Energia

4
energia ENERGIA MOTAK Energia mekanikoa mogitzen dagoan objetuek daukien energia da. Argi energia hainbat gorputzek argi moduan igortzen dabena da. Bero energia gorputzek bero moduan igorten dabena da, eguzkiak edo suak igortzen dabena. Energia kimikoa hainbat substantziatan batzen dan energia da, petrolioan, elikagaietan edo dinamitan batzen dana. Pilek eta bateriek ere energia kimikoa gordeten dabe, eta energia hori energia elektriko bihurtzen dabe. Energia nuklearra hainbat substantziatatik lortzen da, uraniotik, erradiotik eta poloniotik. Energia elektrikoa errez lortzen da ur jausien, eguzkiaren argiaren nahiz airearen igidurearen bidez. ENERGIA ALDATU EGITEN DA Energia ez da sortzen, ezta suntsitzen ere; aldatu egiten da. Hainbat motatako energiak beste mota batzuetako energiak bihurtzen dira. ENERGIA ITURRIA Energia iturriak energia emoten deuskuen materialak edo fenomenoak dira. Material batzuk, ikatza eta petrolioa, eta fenomeno batzuk, haizea edo olatuak, energia iturriak dira. Energia iturrien artean, bi mota bereizten dira: energia iturri barriztagarriak eta ez-barriztagarriak. ENERGIA ITURRI BARRIZTAGARRIAK Energia iturri barriztagarrietatik energia garbia lortzen da, ingurumena kutsatzen ez

Transcript of Energia

Page 1: Energia

energia

ENERGIA MOTAKEnergia mekanikoa mogitzen dagoan objetuek daukien energia da.

• Argi energia hainbat gorputzek argi moduan igortzen dabena da.

• Bero energia gorputzek bero moduan igorten dabena da, eguzkiak edo suak igortzen dabena.

• Energia kimikoa hainbat substantziatan batzen dan energia da, petrolioan, elikagaietan edo dinamitan batzen dana. Pilek eta bateriek ere energia kimikoa gordeten dabe, eta energia hori energia elektriko bihurtzen dabe.

• Energia nuklearra hainbat substantziatatik lortzen da, uraniotik, erradiotik eta poloniotik.

• Energia elektrikoa errez lortzen da ur jausien, eguzkiaren argiaren nahiz airearen igidurearen bidez.

ENERGIA ALDATU EGITEN DAEnergia ez da sortzen, ezta suntsitzen ere; aldatu egiten da. Hainbat motatako energiak beste mota batzuetako energiak bihurtzen dira.ENERGIA ITURRIAEnergia iturriak energia emoten deuskuen materialak edo fenomenoak dira. Material batzuk, ikatza eta petrolioa, eta fenomeno batzuk, haizea edo olatuak, energia iturriak dira. Energia iturrien artean, bi mota bereizten dira: energia iturri barriztagarriak eta ez-barriztagarriak.ENERGIA ITURRI BARRIZTAGARRIAKEnergia iturri barriztagarrietatik energia garbia lortzen da, ingurumena kutsatzen ez dauan. Iturri barriztagarri nagusiak eguzkia, haizea, ura eta biomasea dira.

• Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetxatu eta bero energia edo energia elektriko bihurtu daikegu.

• Aerosorgailuen bidez haize energia edo energia eolikoa ustiatzen dogu, eta energia mekanikoa

Page 2: Energia

energia elektriko bihurtzen da.• Presak eta urtegiak ura batzen dabe; gero, garaiena

jakin batetik isurtzen da, uraren mogimendua aprobetxatzeko.

• Instalazino mareomotrizen bidez, itsasgorako eta itsasbeherako ur masen mogimendua eta itsasoko olatuena erabili daiteke. Energia mareomotriza energia elektrikoa lortzeko ustiatzen da.

• Materia organikoa errez edo tratatuz, energia lortzen da, energia hori energia termiko edo elektriko bihurtu daiteke.

ENERGIA ITURRI EZ-BARRIZTAGARRIAKEnergia iturri ez-barriztagarriak oso arn kontsumitzen dira. Iturri ez-barriztagarri nagusiak honango honeek dira: petrolioa, ikatza, gas naturala, substantzia erradiaktiboak eta lurraren barruko beroa.

• Petrolioa mundu osoan gehien erabilten dan energia iturria da. Petroliotik hainbat erregai lortzen dira.

• Ikatza erabiliz, zentral termikoek energia elektrikoa lortzen dabe.

• Gas naturala etxeetako sukaldeetan eta berokuntzan erabilten da.

• Zentral nuklearretan, substantzia erradiaktiboetatik abiatuta, energia elektrikoa bihurtzen da.

• Lurraren barrualdeko beroaren bidez, energia geotermikoa lortzen da, eta, gero, energia elektriko bihurtzeko erabili daiteke.

ENERGIA ITURRIEI LOTUTAKO ARAZOAKEnergia oinarrizko elementua da gizarteen garapenean.GAUR EGUNGO MUNDUA ETA ENERGIA ITURRIAKHerrialde garatuek eta garapen bidean dagozan energia asko kontsumitzen dabe. energia hori iturri ez-barriztagarrietatik lortuta izaten da, modu nagusian, eta, hori dala-eta, energia konbertzional deitutako energia iturri horreei.

Page 3: Energia

Baliabide horreen kontsumoa murrizteko, energia barriztagarrien kontzumoa sustatzeko neurriak hartzen dabilz. Mota horreetako energiei energia alternatibo deitsen jake.ENERGIAK INGURUMENEAN SORTZEN DAUZAN ONDORIOAK

• Gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko, meatzeak eta hobiak hondeatzen dira, eta behar horreek paisaia hondatu eta lurzorua eta landaradia suntsitzen dabez.

• Energia lortzeko instalazinoek arriskuan jarri daikiez inguru horretako animalia espezieak.

• Energia erretean, substantsia kutsagarri asko eta asko igorten dira.

• Karbono dioxidoaz aparte, erregaiak erretean atmosferako ura kutsatzen daben beste gas batzuk askatzen dira. Kutsatutako ur horri euri azido deitzen jako.

• Zentral nuklearrek hondakin nuklear deitutako arrisku handiko beste hondakin batzuk osatzen dabez.

EKINTZA KOLEKTIBOAK• Energia garbia lortzeko energia alternatiboen

erabilerea bultzatzen dabe, diru laguntza publikoen bidez eguzki plakak eta aerosorgailuak instalatzea sustatuz.

• Energia eraginkortasuna hobetzen ahalegintzen dira: energia hobeto aprobetxatzeko neurriak artzen dabez. Energia gitxiago kontsumituz behar berbera egiten daben makinak fabrikatzea sustatzen dabe.

• Energia aurreztea sustatzen dabe informazino kanpainen bidez. Energia kontsumoa murrizten daben enpresak saritzen dabez eta energia larregi erabilten dabenei, isunak ezartzen dabez.

BANAKAKO EKINTZAK• Kontsumo gitxiko bonbilak erabiltea, ohiko bonbilek

kontsumitsen daben energiaren laurena erabilten dabelako.

Page 4: Energia

• Argiak eta makinak, erabilten ez doguzanean, amatatzea.

• Berokuntza eta aire girotua beharrezkoa danean besterik ez erabiltea.

• Garbigailua beteta dagoanean bakarrik jartea.• Bide laburrak egiteko autoa ez erabiltea.• Gure udalak edo herriko alkateek sustatutako energia

aurrezteko kanpainetan parte artzea.