Emakumea ‘larrugorritan’...20 hours ago  · Maria Teresa Etxaniz Elorza 2021eko urtarrilaren...

24
Emakumea ‘larrugorritan’ Jone Arriola ELGOIBAR - 1189. zenb. XXVIII urtea - 2021-02-05

Transcript of Emakumea ‘larrugorritan’...20 hours ago  · Maria Teresa Etxaniz Elorza 2021eko urtarrilaren...

  • Emakumea ‘larrugorritan’Jone Arriola

    ELGOIBAR- 1189. zenb. XXV

    III urtea - 2021-02-05

    1189 azala:Maquetación 1 04/02/21 11:22 Página 1

  • Maria Teresa Etxaniz Elorza2021eko urtarrilaren 30ean hil zen, 92 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

    bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

    Miguel Artola Bergaretxe2021ko urtarrilaren 24an hil zen, 86 urte zituela.

    Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

    Ignacio Salegi Urain2021eko otsailaren 2an hil zen, 78 urte zituela.

    Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

    Zure ondoan bizitza pozgarria izan da. Ez zaitugu ahaztuko.

    Patxi Zabala Gandiaga2021eko otsailaren 1ean hil zen, 66 urte zituela.

    Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak.

    Maria Ines Arriola Zubiaurre2021eko urtarrilaren 30ean hil zen, 89 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

    bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

    Patxi Zabala Gandiaga2021eko otsailaren 1ean hil zen, 66 urte zituela.

    Zeruko izarren artean aurkitu duzu tokia,lurrean utzi dituzun izarrei emateko argia.

    Zure indarrak emango digu benetako bizia,egunsentiarekin batera jarraitzeko bidia.

    Katueder Elkarteko lagunen partez.

    1189 azala:Maquetación 1 04/02/21 11:22 Página 2

  • IRITZIA

    Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR943 744 112

    Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

    [email protected]

    BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzen Iritzia,Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik.KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi,Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara ArgoitiaPUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA Zaloa ArnaizATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMI-NISTRARIA Amaia Arrizabalaga KOLABORATZAILEAK Eire Vila, ManuSanchez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras,Enetz Ezenarro, Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola,Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñaki Goitia, JoseRamon Cabrera, Alex Segade, Ane Kortaberria INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN1138-1855

    ARGITARATZAILEA:

    LAGUNTZAILEAK:

    BABESLEA:

    Aspaldi hasi zen gizakia kontuakegiten; mundua kuantifikatzen;mundua neurtzen. 20.000 urte in-guru kalkulatzen zaizkio (goi paleolitoa),esaterako, Ishango Hezurrari, ezagutzenden artefaktu matematiko zaharrenari.1950. urtean aurkitu zuten gaur KongokoErrepublika Demokratiko deitutakoan,Afrika erdialdean, Ishango izeneko para-jean. 10 cm luzeko hezur bat da (ba-buino baten peronea, diotenez), marka

    multzo desberdinak dituena,eta aztertu duten zientzialarien

    iritziz, zenbaketarako erabilita-koa. Marka horiek gainera taldeka-

    tuta datoz eta zenbaketa hutsetikharagoko ulermen matematiko sakonagobaten seinale ere izan daitezke. BruselakoNatur Zientzien Museoan dago erakus-gai. Ez galdetu niri zergatik Bruselan.

    Askoz beranduagokoak dira Meso-potamia edo Sumeriako taula matemati-koak eta beranduagokoak oraindik,Babilonia edo Egipton aurkitutakoak.Merkataritza edo nekazaritzarako erabi-litakoak, batez ere.

    Eta beranduagokoa, Tales. MiletokoTales. Joniar kostan, gaurko Turkian, koka-tutako Tales herri (polis) greziarrean jaio

    eta bizi izan zena, K.a. 600 urte ingu-ruan. Aintzinatean Zazpi Jakintsu Grezia-rretako bat kontsideratua. Eta izena jardiezaiokegun lehen matematikaria. Eta ezmatematikaria bakarrik, jakina.

    Egiptora egin zuen bidaia batean,hango apaizek bere jakinduriaren zenba-terainokoa probatu nahi izan ei zuten etabaita erronka jarri ere. Ia piramide batenaltuera zehaztasunez emateko gai izangolitzatekeen. Talesek bere makila lurrean zutsartu eta bere gerizak altuerarekin bategin arte itxaron zuen (apenas Egipton,garai hartan ere, laino askorik zegoen).“Orain –esan zuen—piramidearen geri-zaren luzeera neurtu eta bere altuera eza-gutuko dugu”. Gaur triangeluenantzekotasuna esaten zaio.

    ENETZ EZENARRO Matematika irakaslea EHUn

    “Talesek bere makila lurrean zut sartu eta bere gerizak altuerarekin bat egin arte itxaron zuen”

    Kontuak, ez dira gaur goizeko kontuak

    3

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 3

  • GUTUNAK4

    u IKUSI ETA ZABALDUBihar, otsailak 6, urtebete Zaldibarko

    zabortegia jausi eta Alberto Sololuze etaJoaquin Beltran zabor azpian harrapatu zi-tuela (Alberto Sololuzeren gorpua abuz-tuan agertu zen, baina Joaquin Beltranenaoraindik ez dute aurkitu). Latza. Urteurrenagogoratzeko, Berria TBko lantaldeak Zal-dibarko hondamendiaren arrakaletan ba-rrena dokumental laburra (25 minutu)ekoitzi du. Nagore Arinek, Lara Madina-beitiak eta Jon Ordoñezek egin dute do-kumentala.

    Zaldibarko hondamendiaren lehenhamar egunak bildu ditu dokumentalakhiru protagonistaren ahotik: Nahia Solo-luze, Alberto Sololuze hildako langilearen

    alaba; Oskar Morales, Eitzaga auzoko bi-zilaguna; eta Iñaki Petxarroman, Berria-kokazetaria.

    Gertaera gogor hau ez da urrunekokontua, hementxe daukagu, aldamenean.Ikusi dokumentala eta zabaldu zuen ingu-ruan, merezi du. Bideoa Berria-k Youtubenduen kanalean aurkituko duzue.

    A.I.

    ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

    BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintza hauekbete beharko ditu nahitaez:1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefonozenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin argitaratukodira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartu egingo dituguidentifikagarriak diren taldeak: “Ikastolako irakasleak”, esaterako.Bestalde, sinatzailearekin batera beste lagun batzuk ere daudenean,hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

    BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

    Enrique Galán Josué2021eko urtarrilaren 31n hil zen, 43 urte zituela.

    Ez zaitugu inoiz ahaztukoez zaitugu inoiz galdukogure bihotz barrenean

    eramango zaitugu betiko.Agur, Melli

    Mendaroko lagunak

    III. URTEURRENA

    Jose Miguel Azkoitia Artetxe2018ko otsailaren 6an hil zen, 57 urte zituela.

    Haren oroimenez III. urteurreneko meza izango da, domekan, otsailaren 7an, 11:30ean,

    Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

    Gauez zeruaribegiratzen zain gaituzu:

    zu han, gu hemen.

    Zure familia

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 4

  • MOTZEAN 5M

    Debabarreneko ESI Erakunde Sanitario Integratuko medikuenzuzendariak eta erizainen zuzendariak dimisioa eman zutenjoan zen astean, arrazoi pertsonalak argudiatuta. Jakina daBasurtuko ospitalean eta Santa Marina erietxean txertoak hartu di-tuztela hainbatek, hartzea ez zegokienean. Auzi honen harira azal-penak eman zituen Gotzone Sagardui Osasun sailburuak EuskoLegebiltzarreko Osasun Batzordean. Sagarduik onartu zuen desko-ordinazioa egon zela Santa Marina erietxean eta horrek eraginzuela txertaketa modu desegokian egin izana. Era berean, onartuzuen beste ESI batzuetan ere jarri zizkietela txertoak zuzendaritzakohainbat kideri, tartean Debabarrenakoan. Sagarduiren esanetanESIko bertako prebentzio-zerbitzuek egiaztatu zuten, bi kide hauekzuzendaritzako kargudunak izan arren, Covid-19arekin lotutako gai-xoei ere laguntza ematen zietela eta, beraz, txertoa hartzea egokituzitzaiela, hartu-eman zuzena dutelako pazienteekin.

    Dimisioa eman dute Debabarreneko ESIko zuzendaritzako bi kidekarrazoi pertsonalak argudiatuta

    Auto bat trenbidera erori zen Mendaron, joan zen barikuan

    Mendaroko Ospitaletik behera zetorren auto bat tren-bidera erori zen joan zen barikuan, eta hainbat metrokoerorikoaren ondoren buruz behera gelditu zen autoa. Le-kukoek jakinarazi zutenez, industriagunera zihoan trailerkamioi bat industriagunerako sarreran zegoen geldi. Os-pitalerantz zihoan auto bat kamioia gainditzen saiatu zenorduan, eta auto horrekin topo egin zuen aurrez aurre os-pitaletik behera zetorren beste autoak. Izkin egiten saia-tzerakoan autoaren kontrola galdu eta trenbidera amilduzen ospitaletik behera zetorren autoa. Zaurituak eurenkabuz irten ziren autotik, eta hainbat lekukoren laguntzazlortu zuten trena garaiz gelditzea. Zauri arinekin eramanzituzten ospitalera bi gazteak.

    Covid-19a dela-eta, ostiralaz geroztik itxita daude Elgoibarko eta Mendaroko Eguneko ZentroakElgoibarko zein Mendaroko Eguneko zentroak itxita daude joan zen

    barikutik koronabirus kasu bana atzeman dituztelako. Elgoibarko Uda-lak emandako azalpenen arabera, zerbitzuko erabiltzaile bat etxeankonfinatuta dago Elgoibarren Covid-19a dela-eta, eta, horregatik, zer-bitzua ixteko agindu die Gipuzkoako Foru Aldundiak. Jakinarazi dute-nez, otsailaren 12a bitartean egongo da itxita. Mendaroko EgunekoZentroan, berriz, koronabirus kasu positibo bat egon da eta itxita izanbehar dute bi astez. Okerrik ezean, otsailaren 15ean dute berriro za-baltzekoa.

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 5

  • MOTZEAN M6

    Elgoibarrek bat egingo duemakume zientzialarien nazioarteko egunarekin

    Elgoibarko Udalak bat egingo du otsailaren 11ko Emakumeeta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin, eta horrenharira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte otsailaren 8tik 21erabitartean. Hiru ekimen burutuko dituzte: Batetik, Elgoibarko hama-bost komertziok erakusleihoak apainduko dituzte emakume iker-tzaileen omenez, #Erakusleihoak011ekimenaren barruan.Agurtzane ile apaindegia, Karkizano, Lagunak koltxoi denda,Nalai oinetakoak, Pitxintxu, Farmazabal, Itziar Sarasketa ortope-dia, Sara jantzi-denda, Casa Astigarraga, Iriondo Kirolak, EneBada, Ecenarro mertzeria, Doña Mercedes, Garbiñe estetika etaKima bioestetikak hartuko dute parte ekimen honetan.

    Era berean, nagusientzako Matriuska antzezlana antolatudute. Hasiera batean otsailaren 13rako zuten iragarrita, bainaCovid-19a dela-eta, atzeratu egin dute egoerak ahalbidetzenduen arte. Azkenik, 12-13 urteko gazteei zientzia pilulak eskainikodizkiete ikastetxeetan Elgoibarko eta Bizilabeko emakume zien-tzialariek. Elgoibarko Udalarekin batera, Elhuyar, Ikastola, HerriEskola eta Institutua, Egur Arte tailerra, merkataria, Bizilabeko gaz-teak eta Elgoibarko emakume zientzialariak dira egitasmo honensustatzaileak.

    Sallobenteko sekretuakibilbidea moztuta dago

    Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Sallobenteko sekretuakibilbideko zati bat itxita dago oinezkoentzako, inguru horretan pi-nuak ateratzen egiten ari diren lanengatik. Basartesoroeta base-rritik Sallobente ermitarainoko bide zatia da erabili ezin denazehaztu dute.

    Urazandin eraikitzen diharduten igogailu publikoko egitura metalikoak eta pa-sabidea jarri dituzte azken astean, eta hasi da amaieran izango duen itxura hartzen.Garabi handiak erabili behar izan dituzte egitura metalikoak zein pasabidea berelekuan jartzeko eta tarte labur batzuetan autoentzako eta oinezkoentzako igarobideaitxi behar izan dute lan horiek egin ahal izateko. Gune horretan zeuden eskaileramekanikoak kendu eta igogailuak eraikitzen ari dira. Udalak guztira 423.066,05euroko inbertsioa egin du auzotarren mugikortasuna errazteko eta Elgoibar irisga-rriagoa egiteko. Bi igogailuen instalazioarekin batera, ingurua berrurbanizatzekohainbat lan ere egingo dituzte, hala nola, hobekuntzak euri-uren saneamenduan etaargiteria sarean. Gainera, led teknologiako bi argi puntu berri ipiniko dituzte.

    Estreinako ‘Death kafe’ saioa, Elgoibarren

    Almaur elkarteak antolatuta, estreinako Death kafe saioa egingodute Elgoibarren, otsailaren 18an. Heriotzari buruz hitz egiteko to-pagunea izango da, baina antolatzaileek aurreratu dute ez delaizango doluan laguntzeko saioa. Koronabirusaren kontrako neurriguztiak hartuko dituzte saiorako, eta plazak mugatuak izango dira.Izena emateko 627 117 819 telefonora deitu behar da.

    Langabe kopuruak gora egin duurtarrilean Elgoibarren

    Irailean hasitako beherako joera eten eta langabezia igo eginda Elgoibarren urtarrilean, Debabarrenean eta Hego Euskal He-rrian bezala. Urtarrilaren amaieran 529 langabe zeuden Elgoi-barren, abenduan baino 19 gehiago. Aurtengo urtarrileanerregistratutako langabezia-tasa (%9,57) iazko urtarrilekoa baino0,35 puntu handiagoa da. Mendaron 81 langabe zeuden(%8,19), abenduan baino bat gutxiago. Hona hemen Debaba-rreneko abenduko datuak, herriz herri: Eibar: 1.696 (%13,31),Deba: 209 (%7,84), Soraluze: 271 (%14,46). Debabarre-nean, guztira, 3.014 (%11,39) langabe zeuden.

    Urazandiko igogailua hasi da itxura hartzen

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 6

  • MOTZEANM7

    Covid-19aren intzidentzia-tasa milatik gorakoa da Elgoibarren, eta hori jaisteko neurriak zorroztu ditu Elgoibarko Udalak

    Joan zen astean sartu zen Elgoibar eremu gorrian, eta asteburuaz geroztik milatikgorako intzidentzia tasa dauka. Hori dela-eta, ostalaritza ixteaz eta taldeko kirolaeteteaz gain, Elgoibarko Udalak segurtasun eta prebentzio neurriak indartu ditu,“elgoibartarren osasuna zaintzeko”. Batetik, harremanak ahalik eta gehien murriztueta jende pilaketak ekiditeko deia egin du Ane Beitia alkateak, eta horrekin batera,herriko hainbat eraikin eta zerbitzu mugatzea erabaki dute: Kultur Etxeko eta AitaAgirre kulturguneko gune ireki eta partekatuak itxi dituzte, eta baita Gaztelekua etaLudoteka ere; bakarrik garbitzen ez diren komun publikoak ere itxita daude; Liburu-tegiak, Udal Euskaltegiak eta KZ Guneak zerbitzua eskaintzen jarraituko dute bainasegurtasun protokoloak indartuta.

    Era berean, bertan behera laga dituzte otsailaren 3tik aurrera eta erabaki berribat hartu bitartean, Elgoibarko Udalak programatuta zituen kultur eta bestelako eki-taldiak, Herriko Antzokikoak eta kirol instalazioetakoak izan ezik.

    Kandelaria eta San Blas Egunak ospatu dituzte eliztarrek aste honetan

    Otsailaren 2an Kandelaria eguna izan zen, eta hurrengo egunean, SanBlas. Ohitura zaharrari jarraiki, kandelak bedeinkatu zituzten martitzenean, etasan blas opilak eguaztenean. Santa Klarako eta Madalako baselizetan ere be-deinkatzen dituzte opilak normalean, baina pandemiaren ondorioz San Barto-lome parrokian bakarrik bedeinkatu dituzte aurten Elgoibarren, eta Azpilgoetakoelizan Mendaron. Indarrean dauden neurri murriztaileen eraginez, kultu-jardue-retako edukiera muga %35ekoa da, eta zenbait lagun sartu ezinda geldituziren. Koldo Lizarralderen Festa Herrikoiak Elgoibarren liburuan jasota dagoe-nez, XX. mendeko lehenengo urteetan gatza, San Blas opilak eta lokarriak be-deinkatzen ziren eztarriko minik ez izateko, eta ikusten denez, herritar askokeusten diote oraindik ohitura horri.

    Mendaroko Udalak airea garbitzeko hirumakina ipini ditu Mendaro Ikastolan, Covid-19aren aurkako prebentzio neurri gisa, kutsa-tzeko arriskua txikitu eta ikasle eta irakasleensegurtasuna bermatzeko. Irakasle eta ikasledenek erabiltzen dituzten eremuetan jarri di-tuzte gailuak: jangelan eta soinketa aretoan.Iñaki Arregi alkateak adierazi du Covid-19ariaurre egiteko neurri gehigarriak hartzen ari di-rela eta herritar guztien segurtasuna berma-tzea dutela lehentasuna.Aire-garbigailuakpisu eta tamaina txikia dute eta, altueran ko-katuta daudenez, aerosol bidez zabaltzendiren birusak errazago detektatzen dituzte.Gailuaren beheko aldetik jasotzen dute airea,eta behin garbituta, goiko aldetik kanpora-tzen dute. Aire-zirkulazio honek aireztapennaturala simulatzen du. Udalak 3.215,58euro bideratu ditu gailuok alokatzeko.

    Airea garbitzen duten hiru makina ipini dituzte Mendaroko ikastolan

    Astelehenetik martitzenerako gauean Elgoibarko hainbat establezimendutan lapurretan egin zuten. Batetik, UrazandikoSanatana Darma yoga zentroan sartu ziren, goizaldeko 01:00ak aldera. Lekukoen arabera, leiho bat hautsita sartu zirenbarrura. Errosario kaleko Baltasar elkartean eta Jausoro plazan EA alderdiak duen alkartetxean ere sartu ziren lapurrak.

    Hainbat lapurreta egin dituzte aste honetan Elgoibarren

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 7

  • ELKARRIZKETA8

    Jone Arriola (Elgoibar, 1998) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da, eta ikasketa amaierako proiektuari esker, Tabakalerak antolatzenduen 2deo lehiaketan sari bat eskuratu du. ‘Females’ izena jarri zion unibertsitaterako lanari, eta proiektuari hainbat aldaketa egin ostean, ‘La-rrugorritan’ izenez aurkeztu zuen lana lehiaketara. 99 lanen artetik zortzi aukeratu zituzten azken faserako, tartean Jone Arriolarena, eta hirusaridunetako bat izan da. Sari horri esker, gazteen bizipenak ardatz dituen telesail baterako prototipoa prestatzen ari da.

    w ‘Larrugorritan’ telesailerako lehen kapituloa izango denagrabatzeko lanetan ari zara, 2deo lehiaketan irabazi duzunsari bati esker. Nola iritsi zara honaino?

    Unibertsitateko hirugarren mailan geundenean telesail bate-rako gidoia prestatzeko eskatu ziguten lan baterako. Irakasleariasko gustatu zitzaion nire ideia, eta proposatu zidan gradu amaie-rako lana ere ideia horretatik abiatuta garatzea. Irakasle berberakeman zidan Tabakalerako 2deo lehiaketaren berri. Iruditzen zi-tzaion nire lana hara aurkezteko modukoa zela, eta pentsatu nuensaiatzeagatik ez nuela galtzekorik. Aurkeztea erabaki nuen, etafasez fase gaur egun gauden punturaino iritsi naiz. Lehenengo fa-

    sean zortzi aukeratu zituzten eta horietako bat izan zen gurea.Hortik hiru saritu zituzten eta bat gurea izan zen. Orain proiektua-ren prototipoa grabatzeko lanetan ari gara; gure kasuan, telesai-leko lehenengo kapitulua. w 99 lanen artean aukeratutako bat zurea izan zela jakitean,zer sentitu zenuen?

    Jende gehienak esaten zidan “baina espero zenuen, ezta?”.Baina ez nuen espero. Gauza bat da norberak buruan duena,baina oso bestelakoa izaten da errealitatea. Zuk pentsatu deza-kezu sekulako ideia dela, baina ez dakizu gainerakoei zer irudi-tuko zaien, beraz, ez nuen espero. Lehenengo fasea gainditzea

    - AINHOA ANDONEGI -

    u JONE ARRIOLA ERREALIZADOREA

    “Emakumearen figurari jartzen dizkiotenfiltroak kendu eta benetako emakumea

    erakutsi nahi izan dut”

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 8

  • ELKARRIZKETA 9

    sekulakoa izan zen niretzat. Aukeratuekin egin genuen lehenengobileran txiki-txiki sentitu nintzen. Gainerako partaide gehienak pro-fesionalak ziren, eta ni unibertsitatetik irten berria. Beste maila ba-teko jendea zegoen han, eta une hartan konturatu nintzen nireideiak bazeukala aurrera egiteko mamia. Lagun talde bat batuginen eta aurreprodukzio lan handia egin genuen bigarren fase-rako, eta esan zigutenean hiru aukeratuetako bat izan zela gurea,ezin genuen sinistu. Ikasle eta hasiberri moduan, sekulakoa izanda guretzat. w Kontatuko diguzu zein den saria eman dizun ideia hori?

    Asko gustatzen zait emakumea benetan den modukoa erakus-tea, eta horixe egin nahi nuen; normalean erakusten diguten ema-kumearen figurari filtro guztiak kendu, eta horren atzean dagoenbenetako emakumea erakutsi nahi nuen. Iruditzen zait gaur egunez dela irudikatzen emakumea benetan nolakoa den, eta ikusinahi nuen emakumeon jarrera lotsagabeak ikuslearengan nolakoeragina zeukan ere. Emakumearen jarrera horretatik tiraka eginnahi izan dugu gazteak identifikatuta sentituko diren telesail bat.Emakumez osatutako lagun talde bat da protagonista, mutil batere egongo da taldean, eta helburua da gai bakoitzaren aurreangure benetako jarrera erakustea, idealismorik gabekoa. Azkenbatean, gizarte matxista honetan zerekin topo egiten dugun etanola aurre egiten diogun erakutsiko dugu, gazteen ikuspegitik. Ta-buak hautsi eta gizarte kritika sustatu nahi dugu. Euskaraz izangoda, euskarazko ikus-entzunezkoak sustatu nahi ditugu, gazteekeuskarazko produktuak kontsumitzeko beharra dutelako. w Unibertsitate garaian kokatu dituzu protagonistak. Zergatik?

    Unibertsitate garaia aukeratu dut iruditzen zaidalako garai horioso une interesgarria dela gazteontzat. Etxetik joan nahi dugu,baina etxera itzultzen gara; aske izan nahi dugu, baina ez garaguztiz; ikasketa batzuk hasten ditugu, askotan jakin gabe benetangustatzen zaigun egiten ari garena; eta sozializatzeko oso garaiona da. Joku handia ematen duen garaia da, eta ni neu ere garaihori bizitzen ari nintzenez, pentsatu nuen horrek lagunduko zidalatransmititu nahi nuen ideia hobeto azaltzen. w Momentuz publiko dagoen bideo batean neska gazte taldebat ageri da, sexuaz hizketan. Nolako harrera izan du?

    Sexua gai bat gehiago da gure proiektuan, gai garrantzitsuaeta gazteengan interes handia duena. Gure artean askotan hitzegiten dugu sexuaz, baina hori ez da erakusten, ezkutuan gera-tzen da, eta askotan lotsatu ere egiten gara. Tabu horiekin apurtunahi dugu, eta gai hau normalizatu. Sexua eta sexualitatea nor-malizatu nahi ditugu emakumeen eta gazteen ikuspuntutik. Gizo-nezkoek edozein unetan eta edozein tokitan egin ditzaketesexuarekin lotura duten komentarioak, baina emakumeek ez? Gukere hitz egiten dugu sexuaz eta hori ere erakutsi nahi izan dugu,eta bide batez, euskaldunok sexuarekiko daukagun irudi itxi horiere apurtu nahi izan dugu. Bideo horretan neskak sexuaz hitz egi-ten ari dira, mutilei buruz, zakilei buruz eta ez gaude ohituta ho-rrelakoak entzutera, eta ni neu ere lotsatu nintzen apur bathasieran, baina harrera oso ona izan zuen bideoak, emakumeen

    artean batez ere. Gizonezkoek ez zuten agian hain ondo hartu,ez daudelako ohituta. Gure helburua bazen baita ere emakumeeiumore ukitu bat ematea gai honetan, eta gizonezkoak apur batdeseroso sentiaraztea. Bizitzako une askotan gu deseroso senti-tzen gara, eta beraiei ere tokatzen zaiela uste dut. w Nola aukeratu dituzu protagonistak?

    Lehenengo bideo bat egin nuen unibertsitateko lanerako, etahorko aktore asko elgoibartarrak ziren. Oihartzun handia izan dubideo horrek Elgoibarren, baina bideo hori proiektu honetatikkanpo geratzen da; gradu amaierako lanerako izan zen soilik.Orduan Females zeukan izena nire lanak, eta orain beste fasebatean gaude. Larrugorritan proiektuarekin ari naiz orain, eta cas-ting bat egin dugu aktoreak aukeratzeko. Batzuk bagenituen bu-ruan eta haiekin zuzenean kontaktatu dugu, baina gainerakoak

    “Euskarazko ikus-entzunezkoak sustatu nahi ditugu, gazteek

    euskarazko produktuak kontsumitzeko beharra dutelako”

    Casting-a egin zuteneko argazkia.

    Saridunek Tabakaleran egin zuten bilerako irudia.

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 9

  • ELKARRIZKETA10

    casting bidez aukeratu ditugu. Aktore naturalak nahi nituen, erre-alak. Niretzat ez zen garrantzitsua esperientzia izatea, naturalta-suna nahi nuen, eta jende asko animatu nuen casting-era. Aktorebatzuk besteak baino ezagunagoak dira, baina batzuk ez dituguinoiz ikusi, eta hori gustatzen zait. w Emakumeak aukeratuta, mutil bila ari zara. Zein ezaugarrieduki behar ditu ‘Larrugorritan’ telesaileko mutilak?

    Mutil saltseroa behar dugu, lotsarik ez duena. Gaztea eta eus-kalduna izatea ezinbestekoa da, baina bestela, naturala izatea-rekin nahikoa da. Gu ere ez gara profesionalak, eta nahiago dutaktoreek ilusioagatik parte hartzea, motibatuta daudelako, iraba-ziko duten diruagatik baino. w Proiektuari buruz plurarean hitz egiten duzu. Zein lantaldedago proiektu honen atzean eta zein da zure egitekoa?

    Hasierako ideia nirea izan zen eta nik garatu nuen, baina ho-rrelako proiektu bat pertsona bakarrak ezin du aurrera eraman.Beraz, lantaldea handituz joan da, eta oraindik handitzen jarrai-tuko du. Hasieran ni eta nirekin ikasitako bi neska geunden. Ge-rora batu zaizkigu gidoilariak, casting arduradunak, produkziokolangileak... Ni neu sortzailea izateaz gain, gidoilari eta zuzen-daria ere izango naiz. Gidoia nik eta beste bi emakumek idatzidugu. Nire helburua da lantalde guztia emakumez osatutakoa iza-tea, edo gutxienez goi karguetan emakumeak egotea, erakustekogai garela ardura postuetan ere jarduteko. Normalean kargu han-diak gizonezkoek betetzen dituzte, eta guk erakutsi nahi dugu ho-rretarako ere gai garela eta kameraren atzean lan egiten erebadakigula. w Une honetan prototipoa edo lehen kapitulua ekoizten ari za-rete. Noraino iritsi daiteke hau guztia?

    Lehiaketan bertan zehazten zen saridunek prototipo bat gra-batu beharko zutela, eta prototipo esaten zioten ikus-entzunezkoedozein produkziori. Gure proiektua telesail bat denez, lehenengokapitulua grabatzea pentsatu genuen, eta hortan ari gara. Gidoiasortu nuenean nire buruan irudikatu nituen lekuak ere, eta lokali-zazio bila aritu naiz, argazkilari zuzendari baten laguntzaz, bainaeszenatoki gehienak lokalizatuta ditut. Mendaron ibili nintzen ko-kaleku bila, eta badaukat gustuko txokoren bat, baina seguruenikgehiena Donostia aldean grabatuko dugu. Eta hau bukatzen du-gunean ez dakit noraino iritsiko garen. Niri gustatuko litzaidakegainerako atalak ere grabatzea, baina horretarako laguntza be-harko dut. Momentuz eskuratu dudan sari honekin lehenengo ka-pitulua grabatzeko daukagu; gerokoa zer izango den ez dakit. w Guzti honetan, zerk harritu zaitu?

    Konturatu naiz unibertsitatean ez digutela erakusten benetanerrealitatea nolakoa den. Ez digute erakusten errealitateko egoe-rak kudeatzen, eta profesionalak sartu behar izan ditut lantaldean.Adibidez, dirua nola kudeatu ez nekien, kontratuak, ogasuna, de-klarazioa... hori guztia handi geratzen zait. Gidoia bera idaztekoere gidoilari profesionalen laguntza behar izan dut, eta azken pro-duktura iristeko eman beharreko pausoak zein ordenatan emanbehar nituen ere ez nekien. Orain askoz lasaiago nago. Gauzak,

    azkenean, eginez ikasten dira eta nik oso denbora laburreangauza asko ikasi ditut. w Noiz ikusi ahal izango dugu ‘Larrugorritan’ telesaileko es-treinako kapitulua?

    Maiatzera arteko epea daukagu lana amaitzeko, baina ezdakit noiz eta nola egingo den publiko. Tabakaleran bertanemango dutela badakit, baina ez dut uste publiko irekiarentzatizango denik. Niri gustatuko litzaidake kapitulu guztiak eginda-koan erakustea guztia, baina gainerako kapituluak grabatu ahalizateko lehenengoa erakutsi behar badut, erakutsiko dut. Gogohandia daukat nik neuk emaitza ikusteko eta jendeari erakustekoere. Printzipioz Interneterako produktua dela uste dut, iruditzen zai-dalako euskarazko telebista publikoan ez duela kabidarik horre-lako proiektu batek. Gazteen kontsumo modua ezagututa,gainera, webean ikusteko sortuko dugu. w Zuri zein estilotako telesailak gustatzen zaizkizu?

    Nik denetik ikusten dut, eta iruditzen zait gainera denetik ikusibehar dela jakiteko zer gustatzen zaizun. Gazteekin lotutako tele-sail asko ikusten ditut, eta nire ingurukoek ere bai. Larrugorritanenkasuan nahi nuen ez izatea gazteen inguruko telesail bat gehiago,eta nik uste dut lortu dugula bat gehiago ez izatea. Inspirazio be-zala Merli telesail katalana erabili dugu. w Ikasketak amaitu eta telesail bat zuzentzen ari zara. Pribile-jiatua?

    Ez dakit pribilejiatua den hitza. Aukera bat suertatu zait etaaprobetxatu egin dut. Lanaren emaitza da dena, azken batean,baina bai, esan daiteke pribilejiatua naizela.

    “Gogo handiadaukat emaitza

    ikusteko eta jendeari

    erakusteko”

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 10

  • 11ARTISTA BAT NAIZ NI...

    NahiaEtxanizArano, 8 urte,Elgoibar

    “Lakuaren dimentsioa”

    Uxue Gutierrez

    Celaya-Zugadi 10 urte,Elgoibar

    “Negu txuria”

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 11

  • ERREPORTAJEA12

    Gaitzak jo zituen intsinis pinuak. Lehendik ere hala-hola zeuden,baina duela pare bat urtetik hona, pinudiak jo beste erremediorikez dute ikusi lur-jabe askok. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko men-dietan espezierik zabalduena da intsinisa, basogintza-egurgintzasektorearentzako espezierik errentagarriena, eta urte askoan itu-rri-ekonomiko oparoa izan da baserritarrentzat. Gauzak aldatzenari dira, baina. Pinuaren ordezko bila hasita daude asko eta geroeta leku gehiagotan eukaliptoaren alde egin dute zenbait lur-jabek.Ez du entzute onik, baina, eukaliptoak eta kezka zabaldu da baz-terretan. Are gehiago kanpoko enpresak somatu dituztenean in-guruan, eukaliptoa landatzeko lur-sail bila. Kezka hori agertu duteMendaron zenbait baserritarrek, eta haiekin bildu ostean, euka-liptoaren argi-ilunak lantzeko beharra ikusi du Mendaroko Udalak.Hala, ‘Eukaliptoa. Nora goaz?” izenburuko hitzaldia antolatu zuenjoan zen barikurako. Arturo Elosegi Euskal Herriko UnibertsitatekoZientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle katedraduna eta AitorOnaindia Basoa Fundazioko kidea gonbidatu zituzten, eta han ja-sotakoen laburpena duzue hau.

    - AINARA ARGOITIA-

    u ARTURO ELOSEGI LANDAREEN BIOLOGIA ETA EKOLOGIA SAILEKO IRAKASLEA EHUN

    30 urte bainogehiago daramatzateArturo Elosegik (Tolosa,1962) eta haren talde-kideek gizakien jardu-nak erreketan etaibaietan duen eragina

    aztertzen, eta 2018an, eukaliptoak ingurumenean zuen eraginariburuzko txosten teknikoa aurkeztu zuen, beste hiru lagunekin ba-tera: Aitor Larrañaga EHUko irakaslea, eta Juan Arizaga eta Car-los Cablido Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologia etaespetologia saileko ikerketa arduradunak. Legebiltzarraren enkar-guz egin zuten, Jaurlaritzako Natur Ondare eta Aldaketa Klimati-korako Zuzendaritzak eskatuta. Web of Science munduko datubasean eukaliptoaren inguruan jasotako guztia berrikusi zuten ho-rretarako.

    Txosten hori da joan zen barikuan Mendaron aletu zuena. Etaemaitza argia da: “Neurtu diren ia gauza guztietan ikusi da eu-kaliptoa pinua baino okerragoa dela eta bertako basoa bainonabarmen okerragoa”. Hona hemen ikerketa horretan jasotakopuntu nagusiak:

    l Azalera: Azkeneko 30 urtean laukoiztu egin da eukaliptoakestaltzen duen lur azalera. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, azale-raren %3 inguru hartzen du gaur, baina Bizkaiko kostaldean, aza-leraren erdia baino gehiago ere bai leku batzuetan; Maruriinguruan, esaterako. “Pinua ordezkatzen ari da”.l Erabilera: Euskal Herrian papera egiteko erabiltzen da na-gusiki edo ia bakarrik. 13-15 urtetik behin mozten da (pinua 35-40 urtetik behin). Eta moztu ondoren erraz ematen ditu kimuakmotzondoetatik. Ez da, beraz, landare berriak landatu beharrikizaten. Hiru aldiz ematen du eukaliptoak, baina behin hirugarrenaldiz moztu ostean, 40-45 bat urteren buruan, zainak atera eginbehar dira. Hazkunde azkarreko espezieak, pinua eta eukaliptoaesaterako, matarrasa sistemaz mozten dira eta era horretan lurzo-rua gehiago higatzen da, batez ere leku malkarretan. “Ez dagokalkulatuta zenbat lur galtzen den, baina gauza jakina da lurraehundaka urtean pilatzen den ondarea dela eta zaila dela lehen-goratzea”.l Ustiapen teknika: Lehen eskuz egiten zuten lana makinaastunek egiten dute gaur. Eukaliptoa ia bakarrik makina prozesa-tzaileekin ustiatzen da. Horretarako makinak iritsi behar dira bazterguztietara, eta mendi-bide asko zabaldu behar dira.

    Eta orain, zer?

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 12

  • l Lur sail handiak: Garai batean hektarea txikia(goa)k lan-datzen zituzten baserritarrek, baina gero eta joera handiagoadago lur-sailak batzeko. Kanpotik etorritako papergintza eta egur-gintza enpresak ere ari dira hemen lurrak erosten, eukaliptoa sar-tzeko. Mendarora iritsi dira.l Lurraren ezaugarriak: Portugalen eta Galizian egin-dako ikerketa batzuek erakutsi dute eukaliptoa landatuta daudenlurrak hidrofuagoak direla. Hostoetan daukan olioak ematen diousain berezi hori eukaliptoari, eta hostoak erortzen direnean, koipehori lur gainean pilatu ohi da. Horrek iragazgaitzagoa egiten dulurra. Hala, uholdeak nahiz lehorteak izateko arriskuak handituegiten dira eukalipto sailak dauden lekuetan. Izan ere, euria egitenduenetan ura ez da lurrean filtratzen eta gainezka egiten du uremari hori zuzenean iristen da erreketara uholde arriskua areago-tuz. Sikute garaian, berriz, iturriak lehortzeko arriskua handiagoada, ura ez delako iragazten lurrean.l Eukalipto hostoa: Toxikoa da, eta substantzia alelopati-koa dauka. Landareek lehiarako erabiltzen duten arma kimikoariesaten zaio alelopatia. Eukaliptoak hostoetan dituen molekula ba-tzuek ezinezkoa egiten diete beste espezie batzuei eukalipto az-pian edo inguruan bizitzea; ernetzea eragozten die haziei.

    “Horregatik proposatu izan dute eukalipto hostoa herbizida gisaerabiltzea ere”. l Mikrobio komunitateak: Suteek baino eragin handia-goa dute eukaliptoek mikrobio komunitateen galeran. l Landaredia eta onddoak: Hostoak dilindan ditu euka-liptoak, bertikalean, eta oso itzal gutxi egiten dute, bertako espe-ziekin alderatuta. Ikusi dute oso liken gutxi bizi direlaeukaliptoetan, eta aldi berean, %40 belar eta lore espezie gu-txiago hazten dela eukalipto basoetan.l Anfibioetan duen eragina: Batetik, bertako basoetanbaino %50 anfibio espezie gutxiago daude eukalipto basoetan,eta bestetik, espezie bakoitzeko ale kopuruak ere gutxiago dira(%90 gutxiago) eukalipto nahiz pinua landatutako lekuetan. Pen-tsatu zuten orbel-lixibiatuetan egon zitekeela horren arrazoia, hauda hostoek askatzen duten substantzietan. Eta laborategian eginzuten proba. Anfibio espezie ezberdinak hazi zituzten laborate-gian, haritz-uretan, pago-uretan, gaztainondo-uretan eta eukalipto-uretan, besteak beste, eta uhandre palmatua espeziearekinegindako proban ikusi zuten eukalipto-uretan hazitakoek malfor-mazioak izaten zituztela. Horrez gain polikiago hazten ziren, etagainera, immunitate-sistema ahulagoa zuten.

    “Neurtu den ia gauza guztietan ikusi da eukaliptoabertako basoa baino nabarmen txarragoa dela”

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 13

  • ERREPORTAJEA14

    l Hegaztiak: %60 hegazti espezie gutxiago zenbatu dituzteeukalipto basoetan bertako basoetan baino. Arrazoietako batzera da: askoz zomorro gutxiago dituztela jateko. Gainera, ba-soak oso gazteak direnez, eta zuhaitz guztiak adin berekoak, osoegitura sinplea izan ohi dute, enbor zulorik gabea, eta aberasta-sun biologiko txikikoak ondorioz. Hau da, ugaltzeko leku apropo-sik ez dute topatzen kabia enbor zuloetan egiten duten hegaztiek,adibidez kaskabeltzak eta okilak. l Errekak: Erreken ur emarietan aldaketak sarriago gertatzendira eukaliptoa dagoen lekuetan. Eukaliptoaren hostoak gaineraaldaketak eragin ditzake errekako ekosistemetan. Izan ere, erre-kan bizi diren animalia gehienak basotik datozkien orbelak janezbizi dira. Laborategian ur-zorriekin egin zuten proba baten berrieman zuen, ur-zorriak ere zuhaitz-hostoekin elikatzen direlako. Ha-ritz, lizar, pago, eta eukalipto hostoak eman zizkieten jaten etaikusi zuten pagoa ez zitzaiela batere gustatzen, baina eukaliptohostoa janez gero, hil egiten zirela. Erreketan ere egin dute beha-keta, laborategitik bizitza errealera saltoa egon ohi dela jakitun.Bost erreka pare aztertu dituzte eta ikusi dute eukaliptopean, batezbeste, %23 zomorro gutxiago daudela eta %11 espezie gutxiago.“Galizian egindako beste ikerketa batek erakutsi du, gainera, era-gin hori handiagoa dela zenbat eta eukalipto gehiago egonarroan. Eta ‘zomorroak ez zaizkio inori axola’ pentsatuko duzue,baina amuarrainak haiek jatetik bizi dira”.

    Erreketan egindako probetan ezusteko handiena beste honekeragin zien: ikusi nahi izan zuten erreketako bizidunek nola era-biltzen duten iristen zaien orbela. Horretarako, arbola hosto ez-berdinak sartu zituzten poltsatxoetan eta hilabeteren buruan ikusizuten hostorik gustukuenak ere ez zituztela guztiz jan mamorroek.“Janariaren aprobetxamendua %70 eskasagoa zen. Horrek esannahi du janari onena dagoen lekuetan ere bertako zomorroak ezdirela gai haiek jateko eta horrek erakusten du errekaren funtzio-namendua hankaz gora dagoela”l Egur hila: Eukalipto-basoetan eta inguruko erreketan osoegur-hil gutxi dago bertako basoetan dagoenarekin alderatuzgero. “Garai batean oso fama txarra zeukan egur-hilak basoetan,baserritar alferrarekin lotzen zelako basoan egur-hila egotea,baina gaur egun badakigu oso inportantea dela egur-hila, biziaematen diolako basoari”.l Eukaliptoak eta inguruko habitatak:Matarrasa egi-ten denean inguruko errekak basaz betetzen dira eta izokinak,Martin arrantzaleak... desagertzera egiten dute. “Batzuek esangodute aldi baterako kontua dela, orain uher datozen urak lehengo-ratzen direlako denbora batera, baina arrastoa hor gelditzen da,eta habitat pobrea izaten dute amuarrainek-eta”.l Ustiaketa / kontserbazioa: Ingurumenaren ikuspuntutik,eukaliptoa hemen horren ugaria izan den intsinis pinua baino kal-tegarriagoa dela nabarmendu zuen, eta zenbat eta eukaliptogehiago eta zenbat eta denbora gehiagoan izan, eragin hori han-diagoa dela. Txosteneko puntu nagusien errepasoa egin ostean,ustiaketa-kontserbazioa dikotomiaren inguruan jardun zen Elosegi.

    “Dikotomia okerra da”, esan zuen. “Garai batean gauzabera pentsatzen genuen airearen kalitateaz ari ginela edo erre-ketako kutsaduraz ari ginela. Pentsatzen genuen gure ongizate-aren truke ordaindu beharreko prezioa zela. Gaur egunonartezinak zaizkigun kutsadura-maila genuen. Baina eginkontu nola biziko ginatekeen gaur ez bagenu ura eta aireaarazten horrenbeste gastatu!. Egia da ustiatzen ez diren ba-soak direla balio naturalik handienekoak, baina beste muturrerajoan gabe ere badaude aukerak. Autoa hartu eta ibilaldi bategitea besterik ez dago”. Basoari etekin ekonomikoa ateratzearizilegia irizten zion eta nabarmendu zuen eragile bakoitzak berelehentasunak eta premiak izango dituela, baina horren hariraohartarazi zuen basoak egurra ez den bestelako irabaziak ereematen dituela eta aintzat hartzea komeni dela. “Aiako harrie-tan, esaterako, bertako basoaren alde egin dute. Ura babestealehenetsi dute. Ura eta aisialdi aukerak. Ultzama aldean, berriz,onddoek ematen dute dirua. Eta hemen bertan, duela urte askoez dela garia ereiten zuten mendi puntetaraino. Orain zer da?Papera da Gipuzkoak gehien behar duena?”.l Erantzukizunak: “Arriskutsua iritzi zion Elosegik es-pezie bakarra bultzatzeari. Bi eremu daudela zioen, pribatuaeta publikoa, eta bi eremuotan politika desberdinak jarraitubeharko liratekeela. Bere ustez, pribatuek epe laburreko ete-kina bilatzea zilegi da, baina lur publikoetan lehentasunakbeste batzuk izan beharko liratekeela uste du. “Momentu onada, adibidez, Udalak lau pezetatan lurrak erosteko eta lur ho-rietan biztanle guztientzat onena izango dena egiteko. Atakazailean dauden baserritar asko ari dira lurrak saltzen, horiedo baserria ixtea beste irtenbiderik ez dutelako. Eskaini die-zaiegun irtenbideak, kontsumitu dezagun gehiago bertakoa,erabili dezatela Udalek irudimena nola lagundu asmatzeko.Eta baserritarrek pentsatu dezatela pixkat: lur guztiak eukalip-toz estaltzea da gehien komeni zaidana? Lur hori saltzeakmesede egingo die nire ondorengoei? Badakit etsigarria delaegindako lan guztia alferrik galtzen ikustea, baina pentsatuhori eginda arrotz baten esku gelditzen dela etxe buelta guz-tia”. Elosegiren ustez, lur-jabe bakoitzak erabaki beharko duzer egin, baina baso-politika guztion artean erabaki beharre-koa da, “guztiona den inguruneari eragingo diolako”.l Etekin ekonomikoa: Pinuak eman izan duen diruareninguruan honela mintzatu zen: “Inork diruaz baldin badaki,bankuek dakite. Behin, milatik gora hektarea pinudi zituen Ku-txako arduradun bati galdetu nion beren basoek zenbat diruematen zuten. Ez zutela ematen esan zidan. Pinua saltzen ate-ratakoa apenas iristen zitzaien hurrengo zuhaitzaldia zain-tzeko gastuak estaltzeko. Pinuak dirua eman du, baserritarrekeurek egin dutelako urteetan lan guztia, baina belaunaldi horijoan da”. Garbi du pinuak baserritarrentzat garrantzitsuak di-rela, baina galdera luzatu du: “Herri-lurretan basogintza-eredubera behar ote dugu? Basoen beste onurak ez ote dira ga-rrantzitsuagoak?”.

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:19 Página 14

  • Mendi ingeniaritza ikasi du eta Basoa fundazioko kidea da gaur egun Aitor Onaindia (Durango, 1976). Basoen garrantzia eta gizarteariekarritako onurak ezagutaraztea da Basoaren egiteko nagusia.

    u AITOR ONAINDIA BASOA FUNDAZIOKO ORDEZKARIA

    w Zer ari da gertatzen?Euskal herritarrok basoarekin betidanik

    izandako lotura pentsaera berri batek or-dezkatu du: basoa utzi egin behar da,ezin da ukitu. Gizartea urbanizatu eginda, kaletartu. Baserrietan bizi diren askokere ez dute baserriaren kudeaketaren berrieta gizakiaren esku-hartzea ez dela onazabaldu da, baina ez dezagun ahaztugure gizartearen eta kulturaren ondoriodela gaur egungo paisaia ere. Paisaiahau guk sortutakoa da, guk aldatutakoa.Gure beharren arabera geuk aldatutakoa.XIX. mende amaieran, lur ia guztia neka-zaritzarako geneukan Euskal Herrian, etaXX. mendera ia arbolarik barik helduginen. Hau ez zen dena hariztia, jendebatek hala uste badu ere. Soroa zen hau.Industrializazioa heltzean, lur asko funtzio-rik barik geratu ziren eta pinua sartzenhasi ziren soroetan. Denbora laburreaneta lan asko eskatu barik, etekina lortzekoaukera ematen zuenaren alde egin zuten.Egur asko sortu eta ondo erabili duen gi-zartea izan da gurea. Horri buelta ematenhasi gara orain. Gizartea ez da jabetzenbasoek duten garrantziaz etaezjakintasu-nak aurreiritziak sortzen ditu. Askotan ezgara konturatzen, baina basoak egurraematen digu, ura iragazten du, CO2aarintzen du...w Eta zer proposatzen duzu?

    Bidea oreka topatzea da. Gizakiarenesku-hartzeak natura perturbatzen duen us-teak, baina, babestu kontzeptua sortu du.Basoak ukitu gabe uzteari edo ahal dengutxien ukitzeari esaten diote babestu,

    baina basoa ustiatzen ez badugu, ezin di-tugu gure beharrizan batzuk ase. Pentsa-era horrek ekarri du babesaren izeneanokerreko gauzak egitea. Babestu barik ku-deatu da hemen hitza. Horrek ez du esannahi edozelan kudeatu behar denik, ja-kina, baina babesteak kudeaketa egokibat egitea izan behar luke, eta ez basoaukitu barik uztea. Gizartearen nahien etapaisaiaren aitzakian kaltea egin daiteke-elako. Baso-jabeari basoa aldatuarazizgero, oso litekeena da etekin ekonomikoatxikitzea, lan gehiago sortzea... eta alda-keta horrek beharbada ekarriko du gizar-tearentzat onura bat, baina arduragizartearen parte baten gain lagata. w Basoak gorri daude. Lur-jabeak kez-katuta daude botatako pinudietan zersartu ez dakitelako, eta beste asko, tar-tean zenbait lur-jabe ere bai, kezkatutadaude, ikusten dutelako eukaliptoak or-dezkatu dezakeela pinua.

    Hori da daukagun arazoaren sintomabat. Denok egon beharko genuke ardura-tuta pinuak gaixotu direlako. Denok gal-detu beharko genieke gure buruei ‘etaorain nondik aterako dugu gure beharri-zanetarako egurra? Nondik energia?Nondik ura? Dagoen ardura bakarra dabaserritarrena: “Nik egindako inbertsioanola errekuperatuko dut?” Galdera horiekplanteatuz gero, alternatibak ere ezberdinikusiko ditugu. Hemen gertatzen zaigunada egur asko sortzen dugula, baina gerogure gizarteak ez duela erabiltzen. Egurrasortzeko lekurik produktiboenetarikoa daEuskal Herria, baina gure beharrizanakegur horrekin estaltzea falta zaigu.w “Ingurumen ikuspuntutik, neurtu direnparametro guztiek erakutsi dute euka-

    liptoa pinua baino txarragoa dela etabertako basoa baino nabarmen eska-sagoa”. Eta gure inguruan gero etagehiago ikusten da.

    Pinu asko izan dugu eta pinua egonden lekuetan eukaliptoa sartzen ari dirabatzuek, baina Gipuzkoan oso eukaliptogutxi sartu da. Eukaliptoa ez da oso espe-zie maitatua hemen, eta jende askok gu-rago du pinuaren antzekoagoa den bestezerbait sartu: Cryptomeria japonicoa etaSekuoia, esaterako. Koniferak dira, eta in-tsinis pinuaren antzeko hazkundea etamerkaturatzea dute. Eukalipto asko dago-ela esaten da, baina Gipuzkoan 600hektarea pasatxo eukalipto zeuden sar-tuta 2019an, eta hori oso portzentaje txi-kia da. Bizkaian askoz gehiago dago,baina hori ez da azkeneko bost urteetakokontua. XX. mende hasieratik egon da horeukaliptoa, eta ez du sekula bertoko ba-sorik ordezkatu. Ni kezkatzen nauena dajendea basoak bertan behera uzteko prestikusteak. Hori da hemen benetako arris-kua. 10.000 pertsonatik ehunek egitenbadute hori, ez da arazoa, baina denakgauza bera egiten hasiz gero, akabo. Ezdutelako basoa ustiatu gabe uzten aldibatez lurra babesteko, baizik eta lurra ero-siko dienik ez dutelako topatzen. Egia dabaso batzuk saldu direla, baina basoonak, azalera handikoak; Gipuzkoan ha-lako gutxi daude.w Zein paisaia litzateke egokiena?

    Euskal Herria txikia da, baina jendeasko bizi gara, eta komeni zaigu gukbehar duguna guk geuk sortzea, eta ezkanpotik ekarri behar izatea. Horretarako,mosaiko itxurako paisaia beharko genuke.Ez dut txarto ikusten erreserbak zehaztea,

    “Babesteak kudeaketa egoki bat egitea izan behar luke, eta ez basoa ukitu gabe uztea”

    ERREPORTAJEA 15

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:20 Página 15

  • ERREPORTAJEA16

    baina basoan eukaliptoak ere lekua izanbehar du. w Jotako pinudietan zer sartu ez daki-tenei zer esango zenieke?

    Denetarik egon behar dela. Etekinekonomikoa atera nahi dutela esaten ba-didate, esango diet orain momentuandirua ematen duen bakarra eukaliptoadela. Gizarte jokaera aldatuko bagenu,beste ate bat zabalduko genuke, baina

    gaur hori gara. Arturok [Elosegi] esanzuen berak ura ere ordaintzen duela,baina ez da egia. Uren azpiegiturak iza-tea ordaintzen dugu guk: Hodien, ur-bil-tegien... mantenua da ordaintzenduguna. Inork ez dio ordaintzen ur horibatu duenari, materiagatik beragatik. Etazergatik ez ditugu diru-partidak sortzenhorretarako? Halakoak sortuko bagenitueta lur-jabeek egurrari ez eze, beste

    gauza batzuei ere etekina atera ahalkobaliote, ez genuke inor derrigortu be-harko ezer egitera. Merkatu aukerak za-balduz gero, lur-jabeak erabaki ahalkodu lur-txatal batean eukaliptoa sartzea,beste batean haritza eta bestean besteedozer. Produkzioari horrenbeste begiratubeharrean, hobe genuke bertakoagehiago kontsumitzea eta bertakoari la-guntzeko politikak sustatzea.

    w Udalek zer eskumen dute kontu ho-netan?

    Eskumenik ez dute. Informatu baka-rrik egin dezake Udalak. w Ezin du beraz eukaliptoa sartzeadebekatu?

    Ez. Foru Aldundiak ere ezin du eginhori. Egin duena da laguntzak kendu.Aldundiak ez du dirurik ematen euka-lipto landarak erosteko, sartzeko etagarbiketa-lanak egiteko. Gaixotutako pi-nudietan eukaliptoa sartu nahi duenakez du dirurik jasotzen. Haritza, pagoa,lizarra eta bertako beste espezieak sartunahi dituenak, aldiz, dirulaguntzen%100 jasotzen du, eta Criptomeria,Alertzea sartu nahi dituenak laguntzen%50, sartzeagatik eta garbitasunagatikematen dutena. Intsinisa sartzea ere ezdute diruz laguntzen, gaixo dagoelako.w Arturo Elosegik gogoeta egitea es-katu zuen. Udalei ere bai. Lurrak eros-teko proposatu zizueten. Zer duzueesateko?

    Mendaroko Udalak, gutxi gorabe-hera,15-20 bat hektarea herri-lur ba-dauzka dagoeneko, Santa Kurutzaldera.w Gehiago erosterik ez duzue pen-tsatu?

    Momentuz ez. Bildutik eskatudute, baina iruditzen zaigu dauzka-gunak kudeatu behar ditugula lehe-nengo. w Aitor Onaindiak dio basoa bertanbehera uztea dela azkena. Ados zau-dete orduan?

    Horretan bai. Bertan behera laga-tzen den basoa, ez dator. Kudeatuezean, sasitza bihurtzen da azkenean.w Gaur egun, baina, hala daude Men-daroko herri-lurrak.

    Bai. Bildukoek orain hiru bat urte8.000 metroko saila landatu zutenEtxabe inguruan, baina sartu zituztenlandarak sasiak hartu zituen. Lur hori itxieta garbitu egin dugu orain, eta otsai-lean haritza eta pagoa sartzeko asmoadaukagu, bertan dauden arteak lagata.Zuhaitz Eguna ere antolatu nahi dugu,azkeneko 50 bat arbola-landara umeeksartu ditzaten. Onddo esporekin mikro-rrizatutako landarak dira sartuko ditugu-nak.w Kanpoko enpresak eukaliptoa lan-datzeko sail bila ei dabiltza.

    Bai, etorri dira. Arnoaten 50 bathektarea erosi ditu Bilbo aldeko enpresabatek. Arnoatekoak bertakoak zortzihektareako lurra erosi behar izan du, en-presa horrek eukaliptoa sar ez diezaionetxe inguruan. Goikolakoa ere kezka-tuta dabil, iturburua duelako etxetikgertu, eta beldur delako zer gertatukoden horrekin. Kezkatuta daude zenbait

    baserritar eta guri daukagun informazioguztia mahai-gainean jartzea dago-kigu, gero eurek erabakiko duten arrenzer egin euren lurretan. Hemen sartzenari diren eukaliptoa Nitensa da, eta pa-pera egiteko erabiltzen da, egurreta-rako ez duelako behar beste kalitaterik.Eta kontuan hartu behar dugu hemenpapergintza enpresa bakarra dauka-gula. Diruaz ari bagara, jakin behardugu aste honetan metro kubiko euka-liptoaren prezioa zortzi eurora jaitsi delaeta zer irabazi emango duen ez daki-gula. Guk daukagun bildurra zera da:prezio onik egiten ez badu, hemendikurte batzuetara baso sail handiak geldi-tuko direla erabat utzita. Gaur egun, eu-kaliptoa sartzen duen baserritarrakdirulaguntza guztiak galtzen ditu, etadiru asko da hori. Datu bat:10 urtekopinua gaixotu zaionak 3.500 euro jasoditu hektareako eta hor intsinisa eta eu-kaliptoa ez dena sartzeagatik ere ko-bratu egiten du. Eta guri badagokiguhorren gainean ohartaraztea ere. Kon-turatu behar dugu gure zaharrek zer utzidiguten. Eukaliptoa beti egon da, bainahemen ez zuten sartu, zerbaitegatik. Al-dundian ere kezka badute txostena egi-teko ere ez diotelako Basoaki eskatu,zientzialariei baizik. Guk horra artekoadakigu. Hori eta Mendaron 150 bat eu-kalipto hektarea dauzkagula gaur,beraz, Gipuzkoan, derrigor izan behardira 600 hektarea baino gehiago.

    u ANGEL MARI IRIONDOLANDA GAIETARAKO ZINEGOTZIA MENDAROKO UDALEAN

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:20 Página 16

  • 1952

    Jose Mari Zubirrementeriaren artxiboko argazkia da gaur hona ekarri duguna. 1952ko urriaren 16an Arteta baserrikoatarian egindako argazkia duzue. Ez al da benetan argazki ederra? Ikus ditzagun nortzuk diren argazkikoak. Zutik:Mariano Garate, Domingo Garate, Leona Gabilondo eta Jose Mari Garate senar-emazteak, Angel Arrieta, NatibidadGarate, Carlos Esteibar, eta Kontxita Garate, besoetan Jose Mari Esteibar haurtxoa duela. Behean: Lorenza Larrañagaeta Mila Garate, Agustin Garate eta Benancio Esteibar, Dominica Gurrutxaga, Belen Esteibar, Mariano Arrieta eta JoseAgustin Juaristi. Bi lerroen artean, tente: Maritxu eta Pepita Arrieta.

    GARAI BATEAN 17

    I. URTEURRENA

    Jose Luis Oñederra Elortegi"Zabaleta"

    2020ko otsailaren 8an hil zen, 81 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, domekan, otsailaren 7an, 11:30ean,

    Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

    u ANGEL MARI IRIONDOLANDA GAIETARAKO ZINEGOTZIA MENDAROKO UDALEAN

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:20 Página 17

  • KULTURA18

    Astua atzeruzka baiño torpiagua (aldrebesagua) izan:

    Pertsona oso aldrebes edo torpeen gainean esan ohi da.

    Gaur jarriko dituzte salgai Puro Relajotaldearen kontzerturako sarrerak

    ‘Tartalo’ antzezlana domekan,

    Herriko Antzokian

    Tartalo famili-antzerkia ikusteko au-kera egongo da domekan, Herriko An-tzokian. Joxemielek miniaturazko munduorganikoa sortuko du bere idazma-haian, eta mundu hori bideoz jaso os-tean, eszenografiara proiektatuko da.Joxemielek bere abenturak eta Tartalorenkondaira fantastikoa kontatuko ditu,baina ipuin tradizionalean beldurra so-rrarazi dezaketen elementuak baztertuz,eta umoreaz ordezkatuz. 16:30ean ha-siko da ikuskizuna. Sarrerak Kutxabankbidez erosi daitezke aurrez, edota bihararratsaldean Herriko Antzokiko lehiatilan18:15etik 20:45era. Sarrerak agortzenez badira, domekan bertan ere erostekoaukera egongo da Herriko Antzokikotxarteldegian.

    Emakumeen Jabetze Eskolan izena ematekoepea zabalik dago

    Emakumeen Jabetze Eskolan izenaemateko epea zabaldu du ElgoibarkoUdalak. Bi modu jarri dituzte horreta-rako; aurrez aurre Herritarren Arreta Zer-bitzuan (goizez) edo Internet bidezwww.elgoibar.eus webgunean sartuta.Otsailaren 28ra arte egongo da izenaemateko aukera.

    Adineko 60 lekuko baino gehiagoren testigantzetan oinarritutako kantak eta jo-lasak batu dituzte Jira Bueltan: Betiko 50 kanta eta jolas izeneko liburuxka-DVDan,eta herriko ikastetxeetan banatuko ditu Elgoibarko Udalak. Ahozko ondarearen trans-misioa egitea da lan honen helburua. Gure aurreko belaunaldiei jasotako kanta etajolasak berreskuratu eta biziberritzea, berriz gure artean izan daitezen, jira-jira buel-tan! 2018ko abenduan argitaratu zuen lana Elgoibarko Udalak, Badihardugu el-kartearen Ahotsak ikasgelan proiektuaren baitan, eta Eskoriatza, Aretxabaleta etaEibarko udalekin elkarlanean. 300 haur baino gehiagok hartu zuten parte egitasmohonetan, tartean Elgoibarko Herri Eskolako eta Ikastolako haurrek. 51 kanta etajolas jaso zituzten guztira.

    Otsailaren 21ean iritsiko da Puro Relajo taldea Elgoibarrera. Bi emanaldieskainiko ditu mariatxi taldeak Herriko Antzokian, 12:30ean bata eta17:00etan, bestea. Ikuskizunerako sarrerak online bakarrik salduko dituzte,Kutxabank-en webgunearen bitartez, eta gaur jarriko dituzte salgai, 20:00etan.

    'Jira Bueltan: Betiko 50 kanta eta jolas' liburuxka etaDVDa banatuko ditu Elgoibarko Udalak ikastetxeetan

    Ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburuarekin Elgoi-barko Idazlan lehiaketaren laugarren ekitaldia antolatu du Udalak, Kultura, Euskara,eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko sailen bitartez. Elgoibarko ikastetxeetanikasten dabiltzan 8-18 urte bitarteko ikasleentzat edota, Elgoibarren erroldatuta ego-nik, beste nonbait irakaskuntza ertainean ikasten dabiltzan adin bereko ikasleentzakolehiaketa da. Gaia librea izango da; euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritugabea eta argitaratu gabea izan beharko da. Sariei dagokionez, 50 eta 120 eurobitarteko 26 bono banatuko dituzte herriko dendetan erabiltzeko. Martxoaren 12raarte dago izena emateko aukera. Lehiaketaren oinarriak www.elgoibar.eus atariankontsultatu daitezke.

    Idazlan lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udalak, ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:20 Página 18

  • KULTURA 19

    w ‘Konpromisoa’ antzezlanarekin izango zarete gaur, HerrikoAntzokian. Zer ikusiko dugu?

    Aspaldiko bi lagun zahar batuko dira, autorea bata eta akto-rea bestea, eta etxe bat saltzen saiatuko dira, baina salmenta ho-rretan tranpa txiki bat dago. Aktoreak etxea saldu nahi du, bainaautorea ez dago oso konforme saltzeko moduarekin. Ez du begionez ikusten bere lagunak egin nahi duena, eta bien arteko adis-kidetasunaren pitzadura moduko bat sortuko da hor. Hala ere,adiskidetasunaren gorazarrea egiten du obrak. Azkenean ikusikodugu lagun zaharrei barkatzen zaizkiela beste batzuei barkatzenez zaizkien pekatutxoak. Batzuetan etika alboratzen dela, alegia,adiskidetasunaren mesedetan. Guzti hori komedia klabean, umo-retik landuta. w Euskal antzerki munduko bi beterano eta Zuhaitz Gurru-txaga hasiberria elkartuko zarete oholtzan. Nola moldatu za-rete?

    Primeran! Hirukote oso polita osatu dugu. Zuhaitz ere dagoe-neko ez da hain berria mundu honetan, eta eskarmentu handiadauka. Telebistan ibiltzen da, bakarrizketak egiten ditu, eta nireustez oholtzarako egina dagoen animalia da Zuhaitz Gurrutxaga.Karisma handia dauka eta oholtzan agertu orduko jendea barrezhasten da. Momentu komikoak oso ondo errematatzen ditu, etaumore handia dauka. w Nolako harrera izan du antzezlanak?

    Pandemiaren eraginez aforoa erdira ekarrita dago aretogehienetan, eta modu horretan, aretoak betetzen ari gara. Nikuste dut jendeak badaukala kultur ikuskizunetara joateko be-harra. Herri askotan tabernak itxita dauden honetan, bestee-

    kin harremantzeko modua da antzerkira joatea, distantziakmantendu behar diren arren. Orain arte harrera oso ona iza-ten ari gara. w Ikusleak maskararekin egoteak aktore eta ikusleen artekoharremana hozten du?

    Kasu honetan jendearen barreak behintzat entzuten ditugu, etahori garrantzitsua da guretzat. Komediak oso ondo funtzionatzendu. Barre egitea oso gauza atsegina da, eta bizi dugun egoerahonetan, are gehiago. w Arkitektura ikasi zenuen, eta aktore izaten bukatu duzu.Nola izan zen hori?

    Arkitektura ikasketak hasi nituen, baina ez nituen bukatu. Tartehorretan atzerrian ere ibili nintzen, besteak beste, Parisen eta an-tzerkia sartu zen tartean. Lanbide honetaz maitemindu nintzen.Azken batean arkitekturak ere badu arteaz zerbait, ez dira haindesberdinak bi alorrak. w Ibilbide luze eta oparoa egin duzu aktore lanetan. Probatudituzu antzerkia, telebista eta zinema. Zein duzu gogokoen?

    Nik ez dut bata bestea baino nahiago. Pertsonaia eta obrapolitak badira, edozein mediotan aritzen naiz gustura. Niretzatpolitena batetik bestera ibiltzea da. w ‘Konpromisoa’ ikustera joateko konpromisoa hartu duten el-goibartarrei zer esan nahi diezu?

    Oso ondo pasatuko dutela. Orain arteko emanaldietatik jen-dea oso gustura irten da eta Elgoibarren ere hala izango dela-koan nago. Barre asko egingo dute, baina umoreaz gain, obrakbaditu beste osagai batzuk ere, hausnartzeko aukera ematen du-tenak. Oso obra konpletoa da.

    Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga protagonistadituen ‘Konpromisoa’ antzerkia taularatuko du Txalo konpainiak gaurarratsaldean Herriko Antzokian. Umorea du oinarrian obrak: Sasi-au-tore bat eta arrakasta handirik gabeko aktore bat gazte bati etxebat saltzen saiatuko dira. Ramon Agirrek eman dizkigu antzezlanarennondik norakoak.

    u RAMON AGIRREAKTOREA

    - AINHOA ANDONEGI -

    “Oholtzarako eginadagoen animalia daZuhaitz Gurrutxaga”

    Joseba Apaolaza, Zuhaitz Gurrutxaga eta Ramon Agirre.

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:20 Página 19

  • 20

    Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

    raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

    puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

    Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

    tua. Kolegiatu zenbakia: 749

    660 969 679 [email protected]

    ROSA Mª PINTADO

    AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

    Duela hilabete batzuk eraikitako eta hainbat txaletek osatutakogure urbanizazioan, postaren banaketa zaintzako langileek egitenzuten orain arte. Urbanizazioaren barruan, familia bakarreko etxebi-zitzen jabeen komunitateari eragin dio korrespondentzia-banaketak;izan ere, dirudienez, Correos-ek arau gisa ezartzen du komunitate ho-rretan banaketa egiteko, kutxatila kontzentratuak jarri behar direla,zeregin jakin horretarako prestatuta. Jakin nahi nuke etxibizitzenpromotoreari eskatu ahal diogun kutxatila kontzentratuak instala-tzea.

    Familia bakarreko etxebizitzak edo merkataritza- edo industria-lokal inde-pendenteak diren higiezinetan, sarrerako lehen atetik gertu dagoen etxe-ku-txatila batean egin ahal izango da entrega, beti ere bide publikotik iristekoaukera badago. Bertan nahitaez agertu beharko dira kalearen izena eta posta-helbidea identifikatzeko beste datu batzuk, hala nola urbanizazioaren edo po-ligonoaren izena eta partzelaren zenbakia, eta nahi bada, bizikideenizen-abizenak ere bai. Kasu honetan, postontziei kokapen berria eman nahizaie, eta, egitura edo bloke bat osatuko dute. Nire ustez, egitura edo blokehori eraikuntzako elementu komuna da, eraikuntzaren promotoreak ahalbi-detu behar dituen elementua. Beraz, egoera berri hori gauzatzeko sortzendiren gastuak promotorearen kontura izango dira, postontziak araudira ego-kitu behar izan zituelako.

    Ondorioa: Promotoreari eskatu ahal izango litzaioke kutxatila kon-tzentratuak jartzeko, korrespondentzia behar bezala banatu ahal iza-teko.

    LANA...............................................EskaerakAdinekoak zaintzeko eta etxeko lanak egitekoprest nago. Esperientziaduna. ( 655 094 780 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Euskalduna naizeta esperientzi handia daukat. ( 617 571 210 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Etxeko langilearitzeko prest, orduka eta baita asteburuetanere, beharraren arabera. ( 632 108 280 --------------------------------------------------------------------------------------------------Asteburuetan lan egiteko prest nago, orduka.Esperientzia daukat adinekoak zaintzen. Agi-riak legez. ( 632 344 209 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko, garbiketalanak egiteko eta beste edozein lanetarakoprest nago. ( 632 116 534 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko prest nago.Esperientzia handia. Etxeko langile moduanere egingo nuke lan, eta ospitalean gauak pa-satzeko ere prest nago. ( 642 846 905--------------------------------------------------------------------------------------------------

    Adinekoak zein umeak zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest nago. Baita sukaldarilaguntzaile lanetarako ere bai. Mendekoakzaintzeko titulua daukat. ( 666 197 831--------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko eta etxekolanak egiteko prest nago. Orduka eta baitagauez ere. Arreta Soziosanitariorako tituluadaukat. ( 683 580 665 --------------------------------------------------------------------------------------------------Eraikuntzan peoi lanak egingo nituzke, espe-rientzia eta hurrengo tituluak ditut: eskorga-gi-dari txartela, garabi-zubia erabiltzeko txartelaeta plataforma jasotzaile karneta. Adinekoakzainduz, garbiketa lanetan eta banatzaile ari-tzeko ere prest nago. Auto propioa dut. ( 604 207 579 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko, etxeko lanak egitekozein tabernan lan egiteko prest nago. ( 681 212 449--------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Etxeko langilearitzeko prest, bai eta orduka lan egiteko ere,baita asteburuetan ere. ( 688 735 551

    EskaerakTaberna batek janaria etxeetara eramatekolangileak behar ditu. ( 680 489 416 (Erminio)--------------------------------------------------------------------------------------------------BPXport enpresak Olaizaga kiroldegiko etaMintxeta kirolguneko harreretan lan egitekolagun bat behar du. Administraritzan eskar-mentua izatea eta euskaraz jakitea ezinbeste-koa. [email protected] helbidera bidalibehar da curriculuma.

    GARAJEAK......................................Garaje itxia hartuko nuke alokairuan. Luzerakoalokairua izango da. ( 643 372 825 -------------------------------------------------------------------------------------------------Garaje itxia saltzen dut San Roke auzoan, ki-roldegitik gertu. ( 679 851 185

    BESTELAKOAK..................................Abuztuaren 8an moto batek gizonezko batharrapatu zuen Txankakuako eta Sigmako zu-bien arteko errepidean. Gertatutakoa argi-tzeko lekuko bila gabiltza. ( 628 115 677

    MERKATU TXIKIA

    I. URTEURRENA

    Marceliano Diez Tejedor2020ko otsailaren 8an hil zen, 74 urte zituela.

    Haren oroimenez I.urteurreneko meza izango da, domekan,otsailaren 7an, 11:30ean Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:20 Página 20

  • Z o r i o n a k ,Mikel, familia-koen eta bere-ziki, Lukenenpartez!

    Etxeko txikienaeta handiena. Es-kerrik asko gurealderik onenaatera eta maita-sun mugagabeazer den erakuste-agatik. Zorionak,Liher!

    Zorionak, txa-peldun, otsai-laren 2an zureu r t e b e t e t z eeguna izan ze-lako.

    Z o r i o n a k ,Jakes! Gaur 6urte bete dituzu!Ondo ospatu etamuxu asko fami-liako guztion par-tez.

    ZORIONAK

    Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora,

    edo [email protected] e-postara bidali. Mekanosa

    d idazmakinen salmenta

    eta konponketa

    d multikopistak

    d fotokopiadorak

    d erloju industrialak

    d marrazketa

    materiala

    d informatika

    d fax

    Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

    Betirako izango zaituztegu

    gogoan.

    Patxi Zabala

    Gandiaga 2021eko otsailaren 1ean hil zen, 66 urte zituela.

    Ignacio Salegi Urain

    2021eko otsailaren 2an hil zen, 78 urte zituela.

    Z o r i o n a k ,Leire! Otsaila-ren 7xan, 9 urte!Segi horrela urteaskuan.

    Zorionak, Jare,neska handi! 9urte beteko di-tuzu hurrengoastelehenean.Patxo handi batetxeko guztienpartez, batezere neba Aratzeta Ibai eta Lierl e h e n g u s u e npartez.

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:20 Página 21

  • AGENDA22

    5 BARIKUA16:30 Odol ateratzea, Jubilatuen Bilto-kian. 45 odol emaile behar dituzte. Izenaemateko: 623 328 408. 19:00 Antzerkia: ‘Konpromisoa’. TxaloProdukzioak taldeak aurkeztuko du, He-rriko Antzokian. Ramon Agirre, JosebaApaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga elgoi-bartarra izango dira protagonistak.

    7 DOMEKA16:30 Familia antzerkia: ‘Tartalo’. He-rriko Antzokian.

    8 ASTELEHENAErakusketa: ‘011 Erakusleihoak’. Ema-kume Zientzialarien Nazioarteko Eguna-ren harira, emakume zientzialariz jantzikodituzte herriko dendetako erakusleihoak.Hilaren 21era arte.

    12 BARIKUA18:30 Erakusketa: ‘Yulen, 100 urte’.Udalak eta Ongarri argazkilari taldeak an-tolatuta, Julen Zabaletari eskainitako era-kusketa. Margolari elgoibartarrak 100urte beteko ditu eta haren bizitzari buruzkoerakusketa izango da. Kultur Etxeko era-kusketa gelan egongo da ikusgai, hilaren27ra arte.

    Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

    Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Arantzazu Izpizua, Ibarkurutze, 7 (Eibar)

    943 201 912

    * Fernandez: Herriko Enparantza, 4Garagartza (Mendaro)

    943 756 142

    * Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze) 943 751 638

    * Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) 943 751 384

    5 BARIXAKUA 6 ZAPATUA 7 DOMEKA 8 ASTELEHENA 9 MARTITZENA 10 EGUAZTENA 11 EGUENA 12 BARIXAKUA

    Egunez

    *IbañezEgunez

    GaritaonandiaEgunez

    GaritaonandiaEgunezArriola

    Egunez

    *FernandezEgunezYudego

    Egunez

    *OruesagastiEgunez

    Barrenetxea

    IluntzeanArriola

    IluntzeanGaritaonandia

    IluntzeanGaritaonandia

    IluntzeanArriola

    IluntzeanBarrenetxea

    IluntzeanYudego

    IluntzeanGaritaonandia

    IluntzeanBarrenetxea

    GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

    Zinea (Herriko Antzokian)

    ‘La última gran estafa’ 6 zapatua: 19:00 7 domeka: 19:00 8 astelehena: 19:00

    ‘Sin señas particulares’(Ongarri zinekluba)10 eguaztena: 19:00

    Urtarrilean hildakoak . Antonio Aizpiri Zubizarreta80 urte, urtarrilak 1

    . Maria Pilar Barruetabeña Barruetabeña79 urte, urtarrilak 4

    . Angel Fernandez de Jauregi Olañeta88 urte, urtarrilak 7

    . Pepita Astigarraga Iriondo91 urte, urtarrilak 7

    . Valentin Egaña Lizundia85 urte, urtarrilak 7

    . Sabin Osoro Unzueta98 urte, urtarrilak 8

    . Manolo Ibarluzea Arano77 urte, urtarrilak 9

    . Josefa Zialzeta Arregi 92 urte, urtarrilak 13

    . Migel Artola Bergaretxe86 urte, urtarrilak 24

    . Iñaki Korta Juaristi46 urte, urtarrilak 26

    . Marcelina Arabiourrutia Larruskain94 urte, urtarrilak 29

    . Maria Ines Arriola Zubiaurre89 urte, urtarrilak 30

    . Maria Teresa Etxaniz Elorza92 urte, urtarrilak 30

    1189 alea:Maquetación 1 04/02/21 11:20 Página 22

  • VII. URTEURRENA

    Idoia Laka Lizaso2014ko otsailaren 3an hil zen, 38 urte zituela.

    Izan zarenagatiketa erakutsi duzunagatik, ez zaitugu inoiz ahaztuko.

    Etxekoak

    I. URTEURRENA

    Justino Badiola Arakistain2020ko otsailaren 4an hil zen, 77 urte zituela. Haren oroimenez

    I. urteurreneko meza izango da, domekan, otsailaren 7an, 11:30ean, Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

    Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

    Mundu honetatik joan arren,beti gogoan izango zaitugu,

    zure oroitzapen onakgurekin baititugu.

    Nahia, Beñat, Maite eta Ibai

    VII. URTEURRENA

    Idoia Laka Lizaso2014ko otsailaren 3an hil zen, 38 urte zituela.

    Behar dugunetan ezin gara babestu zure besoetan,baina badakigu hor zaudela gure bihotzetan.

    Zure indarra eta alaitasuna eredu.

    Maite zaitugu.

    Azkoitiko eta Elgoibarko lagunak

    1189 azala:Maquetación 1 04/02/21 11:22 Página 3

  • Hogeita zazpi urtetan bitan santa eskea da eten;

    behin elurtea izan zen eta COVID-19 aurten.

    Zuen artera hurbiltzen garaSanta Ageda bezperan.

    Aurten, ordea, ez gara joantokatzen zitzaigun eran.

    Aittitta-amamen emozioaumeen barre-jolasak.

    Hurrengorako gorde, mesedez, kafea eta sanblasak.

    Birusak laga gaitu gu aurtenzuen etxetik aparte;

    bizipozari eutsi gogor (e)ta datorren urtera arte!

    Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldea

    1189 azala:Maquetación 1 04/02/21 11:22 Página 4