zutela, 1936an hori ezi-nezkoa zen arren.

Bitartean, estatu sobietarra, Stalinen agindupean,kanpoko eraso bat jasateko ikaraz bizi zen, etaherritarren bizi baldintzak hobetzeko balioko luke-ten baliabideak defentsarako armetan inbertituzituen. Beldur handi horren ondorio lazgarriena,ordea, izan zen barne konspirazioekiko panikoasortu zuela, obsesio bihurtzeraino, uste baitzutenkanpoko erasoa preparatzen ari zirela iraultzarenestatua zapaltzeko. Beldur horrek ekarri zuen 1936eta 1939an SESBean zazpiehun mila pertsona exe-

kutatzea. NKVDren 1937ko uztailaren 30eko00447 aginduak, “antzinako kulak, kriminal etaelementu antisobietarrei buruzkoa”, herritararrunt, nekazari eta langileak jazarri zituen batezere, nahiz eta ez zeuden inolako konspiraziotannahastuta eta ez ziren mehatxua estatuarentzat.Stalinen ondorengoek ez zuten gehiago tamainakoterrorerik eragin, baina disidentziarekiko beldurramantendu zuten, eta horrek asko zaildu zuenbarne demokrazia toleratzea.

Estatu sobietarra salbatzea lortu zuten, bainagizarte sozialista eraikitzeari uko egin ziotenordainetan. Estatuaren tirania ezabatzeko jaiota-ko programak estatu zapaltzaile bat sortu zuen.

Nolanahi ere, Sobietar Batasunetik kanpo, mun-duko gainerako tokietan proiektu leninistak sortu-

12

218. zenb. 2017ko martxoa

“Mendeko krimen handienetako bat izan zen hiru milioi berrehun mila vietnamdar baserritar hiltzea argudio bezala jarriaz Asia konkistatzeko prest zeudela. Vietnamera ez ziren joan demokrazia defendatzera, Hego Vietnamen diktadura militarra zegoen-eta”. Irudi hau 1967an hartu zuen berriki hil den Marc Riboud argazkilarifrantziarrak, Pentagono kanpoaldean egindako manifestazio batekoa da eta gerraren kontrako ikono bihurtu zen.

Page 6: Errusiar iraultza eta gu - Argia · Bigarren mundu gerra amaiturik, AEBek gidatu-riko koalizioak komunismoaren kontrako guda sis-tematikoa antolatu zuen, haiek ulertu bezala: edo-zer

riko ilusioak segi zuen urte askoan beste “komu-nismo” baten aldeko borrokak sustatzen, eta eza-rritako ordenaren defendatzaileak behartu zituenharen kontra egiteko formula berriak bilatzera.

Bigarren mundu gerra amaiturik, AEBek gidatu-riko koalizioak komunismoaren kontrako guda sis-tematikoa antolatu zuen, haiek ulertu bezala: edo-zer izan zitekeen oztopo “enpresa libre” kapitalistagaratzeko, areago estatubatuarra izanik.

Kanpainak bi alde zituen orain, beraz. Aldebatetik fikzio bat zegoen, gerra hotzarena,“mundu librearen” defentsa bezala aurkeztua etaaskotan diktadurek osaturikoa, Sobietar Batasu-naren erasoa saihetsezina ikusten zuena. Denagezurra zen; gezurra sobietarrak mundua konkis-tatzeko gudu batean pentsatzen ari zirenik, Leni-nen garaitik oso garbi baitzeukaten iraultzaherrialdeen barrualdetik baino ezin zela egin.Gezurra zen, baita ere, estatubatuarrak preben-tzioz Sobietar Batasuna deuseztatzeko presta-tzen ari zirenik. Baina bi gezur horiek estatuba-tuarrei mesede egiten zieten, bai aliatuak eurendiziplinapean mantentzeko, eta baita sobietarrakberaien defentsan lanpetuta egon zitezen ere.

“Gerra global batean gerta dakigukeen gauza-rik okerrena –zioen pribatuan Eisenhowerrek–irabaztea litzateke. Zer egingo genuke Errusiare-kin irabaziz gero?”. Ronald Reagan harritu eginzen 1983an jakin zuenean errusiarrak egiataneraso sorpresa baten beldur zirela, begira zer ida-tzi zuen bere egutegian: “Esan beharko geniekehemen inork ez duela halakorik egiteko asmorik.Zer demontre daukate haiek guk nahiko genu-keena?”. Harrituta zegoen ez zutelako iruzurralehenago deskubritu; 1986an beranduegi zenGorbatxovek armagintza lehia abandonatzeaerabaki zuenean, “inork ez gaitu erasoko, erabatdesarmatzen bagara ere”, zioen.

Proiektu horren beste aldea komunismoarenkontrako gurutzada globala zen, eta egiazko hel-burua, kapitalismoaren garapenari aurre egiten

zioten ideiak heda zitezela eragoztea. Helburuaez zen demokrazia defendatzea, enpresa libreabaizik: Iranen ez zuten Mossadeq erorarazidemokraziarentzat arriskutsua zelako, petroliokonpainiei interesatzen zitzaielako baizik;Lumumba ez zuten erail kongotarren askatasunababesteko baina Katangako uranio meatzeakesplotatzen zituzten konpainiei interesatzenzitzaielako, hortik atera zen Hiroshimako bonbaegiteko minerala.

Eta interes zehatz batzuk defendatzeko beha-rrean orokorki enpresa askatasuna defendatzekoborrokatzen zenean, ondorioak are negargarria-goak izan zitezkeen. Mendeko krimen handiene-tako bat izan zen hiru milioi berrehun mila viet-namdar baserritar hiltzea argudio bezala jarriazAsia konkistatzeko prest zeudela. Vietnamera ezziren joan demokrazia defendatzera, Hego Viet-namen diktadura militarra zegoen-eta.

Gerra hartako gezur fundazionala John Lau-rencek salatu zuen gordin-gordin; CBSko korres-pontsala izan zen Vietnamen 1965 eta 1970artean: “Bost urtez jendea hiltzen aritu gara gurediruarekin aberastu diren vietnamdar jenerallapur batzuen mesedetan. Hau da egiaz eginduguna. Mehatxu komunista? Zer arraio! (...)Hain barrura sartu gara ezin izan garela atera ereegin, galdu egin dugula emango lukeelako. Ero-keria da. Ez dugu irabaziko, hori mundu guztiakdaki. Baina ez dugu onartuko eta ez gara etxeraitzuliko, jarraituko dugu jendea hiltzen, milakaeta milaka pertsona, gureak barne”.

Horregatik dira hain argigarriak, borroka anti-komunista horren jatorri ilunarentzat, Obamakberriki egin dituen hitzak Vietnamera joandakogizonak loriatuz, bere ustez “jungla eta arroz-sai-letan aurrera egin zuten, bero eta euripean heroiakbezala borrokatuz, babesteko amerikarrek gur-tzen ditugun idealak”. Zein dira ideal horiek?

Erdialdeko Amerikako herrialdeetan ere ezzegoen konplot komunistarik, baina CIAren

13

1917ko Errusiar Iraultza / Hitzaldia

Page 7: Errusiar iraultza eta gu - Argia · Bigarren mundu gerra amaiturik, AEBek gidatu-riko koalizioak komunismoaren kontrako guda sis-tematikoa antolatu zuen, haiek ulertu bezala: edo-zer

gerra zikinak birrinduta geratu ziren. AEBetakoSenatuak 1995ean onartu zuen toki horietan asa-sinaturiko ustezko subertsiboak “antolatzailesindikalistak, giza eskubideen aldeko ekintzai-leak, kazetariak, abokatu eta irakasleak, eta edo-zein herrialde demokratikotan legezko izangoliratekeen jarduerei loturiko jendea” zirela, egiaesanda. Gaur egun oraindik gerra zikinak irautendu, Hondurasen gaizkile-taldeek jarraitzen baitu-te jendea hiltzen, gobernuak eta natur baliabi-deak ustiatu nahi dituzten nazioarteko enpresekantolatuta. AEBen tolerantzia eta babespean hil-tzen dituzte uraren eta lurren jabetza kolektiboadefendatzen duten baserritar buruzagiak, BertaCáceres kasu, 2016ko martxoaren 3an erailaAgua Zarcako urtegia patrozinatzen duen enpre-sa holandarrak bultzaturik, edo Jose Ángel Flo-res bezala, Aguáneko Nekazarien MugimenduBatuaren presidentea, 2016ko urriaren 18an hila.

Gerra horien guztien aurrean zabaldutako isil-tasuna Harold Pinterrek salatu zuen 2005eanLiteraturako Nobel Saria jasotzeko diskurtsoan.Esan zuen AEBak munduan boterea lortzekokanpainan inplikatuta zeudela eta beren krime-nak mozorrotzea lortu zutela “munduaren one-rako indar” gisa aurkeztuz.

AEBek enpresa librea defendatzen zuten bitar-tean eta “sozialismo errealeko” herrialdeekgerraosteko urteetan gizarte hobe bat eraikitzekoasmoan porrot egiten zuelarik, etsaiarekiko bel-dur lausoak sorturiko beste “komunismoak”lortu zuen garaipen bat, maila globalean denoion egin ziguna.

Komunismo globalak sorturiko izuaren ondo-rioz –ez bere indar militarragatik, baizik eta kapi-talismoaren abusuen kontra sortzen zuen inspi-razioagatik– eta ikusirik hura gelditzekoerrepresioa ez zela nahikoa, mendebaldekogobernuek proiektu erreformistak jarri zituztenmartxan hobekuntza sozialak lortzeko, biolen-tzia iraultzailera jo behar izan gabe. Izu horri zordizkiogu hiru hamarkada zoriontsu bigarren

mundu gerra eta gero: ongizate estatuaren gara-pena batetik, eta produkzio etekinen banaketainoiz lortu gabeko berdintasun mailarekin egiteaenpresari eta langileen artean, bestetik.

Arazoa izan zen “sozialismo errealak” bereproiektu iraultzailearen mugak erakutsi zituela.1968an Parisko borrokekin bat egiteari uko eginziotenean edo Pragan aurpegi gizatiarragokosozialismoa garatzeko aukera zapaldu zutenean,komunistek indar handi bat galdu zuten. KarlKrausek ororen gainetik aintzat hartzen zuena:“Jainkoak gorde dezala betirako komunismoa,jendaila hori –kapitalistak– ez dadin oraindik etalotsagabeagoa bihurtu (...) eta oheratzean behin-tzat amesgaiztoak izan ditzaten”.

70eko hamarkada erdialdetik jendaila horreklasai egiten du lo gauetan, bere pribilegioak iraul-tzak mehatxatuko ote dituen kezkarik izan gabe.Eta horregatik berreskuratu dituzte, pixkanaka, ezbakarrik gerra hotzaren garaian amore emandako-ak, baita mende eta erdian langile borroketan ira-bazi zirenak ere. Emaitza gaur bizi dugun munduada, desberdintasuna hazten ari da etengabe geldial-di ekonomikoarekin, alboko kaltea balitz bezala.

1917ko iraultzaren urteurrena hurbiltzen ariden une hauetan, berriz entzuten ditugu gertaerahaiei izen ona kentzeko ohiko aipuak. Batzueiinoiz baino beharrezkoago iruditzen zaizkie gai-tzespen horiek, noiz eta Victim of CommunismMemorial Foundation-en 2016ko urriaren 17kotxosten batek dioenean AEBetako 16 eta 20 urtearteko gazteen artean –millenials delakoak– ezdakitela ezer historia hari buruz. Larriagoa dena:gazteen erdia prest legoke sozialista bati botoaemateko, %21ak komunista bati ere bai, pentsa-tzen dutelako “sistema ekonomikoa kontraduela”, eta %40ak nahiko luke erabateko aldake-ta bat, ziurtatzeko gehien irabazten duenakgehiago ordain dezala, duen aberastasunaren ara-bera. Fundazioak etsipenez eskatu du gaztehoriei irakasteko zein den “sistema kolektibista-ren” historia maltzurra.

14

218. zenb. 2017ko martxoa

Page 8: Errusiar iraultza eta gu - Argia · Bigarren mundu gerra amaiturik, AEBek gidatu-riko koalizioak komunismoaren kontrako guda sis-tematikoa antolatu zuen, haiek ulertu bezala: edo-zer

Nik pentsatzen dut guk beste oroitzapen motabat behar dugula, alde batetik berreskuratu ahalizateko gaizki irtendako esperantza haren histo-ria dimentsio globalago batez, gure borrokasozialak ere gordetzen baititu.

Eta bestetik, hausnartzeko 1917ko gertaerekegungo gure arazoei begira eskaini dakizkigu-keen hainbat irakasgaien inguruan. Interesgarriada ikustea nola William Robinson moduko kapi-talismoaren ikertzaile batek egungo krisia aipa-tzean, Lenin bera ados egongo litzatekeenondorio batzuk ateratzen dituen bere kabuz:erreforma ez dela nahikoa –sozialdemokrazia-ren bide zaharra ahituta dagoela– eta gainditubeharreko oztopoetako bat, prezeski, soilik inte-

res enpresarialen zerbitzura dauden estatuenboterea dela. Eta hara nola amaitzen duen: garaihauetako kapitalismo globalari aurre egitekoalternatiba bakarra herri proiektu transnazionalbat dela, Leninek 1917ko apirilean Finlandia gel-tokian trenetik jaitsi zenean aldarrikatu zuenmunduko iraultza sozialistaren berdina izangolitzatekeena, alegia.

Herri proiektu hori eraiki beharko luketenindarrak, seguruenik iraganeko alderdi tradizio-nalen oso desberdinak izango dira. Gaur beheal-detik sortzen ari diren indarrak izango dira,gizon eta emakumeen eguneroko esperientziekelikatutakoak. Adibidez, Hegoafrikako langileekedo Peruko indigenek nazioarteko meatze kon-painia handien kontra daramatzaten borrokenmodukoak, euren errebeldia “behetik eta ezke-rrerantz” aldarrikatzen duten zapatisten antze-koak, estaturik gabeko demokrazia sortu nahiduten kurduena bezalako indarrak, edo hezkun-tza publikoaren alde manifestatzen ari diren ira-kasle mexikarrena bezalakoak, alderdietan beha-rrean Aguángo Mugimendu Batua eta antzekotokiko elkarteetan militatzen duten baserritarrekosaturikoak, José Angel Floresek bezala. Elkartehoriek estatu mailako beste batzuetan ari dirabatzen, Berta Cáceresek gidatzen zuen Hondu-rasko Herri Elkarte Indigenen Batzarra kasu, etahauek aldi berean erakunde transnazionaletanari dira, Vía Campesina esaterako. Indar hauekoraindik ez daude ordezkatuta, ez bakarrik ezeta denak batera ere, oraindik ez dira mehatxuezarri diguten ordenarentzat, baina iratzartzekolektibo baten etorkizuneko aukera iragartzendute.

Denoi mehatxu egiten digun desberdintasuneta pobreziazko etorkizunari ihes egin nahidiote, baina aurrean duten bidea nahiko konpli-katua da: 1917ko esperientziaren porrotak era-kusten digu zailtasunak oso handiak direla. Halaere pentsatzen dut erakutsi digula probatu beha-rra zegoela, eta agian, merezi duela berriz saia-tzea. �

15

1917ko Errusiar Iraultza / Hitzaldia

“Indar hauek oraindik ez daude ordezkatuta, oraindik ezdira mehatxu ezarri diguten ordenarentzat, baina ira-tzartze kolektibo baten etorkizuneko aukera iragartzen dute”. Irudian Berta Cáceresen heriotza salatzeko bilkura 2016an.

CID

H /

DA

NIE

LC

IMA