Erreportajea: garagardoaren autoekoizpena

4
Erreportajea 3. zenbakia 2012ko abenduaren 12a a Garagardoaren autoekoizpena, txikitasunetik

description

Kazetaria: Hodei Iruretagoiena

Transcript of Erreportajea: garagardoaren autoekoizpena

Page 1: Erreportajea: garagardoaren autoekoizpena

Erreportajea 3. zenbakia2012ko abenduaren 12a a

Garagardoaren autoekoizpena, txikitasunetik

Page 2: Erreportajea: garagardoaren autoekoizpena

ERREPORTAJEA

Garagardoaren autoekoizpena, txikitasunetikKantitateak ez du gehiegi axola, norberak egitea da hiru esperientzia hauen gakoa

Garagardoa eta autoekoizpena. Izan zitezkeen ardoa, patxarana, esnea edo ogia. Edo eskuorri bat, disko bat, komiki bat... Sormena-rekin mugan egoteraino. Gara-gardoarena bai, baina autoekoiz-pena. Norberak ekoiztea, alegia. NORberaK, gazteek kasu hone-tan. Nork bere baliabideekin, es-kura daukanarekin; norberaren eskuen eta lan-indarraren jabe izan ahal izate hutsa bada nahiko baliabide garaiotan. Gazteok ba-ditugu, gainera, oraindik lapurtu ez dizkiguten baliabide agortezin batzuk: ilusioa eta irudimena, besteak beste. Norberak ekoitzi dezake Gasteizko alde zaharreko ikasle pisu batean, edo Zarauzko eta Errekaldeko gaztetxeetan. Askotan ez dugu kontsumitzen dugun hori nondik, norengandik eta nola datorren pentsatzeko la-nik hartzen. Baina, beti dago lan bat edaten, jaten, entzuten edo irakurtzen dugun horren atzean, nonbait, norbaitek eta produkzio modu jakin baten arabera egina.

Ez gara orain hasiko aztertzen ekoizpen sistema kapitalistaren nondik norakoak. Ez dago asko azaldu beharrik ohartzeko modu askotako zapalkuntzak dakartza-la, kosta ahala kosta, ahalik eta etekin ekonomikorik handiena lortzea beste helbururik ez duen eredu horrek. Produktuak inoiz baino abiadura handiagoan ekoiz-ten, mugitzen, kontsumitzen eta botatzen diren sistema horretan, ordea, bada bestelako eredurik ere. Bakoitzak bere lekuan, bere tamainan eta bere ilusioekin, garagardoa ekoiztea izan da ja-rraian ezagutuko ditugun hiru gazteen esperientziak batzen di-tuena.

Zuritotik katxira

Garagardoa edari bat baino gehia-go da Ekain Zubizarretarentzat, eta han eta hemen zaletasun hori garatu ostean, etxean probatzea erabaki zuen Gasteizera ikaste-ra joandakoan. Oraingoz, behin bakarrik egin du. Arkitektura karrerarako proiektu bat egin be-har zuen Andoni Manzisidorrek, Urdaibaiko baserri auzo bati bizia emateko proiektua. Klase kideen artean egin zuten han garagar-doa, eta geroztik beste bi aldiz egin du Zarauzko gaztetxerako, herriko beste gazte batekin bate-ra. Beste gaztetxe batean, Kukut-zan, hasi zuten Urtzi Ugaldek eta Bilboko gazte batzuek Izarra garagardoaren bidea. Hainbat gaztetxe eta tabernetan saltzera iritsi ziren urtebetez baino gehia-goz, bestelako lan eta ekoizpen eredu batean oinarrituta. Hiru esperientzia, txikitik handira, “zuritotik katxira”. Baina beraien esperientziak ezagutu baino le-hen, hitz egin dezagun pixka bat barrukoaz, garagardoaz.

Ez dago argi non duen jatorria edari honek, baina historiaurrean antzeko edariren bat egiten zute-la uste da. Duela 6.000 urte ingu-ru, Mesopotamian eta Egipton ekoizten zen jada, ondoren galia-rrek, germaniarrek eta erromata-rrek egingo zuten bezala. X. men-

detik aurrera hasten dira sortzen lehen ekoizpen-planta artisauak. Gaur egun, ekoizteko ohitura handiagoa dago Belgikan, Ale-manian, Holandan... baina, Eus-kal Herriko lurralde gehienetan ere egin dute beren lekua ekoizle txikiek. Ligi-Atherein (Zuberoa) Akerbeltz, Hazparnen eta Azkai-nen (Lapurdi) Etxeko Bob´s Beer eta Oldarki, Iruñean (Nafarroa) Naparbier, Urkabustaizen eta Iruña Okan (Araba) Baias eta VGnoster Brewery, Zeanurin eta Urdulizen (Bizkaia) Bertoko eta Etxeandia, Oiartzunen (Gi-puzkoa) Pagoa... Zenbat eta zer edaten den ikusita, burujabetza osotik urrun gabiltzan arren, bi-dea hasia dago behintzat. Ez da txantxetako kontua Frank Zappa delako batek esandakoa kontuan hartuz gero: “Ezin da benetako herri bat izan garagardo bat eta airelinea bat eduki ezean. Futbol talderen bat edo arma nuklear batzuk edukitzeak laguntzen du, baina gutxieneko baldintza gara-gardoa da”.

Ekain: zaletasun batera bidaia

Garagardoa ez da beste edozein edari bezalakoa Ekain Zubiza-rretarentzat. Hamazazpi urte zi-tuenerako, 100 garagardo botila-tik gorako bilduma zuen etxean. Asko bezala, Amsterdamera joan zen kurtso amaierako bidaian, eta maleta bete garagardo ekarri zuen handik ere. “Han jende as-kok egiten du etxean garagardoa. Batez ere Belgikan, baina baita Holandan ere”, esaten du inbidia puntu batekin. Garagardoa egite-ko ekipoak saltzen dituzten den-dak ere nahikoa hedatuak omen daude. Berari ez zitzaion etxean zurito bat gehiago ere sartzen, eta Gasteizera ikastera joandakoan hasi zen bere zaletasunari bide ematen. Han eta hemen begira ibili ostean, internet bidez eskatu zuen etxean garagardoa egiteko behar zuen guztia. Zenbait gauza eginda etortzen dira (garagarra tostatua, germinatua eta txiki-tua, esaterako), eta erraz egin dai-tekeela dio.

2012ko abenduaren 12a | 3. zenbakia

Hodei Iruretagoiena

Page 3: Erreportajea: garagardoaren autoekoizpena

Tenperatura neurtzeak ekarri zion buruhauste gehien. Be-hin garagardoa botilan dagoela, adibidez, astebete pasa behar du tenperatura jakin batean. Hori ez da erraza Siberia-Gasteizen, neguko hotzak heltzen direnean batez ere. “Han ibiltzen nintzen probak egiten: sukaldean, arma-rioan...”. Etxeko txoko guztiak ikertu ondoren, logelako leiho ondoan aurkitu zuen bere eda-ri preziatuak behar beste gas sortzeko moduko “mikroklima”. Buruhauste txiki horiek gaindi-tuta, 25 litro garagardo egin zi-tuen bere lehen aldi hartan.

Norberak egindako garagardoa edan ahal izateak betetzen du ge-hien Zubizarreta. Ohiko garagar-do marka handiek ia “ura” saltzen dute, eta etxean egindakoarekin ez da zaila kalitate handiagoa lortzea. Baina, edaria bezain ga-rrantzitsua da testuingurua ere. Beste hainbatetan bezala, gure kulturan ere ekitaldi sozial bat da ia garagardo bat hartzea: pi-sukoekin, klase kideekin... Zer esanik ez, jendeari gustatuz gero. Hor arte bat ere badagoela esan liteke, etengabeko prozesua bai-ta ahalik eta garagardorik onena egitea, zaporearen, alkohol ko-puruaren... arteko oreka egokia izan dezan. Orain bigarren aldiz egingo du, eta Gabonetako ba-zkari eta afarietarako prest ego-tea nahi luke, etxean ere probatu dezaten berak egindako garagar-doa.

Andoni: proiektutik errealitatera

Ikasketekin du zer ikusia Ando-ni Manzisidorren hasierak ere. Arkitekturako laugarren mai-lan, Urdaibaiko Mendata baserri auzoari bizia emateko proiektua aurkeztu zuen ikaskide batzue-kin batera. Taberna bat dago ber-tan, eta Mendatako Udalak taber-naren gaineko etxebizitza uzten dio martxan jartzen duenari. Gazte batzuk zebiltzan orduan, eta garagardoa egiteko asmoa zeukatela jakin zuten. Dorretxe bat ere badago bertan, eta museo

bat ere jartzea proposatu zuten garagardo ekoizteko plantarekin batera. Urdaibaiko patronatua-rekin elkarlanean egin zuten proiektua, eta aurkeztu zuten egunerako etxean egindako ga-ragardoa eraman zuten irakasle, ikaskide eta abarrek probatu ze-zaten.

Internet bidez jakin zituen gara-gardoa egiteko prozesuaren non-dik norakoak Manzidorrek ere. Modu askotan egin liteke, ordea, eta lehengaiak soilik erosi zituz-ten. Tresneria guztia, aldiz, esku-ra zeuzkaten gauzekin moldatu zuten: kazuelak, suak, termome-troak, lehen muztioa iragazteko oihalak... Azken aldian, esate-rako, serigrafiak egiteko tela batekin josi zizkien Andoniren amonak muztioa iragazteko zaku modukoak. Klase kideekin bi al-diz egin ondoren, Zarauzko beste gazte batek bota zion hurrengo erronka: bien artean egingo zu-ten hurrengoa, baina gutxienez 200 litro egiteko baldintzarekin. Putzuzulo Gaztetxeko asanbla-dan ideia bota, eta bertan salduko zutela adostu zuten.”Hasieran beldur pixka bat geneukan, in-bertsio pixka bat eskatzen zuen. Eta ‘ez bada hain ona ateratzen?’ pentsatzen genuen. Azkenean harrera ona eduki du, dena saldu da”.

Garagardo tostatua deitzen dena soilik egin zuten lehen al-dian gaztetxerako, eta jendeak errubioa eskatu ere eskatu zien bigarrenerako. Baina, beraien produktua plazaratzeko lekua ez ezik, gaztetxea ezinbesteko ba-liabidea ere bada garagardoa egi-teko. Bai espazioa bera, eta baita bertako hainbat tresna ere: “Gaz-tetxea beharrezkoa zaigu alde horretatik”.

Azpiegitura hobetzen ari dira pixkanaka. Badaude jarraitu beharreko baldintza zehatz ba-tzuk, baina hortik aurrerakoa irudimena erabiltzen jakitea da, Manzisidorrek dioenez: “Gauzak bilatzen, eskura dagoenarekin.

Aurrekoan zerk huts egin zuen ikusi, eta hori hobetzen saiatzen gara”. Azkenerako, asko ikasi du garagardoaren propietate eta abarrei buruz, kuadrillako “adi-tu” bihurtzeraino. Gaztetxean egindako garagardoa gaztetxean

2012ko abenduaren 12a | 3. zenbakia

“Badaude baldintza batzuk, baina hortik aurrerakoa irudimena erabiltzen jakitea da: gauzak bilatzen, eskura dagoenarekin”Andoni Manzisidor

Page 4: Erreportajea: garagardoaren autoekoizpena

bertan salduta, ekoizpenean izandako gastuak estaltzeaz gain, gaztetxearen beraren autogestio-rako ere ateratzen da diru pixka bat. Oraindik ikasten ari da, eta asteburutan taberna batean egi-ten du lan. Garagardoa ekoiztea-rena ez du oraingoz enplegurako aukera moduan ikusten: “Hori egoerak eskatzen du, nik uste. Orain ez daukat beharrik, baina agian lanik gabe geratzean…”. Ez da erraza, noski, behar hori edu-kita ere bestelako lan eredu ba-terako pausoa ematea: “Oraingoz tamaina polita daukagu, eta jen-deak eskertzen du gainera egiten duguna”.

Urtzi: eskonbro azpiko izarra

Ekoizpen eredu kapitalistatik harago, bestelako eredu bat ga-ratzeko aukera ikusi zuten Ur-tzi Ugaldek eta Bilboko beste bizpahiru gaztek garagardoaren autoekoizpenean. Gaztetxe eta okupazio mugimenduetakoak zi-ren guztiak, eta hutsune bat na-baritu zuten inguruko gazte mu-gimenduaren baitan: “Okupazio mugimenduen eta kaleko ekint-zen bidez aisialdiaren gaia jorrat-zen genuen. Etxebizitzarena ere bai, Erriberako etxe okuparekin eta beste proiektu txiki batzue-kin. Baina hirugarren pieza falta zitzaigun: lanarena. Azkenean konturatu ginen hirurak jorratu behar genituela pertsona askez osatutako herri aske bat erai-kitzera bidean”.

2010eko udaberri aldera ekin zio-ten proiektuari, asanblada eta kooperatibismoa oinarri hartuta. “Asanbladan banatzen genituen egitekoak, baina denok genuen eginbehar komun bat: produkzio txandetan parte hartzea”. Ugal-dek berak ez zeukan ideiarik garagardoa ekoizteaz, baina in-guruko gazteen laguntzarekin (kimika ikasle batzuk tartean) lortu zuten egitea. Ikasketak amaituta, lan-merkatua deritzon zorigaiztoko labirintoan sartzeko garaian zegoen orduan: “Justu salto horretan geunden, bizitza hasten zaizunean esaten ‘Eh! Es-

pabilatu beharko gara!’. Eta ez bada lan arrotzetan, lan kapita-listetan, gu saiatu behar gara zer-bait aurkitzen, mugitzen…”.

Behin lehen proba eginda, pare bat astez jarri zuten Kukutza Gaztetxea zeneko barran. “Ez zen inor intoxikatu, eta esan genuen: beno, hau aurrera doa”, kontatzen du irribarrea ezkutatu ezinik.Ez zitzaien zailtasunik falta izan gazte bilbotarrei ere. Lege kon-tuak batetik, enpresa handia-goekin izandako harremanak bestetik… “Hain dago egina ka-

pitalismoa horrela, pertsona edo kolektibo batek egin nahi badu produkzioa eskala txikian… ez da hain erraza”. Baina trabak traba, lortu zuten Kukutzan egindako garagardo artisaua zabaltzea, eta inguruko gaztetxeetan eta zen-bait tabernatan ere jarri zuten. Pausoz pauso, langabezian zeu-den bi gazte hartzera iritsi ziren, soldatatxo baten truke. Barne antolaketa kooperatiboaz gain, kontsumitzaileek ere izan zuten parte proiektuan: galdetegi ba-ten bidez, jendearen iritzia bilt-zen zuten, denen gustura hurbil-du nahian: “Estatistikak egiten genituen, baina inoiz ez zegoen gehiengo absoluturik”. Hazten zihoan pixkanaka proie-ktua, eta legalitatean sartzea ere buruan zeukaten pausoa zen. Ba-ten bati ez zitzaion gehiegi gusta-tuko, ordea, beste gauza askoren artean, Izarra garagardoa egiten zen gunea. Kukutza desalojatze-ko arriskuan zela jakin arren,

dena bere lekuan mantentzea erabaki zuten asanbladan: “Zure burua desalojatzen hasten baza-ra, zu hasten zara onartzen jasoko duzun erasoa”. Jakina den gisan, erresistentzia egin zuten: “Baina ez genuen lortu, eta azkenean es-konbro artean geratu dira gure makinaria guztia, gure proiek-tutxoa eta gure ilusioak”. Orain-dik gune hori erabiltzeko aukera balute, agian legalitaterako sal-toa ere emanda izango luketela uste du Ugaldek. Dena den, ez du dudarik bizitakoak merezi izan duela esatean. Bi hitzetan, “la ostia” izan dela dio, eta Kuku-tzaren kantu ezaguna gogoratuz, autoekoizpen proiektuen aldeko deia egin du: “Izan liteke produk-tu bat, zerbitzu bat, jakintza bat… Baina horretara ere jarri behar gara, proiektu alternatibo horiek eraikitzera. Hitz potoloa da al-ternatiboa, baina txikitasunetik hasten dira proiektu guztiak”.

2012ko abenduaren 12a | 3. zenbakia

“Hirugarren pieza falta zitzaigun, lanarena. Hirurak jorratu behar dira pertsona askez osatutako herri aske bat eraikitzeko”Urtzi Ugalde

-Garagarrarekin malta egin.

-Ordubetez 63-67 gradu artean eduki, urarekin nahastuta.

-Muztio hori iragazi.

-Beste ordubetez irakin, bitar-tean lupulua gehituz denbora tarteak errespetatuta.

-20 gradu arte hoztu, ahalik eta azkarren. Garrantzitsua da hemen ere tenperatura kontrolatzea, gero legamia ge-hitzeko.

-Fermentatu astebete inguruz.

-Botilara pasa, azukre pixka bat bota, eta beste astebetez eduki hermetikoki itxita. Ga-sifikatu egingo da. Hozkailu-ra!

PROBATU ETXEAN