Ereintza Elkarteak antolatutako “Errenteriako Hiria” Ipui ... · Ereintza Elkarteak...

3
Ereintza Elkarteak antolatutako “Errenteriako Hiria” Ipui Lehiaketako 1. Pedro Ma Alberdi Garai batean, gu Bilbora etortzen hasi berritan, estudiante gipuzkoar asko -aste barruan hirian eta hiri inguruko auzunetan sakabanatuak- Arriaga atzean elkartzen ginen ostiral-larunbatean, asteburuan bihurtuko gintuzten Irun-Gijon autobusei itxaroten. Gu garaiz iritsi oh¡ ginen asteroko zita hartara; ez hainbeste autobusak galtzeko beldur ginelako ñola adiskideekin hitz egiteko eta elkarren berri jakiteko beta edukitzearren. Horregatik, iritsi bezain laster, ezagunen aurpegiak bilatuko genituen lehenik han bildutako bidaiarien artean, eta ezagunik ezean, bileteak ateratzeko ilaran jarriko ginen, haien etorrera zelatatzen genuela. Lehenago edo beranduago norbait agertuko zen, edo dagoeneko bazeuden han gu ailegatzean, eta piska banaka estudiante gipuzkoarron lagunarteak handituz eta ugalduz joango ziren, autobusetara igotzeko unea heldu bitartean. Urteak pasako ziren, eta luze gabe aste barruko sakabanaketaren ondorioak igartzen hasiko ginen. Egun batetik bestera, gutako askok noiznahi bizitokiz aldatzeari ekingo zion, lagun berriak egiteari, lehengo ikasketak utzi eta bestetan matrikulatzeari, eta hala, hasierako giro amankomuna nahastu egingo zen. Hainbesteraino nahastu ere non, lehen ez bezala, jadanik ez baigenekien ziur ñor non bizi zen, norekin, zer kurtsotan zebilen, zertan ematen zuen denbora astean zehar. Susmatu bai, baina zehatz jakin ez. Eta gu harroak izan eta ezer galdetu ez. Halatan, bada, egin gabeko galderak eta galderarik gabeko erantzunak ugaritzeaz batera, gure jarrera aldatu egingo zen, eta itxaronaldi haietan jadanik ez genuen edozeinen konpainia bilatuko, baizik gertukoenena soilik. Ondorioz, gure lagunarteak txikitu egingo ziren, senidetartu. Garaiz iristen segiko genuen halere, eta gure arteko hizketaldiak ohizkora lerratzen hasi zirenean, inguratzen gintuen paisaiari erreparatuko genion. Gure aurrean, metro gutxira, Nerbioi ¡bai zabala, ibai ospetsua, Euskalerriko ibai guztien ibaia, batzutan mardul eta handi, bestetan ez hain mardul eta ez hain handi, inoiz baju eta mendre, beti ere narratx eta zarpail topatuko genuena. Noizbait ere konturatuko ginen zerk eragiten zuen ibaiaren gizen- argal itxuraldaketa hura, eta ez ginen haserre, alajaina, edozein enziklopediatan irakur daitezkeen honako hitzon zentzuaz jabetu ginenean: Bilbao, Nerbioi ibaiak zeharkaturiko hiria, edo hobeto esanda, izen bereko itsasadarrak, zergatik eze harén urek itsas- mareen gora-beheraldiak jasaten baittituzte bertatik igarotzean, ...... Ibaiaz bestaldean berriz, bertako tren geltokiaren atalburuan hizki handiz idatzita, Santurce-San Julian de Muskiz zioen errotulua, gurí ulergaitz zitzaiguna eta gure arreta merezi izan ohi zuena. "Ez al huan, bada, Santurce azken herria itsasoa baino lehen?" galdetuko genion geure buruari, "Zer duk orduan San Julian... hori? auzoa? portua?". Guk sekula entzun gabeko izen hark gure irudimena pizten zuen bere apalean. Eta beste argudiorik ezean, errotuluan betetzen zuen puska handia ikusita, harén garrantzia beste nonbait -agian antzinako denboretan, trenbidea zabaldu zuten garaian kasu, edota lehenago, garraioak gurdietan egiten zirenean, esate baterako- bilatu behar zela otuko zitzaigun... Estazioaz aski haruntzago, altura eta tamaina askotako eraikuntzen gainetik, Banco de Wzcaya-ren goikaldea, hiriaren begirale eta zaindaria. Berari begira, Económicas-eko adiskideren batek inoiz esandakoa gogoratuko genuen, hots, kontraesana dirudien arren, dirua beldurtia déla berez, eme egon behar duela beti. Honekin batera Psicologia.ko besteren bati inoiz entzundakoa ere gogoratuko genuen, hots, kontraesana dirudien arren, beldurra ausarta déla. Eta kontraesanen zurrunbiloan murgilduta, guk etxe-orratzaren azken solairuetara begiratu eta ez genuen jakingo zer pentsatu hango biztanleez. 170

Transcript of Ereintza Elkarteak antolatutako “Errenteriako Hiria” Ipui ... · Ereintza Elkarteak...

Page 1: Ereintza Elkarteak antolatutako “Errenteriako Hiria” Ipui ... · Ereintza Elkarteak antolatutako “Errenteriako Hiria” Ipui Lehiaketako 1. Pedro Ma Alberdi Garai batean, gu

Ereintza Elkarteak antolatutako “Errenteriako Hiria” Ipui Lehiaketako 1.

Pedro M a A lberdi

Garai batean, gu Bilbora etortzen hasi berritan, estudiante

gipuzkoar asko -aste barruan hirian eta hiri inguruko auzunetan

sakabanatuak- Arriaga atzean elkartzen ginen ostiral-larunbatean,

asteburuan bihurtuko gintuzten Irun-Gijon autobusei itxaroten. Gu

garaiz iritsi oh¡ ginen asteroko zita hartara; ez hainbeste autobusak

ga ltzeko be ldur g ine lako ñola ad isk ideekin h itz eg iteko eta

elkarren berri jakiteko beta edukitzearren. Horregatik, iritsi bezain

laster, ezagunen au rp e g ia k b ila tu k o g e n itu e n lehen ik han

b ild u ta k o b id a ia rie n a rte a n , eta e za g u n ik ezean, b ile te a k

ateratzeko ilaran jarriko ginen, haien etorrera zelatatzen genuela.

Lehenago edo beranduago norbait agertuko zen, edo dagoeneko

bazeuden han gu a ilegatzean, eta piska banaka es tud ian te

g ipuzkoarron lagunarteak handituz eta ugalduz joango ziren,

autobusetara igotzeko unea heldu bitartean.

U rte a k pasako z ire n , e ta luze gabe aste b a rru k o

sakabanaketaren ondorioak igartzen hasiko ginen. Egun batetik

bestera, gutako askok noiznahi bizitokiz aldatzeari ekingo zion,

lagun berriak eg ite a ri, lehengo ikasketak u tz i eta beste tan

m atrikulatzeari, eta hala, hasierako giro amankom una nahastu

egingo zen. Hainbesteraino nahastu ere non, lehen ez bezala,

ja d a n ik ez ba igenek ien z iu r ñor non bizi zen, n o re k in , zer

kurtsotan zebilen, zertan ematen zuen denbora astean zehar.

Susmatu bai, baina zehatz jakin ez. Eta gu harroak izan eta ezer

galdetu ez. Halatan, bada, egin gabeko galderak eta galderarik

gabeko erantzunak ugaritzeaz batera, gure jarrera aldatu egingo

zen, eta itx a ro n a ld i ha ie tan ja d a n ik ez genuen edoze inen

konpainia b ilatuko, baizik gertukoenena soilik. Ondorioz, gure

lagunarteak txikitu egingo ziren, senidetartu.

G ara iz ir is te n seg iko genuen ha lere , eta gure a rte ko

hizketaldiak ohizkora lerratzen hasi zirenean, inguratzen gintuen

paisaiari erreparatuko genion. Gure aurrean, metro gutxira, Nerbioi

¡bai zabala, ibai ospetsua, Euskalerriko ibai guztien ibaia, batzutan

mardul eta handi, bestetan ez hain mardul eta ez hain handi, inoiz

baju eta mendre, beti ere narratx eta zarpail topatuko genuena.

Noizbait ere konturatuko ginen zerk eragiten zuen ibaiaren gizen-

argal itxuraldaketa hura, eta ez ginen haserre, alajaina, edozein

enziklopediatan irakur daitezkeen honako hitzon zentzuaz jabetu

ginenean: Bilbao, Nerbioi ibaiak zeharkaturiko hiria, edo hobeto

esanda, izen bereko itsasadarrak, zergatik eze harén urek itsas-

mareen gora-beheraldiak jasaten ba ittituzte bertatik igarotzean,

...... Ibaiaz bestaldean berriz, bertako tren geltokiaren atalburuan

hizk i hand iz id a tz ita , Santurce-San Julian de M uskiz z ioen

errotulua, gurí ulergaitz zitzaiguna eta gure arreta merezi izan ohi

zuena. "Ez al huan, bada, Santurce azken herria itsasoa baino

lehen?" galdetuko genion geure buruari, "Zer duk orduan San

Julian... hori? auzoa? portua?". Guk sekula entzun gabeko izen

hark gu re iru d im e n a p iz te n zuen bere apa lean . Eta beste

argudiorik ezean, errotuluan betetzen zuen puska handia ikusita,

harén garrantzia beste nonba it -ag ian antzinako denboretan,

trenbidea zabaldu zuten garaian kasu, edota lehenago, garraioak

gurdietan egiten zirenean, esate baterako- bilatu behar zela otuko

zitzaigun... Estazioaz aski haruntzago, altura eta tamaina askotako

eraikuntzen gainetik, Banco de Wzcaya-ren goikaldea, hiriaren

begirale eta zaindaria. Berari begira, Económicas-eko adiskideren

batek inoiz esandakoa gogora tuko genuen, hots, kontraesana

dirudien arren, dirua beldurtia déla berez, eme egon behar duela

beti. Honekin batera Psicologia.ko besteren bati inoiz entzundakoa

ere g o g o ra tu k o genuen , hots, kontraesana d iru d ie n arren,

beldurra ausarta déla. Eta kontraesanen zurrunbiloan murgilduta,

guk etxe-orratzaren azken solairuetara begiratu eta ez genuen

jakingo zer pentsatu hango biztanleez.

170

Page 2: Ereintza Elkarteak antolatutako “Errenteriako Hiria” Ipui ... · Ereintza Elkarteak antolatutako “Errenteriako Hiria” Ipui Lehiaketako 1. Pedro Ma Alberdi Garai batean, gu

Urte gehiago pasako ziren, gure estudiante-aldia bukatuko

zen eta goizetik gauera lanbidearen arazoari frente egin beharrean

a u rk itu k o g inen. Asm o h o rre k in , g u ta ko geh ienak norbere

sorterrira itzuliko ziren bitartean, batzuk Bilbon segitzea erabakiko

genuen, edota hala nahi izango zuen gure patuak. Beraz, sorterrira

bueltatze orokor harén ondotik, astero Arriaga atzean bildu ohi

g inenon lagunarteak urritu ezezik soildu egingo ziren jendez,

desagertzeraino. Guztiarekin, garaiz iristeko ohitura ez genuen

sekula galduko, eta ikusmiran egotea -denborapasa arintzeko

m odu ba t b a in o ez, o rd u a r te - g u re itx a ro n a ld ie ta k o

entretenim endu nagusi bilakatuko zen. Hala, joandakoen lekua

beteko zuten estudiante gipuzkoar gazteetara arreta jarri eta guk

em andako pauso guz tiak e rrepe titzen z ituz te la d e lbe ra tuko

genuen. Paisaiari zegokionean, berriz, kaioen presentziaz ohartu

eta haien ur azaleko hegadak ikusiz, haien marruak entzunez,

Bilbo -barruka ldeko izan a rren - zenbateraino dagoen itsasoari

lotua hausnartuko genuen.

Baina guztien gainetik, errotulu txiki hark harrituko gintuen.

Gugandik aldendu samar ageri zen, ibaian gora aldera Santurce-ko

tren estazioari jarraitzen zion etxe ilara altuaren laugarren pisu

batean, balkoiaren zabaleran kokatua. "Assicurazioni Generali"

irakur zitekeen bertan, hizkiak bereizteko pazientzia hartuz gero.

Non entzun genuen izen hura, ordea? Nondik egiten zitzaigun

ezagun? Izena italiarra zen ezpairik gabe, baina hori jakiteak ez

zigun askorik lagunduko ikerketan. Zenbat itxaronaldi igaro ote

ziren inkognita argitu orduko? Auskalo. Kontua da noizbait ere

a rg ia e g in g o zela g u re b u ru a n . H a lako b a te a n izen hark

K a rfka rek in ze riku s ir ik bazue lako susmoa e rneko z itza ig u n

barrenean. Susmo hura ez zen hu tse tik so rtu ta ko irud ipena

izango, baizik aurretik irakurritako zerbaiten oihartzuna. Bapatean

idazlearen bizitzako xehetasun batzuk gogoratuko genituen, ñola

abokatua zen ogibidez, ñola bizitzia guztia bulego batean ihardun

zuen lanean, eta ñola izugarri sufritu zuen idazteari emana bizi

ezin zuelako. Hori al duk -galdetzen genion geure buruari, ibaiaz

bestaldeko errotulu txikiari begira- Kafka hain estu hartzen zuen

ofizinarer\ izena? Galderak ez zigun bakerik em ango asteburu

hartan. Bilbora itzulirik, harén biografía bilatu eta gure jakimina

asetzera azkartuko g inen. Bertan iraku rriko genuenez, Franz

Kafkak 1906ko ekainaren 18an jaso zuen Zuzenbidean Doktore

titulua, eta urtebeteko praktika judízialak egin ondoren, 1907ko

urriaren lean lanean hasi zen ",Assicurazioni Generali" izeneko

aseguru etxean".

Errezeloa egia bihurtuko zen, beraz. Ez dago esan beharrik

poza sentituko genuela. Izan ere Kafkarekiko irrikan bizi ginen,

harén izena gogora e to rri z itza igun lehen m om entuaz gero.

Gainera, biografiako datuen arabera, idazlearen egoera eta gurea

oso antzekoak zirela ju zka tuko genuen: Kafkak garai hartan

hogeita lau urte ornen zituen, guk genuen adina hain juxtu, eta

lehenengo lanean hasi berria ornen zen, gure kasuan gertatzen

zen bezala. Ez genion inori ezer adieraziko, halere. Hura gure

sekretu txikia izango zen. Hurrengo asteetan autobusa hartzera

joango ginenean, harro azalduko ginen estudiante gipuzkoarren

biltokian. Haien alboan jarrita, beraien arteko elkarrizketak entzun,

eta betiko moduan segitzen zutela erabakiko genuen, hots, lagun

taldetxoak osatu eta astebarruko pasadizoak elkarri kontatzen. Gu

jeneralean gustora egongo ginen haiei begiratzen. Inoiz, ordea,

haien b e rrike ta rek in g o g a itu rik , ibai a ldera jira tu burua eta

e rro tu lu a re k in e g in g o genuen to p o . Hura ikusteaz batera ,

Kafkaren izenak eta irudiak gorputz hartuko zuten gure baitan, eta

idaz lea ren a h a z tu ta g eneukan ze n b a it gauza g o g o ra tu k o

genituen.

Esate b a te ra k o lib u ru hu ra , aza lean K afka bere

and rega ia rek in agertzen zena, eta honi id a tz ita ko gu tu n a k

jasotzen zituena. Bolada batean, urte asko ez zela, behin baino

ge h iag o ta n ikus iko genuen e rre tra to hura gure m esanotxe

gainean. Harrez gero, ordea, ez ginen batere akordatu izango

liburuaz, zeren oroipenaren estraineko momentuan arrotz egingo

baitzitzaigun harén agerpena. Nolanahi ere, pixkanaka akordua

e to rriko z itza igun eta oro ipenak harritu ezezik poztu eg ingo

g intuen. O roim enetik tiraka, luze gabe gutun haietako zenbait

pasarte gogoratuko genituen, gogoratzea merezi zutela eritziko

genienak. Hala ñola, bere "M etam orfosia" ospetsua bukatu zuen

gauean idatzitako gutunean andregaiari esaten ziona: Egizu negar,

ene maitea, egizu negar. Ñire ipuinaren heroia arestian h il da.

Kontsolatzen bazaitu, nahiko lasai h il déla esango dizut, guztiekin

adiskidetuta. Edota beste hura, denboran aski lehenagokoa izan

behar zuena: Oso gaua da eta a lde ba tera u tz i d u t ipu ina .

"Metam orfosia" du izena. Istorioa beldurgarria da, beldur handia

e m a n g o lizu ke . Baina, o n d o p e n ts a tu ta , a g ían ez liz u k e

horrenbesteko beldurrik emango, izan ere beldurra da nik níre

eskutitzekin ematen dizudana.

Tarteka, ofiz inaú buruzko a ipam enik ez zen fa ltako guk

g o g o ra tu ko g en ituen pasarte ha ie tan . Harako g u tu n harén

hasieran bezala: Ñire zuzendariaren mahaitik idazten dizut. Harén

ordezkoa eg iten a ri naiz. G ogorazio honen ild o tik , berehala

ohartuko ginen Kafkaren gutunak -g u k usté izango genuenaren

kon tra - ez zirela denak gelako bakardadean idatziak izan, baizik

haien artean bazirela lanean bertan idatzitakoak ere. Eta gutun

beraren amaieran: Bukatu beharra daukat. Zuzendari batek ez

dauka bere m a iteñoa ri eskutitzak ¡dazteko eskubiderik. Gure

sailean bulegari mordoa gaude, eta denek zuzendariaren exenplua

ja rra ituko balute, a zer katastrofea sortuko litzatekeen. Oharpen

honekin batera burura etorriko zitzaigun Kafkak bere andregaiak

b ida litako gu tunak o fiz inan -e ta ez e txe a n - jasotzen zituela

gogoraziko zigun pasarteren bat edo beste. Esaterako: Ofizina,

den baino itsusíago bíhurtzen da zure eskutitzekin egiten duen

kontrastearekin, baina a Id i berean, den baino ederrago, zure

eskutitzak heltzen diren tokía delako. Edota beste bat: Igandea

izan arren, ofizinara joan naiz zure eskutitzik heldu den ikustera.

Edo harako hura, gutuna bulegoan irakurri zuela adierazten zuena:

Bezero ba t ñire m ahai aurrean, eta n i zure eskutitza irakurtzen

txoro bat bezala. Eta azken bat, agerian uzten zuena bulegoan ez

bakarrik jaso eta irakurri egiten zitue la gu tunak, baizik inoiz

erantzun ere bai: Ñire hiru zuzendari nagusiak gainean banitu ere,

beren begiak ñire idazlumara ja rrita , ezin izango lidakete zu ri

idaztea galerazi, bada zure esku titza ze ru tik bezala e ro ri da

arestian ñire eskuetara.

Asteak em ango gen ituen gogo raz io jo las hartan beste

ham aika pasarte ere e to rr iko z itza izk ig u n bu ru ra . H arritu ta

geunden gure o ro im e n a re k in , ez gen ion ha lako ga itasun ik

ezagutzen. Gure pozean amets egingo genuen liburua bapatean

hustu egiten zela bere gutun guztiekin, hustu egiten zela bere hitz

guztiekin, eta gu buruz berridazteko kapaz ginela, oroimenaren

indar soilaz alegia. Baina, edonola ere, gure pentsamenduak ez

ziren denak hain samurrak izango, denborarekin duda bat erneko

zitzaigun barrenean, zenbat eta pasarte gehiago gogora ekarri

areagotuz joango zena. Hura al zen benetan -ga lde tuko genion

171

Page 3: Ereintza Elkarteak antolatutako “Errenteriako Hiria” Ipui ... · Ereintza Elkarteak antolatutako “Errenteriako Hiria” Ipui Lehiaketako 1. Pedro Ma Alberdi Garai batean, gu

geure buruari, ibaiaz bestaldeko errotuluari begira- oroipen guzti

haiek p iz tu z ituen o fiz in a ren izena? A ide b a te tik baiezkoan

bageunden ere, bestetik jolas hura urrunegi eraman genuela eta

esajeratzen ari ginela irudituko zitzaigun. Eta irudipenak kolokan

jarriko zuen ordurarte egindako erreflesio guztien sendotasuna.

Dudaren eraginez gure oroimena pixkanaka isilduz joango zen,

handik lasterrera zeharo m ututzeko; eta orduan -lo te ria tokatu

eta, pozez txoratzen egon beharrean, aide guztietatik amenazua

besterik ikusten ez duenaren antzera- ohitura berri bat hartuko

genuen, estudiante gipuzkoarrengandik bereizi eta ibai ertzeko

petrilean eseritzera joatekoa. Itxaronaldi bat baino gehiago igaroko

genuen postu ra h a rtan . G ure e rreze loak ga ldera ba t zuen

oinarritzat: Egia izatera, nola zitekeen beste inork ez erreparatzea?

Kinka hartatik ateratzeko, biografiara jotzea beste erremediorik ez

genuen, eta horixe egingo genuen, behin ibai ertzeko petrilean

eserita egoteaz nazkatu ginenean. Eta zera irakurriko genuen

be rtan : "A ss icu razz ion i G ene ra liko lan o rd u te g ia -g o iz e k o

zo rtz ie ta tik arratsaldeko zazpietara, ino iz ilun tzeko zo rtz i edo

zortzi t'erdiak arte ere b a i- tx it atsekabegarri gertatuko zitzaion

Kafka ri, eta ha latan bederatzi hila bete besterik ez zuen egingo

etxe hartan. Assicurazzioni Generali u tz i eta hand ik b i astera

orduteg i trinkoakiko lan bat, alegia eguerdiko ordubi t'erdietan

buka tzen zena, a u rk itu ko zuen Bohem iako Erresumaren Lan

Istripuen Aurkako Aseguru Etxean eta bertan iraungo zuen harik

eta 1922an tuberkulosiak jo ta jub ila tuko zen arte".

Hitz bat aukeratu behar bagenu pasarte honen irakurketak

e rag indako inpresioa ad ierazteko, h itz hori za lan tzarik gäbe

dezepzioa litzateke. Izan ere, azkar asko jabetuko ginen gutunek

ez zu te la in o la ko ha rrem an ik e rro tu lu k o izena rek in . Datak

errepasatzen hasita, gure m esanotxean egondako liburuaren

izenburua etorriko zitzaigun gogora: "Cartas a Felice (1912)". Eta

urtearen zenbakiari e rrapara tu rik , ond o rio garbi bat a te rako

genuen: Kafkak Assicurazzioni Generalin lan egin zuen denboran,

artean laupabost urte igaro beharko ziren gutun haiek idatz zitzan.

Edo, beste modura esateko, bere andregaiari gutunak idatziko

zizkionean ez zen Assicurazzionian lanean egongo, beste aseguru

etxean baizik. G utunen kontu harekin denbora a lfe rrik galdu

besterik ez genuela egin deliberatuko genuen.

Dezepzioaren ondorenean, ordea, halako sosegu bolada bat

ezagutuko genuen. Ostera ere dena bere lekuan zegoela zirudien.

"K afkak bederatzi hilabete egin zituela etxe hartan? Eta zer?

Zergatik arduratu pasadizo hutsal horregatik?" egotziko genion

geure buruari. Jendeak -e ta m unduak, oro h a r- arrazoi zuela

ju zka tu ko genuen, e rro tu lu hark ez zuen apa rteko a rre ta rik

merezi. Bederatzi hilabete haietan, gainera, hogeita lau urteko eta

ikasketak bukatu berri zelarik, ez harén bizitzan ez harén obran

jazo ornen zen ezer a ip a ga rrir ik . Gauza nó rm a la , besta lde,

pentsatuko genuen, hain lan ordutegi estua eduki zuela kontuan

izan ik . Beraz, k o n fo rm a tu beha rrak g inen , han ez zegoen

misteriorik batere.

Asteroko zitara garaiz iristen segiko genuen; ohitura hura ez

genuen sekula galduko. Eta estudiante gipuzkoarrekin bat egingo

genuen autobusei itxaroten. Haien erdian, bataren eta bestearen

iharduna entzungo genuen. Urliak zegoen pisua utzi eta neska-

lagunarekin bizitzera joan nahiko zuen. Sandiak -gurasoekiko

morrontza ekonomikoaz goga itu rik - dirua irabazten hasi nahiko

zuen kosta ahala kosta. Berendiak ikasketak lehenbailehen bukatu

eta herrira itzultzea beste berbarik ez zuen ¡zango mihi puntan. Eta

m in tza g a i a m a n ko m un bezala, lehenago edo be ran d u a g o

elkarrizketa guztietan aterako zena, jaiak, festak, ondo pasatzea,

dibertitzea, eta nola ez, zurruta. Hala, nork, non, zenbat edan

zuen jakingo genuen. Nork, non, zer egin zuen mozkortu zenean.

Eta abar. Haiei e n tzu n ik , gure lehengo ib ile rak g o g o ra tu ko

z itza izk igun . Denak berd in -be rd in segitzen zuen; ez genuen

damurik beranduago jaio ez izanaz.

Guztiarekin ere, itxaronaldi haietan ez ginen beti bakarrik

egokituko. Noiz edo berriz gure estudiante garaiko beste baten

bat ere azalduko zen bertan. Gure adinekoa, edo nagusiagoa,

aidanean. Rara avis bat, jeneralean. Asteen joan-etorrian halako

batzuekin hizketaldi oparoak izango genituen, bihotza samurtzen

duten ho rie takoak. Beste ba tzuekin , aldiz, h izketan hasi eta

segituan oha rtuko ginen, topaerak ezer on ik em ango baldin

bazuen, zenbait gai isilean gorde beharrak ginela. Ikasketak edota

lanbidearena, kasu. Solasaldian zehar garaikide hauei ezin izango

genien inola ere igarri zertan ziharduten, artean Unibertsitatean

ikasten jarra itzen zuten ala ez, ikasketak am aitu rik ala bertan

behera utzirik zituzten, lanik egiten zuten ala ez. Hauekiko solasak

oso beste lako h izp idea h a rtu ko zuen be ti. H a rritu rik u tz iko

gintuzten, esate baterako, Bilboko gaua hain ondo ezagutzeaz.

Behin baino gehiagotan sortuko zitzaigun galdera hay egiteko

g o g o a : "A iz a k l H ik, zera, D erecho , edo In g e r ia r itz a , edo

Medikuntza ikasten huan, ez? Eta? Bukatu al huan karrera?" Baina

galdera sortu bezain laster ito ko z itza igun ezpainetan. Beste

modura jokatu eta gogo hari amore eman izatera, solasaldiak ez

zukeen askorik iraun izango.

Eta berdin gertatuko zitzaigun beraien bizitoki eta bizilagunei

buruz. Hots, solasaldian zehar ezin izango genien inola ere igarri

nora, zein auzotara, zein kaletara biltzen ziren etxerako orduan.

Are gutxiago norekin partitzen zuten pisua eta nolakoak ziren

beren adiskideak. Nolanahi ere, hainbeste galdera isilean gorde

beharrak nekea sorerraziko z igun barrenean. Eta nekearekin

batera, gure solaskide haiekiko mesfidantza. Beraien jokaerari

esplikazio bat bilatu nahirik, Bilbon bizi zirela baino areago Bilbora

iz k u ta tz e n z ire la s in e s tu ko g e n uen . Zer edo n o re n g a n d ik

izku ta tzen ziren, halere, ez genuen sekula ja k ite r ik lo rtu ko .

Beharrik ere ez, laster galduko baigenuen interesa izkutaketa jolas

antzu haietan: beren buruarengandik baizik ez zirela izkutatzen

erabakiko genuenean, hain juxtu.

H a la tan, e s tu d ia n te e n b ilto k it ik ibai e rtze ko p e tr ile ra

apa rta tuko ginen ostera. Eta ostera ere e rro tu lu tx ik i hartara

joango zitzaizkigun begiak. Hura ikustean, berari buruz egindako

hausnarketak berrituko genituen. Behin denak errepasaturik, beste

urrats baten atarian geundelako susmoa hartuko genuen. Ikasitako

bideari jarraituz, biografiara joko genuen azalpen bila. Eta bertan

Kafkaren honako h itzak a u rk itu k o gen ituen , 1907ko urrian

adm inistrari laguntzaile bezala lanean hasi berria zelarik idatzi

zituenak: "Assicurazzioni Generalian nago, eta ez du t esperantza

g a ltz e n egunen b a te a n u rru t ik o h e rr ire n b a te k o s ilo ie ta n

eseritzeko, o fiz ina ren le ihoe ta tik azukre-kanabera soloak edo

hilerri mahomatarrak ikusteko". "Edo kaioen marruak entzuteko"

gehituko genuen guk, itxaropentsu, era berean. Eta itxaropenak

eragundako a ldarte onak harta ra turik , bu lego tik ikusiko zuen

paisaiaren berri ematera ja rriko ginen: leihoen azpian, Nerbioi

ibaia; ezkerretara, Arenaleko zubia; ibaiaz bestaldean, piska bat

ezkerretara halaber, Arriaga antzokia; eta eskuinaldean, Santiago

katedraleko punta-orratza.

172