Emakumeen elkarteak

8
Emakumeen elkarteak

description

2007ko diru-laguntzak. Emakumeen elkarteak. Bilkura:. 2007ko urtarrilaren 25a - 12:00ak. Erakunde onuradunak. Bizkaiko Lurralde Historikoko irabazteko asmorik gabeko emakume elkarteak, beti ere baldintza hauek betetzen badituzte:. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Emakumeen elkarteak

Page 1: Emakumeen elkarteak

Em

aku

meen

elk

art

eak

Page 2: Emakumeen elkarteak

Em

aku

meen

elk

art

eak

Bizkaiko Lurralde Historikoko irabazteko asmorik gabeko emakume elkarteak, beti ere baldintza hauek betetzen badituzte:

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonezkoen arteko berdintasunerako eta Genero-Politiketarako IV. Planean eta Bizkaiko Emakumezkoen eta Gizonen arteko Aukera-berdintasun eta Genero-Politiketetarako Foru Planen zehaztutako aukera-berdintasunerako eta genero-politiketarako proiektuak aurkeztea, baina beti ere inbertsio-proiektuak ez badira.

Zerga-betebeharrak, zuzenbide publikokoak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunera arte beteta edukitzea.

Sozietate-egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.

Elkarte eskatzailearen estatutuetan azaltzen bada erakundearen jarduera nagusiaren arloa garapenerako lankidetza, kirola, tratu txarrak eta genero-indarkeria arloetan gauzatzen dela, edo erakundearen helburua antzerkia, dantza eta musika eta mota horretako ekitaldi kulturalak sustatzea bada, elkarte horren eskabidea baztertu egingo da.

Erakunde onuradunak

Page 3: Emakumeen elkarteak

Em

aku

meen

elk

art

eak

Zeharkakotasun printzipioa sendotzea

Emakumeen beste elkarte batzuekin, irabazasmorik gabeko elkarteekin, gizarte-eragileekin edo udalekin lankidetzan gauzatu diren proiektuei emango zaie lehentasuna.

Plan berriaren printzipioak

o Norberaren, familiaren eta lanbideko erantzukizunak bateratzea

o Lana eta trebakuntza

o Emakumeen eskubideak

o Osasuna eta bizi-kalitatea

o Ingurumena, hirigintza eta garraioa

o Gizartea eta kultura

Beharrizanak aztertzea eta ondokoak bultzatzea:Berdintasunaren prozesuan sartu beharreko taldeak: gizonakSektore garrantzitsuak:

Interes berezikoak diren taldeak:o Alargunako Nekazaritza esparruko emakumeak

o Gazteako Langabezian dauden emakumeak

Egin beharreko jarduerek aipatu taldeetan eragina izango badute diru-laguntza %10eraino gehituko da jarduera bakoitzerako ezarri diren ehuneko eta mugei dagokienez.

Page 4: Emakumeen elkarteak

Em

aku

meen

elk

art

eak

J ARDUERAK % GEHIENEZ

(euro) a) Emakumeen beste elkarte batzuekin, irabazasmorik gabeko elkarteekin,

eragile sozioekonomikoekin eta Herri Administrazioekin lankidetzan gauzatu diren jarduerak

% 100 6.000

b) Gizonentzako jarduerak % 75 4.500 c) Hurrengo sektoreetan eragiten duten jarduerak: - Norberaren, familiako eta lanbideko erantzukizunak bateratzea - Lana eta trebakuntza - Emakumeen eskubideak - Osasuna eta bizi-kalitatea - I ngurumena, hirigintza eta garraioa

% 100

3.500

- Gizartea eta kulturaren sektorea % 50 1.500

d) Gainerako jarduerak, ondokoak egiteko modalitatearen arabera: - I kerketak eta azterlanak - Prestakuntza

% 75 % 75

3.000 2.000

- Sensibilizatzea, informatzea eta zabaltzea

Kanpainak, mintegiak, hizketak Foro eta hitzaldietara joatea

% 75 % 75

2.000 1.200

- Material didaktikoak edo zabalkunderako materialak

1. modalitatea: arinak 2. modalitatea: ez-arinak

% 50 % 50

600 1.500

Zenbatekoak % 10ean gehituko dira interes bereziko ondoko taldeetan eragina badute:

Alargunak Nekazaritza esparruko emakumeak Gazteak Langabezian dauden emakumeak

e) Elkarte berria eratu eta abian jartzea % 100 600

Diruz lagungarriak diren kontzeptuak

Page 5: Emakumeen elkarteak

Em

aku

meen

elk

art

eak

Irizpideak PuntuakForu Planera egokitzea 20

Lankidetzarako sareak sortzea emakumeen elkarteen eta erkidego partaideetarako beste talde batzuen artean; administrazioarekin eta beste eragile batzuekin koordinatuta lan egitea.

20

Hartzaileen aniztasuna, batez ere gizonak 15

Garapen pertsonalean eta gaitasunetan prestatzea, emakumeek erabakiak hartzeko prozesuetan parte har dezaten

10

Programa berritzaileak 10

Talde ezberdinen beharrizanen arabera egitea jardueren plangintza 15

Euskararen erabilera 10

Aukeratzeko eta baloratzeko irizpideak

30 puntu baino gutxiagoko eskabideei gaitz iritziko zaie80 puntu baino gehiagoko eskabideei diru-laguntza emango zaie, baina ezarritako muga eta ehunekoaren arabera30 eta 80 puntu arteko eskabideei erabilgarri dagoen kreditua banatuko zaie, 80 puntu lortu dituztenen espedienteak ebatzi ostean.

Emakida ELKARLEHIAREN sistemaren bitartez egingo da

Page 6: Emakumeen elkarteak

Em

aku

meen

elk

art

eak

Eskabideak aurkezten hasteko eguna: Foru Dekretua BAOn argitaratzen den egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2007ko martxoaren 16a, 13:30etan.

Ebazteko gehieneko epea: 6 hilabete (bestela gaitz iritzitzat hartu behar da).

Jarduerak burutzeko epea: jarduerak 2007. urtean zehar burutu behar dira, eta azken eguna 2007ko abenduaren 31 izango da.

Proiektua burutzeko epearen luzapena eskatzeko azken eguna: 2007ko abenduaren 14a baino lehen.

Bidezkoketak aurkezteko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 31.

Epeak

Page 7: Emakumeen elkarteak

Em

aku

meen

elk

art

eak

Aurkeztutako proiektuak gutxienez 1.200 euroko kostua eduki beharko du.

Sareko lankidetzako proiektuak: hartutako konpromisoaren egiaztagiria eta proiektuaren azalpena, xehetasun guztiak emanda, aurkeztu beharko da. Lankidetza hori, Parekatuz proiektuaren 3. gunean parte-hartzen duen erakunde batekin egiten bada, inguruabar hori aipatu egin beharko da, baita homologazioari buruzko foru agindu egokian xedatutako aholkularitza teknikoa emateko baldintza guztiak betetzen direla ere. Toki-erakunde eskatzailea, emandako diru-laguntzaz arduratuko da eta kudeaketaren eta justifikazio ekonomikoaren arduraduna izango da.

Diru-laguntza kalkulatzeko oinarri legez, aurkeztutako proiektuaren aurrekontua hartuko da kontuan.

Laguntzak pilatzea: Proiektu horren barruko jarduerak direla eta, beste laguntza publikoren bat eman bada, hori eskabidean bertan edo geroago jakinarazi beharko zaio Arloari, eta kontuan edukiko da emateko diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko orduan.

Ohar garrantzitsuak

Page 8: Emakumeen elkarteak

Em

aku

meen

elk

art

eak

Emandako diru-laguntzaren justifikazioa egiteko orduan, gutxienez diruz lagundutako jardueren koste garbia justifikatu beharko da. Bestela, benetan emandako kopurua doitzea ekarriko luke horrek.

Kanpoko kontratazioa: enpresa edo profesional askeekin bakarrik, eta Parekatuz proiektuari lotutako jarduerak garatzeko aukera-berdintasun eta genero-politikei buruzko gaietako aholkularitza tekniko emateko homologatutako enpresa edo banakako profesionala izateari balorazio berezia emango zaio.

Justifikazioak, ikerkuntzako lan edo azterlan bati buruzko aipamenik egiten badu, hori euskarri informatikoan aurkeztu beharko da eta bi ale paperean, baita VIII. eranskina bete ere.

Elkarte bakoitzak gehienez banakako proiektu bat, eta beste bat lankidetzan, baino ezin izango du aurkeztu. 

Ohar garrantzitsuak