«Erreferenduma delitu ez izateaz gain, konponbidea da ...laturen adierazpenak «oso larri-tzat»...

8
Hamar saltokitatik bederatzi euskaldunak dira Tolosan Merkealdi kanpainetan euskarazko materialak gora egin du, eta merkatarien jarrera nabarmendu dute // 3 «Erreferenduma delitu ez izateaz gain, konponbidea da» JONE AMONARRIZ ETA BEÑAT SARASOLA GURE ESKUKO TOLOSAKO KIDEAK 2020 urteko maiatza eta ekainera begira erreferendum bidez erabaki ahal izateko helburua duen sinadura bilketa jarriko du martxan Gure Eskuk; erabakitzeko eskubidea guztiok dugun elkar puntua dela diote ekimeneko Tolosako kideek // 4-5 LEYRE CARRASCO Udalbatzekin bildu ostean, Topak batzar irekia egingo du abenduaren 14an Azken hilabeteetako informazioa herritarrekin partekatuko du Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak; azaroaren 30ean elkarretaratzea egingo dute, Tolosan // 6 ASTEAZKENA 2019/11/27 7. urtea, 1.150. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Gipuzkoako zahar etxeetako langileek greban jarraitzen dute Akordiorik lortu ezean abenduaren 11ra bitarte greban jarraituko dutela esan dute; 133 egun daramatzate protestan // 2 «Adunako probaren bukaera gozatzekoa izan zen» ENEKO GURUTXAGA DUATLOILARIA Euskal Herriko Mendi Duatloiaren Zirkuituko aurtengo irabazlea da amasarra // 7

Transcript of «Erreferenduma delitu ez izateaz gain, konponbidea da ...laturen adierazpenak «oso larri-tzat»...

Page 1: «Erreferenduma delitu ez izateaz gain, konponbidea da ...laturen adierazpenak «oso larri-tzat» joz, eta beren kudeaketa de-fendatuz. Bada, azken hiru urteotan Lei-dorren kudeaketa

Hamarsaltokitatikbederatzieuskaldunakdira Tolosan

Merkealdi kanpainetaneuskarazko materialakgora egin du, etamerkatarien jarreranabarmendu dute //3

«Erreferenduma delitu ez izateaz gain,konponbidea da»JONE AMONARRIZ ETA BEÑAT SARASOLA GURE ESKUKO TOLOSAKO KIDEAK

2020 urteko maiatza eta ekainera begira erreferendum bidez erabaki ahal izatekohelburua duen sinadura bilketa jarriko du martxan Gure Eskuk; erabakitzekoeskubidea guztiok dugun elkar puntua dela diote ekimeneko Tolosako kideek //4-5

LEYR

E CAR

RASC

O

Udalbatzekin bilduostean, Topak batzarirekia egingo duabenduaren 14anAzken hilabeteetako informazioa herritarrekinpartekatuko du Tolosaldea Osasun PublikoarenAlde plataformak; azaroaren 30eanelkarretaratzea egingo dute, Tolosan //6

ASTEAZKENA2019/11/27

7. urtea, 1.150. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Gipuzkoakozahar etxeetakolangileekgrebanjarraitzen dute

Akordiorik lortu ezeanabenduaren 11ra bitartegreban jarraituko dutelaesan dute; 133 egundaramatzate protestan //2

«Adunakoprobaren bukaeragozatzekoa izan zen»ENEKO GURUTXAGADUATLOILARIA

Euskal Herriko MendiDuatloiaren Zirkuitukoaurtengo irabazlea da amasarra //7

Page 2: «Erreferenduma delitu ez izateaz gain, konponbidea da ...laturen adierazpenak «oso larri-tzat» joz, eta beren kudeaketa de-fendatuz. Bada, azken hiru urteotan Lei-dorren kudeaketa

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 27a

APARKALEKUBERRIA IBARRANEuskal Herria kaleko 52 eta54 zenbakien atzealdeanbehin behineko aparkalekuberria egokitu du udalak.Aparkaleku «eskari handia»dagoenez, Ibarrako Udalaklur zorua alokairuan hartudu. 37 ibilgailurentzako to-kia eskaintzen du. Udan hasiziren lanekin eta lurreko sei-nale eta argiteria guztia jarriostean zabaldu dute. ATARIA

Zahar etxeetakolangileek ez dute amoreemateko asmorik

I. S. A. Amasa-Villabona

Nekatuta, baina «amore emate-ko inongo asmorik gabe» daude-la azaldu dute Gipuzkoako zaharetxeetako langileek. ELA sindi-katuak deituta, abenduaren 11rabitarte greba egingo dute langi-leek, eta akordiorik lortu ezean,horrela jarraituko dutela baiez-tatu dute. Herriz herri mobilizazioak egi-

ten ari dira egunotan. Atzo Villa-bonan izan ziren. Jendeari tripti-koak banatzen eta herrian zeinsaltokietan kartelak itsasten ari-tu ziren. Eguerdian, protestaegin zuten Errebote plazan: lan

hitzarmen duin bat nahi dutelaozen oihukatu zuten. Abenduaren 11n 148 egun be-

teko dituzte greban. «Hitzarme-na sinatu arte, ordea, horrela ja-rraituko dugu», esan zuten. Ga-bonak datoz laster, eta horribegira ere kezkatuta daude lan-

gileak: «Iaz bezala, aurten ereerabiltzaileek langostinoak janbeharrean beste edozer jatenpasa beharko dituzte Gabonak». Eskualdean egingo duten hu-

rrengo mobilizazioa abenduaren10ean izango da, Tolosan,10:30etik 12:30era.

Errebote plazan elkartu ziren protesta egiteko. I. S. A.

Lan hitzarmenaren alde,133 egun daramatzategreban Gipuzkoako zaharetxeetako langileek;«horrela jarraituko dugu».

IGOGAILU ETAKOMUN BERRIAKBidania-Goiazko udaletxeanigogailu berria jartzeko la-nak egiten ari dira, eta bidebatez, Kontzeju tabernan ko-mun berriak jarriko dituztesolairu berean. Sei hilabeteiraungo dute irisgarritasunahobetzeko lanek, eta bitarte-an, udaletxeko sarrera erai-kinaren atzealdetik jarridute. Momentuz, eskaileraksaihesteko plataforma ez daerabilgarri egongo. ATARIA

Page 3: «Erreferenduma delitu ez izateaz gain, konponbidea da ...laturen adierazpenak «oso larri-tzat» joz, eta beren kudeaketa de-fendatuz. Bada, azken hiru urteotan Lei-dorren kudeaketa

GIZARTEA TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 27a

Tolosako hamarsaltokitatik bederatzieuskaldunak dira2019ko merkealdi kanpainetan euskarazko materialak etaafixek «nabarmen» egin dute gora, Tolosan; Galtzaundikmerkatarien jarrera aktiboa eta motibazioa azpimarratu ditu

Itzea Urkizu Arsuaga

Galtzaundi Euskara Taldeak lan-keta bati ekin zion, 2017ko udaz-kenean, Tolosa&Co elkarteko etaZerbitzu elkarteko bazkideen ar-tean euskararen erabilera susta-tzeko. Besteak beste, hirugarrensektoreak Tolosan duen garran-tziari tiraka ekin zioten egitas-moari, eta aurten Tolosa&Co el-karteko kide ez diren saltokieta-ra ere zabaldu dute proiektua.Horrela, ondorioztatu dute Tolo-sako hamar saltokitatik bedera-tzi euskaldunak direla.Uemak, Tolosako Udalak eta

Tolosa&Co elkarteak elkarlane-an jardun dute Galtzaundirekin,eta, Tolosa&Coz aparteko ko-mertzioak ere planean txertatu-ta, euskara elkarteko teknikariek437 saltoki bisitatu dituzte, guz-tira: «Euskaldunentzat egoeraoso aproposa dela erakutsi dutedatuek, izan ere, saltokietakolangileen %88k ulertzen duteeuskara». Areago, datu hori Tolosako eta

Tolosaldeko ezagutza datuekinalderatuz gero, batez bestekotikgora dago hirugarren sektorea,izan ere, tolosarren %82k eta To-losaldeko herritarren %84k uler-tzen dute euskara.

HIZTEGIAK ETA AFIXAK2019ari begira, hirugarren sekto-rea euskalduntzeko egitasmora-ko hiru lan ildo nagusi prestatu

zituzten Galtzaundik, Uemak,Tolosa&Co elkarteak eta Tolosa-ko Udalak eta, azaldu dutenez,emaitza «oso positiboak» emanditu.Batetik, arlokako hamalau hiz-

tegi labur sortu dituzte, eta salto-kien eskura jarri; tartean, altzaridendei, arrandegiei nahiz modadendei begirako hiztegi bere-ziak. Bada, saltokien %62k balia-tu dituzte hiztegi espezializa-tuok. Era berean, 2019an barrena

«nabarmen» igo da udalak, Ue-mak eta Galtzaundik saltokien-tzat eskaintzen dituzten hizkun-tza zerbitzuen erabilera. Euskal-duntzea jomugan, aholkularitza,diru laguntzak nahiz itzulpenakjarri ohi dituzte hirugarren sek-toreko langileen eskura, eta ko-

mertzioen %68k material edo la-guntza eskaeraren bat egin duaurten. Azkenik, joan den urtarrileko

eta uztaileko merkealdi garaian,euskarazko material askoz eregehiago baliatu eta erakutsi duteTolosako saltokiek, Galtzaundikhala banatuta. «2018ko eskaerakopuruaren aldean, aurten %50igo da euskarazko materialarenerabilera, eta kanpaina horietanparte hartu duten komertzioen%74k egin du euskarazko afixeneskaera». Saltokiak euskalduntzeko egi-

tasmoek emandako fruituak pla-zaratzearekin batera, parte har-tzaileek merkatarien jarrera akti-boa eta motibazioa azpimarratunahi izan dituzte, aldaketarakobidea irekiz.

Komertzio askok euskarazko materiala baliatu dute aurten. CHROMA BRANDING

Molatuk jarrera«zinikoa» egotzi dioTolosako UdalariI. Urkizu Arsuaga

Leidor aretoa kudeatzeko lehia-keta publikoak soka luzea ekarridu, bigarrenez, duela hiru urtegertatu bezala. Molatu Produk-zioak S.L. enpresak errekurtsoaezarri zuen Kontratuen Inguru-ko Errekurtsoen AdministrazioOrganoan, lehiaketako zenbaitirizpide baztertzaileak zirela ar-gudiatuz, eta organoak arrazoiaeman dio enpresari, errekurtso-ko hiru puntutatik bitan. Horre-la, Molatuk albistea iragarri etaudalaren kudeaketa salatu etagero, Tolosako Udalak adieraz-pen bat eman zuen argitara, Mo-laturen adierazpenak «oso larri-tzat» joz, eta beren kudeaketa de-fendatuz. Bada, azken hiru urteotan Lei-

dorren kudeaketa bere gain izanduen enpresak –Molatuk– zazpipuntuko ohar bat helarazi du ko-munikabideetara, TolosakoUdalaren erantzuna «zinikotzat»joz. Enpresaren arabera, udalak

«harro erakutsi ditu bere aka-tsak, nahiz eta epaileak berretsi,hiru urtean hiru aldiz gauzakbermerik gabe egin dituztela».Horren harira, honakoa ere gai-neratu dute: «Legea betetzeak ezdu esan nahi justiziatik ari dire-nik, ezta tolosarrentzat zerbitzuonenak bermatuz ere». Hirugarren puntuan teknika-

riari egin diote erreferentzia,udalaren adierazpenei erantzu-nez: «Teknikariaren lana zalan-tzan ez jartzeko diote, baina horiez dugu guk egin, auzitegiak bai-zik. Nola defenda dezakete, ja-kinda, Kontratuen IngurukoErrekurtsoen Administrazio Or-ganoak eta Justizia Auzitegi Go-renak teknikari hori enpresa ja-

kin baten alde aritu dela berretsidutenean? Ikaragarria da tekni-kari horri berriro pleguen idazteprozesuan parte hartzen uztea,eta baita teknikari horrek gober-nuaren nahiz oposizioaren alde-tik jaso duen babesa ere».

ENPRESA TXIKIEN ALDEGertatu denaren inguruko azal-penik sekula jaso ez dutela gai-tzetsiz, Molatuk azaldu du «erra-za» dela «udal erakunde batentalaiatik defendatzea». Beren as-moa, ordea, Enpresa Txiki etaErtain guztien interes eta berme-ak defendatzea izan dela azpi-marratu dute: «Tokiko ETEakbabesten dituztela diote, bainaekintzek aurkakoa erakustendute. Gure kasuan, 10.000 eurobideratu ditugu gure defentsara,eta hiru aldietan aldeko epaiajaso dugu». Bide horretan, Tolosako Uda-

lak bere gardentasunaren aldeegindako adierazpenei erantzu-nez, Molatuk dio «ezikusiarena»egin diotela «egindako kaltearieta epai guztiei». Horrela, herri-tarrekiko «enpatia falta izuga-rria» salatu du enpresak: «Besteherri batzuetan gertatu dela ar-gudiatuz, horrelako auziak ohi-koak direla diote, kudeaketa txa-rra zilegiztatzen eta akatsak nor-malizatzen». Azkenik, Tolosako Udalak ple-

guen diskriminazioa ukatu iza-nari ere erantzun dio MolatuProdukzioak S.L. enpresak: «Dis-kriminazioa gezurra dela diote,hiru enpresa aurkeztu zirelaarrazoituz. Baina ezin dute jakinhiru enpresa horiek irizpideakbetetzen zituzten edo ez, lehia-keta bertan behera utzita ezinizan baitituzte proposamenakireki».

Su ta GarBonbereneanikusteko sarrerak KULTURA // Tolosako Bonberene-an kontzertua eskainiko du, da-torren abenduaren 13an, Su taGar taldeak. Kontzertua ikuste-ko sarrerak gaur arratsaldean es-kuratu ahal izango dira,18:00etatik 21:00etara, Bonbere-nean. Pertsona bakoitzak 4 sa-rrera erosi ahal izango ditu.

Seinale berriakBeotibarren, beharbereziak dituztenentzatHIRIGINTZA // Beotibar pilotale-kuko irisgarritasuna eta segurta-suna hobetzeko braile hizkun-tzan zein erliebean idatzitakoseinale berriak jarri ditu udalak,eta lurreko bandak ere berritudituzte, eskailerak, arranpak,igogailuak eta koxkak non dau-den zehazteko.

Page 4: «Erreferenduma delitu ez izateaz gain, konponbidea da ...laturen adierazpenak «oso larri-tzat» joz, eta beren kudeaketa de-fendatuz. Bada, azken hiru urteotan Lei-dorren kudeaketa

Leyre Carrasco Tolosa

2013. urtean sortu zen EuskalHerriko lurraldeetan etorkizunpolitikoa erreferendum bidez,normaltasunez, libre eta demo-kratikoki erabakitzeko helburuaduen mugimendu herritarra.Urte hauetan zehar, hainbat eki-men antolatu dituzte, eta dato-

rren urteari begira, erreferendu-ma eskatzeko helburua duen eta«inoiz ikusi ez den sinadura bil-keta masiboa» abiatuko du GureEskuk. Maiatza eta ekaina bitar-te, herriz herri ahalik eta sinadu-ra gehien biltzen ariko dira. JoneAmonarriz eta Beñat Sarasola,Tolosako Gure Eskuko kideekherritar mugimenduari buruz

eta esku artean duten proiektuberriaren inguruan hitz egindute.Erreferendum baten eskaeraklegitimitatea edukitzeko sina-dura bilketa antolatuko du-zue. Helmuga horretara iritsiahal izateko jarraitu beharre-ko urratsak zeintzuk dira?Beñat Sarasola. Datorren urte-

ko maiatza eta ekaina bitarte si-nadura bilketa indartsu bat egin-go dugu. Horrelako ekimen ga-rrantzitsu batek eskatzen dituenprestaketekin hasiak gara, etapauso batzuk jarraitu beharkoditugu. Lehenik eta behin, batza-rrak egingo ditugu herrietan, he-rritarrei zer egitera goazen jaki-narazteko. Era berean, batzarhoriek gure kideekin berriro erebiltzea izango dute helburu be-zala. Hortik aurrera, maiatza eta-ekaina bitarte egingo den eki-men hori arrakastatsua izan da-din egin beharrekoak fintzenjoango gara.Jone Amonarriz.Beñatek aipa-tu moduan, lehen urratsa talde-ak indartzea da, eta taldeak ezdauden tokietan sortzea. BehinGure Eskuren talde horiek mar-txan direla, Elkargune deitu die-gun espazioak sortuko ditugu.Izan ere, ekimen hau Gure Eskukmahai gainean jarri duen ekime-na den arren, herri erronka edoerronka kolektibo bat izatea nahidugu. Elkargune deitu diegunespazioak sortuko ditugu, beraz,bai Euskal Herri mailan, baitaherriz herri ere. Horietan, GureEskuko kideak bilduko gara, bai-na baita bestelako mota guztie-tako herritar eta eragileak ere,bai kultur arlokoak, arlo sindika-lekoak, eragile sozialak, kirol el-karteak edota gastronomikoak,esaterako.

Zergatik?J.A. Etapa berri honetan eta he-rri ekimen honekin jauzi bateman nahi dugulako. Orain arteiritsi ez garen espazioetara iritsiasmo dugu, orain arte ezagutu ezdugun jendea ezagutu nahidugu, eta bat egin batzen gai-tuen elkar puntu honetan. Beraz,lehenik Gure Eskuren taldeakosatu eta indartuko ditugu, etabestetik, Elkargune horiek sor-tzen hasiko gara, horiek izangodirelako sinadura bilketa hau etamobilizazio aldia sustatzeaz ar-duratuko diren guneak.Espainiak Kataluniako CDRe-kiko jarrera azaldu ondoren,nolako jokaera du Gure Esku-rekiko?B.S. Gure Eskuk bere ibilbidea-rekin jarraitzen du. 2013 urtetikari da bere erronkak aurrera era-maten eta ez diogu gehiegi begi-ratzen Espainiak gurekiko duenjarrerari. Guk argi dugu gure eki-mena duina dela, gure ekimenaerabat legitimoa dela, eta gaine-ra, gure gizartearen kohesiorakoegiten ari garen lana behar beha-rrezkoa dugula ikusten dugu.Horretan sinisten dugu eta au-rrera goaz. Azken urte hauetan,Espainiak argi eta garbi erakutsidu Kataluniarekiko duen ikus-puntua eta jokamoldea. Eta, ezsoilik CDRekin. Oraintxe bertanKataluniako politikagintzak ha-rrabotsa du ariketa sinple bat

LEYR

E CAR

RASC

O

«Guztiok dugun elkar puntuaerabakitzeko eskubidea da»

04 TOLOSALDEA POLITIKA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 27a

JONE AMONARRIZ ETA BEÑAT SARASOLATOLOSAKO GURE ESKUKO KIDEAK2020 urteko maiatza eta ekainera begira erreferendum bidez erabaki ahal izateko helburua duen sinadura bilketa jarri dute martxan.

Page 5: «Erreferenduma delitu ez izateaz gain, konponbidea da ...laturen adierazpenak «oso larri-tzat» joz, eta beren kudeaketa de-fendatuz. Bada, azken hiru urteotan Lei-dorren kudeaketa

egin izanagatik, hautetsontziakherritarren eskura jarri izanaga-tik, alegia. Hortik aurrera bakoi-tzak bere ondorioak aterakoditu, baina gureak horiek dira;argi dugu zein den gure bidea,zein den jarraitu beharreko ibil-bidea eta horretan ari gara.J.A. Espainiak jo puntuan jarridu erreferenduma, kriminaliza-tu egin du, beste oinarrizko es-kubide batzuekin batera, eta ka-taluniarrei ez ezik, euskal herri-tarroi ere oztopoak jarrikodizkigutela bidean aurreikustendugu. Izan ere, orain arte ikusidugun jarrera hori indartzeko as-moa erakusten ari da. Guk, aldiz,erreferenduma, delitu ez izateazgain, konponbidea dela, eskubi-de hori dugula eta erabiliko du-gula aldarrikatzen jarraitukodugu. Beraz, herri ekimen hone-kin fokua Euskal Herrian jarrinahi dugu.Espainiatik datozenkorronteek gure ibilbidea bal-dintzatzerik ez dugu nahi, eta ezdute baldintzatuko, aurrera ja-rraituko dugulako. Bestalde, Ka-taluniako herriak erakutsi dugehiengo sozial bat dagoela erre-ferendum bidez auzia bideratze-aren alde eta Euskal Herrian ereziur gaude horrela dela. Beraz,herri ekimen honekin erabaki-tzeko eskubidearekiko eta erre-ferendum bidez erabakitzeareki-ko euskal herritarren gehiengoa-ren babesa erakutsi nahi dugu.Katalunian gertatzen ari de-naren harira, badago aukera-rik Euskal Herria eta Katalu-niako bideak elkartzeko? B.S. Eguneroko jarduna da, egu-nero gaude harremanetan Kata-luniarekin. Bide berbera izan ezarren, helburu bera dugu. Azkenbatean, erreferenduma da gurehelburua eta bide hori bateraga-rria da. Ez dakit prozesu bereanizan behar duen ala ez, baina de-nok ildo berean jarraitzen dugu-nez, gure arteko komunikazioaegunerokoa da. Hainbat ekimenbatera egin dira, eta horretan ja-rraituko dugu. Eta egia da bakoi-tzak bere ekimenak dituela, bai-

na, etorkizun ikusiko da zer bidejarraitzen dugun.Erreferendumaren plantea-mendua estatus politikoaz ha-rago doala uste duzue?J.A. Bai, noski. Erreferendumatresna demokratiko gisa aldarri-katzen dugu. Gure Eskuk tresnahori gureganatu nahi du estatuspolitikoaren inguruan erabaki-tzeko, baina, era berean hizkun-tza politiken inguruan erabakinahi dugu, berdintasun politi-ken inguruan, pentsio sistemeninguruan eta beste hainbat alo-rren inguruan. Horrek gizarteaheldutzen duela eta horrek be-netako demokrazia bat dakarre-la uste dugu. Era berean, eraikinahi dugun Euskal Herria eraiki-tzeko erabakiak guk hartu beharditugu. Guztiok dugun elkarpuntua erabakitzeko eskubideadela ikusten dugu, eta erreferen-duma da, horretarako tresna de-mokratikoa.B.S. Horregatik, ekimen honenfuntsa, nahiz eta Gure Eskutikabiatu, Elkarguneak sortu, prestdauden eragile guztiak bildu etaguztien artean ekimena aurreraeramatea ere bada.

Sinadura bilketaz gain, besteaurre proiekturen bat mar-txan duzue, giza kate bat, esa-terako? B.S. Momentuz ez, nahiko lanizango dugu, proiektua bera osoerronka handia izango dela au-rreikusten baitugu. Hori bai,pentsatzen dugu lortuko dugunemaitza benetan ederra izangodela. Denbora asko eskatukodigu, isilpean edo atzetik eginbeharreko lan handia, baina geroloratzen denean ikusgarria izan-go dela ere iruditzen zaigu. Ho-rregatik oraingoz, aurreko urtee-

tan ikustea ohituta gauden eki-men handi horietakorik ez duguizango. Baina, pentsatu behardena da aurrera eramatera goa-zen proiektua, inoiz egin den jar-duera handiena izango dela.J.A. Herri ekimenak sinadurabilketa izango du ardatz, bainaaldi berean mobilizazio aldi batere izango da. Kutsu ahaldun-tzailea izango du, baina, baitamobilizatzailea ere eta horrenberri pixkana antolatzen joanahala emango dugu. Hori bai,herri ekimen honetan garrantziberezia hartzen du sakoneko la-nak, eta beharbada giza kate batbezain ikusgarria ez da izango,baina epe luzera askoz ere indar-tsuagoa izango da. Gure aldetikesan nahi duguna da, Tolosaneta Tolosaldean lanketa horriekitera goazela, eta ate guztiakzabalik daudela ahalik eta eragi-le eta herritar gehienak biltzeko.Urte hauetan zehar hainbatekimen antolatu dituzue.No-lako inbertsioa suposatzendu horrek?B.S. Gure Eskuren finantziazioaurtez urte aldatzen joan da etaekimen horiek finantziazio iturrinagusiak izaten dira. Ekimenhorietan jendeak parte hartuzbat egiten du, baina, ekimena la-guntzeko beste moduekin erebai materialaren salmenta, kasu.Azken urteetan martxan jarrita-ko Tripontziak ekimena ere hordago. Zozketa bat da eta zozketahorrek urtean zehar ditugun gas-tu ezberdinei aurre egitea ahal-bidetzen digu.J.A.Gure Eskuk bazkidetza kan-paina ere martxan jarria du, eta2.500 bazkide inguru ditugu da-goeneko. Gure Eskuren dinami-ka erabat autofinantzatua da, ezdugu inolako diru laguntzarik ja-sotzen, eta beraz, bazkidetzakedo bestelako ezinbestekoakdira egin nahi ditugun urrats ho-riek egin ahal izateko.Nolakoa izan da Gure Eskureneboluzioa taldearen sorrera-tik gaur egun arte?J.A. Urtetik urtera moldatzen

joan da. Argi dugu dinamikatrinkoa baino, malgua dela. Dau-den ekimenen arabera taldeaksendotuz doaz. Beste batzuetankide gutxiago gaude baina gure-tzat garrantzitsuena, beti jarrai-bide bat ematea lortzen dugulada. Halako inflexio puntu bat da-torrenean ilusio hori pizten daeta denen artean aurrera atera-tzea lortzen dugu. Hori bai, gure-tzat orain lehentasuna taldea in-dartzea da, ahalik eta jendegehienen artean atera nahi du-gulako erronka hau aurrera. Es-kualdeko erronka da, eta herrigaldeketan lortu genuen bozkakopurua sinaduretan gainditzeada asmoa, herritarren konpro-misoan jauzi bat ematea, alegia.Horretarako, taldea ere garaihaietan bezain sendo behardugu eta ez daukagu zalantzarikdatozen hilabeteetan indartzealortuko dugula.

Urte hauetan guztietan egin-dakoaz zein da Gure Eskurenbalantzea?B.S. Esperientzia pertsonaletikabiatuta, oso emankorra izan da.Gu geu ere oso harro gaude ber-tan parte hartu izanaz eta era ba-tera edo bestera antolatzen la-gundu izanaz. Gure Eskuk es-kualde mailan lortu dituenerronkak handiak izan dira. Az-tertu besterik ez dago, 2014eanegin zen lehen giza katetik hasieta zenbat jendek parte hartuduen urtero edo ia urtero egin di-ren ekimen erraldoi horietan.Tolosaldea mailan eta naziomailan Gure Eskuk duen arra-kasta eta oihartzuna gaur egunere handia da.J. A.Azkenean urte gutxitan lor-tu dugu Anjel Oiarbide Gure Es-kuko aurreko bozeramaileak

esaten zuen bezala lokatzetanzegoen gai bat agenda politikoa-ren erdigunera eramatea. Eraba-kitzeko eskubidea erdiguneandagoen gaia da gaur egun EuskalHerrian eta ikusten dugu babeshori urtetik urtera areagotzen aridela, beraz, balantzea oso positi-boa da. Aldi berean, aurrera ja-rraitu behar dugula eta urrats be-rriak egiteko momentua delaerakusten du. Ibilbide honetanherri galdeketek izan duten ga-rrantzia azpimarratzea gusta-tzen zaigu, eta nabarmentzeaetapa berri honetara ez genukee-la jauzia emango herritarrei es-ker izango ez balitz, Gure Esku-ren ibilbidean mugarririk ga-rrantzitsuenak izan direlaesango nuke.2020 urte garrantzitsua izan-go da Gure Eskurentzat?B.S.Zalantzarik gabe. Urtez urteolatua elikatzen goazela uste duteta pixkana hasi zen mugimen-dua, gaur egun ikaragarrizko ola-tu bilakatzen ari da. Batetik, ola-tu hori kudeatzeko prest gaude,eta era berean ikusten dugu2020ean lortu nahi duguna, si-nadura bilketa hori oso oso ga-rrantzitsua izango da. Gure in-dar guztiak metatu beharko di-tugu eta horrek etorkizuna askomarkatuko duela ikusten dugu.J.A. 2020 urtea mugarri izangoda eta epe luzera begira egiten arigaren lanketa honen lehen haziajarriko dugu nolabait esateko.Argi daukaguna da geroz eta era-ginkorragoak izan nahiko dugu-la, eta herritarrok aurrera egingodugula gertatzen dena gertatzendela. Gure erronka da euskal he-rritarren gehiengo hori islatutageratzea 2020an jasoko ditugunsinadura horietan, Euskal Herri-ko erakundeetan entregatuko di-tugun sinadura horietan eta geroerabakiko dugu sinadurek uztendiguten ondare horrekin zerbide hartuko dugun. Baina bai,esan bezala mugarri izango daeta epe luzeko begiradarekin lanegiten hasiko gara 2020 urtearibegira.

POLITIKA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 27a

«Erreferenduma,delitu ez izateaz gain,konponbidea delaaldarrikatzenjarraituko dugu»JONE AMONARRIZGURE ESKU

«Urtez urte elikatuostean, pixkana hasizen mugimendua,ikaragarrizko olatubilakatu da»BEÑAT SARASOLAGURE ESKU

Page 6: «Erreferenduma delitu ez izateaz gain, konponbidea da ...laturen adierazpenak «oso larri-tzat» joz, eta beren kudeaketa de-fendatuz. Bada, azken hiru urteotan Lei-dorren kudeaketa

«Ezin emanzerbitzuberdina dirugutxiagorekin»TOPA plataformak batzar irekia egingodu Tolosan abenduaren 14an; aurrezeskualdeko udalbatzekin bildu dahilabeteotako informazioa emateko

Jon Miranda Amasa-Villabona

Tolosaldea Osasun PublikoarenAlde plataformak aurrez ere esa-na du Osakidetzak zor historikoaduela gure eskualdearekin. Biz-kaia, Araba eta Gipuzkoako es-kualde bakarra da ospitale publi-koa ez daukana. Urteetan Donos-tialdeko ospitalearen osagarribezala funtzionatu zuen Asun-cion Klinikak, baina Eusko Jaur-laritzako Osasun sailarekin sina-tutako hitzarmenaren ondoren,2011tik eskualdeko erreferen-tziazko zentroa da. Urtean 21 mi-lioi euro jasotzen ditu klinikakTolosaldeko herritarren osasunbeharrizanak asetzeko eta TOPA-ko kideen ustetan, «ez du ez az-piegitura, ezta pertsonal egokirikfuntzio publiko hori emateko». Eusko Jaurlaritzaren 2017ko

aurrekontua oinarri hartuta az-terketa egin du plataformak etaateratako ondorioen arabera, es-kualdeko biztanle bakoitzeko 555euroko gastua egiten du Osakide-tzak, «OEIra eta Asuncion Klini-kako kontzertura bideratutakodiru guztia kontuan hartuta». Al-deraketa egin eta ikusi dute besteeskualdeetako herritarrei urte ba-

tean batez beste bideratzen zaie-na baino 160 euro gutxiago gasta-tzen dela Tolosaldeko herritarrenosasun arretan. 2018 eta 2019koaurrekontuetan joera hori man-tendu egin dela esaten dute plata-formako kideek. «Non dago ekita-tea? Nola eman daiteke zerbitzuberdina diru gutxiagorekin?».Asuncion Klinikarekin sinatutaduen kontzertua da diru gutxiagogastatzeko Eusko Jaurlaritzakerabiltzen duen «aitzakia» TOPA-ren ustez. «Beste eskualdeetaradiru gehiago bideratzen da, azpie-giturak eta pertsonala manten-tzeko baliabide ekonomikogehiago behar dituztelako».

ARRETAREN ESKASTEAOsasun publikoaren alde ari dentaldeak ez du zalantzan jartzengaur egun klinikan aritzen direnprofesionalek egiten duten lana,baina aldi berean salatu du osobaldintza zailetan jarduten dute-la. Asuncioneko langileek duelapare bat urte egin zuten grebakerakusten du hori, baina baitabeste datu batek ere: «Azkenekourte eta erdian 30 mediku aldake-ta izan dira klinikan».Erretiroa hartu dutelako ba-

tzuk, lekuz aldatu direlako bestebatzuk, sare publikora pasatu di-relako gehienak... Asuncion Kli-nikan hainbeste mugikortasuneta aldaketarekin talde lanarenarrastorik ez dagoela uste duteTOPAko kidek. «Presiopean, bal-dintza oso zorrotzetan jardun be-har dute eta beren kontsulta pri-batuan edo sare publikoan arituondoren etortzen dira klinikara,ordu batzuez lan egitera edo eba-kuntza bat egitera». Plataformaksalatu duenez, Asuncion da Gi-puzkoako mutua askok dutenerreferentziazko zentroa, eta hor-taz, mediku hauek «nagusiki dirupublikoarekin finantzatzen denazpiegitura batean eman behardute, aldi berean, asistentzia pri-batu eta publikoa».Mediku faltari aurre egiteko kli-

nikak egiten dituen kontratazio-ak ere auzitan jarri ditu TOPAk.Salatu duenez, gaur egun Asun-cionen lanean ari diren medi-kuen erdiak ez daukate euren es-pezialitatea homologatuta medi-ku elkargoan. «Mediku horiekezingo lukete Gipuzkoako besteeskualde bateko ospitale publiko-an jardun, ezingo lirateke azter-ketetara aurkeztu ere egin». Plataformako kideen haserrea

oraindik gehiago handitu da,Asuncion klinikako pertsonala

begiratu eta jakin zutenean laumediku kolegiatu gabe zeudela.«Ulerkorrak gara. Esaten digutekolegiatzeko tramiteak falta zaiz-kiela, baina oso larria iruditzenzaigu. Elkargoan izena emangabe dagoen mediku bati ez zaioospitale publiko bat zapaltzen ereuzten, eta hemen berriz guri asis-tentzia publikoa ematen ari zai-gu». Ekitatea eskatu dute, bestebehin, TOPAko kideek. «EuskoJaurlaritzak 21 milioi euro ema-ten dizkio klinikari urtean, fun-tzio publikoa betetzeko eta horibermatzeko pertsonalarik eta az-piegiturik ez dauka Asuncionek». TOPAk batzarra egingo du

abenduaren 14an Tolosako kulturetxean eta informazio hau parte-katuko du herritarrekin. Bien bi-tartean, Tolosa, Aiztondo, Ando-ain, Alegialdea eta Ibarraldekoudalbatzekin bildu da gaiaren «la-rriaz» ohartarazteko, eta haute-tsiei eskatzeko eskumena dutenerakundeetan «presio egin deza-ten». Ezinegona sumatzen dutekalean eta mugimendua «aktiba-tzeko» deia luzatu dute TOPAtik.«Herritarren arnasa kokoteansumatzen dutenean mugitzendira administrazioak». Horreta-rako lehen aukera, azaroaren30ean, Tolosako Trianguloanegingo den elkarretaratzean.

Bildutako informazioa Aiztondoko hautetsiei azaldu zieten TOPAko kideek. J. M.

Endekapena

O sasungintza bezalakooinarrizko zerbitzu pu-blikoen kudeaketa pri-batizatzeko legeak onar-

tu behar diren garaian, elkarlane-an jarduten du EAJk Madrilen,PSOE edo PPrekin. Eta gero Ma-drilen onartutako legeak garatuahal izateko araudia onartzen duEusko Legebiltzarrean, PSOE edoPPren laguntzarekin. EAEn, or-dea, EAJk beti gobernatu beharizan du ezkerreko sentsibilitate-dun taldeekin, eta horri esker au-rrekontuaren zati handi bat herri-tarrentzako zerbitzuak ematerabideratu du, hori bai, guztia edo iaguztia kudeaketa pribatutik pasa-ta. Honenbestez, hezkuntzarenerdia kontzertatuta dago; osasungarraioak (anbulantziak), ospita-leen eraberritzeak, erietxeen gar-biketak pribatuki kudeatzen dira.Tolosaldeko eskualdeko ospitale-arekin gertatzen ari dena, pribatu-ki kudeatzen diren gainerako oi-narrizko zerbitzu publikoekin ger-tatu daitekeenaren erakusgarrida.Oinarrizko zerbitzuek ez dute

mozkinik ekarriko. Ezinezkoa da.Beti gastatu ahal izango da diruaoinarrizko zerbitzua hobetzen.Eta hori ez dago, sinestarazi nahidiguten bezala, gauza publikoenerabilera arrazoitu eta efizientea-rekin lehian. Zerbitzua enpresapribatu batek kudeatzen badu betilortu nahiko du etekina, zerbi-tzuetatik edo lan baldintzetatikzati bat hartuta. Edo diru publiko-arekin muntatutako azpiegituraaprobetxatuta, mozkinak ematendituzten zerbitzu pribatuak ber-tan eskainiz. Honenbestez, modubatera edo bestera, oinarrizko zer-bitzuen pixkanakako endekapenaetorriko da, krisian sartuko diraeta azkenean diru publikoarekinerreskatatu beharko dira. Eta be-rriro, ostera, hastera.

GUTUNA

06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 27a

Page 7: «Erreferenduma delitu ez izateaz gain, konponbidea da ...laturen adierazpenak «oso larri-tzat» joz, eta beren kudeaketa de-fendatuz. Bada, azken hiru urteotan Lei-dorren kudeaketa

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 27a @TOLOSALDEAKIROL

Oihanaberrirozelaian

L arunbatean Gasteiz al-dera abiatu ginen euri-pean, bazkaldu gabeeta berokiak gaineangenituela. Partiduko

berri nagusia Oihana Ugarte-mendiaren debuta: 10 minutu,txalo zaparrada, eta ni hunkitu-ta. Berastegiarrak bi urte eta erdi

pasa ditu jolastu gabe lesio arra-ro horietako baten erruz.Lehen zatia oso ondo jokatu

genuen, aspaldiko partez aukeragarbiak jokaldi bikainak eginez.Atsedenaldira abantailarekinjoan behar genuen baina baloiaez zen sartu. Bigarren zatia ez-berdina izan zen. Aurrerakoakaurrera egin zuten eta baloiagure zelaian gehiago egon zeneta larri-larri ibili ginen; kornerdezente, zutoina ere jo zuten bai-na ez ziguten golik sartu. Parebat kontraeraso ere izan geni-tuen garbiak, baina aurten golasartzea gehiago kostatzen zaigu.Astean zehar egin duen euria-

rekin zelaia astuna zegoen etalana ondo egin zuen taldeak. De-nak biziki zoriondu nahi ditut,nire neskek merezi dute hori etagehiago.Epaileak nire lagunak izan

arren, beraien lana ez zitzaidangustatu.Azken partidetan ez dugu

punturik atera eta oraingoan bai,

AulkitikSebas OsinaldeTolosa CF, 1. Maila Nazionala

Lana

Etxeko lanak. Pertsona bat beharda etxeko lanak egiteko. Interesa-tuek deitu ondorengo telefono zen-bakira: 688 888 207 (12:00-14:00artean).Garbiketa lanak. Tolosan esperien-tzia duen pertsona bat behar duguelkarte bat garbitzeko. Lanaldi erdia,goiz eta arratsaldez, asteazkenetikastelehenera, baita jai egunetan ere.Ezinbesteko baldintza da esperien-tzia izatea. Interesatuek deitu 943 67 06 26 telefono zenbakira.

IRAGARKI LABURRAK

taldeak irudi txukunagoa emanzuen.Animoak Oihanari, merezi

ditu, urte gogor hauek sufritzenegon eta gurekin egon delako.Hurrengo partida, larunbate-

an Berazubin, 16:30ean. Berrio-zar nafarra aurkari, eta hiru pun-tuak etxean gelditu behar dirabai edo bai.Aupa Tolosako neskak! Ieup!

Alonso absolbitutairuzur fiskala egitetikErredakzioa Ibarra

Madrilgo auzitegiak Xabi Alonsofutbol jokalari ohia absolbituegin du Ogasun Publikoaren aur-kako hiru delitutatik. 2010, 2011eta 2012an iruzur egitea lepora-

tzen zioten Alonsori, eta fiskal-tzak bi urte eta erdiko espetxe zi-gorra eskatzen zuen. Auzitegiak atzo jakinarazi

zuen sententzia. Errekurtsoa jar-tzeko aukera dago, oraindik, Ma-drilgo epaitegi gorenean.

Imanol Garcia Landa Amasa-Villabona

Larunbatean Adunako II. MendiDuatloia irabazi zuen Eneko Gu-rrutxagak (Amasa, 1986), eta ho-rrekin batera Euskal HerrikoMendi Duatloien Zirkuituko txa-pela jantzi zuen lehen aldiz. Asteberezia izan da amasarrarentzat,ostegunean aita izan baitzen.Egun batzuk pasa ondoren,nola duzu gogoan Adunan lor-tutakoa?Zerbait berezia izan zen. Bedera-tzi urtetan zirkuituan beti hartudut parte. Lehenengo urtetan ez

nuen ez garaipen indibidualik ezorokorrik borrokatzen, baina az-ken urteetan pauso bat atzetikizanda ere, aurten lortu dut bo-rrokan sartzea eta azken laster-ketan irabaztea. Bederatzi urte-tan antolaketan, denak korritzenaritu naiz, eta iaz atera zidatenproba gehienak korritu eta pun-tu gehienak lortu ditudanak nai-zela. Beraz, hori denaz gain, gai-nera orain sailkapen orokor batlortuta, oso gustura.Aste oso berezia izan zenuen,ostegunean aita izan baitzi-nen eta, besteak beste, lo gutxieginda joan zinen Adunara.

Aurreko igandean korritu ge-nuen Aramaion. Gero astelehe-na atseden hartu nuen eta aste-artean Adunako ibilbidea ikuste-ra joan nintzen. Asteartetikbikotekideari kontrakzioak hasizitzaizkion eta asteazkeneanjoan ginen ospitalera. Ostegune-an jaio zen eta lehenengo gaue-tan lo gutxi eginda, eta Adunarajoan nintzen entrenamendu ba-karrarekin, lau egun ibili gabe,baina moralez bete-betean.Azken egun horietan bizita-koak eman zizkizun agian in-darrak?Baliteke. Azkenean hormonakere dantzan izango nituen nikere, edo horrelako zerbait. Gero,aparte, denboraldi bukaeran da-goeneko nekatu samar nengoeneta, alde batera, aste guztian ezentrenatzeak ere abantaila emanzidan.

Espero zenuen proba horrelaizatea?Gehienbat korrika sentitu nin-tzen oso ondo eta fresko. Bane-kien Adunakoa motza zela etaondo etortzen zitzaidala, eta nirekalkuluak ziren minutu bat in-guru galdu korrika, bizikletanBelkoain gaineraino ea segundobatzuk jaten nizkion, eta goitikbehera harrapatu, pasa, eta 30segundoko abantaila ateratzea,korrikako azken zatian aguanta-tzeko gaitasuna izateko. Horizen teoria. Gero, azkenean korri-ka nahiko gertu ibili nintzen, bi-zikletan harrapatzea lortu etagero goitik behera lasaiago hartunuen pentsatuz nahiko distan-tzia izango nuela. Azkeneko uneak oso bereziakizan ziren, Adunako helmuga-ra iristerakoan. Aldapa gora bukatu zenean, Za-

bala sagardotegitik dena zen al-dapa behera, eta atzera begiratunuenean eta ez nuenean ikusi,esan nuen garaipena nirea zela.Burutik zer pasatu zitzaidan ezdizut esango, baina denboraldiosoa izan zen honi begira. Puntubateko aldearekin bakarrik iritsinintzen Adunako probara, etaberaz, tentsio puntu bat ere ba-nuen. Eta, beraz, lasai hartzekoeta gozatzeko unea izan zen. Denboraldi osoan zirkuitukosailkapenean aurretik izanzara, ezta?Kontua da hamar probetatik be-deratzi hartzen direla kontuanpuntuak batzeko. Ez gara profe-sionalak hor ibiltzen garenak etabeti urte bakoitzean proba batedo bi uzten ditugu alde batera.Isasik lehenengoa ez zuen korri-tu eta birtualki puntu batekoabantailarekin izan arren, Adu-nara iritsi nintzen 90 puntukoaldearekin. Kontua zen bera bai-no postu hobeagoa lortu beharnuela. Probetako garaipenak lortudituzu baina azkenean sailka-pen orokorra lortzearen bilazenbiltzan.Azken bi urteetan nahiko ondoprestatu dut eta helburua Ama-san irabaztea zen, etxeko laster-keta delako, eta ea zirkuitukobesteren bat irabaztea lortzennuen. Baina lehenengo bietatikbiak irabazita, nire buruari esannion orokorra aurten irabaztekoaukera nuela eta bestela ez ne-kiela noiz izan zitekeen.

I.G.L.

«Lasai hartu etagozatzekoa izanzen Adunakoprobaren bukaera»ENEKO GURRUTXAGADUATLOILARIA

Euskal Herriko Mendi Duatloiaren Zirkuituabederatzigarrenez egin da eta amasarra daproba gehienetan parte hartu eta puntugehien lortu dituena. Aurtengoa irabazi egin du.

Page 8: «Erreferenduma delitu ez izateaz gain, konponbidea da ...laturen adierazpenak «oso larri-tzat» joz, eta beren kudeaketa de-fendatuz. Bada, azken hiru urteotan Lei-dorren kudeaketa

ASTEAZKENA 27AGENDA

Deialdiak

Berastegi.Energia berriztagarriakzure etxean posible da!hitzaldia,erabilera anitzeko gelan, 17:00etanhasita.Amasa-Villabona.36. Mendi Aste-aren barruan, Alex Areizagaren Bar-neko Gailurrak. Lehiaketa ezberdi-netan saritutako hiru film laburrezosatutako saioa, Gurea antzokian,20:0etan.Tolosa.Titirijai Txotxongiloen Nazio-arteko Jaialdiaren barruan, Hubo an-tzezlana, 22:00etan, Topic zentroan.Logroñoko (Espainia) El Patio talde-aren lana da. Helduentzat. Hitz ga-bea. 45 minutu. Bazen herri bat... ba-zen emakume bat... bazen istoriobat....

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, agenda, hitzola-riak eguneko berriak, Tolosaldea Ga-ratzenen tartea, Joseba Landa Bar-tzelonatik, Idoia Apaolaza psikope-dagogoa, eta amaitzeko eskualdekomusikari batek eginiko proposamenmusikala.11:00.Desafioa. Herri kirolak, Asierimazek gidatuta, Jose Angel Sara-solarekin.12:00.Entzuteko jaioak. Musikasaioa. 16:00.Zebrabidea. Arrosa sarekomagazina.18:00.Goizeko saioen onena.20:00.(H)ari naizela. Bertsolaritzariburuzko saioa, Imanol Artola Felix-ekin.

28 KANALA

13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Lotsagabe (Maider Betelu)17:30. Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:30.Gipuzkoako Bertsolari Txa-pelketa (Oiartzun)22:30.37. Euskal antzerki topaketa23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Edurne Ben-goetxea Aiestaran. Kale Nagusia, 7. 943 670648.

TOLOSA. Gauekoa. Lourdes AzpirozGalarza. Amarotz auzoa, 9. 943 67 51 18 .

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Zeruan erdi eta goi-mailako hodei asko agertu-

ko da. Hodeitza hau trinkoagoa izan-go da arratsaldean, eta tantaxkarenbat edo beste izango da.iha

r, eguna 00

Bihar.Giroa nahastu egingozaigu. Hodeiak nagusituko

dira egun osoan eta euria utziko di-gute. Goizean eta arratsalde erdiraarte gutxi botako du eta arratsaldeerditik indar gehiago hartuko duteeta maizago botako du.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

Tolosako Usabal kiroldegian izango da azken finalaurrekoa, 17:00etan hasita. ATARIA

Tolosako finalaurrekoazuzenean ‘Ataria irratia’-n

16:45ean hasita, eskualdeko irratiak zuzenean eskainiko duUsabalgo lehia, Imanol Artola ‘Felix’-ek gidatutako saioan.

Erredakzioa

I gandean, abenduaren 1ean,jokatuko da GipuzkoakoBertsolari Txapelketako hi-rugarren eta azken finalau-rrekoa Tolosan. Usabal ki-

roldegiak hartuko du lehia, etabertsozalez beteta egongo delaziurtatuta dago, sarrerak duelahainbat egun agortu baitziren.Bertaratzeko aukera ez duenak,baina, badu saioa jarraitzeko au-kera, ATARIA IRRATIAK zuzeneaneskainiko baitu. 16:45ean hasiko da Imanol Ar-

tola Felix-ek gidatutako saioa,eta (H)ari naizela ATARIA IRRATI-KObertsoari buruzko saioaren gi-

dariak bidelagun izango du es-kualdeko bertso aditu bat. Hala,bertsoak zuzenean jarraitzekoaukera izango da, eta adituenhorien inguruko balorazioa erebai. Aldi berean, saioaren oste-an, bertsolarien hitzak entzute-ko tartea ere izango da. Halaber,saio irratiz (FM bidez 107,8an etasarean www.ataria.eus-en) ja-rraitzen dutenek euren ekarpe-na egiteko aukera ere zabalikizango da. Horretarako, nahikoaizango da 695 76 28 43 zenbakirawhatsapp mezua bidaltzea.Hirugarren eta azken finalau-

rrekoa izaki, erabakiorra izangoda abenduaren 14an Ilunbenizango den finalari begira, igan-

de honetan jakingo baitira fina-lera pasako diren zortzi bertsola-rien izenak. Oihana Iguaran, JonMaia, Jokin Uranga, Iban Urdan-garin, Beñat Lizaso eta HaritzMujika ariko dira Tolosako saio-an. Saioko irabazlea zuzeneansailkatuko da finalera eta gai-nontzeko bertsolariek puntua-zioaren arabera edukiko dute zu-zenean sailkatuta dauden AginLaburu eta Beñat Gaztelumendi-rekin batera finalean aritzekomodua. Beraz, eskualdeko bi bertsola-

ri, Iguaran eta Mujika, finalerakotxartela lortzeko lehian izangodira, igandeko, Tolosako azkenfinalaurrekoan.

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2019KO AZAROAK 27Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM