ENERITZ MAIZ «Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua da … · 2021. 5. 27. · Erredakzioa...

8
Alkateen Mugimendua ekainaren 9an bilduko da Sagarduirekin Abaltzisketako, Belauntzako, Berrobiko, Larraulgo eta Tolosako alkateei Alkateen Foroan parte hartzeko deia egin diete, «elkarrekin osasun eredua eta azpiegiturak adosteko» // 3 GEHIGARRIA MOTORRARI BURUZKO INFORMAZIO OSATUA Laskorain 2.B mailatik Hirugarren Mailara jaitsi da Areto futboleko Tolosako taldeak lehenbailehen itzultzea espero du; Hirugarren Mailako Tolosala taldeak ez du oraindik maila ziurtatuta // 7 Beirazko ontzien birziklatzea handitzeko kanpaina abian Ostalaritzan biltzen den ontzien kopurua handitu nahi du Tolosaldeko Mankomunitateak; erraztasunak emango ditu desegoki sailkatutakoa gutxituz joan dadin // 5 «Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua da adinekoak sozializatzea» NAHIKARI GOÑI DINAMIZATZAILEA Amezketako Udalak Jubilatuen Txokoa ireki du, urtebete itxita egon eta gero; soinketa eta oroimen tailerrak ematen ditu Nahikari Goñik, eta esan du adinekoek txokoaren eta bertakoen hutsune handia nabaritzen zutela // 6 ENERITZ MAIZ OSTEGUNA 2021/05/27 9. urtea, 1.425. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 83 €

Transcript of ENERITZ MAIZ «Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua da … · 2021. 5. 27. · Erredakzioa...

Page 1: ENERITZ MAIZ «Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua da … · 2021. 5. 27. · Erredakzioa Amasa-Villabona Amasa-Villabonako Irrintzi, Zun-beltz, Uxo Toki eta Behar Zana el-karteek

AlkateenMugimenduaekainaren 9anbilduko daSagarduirekinAbaltzisketako, Belauntzako,Berrobiko, Larraulgo eta Tolosakoalkateei Alkateen Foroan parte hartzekodeia egin diete, «elkarrekin osasuneredua eta azpiegiturak adosteko» // 3

GEHIGARRIAMOTORRARI BURUZKO INFORMAZIO OSATUA

Laskorain 2.B mailatikHirugarrenMailara jaitsi da

Areto futboleko Tolosako taldeaklehenbailehen itzultzeaespero du; HirugarrenMailako Tolosala taldeak ez du oraindikmaila ziurtatuta // 7

Beirazkoontzienbirziklatzeahanditzekokanpaina abian

Ostalaritzan biltzen denontzien kopurua handitunahi du TolosaldekoMankomunitateak;erraztasunak emango ditudesegoki sailkatutakoagutxituz joan dadin // 5

«Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua daadinekoak sozializatzea»NAHIKARI GOÑI DINAMIZATZAILEA

Amezketako Udalak Jubilatuen Txokoa ireki du, urtebete itxita egon eta gero;soinketa eta oroimen tailerrak ematen ditu Nahikari Goñik, eta esan duadinekoek txokoaren eta bertakoen hutsune handia nabaritzen zutela // 6

ENER

ITZ M

AIZ

OSTEGUNA2021/05/27

9. urtea, 1.425. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 83 €

Page 2: ENERITZ MAIZ «Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua da … · 2021. 5. 27. · Erredakzioa Amasa-Villabona Amasa-Villabonako Irrintzi, Zun-beltz, Uxo Toki eta Behar Zana el-karteek

Herriko elkarteekateak zabaldunahi dituzte

Erredakzioa Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako Irrintzi, Zun-beltz, Uxo Toki eta Behar Zana el-karteek Eusko Jaurlaritzari elkar-teak irekitzeko eskaera luzatudiote, Gipuzkoako beste hainbatelkarterekin batera. Elkarteetako ordezkariek esan

dute pandemia egoera honek«hankaz gora» jarri duela elkartegastronomikoen bizitza. «Badirasei hilabete gure elkarteetako ate-ak itxi behar izan genituela. He-rritarrok ezin izan dugu gure el-karteetan bildu, sei hilabete dirahain kuttunak ditugun gure txo-koetako bizitza itxi genuela. Ego-erak hala eskatzen zuen eta ezin-bestekoa zela ulertu genuen».Behar Zana elkarteko kide Ne-

rea Zumeagak nabarmendu due-nez, «elkarte gastronomikoak jen-dea elkartzeko tokiak dira, aisiaeta kultur mugimendua sortzendugu eta herriei bizitasuna eman.Herrian eragile ere bagara». Hila-beteotan herriko elkarteek ezdute bazkide galerarik izan:«Nahiz eta erabilerarik eman ez,kuotak ordaintzen jarraitu du jen-deak, denon ardura baitira gureelkarteak». Kultura hori «errotu-

ta» dagoela dio Zumeagak eta he-rritarrak ateak zabaltzeko «go-goz» daudela adierazi du. Beraz, orain euren elkarteetako

bizitza berreskuratzeko garaiadela uste du. Herriko elkarteenegoerak ezberdinak izanik ere,guztiek ateak irekitzea beharrez-kotzat jo du, beti ere, egoerari ego-kituta eta beharrezkoak direnneurri eta protokoloak jarraituta.«Arduraz jokatu dugu orain arteeta arduraz jokatzen jarraitukodugu. Gure elkarteak ere toki se-guruak izan dira eta izaten jarrai-tuko dute».

ADIERAZPENA UDALEANAmasa-Villabonako udalbatzakbat egin du herriko elkarteen es-kakizunekin eta onartutako adie-razpen batean proposamena kon-tuan hartzeko eskatu die eskume-na duten erakundeei. «Ahalik etalasterren osatu dezatela EAEkoelkarte gastronomikoek nahitaezbete beharreko COVID-19arenaurkako protokolo espezifikoa,elkarteak berme osoz ireki ahalizan dezaten». Udalak onartutakoadierazpena Lehendakaritzara,Osasun sailera eta Labi batzordeteknikora bidaliko du.

Lau elkarte gastronomikok egin duteeskaera eta Amasa-Villabonako Udalakadierazpena onartu du eskaerekin bat eginez

Elkartasun Sarearenbilera egingo dute gaurErredakzioa Amasa-Villabona

Pobrezia egoeran edota bazterke-ta arriskuan dauden herritarreilaguntzeko 2020an sortutakoAmasa-Villabonako ElkartasunSareak batzar ireki berri bat egin-go du gaur, udaletxeko batzar are-toan, 19:00etan.Iaz, COVID-19ak eragindako

pandemiaren testuinguruan sor-tu zen Elkartasun Sarea eta beste-ak beste, janari bilketa herrikoiaegin zuten, herrian behar gehienzuten familiei eta pertsonei la-guntzeko. Jostailu bilketa bat eregauzatu zuten iazko abenduan.Azken hilabeteetan udaleko gi-zarte zerbitzuen sailarekin elkar-

lanean jardun du sareak eta eki-men horien berri emango dugaurko batzarrean. Bide batez,Zu-Bi izeneko elkartasun dinami-ka berriaren proposamena aur-keztuko da bileran. Dinamika so-lidario honen bidez, zailtasunekonomikoak dituzten familieta-ko haur eta gaztetxoei aukera be-rriak eskaini nahi zaizkie herrikojardueretan parte hartzeko etaarrazoi ekonomikoengatik garatunahiko lituzketen kirol, kulturedota aisialdiko jarduerei ukoegin behar ez izateko.Amasa-Villabonako Udalak ba-

tzarrean parte hartu eta Elkarta-sun Sarearen lana babesteko deialuzatu die herritarrei.

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2021eko maiatzaren 27a

Lan eskaintzak

Psikoterapeuta.Uztaila eta abuz-tuan Tolosako fisioterapia zentro ba-tean lan egiteko fisioterapeuta ba-ten bila gabiltza (jarraitzeko aukera-rekin). Interesatuek bidali

curriculuma ondorengo helbidera:[email protected] behar dagoizetan Tolosan. Interesatuek deituhonako telefono zenbaki honetara:625 70 5026.

IRAGARKI LABURRAK

Kolonbiari etaPalestinari elkartasunaadierazi die udalakAmasa-Villabonako udalbatza osatzen duten hirualderdiek elkartasuna adierazteko erakunde adierazpenaonartu zuten astearteko osoko bilkuran, aho batez

Jon Miranda Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako Udalak era-kunde adierazpena onartu duKolonbiako eta Palestinako he-rriei elkartasuna adieraziz. EHBilduk aurkeztu du testua ezta-baidarako maiatzeko osoko bil-kuran, «bi herrialdeetan gerta-tzen ari diren giza eskubideenurraketa larriak salatu eta elkar-tasuna adierazteko». Udalbatzakaho batez onartu du erakundeadierazpena.

ERREPRESIOA SALATUZJoan den apirilaren 28an Kolon-biako herria kalera atera zen bizibaldintza justuak eskatzeko etaIvan Duqueren gobernuaren zer-ga erreformaren aurka protestaegiteko. Ordutik, mugarik gabe-ko geldialdi nazionalean daude,eta udalak onartutako testuarenarabera, «poliziaren indarkeria,eraildako eta zauritutako pertso-nak, atxiloketa arbitrarioak etaeraso sexualak gertatu dira indarpolizialen aldetik».Guzti hori ikusita, Amasa-Vi-

llabonako Udalak legez protestaegiten dutenen aurkako errepre-sio «basati eta bidegabea» salatudu eta Ivan Duqueren gobernua-ri eskatu dio Kolonbiako herritarguztien giza eskubideak babes-teko eta bermatzeko. Indar pu-blikoek eragindako indarkeriagertakariak argitzea ere eskatudu udalak eta nazioarteko komu-nitateari dei egin dio ekintza di-plomatiko eta politikoak aurreraeraman ditzan, «errepresioaamaitzeko eta Kolonbiako he-rriaren eskubideak errespetatze-ko». Udal ordezkariek emandakodatuen arabera, 50 hildako eta1.700 lagunetik gora zauritu diraasteotako protestetan.Bide batez, mobilizazioetatik

kanpoko taldeek indarkeria ego-era hau ondasun komunak arpi-latzeko eta erasotzeko erabili iza-na arbuiatu du Amasa-Villabo-nako Udalak, eta aldi berean,ekintza horiek protesta sozialakriminalizatzeko erabili izanaere gaitzetsi du. Horregatik Ko-lonbiako herritarrei elkartasunaadierazi eta justizia soziala eta

bizi baldintzak hobetzeko eskae-rekin bat egiten duela adierazidu.

ERASOA GELDIARAZTEKO DEIAIsraelek Palestinako herriari era-giten dizkion giza eskubideenurraketak ere salatu nahi izan di-tuzte Amasa-Villabonako udalordezkariek. «Dei egiten diogunazioarteko komunitateari era-soaldi militar hori geldiaraztekoeta elkarrizketarako eta negozia-ziorako bideei berriro ekin die-zaion». Mahmud Abbas Palesti-nako presidenteak Europakoerakundeen laguntzarekin Na-zioarteko Bake Konferentzia bategiteko eskaera babestu du uda-lak. Palestinako herriaren giza es-

kubideen defentsarekiko kon-promisoa agertzearekin bateraAmasa-Villabonako Udalak harabidaltzen den giza-laguntza in-dartzeko eskaera egin die Araba,Bizkai eta Gipuzkoako foru al-dundiei, Eusko Jaurlaritzari, Na-farroako gobernuari eta IparEuskal Herriko elkargoari.

Erosketa bonuen kanpainaabiatuko dute IruranErredakzioa Irura

Herriko merkataritza eta ostala-ritza sustatzeko helburuarekinIrurako Udalak erosketa bonuakbanatuko ditu herritarren arteanherriko saltokietan erabiltzeko.10 euroko balioa duten bost bo-nuko loteak eskuratu ahal izan-

go dira, eta honenbestez, 50 eu-roko balioa duen lotea 40 euroanerosi ahal izango dute herrita-rrek. Udalak, orotara, 5.000 eu-roko balioa duten bonuak bana-tuko ditu. Bonuak gastatu ahal izateko

saltokien zerrenda eman duteezagutzera: Ametsa Trinketea,

Ametz estankoa, Attonaren den-da, Enara taberna, Miren Bakar-ne Arrue farmazia, Loatzo taber-na jatetxea, Triku ile-apaindegia,Tximak ile-apaindegia eta Xareokindegi- kafetegia.Pertsonako lote bat eskuratu

ahal izango da udaletxeko harre-ra bulegoan, 09:00etatik14:00etara. Ekainean jarriko dirasalgai bonuak, kanpaina ekaine-an hasi eta abuztuaren 31n buka-tuko baita. Herritarrak eskaintzaberezi honetan parte hartzeraanimatzen ditu udalak. «Garran-tzitsua da erosketak herriko sal-tokietan egitea», esan dute Irura-ko udal ordezkariek.

Page 3: ENERITZ MAIZ «Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua da … · 2021. 5. 27. · Erredakzioa Amasa-Villabona Amasa-Villabonako Irrintzi, Zun-beltz, Uxo Toki eta Behar Zana el-karteek

Eskualdeko alkateakekainaren 9an bildukodira SagarduirekinTolosaldeko Alkateen Mugimenduak orain arte egindakolana aurkeztu eta Tolosaldeko Alkateen Foroa osatzekoeskaera egin du, Osasun sailburuarekin bilera egin aurretik

J. Artutxa Dorronsoro Tolosa

Tolosaldeko Alkateen Mugi-mendua osatzen duten eskual-deko osasun eremuko 25 alkate-ek agerraldia egin dute TolosakoTrianguloa plazan. Orain artekoibilbidean landutako proposa-menak aurkeztearekin batera,Tolosaldeko Alkateen Foroa osa-tzeko eskaera egin dute. «Osasunmahaia eratzeko proposamenaluzatu genuenetik, lan handiaburutu dugu arlo ezberdinetan,Tolosaldean osasun arreta publi-koa eta kalitatezkoa izan deza-gun», adierazi dute.Alkateek esan dutenez, ospita-

le berriaren kokapena, zerbitzu

eskaintza eta zehaztu beharrekobestelako gaien inguruan haus-nartzen aritu dira antolatu dituz-ten lan mahai ezberdinetan.«Orain, Alkateen Foroa eratzekodeia luzatzen dugu, gure propo-samenak Tolosaldeko osasuneremuko alkate guztiekin elkar-banatu eta egin daitezkeen ekar-penekin osatzeko asmoarekin».Eskualdeko alkateei «arduraz

eta erantzukizunez jokatzea» da-gokiela esan dute. «Horrela,oraindik alkateon mugimen-duan parte hartzen ari ez direnTolosako, Belauntzako, Abaltzis-ketako, Berrobiko, Larraulgo etaAndoaingo alkateak, AlkateenForoan parte hartzera gonbidatu

nahi ditugu, elkarrekin eta de-non artean, Tolosaldean zer no-lako osasun eredua eta azpiegi-turak behar ditugun adosteko».Modu honetan, eskualdeko al-

kateen mugimenduko kideekbaieztatu dutenez, ekainaren9an bilera bat izango dute Gotzo-ne Sagardui osasun sailburuare-kin. «Denon ahotsa ordezkatutaegongo da. Izan ere, eskualdeosoko herritarren onurarako,Tolosaldeak ahots bateratua iza-tea da zentzuzkoena eta eragin-korrena, etorkizuneko ospitalepubliko berriaren inguruko era-bakiak Eusko Jaurlaritzako Osa-sun sailarekin batera elkarlane-an hartzeko».

Trianguloa plazako Gaztelako Atearen aurrean elkartu ziren Tolosaldeko Alkateen Mugimenduko ordezkariak. J. ARTUTXA

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2021eko maiatzaren 27a

ZUZENKETATOLOSALDEKOATARIA-ren maia-tzaren 26ko zenbakiko 2. orrian,Ur Mara museoan egingo dirensormen egonaldien albistean,Sormenaren Kabia egonaldiakhiru astekoak izango direla jar-tzen zuen, baina astebetekoakizango dira. Barkatu eragozpe-nak.

Positiboenkopuruak gora egin duTolosaldean, 29kasu berrirekin

Tolosan 9, Berrobin 5,Anoetan 4, Alegian, Altzoneta Ibarran 3na eta Amasa-Villabonan eta Belauntzankasu bana atzeman dituzte

Erredakzioa

Osasun Sailak emandako datuenarabera, 8.787 test diagnostikoegin zituzten asteartean, eta ho-rietatik 379 (%4,3) positiboakizan ziren. Gipuzkoan, 121 atze-man zituzten, tartean, 29 Tolo-saldean.5.000 biztanle baino gehiago-

ko Tolosaldeko herrien kasuan,Amasa-Villabona kolore horiandago, 118ko tasarekin eta Tolosagorrian, 474ko tasarekin. Osasuneremuei begiratuta, Alegiakoa(178) eta Villabonakoa (187) dau-de horian, Ibarrakoa (395) laran-jara pasa da eta Tolosakoa (441)gorrian dago. Tolosaldeko ESIa(268) horian dago.Ospitaleen egoerari dagokio-

nez, COVIDaren ondorioz 38pertsona ospitaleratu zituztenatzo, denera, 191 pertsona daudeospitaleetan, eta COVIDa duten111 pertsona ZIUn daude.Bestalde, maiatzaren 17tik

23ra bitarte, COVIDaren eragi-nez EAEn 18 pertsona hil direlabaieztatu du Osasun sailak.

1,1 milioi eurokoinbertsioa,Tolosasuspertzenjarraitzeko

Egoerari aurre egitenjarraitzeko, ostalariei etaturismo sektoreari dirulaguntza zuzenak emateaproposatu du udalak

J. Artutxa Dorronsoro Tolosa

Tolosako Udala iaztik ari da hiriekonomia eta kultura babestueta herritarren ongizatea berma-tzeko neurriak hartzen. «Orain-dik pandemiaren ondorioak ja-saten ari gara, eta beraz, beha-rrezkoa da sektore kaltetueneilaguntzen jarraitzea, herritarrakerdigunean jarriz», adierazi duOlatz Peon alkateak.Hori dela eta, ezohiko aurre-

kontua prestatu zuten 2021era-ko, eta iaz bezala, hainbat neurrihartu dira COVID-19aren ondo-rioak arintzeko. Momentuz, 1,1milioi euro baino gehiago bide-ratuko dituzte egoerari aurre egi-tera. «Ahalegin ekonomiko han-dia da, Tolosa eredu izaten ja-rraitzeko. Etorkizunera begira,herria pandemiaren osteko ager-tokirako prestatzen ari gara».Aurtengo neurrien artean ko-

katzen dira, besteak beste, Sus-pertu Tolosa bonu kanpaina(120.000 euro), tasen %100ekohobaria (421.000 euro), sektorekaltetuenentzako diru laguntzak(200.000 euro) eta kultura ba-bestu eta herria biziberritzekoegitasmoak (377.880 euro). Bes-tetik, udalak hainbat proiektuestrategiko jarri ditu abian, ekin-tzailetzari (Emari-Coworkinggunean), azokari (Azoka Lagu-nak proiektua), merkataritzari(Gogoko) eta turismoari begira.Azkenik, sektore honi eta ostala-ritzari diru laguntza zuzenakematea ere proposatu du udalak.

Page 4: ENERITZ MAIZ «Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua da … · 2021. 5. 27. · Erredakzioa Amasa-Villabona Amasa-Villabonako Irrintzi, Zun-beltz, Uxo Toki eta Behar Zana el-karteek

Irati Saizar Artola Anoeta

Ospakizunerako urtea dute EHBildukoek. 10 urte bete ditu koa-lizio abertzaleak, eta ospakizu-nari jarraipena emateko, Anoe-tako EH Bilduk bi ekitaldi anto-latu ditu. Ostiralean, EHBilduren ibilbidea jasotzen duen10 urte baino ez dokumentalaproiektatuko dute, 18:30ean, Zi-miterioan. Eta larunbatean, Mi-kel Otero (Anoeta, 1972) EH Bil-duko legebiltzarkideak solasal-dia eskainiko du 11:00etan,ikastolako belardian: Larrialdiklimatikoari aurre egin ezkerre-tik eta burujabetzarantz. Anoe-tatik zer?. Eguraldi txarra eginezgero, auditorioan izango da. Biekitaldietarako haurtzaindegizerbitzua jarri dute. Bada zer ospatua EH Bildun?Asko daukagu ospatzeko, bai

egindako ibilbideagatik, eta bai-ta ere dokumentalak dioen mo-duan, 10 urte baino ez, ibilbideluzea daukagulako aurretik. Su-biranotasunetik eta ezkerretikeraikitako esparru politiko anitzbaten jaiotza eman zen duela 10urte eta ibilbide mardula, politaeta emankorra izan du. Zenba-kiak hor daude: azken udal hau-teskundeetan Euskal Herriko le-hen indarra izan gara, hainbaterakunde kudeatzen aritu gara,eta onena iristear dago.Ibilbide baten hasiera beste-rik ez da?Azken 10 urte hauetan korrontepolitiko ezberdinen uztartze bategon da; herri honen alde fun-tzionatzen ari den makineria batolioztatzen aritu gara. Uste dut,EH Bildu heldutasun batera iri-tsi dela, eta Euskal Herri osoa-rentzako ezkerreko alternatiba

bat eraiki dugula. Hainbat leku-tan eta gobernutan, eta herrietanditugun 116 alkateekin egiten arigaren lan hori, nazio mailara es-kalatu behar dugu eta gure herri-tar guztientzat, dagoeneko erdiagortua dagoen EAJren gober-natzeko ereduaren aurrean, bereosotasunean alternatiba sendobat izango dena eraiki eta baliatudugu.Marraztuta dago etorkizuna?Leku ezberdinetan aritu garaproposamenak egiten, eta hain-bat politika zehatz abian jartzen;gehienbat, udal mailako politi-kan, baina, aldi berean, EuskalHerri osorako proiektu sendo etaoso bat osatu dugu, eta orain,proiektu hori islatzeko momen-tua da, bai Nafarroako erakundenagusietan eta baita Araba, Biz-kai eta Gipuzkoakoetan ere. Eus-kal Herri osorako ezkerretik erai-

kitzen ari den alternatiba bat da,langile klasearen aldekoa, femi-nismoaren aldekoa, ekologismo-aren aldekoa eta beste hainbatezaugarri dituena.Zein balorazio egin duzueorain artekoaz?Positiboa izan da. Erabat biziriketa egonkortuta dago duela ha-mar urte jaio zen proiektua; ba-tzen eta biderkatzen jakin duenesparru politiko zabal bat mami-tu dugu. Ibilbide honetan dene-tik topatu dugu: 2011ko EH Bil-duren eztanda handi horretatik,2015 inguruan, Podemosen age-rraldiarekin, beherakadatxo batekarri zuen. Baina, nik uste esta-tutik zetozen haize horiek, poli-tikoki gure herrian puxika batbezala puzten joan diren horiek,azken urteetan bere lekura etor-tzen ari direla, eta berreskuratudugula EH Bilduk hasieran izan

zuen kemen eta herritarren ba-bes hori. Azken urteetan goranz-ko norabidean gaude berriro.Gaur egun EH Bildu puntuonean, egokian ikusten duzu?Bai, nik legebiltzarretik ikustendut mundua, baina nik uste sen-dotasun eta heldutasun bat ba-duela. Hanka bat gaur egungoerrealitatean ondo oinarritutadugu, eta beste hankarekin, gauregun topatzen ditugun muga ez-berdinak, muga instituzionalakedo juridikoak bultzatzeko asmoadugu. Horrela egin behar da poli-tika, bizi duzun errealitateanondo errotuta, bestela ez dagomodurik jendearen egunerokobeharrekin konektatzeko, baina,aldi berean, beste ortzi-muga bateskaini behar zaio jendeari, ingu-ruan ditugun mugak gainditzekomodukoak direla irudikatzeko. Asteburuan, jaioterrira itzuli-ko zara klima larrialdiaren in-guruan hitz egitera.Ilusio berezia egiten dit, lehen-dabiziko aldia izango baita ter-mino politikoan joango naizena.Izan ere, aspalditik Araban bizinaiz, eta anoetarrak nitaz gogo-ratu izana pozgarria da. Gainera,EH Bildurentzat oraintxe bertangakoa den gai bat aztertzera jo-ango naiz, klima larrialdia, ze-hazki, baina orokorrean gauregun bizi dugun krisi ekologiko-aren inguruan ariko gara. Klima aldaketari erantzunaezkerretik eta burujabetza-rantz soilik eman ahal zaio?Bai, zalantzarik gabe. Oraintxebertan arazo oso potoloa dauka-gu: klima krisi orokortu bat dau-kagu, eta argi dagoena da trantsi-zio azkarra eta zabala egin behardugula. Aldaketak egiteko ga-rrantzitsua da bi aspektu horie-tan azpimarra egitea. Batetik, ez-kerretik egin behar da aldaketakguztiontzat justuak izan daite-zen, Eta bestetik, subiranotasu-na gakoa da. Guk badugu subira-notasun falta bat, eta trantsizioenergetiko bat egin nahi badugu,erabakiak guztiok batera hartubehar ditugu.

ATARIA

«Erabat biziriketa egonkordago duelahamar urte jaiozen proiektua»MIKEL OTEROEH BILDUKO LEGEBILTZARKIDEAEH Bilduk hamar urte bete ditu aurten, etahorren harira, Anoetan, bi ekitaldi antolatudituzte astebururako; larunbatean, Mikel Otero anoetarrak klima larrialdiareninguruko solasaldian hartuko du parte

04 TOLOSALDEA POLITIKA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2021eko maiatzaren 27a

Page 5: ENERITZ MAIZ «Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua da … · 2021. 5. 27. · Erredakzioa Amasa-Villabona Amasa-Villabonako Irrintzi, Zun-beltz, Uxo Toki eta Behar Zana el-karteek

Ostalaritzan sortzen den beirabirziklatzeko kanpainaTolosaldeko Mankomunitateak Alegia, Anoetan, Amasa-Villabona, Irura, Ibarra , Tolosa eta Zizurkilgo ostalariakanimatu nahi ditu beirazko ontziak birziklatzera

Erredakzioa Tolosaldea

Tolosaldeko Mankomunitateakbeirazko ontzien birziklatzeasustatzeko kanpaina berri batabiarazi du. Helburua da Ale-gia, Anoetan, Amasa-Villabona,Irura, Ibarra , Tolosa eta Zizur-kilgo ostalariak beira birzikla-tzera animatzea, herriz herribiltzen den beira ontzien kopu-rua handitzeko. Horiek horrela, edukiontzie-

tan desegoki sailkatuta jasotzenden hondakin kopurua ahaliketa txikiena izatea lortu nahi dumankomunitateak. Azterketalana egitea aurreikusi du eta ho-rretarako bisitak egingo dituzteostalaritza guneetara. Beirazkoontzien birziklatzeari buruzkoargibideak emango dituzte etabirziklatzearen onurez hitzegingo dute.

EKAINAREN 4RA ARTEKanpaina astelehenean hasizen, ekainaren 14a bitarte luza-tuko da eta lehenik eta behin,argibideak emango dituzte etaostalariek dituzten beharrakidentifikatuko dituzte. «Establezimendu bakoitzak

sortutako hondakin-bolumena-ren arabera, edukiera handia-goko ala txikiagoko ontziak ba-

natuko zaizkie ostalariei beiraz-ko hondakinak birzikla ditza-ten, eta, oro har, birziklatzekoerraztasunak emango zaizkie»,esan du mankomunitateak. Hezitzaileek bigarren bisita

bat egingo dute gero, eta beiraegoki bereizten duten ikusikodute.Tolosaldeko Mankomunita-

teak nabarmendu du oso ga-rrantzitsua dela ostalarien lan-

kidetza, gaika bildutako beira-kopuruak gora egiten jarrai de-zan. «Izan ere, ostalaritzan sor-tzen da erabilera bakarreko bei-ra-hondakinen % 50, eta beraz,ostalaritza funtsezko sektoreada birziklatze-helburuak lortze-ko: alor horretan egindako edo-zein aurrerapenak hobekuntzaesanguratsua ekarriko du, kli-ma aldaketaren aurkako borro-kan».

Beira jasotzeko edukiontzi bat, Tolosan. ATARIA

Tolosa saritu dutejasangarritasunarenaldeko lanarengatikTOLOSA //Alkateen Klima etaEnergia Ituna nazioarteko eki-mena da eta mundu osoko hain-bat herrik hartzen dute parte,tartean Tolosak. Eusko Jaurlari-tzak udalerriek tokiko eremutikenergia eta klima trantsizioariheltzeko egindako lana aitortze-ko ekitaldi bat egin du eta bertanegon da Olatz Peon Ormazabalalkatea. Tolosan klima aldaketa-ri erantzuteko hartu diren etahartuko diren neurriak nabar-mendu dituzte.

Amarozko basora eta urmaelerabisita gidatuaTOLOSA // Amarozko basoa etaurmaela balioan jartzeko asmoz,hainbat ekintza egin dira bertan.Herriko ikastetxeetako ikasleakbertan izan dira azken egunetaneta ekainaren 2an tolosar guz-tiek izango dute aukera. Aranza-di Zientzia Elkarteko adituek bi-sita gidatu bat eskainiko duteekainaren 2an, 18:00etan. Ama-rozko frontoiaren ondoan dago-en iturrian elkartuko dira etaparte hartzeko 688 727 983 tele-fono zenbakira deitu behar da.

INGURUMENA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2021eko maiatzaren 27a

Alkatea ziurtagiria jasotzen. ATARIA

Irurarrakkonpostatzeraanimatzeko ekimenaErredakzioa Irura

Gaur egun Irurako etxe eta salto-kietan sortzen diren hiri honda-kinak bildu eta tratatzeko zerbi-tzuagatik urtean 260.000 euroordaintzen ditu Irurako Udalak.Kopuru horri hondakinen ga-rraioari eta tratamenduari lotutaeragiten den kutsadura gehitubehar zaiola uste du udalak. Ho-rregatik herritarrak hondakin or-ganikoak konpostatzera anima-tu nahi ditu. Irurako Udalakemandako datuen arabera herri-ko etxeetan sortzen den honda-kinen gehiengoa, %23, organi-koa da. 2013an etxeko konpostagai-

luak banatu zituen eta auzoko

konpostagailuak eraiki zituen.«Urte asko pasa dira ordutik, etakonpostajearen ohitura berpiz-teko eta herritar ororengana za-baltzeko deialdi berria egin nahidugu», aipatu dute udaletik.Bide batez, gaur egun honda-

kin organikoa konpostatzen du-ten herritarrak identifikatu nahidituzte eta esan dute etxeko hon-dakin organikoak konpostaje bi-dez kudeatzen duten herritarraksarituko dituztela hondakinentasan hobaria aplikatuz. Hondakin organikoak kon-

postatzen hasi nahi dutenek gal-detegi bat bete behar dute etaudaletxean aurkeztu. Interesdu-nek ekainaren 11 baino leheneman behar dute izena.

Eguzki panelak ari dira jartzen Tolosako Ferialekuan Erredakzioa Tolosa

Tolosako Udala eguzki plakak jar-tzen ari da Ferialekuan, «energiaberriztagarrien eta trantsizioenergetikoaren aldeko apustuaberretsiz». Bi astez ariko dira lanhorretan. Ferialekuan jarriko du-ten instalazio fotovoltaikoa talde-ko autokontsumokoa izango delaesan du udalak, eta beraz, sare ba-ten bitartez hurbileko instalazioe-kin lotuta egongo dela. Ondorioz,Ferialekuan sortzen den energiasare elektrikora bideratuko dute,eta 500 metroko erradioan uda-lak dituen kontsumo puntuenenergia gastua orekatzeko balia-

tuko da. 500 metroko inguru ho-rretan dago, esate baterako, kul-tur etxea, eta ondorioz, bertankontsumitzen den energiarenzati bat Ferialekuan sortzen denenergiarekin orekatuko dute. Pa-nelak Elecnor S.A. enpresak jarriditu, eta kostua 85.755 eurokoaizango da. Herritarrek izan ditzaketen za-

lantzak argitzeko hitzaldi bat an-tolatu du udalak, ekainaren8rako. Hitzaldia udaletxeko oso-ko bilkuren aretoan izango da,18:30ean. Bertaratzeko 688 727983 zenbakian edo [email protected] hel-bidean eman behar da izena.

Page 6: ENERITZ MAIZ «Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua da … · 2021. 5. 27. · Erredakzioa Amasa-Villabona Amasa-Villabonako Irrintzi, Zun-beltz, Uxo Toki eta Behar Zana el-karteek

Asier Imaz - Eneritz MaizAmezketa

Amezketako Udalak 2020komartxotik itxita egon ondoren,Jubilatuen Txokoa zabaltzeaerabaki du. Astelehenetik dagomartxan, eta Nahikari Goñi dabertako dinamizatzailea. Erabil-tzaile ez direnek udaletxearekinjarri behar dute harremanetan.Astelehenetan eta asteazke-netan izango duzu lana Amez-ketako erretirodunekin.Hori da. Astelehenetan soinketaegingo dugu, eta asteazkenetanoroimen tailerra eta soinketabiak batera. Amezketan gukarratsaldeetan bakarrik egitendugu lan, eta ordutegia bera da,16:00etatik 18:00etara.Astelehenetan bi orduaksoinketa izango dira?Bai. Orain Koronabirusaren kon-tuarekin taldeak banatu beharizan ditugu, eta azkenean, lehe-nengo bi orduak soinketa izangodira, eta asteazkenetan, memo-ria pixka bat lantzen jarraitzeapentsatu genuen. 16:00etanoroimen tailerra eta 17:00etansoinketarekin jarraituko dugu.Horrez gain, gainerako egu-netan irekita edukiko dute Ju-bilatuen Txokoa.Hasiera batean ez zen horrelaegitea pentsatzen, baina udalaktxoko hori beraientzat eskain-tzea erabaki du. Arratsalde guz-tietan irekita egongo da erretiro-dunentzat.Nahiko autonomo ibili daitez-ke bertan, ezta?Egia esan beraien profila oso au-tonomoa da. Beraiek giltza dute,eta beraien kabuz sartzen dira.Bertan material ezberdina dau-kate erabiltzeko, eta, bai, beraienkabuz ibiltzen dira.Denbora dezente pasa da txo-koak ateak itxi zituenetik.Asko-asko. Astelehenean hasi gi-nen berriz, eta oso arraroa egitenzitzaigun, baina beraiek oso po-zik zeuden.

Lehen egunean soinketarikegin zenuten, edo kontuakesaten pasa zenuten denbora?Bada, pixka bat hasieran bai.Kosta zitzaigun martxa hartzea.Bigarren taldea, esaterako, segi-tuan jarri zen martxan, eta oso

ondo. Soinketaren falta suma-tzen zuten, eta beraien artekokontaktua eta elkar ikustea erebai. Gustura egon ziren.Luze egin zaie beraiei ere?Bai. Hala ere, bitarte guzti horre-tan harremana izan dut beraie-

kin. Deitu egiten nien. Laguntzaemozionala eman eta harremanhori ez galtzeko. Beti esaten zida-ten tristura moduko bat zutela,elkar ezin ikusi,... Oso luze eginzaiela esaten zidaten askok.Zein bilakaera nabaritu duzuurte honetan?Nahiko ondo. Egia esan, oroko-rrean, ondo daude. Horrek harri-tu ninduen, hau da, nahiko an-tzeko mantendu dira, eta positi-boa da hori. Eta gogotsu zeudeneta inpresioa oso ona izan zen.Gutxi gorabehera zenbat era-biltzaile ditu txokoak, edoklaseetara zenbat joaten dira?Soinketara hamabost inguru, eta

E. MAIZ

«Txokoaren eta bertakokideen hartu-emanarenfalta sumatzen zuten»NAHIKARI GOÑIDINAMIZATZAILEA

Jubilatuen Txokoa ireki du AmezketakoUdalak, iazko martxotik itxita egon eta gero;Nahikari Goñi da bertako dinamizatzailea, etasoinketa eta oroimen tailerra ematen ditu

06 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2021eko maiatzaren 27a

oroimen tailerrera pixka bat gu-txiago, hamaika bat izaten dira,baina aurten uste dut bederatziedo hamar animatuko direla.Zergatik soinketa?Ariketak nahiko eramangarriakdira eta beraien adinera egoki-tuak. Batez ere fisikoki manten-tzeko egiten dugu, eta baitasaihesteko ere.

Eta zein helburu du oroimentailerrak?Antzekoa. Azkenean, adin horie-tan helburua gaixotasunaksaihestea da, edo abiadurarik ezhartzea edo ez aurreratzea. Motaguztietako ariketak egiten ditu-gu. Hasieran taldean egiten ditu-gu, eta memoria lantzeko ahozgora aritzen gara gauza batzukegiten. Gero fitxa batzuk egitendituzte, beraiei egokituak. Aten-tzioa lantzen dugu, kalkulua,memoria... denetik saiatzengara.Zuk ere ikasiko duzu?Beraiek ere irakasten didate bai.Pentsatzen dute ezetz, bainaegia da beraiek ere erakutsi izandidatela. Behin, esaterako, herri-ko umeekin talde lan bat egin ge-nuen. Umeekin elkartu ginen etahelduek erakusten zieten lehen-go bizitza nolakoa zen; telefono-rik ez zegoela eta umeak ere kon-tziente izateko beraien aitona-amonen bizitza nolakoa zen.Hor, beraiek gauza asko erakutsizizkiguten.Oraindik parte hartzen ez du-tenek ere aukera dute, ezta?Noski. Koronabirus gaixotasunhonekin gainera nik uste dut ga-rrantzitsua dela pixka bat elkar-tzea eta sozializatzea. Udaletxe-ra joan besterik ez dute egin be-har.

«Tristura moduko batzutela, elkar ezinikusi,... Oso luze egin zaiela esatenzidaten askok»

Page 7: ENERITZ MAIZ «Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua da … · 2021. 5. 27. · Erredakzioa Amasa-Villabona Amasa-Villabonako Irrintzi, Zun-beltz, Uxo Toki eta Behar Zana el-karteek

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2021eko maiatzaren 27a @TOLOSALDEAKIROL

Seigarren bukatudu liga TolosaEskubaloiakI. Garcia Landa Tolosa

Lehen Maila Nazionaleko TolosaEskubaloiak asteburuan jokatuzuen denboraldiko azken parti-da eta seigarren postuan amaitudu. Jon Iraola entrenatzaileak«balantze positiboa» egin du.Taldea hazi egin dela eta jokalarigazteek minutu asko izan dituz-tela jokatzeko nabarmendu duIraolak. «Pixkana taldea gorantzjoan da, eta horren erakusle da li-garen azken txanpa bikaina: az-ken 11 partidetan 22 puntuetatik19 lortu ditugu». Hogeigarren jardunaldian 13.

postuan izan ziren, eta pixkanagoraka joan dira. Asteburuan,azken partidan, galdu egin zu-ten, baina lau tantoko aldeare-kin irabazi izan balute laugarrenposturaino iritsiko lirateke.«Pena horrekin gaude pixkabat», zehaztu du Iraolak, «bainauste dut 30 jardunaldiko liga ba-tean azkenean bakoitzak bere le-kua hartzen duela». Beste koskabat falta izan zaiela dio entrena-tzaile tolosarrak goragoko pos-

tuen lehian egoteko, baina lortu-tako seigarren postua «duina»dela esan du. «Falta izan zaiguurte guztian konstante izatea,eta hori esperientziarekin eta la-narekin pilatzen da».

JON IRAOLAK EZ DU JARRAITUKOTalde nagusiko entrenatzaile be-zala bi urte egin ditu Iraolak etadatorren denboraldian ez dupostuan jarraituko: «Urte askodaramatzat klubean eta uste dutarnasa pixka bat hartzeko mo-mentua iritsi dela. Orain denbo-ralditxo bat hartuko dut eskuba-loitik kanpora, pilak kargatu etaberriro bueltatzerakoan ehune-ko ehuna emateko». Kluba lanean ari da entrena-

tzaile berriaren bila, baina orain-dik ez da erabakirik hartu. «Ziurnago etorriko denak gauzakondo egingo dituela eta taldeaaurrera ateratzen lagundukoduela», esan du Iraolak. 20 urtebaino gehiago daramatza Iraolakeskubaloiari lotuta, eta denborabat pasa ondoren, berriro erebueltatzeko asmoa du.

LaskorainHirugarrenMailara jaitsi da

Imanol Garcia Landa

Azkenean ez da posible izan etagizonezkoen areto futbolekoLaskorain talde tolosarra 2. Bmailatik Hirugarren Mailara jai-tsiko da, oraindik ligaren biga-rren fasea amaitzeko hiru jardu-naldi falta arren. Maila manten-tzeko multzoan bederatzi taldedaude, azken bostak jaisten dira,eta Laskorain zazpigarren pos-tuan dago. «Orain arte esperan-tza pixka bat bagenuen, bainamatematikak ezezkoa esan du,eta orain ahal dugun ondoen bu-katu nahi dugu», esan du MikelJuaristi Laskoraingo jokalariak. Hemendik aurrera datorren

denboraldia planifikatzen hasi-ko dira, ahal duten azkarren Bi-garren B mailara igo nahi dutela-ko. «Uste dugu hori dela guremaila», esan du Juaristik. Bada-ezpada falta zaizkien hiru parti-dak irabazi nahi dituzte, sailka-penean ahal den gorenen buka-tzeko. Hirugarren Mailatik 2. Bmailara igotzeko txartela duentalderen batek aukera hori ezbadu baliatzen, gero eta goragoegon sailkapenean aukera gehia-go dituzte mailan geratzeko. Aurreko asteburuan Tauste-

ren aurka 2-3 galdu zuten, etapartidak denboraldian gertatu-takoa laburbiltzen duela esan duJuaristik: «Lehendabiziko zatian2-0 irabazten joan ginen, eta bi-garren zatian ez genuen izan au-rreko urteetan izandako maila fi-siko eta agresiboa». Denboral-dian zehar aukerak izan arren, ezdituzte hainbeste gauzatu etadefentsa lana ez dutela hain sen-doa izan gaineratu du. Hiru den-boraldi eman ditu 2. B mailanLaskorain taldeak. Talde gazteadutela esan du Juaristik eta dato-rren denboraldirako taldekidegehienek jarraitzea espero dute-la.

TOLOSALA, BESTEEN ZAINGizonezkoen Hirugarren Mailanaritu da Tolosala taldea denbo-raldi honetan estreinakoz. La-

runbatean jokatu zuten azkenpartida, 7-5 irabaziz Santurtziri,baina ez dute oraindik ziurtatutamaila mantentzea. Behintzat az-ken partidan irabazi beharra zu-ten matematikoki ez jaisteko, etaazken laugarren bukatu dute li-gako bigarren fasea. Berez, azken sailkatua jaisten

da zuzenean, baina goiko maila-tik, 2. B mailatik jaisten direneuskal taldeen kopuruak eraginadu bere etorkizunean. Oraingozbi euskal talde jaitsiko dira, tarte-an Laskorain, eta beraz azkenhiru sailkatuak maila galdu dute.Tolosalari itxarotea egokitzenzaio, 2. B mailako Gora Bilbaotalde bilbotarrak jaitsiera duela-ko jokoan oraindik. Beraiekmantenduta edota HirugarrenMailako txapelduna, Labastida,igotzen bada, Hirugarren Mailangeratuko da talde tolosarra.

UDABERRI SARIAEmakumezkoen areto futbole-an, senior mailan, lau talde aridira Udaberri Saria jokatzen, tar-tean eskualdeko Laskorain etaAnoeta taldeak. Ligaxka bukatuda eta orain finalerdiak jokatukodituzte asteburu honetan. Anoe-ta laugarren geratu zen eta lehenpostua lortu zuen Ordiziarenaurka jokatuko du. Laskorain hi-rugarren geratu zen eta bere fi-nalerdia Antiguoko taldearenaurka jokatuko dute, bigarrensailkatuaren kontra, hain justu.

Tolosa Eskubaloiaren familia argazkia. ATARIA

Asteburuan galdu ondoren matematikoki2. B mailatik jaitsi egingo da talde tolosarra;lehenbailehen itzuli nahi dutela diote

Eskualdekoak,BigarrenMailara igotakoReala B etaAmorebietan

Erredakzioa

Bi euskal talde igo dira Espainia-ko futbol ligako Bigarren Maila-ra, eta bietan eskualdeko ordez-kariak daude. Amorebieta lehenaldiz igo da maila horretara etabertan jokatzen dute Mikel Sai-zar atezain ibartarrak eta AitorAldalur jokalari tolosarrak.Reala B taldea 60 urte inguru

izan da Bigarren Mailatik kanpoeta aurtengoan lortu du igotzea.Xabi Alonso ibartarra da bertakoentrenatzailea.

XVIII. RobertoJauregirenOroimenezkoTxapelketa,larunbatean

Erredakzioa Tolosa

Ohikoa den bezala maiatzarenazkeneko larunbatean, aurten29an, Roberto Jauregiren oroi-menezko hegats igeriketa txa-pelketa egingo da Usabalgo ki-roldegiko igerilekuan, COVID-19arengatik hartu behar direnneurriekin. Bost erkidegotik eto-rritako 12 -15 urte bitarteko 100gaztek Roberto Jauregi omendu-ko dute, ahal den era onenean,igeri egiten.Igarondo Urpekoak taldeak

antolatzen du proba, XVIII.ena.Roberto Jauregi ekarri dute go-gora: «Hegats igeriketa Tolosaraekarri zuen entrenatzailea izanzen eta edozein kirolariri lagun-tzeko prest zegoelako ezagutzendute tolosar askok eta askok».Txapelketa 15:30ean hasiko

da, eta Aragoi, Nafarroa, Galizia,Katalunia eta Euskadiko igerila-riak ariko dira. 50 metrotik hasi-ta 400 metro arteko probak gau-zatuko dira, eta antolatzaileekuste dute ikusleentzat oso for-matu ikusgarria izango dela. Iga-rondo Urpekoak taldeko 10 igeri-lari izango dira. Beraientzat es-perientzia polita izatea esperodute taldetik. Antolatzaileek To-losako Udalari zein CartonajesLimousin eta Copytec babesleeieskerrak eman dizkiete eskaini-tako laguntzagatik.

Page 8: ENERITZ MAIZ «Bizitakoa eta gero, oso garrantzitsua da … · 2021. 5. 27. · Erredakzioa Amasa-Villabona Amasa-Villabonako Irrintzi, Zun-beltz, Uxo Toki eta Behar Zana el-karteek

Lagun eskuzabalekin prestatuaTolosako Udal Musika Bandak, lagun ugarirekin batera, kontzertu berezia eskainiko dularunbatean; dantzarekin zerikusia duen musika izango duela abiapuntu azaldu dute

Erredakzioa Tolosa

T olosako Udal MusikaBandak kontzertu be-rezia eskainiko du la-runbatean, hilaren29an, Plaza Zaharrean

(euria eginez gero, Zerkausian),19:00etan hasita. Bandako kide-ek kolaboratzaile ugari izangodituzte alboan, hain justu, Tolo-sako Udal Txistulari Banda, Mai-xa Lizarribar trikitilaria, MariajeRekondo piano-jotzailea etaUdaberri Dantza Taldeko EnekoHartsuaga eta Iker Dorronsorodultzaineroak eta Miren Nazabaleta Julen Uranga dantzariak. Urteak dira, Tolosan, maiatza

aldera, Eduardo Mocoroa Musi-ka Eskolak eta Tolosako Udalak,eragile ezberdinekin elkarlane-an, Aste Musikaria izeneko eki-mena martxan jarri zutela. Gero-ra, Musikherria eguna gehituzen egitaraura. Pasa den urtean,ordea, horrelakorik antolatzeaezinezkoa izan zela gogoratu duJosu Artutxa bandako kideak:«Ekimen polit hark zuen filoso-fia berrartu eta erronka berri batjarri diogu gure buruari».

Idoia Balza bandako zuzenda-riordeak azaldu duenez, larun-bateko kontzertuak, dantzarekinzerikusia duen musika izango duabiapuntu. «Euskal dantzen doi-nuez gain, beste lurralde eta kul-turetako musika entzun eta eza-gutzeko aukera izango dute he-rritarrek, besteak beste, ijitokomunitatearen ingurukoak,kubatarrak eta inauterietakoak.Gainerako kontzertuetatik be-

reizten den emanaldia izangoda».Obra ezberdin asko entzun

ahalko dira, baina, bandako ki-deek Eduardo Moreno Guardia-ko Musika Bandako zuzendariakegindako Una tarde en Laguar-dia, Juanma Saez musikari etakonposatzaile elgoibartarrak To-losako Udal Musika Bandari be-reziki eskainitako Iñauterikoiruzurra, Ramontxo eta Amatxi

fandangoa eta arin-arina, etaDanzas cubanas nabarmendudituzte. Xanti Nazabal tolosa-rrak 2019an sortu zituen bere ai-tona-amonei eskainitako Ra-montxoeta Amatxiobrak, txistu-lari bandarentzat. «Neurri handibatean, beraiei zor diet musika-rako dudan zaletasuna, txikita-tik transmititu didatelako». Au-rrerago, Jon Esnaolak moldatuzituen bandarako eta estreina-koz joko dira larunbatean; ho-rrez gain, bandak lehen aldizjoko ditu beste sei obra ere.Tolosako Udal Musika Bandak

esan du «lagun eskuzabalekinprestatutako emanaldia» dela,eta eskerrak eman dizkie zuze-nean edo zeharka lagundu dutenguztiei. «Plazer bat da horrelakomultzo bat horren gertu izatea.Konturatu gara inguruan altxorpreziatu bat dugula, eta gehiago-tan plazaratzen saiatu behar ga-rela». Horrekin batera, gogoratudute edukiera mugatua izangodenez, aurrez lortu beharko dire-la kontzerturako gonbidapenak,kultur etxean. «Kontzertuan ber-tan, lekurik egonez gero, ez daarazorik izango esertzeko».

Herenegun egin zuten kontzertu bereziaren aurkezpena. LEYRE CARRASCO

OSTEGUNA 27AGENDA

Deialdiak

Amasa-Villabona.Elkartasunsarearen batzar irekia, 19:00etan,udaletxean.Ikaztegieta.Ni, Vera liburuaaztertuko dute irakurle taldean,liburutegian, 18:30ean.Tolosa.Kinshasa Symphonydoku-mentala, 19:00etan, Leidorren.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.E. Bengoetxe.Kale Nagusia, 7. 943 67 06 48. TOLOSA. Gauekoa. L. Azpiroz. Larra-mendi kalea, 6. 943 67 51 18..

EGURALDIA

Iker Ibarluzea

Gaur.Egun osoan zeharzeru urdina nagusituko da.Tenperatura maximoak:

25-26 gradu.

Bihar.Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak. Eguerditik,bero-hodeiak garatu eta

ekaitzetara joko du.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gain hartzen egunka-

rian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2021EKO MAIATZAK 27Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM