“emon eskua euskeriari” -...

16
2017ko azaroa “emon eskua euskeriari EUSKARAREN EGUNA abenduak 3 171

Transcript of “emon eskua euskeriari” -...

Page 1: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

2017ko azaroa

“emon eskuaeusker ia r i ”

EUSKARAREN EGUNAabenduak 3

171

Page 2: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

2017ko AZAROA2

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaMaider Aranberri, Ana Aizpurua, Ekhi Belar eta Eibarko ikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

ErredakzioaMaider Aranberri eta Ekhi Belar.

MaketazioaAna Aizpurua.

Banaketa arduradunaAinhoa Luz.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

KULTURA SAILA

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

� Mozkorti bat izozki-denda baterajoan zen. Mozkortiak dendariari esanzion:- Izozki bat nahi dut.Dendariak galdetu zion:- Zein zaporekoa?Eta mozkortiak erantzun:- Ez zait inporta, beti erortzen zait-eta!

� Gizon bat medikuarengana doa etaesaten dio:- Ez dakit zer gertatzen zaidan, buruaikutzen dudanean min daukat, sudurraikutzen badut min ere; hanka ikutzenbadut ere bai! Zer daukat?- Ba hatzamarra apurtuta daukazulauste dut.

� Jaimitoren amak esan dio Jaimitori:- Etor zaitez, aita eta bion artekoezkontzaren argazkiak erakutsikodizkizut! Begira! Hau da zure aita!- Hori?? –erantzun dio Jaimitok.- Nor da orduan gurekin bizi denlodikote burusoil hori??

� Kartzelara iritsi berria denbatek beste bati galdetzen dio:- Eta zu, zergatik zaude hemen?- Ez didatelako ateratzen uzten.

Page 3: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

2017ko AZAROA 3

� Doaz bi eta eskumakoa jausten da,eta erdikoak esaten du:- IIIIUUUUUUPPPPIIIIIIIIII! Behingoz eznaiz ni izan!

� Matematikako azterketa bukatzeko hamarminutu falta direla, andereñoa oharra ematenari da:- Matematikako ariketen emaitzak ontzateman eta niri entregatu baino lehen,gutxienez hiru aldiz begiratu behar dira.Handik minutu erdira, Patxiku Txiki altxatueta azterketa andereñoari entregatzeraabiatu da.- Andereño, nik ariketa hau hamar aldizbegiratu eta egin dut.- Oso ondo Patxiku, oso ondo –esan duandereñokharritutaPatxikureninteresaikusita.- Eta honahemenhamaremaitzak,andereño.

� Elefante batek zera galdetu diogameluari:- Zergatik dituzu titiak hain goian?- Begira nork galdetu duen, zakilaaurpegian duenak.

Page 4: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

4 2017ko AZAROA

Hizki-zopaHizki-zopa

Miren

Page 5: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

AURREKO HILEKO IRABAZLEAOraingoan ere langile jardun duzue, eta aurreko

hileko lehiaketako erantzun asko jaso ditugu.

Zozketa egin eta gero, irabazlea IxoneTxopitea izan da. Argazkian duzue ipuinarekin

eta ...eta kitto!ko sudaderarekin. Zorionak Ixone!

Izen-abizena .............................................................................................................................

Adina .....................................................................Tel...............................................................

BIDALI ERANTZUNAK ABENDUAK 4 BAINO LEHEN....ETA KITTO! EUSKARA ELKARTEA. Urkizu 11. Eibar.

7 desberdintasunak

lehiaketa

Page 6: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

2017ko AZAROA6

Gurutzegrama

Hizki-zopa

Iker Benitez

Page 7: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

2017ko AZAROA 7

- Definitu bi hitzetan gitarra:Soinua eta edertasuna.

- Gitarra ez den beste musika-tresna bat? Biolontxeloa.

- Betetako amets bat? Orain nagoen moduan egotea.

- Eta betetzea nahiko zenukeenamets bat? Sekretua da.

- Zer eskaintzen dizu musikak?Lasaitasuna.

- Nolakoa da zure egun perfektua?Eguraldi onarekin plan berezi bategitea.

- Zer nahiago, haragia ala arraina?Haragia.

- Fruta bat? Marrubia.

- Ametsetako oporrak non?Tailandian.

- Abestirik gustukuena? Sabina edo Jorge Drexler-enedozein.

- Musika-estilorik gustukuena?Jazz, latin, rock… Egunarenarabera.

- Zer da bizi zaren lekuetatik(Portugal eta Alemania) gehiengustatzen zaizuna? Paisaia.

- Eta gutxien? Jendez josita daudela.

- Urtarorik politena? Uda.

- Birziklatzen duzu? Bai.

- Animaliarik baduzu? Ez.

- Umetako ikasgairik gustukoena?Matematika.

- Eta gutxien gustatzen zitzaizuna?Gizarte.

- Itsasoa ala mendia? Itsasoa.

- Gazia ala gozoa? Gazia.

- Gitarra jotzeko lekurik onena?Etxea.

- Ikusi duzun pelikularik onena?Billy Elliot.

- Telebistako saio bat? Izan Invictus.

ANDREAGONZALEZ

Oso gaztea izan arren, gitarra-jole entzutetsua dugu Andrea Gonzalezeibartarra. 7 urterekin hasi zen ikasten bere ama Ana Mariarekin eta 8urterekin eman zuen lehen kontzertua. Orduz geroztik, ez da gelditu.Mundu osoan ematen dihardu kontzertuak, hainbat CD grabatu ditu etasari ugari eskuratu. Portugal eta Alemania artean bizi da, baina hil ho-netako 24an, barixakua, Coliseon entzuteko aukera zoragarria izangodugu.

IZENAK Andrea

ABIZENA Gonzalez

JAIOTERRIA Eibar

JAIOTZE�DATA 1992ko abenduak 2

elkarrizketa

Page 8: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

2017ko AZAROA8

Abenduaren 3an, domeka, Nazioarteko EuskararenEguna ospatuko dugu, eta urteroko ohiturari ja-rraituz, Eibarren ere modu berezian ospatukodugu egun garrantzitsu hori. Euskerari eta elkarrieskua emanez eta jai-giroan murgilduta, horrela os-patuko dugu eibartarrok EUSKARAREN EGUNA!

Auzoetatik Untzagaraino kantuanEuskararen Eguna ondo baino hobeto hasteko kantuanegingo dugu. Auzoetatik irtengo gara (Urki-Ipurua,Amaña-Legarre, Urkizu-behealdea) eguerdiko 12:00etan,kaletik joango gara kantuan, Untzagaraino iritsi arte, etahan ere abesten jarraituko dugu.

Horma-irudia12:30etatik 14:00ak arte horma-irudia osatuko dugu. Oihalzatiak prest egongo dira Untzagan, eskuak margoan bus-ti eta oihalean inprimatuko ditugu, euskerari eskua ema-ten diogula irudikatuz.

Herri-bazkaria eta erromeriaEta behin horma-irudia osatu eta gero, herri-bazkarianelkartuko gara, Untzagan egongo den karparen barruan.Bizimiña elkarteak prestatutako paella, postrea etakafea izango da menua. Bazkalostean dantza egiteko au-kera paregabea egongo da 16:00etatik aurrera Parrapaserromeria-taldearen eskutik.

Aurten egun osoko jaia oparituko diogu eibartarrok eus-kerari!

Ez egin kale, emon eskua euskeriari eta zatoz Euskara-ren Eguna ospatzera!

erreportajea

Emon eskua euskeriari!

Aurten egun osoko jaiarekin ospatuko duguEuskararen eguna.

Eguerdian horma-irudia osatuko dugu Untzagan.

Page 9: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

ikastetxeetako berriak

AMAÑAkoikastetxeanaurten ere hasigara baratzeaantolatzen.Momentuzlurra harrotudugu eta lurberriarekinnahastuondorenporruak eta azalandareak jarri ditugu, eta haziak ere jartzen hasi gara. Marrubi-landare gehiegi sortu direnez, 5. eta 6. mailetako ikasleekbakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zerateratzen den!!!Argazkian ikusten den bezala konposta egiten dugu belartxarrekin eta alferrik galtzen diren landareekin.

Kaixo lagunak! LASALLEko 1. eta 2.mailakoak igeriketa-ikastaroa egin duteurrian etadiplomarekinbueltatu dira,olinpikoak bezala! 5urtekoakSastarrainen egonziren gaua pasatzen,hango ikuilua etakobazuloak ezagutzen eta zaldian ibiltzeko aukera izan zuten! 2.mailakoak, berriz, Lurraskan izan ziren ogia egiten eta baratzeanjasotako janaria eman zieten animaliei.

IkasturtekotxangoeihasieraematekoURKIZUikastetxeko 3.eta 4.mailakoakPagoetara joanziren: bertan,elikagaidesberdinakaztertu zituzten eta ogi goxo-goxoa egiteko aukera izanzuten. Horrez gain, ur-errota bat ezagutzeko aukera ereizan zuten. 5. mailako umeak, “Tramankuluak eskolan”emanaldia ikustera joan ziren Portaleara. Urriaren azkenastean, eta berrikuntza bezala, Lehen Hezkuntzako umeguztiek eta HHko 5. urtekoek, Capoeira ikastaroa izan dutehorretan aditua den irakasle batekin, polita benetan! EtaEuskara Kanpainei hasiera emateko, “Ezetz asmatu” lehenlehiaketa antolatu dugu, “Animen gaua” gaiari lotuta.

ALDATZEko 4., 5.eta 6. mailakoikasleak ErmuakoEskolabarriko 5.mailako ikasleekinbatera Arratera joanginen. Goizeanpoliki-poliki oinezigo ondoren Arratenlasai jolaseanaritzeko aukera paregabea izan genuen! Eguraldia ere aparta izanzen eta primeran pasatu genuen!!

ARRATEKO ANDRA MARI ikastetxetik, kaixo lagunok!Hemen gaude berriz ere, prest ditugun ekintza pila batenberri emateko. Urria amaieran LHko 5. mailakoak Portalearajoan ziren “Tramankuluak ikasgelan” antzezlana ikusteraeta 3. mailako ikasleak Jazinto Olabeko ludoteka ezagutzerajoan ziren. Azaroaren 10ean LHko 5. eta 6. mailakoekMadariaga Dorretxea bisitatu zuten. Azaroaren 13anGaztañerre ospatu genuen. Abestiak, bertsoak etagaztainak izan ziren ospakizunaren muina. Eta azaroaren29an San Andres azokaizango dugu. Ikasle,irakasle eta guraso,denok elkarrekin tartepolita izango duguegunaz gozatzeko. Milaesker beti laguntzekoprest dauden gurasohauei!

ITURBURU ikastetxeak Errebaleko erabilera anitzeko eraikinarenIZENA eta irudi korporatiboa aukeratzeko lehiaketan izena emandu. Urriaren 16an, astelehena, goizeko 10:30ean, gure ikastolako 3ikasle eta Liburutegiko arduraduna, udaletxean egin zen lehenengobilerara joan ziren. Bilera hori informatiboa izan zen eta lasterlanean hasi beharko dugu. 6. mailako ikasleek izenak proposatukodituzte eta guztien artean bat bakarra aukeratuko dute.Horretarako merkatuaren historia apur bat ezagutu etaproiektuaren ezaugarriak ikusiko dituzte.

2017ko AZAROA 9

Page 10: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

2017ko AZAROA10

Atera barrenean daramazun kantari horieta abestu zuk prestatutakomikrofonoarekin. Eta zarata handirik atera gabe gainera! Mikrofonoa kartoizkoa da-eta. Mikrofonoaegin ahal izateko kartoizko edo sukaldeko tutua, aluminiozko papera, margoak eta itsasgarriabesterik ez dituzu behar. Lehenik eta behin kartoizko edo sukaldeko tutua erabili mikrofonoarengorputza egiteko. Gero, tutua margotu. Eta azkenik, esfera egin aluminiozko papera erabilita, etatutuari itsatsi. Kolore asko erabiltzen badituzu, ikusgarriagoa izango da mikrofonoa.

KARTOIZKO MIKROFONOA

MATERIALA

1.- Pintzaren tamainako paper-zatiak moztu eta itsatsi.

2.- Utzi cm erdia libre goialdean paperik gabe. Izan ere, alde horrekaurpegitxoak margotzeko balioko digu.

3.- Errotuladore beltzarekin ilea eta begitxoak marraztu, eta puntafina duen errotuladore gorriarekin ezpainak marraztu.

4.- Koloreteak ere jar diezaiokezue errotuladore arrosa argiarekin.Kitto! Prest dituzu zure panpinak!

Ti-ta!

� Paper polita� Errotuladoreak� Itsasgarria edo kola zuria� Egurrezko pintzak� Guraizeak

PINTZAK

PAUSOAK

etxeko artista

Jolasteko panpina gisa erabil ditzakezu,dekoratzeko pintza gisa opari baterako, edoetiketa bati heltzeko, edota iman txikiakatzealdetik itsatsita, hozkailuan jar ditzakezupaperei eusteko.

Page 11: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

2017ko AZAROA 11

OSAGAIAK �4 LAGUNENTZAT�

PAUSOAK

Zartaginean egin beharrean sandwicheran edo gofreakegiteko tramankuluan egingo ditugu. Jarri sandwicheran edogofreak egiteko tresnan enpanadillak egiteko olata (oblea)handi bat, gainean urdaiazpiko egosia, gazta eta beste olatabat. Itxi eta itxaron egin arte. Zerbitzatzeko triangelutxikietan moz ditzakezue.

Ti-ta!

BAKAILAO-BOLATXOAK

URDAIAZPIKO-GAZTA ENPANADILLAK

sukal-kitto

� 500 g patata (zurituak)� 250 g bakailao gatzgabetu� 2 arrautza� Gatza� Gurina� Oliba-olioa� Ogi birrindua

1.- Zuritu patatak, zatitu eta egosten utzi ur etagatzarekin 20 minutuz. Ura kendu eta gorde.

2.- Ur pixkat irakiten jarri eta bakailaoa jarri bertan.Irakiten hasten denean kendu sutik, ura kendu etagorde.

3.- Txikitu patata egosiak gurin pixka bat gehituz.Moztu bakailaoa zati txikietan eta patatekinnahastu.

4.- Aurreko nahasketari gehitu bi arrautzengorringoak eta ondo nahastu. Hozkailuan sartuune batez, bolatxoak errazago egiteko.

5.- Bi zuringoak elur-punturaino irabiatu.

6.- Olioa berotu. Bolatxoak egin eskuekin formaemanez, pasatu zuringotik eta ogi birrindutik etafrijitu.

Page 12: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

2017ko AZAROA12

AMAÑA herri ikastetxeko 3. mailakoek munduari errepasoaeman diote goitik behera, Europatik Asiara eta AmerikatikAmañara. Gure herria ondo ezagutzeko aukera izan dute, baiklasean bai herriko kaleetan zehar ibiliz. Orain Amaña auzoak ezdu sekreturik ikasle hauentzat.

Nolako lana egin duzue Eibar ezagutzeko? Zer gustatu zaizue gehien?

berriketan

Lehenengo mundua ezagutu genuen,gero Europa, bertako herrialdeakondoren, handik Euskal Herriko zazpiprobintziak, ostean Eibar eta azkenikAmaña. Aurretik ezagutzen nuenzerbait horren inguruan, baina orainaskoz gehiago. Euskal Herrikoprobintziak ezagutzea izan da gehiengustatu zaidana.

DanelMolpeceres8 urte

Auzo motak ezagutzea oso polita izanda. Adibidez, Amaña langile-auzoa delajakin dugu, lantegietatik gertu daudenetxeak dituelako (ALFA adibidez).Planoa, eskala, legenda... zer diren ikasidugu. Ni Eibarko zerbitzuak planoankokatzen aritu naiz: kirol-guneak,botikak, autobus-geltokiak, eskolak,eta abar.

UnaiRuiz8 urte

Nire lana Eibarren zenbat zerbitzudauden zenbatzea izan da: suhiltzaile-parke bat, hotel bat, bi taxi-gune, hirugasolindegi, bost Euskotren geltoki(Amañan bat)... Taldeka egin dugu laneta taldekide bakoitzak ardura bat izandu. Nirea taldean isiltasunamantentzea izan da, eta ez da batereerraza! Gero, laguntzailea ere izan naiz,beti edonori laguntzeko prest.

JunePeribañez7 urte

‘Sugeak’ taldeko koordinatzailea izannaiz eta karpeta batean taldeanegindakoak gordetzeko ardura edukidut. Eibarko auzoei buruz ezagutzekoaukera izan dugu: Aginaga, Legarre, SanKristobal, Urki, Urkizu, Mandiola... Kaleaskok osatzen dute auzo bat etaaipatutako horietako batzuk ezagutuditugu. Asko gustatu zait irteerak eginahal izatea.

LamiaaMasloui8 urte

Ni ‘Amapola’ taldeko idazkaria izan naizeta irakasleak esaten zuen guztiaapuntatu behar nuen. Lehen ezagutzennuen zerbait gai honen inguruan, bainaorain askoz ere gehiago. Iaz liburu batosatu genuen Eibarren inguruan: jaiak,pertsonaia famatuak, mendiak, ibaiak...Herrian zerbait berria egitekotan, niri‘akuaparka’ egitea gustatukolitzaidake.

NereaDiez8 urte

‘Arrainak’ taldeko koordinatzailelanetan ibili naiz ni. Asko gustatu zaitAmaña auzoa egin dugun irteera eta‘Amesti’ tabernako Maialenielkarrizketa egin izana. Galderaktaldean prestatu genituen eta taldebakoitzeko kide bana joan zenberarengana galderak egitera. Horrezgain, kontinenteen inguruan ikasteagustatu zait.

IzeiAviles8 urte

ikasleekin

Page 13: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

JUAN

SAN

MARTIN

LIB

URU

TEG

IAN

NILS HOLGERSSONEN BIDAIA MIRESGARRIA (8 URTETIK AURRERA)

Iratxo ba� barre egin ondoren, Nils bihurriak sorginkeria bat jasan zuen eta izakiñimiño bihurtu zen, baina animaliekin komunika zitekeena. Hori dela eta, Mar�nengainean bidaiatzera animatu zen, abenturaz eta esperientziaz beteriko bidaia zoragarribatean, Suediako lur, paisaia eta ohitureta�k.

IXON (10 URTETIK AURRERA)

Ion du benetako izena, baina Ixon deitzen diote beti isilik egoten delako, halako batean,hitz egitea ere ahaztu duen arte. Etxetik joango da orduan, eta abentura harrigarriakezagutuko ditu gero, basoan topatzen dituen rock musikari batzuen eskutik.

2017ko AZAROA 13

GRUFALOAREN ALABA (6 URTETIK AURRERA)

Grufaloak alabari esan zion, behin batean, inoiz ere ez sartzeko baso ilun sakonean.Sagu Erraldoi Gaiztoak harrapatuko zuela eta hozkada batean jango zuela bestela.Gau ilunean, elurra ari zuela gogotik, grufaloaren alaba irten zen leize-zulotik. SaguErraldoi Gaiztorik ez zen inon existitzen. Berak hori uste zuen, baina egia ote zen?

“PELLO TXOFERRA”(ALDATZE IKASTETXEA)

ALDATZE ikastetxekoek soka saltoan aritzeko abestibat proposatu digute. Egin salto Pello txoferrarekin!!!

PELLO TXOFERRAPeio txoferrak, lere!Galdetu zidan, lere!Ea nahi nuen, lere!Kotxez ibili, lere!Grazi handiaz, lere!Erantzun nion, lere!Nahiago nuela, lere!Trenez ibili, lere, lere, lere, lere!

Jolastokixan jolasian

BIDEOA:http://etakitto.eus/txikitto/aldatze.html

zer irakurri

Page 14: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

Azaroak 24, barixakua-� Andrea Gonzalez

gitarrajolearenemanaldia. 20:30Coliseon. 8€.

Azaroak 25, zapatua� “El hombre de la lluvia”

NazioartekoTxotxongilo Jaialdiarenbarruan. 17:00 Coliseon.Ikuskizun komiko etamagikoa, ura etaxaboiarekin lagunduta.5€.

� “Bizarrudinak” ipuin-kontaketa. 18:00 umeenliburutegian. 5 urtetikaurrera. Doan.

azaroko agenda

Sanandresak EibarrenAzaroak 24, barixakua� San Andres Bertso Jaialdia. 18:30

Portalean.

� “Plazara dantzara” erromeria 19:00 T. Etxebarrian.

Azaroak 25, zapatua� XV. Txistorraren Eguna. 09:15-22:00

Untzaga plazan.

Azaroak 26, domeka� Bakailao Txapelketa 11:00 Untzagan.

Azaroak 29, eguaztena� Dantzaldia DJ Xaibor 18:30-21:00

Untzaga plazan.

Azaroak 30, eguena� Nekazal azoka 09:30etik aurrera T. Etxebarrian. 12:00etan aizkolari-

txapelketak, bertsolari eta trikitilarien emanaldia. 12:30ean PlazaraDantzara erromeria. 13:00etan azoka, pintxo eta kartel lehiaketetakosari-banaketa.

� III. Argazki rallia Arrate Kultur Elkartearen eskutik.

Euskararen eguna - Abenduak 3, domeka -� 12:30-14:00: Horma-irudia Untzagan.� 14:30: Herri-bazkaria karpan.� 16:00: Erromeria Parrapas taldearekin, karpan.

2017ko AZAROA14

Oinarriak:- Opari bezala jasotzea nahi zenukeen liburuaren

azala edo pertsonaia baten irudi bat eginplastilinarekin (laua, ez hiru dimentsioetan).

- Pertsonaia edo irudia orri erdiko tamainakokartulina batean egingo da, kartulina hauumeen liburutegian eskuragarri egongo daazaroaren 23tik aurrera.

- Bertan liburuaren izenburua eta egilea jarribehar duzu. Atzeko partean zure izen-abizenak.

- Kartulina osoa bete beharko da.

Adina: parte hartu nahi dutenume eta gazte guztiak gonbi-datuak daude.Lanak jasotzeko azken eguna:abenduak 16.

Lan guztiak UMEEN LIBURU�TEGIAN jarriko dira erakusgaiGabonetan.Eta ez ahaztu gustukoa duzun ipuin hori Olentzeroriidazten diozun gutunean ere eskatzea!!!.Parte-hartzaileen artean sariak banatuko dira.

Eibarko liburutegian martxan jarritako jokoaOLENTZERO, EKARRIKO DIDAZU IPUIN HAU?

Page 15: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

eska baten mobila naiz.Neska horrek Isabela du izena.

Isabelak, denborapasatzeko, bere mobila

dekoratzen du beti: purpurinabotatzen dio, brilanteak jarri,

margotu eta askotan bere diruarekin erosten ditufunda txuriak, bere modura apaintzeko.

Egun batean, funda polit-polit bat egin zueneta erabaki zuen eskolara eramango zuela,lagunei erakusteko eta jolasteko pixka bat. Nirekinjolasten ari zenean pixkanaka-pixkanaka ikustenari nintzen jendea nire inguruan eta entzutennuen, “Isabela, mobila ekarri duzu”, edo “ezin damobila ekarri”. Zarata asko zegoenez andereñoetorri zen eta esan zion:

- Ezin da mobila ekarri, zertarako ekarri duzu?

- Barkatu, ez dut gogoratu, ez dut berriroekarriko –erantzun zion Isabelak.

Baina bai ala bai, mobila kendu zion.

Kajoi ilun baten barruan astebete bainogehiago gelditu nintzen. Ni oso triste nengoen,baina banekien Isabela etorriko zela nire bila etapentsatu ostean gertatu zen. Baina kajoia itxitazegoen eta palanka batekin ireki zuen. Ni pelikula

baten barruan bezala sentitu nintzen. Hori egitenari zela andereño sartu zen eta galdetu zion:

- Zertan ari zara?

- Ezer, bakarrik… amak esan dit gelatik mobilajasotzeko –esan zion Isabelak, baina hori gezurrazen.

- Bale, hori bada ez da ezer gertatzen, bainahurrengoan esaidazu, bale? –gogoratu zionandereñok.

- Bale–erantzun zuen Isabelak lurrera begira.

Hori egin eta gero, etxera joan ginen biok.Gauean Isabelak pentsatu zuen “hainbeste lanezertarako, mobil horrek ez du ezertarako balio”.Eta handik aurrera poltsikoan eramaten zuenmobila baina ez zuen asko erabiltzen.

Melanie

2017ko AZAROA 15

N

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

MOBILA

Page 16: “emon eskua euskeriari” - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Txikitto-171-dok.pdf · bakoitzak bere poto batean landatu du. Ikusiko dugu zer ateratzen den!!! Argazkian

zu margolari!