ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak...

25
ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK 2007ko EKAINA

Transcript of ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak...

Page 1: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK

2007ko EKAINA

Page 2: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

AURKIBIDEA Sarrera 2 Enplegua bilatzeko tresnak 4 Enpresek bilatzen dutena 15 Enplegua bilatzeko bideak.………………...........18 Baliabideen gida..………………………………………21

Page 3: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

2

SARRERA Monografiko honetan enplegua bilatzeko orduan oso erabilgarriak izango zaizkigun tresnak aipatuko ditugu. Enplegua bilatzen hasi aurretik, argi izan behar dugu zein lan egiteko gai garen eta zein ez. Horrexetarako, zenbait gauza izan beharko dugu kontuan: gure gustuak, prestakuntza eta ezaupideak, gaitasunak eta jarrerak... Askotan, garrantzi handiegia ematen diegu titulazioari eta lan-eskarmentuari eta ez ditugu gure balio pertsonalak aintzat hartzen, hala nola ardura, sormena, aldaketetara egokitzeko gaitasuna, ekimena eta taldean lan egiteko gaitasuna. Aurretik aipatutako guztia kontuan hartutakoan, gertu egongo gara GURI ONDOEN DAGOKIGUN LANPOSTUA BILATZEN IKASTEKO. Lehenik eta behin, honako bost kontzeptu hauek aztertuko ditugu: - Gure gaitasunak. - Gure jarrerak. - Gure ezaupide teorikoak. - Gure trebetasunak. 1. Gure gaitasunak Gure ahalmenak, bertuteak eta ezaugarriak dira, pertsonalak zein profesionalak. Gure ezaupideen eta trebetasunen arteko nahasketa dira eta lan zehatz bat ondo eta eraginkorki egiteko balio izango digute. Gaitasunak, pertsonalak zein profesionalak izan daitezke, baina biak nahasi egiten dira eta behar-beharrezkoak dira Lan Merkatuan. 2. Gure jarrerak Gure lanpostuko zereginen eta lankideen aurrean dugun jarrera (baikorra zein ezkorra). Jarrerak ez dira sortzetik dugun zer edo zer, ikasi egiten dira bizitza osoan zehar. Gure jarrera hiru aldek osatzen dute: alde AFEKTIBOA, gauza, zeregin edo pertsona zehatz bati buruz dugun EZAGUTZA eta pertsonekiko eta egiten ditugun eginkizunekiko dugun PORTAERA. Gure jarrera zerbaiten edo norbaiten aurrean dugun ERANTZUNA da. 3. Gure ezaupide teorikoak Jaso dugun prestakuntzaren bitartez, norberaren ikaskuntzaren bitartez edo lan eskarmentuaren bitartez lortu ditugun datuak eta informazioa. Ezaupideek, azken batean, gure lanpostuak eskatzen dituen eginkizunak ondo egitea ahalbidetuko digute. Enpresa bakoitzak ezaupide zehatzak eskatuko dizkigu lanean hasteko.

Page 4: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

3

4. Gure trebetasunak Debora tarte labur batean hainbat eginkizun ondo, egokiro eta erraztasunez egiteko ahalmenak dira. Gure izaerari eta gauzen aurrean egoteko erari estuki loturik daude, maila profesionalean zein pertsonalean. Gure trebetasunak hobetzeko, ahalik eta denborarik luzeena eman beharko dugu entrenatzen. Zenbat eta gehiago entrenatu, orduan eta hobeto egingo ditugu gure eginkizunak. Trebetasunak Ezaupide Teorikoak izatetik eginkizun zehatzak izatera pasatzen dira eta eginkizun zehatz horiek egitean, normalean, beste pertsona batzuekin egongo gara. Enplegua bilatzeko zenbait aholku Atal honetaraino, gure profil pertsonalaren eta profesionalaren analisia egiten saiatu gara. Hemendik aurrera, gure arreta guztia jarri behar dugu enplegu bat bilatzean, eta horixe bera izan behar da gure helburu bakarra: GURE LANPOSTUA LORTZEA. Lehenik, gure profil profesionalaren gaineko hausnarketa egin beharko dugu. Gure ekintzak aldez aurretik planifikatu beharko ditugu, bat-batekotasuna ez baita batere ona. Gure esku dauden baliabide guztiak erabiltzen saiatuko gara (LANBIDE, Garapen Agentziak, ezagunak, lagunak, Internet...). Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko zein luzeko helburuak ezarri beharko dizkiogu geure buruari. Gure ezaupideak etengabe gaurkotu beharko ditugu. Ezin dugu aukera bat ere baztertu, nahiz eta gure ikasketekin lotura zuzena izan ez. Edozein lanekiko jarrera irekia eta moldagarria izan behar dugu. Gure ikasketekin lotura duen lan-jarduera bat garatzeko aukera eskaintzen duten enpresak bilatu beharko ditugu eta interesgarrienak hautatu. Horrexetarako, eskura ditugun informazio iturburu guztiak erabili beharko ditugu. Gure curriculuma eta aurkezpen gutuna zuzentzen garen lanpostuetara eta enpresetara egokituko ditugu. Aukeratu ditugun enpresa guztien gaineko informazio gehiena biltzen ahaleginduko gara, oso informazio baliagarri suertatuko baitzaigu hautaketa-prozesuetara joateko unea iristen denean.

Page 5: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

4

Enplegua bilatzeko tresnak Hona hemen gure lanposturik gustukoena lortzeko tresnak:

- Curriculum vitae - Aurkezpen gutuna:

o Geure burua berez eskaintzea o Iragarki bati erantzuteko gutuna

- Autokandidatura - Telefono bidezko harremana - Hautespen elkarrizketa - Bestelako hautespen teknikak

Curriculum Vitae Cuuriculuma gure lorpen eta eskarmentu akademikoak, lanbide-ibilbidea eta datu pertsonalak, laburbildurik eta ordenaturik agertzen dituen agiria dugu eta bere helburua lan elkarrizketa lortzea da. Curriculum Vitaeren aurkezpen eredua lanpostuaren ezaugarrietara, hautaketa-prozesura edo enpresara heltzeko metodologiara egokitu beharko da. Beraz, gure aurrekarien, ikasketen, ezaupideen, lan eskarmentuaren eta gure lanbide ibilbidea azaltzen laguntzen duten datuen laburpen argia dugu curriculuma. Bi dira gehienbat erabiltzen diren currriculum ereduak:

- Kronologikoa: Lan-eskarmentu zaharrenetik hasita berrienera nahiz berrienetik zaharrenera doan informazioa azaltzen du. Eredu honek gure hezkuntza zein lanbide garapena ezagutzera ematen du.

- Funtzionala: Eredu honek informazioa gaika azaltzen du eta alor zehatz batean ditugun prestakuntzaren eta eskarmentuaren ezaguera azkarra eskaintzen du. Gure bizitzan zehar lorturiko gaitasunak nahi ditugun lanpostuen arabera ordenaturik aurkezten ditu.

Curriculuma egiterakoan, oinarrizkoak diren lau ideia izan beharko ditugu kontuan:

- Lortu behar dugu gure curriculuma irakurriko duenaren interesa piztea - Gure kandidatura interesgarri bihurtu behar dugu - Curriculuma irakurriko duenaren irakurmina lortu behar dugu - Curriculumaren helburua lan elkarrizketa bat lortzea izan behar da

Arestian aipatutakoa lortzeko, hona hemen baliagarri izango zaizkigun gomendioak:

Edukia: - Curriculumak egin nahi dugun lanpostura egokiturik egon behar du. - Gure datuen eskema egin beharko dugu. Zenbat eta zehatzagoa, hainbat eta

hobeto.

Page 6: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

5

- Gure indarguneak azpimarratuko ditugu, eta ez ditugu aipatuko gure kalterako diren datuak.

- Ez dugu hutsunerik utziko. Dataren bat gogoratzen ez badugu, ez dugu datarik aipatuko.

- Curriculumarekin batera, ez dugu ez originalik, ez kopiarik aurkeztuko (euren interesa piztu badugu, eurek eskatuko dizkigute originalak). Aurkezpena:

- Curiiculumek, gehienez ere, orrialde bat edo bikoak izan behar dute (DIN A-4 neurrikoak).

- Gramatika eta ortografia zaindu beharko ditugu. Edukiak azaltzeko era ere zainduko dugu.

- Curriculuma ordenagailuz idatziko dugu (lana eskaintzen dutenek eskatu ezean, ez dugu eskuz idatziko).

- Marjinen artean tarte handiak utziko ditugu, irakurterrazagoa izan dadin. - Duela gutxi egindako argazki bat erantsiko dugu (ahal dela originala izango da).

Curriculumaren atalak:

Datu pertsonalak: - Izena eta abizenak - Helbidea (herria eta posta kodea ere zehaztu beharko ditugu) - Telefonoa (finkoa eta sakelakoa) - Posta elektronikoa - Jaiotze data eta jaiolekua - Naziotasun Agiria Prestakuntza: - Prestakuntza arautua / titulu ofizialak (urtea, titulua, ikastegia, tokia). - Arautu gabeko prestakuntza (urtea, ikastaroaren izena, ikastegia, tokia,

iraupena). - Prestakuntza osagarria (jardunaldiak, mintegiak, biltzarrak, hitzaldiak...). - Informatika (izena, ikastegia, iraupena). - Hizkuntzak (maila, titulazioa, ikastegia, urtea). Lan eskarmentua: - Izan ditugun lan eskarmentu guztiak aipatuko ditugu, baita gure

prestakuntzarekin zerikusirik ez dutenak ere (horrexek pertsona aktiboak garela adieraziko du). Lan eskarmentua askotarikoa izan daiteke: lan-kontratupekoa, praktika-lana, lan boluntarioa...

- Izan dugun azken enplegutik hasita, honako hauek adieraziko ditugu: enplegua bakoitzean bete dugun kargua, egin ditugun eginkizunak, izan ditugun ardura nagusiak, zein erakundetarako lan egin dugun eta erakunde horien kokapena.

Bestelakoak: - Atal honetan, nabarmentzekoa den gainerako informazioa adieraziko dugu:

argitalpenak, erreferentziak, edonoiz eta edonon lan egiteko prestutasuna...

Page 7: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

6

Aurkezpen-gutuna Enpresan sartzeko bisita-txartela dugu hau eta curriculumarekin batera aurkeztu beharko dugu beti. Gutunean hartzailearekin harremanetan jartzeko arrazoiak azaltzen dira eta helburua garrantzitsua den alderdi bat edo bi azaltzea da. Gutunean ez ditugu gure ahulguneak aipatuko. Bete nahi dugun lanpostuarekin zerikusia duen gure aurretiko lan-eskarmentua aipatuko dugu, gure curriculuma irakurriko duenarengan interesa piz dezagun. Gutunaren egitura honako hau izango da: IZENBURUA

Zuzentzen gatzaizkion enpresaren datuak.

DATA ETA TOKIA

Gutunaren jatorria adierazten du.

HASIERAKO AGURRA

Formala (Jaun/Andre agurgarria)

TESTUA

- LEHEN PARAGRAFOA

- BIGARREN PARAGRAFOA

- HIRUGARREN PARAGRAFOA

Iragarkiaren erreferentzia edo deialdia aipatuko dugu. Bete nahi dugun lanpostuari egokituriko atalik garrantzitsuenak aipatuko ditugu (gure gaitasunak...) Lanpostua betetzeko gogoa eta elkarrizketa izateko gogoa adieraziko dugu.

BUKAERAKO AGURRA Agur formala izan behar da (Besterik gabe jaso agur bero bat…)

Gutuna idazteko aholkuak:

- Gehienez ere, orrialde bateko izango da. - Paragrafoak laburrak izango dira, irakurterrazak izan daitezen. - Aurkezpen-gutuna jatorrizkoa izango da beti, ez dugu inoiz fotokopiarik

aurkeztuko. - Ordenagailuz idatziko dugu eta DIN A-4 neurriko paper zuri batean imprimatuko

dugu. - Eskuz idatziko dugu iragarkiak hala eskatuz gero. - Gramatika eta ortografia zuzena erabilio dugu. - Izenpea agertu behar da beti.

Page 8: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

7

Bi gutun mota nabarmenduko ditugu:

Kandidatura espontaneoko gutuna Gutun honen bidez, geure buruaren aurkezpena egingo diogu zuzentzen gatzaizkion enpresari. Gutun hau idazteko erabakia boluntarioa da. Gutuna idatzi baino lehen, gure kandidatura jasoko duten enpresen gaineko informazioa bilatuko dugu: Ahal dela, pertsona zehatz bati edota erakundearen langileriaren atalera zuzenduko gara. Edonoiz bidal dezakegu, dena dela badaude oso egokiak diren garaiak: opor aurretik, ekoizpen handiko guneak direnean...

Lan aukera bati erantzuteko gutuna Oraingo honetan, enpresa batek egindako lan-eskaintza bati erantzun beharko diogu (eskaintza gure gustukoa izatekotan). Lan-eskaitzak egunkariko iragarkien bidez, irrati bidez, telebista bidez, aldizkari eta argitalpen espezializatuen bidez, Internet bidez, iragarki oholen bidez, eta abarren bidez jasoko ditugu.

Autokandidatura Nahiz eta teknika arriskutsua izan, batzuetan eraginkorra izan daiteke. Interesatzen zaigun enpresan zuzenean aurkeztuko gara edota curriculum vitae eta aurkezpen gutuna bidaliko dugu, eta horrelaxe, geure burua ezagutzera emango dugu eta enpresa horretan lanpostu bat betetzeko gogoa adieraziko dugu. Autokandidaturak gure curriculuma nahi dugun mementoan bidaltzeko aukera aparta emango digu. Bide hau erabiltzeak ekimen handiko pertsonak garela eta lan merkatuan garatzeko gogo handia dugula ere adierazteko parada emango digu. Aurkezpen mota honek lan-elkarrizketa bat lortzeko edo hautaketa prozesuaren hurrengo mailara pasatzeko balio du. Autokandidatura hiru eratan aurkez dezakegu:

- Telefonoz - Geure burua zuzenean aurkeztuz - Gutun baten bidez (curriculuma + aurkezpen gutuna)

Kontuan izan behar dugu geu izan garela lan-elkarrizketa eskatu dugunak, beraz geurea izango da erantzukizun osoa. Autokandidatura egitea ez da lan erraza, hori dela-eta, hobe dugu aldez aurretik gidoi bat zehaztea. Hona hemen gidoiaren atal nagusiak:

Page 9: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

8

- Aurkezpena Geure buruari, jaso dugun prestakuntzari eta gure lan-eskarmentuari buruzko datuak laburki aipatuko ditugu. Ondoren, lan-elkarrizketa zergaitik galdegin dugun eta gure asmoak, interesak eta helburuak zeintzuk diren argituko dugu.

- Edukiak: Elkarrizketa bideratzen saiatuko gara, horrela nahi dugun informazioa lortu eta aurretik geneukanarekin alderatu ahal izango dugu eta gure eskarmentua eta gaitasunak ezagutzera emango ditugu.

Page 10: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

9

Telefono bidezko harremana Enplegua lortzeko bide aproposa dugu telefono bidezko harremana. Enpresarekin harremanetan jartzeko eta geure burua aurkezteko erabiliko dugu. Telefono bidezko harremana honako hauetarako erabiliko dugu:

- Hitzordua eskatzeko, informazioa jasotzeko eta elkarrizketa bat egiteko. - Nahi dugun enplegua bilatzeko beharrezkoa dugun premiazko informazioa

jasotzeko. - Lanpostu zehatz baten inguruko informazioa lortzeko. - Lan-elkarrizketa lortzeko.

Dena dela, kontuan hartu behar dugu telefonoz komunikatzea ez dela lan erraza izaten. Aukeratutako enpresara lehen aldiz deitzean, gure izena eman beharko dugu eta gure deiaren zergatia azalduko dugu laburki. Ezinbestekoa da gure deia egitean, papera eta arkatza aldean izatea, emango dizkiguten datu guztiak idatzi ahal izateko. Oso adeitsu eta atsegin agertu beharko dugu elkarrizketa osoan zehar. Telefono bidezko harremana izatean, honako hauek izango ditugu kontuan:

- Gidoi batekin trebatuko dugu geure burua. Ez da gauza bera pertsona batekin telefonoz hitz egitea edo harekin zuzenean hitz egitea.

- Mintzatu nahi dugunari buruzko gidoia izango dugu aurrean. - Deia planifikatu beharko dugu (aurkezpena, deiaren zergatia, ondorioak).

Ahaleginduko gara gure deiaren helburua lortzen, erantzunak lortzen, hain zuzen ere.

- Gertu egon behar dugu. Enpresari buruzkoa informazioa jaso beharko dugu: norena den, enpresaren jarduera, produktuak, zerbitzuak, merkatua, egitasmoak, emaitzak, fakturazioa...

Hautaketa prozesuko elkarrizketa pertsonala Elkarrizketaren bidez, hautatzaileak guk geure buruaz emandako informazioa egiaztatu eta osatu ahal izango du. Elkarrizketa mementorik egokiena dugu bete nahi dugun lanposturako behar diren gaitasunak baditugula agerian jartzeko. Elkarrizketaren gakoa hautatzaileari guri buruzko informazio guztia ematea da. Hortaz, bi eginkizun nagusi izango ditugu: hautatzailearen galderei zehatz eta mehatz erantzutea eta enpresak behar duen hautagairik egokiena garela sinetsaraztea.

Page 11: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

10

Hona hemen elkarrizketa bat egiterakoan kontuan izan behar duguna:

- Gure indarguneak identifikatu behar ditugu eta agerian jarri beharko ditugu elkarrizketan zehar. Ahulgunerik izatekotan eta haiei buruz galdetzekotan, gertu egon beharko dugu horiek justifikatzeko.

- Ezin gara inola ere isilik geratu. Enpresak guru buruzko informazio guztia jaso nahi du.

- Eskatu ahal dizkiguten agiri guztiak eramango ditugu (tituluen ziurtagiriak, lan-bizitzaren agiria...).

- Elkarrizketan egingo dizkiguten galderak orokorrak zein zehatzak izan daitezke. Galdera bakoitza erantzuterakoan, ondo pentsatuko dugu erantzuna eta zehatz eta mehatz erantzuten saiatuko gara.

Honako hauek zainduko ditugu:

- Puntualtasuna. - Komunikazioa (hitzezkoa zein hitz gabekoa) - Gure itxura zaindu beharko dugu. Horretarako kontuan hartu beharko dugu

zein enpresatan egingo dugun elkarrizketa. Hautaketa elkarrizketa egiten duten profesionalek hiru gauza izaten dituzte kontuan:

- Ordura arte izandako prestakuntza edo egindako ikasketak. Hau da, egiaztatu behar dute eskaintzen ari zaizkigun lanposturako ezaupideak eta eskarmentua ditugula

- Aurretik izandako lan-eskarmentuak beteko dugun lanpostuarekin zerikusia duela. Hautatzaileak ziur egon behar du lanposturako balio dugula.

- Gure gaitasunak eta izaera kontuan izango ditu. Erronka berriei aurre egiteko prest gaudela sinetsi behar du.

Bestelako hautaketa-prozesuak Hainbat enpresak, aurretik aipatutako teknikez gain, beste hainbat erabiltzen dituzte hautagaiak aukeratzeko orduan. Erabilitako tekniken helburua enpresak bete nahi duen lanposturako hautagairik egokiena aukeratzea da. Hona hemen erabilitako zenbait teknika:

- - Test Psikoteknikoak - - Taldekako probak (talde dinamikak). - - Lan arloko probak. - - Lanpostu zehatzak betetzeko berariazko probak.

Page 12: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

11

Test Psikoteknikoak Proba honen bidez hautatzailea lanpostuan izango dugun jarrera zehazten saiatuko da. Besteak beste, honakoak neurtuko ditu: - Izaera. - Adimen koefizientea. - Hitz ulertzea. - Zenbakizko kalkulua. - Espazio-hautematea. - Arrazoibide abstraktua. - Arreta eta sailkapena. - Oroimena. - Adimen mekanikoa. - … Teknikak lanposturako behar diren ahalmen, trebetasun eta gaitasunen araberakoak izango dira. Hauxe da kontuan izan behar duguna: Beharrezkoa da gehien erabiltzen diren teknikak ezagutzea eta horietara ohitzea. Elkarrizketa batera joan aurretik praktikatu behar dugu. Badira hainbat argitalpen elkarrizketak nola egiten diren azaltzen dutenak. Jarraibideak arretaz irakurri beharko ditugu (elkarrizketa bakoitzak bere jarraibideak ditu). Hautatzaileak emandako jarraibideei erreparatuko diegu. Ez dugu denbora luzea emango galdera bakoitza erantzuten. Galderaren bat erantzun barik utzi badugu, elkarrizketaren amaieran erantzuten saiatuko gara. Taldekako probak Enpresa askok taldekako proba egiten dute aurretiko hautaketa bat egindakoan eta lanpostura egokitzen diren zenbait pertsona aukeratu dituztenean. Metodologia: hautagai guztiekin talde bat edo zenbait talde osatzen dira eta eztabaidatzeko gai bat planteatzen zaie. Helburua: egoera zehatz batean hautagaiek dituzten gaitasunak, trebetasunak, ezaupideak, eta abar zehaztea. Hautatzaileak bete behar den lanpostura ondoen egokitzen diren hautagaiak aukeratuko ditu eta horretarako lidergo gaitasuna,

Page 13: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

12

erabakiak hartzeko gaitasuna, arazoei aurre egiteko gaitasuna eta ekimena izango ditu kontuan. Horrelako probek enpresari behar duen langilearen profila hobeto mugatzeko aukera ematen diote. Zenbait tipologia daude eta bakoitzak helburu jakin bat dauka:

- Foroa. - Mahai-ingurua. - Taldeak. - Eztabaida. - Mintegia. - Ideien zurrunbiloa. - Sinposio.

Aipatutako probak egitean, aholku hauek izango ditugu kontuan: Proposatutako gaia lantzeko eman dizkiguten material idatzi guztiak arreta handiz aztertuko ditugu. Rol bat betetzeko eskatzen badigute, arreta jarriko dugu aurrerago egin beharko dugun eztabaidan. Ezatabaidan parte hartuko dugu gure helburua lortzeko asmoz. Gainerako partaideak entzungo ditugu. Ahal izanez gero, oharrak hartuko ditugu. Parte hartzean, argi eta garbi hitz egiten eta besteen parte hartzea bultzatzen saiatuko gara. Ez gara gehiegi luzatuko. Taldeari konponbideak eskaintzen saiatuko gara. Zehaztu diguten denbora-tartean adostasun batera heldu beharko dugu, beraz, denbora begiratu. Test psikoteknikoen kasuan bezala, badaude taldekako probeei buruzko argitalpen asko ere. Lan arloko probak Lan arloko probak eginkizun zehatz batean erakutsitako ezaupideak, gaitasuna eta trebetasuna ebaluatzen dituzten ariketa teoriko zein praktikoak dira. Eginkizunak askotarikoak izan daitezke: txosten bat, egitasmo bat zein ikerketa bat egitea, tresna bat konpondu edo muntatzea, jarduera zehatz bat egitea, arazo bat konpontzea...

Page 14: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

13

Lanpostu zehatzak betetzeko berariazko probak Zenbait enpresak bere probak diseinatzen dituzte bete nahi dituzten lanpostuen arabera. Probak idatzikoak izan ohi dira (test modukoak) eta hautagaien lehen hautaketa egiteko erabiltzen dira. Adimen gaitasunen testak Test hauen bidez lanpostuari loturiko eginkizun zehatzak egiteko behar diren adimen gaitasunak ebaluatzen dira. Aipatutako gaitasunak ebaluatzeko erabiltzen diren testak bai-ez erantzuteko galdera motakoak dira. Galdeketa denbora-tarte mugatu batean erantzun beharko dugu eta saiatuko gara ahalik eta galderarik gehien erantzuten. Test eredua eta maila enpresaren eta enpresak eskainitako lanpostuaren araberakoak izango dira.

Arrazoibide abstraktua: Datu zehatz batzuetatik abiatuz eta logika deduktiboa erabiliz, ondorio batzuk atera beharko dira.

Hitzezko gaitasuna: Ulertzeko eta idatziz zein ahoz adierazteko gaitasuna izatea; hizkuntza ondo jakitea, hitz egiteko erraztasuna izatea, hiztegi zabala izatea...

Kalkuluak egiteko gaitasuna: Eragiketak ulertzeko eta eragiketekin lan egiteko gaitasuna izatea.

Espazio-hautematea: Espazioan dauden formak, bolumenak eta distantziak bereizteko eta figurak eta objektuak bi edo hiru dimentsiotan irudikatzeko gaitasuna izatea. Eskuekin lan egiteko gaitasuna: Eskuen erabilera eskatzen duen edozein lan egiteko gauza izatea. Arreta-kontzentrazioa: Lan errepikakorra eta monotonoa egiten gaudela adi egoteko eta kontzentrazioa ez galtzeko gaitasuna izatea.

Aholkuak Jarraibideak arreta handiz irakurtzen eta ulertzen saiatuko gara. Aztertzaileak emandako arauak ere oso kontuan hartuko ditugu eta galderaren bat ulertu ezean, horren gaineko argibideak eskatuko ditugu. Oso adi egon beharko dugu elkarrizketa osoan. Ona da tentsio apur bat nabaritzea, gure errendimendua hobetuko baitu. Probak aurrera egin ahala, konfiantza handiagoa sumatuko dugu. Gure arreta osoa testean jarri beharko dugu, han dauden beste pertsonengan pentsatu barik.

Page 15: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

14

Enuntziatuak adi-adi irakurriko ditugu eta erantzutean aukera posible guztiak izango ditugu kontuan. Galderak erantzutean, gogoan izango dugu gako-hitzen garrantzia. Helburua probaren amaierara heltzea da. Ez dugu denbora luzeegia emango galderak erantzuten, baina arreta handiz irakurriko ditugu. Ahal izanez gero, galderarik zailenak azken mementorako utziko ditugu. Ez dugu beharrezkoa dena baino gehiago egingo. Galdera batzuen erantzunak begi-bistakoak izango dira, beraz, batzuetan ez dugu burua gehiegi nekatu beharko. Erantzun egokiak ez dira beti zailenak izango. Gure jarrera zaindu beharko dugu. Laguntzeko, lan egiteko eta arduratsu jokatzeko prest agertu behar dugu, oso ezaugarri onak baitira. Gogoan izan behar dugu lanean egongo bagina bezala jokatu behar dugula. Pertsonalitate probak Lanpostuaren eskakizunen arabera, erabakigarria izango da hautagaiak prozesuan zehar adierazitako izaera. Dena dela, lanpostua edozein izanik ere, gizartera moldatzeko, ekintzaile izateko, arauetara egokitzeko eta arduratsu jokatzeko gaitasunak oso kontuan hartzen dira edozein elkarrizketatan. Pertsonalitatea zehazteko galdeketa: Bai-ez erako galderak izango dira (bizpahiru erantzun). Galderetatik ateratako informazioak hautagaiaren izaera zehazten lagunduko du (egonkortasun emozionala, barnerakoitasuna/kanporakoitasuna, norberaren burujabetasuna, autoritarismoa...). Aholkuak: Jarraibideak jarraitu, zintzotasunez erantzun, ez eman muturreko erantzunik eta galdera guztiak erantzun ahalik eta azkarren. Test proiektiboak: Subjektuari bere nortasun-egitura sakona osatzen duten elementuak proiektatzea edo kanporatzea ahalbidetzen dion testa. Berariazko aholkuak: Oro har, arruntak ez diren edota muturrekoak diren erantzunek bitxiak garela adieraz dezakete. Dena dela, lanpostuaren araberako interpretazioa izango da. Azterketa grafologikoak: test proiektiboen modukoa da. Pertsonaren idazkera aztertuz haren nortasuna eta izaera interpretatzeko teknika da. Berariazko aholkuak: Orrialdea txukun mantendu, marjinak zaindu, marra horizontalak edo goranzkoak egin, idazkera irakurterraza egin eta izenpea jarri.

Page 16: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

15

Enpresek bilatzen dutena Zer behar dugu gure aukerak handitzeko? Enpresek honako pertsona hauek nahi dituzte: Garapen pertsonala agertzen duten pertsonak: Autoestimu handia izatea, kanporakoia, baikorra, tematia. Komunikatzeko gaitasunak: Gaitasun linguistikoa, ingurukoak ezagutzea, informazioaren tratamendua, IKT tresnak erabiltzea, hitzezko eta ez hitzezko lengoaia, komunikazio asertiboa. Gizarte gaitasunak: Ikasteko gogoa, arduratsu izateko, parte hatzeko eta laguntzeko gertutasuna, ardurak hartzeko gertutasuna eta hartutako erabakien ondorioak aurrez ikustea. Ezaugarri profesionalak: Laneko eginkizunei autonomiaz eta orekaz aurre egitea, ikasteko gaitasuna, eskakizunetara egokituriko giza heziketa eta trebakuntza teknikoa izatea eta gizarte eta lanera egokitzea. Enpresek langileen leialtasuna eta konpromisoa nahi dute, eta langileengandik ezaugarri horiek lortzeko zenbait planteamendu sortu dituzte. Oro har, honako hau da enpresek nahi dutena: Ezagupide asko izatea baino, talentua izatea. Ordaindu beharrean, konpentsatu ahal izatea. Taldearen arrakasta aitortu beharrean, norbanakoarena aitortzea. Buruan egitasmoak dituzten langileak. Adimen intelektuala beharrean, adimen emozionala izatea. Orainaren eta etorkizunaren ikuskera analitikoa baino, etorkizunaren ikuskera integratzailea izatea. Talentua kontrolatu beharrean, askatzea. Negozioa defendatu beharrean, helburua defendatzea. Norberaren ideiek liluratu beharrean, joerak aurrez ikustea. Geldotasuna eta monotonia beharrean, ekimenak eta ausardia. Pertsonak gutxietsi beharrean, estimuan izatea. Konfiantza falta izan beharrean, konfiantza izatea. Betebeharrak beharrean, konpromisoa. Jerarkian baino, moralean sinestea. Talde hutsa baino, benetako taldea osatzea. Harroa beharrean, apala, bihozbera eta umoretsua izatea. Geldoa beharrean, dinamikoa izatea. Bestalde, lan-merkatua ikusiz, honako hau ondoriozta dezakegu: *Langileek ez dute bezeroei arreta emateko prestakuntzarik. *Pertsonek gizarteak gutxietsitako lanak uzten dituzte (garbiketa...) “atseginagoak” diren lanak bilatzeko. *Familiaren noizbehinkako diru ekarpenak (udan, Aste Santuan eta Gabonetan irabazitakoa) ez dira hain beharrezkoak. *Lan egiteko prest daudenek ez dute herriz aldatu nahi.

Page 17: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

16

*Zenbait lanbidetan aritzeko espezialisten falta. *Enplegu-eskaera eta titulua duten pertsonen arteko desoreka.

Aukera berriak Garatzeko bidean dauden sektoreak “enplegu-sorgune” bihurtu dira eta 1995. urtetik hona Europa berriko langabeziari aurre egiteko estrategia berritzaileak bilakatu dira. Aipaturiko sektore horiek gure inguru ekonomikoan eta sozialean garatzen ari dira gaur egun. Lan merkatuarentzat berriak diren sektore horiek batezbestekoa baino gahiago hazi dira eta etorkizun ona izango dutelakoan daude. Hori horrela izan dadin, borondatea eta sormena handia erabiltzeaz gain, lan handia egin beharko da enplegu-aukerak eta negozioak areago daitezen. Hona hemen garatzeko bidean dauden sektoreak: 1.Giza harremanak. 2.Enpresa sareak. 3.Lehiakortasuna hobetzen duten enpresei zuzenduriko zerbitzu aurreratuak. 4.Prozesuak kanporatzen dituzten enpresei zuzenduriko zerbitzu aurreratuak. 5.Informazioa sortzen, eraldatzen, kudeatzen eta banatzen duten enpresei zuzenduriko zerbitzu aurreratuak. 6.Pertsonak kudeatu eta garatzen dituzten enpresei zuzenduriko zerbitzu aurreratuak. 7.Marketin-enpresei zuzenduriko zerbitzu aurreratuak. 8.Industria sortzaileak. 9.Korporazio Giza Erantzukizuna. 10.Garapen pertsonala eta profesionala. 11.Konfiantza industria. 12. VIP eskaintza. 13.Konpainiako maskotak eta animaliak. 14.Bizi-estiloaren kudeaketa. 15.Segurtasunaren kudeaketa. 16.Bizi kalitatearen hobekuntza. 17.Astialdia. 18.Bizimodu Berriak. 19.Ekintzaileei eta Mikroenpresei zuzenduriko zerbitzuak. 20.Ekodiseinua. 21.Edukien industria. Sektore bakoitzari buruzko informazioa eta langabeentzako, ekintzaileentzako, teknikarientzako, eta abarrentzako aukerak jaso nahi izanez gero, www.cein.es web orrialdera joko dugu. Ezin ditugu inondik inora ere ahaztu Gacela Enpresak eskaintzen dituzten aukerak. Gainerakoak bezalakoak dira, baina honako irizpide hauetako bat betetzen dute: - Gutxienez ere, %20 hazten dira urtero, hiru urtetan zehar.

Page 18: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

17

- 5 urtetan 19 langile baino gehiago kontratatzen dituzte. - 5 urtetan erdia baino gehiago esportatzen dute. Mota honetako enpresaren bat sortu nahi izatekotan, hona hemen kontuan hartzeko gomendio batzuk: -Argi izan zer dugun gustukoen. Grinak konbentzitzeko gaitasuna du eta pertsonengana heltzen da. Helburu bat izan behar dugu buruan eta ez negozio bat. -Lankide bat bilatu. Gure osagarria den eta aldi berean harengan uste osoa dugun pertsona bat bilatu behar dugu. -Bost laguneko taldea osatu. Enpresa batek arrakasta izan dezan, gehienez ere, bost pertsonak osatu behar dute. - Bestelakoa izan. Geure burua nabarmenduko den tokia aurkitu behar dugu. -Gure bezeroak aukeratuko ditugu eta oso kontuan izango ditugu. Denborak aurrera egin ahala gure lagunik onenak izango dira. Gacela enpresak, normalean, ez dira batere ahulak izaten eta, besteen aldean, aurrera egiteko aukera handiak dituzte.

Zeintzuk dira garatu behar ditugun trebetasunak? Gaitasunak Gure gaitasunak aztertu beharko ditugu, bai ondoen datorkigun lanpostua zein den jakin ahal izateko, bai guk nahi dugun lanpostua lortzeko behar ditugun gaitasunak zeintzuk diren jakin ahal izateko. Ondoren, gaitasunik garrantzitsuenak zerrendatuko ditugu: Norbere ezagutza Autoestimua Norberaren buruarengan konfiantza Lortu nahi diren helburuak Iguripenak Lanarekiko moldagarritasuna Konstantzia Arazoak konpontzen jakitea Burua lanean izatea Ekimena Irudi pertsonala Giza harremanak Talde-lana Komunikaziorako gaitasunak Informatika ezagutzak Hizkuntzak jakitea Konpromisoa. Parte-hartzea

Page 19: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

18

Enplegua bilatzeko bideak Internet: Internetek lan-eskaintzak aurkitzeko, sarean nabigatzeko zein enplegu-atarietan izena emateko aukera aparta eskaintzen digu. Zenbait liburutegik, udalek, unibertsitatek eta GKEk interneten doan sartzeko aukera emango digute. Abantailak ·Lana aurkitzeko lanabesik erabilienetakoa da. ·Zenbait web orrialdek lan-eskaintzak argitaratzen dituzte. ·Curriculuma eransteko aukera eman ohi dute. Lana bilatzen dutenei eta lana eskaintzen dutenen enpresei bilatzen ari direna aurkitzeko aukera ematen die. ·Enpresen web orrialdeei esker, zuzentzen ari gatzaizkien enpresak nolakoak diren jakin dezakegu. .Lana bilatzeko lanabes hau erabilienetakoa izango da etorkizunean ere, bilatzen ari garena berehala aurkitzeko aukera ematen baitu. Desabantailak

·Informatikako oinarrizko prestakuntza izan behar dugu. ·Sistema geldoa da, baina teknologia berrien aurrerapenak gero eta azkarragoak dira. .Ezin dugu jakin zelan dauden kudeaturik datu baseak ezta horiek gaurkoturik dauden ere. Ez dakigu lanabes honek enpresan duen eragina (enpresak kontsultatzen duen...). ·Helbide elektronikorik izan ezean, hobe dugu beste lanabes bat bilatzea, bide hau erabiltzen duten enpresek e-postaz erantzuten baitiete erabiltzaileeei.

Prentsa:

Zenbait egunkarik gehigarriak ateratzen dituzte igandero lan eskaintzen eta eskaeren berri emateko. Guri interesatzen zaizkigun atalak kontsultatu beharko ditugu eta gure lanbide-profilarekin bat datorren lan-eskaintza aukeratuko dugu. Zenbait liburutegi publikok, kulturtegik, unibertsitatek eta GKEk mota horretako egunkariak doan irakurtzeko aukera emango digute.

Abantailak

.Langileak kontratatzeko biderik erabiliena da.

.Oro har, ez da denbora luzea pasatzen enpresek iragarkia jartzen dutenetik langilea kontratatzera arte.

Page 20: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

19

Desabantailak

.Kontu handiz ibili beharko dugu zenbait iragarkirekin, batzuetan iruzurrak baino ez baitira. Honako iragarki hauek saihestuko ditugu: dirua postaz bidaltzeko eskatzen dutenak eta 906 edo 8 zenbakiz hasten diren harremanetarako telefonoa dutenak. Badaude iragarki batzuk lana eskaintzen ari direla ematen dutenak, baina, egiatan, prestakuntza baino eskaintzen ez dutenak.

.Jende askok erabiltzen duen lanabesa da.

Irratia: Gaur egun badaude enpleguari eta prestakuntzari buruzko informazioa eskaintzen duten irratietako dialak. Eskuarki, herri bakoitzak badauzka tokiko lan-eskaintzen berri ematen duten irrati programak. Irrati-programa horiek saio laburrak eskaini ohi dituzte.

Telebista: Badaude enpleguari buruzko informazioa ematen duten zenbait telebista-programa. Programa horietan lan eskaintzen berri ematen dute, hala nola La 2 kateko “Empleate a Fondo” programan. Herri Administrazioak eskaintzen dituen enplegu zerbitzuak: Batzuetan lan-poltsak sortzen dituzte eta norberaren iragarkia jartzeko aukera ematen dute.

Emakumearen formazio eskolak: Bere helburu nagusia emakumearen lan munduratzea lortzea da. Oso informazio-iturburu garrantzitsua da.

Sindikatuak: Lan munduratzeko programak dituzte.

Etorkinen Elkarteak: Badira erakunde espezializatuak lan arloko gaiei eta laneko prestakuntzari buruzko informazioa eskaintzen dutenak.

GKEen enplegu-agentziak: Enplegua bilatu nahi izanez gero, funtsezko lanabesa dugu. Besteak beste, honako hauek eskaintzen dituzte: enplegurako orientabide eta prestakuntza zerbitzuak, lan-eskaintzak eta euren lan-poltsan izena emateko aukera.

Enplegu bulegoak: Hobe dugu enplegua bilatzen hasi aurretik Lanbiden edo INEMen izena ematea. Langileak hautatzeko egiten dituzten deialdietan parte hartuko dugu eta, horrez gain, lanerako prestakuntza jasoko dugu doan. Enpresa batzuek INEMen edota Lanbiden izena emanda egotea eskatzen diete hautagaiei.

Page 21: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

20

Aldi Baterako Laneko Enpresak: Aldi baterako laneko enpresen helburua beste enpresa erabiltzaile batzuk aldi baterako lan-kontratuko langilez hornitzea da. Izena emateko lan-eskaera bat bete beharko dugu. Eskabidea enpresaren gustukoa izatekotan, aurrez aurreko elkarrizketa bat egingo digute eta euren datu basean sartuko dituzte gure datuak. Enplegua bilatzeko bide hau oso egokia da lan-eskarmenturik izan ezean. Gainera, hainbat enpresarekin jarriko gaituzte harremanetan, eta eurekin lan egiten hasiz gero, ohikoena da, langileak finko egitekotan, eurekin aldez aurretik lan egin dutenetako bat kontratatzea. Langileak enpresa erabiltzailean lan egiten jarraituz gero, kontratu mugagabea egiteko aukera izango du. ABLEk ezin dio inolako diru-kopururik kobratu langileari. ABLEetako langileen eskubideen berri izateko 2000-11-10eko 270. BOEn argitaraturiko Aldi Baterako Laneko Enpresen Estatu mailako III. Hitzarmen Kolektiboa kontsultatuko dugu.

Autokandidatura: Enpresa batek enplegu bat eskain diezaguke, aldez aurretik iragarri baino lehen. Bide hau aukeratuz, ez dugu lehiakiderik izango eta, batzuetan, enpresaren datu-basean sartuko dituzte gure datuak. Lana bilatzen hasi aurretik, gure lanbide-profila zehaztuko dugu eta horrela, jakin ahal izango dugu zeintzuk diren gehien interesatzen zizkigun lanpostuak. Zenbait bide izango ditugu gure lanbide-profilari ondoen egokitzen diren lanpostuak eskaintzen dituzten enpresen berri izateko: telefono gidak, Orrialde Horiak, Internet, etab. Bide hauek ditugu gure autokandidatura enpresetara helarazteko: postaz (aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidaliko ditugu); telefonoz (Pertsonal Arduradunekin jarriko gara harremanetan eta berarekin hitz egin ondoren, curriculuma bidaliko dugu); enpresara gu geu joan gaitezke, eta eskutik eskura emango dugu gure curriculuma; internetez (curriculuma erantsiko dugu aurretik aurkitutako enpresen orrialdeetan).

Norberaren kontaktuak: Enplegua bilatzeko biderik erabilienetakoa eta erangikorrenetakoa da. Ezagutzen ditugun pertsona gehienei esango diegu lana bilatzen ari garela, eta horrela lan baten berri baldin badute, abisatuko digute. Gure ezagunei zer lan mota egin nahi dugun eta aurretik dugun lan-eskarmentua aipatuko diegu.

Unibertsitateak.

Hautaketa enpresak.

Merkataritza Ganberak.

Lan poltsak.

Page 22: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

21

Baliabideen gida

Enplegua Internetez bilatzea Monster. www.monster.es Lanbide orientazioa eskaintzen duen lan poltsa da. Lan eskaintzak herrialdeen arabera sailkatuta ikusteko aukera ematen du. SWF. www.swf.es Zenbaketa sistema automatiko honek e-postaz bidaltzen ditu lan-eskaintzak. GoJobsite. www.gojbsite.es Lan poltsa honek Espainiako eta Europako lan-eskaintza berrien berri ematen du. Lan eskaintzak 35 sektoreri dagozkie. Trabajo fácil. www.trabajofacil.com Curriculumen erregistroa egiten du eta lan poltsetara bidaltzen ditu. Lan-eskaintza publikoak, oposizioetarako ikasgai-zerrendak... Lan-baimenei, homologazioei eta abarrei buruzko informazioa eskaintzen du. Trabajos.com. www.trabajos.com Enpresen eta lana bilatzen dutenen tokia. Prestakuntza eskaintzen dute. Infojobs. www.infojobs.net CVen bankua, lan-eskaintzak...Berriak e-postaz bidaliko dizkigute. Albisteak, baliabide zentroa eta soldata kalkulatzeko modua. Laboris. www.laboris.net Profesionalen eta enpresen arteko topalekua. Servijob. www.servijob.com Lan-eskaintzak. Enpresentzako giza-baliabideen zerbitzuak eta lan-munduari buruzko aholkuak eta artikuluak. Infoempleo. www.infoempleo.com Lan-eskaintzak. Ikastaroak eta bekak. Lehen enplegurako eskaintzak. Lan-eskaintza publikoa. Izena eman behar da. Cybersearch. www.cybersearch.es Prestakuntza, lan-eskaintzak. Oficina Empleo. www.oficinaempleo.com Estatu mailako lan-eskaintzak, oposizioak eta bekak. Etxean lan egiteko eskaintzak. Praktikak.

Page 23: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

22

Todo Trabajo. www. todotrabajo.com Doako enplegu-zerbitzua. Hautagaiek bere curriculumak erants ditzakete eta bilaketa pertsonalizatuak egin ditzakete. Bocento taldearen (El Correo, ABC...) prentsako iragarkiak. Trabajo.org. www.trabajo.org Lan eskaintza eta eskaerak, lan munduko berriak eta aholku praktikoak. Empleo.com. www.empleo.com Lan-eskaintza publikoak, enpresen eta hautagaien zerrendak. Nahi den lan motaren araberako web orrialdeen zerrenda. Canal CV. www.canalcv.com Profesional kualifikatuen eta zuzendarien bilaketa eta hautaketa. Europako, AEBetako eta Latinoamerikako lan-eskaintzak. Empleo Fácil. www. empleofácil.com Lan atari honetan lan-eskaintzak, foroak eta ikastaroei eta prestakuntzari buruzko informazioa eskaintzen dira. Lan-motaren araberako web orrialdeen zerrenda. Untrabajo. www.untrabajo.com Langileentzako eta enpresentzako doako lan poltsa. Acciontrabajo.com. www.acciontrabajo.com Espainiako eta Europako enplegu poltsa. Honako sektore hauek hartzen ditu bere barnean: telekomunikazioak, informatika, ingeniaritza, erizaintza, medikuntza, enpresa ikasketak eta Internet. Tecnobolsa. www.tecnobolsa.com Teknologia berrietan espezializaturiko ataria. Empleo Externo. www.empleoexterno.com Lan-eskaintzen eskaria. Ezgaituentzako lan-eskaintzak. Mundiempleos. www.mundiempleos.com Bilatzailea, estekak eta bekak dituen enplegu-zerbitzua. Abecedarios de ofertas de empleo. www.laplazamenor.com/trabajo.htm Espainiako, Europako eta Amerikako lan-eskaintzak. InnovaJob.com www.innovajob.com Lan-eskaintzak eta curriculum vitaeak argitaratzen eta mantentzen dituzte eta horiek kontsultatzeko aukera ematen dute. Steptone. www.stepstone.es Datu basea daukate Europako eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan. Kontratuak online egiten dituzte.

Page 24: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

23

Computrabajo. www.computrabajo.com Egunero gaurkotzen dute bere lan-eskaintzen zerrenda. Recursos Humanos.net. www.recursoshumanos.net Lan poltsak osatzen dituzte. Alorrak: merkataritza-ikuskizunak, ostalaritza, informatika, autonomoak eta turismoa. ERAKUNDE OFIZIALAK Europar Batasunaren web orrialdea. www.europa.eu.int Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa. www.mtas.es Enpleguko Institutu Nazionala. www.inem.es Gizarte Segurantza. www.seg-social.es Euskadiko Erakunde Ofizialak. www.euskadi.net Bizkaiko Foru Aldundia. www.bizkaia.net ARGITALPEN OFIZIALAK Estatuko Aldizkari Ofiziala. www.boe.es Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. www.euskadi.net Bizkaiko Aldizkari Ofiziala. www.bizkaia.net EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUA Lanbide.net. www.lanbide.net Eusko Jaurlaritzaren enplegu-ataria da. Lan-eskaintza publikoak, prentsa iragarkiak eta Lanbideren lan poltsa.

Egailan. www.egailan.es Enplegua eta Prestakuntza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa da. Novia Salcedo. www.noviasalcedo.es Fundazio honek gazteei Euskadi mailako lan munduan eta gizartean bertan murgiltzen laguntzen die. Prestakuntza jarduerak antolatzen dituzte. Ede Fundazioa. www.fundacionede.org Irabazi asmorik gabeko erakundea da. Helburua: gizarte esku-hartzearen eremuan lan egiten duten pertsonei eta erakundeei zuzendutako programak eta zerbitzuak garatuz, Bizkaia gizarte, kultur eta hezkuntza arloan garatzea.

Page 25: ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK · Lan Merkatua gure kabuz aztertu beharko dugu, lan eskaintza guztiak ez baitituzte argitaratzen. Geure burua “saltzen” ikasi behar dugu. Epe ertaineko

24

Bilalan. www.bilalan.net Euskaraz lan egiteko lan-eskaintzen berri ematen du eta enpresei langile euskaldunak bilatzen laguntzen die. Praktiges- Lanbila. www.praktiges-online.ehu.es Ikasketak amaitu ez dituzten EHUko ikasleentzako praktika-poltsa. Ikasketak amaitu dituzten EHUko ikasle ohiek “lanbila” estekak eskaintzen duen lan poltsa kontsulta dezakete. Euskadiempleo. www.euskadiempleo.net EAEko enplegu atari pribatua.