Enrgia naia

download Enrgia naia

If you can't read please download the document

Transcript of Enrgia naia

1. ENERGIA: Zer da energia? Energia gure inguruan gertatzen diran aldaketa guztien erantzulea da. Energia leku guztietan dago, mota jakin bateko energia beste mota batzuetako energia bihurtu daiteke, energia elektrikoa argi energia eta bero energia bihurtzen da.Energia motak: Energia modu askotan ageri da. Energia mekanikoa ogitzen dagoan objetuek daukien energia da. Argi energia hainbat gorputzek argi moduan igorten dabena da, naturalak edo artifizialak izan daitekez. Bero energia gorputzek bero moduan igorten dabena da. 2. Energia kimikoa hainbat sustantziatan batzen dan energia da, petrolioan, elikagaietan edo dinamitatan batzen dana. Pilek eta bateriek ere energia kimikoa gordetzen dabe, eta energia hori energia elektriko bihurtzen dabe. Energia nuklearra hainbat substantziatik lortzen da, uraniotik, erradiotik eta poloniotik. Energia elektrikoa etxeetan gehien erabiltzen dan energia da. Errez lortzen da ur jauzien, Eguzkiaren argiaren nahiz airearen higiduraren bidez. Energia aldatu egiten da: Energia ez da sortzen , ezta suntsitzen ere; aldatu egiten da. Hainbat motatako energiak beste mota batzuetako energiak bihurtzen dira. Energia iturriak. Energia iturriak energia emoten deuskuen materialak edo fenomenoak dira. Materia 3. batzuk, ikatza eta petrolioa, eta fenomeno batzuk haizea edo olatuak, energia iturriak dira. Energia iturrien artean mota bi bereizten dira: energia iturria barriztagarriak, agortzen ez diranak, eta ez-barriztagarriak agortzen diranak.Energia iturri barriztagarriak: Energia iturri barriztagarrietatik energi garbia lortzen da, ingurumena kutsatzen ez dauana. Iturri barriztagarri nagusiak Eguzkia, haizea, ura eta biomasea dira. Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetxatu eta bero energia edo energia elektriko bihurtu daikegu. Aerosorgailuen bidez haize energia edo enegia eolikoa ustiatzen dogu, eta energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen da. Presak eta urtegiak ura batzen da; garaiera batetik isuritzen da, uraren mogimendua aprobetxatzeko. Energia hidraulikoa zentral 4. hidroelektrikoetan ustiatzen da, ur jauzien energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko. Instalazino meomotrizen bidez, itsasgorako eta ur masen mogimendua eta itsasoko olatuena erabili daiteke. Energia mareomotriza energia elektrikoa lortzeko ustiatzen da. Materia organikoa errez edo tratatuz, energia lortzen da, eta energia hori energia termiko edo elektriko bihurtu daiteke. Energia iturri ez-barriztagarriak: Energia ez-barriztagarria oso arin kontsumitzen dira.Iturri ez-barriztagarri nagusiak honango honeek dira: petrolioa, ikatza, gas naturala, substantzia erradioaktiboak eta Lurraren barruko beroa. Petrolioa mundu osoan gehien erabiltzen dan energia iturria da. Petroliotik hainbat erregai lortzen dira (gasolinea eta gasolioa), plastikoa fabrikatzen dira. 5. Ikatza erabiliz, zentral termikoek energia elektrikoa lortzen dabe. Gas naturala etxeetako sukaldeetan eta berokuntzan erabiltzen dogu. Zentral nuklearretan, substantzia erradioaktiboetatik abiatuta, energia elektriko bihurtzen da. Lurraren barrualdeko beroaren bidez, energia geotermikoa lortzen da, eta, energia elektriko bihurtzeko erabili daiteke. Energia iturriei lotutako arazoak: Energia oinarrizko elementua da gizarteen garapenean. Gaur egungo mundua eta energia iturriak: Herrialde garatuek eta garapen bidean dagozan herrialdeek energia asko kontsumitzen dabe. Energia hori iturri ezbarriztagarrietatik lortua izaten da, horregaitik urte gutxitan agortuko da. 6. Energia iturri ez-barriztagarri horrek, urriak izatean aparte, Lurreko hainbat zonaldetan kontzentratuta dagoz. Herrialdeen arteko mendekotasun hartuemonak eta gatazkak sortzen dira, baliabide natural horreek eskuratzeko lehiaren eraginez. Baliabide horren kontsumoa murrizteko, gaur egun, energia barriztagarrien kontsumoa sustatzeko neurriak hartzen dabilz, eguzki eta haize energien kontsumoa sustatzeko. Mota horretako energiei energia alternatibo deitzen jake, energia konbentzionalak agortu baino lehen horreek ordezkatzea dabelako helburu. Energiak ingurumenean sortzen dauzan ondorioak: Energia lortzeak eta erabilteak ingurumenean arazo ugari eragin daikez. Gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko, meatzeak eta hobiak hondeatzen dira, eta 7. behar horiek paisaia hondatu eta lurzorua eta landaradia suntsitzen dabez. Energia lortzeko instalazinoek arriskuan jarri daikiez inguru horretako animali espazieak. Erregaiak erretean, substantzia kutsagarri asko eta asko igorten dira atmosferara. Zentral nuklearrek karbono dioxido gutxi igorten dabe, hondakin nuklear deitutako arrisku handiko beste hondakin batzuk sortzen dabez. Hondakin horreek lurperatzean, inguruko lurzorua, ura eta airea kutsatu daikiez. Energia arduraz erabiltea-ekintza kolektiboa: Gobernuek eta enpresek oinarrizko egitekoa daukie energia murrizketan. Horretaz jabetuta, herrialde askotako gobernuek konpromisoak adostu eta era askotako planak eta estrategiak proposatzen dabez helburu hori lortzeko: 8. Energia garbia lortzeko energia alternatiboen erabilerea bultzatzen dabe. Energia eraginkortasuna hobetzen ahalegintzen dira: energia hobeto aprobetxatzeko neurriak hartzen dabez. Energia aurreztea sustatzen dabe, informazino kanpainen bidez.Banakako ekintzak: Kontsumo gitxiko bonbilak erabiltea, ohiko bonbillek kontsumitzen daben energiaren laurena erabilten dabelako. Argiak eta makinak, erabilten ez doguzanean, amatatzea. Berokuntza eta aire girotua beharrezkoa danean besterik ez erabiltea. Garbigailua beteta dagoanean bakarriak jartea. Bide laburrak egiteko autoa ez erabiltea. 9. Gure udalak edo herriko alkateek sustatutako energia aurrezteko kanpainetan parte hartzea. 10. Gure udalak edo herriko alkateek sustatutako energia aurrezteko kanpainetan parte hartzea.