Erreportajea: Arrosa sarea

4
Erreportajea 9. zenbakia 2013ko martxoaren 20a Hamaika errealitate, uhinak norabide berean emititzen Irratigintza: Arrosa sarea

description

Herritik eta herriarentzat, euskara sustatu asmoz sortutako irratiek osatzen dute Arrosa sarea

Transcript of Erreportajea: Arrosa sarea

Page 1: Erreportajea: Arrosa sarea

Erreportajea 9. zenbakia2013ko martxoaren 20a

Hamaika errealitate, uhinak norabide berean emititzen

Irratigintza: Arrosa sarea

Page 2: Erreportajea: Arrosa sarea

ERREPORTAJEA

Hamaika errealitate, uhinak norabide berean emititzen

Herritik eta herriarentzat, euskara sustatu asmoz sortutako irratiek osatzen dute Arrosa sarea

Arrosa irrati sarea Euskal He-rri osoko irrati mordoxka baten elkarlanaren ondorioa da. Bertan biltzen diren irrati gehienak txiki samarrak dira, herri edo eskualde mailakoak. Joan den martxoaren 2an Zarauzko Putzuzulon egin-dako jardunaldietan argi geratu zenez, lanerako baliabide urrie-kin lan asko egiteko eta jende askorengana heltzeko gaitasuna izan dute eta egun ere badute.

Baliabide urrikoa izan zen irrati libreen hastapena Euskal He-rrian ere. Irrati pila batek bete zuen 80ko hamarkadan euskal irratien diala: merkatuan be-ren txokoa zuten eta, baliabide urriak izan arren, bazuten egu-netik egunera airera informa-zioa zabaltzeko eta komunikazio proiektu berriak ateratzeko adi-na. Irrati libreak ziren: espektro

elektromagnetikoan lizentziarik gabe sartzen zirenak.

Irrati-hedapenari buruzko le-gedian apur bat sakonduz gero, badira puntu giltzarri batzuk horien agertaraztea irrati-sinto-nian bideratu dutenak. 1964. ur-tean, Uhin Ertainen Plana onar-tu zenean, irrati-enpresa asko hasi zen FMko irratiak martxan jartzen. 1978an, Genevako Plana onartzearekin bat, enpresa pri-batuei eta erakundeei lizentziak emateko itxarobide berriak za-baldu zituen dekretu bat onartu zen. Irrati libre asko horren ba-bespean sortu ziren. Administra-zioaren lizentziarik ez bazuten ere, tolerantzia nabarmena zuten askok; izan ere, parroki-tokieta-tik edota udal-instalazioetatik emititzeko baimena eman zieten.

Abiada handiz hasi ziren ugaltzen FMko irrati libre ez-ko-mertzialak, talde minoritarioen eta jendarte-mugimenduen bozgorailu modura, legeztatu-tako bideetara sartzea ezinezkoa zitzaiela ikusirik. Entzuleek mikrofonoak haien esanera zi-tuzten irratiak ziren, haien iri-tziak emateko. Entzulea, igorle eta hartzaile izan zitekeen edo-nor une berean. Mezua edo ko-munikazioa norabide bakarrekoa zen ohiko komunikabideen ustea apurtzen zuten, eta gertutasuna zen nagusi; hau da, garrantzi handia zuen udaletik edo herri-tik zetorren guztiak. Programa-zioan musika-tarteak nagusitzen ziren, eta oso ingurune desber-dinetatik etorritako jendeak egi-nak ziren: kazetaritzako ikasleak, kultur edo auzokide-elkarteak, musikazaleak... denetariko jen-dea biltzen zen irrati libreetan.

Hala, lizentziarik edo baimenik gabe azaldutako irrati ugariek izaera desberdinei erantzuten zieten, bakoitzaren talde sustatzailea nor zenaren arabe-ra. Batzuk, komunikazio alter-natiboa aldarrikatzeko asmoz jaio ziren, eta ohiko komunikabi-deetako sarrera zaila gertatzen

zitzaien talde, mugimendu eta elkarte herritarrekin zuten ze-rikusia: ekologistekin, nuklea-rren eta militarren aurkakoekin, erakunde feministekin, amnis-tiaren aldeko batzordeekin, auzo-kide elkarteekin, nazioarteko ko-miteekin edo kultur elkarteekin, besteak beste.

“Bada zer entzun, badugulako zer esan”

Herria Mugi! ekimenak, Joxe Zumalabe Fundazioaren laguntzarekin, Euskal Herriko Herri Mugimenduen III. Topake-tak antolatu zituen Barrian (Ara-ba), 2001ko udaberrian. Ekimen hartako komunikazio lan taldeak proposatuta, Euskal Herriko irra-ti mordoxka bati luzatu zitzaien deia euren arteko elkarlana areagotzeko eta bakoitzak zi-tuen baliabideei probetxu hobea ateratzeko zer egin ote zitekeen hausnartzeko. Bertako eta on-dorengo bileretan finkatu ziren oraindik ere Arrosa sarearen oinarriak direnak. Askotariko irratiak elkartu ziren sarearen baitan, eta lehen urteetan hiru langile eta egoitza bat ere izan zuen, Martin Ugalde kultur par-kean lehenengo eta Hernanin ondoren. Hasierako epe labur hartan, “Ostarteko balkoia” ize-neko arratsalderoko magazina ekoizten hasi ziren, Mikel Perua-rena eta Aitziber Perez de Karka-moren gidaritzapean. Denborak aurrera egin ahala, ordea, ekoiz-pen zentroa ez zela ekonomiko-ki sostengarria ikusi zen, eta Arrosa sarearen bigarren fasea-ri eman zitzaion hasiera; egun mantentzen den elkarlanaren eta irratsaioen elkartrukearen faseari, alegia.

Euskal Herri osoan zehar heda-tutako irratien arteko topaleku izateko helburuarekin sortu zen Arrosa sarea. Komunikabideen eremuan egunetik egunera en-presa handiak nagusitzen ari zirela-eta, ohartu ziren gertuko komunikazioan ziharduten eus-karazko komunikabideek elkar-tu eta indartu beharra zutela,

2013ko martxoaren 20a | 9. zenbakia

Nekane Zinkunegi

Page 3: Erreportajea: Arrosa sarea

enpresa handiei aurre egin ahal izateko. Hizkuntzari dagokio-nean, Arrosak Euskal Herria du erreferentzia eremua, eta eus-kara hizkuntza. Edonola ere, euskalkien erabi-lera ere sustatu nahi du. Elkar ezagutzarako eta koordinaziorako sarea izateaz gain, irrati emankizunak elkar-trukatzeko egitura da gaur egun.

Sortu zenetik hamarkada pa-satxo igaro den honetan, biga-rren aldiz ospatu dituzte Arrosa sareko irratien arteko jardunal-diak, “Euskal Herrian bada zer entzun!” lemapean. Joan den martxoaren 2an egun osoko egitarauaren pean batu ziren hainbat irratitako kideak Za-rauzko Putzuzulo gaztetxean. Lehen edizioa iazko otsailean Bergarako gaztetxean egindakoa izan zen. Jardunaldien anto-lakuntzan murgilduta ibili den Antxeta irratiko kide Aitziber Zapirainek ezin hobeto borobildu zuen lemaren esanahia: “Euskal Herrian bada zer entzun, bertako hainbatek badugulako zer esan”.

Gaur egun, hogeita hiru dira sa-rea osatzen duten irratiak. Sortu zenetik asko izan dira zerrenda-ra batu direnak eta, bakoitzak bere izaera izanagatik, nor bere ezaugarri propioekin, elkarlana-ren bidez euskara bultzatzen eta sustatzen dihardute. Jardunal-dien bidez, helburu komun hori elikatzen jarraitzea lortu nahi izan dute batetik. Baina, baita ha-rago joatea ere: Euskal Herrian sortzear egon litezkeen irrati berriei uhin libreen munduan txokoa egiten laguntzeko mo-duko egitaraua prestatu zuten.

Askotariko ondorioak atera ziren jaldunaldien plenarioan. Nagu-siena, Arrosaren baitako irra-tien arteko elkarlana sustatzea komeni dela. Urte osoko egute-giaren baitan guztiok buruan ditugun egunetako ekimenen berri ematerako orduan aurrez adostu beharreko elkarlana ba-tetik, eta urjentziazko kasuen inguruan informatzeko mar-

txan jarri beharreko dispositibo azkarrak diseinatzeko asmoa bestetik. Horrez gain, Arrosaren beraren erreferentzia kanpora begira indartzeko proposamena egin zuten zenbait taldek. Edo-nola ere, garrantzia duena Arro-sako irrati bakoitzaren izaera propioa dela uste dute gehienek, eta indartu beharrekoa irrati ho-riek beren eremu lokalean duten erreferentzia dela. Baina, guztiek eusten diote irrati sarea sortu ze-neko printzipio nagusiari. Sarea-ren baitan egon litezkeen irrati guztien ezaugarri propioak erres-petatuz, guztien arteko koordina-zioa bermatzeari, alegia.

irrati profesionalizatuetara bidean

Esan liteke Arrosa sarearen bai-tako irratiek Euskal Herriko mapa ia osoan hedatzeko gaita-suna dutela. Lekuan leku dau-den irratiak eta euren entzulegoa kontua izanda, nabarmentzekoa da irrati txikiek gure herriaren luze-zabalean duten hedadura. Izaera, emisio-eremua edota kide kopurua irratiz irrati aldatzen diren ezaugarriak dira. Baita la-nerako azpiegitura zein parrilla eduki propioekin osatzeko ba-liabideak ere. Baina, Arrosak, aukera ezin hobea eskaintzen die irrati guztiei: irratsaioen elkar-trukeari esker, zilegi delako Eus-kal Herriko punta batean ekoiz-tutako saioa, beste txoko bateko uhinetan hedatzea eta, eremu lokaleko edukiez gain, beste non-baiteko kontu interesgarrien be-rri izan lezaketelako irrati txikien entzuleek. Posible delako Bilbon egindako irratsaio bat Bortzirie-tan entzutea edo Bergaran sortu-tako bat Iruñean emititzea.

Sareko hogeita hiru irratien ar-tean, urte luzeetako esperien-tzia dutenak daude, baita jaio berriak direnak ere. Denak ez dira irrati libreak, badaude diru laguntzak jasotzen dituztenak ere; batzuk lan bolondresari es-ker mantentzen dira, eta beste batzuek langileak dituzte. Eta, horiei guztiei, sortzear daudenak

gehitu behar zaizkie, jarraian jo-rratuko ditugun adibideetan iku-si ahal denez.

2013ko martxoaren 20a | 9. zenbakia

Aiaraldea Aiaraldea irratiaAzkoitiaKontrako eztarrixeBergaraTxapa irratiaBilboTas-Tas irratiaDonibane Garazi Irulegiko irratiaEibar Matrallako irratiaElizondoXorroxin irratiaGasteiz Hala Bedi irratiaHendaiaAntxeta irratiaHernaniMolotoff irratiaIratiIrati irratiaIruñeaEguzki irratiaLaudioUhinak irratiaLekeitio Arrakala irratiaMauleXiberoko BotzaOiartzunOiartzun irratiaOndarruRadixuOreretaZintzilik irratiaTolosaTxolarre irratiaUrruñaInfo7 irratiaUztaritzeGure irratiaZarautzArraio irratiaZumarragaKKinzona irratia

ARROSAKO IRRATIAK

Page 4: Erreportajea: Arrosa sarea

Hirugarren hamarkada bete-ta edo betetzera bidean dau-den irratiak lirateke Irulegiko irratia, Halabedi eta Xorroxin. Lehena, 1981. urte amaieran sor-tu zen Ipar Euskal Herriko bizia komunikatiboki eta modu parte hartzailean sustatzeko, eta eus-karari merezi duen premiazko tokia eskaintzeko. Emisioa Baxe Nafarroa osora, Lapurdi barne-kaldera, Baionara, Angelura eta Miarritzera hedatzen dute, eta zenbait elkarrizketa frantsesez egiten dituzten arren, parrillan presentzia gehien duena eus-kara da. Poliki-poliki Xiberoko Botzarekin eta Gure irratiarekin elkarlana handituz joan dira eta, 1997an sortu zuten Euskal Irra-tien Konfederazioa. Gaur egun, 2002an sortutako Antxetarekin batera, lau irrati horiek osatzen dute konfederazioa.

Hala Bedi 1983an Gasteizen jaio-tako irrati askea da, jendarte mugimenduetatik sortua. Egun, Txapa eta Aiaraldea irratiekin batera, Arrosara irratsaio gehien igotzen dituenetako bat da. Au-toantolakuntzan eta asanbladan oinarrituriko irratia da; dirua bazkideen bidez lortzen dute, eta eguneroko lanean asanblada bi-dez funtzionatzen dute, irratiko partaide guztiak maila berean daudelarik. Ohiko komunikabi-deek azaltzen ez dituzten errea-litateak plazaratzeko eta kalean lanean jarduten duten jendarte eragileen bozgorailu izateko ari dira irratigintzan. Euren hitze-

tan, inolako eragile politiko edo ekonomikorengan menpekota-sunik izan gabe, askatasun osoz egiten dute lan.

Xorroxin, berriz, duela 29 urte sortu zen. Emisio eremu zabala du, eta euskara hutsezko progra-mazioaren bidez, ekarpen han-dia egiten du Baztan, Malerreka, Bertizarana eta Bortzirietako bailaretan nola Zugarramurdi eta Urdazubiko udalerrietan. Bertako informazioa landuz, entzuleak bereganatu ditu, eta entzulego finko bat du eguneroko emisio orduetan. Guztira hamar orduko iraupena dute bertan ekoizten diren irratsaioek, baina, egun osoz, entzulearen gozagarri diren hitzak nahiz kantuak iza-ten dira.

Esperientzia horiez gain, badau-de oraindik sortzear dauden egi-tasmoak ere. Horietako bi dira Zumaiakoa eta Trapagarangoa. Lehenaren kasuan, “txosten soil bat” dela aipatu zuten Putzuzu-lora joandako zumaiarrek. Herri euskalduna izanik, euskarazko eta bertako informazioa marji-nala delakoan daude, eta horri buelta emateko xedez sortu nahi dute irratia. Trapagarangoei da-gokienean, gaztetxean martxan duten irratiaren proiektuan he-rriko elkarteei ahotsa emate-ko (tartean institutuko ikasleei txokoa egiteko) asmo argia dute-la adierazi zuten. Bi herrietako jendea euren egitasmoak mar-txan jartzeko laguntza bila joan

zen Arrosako bigarren jardunal-dietara, eta baliagarriak iruditu zitzaizkien guztiei.

Jardunaldiek eskaini lezaketen laguntzaren lekuko zuzenak Azkoitiako Kontrako Eztarrixe irratiko kideak dira. Duela hiru urte ekin zion Azkoitiako Mata-deixe guneko gazte talde batek irratia sortzeko egitasmoari, eta iazko otsailean Bergarako gazte-txean egindako jardunaldietara joatea inflexio puntua izan zen irratia martxan jartzeko. Irratia bera sortu eta parrilla betetzeko laguntza eskaini zieten Arrosa-ko jardunaldien lehen edizioak azkoitiarrei. Behin irratia mar-txan izanda, egitasmoaren zabal-pena egiten ari dira herrian.

Putzuzulon aurrera begira landu beharreko ildo modura proposa-men asko egin baziren ere, ikas-turte honetan argituko dituz-te zeintzuk izango diren eman beharreko hurrengo pausoak. Sarea bera indartzea eta denen artean sortutako gauza berriak sustatzea izango dira konturik aipagarrienak. Segurua dena da herri ekimenetik sortutako irra-tiek bestelako komunikazio ere-du baten alde egiten jarraituko dutela. Herritarrengandik hurbil egongo den eta herri mugimen-duaren parte hartzea bilatuko duen komunikazioa bermatuko dutela, bestelako irrati handietan entzuten ez diren ahotsen bozgo-railu izanez eta euskararen alde-ko lana eginez.

Putzuzuloko jardunaldiak