ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da...

48
1 Elur jausien gida 1 Elur jausien gida ELUR JAUSIEN GIDA ELUR JAUSIEN GIDA

Transcript of ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da...

Page 1: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

1

Elur jausien gida

1

Elur jausien gida

ELUR JAUSIEN

GIDA

ELUR JAUSIEN

GIDA

Page 2: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

2

Elur jausien gida

2

Elur jausien gida

Gida hau Aragoa eta Kataluniako lurralde-ordezkaritzetan egina da.

Argazkiak: Ramón Pascual eta Gerardo Sanz (I rudi bakoitzean

besterik esaten ez bada).

Maketazioa: Aragoa eta Kataluniako Lurralde-Ordezkaritza.

Euskal itzulpena: Gobernuaren Ordezkaritza Nafarroan.

Eskerrak: Joan Ramon Mercè, Javier Rodríguez eta Pere Rodés-i.

Legezko oharra: argitalpen honen edukiak berrerabiliak izan daitezke,

berrikuntzarik egotekotan, hauen iturria eta data aipatuz.

Argitaratzailea:

© Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumena Ministeritzak

Estatuko Meteorologia Agentzia

Madrid, 2015

Estatuko Administrazio Orokorreko Argitalpen Katalogoa:

http://publicacionesoficiales.boe.es/

Estatuko Meteorologia Agentzia (AEMET)

C/ Leonardo Prieto Castro, 8

28040 Madrid

http://www.aemet.es/

@Aemet_Esp

https://www.facebook.com/AgenciaEstatalMeteorologia

NIPO: 281-15-008-4

Page 3: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

3

Elur jausien gida

3

Elur jausien gida

Editoriala

Neguko goi-mendia ingurune guztiz ederra da, bai-na aldi berean, bere ezaugarrien artean, arrisku ob-jektiboak daude, eta hauetan bereizgarrienakelurrolde edo elur-jausiak dira. Elur jausiak Espai-nian bestelako izenak daukate: allau Katalunian,laueg Araneko bailaran, lurte Aragoan, argayo As-turias eta Leonen edo muelda Kastilan, besteakbeste.

Elur jausiak Iberiar gailurreria desberdinetan izatendira (Pirineo, Kantauri Gailurreria, Sistema Zen-trala, Sierra Nevada, Galaiko Mendigunea) bainabereziki, Huesca, Lleida eta Gironako Pirineoetaneta Picos de Europan sarriago gertatzen dira, nonhistorikoki, eragin ekonomiko eta sozial gehien izanduten lekuak diren.

Elur jausiei atxikitzen zaien arriskua 3 ataletan kla-sifikatu daitezke: biztanleak dituen zonaldea me-hatxatzen duena (noizbehinka edo betirako) ala nolakomunikazio harresia eta bestelako infraestruktu-rak mehatxatzen dituena (Igogailu mekanikoak,

ELUR JAUSIEN GIDAELUR JAUSIEN GIDA

Page 4: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

4

Elur jausien gida

4

Elur jausien gida

eskiatze pistetako etxolak, ...); ingurune naturalamehatxatzen duena (basoak bereziki); eta azkenik,goi-mendian negu kirol ekintzak egiten jarduten du-ten pertsonak mehatxatzen dituena (oin erraketazedo oinez doazen ibiltariak, alpinismoa, hizotz gai-neko eskalada, eski alpinoa edo eta zeharkako es-kia egiten dutenak).

Eski nordikoa eta alpinoa praktikatzen diren ere-muetan, elur jausiei lotuta dagoen arriskua txikia-gotua eta kontrolatua egoten da ekintza desberdineiesker (nahita sortutako elur jausiak, arrisku ere-muen itxiera, eta abar).

Elur jausiei loturik doazen arriskuen kudeaketa lankonplexua eta diziplina anitzekoa da, bere baitan,elur jausiak gertatzeko erraztasuna daukaten zo-naldeen kartografia, fenomenoaren aurreikustea,babeserako egituren eraikitzea, eta nahita sortutakoelur jausiak kontutan hartzen dira. Ala ere, guztia-ren aurretik, fenomenoa eta honen zergatiak eza-gutu behar dira.

Gida honek, arrisku naturalak kudeatzeko beha-rrezkoak diren jarraibideak emateaz gain, ezaguerahauetara lehendabiziko hurbilketa bat, besterik ezdu izan nahi.

Page 5: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

5

Elur jausien gida

5

Elur jausien gida

INDIZEAINDIZEA

Elurraren sorrera eta elurteak .................... 6

Elur mantua .............................................. 10

Elur jausia ................................................. 15

Elur jausien denborarekiko aurreikuspena 26

Elurraren gainetik pistaz kanpokoprogresio segurua ................................ 39

Informazio iturriak .................................... 45

Page 6: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

6

Elur jausien gida

6

Elur jausien gida

Elurra hidrometeoro bat da, maluta txuri bezala ho-deietatik eroritako prezipitazio solidoak dira, ge-hienek hizotz kristal adarkatu itzura daukate. Elurrakerortzerakoan, helizeak eta kiribilak deskribatzenditu, eta malutek zentimetro bateko eta lau zenti-metro arteko diametroa daukate. Lur gainean me-tatzen da, lodieran hazten den geruza harro batbilakatzen. Noizbehinka, elurra urtu egiten da zo-lua ukitzerakoan eta ez da pilatzen. Hizkera arrun-tean “ez du mamitu” esaten da.

Elurra hodeietan sortzen da, bertan dagoen ur ba-porea 0 °C-z zeharo azpitik argi dauden tenpera-turatan solido fasera pasatzerakoan; prozesu haualderantzizko sublimazio deitzen da. Ur likidoasubfusio tenperaturan egotean (tenperatura negati-boetan) hizotz kristalen haundiketan laguntzen du,milimetro batzuen tamaina lortzen duten arte.

Elur kristalen itsura, tenperatura, hezetasun erlati-boa eta airearen mugimendu bertikalen araberasuertatzen da.

ELURRAREN SORRERA

ETA ELURTEAK

ELURRAREN SORRERA

ETA ELURTEAK

Page 7: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

7

Elur jausien gida

7

Elur jausien gida

Bost itsura nagusienak, plaketak, izarrak, orratzak,zutabeak eta azkenik elur pikortsua dira. Bakoitza-ren jatorria eta egitura guztiz desberdina da.

Elurteen jatorria hodei estratiformeetan egon dai-teke oinarritua, altostratos eta nimbostratos alegia.Bestela, hodei cumuliformeetan oinarritua, norma-lean cumulonimboak, non, kasu honetan, ekaitzezlagunduak joan daitezkeen eta pikortutako elur za-parradak bezala izan daitezkeen.

Page 8: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

8

Elur jausien gida

8

Elur jausien gida

Mendialdeetan elurteak sortarazten dituzten egoerameteorologiko nagusienak, fronte hotz edo epelenigarotzea (epelenekin, elurte kota altuagoa da) etahesi orografikoen aurka jarduten duten fluxu he-zeak dira. Baita ere, zonalde handiak eragiten di-tuzten depresio sakonek, luzaro iraun dezaketenelurteak sor ditzakete.

Elurtearen iraupena eta intentsitatea, hauek sorta-razten dituzten hodei moten eta meteorologi egoera-ren araberakoak dira, eta hauek dira, elur geruzarenegituraren ezaugarrien erantzukizuna daukatenak.

Iturria: IACS

0,5 mm

1 mm

1 mm

1 mm1 mm

Page 9: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

9

Elur jausien gida

9

Elur jausien gida

Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da.

Horrela, ohizkoa izaten da “hauts elurrari” buruzhitz egiten entzutea, hau hotz eta kohesio gutxire-kin mantentzen denean, eta “udaberriko elurra” urtuxamar dagoenean.

Page 10: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

10

Elur jausien gida

10

Elur jausien gida

Negu denboraldian zehar, udazkenaren bukaerakoataletik, udaberrirarte, elurteak lurrean bata bestea-ren gainean metatzen doaz eta elur mantu estazio-nala osatzen da. Honen ondorioz, elur mantua,elurte bakoitzaren iraupenarekin loturik dauden lo-diera desberdineko geruzez osatuta dago.

Elur mantuaren ezaugarriak faktore topografiko etaelurteen aurretiko eta ondorengo kondizio meteo-rologikoen araberakoak izango dira.

Meteorologi faktore garrantzitsuenetariko bat hai-zea da, hodeietatik erortzen den elurra garraiatze-ko, edo lurrean dagoena mantutik jasotzeko etabeste leku batera eramateko, gai delako. Garraiohonek, zonalde batzuk elurrik gabe utzi ditzake,eta beste batzuk elurrez gainezka ordea, non lo-diera, mantuaren batez besteko lodiera baino as-koz handiagoa da.

Mantuaren banaketa irregularra, elur jausi moetabatzuk sortarazteko giltza da.

ELUR MANTUAELUR MANTUA

Page 11: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

11

Elur jausien gida

11

Elur jausien gida

Elur mantua osatzen duten kristal eta aleek meta-morfosis deritzon etengabeko eraldaketa jasatendute, elurra hodeitik erortzen den momentutik, elurmantua osatzen duen bitartean eta urtzen den arte.

Metamorfosi desberdinak daude eta hauen ezau-garriak bereizten dituzten faktoreak haizearen era-gina, airearen eta elurraren temperatura, hezetasuna,eguzkitar radiazioa eta euria dira. Mantuaren pi-suak, bere eragina dauka baita ere azpiko geruzeneraldaketan. Mantuaren barne egitura, mantuaosatzen duten aleek jasandako metamorfosi des-berdinen araberakoa izango da.

Azkenaldiko elurra

ELUR LEHORRA(T < 0

°C)

Partikula ezagugarriak

Ale finak Alde laueko aleakKubileteak

ELUR HEZEA(T = 0

°C)

Ale borobilak ANENA-tik egokitua

Page 12: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

12

Elur jausien gida

12

Elur jausien gida

Elur ale berri lehorrek, 0 °C azpitiko temperatu-ran, ezagutzeko moduko partikulak izan arte eral-datu egiten dira, eta geroago forma biribiletan (alefinak) edo beste egitura angeluarragoetan (aurpegilaueko aleak eta kubitu) eraldatzen dira.

Mantuan dagoen elurraren temperaturak 0 °Clortzen dituenean, udaberrian batez ere, zirrituetanura agertzen da eta elur hezea sortzen da. Kasuhonetan, aleak, tamaina handiagoko itsuretara eral-datzen dira (ale biribilak), fusioa gertatu baino le-henagoko atala da hau.

Mantuaren gainean euria egin badu, elur hezearensorrera gerta daiteke baita ere. Elur hezearen kasubereziena, elur bustia da. Indar gutxis estutzerakoan,ura jarion elurra da hau.

Page 13: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

13

Elur jausien gida

13

Elur jausien gida

Mantuaren azalean ura dagoenean eta gaueko tem-peratura 0 °C azpitik doanean, hizotzezko elur-azalbat sortu daiteke. Askotan, azaleko antsigarra ego-tea normala da, gau lasai eta bereziki hotzetan,mantuaren gainean dagoen ur baporearen alderanzizko sublimazioaren ondorioz sortarazten dena.

Lodiera, barne egitura (estratifikazioa) eta konpo-sizioa, mantuaren egonkortasun maila zehaztekofaktoreak dira. Hau da, mantu osoa, ala nola man-tua osatzen duten estrato bakoitza, oreka estatikoanmantentzeko ahalmena.

Bestelako faktore batzuk, maldaren forma etamakurdura; lotura naturalen presentzia (arrokak,zuhaitzak, ...) mantuaren azpitik, gainetik edo eta

5 cm

Iturria: IACS

Page 14: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

14

Elur jausien gida

14

Elur jausien gida

alboetatik; lurrazal tipoa (landaretza, arrokak, ...)eta mantuaren egoera (bustia, hizoztua, ...).

Mantua momentu guztietan indarren eraginarenmenpean dago, eta hauek mantua bere horretanegotera behartu dezakete (orekan), edo oreka horiapurtzeko joeran izan, deformatu, edo batzuetanmugimenduan jarri dezakete.

Mantuaren oreka ala nola mantuaren gainean era-gina daukaten indarrek, denboraren eta espazioarenarabera eraldatzen dira, beraz, mantuak edo man-tuaren zati batek mugitzeko daukan probabilitatea,faktore asko daukan funtzio matematiko batenmenpean daude. Horregatik da hain zaila elur jau-siak aldez aurretik noiz gertatuko diren jakitea.

Page 15: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

15

Elur jausien gida

15

Elur jausien gida

Elur jausi bat, maldan behera abiadura handiz mu-gitzen den elurtza da. Elur jausi bat bezala onhartze-ko, askatutako elur kantitatea 100 m3 baino gehiagoizan behar da eta gutxienez luzeran 50 m mugitubehar da. Bere tamaina txikiagoa izatekotan, purgaedo kolada izena hartzen du.

Elur jausi eta purgaren artean dagoen desberdinta-sun nabarmenena, bakoitzaren arriskuan dago. Pur-ga bat gizakientzako ia kaltegabea da, baina elurjausi batek, nahiz txikia izan, pertsona bat lurpera-tu, zauritu edo hil dezake. Beraz, elur jausien on-dorioen artean gizakien bizitzarengan daukateneragina, eta eraikuntza, infraestruktura eta natura-gan daukatena dira.

Funtsezko morfologi ezaugarriak:

irteera eremuak, bidea eta geldiketa

Morfologikoki elur jausiak hiru ataletan bereiztendira: irteera eremuak, bidea eta geldiketa eremua.Elur jausia hasten den lekua irteera eremua da eta

ELUR JAUSIAELUR JAUSIA

Page 16: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

16

Elur jausien gida

16

Elur jausien gida

bertan gertatzen da elur masaren azelerazio nabar-menena. “I rteera askotako eremuaz” hitzegiten da,elur jausiak hasi daitezkeen lekuak ugariak direnean,norabide berdinarekin edo desberdinarekin. Izatenduten beste izena: elur jausi “helikatze” eremua da.

“Bidea”, irteera eremua geldiketa eremuarekinlotzen duen malda zatia da. Atal honetan elur jau-siak abiadurarik handiena lortzen du, eta bertan ger-tatzen diren azelerazioa eta desazelerazioak ez diranabarmenak. Eremu honetan gertatzen dira elur ge-hiketak edo galerak, sakonetik eta alboetatik.

Irteera

Bidea

Gordailua

Page 17: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

17

Elur jausien gida

17

Elur jausien gida

Gordailua, desazelerazioa handia den lekua da,mugitutako elurra jarri egiten da eta elur jausia gel-ditzen da.

Elur jausien sailkapena

(elur jausi mota nabarmenenak)

Elur jausiak sailkatzeko dauden irizpideak ugariakdira, ala ere, elur jausiak gertatzeko dagoen arris-kuaren predikzioetan gehien erabiltzen direnak bidira: Elur jausia gertatzearen “zergatian” oinarritzendena (espontaneoa edo nahita eragindakoa) eta bi-garrena, “mantuaren ezaugarriengan”oinarritzendena (elur berriko elur jausia, plakaz egindako elurjausia eta elur bustiz egindako elur jausia). Bi iriz-pideak osagarriak dira.

Elur berriko elur jausiak (elur lehorrezkoa edo elurhezezkoa, mugitzen den elur masak daukan ur liki-do kantitatearen arabera) elurtea gertatzen den bi-tartean edo elurtea bukatu bezain pronto, gertatzendirenak dira. Nahiz elurte arriskua egun ugariz lu-zatu daitekeen, tenperaturak oso baxuak baldin badira. Elur jausia osatzen duen elurraren dentsita-tea, normalean, 200 kg/m3 baino txikiagoa izatenda, eta elur jausiaren hasieraleku bakarrean ematen da.

Page 18: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

18

Elur jausien gida

18

Elur jausien gida

Page 19: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

19

Elur jausien gida

19

Elur jausien gida

Elur berriko elur jausi kasu berezi bat, hautsezkoelurrezkoak dira, oso dentsitate txikiko elurrez osa-tua. Hautsezko elurrezko elur jausietan, mugitzenden elurra airearekin nahasten da eta gas astun batbezala jario, 300 km/h-ko abiadura lor dezakeenaerosol bat konformatzen. Elur berriko elur jau-siak neguan gertatzen dira bereziki, nahiz eta uda-berrian suertatu daitezkeen ere.

Plakazko elur jausiak, “plaka egitura” daukaten elurmantuetan gertatzen dira. Plaka gogor batez osa-tua dago, gehienetan haizearengatik eta kohesiogutxiko geruza baten gainean egoteagatik eragin-dakoa. Haize plakak elurtean zehar edo honen on-doren, oztopoaren sotavento-ra sortzen dira, elurberria estutu baino lehenago. Elur jausia sortzekoez dago haize indartsuaren beharrik.

Page 20: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

20

Elur jausien gida

20

Elur jausien gida

Plakaren haustura beti lineala da, oso zehatza etaoso azkar sakabanatu daitekeena, plakaren elurra-ren kohesio handia dela eta, 200 y 400 kg/m3 -kodentsitatea daukan ale finez osatutako elurra.

Plakazko elur jausiak 25° eta 45° ren tarteko mal-detan gertatzen dira batez ere. Normalean mantua-ren pisua izaten da hasieraren zergatia, bai naturalki(erlaitz bat erortzeagatik, edo arroka bat, ...), edopertsonak igarotzeagatik (mendizaleak, eskiatzai-leak, surfistak, etabar).

Plakazko elur jausien adibide particular bat “plakahizozgarria” da, elur berriko elur jausiekin antzeko-tasuna daukana gainera. Plaka hizozgarriak bigunak

Page 21: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

21

Elur jausien gida

21

Elur jausien gida

dira eta oso kohesio gutxikoak bere barruan, bai-na plakak direnez, gainkargarik egotekotan, lerrozuzenean apurtzen dira, nahiz eta segituan hautsjario bihurtu.

Plaka hizozgarriak haize gutxiko egoeratan sortzendira, plaka gogorra sortzeko behar ainakoa ez da-goenean. Beraien itxurak, zaila egiten du bertanantzematea, eta horrexegatik arriskutsuak dira.

Elur hezez osatutako elur jausiak, “fusiozkoak”deiturikoak, mantuan dagoen ur likidoari eta ho-nek sortzen duen kohesio galerari zuzenean loturikdaude. Elur masa hauek, 25° ozta-ozta daukatenmaldetan behera mugitu daitezke, eta bailararensakontasunera elur kantitate izugarri handiak ga-rraiatu, askotan bidean erauzitako material mordoaeramanez.

Elur jausi hauek abiadura txikian mugitzen dira(20-70 km/h) eta mugitzen den elurraren batez bes-teko dentsitatea 350 kg/m3 eta 500 kg/m3 tarteandago. Elur jausi hauek udaberrian eta neguan iza-ten diren ezohizko tarte epeletan gertatzen dira, alanola tarte euritsuetan baita ere, garaiera ertain edoaltuetan.

Page 22: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

22

Elur jausien gida

22

Elur jausien gida

Page 23: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

23

Elur jausien gida

23

Elur jausien gida

Elur jausiek suposatzen duten arriskua

Elur jausi batek narras eraman duen edo lurperatuduen pertsona batek jasan ditzakeen ondorioak,funtsean hiru moetakoak izan daitezke: hizozke-tak/hipotermia, trauma anitz eta itolarria.

Elur jausi batek pertsona bat 15 minutuz estaltzenduenean, bizirik irtetzeko probabilitatea 93% da,zauri hilkorrak jaso ez ba ditu eta lehen laguntzakjaso ba ditu. Baina 15 eta 45 minutu bitarteko pro-babilitatea zeharo txikitzen da, 25% -ra, aire poltsagabe estali dituenak itota hiltzen bait dira.

Biziraupen kurba

Elur jausiaz estalita emandako denbora (minututean)

100

90

80

70

60

50

40

30

20

10

0

0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 110 120

Biz

irik

iraut

eko

prob

abili

tate

a (%

)

Page 24: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

24

Elur jausien gida

24

Elur jausien gida

45 minututik aurrera, aire poltsa baten barruan dau-denak bakarrik egon daitezke bizirik, baina hipo-termiak jota egongo dira.

Bizirik irautearen taulatik lortu dezakegun ondo-rioa, zauritu bat bizirik erreskatatzeko dagoen neu-rririk eraginkorrena “norberak bakarrik” laguntzeadugu, kanpoko laguntza lortzeko epeak gehiene-tan luzeegiak direlako (laguntza eskatzeko telefo-no internazionala: 112).

Norbera-laguntza egin ahal izateko nahitaezkoa dataldea ARVA-z, palaz eta sondaz hornitua egotea,eta hauen erabilera ezagutzea eta bilatze estrategiaegokietan entrenatuta egotea. Horretarako tresnakegoera zuzenean izateaz gain, aldizka praktikak egi-tea beharrezkoa da.

Page 25: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

25

Elur jausien gida

25

Elur jausien gida

• Lasaitasunari eutsi.

• Elur jausiaren aldeetatik ihes egiten saiatu.

• Oztoporen bati lotzen saiatu.

• Azalean mantentzen saiatu igeri egingo bagenubezala.

• Eskiak, makilak eta edo surf taula baztertu.

• Ahoa itsi arnasketa bideak babesteko.

• Elur jausia gelditzen denean, aurpegiaren au-rrean, besoen eta eskuen laguntzaz, aire poltsabat egiten saiatu.

• Elur jausiak zuzenean mindu ez dituen taldeki-deek, begiratu, gogoratu eta markatu behar di-tuzte, lagunak azkenengoz ikusi dituztenekolekuak, eta generalean aztarnak bilatu.

Page 26: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

26

Elur jausien gida

26

Elur jausien gida

Igaro behar den eremuaren ebaluazioarekin bate-ra, mendian aurrera egiteak, elur mantuaren egoera-ren estimazioa egin behar da. Honetarako elurjausien arriskuaren predikziorako egiten diren bu-letinak kontutan hartu behar dira, mendigune mai-lan aurreikusitako baldintzen iragarpenaren txostenaematen dute.

Nibologi informazioaren eta elur jausien

arrisku mailaren Buletina

Bere helburua, elur mantuaren egoerari buruzko in-formazioa ematea da, ala nola mantuaren orekamaila eta itxaron daitezkeen elur jausi moetak.

Buletinean, elur jausiak espontaneoki edo bapa-tean gertatzeko dauden aukerak estimatzen dira,momentuan eta geroago izango diren meteorologieta nibologiko baldintzen arabera, eta arrisku mai-la bat zehazten da, Elur Jausi Arrisku Europar Es-kalaren arabera.

ELUR JAUSIEN

DENBORAREKIKO

AURREIKUSPENA

ELUR JAUSIEN

DENBORAREKIKO

AURREIKUSPENA

Page 27: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

27

Elur jausien gida

27

Elur jausien gida

1.- ARRISKU MAILAREN ESTIMAZIOA:

Ezarritako mendigune nibologiko bakoitzari Elur Jausi Arriskuaren Europar Eska-

lako arrisku maila bat edo gehiago ezartzen zaio, garaiera, orientazioa edo eta

egunaren momentuaren arabera.

2.- ELUR MANTUAREN EGONKORTASUNA:

Buletinaren oinarrizko atala. Mendigune desberdinetako elur mantuen egonkorta-

sunerako kondizioen laburpena, garaiera, orientazioa, malden makurdura, etabarren

arabera. Mantuaren distribuzioa azaltzen da, mantua ze garaieran hasten den,

lodierak, etabar. Ala nola elurra mugiarazi dezakeen esfortzu moeta.

3.- IGAROTAKO EGURALDIA:

Elur mantuaren momentuko edo geroaldirako egoerarentzako garrantzizkoak izan

diren azken orduetan edo egunetan gertatutako fenomeno meteorologikoen laburpena.

4. HURRENGO EGUNEKO METEOROLOGI IRAGARPENA:

Goi mendian izaten diren neguko meteorologi fenomeno bereziak nabarmentzen

dira, batez ere elur mantuaren egoera eta egonkortasunarentzako garrantzitsuenak

direnak. Epigrafe honetan garaiera desberdinetan espero diren tenperatura eta

haizeen datuak sartzen dira.

5.- ETZIDAMURAKO ARRISKU MAILAREN PREDIKZIOA:

Arriskuaren joera azaltzen du (geldikor, txikiagotzen, handitzen).

Page 28: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

28

Elu

r ja

usi

en

gid

a

28

Elu

r ja

usi

en

gid

a

Pirinioetako mendigune nibologikoak Nafarroa

AragoiKatalunia

100 km0 5 0

N

Altitudea (m) (itsas mailaren gainean)

800

1200

1500

1800

2100

2400

2700

3000

Nafarroa

Jazetania Gállego

Sobrarbe Ribagorza

Arán-Ipar Zerrenda

Pallaresa

Ribagorzana-

Vall Fosca

Pallaresa

Pirinioaurrea Ter-Freser

Perafita-

Puigpedrós

Ipar Isuarialdea

Cadí Moixeró

50 km0 25

N

Page 29: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

29

Elur jausien gida

29

Elur jausien gida

AEMET-ek espainiar eremuko zenbait goi men-dietan behaketa sareak mantentzen ditu, eta Inter-neten eskura daitezke landutako nibologi buletinak.

Bere espazial erreferentzi eskala, mendigunea da,neurri mugatuko eremu geografiko bat, ezauga-rri klimatiko aski homogeneoekin.

Europar Elur Jausi Arrisku Eskala

Elur jausien arriskua baloratzeko erreferentzia da.Elur mantuaren egonkortasunaren eta elur jausiaaskatzeko dagoen probabilitatearen arabera bostarrisku mailatan sailkatu daiteke eskala hau.Faktore garrantzitsuenak sintetizatzen ditu etaEuropar predikzio sailek halabeharrez nibologibuletinekin batera erabiltzen dute beraien harre-manetan.

Arrisku maila, itxaron daitezkeen elur jausi ko-puruaren eta hauen tamainaren arabera finkatzenda, ala nola malda askotan edo gutxitan askatudaitezkeen, edo eta espontaneoki hasi daitezkeenedo kanpotik eragin behar zaien indarrarenarabera.

Page 30: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

30

Elu

r ja

usi

en

gid

a

30

Elu

r ja

usi

en

gid

a

1

* Elur jausientzako eremu aproposenak elur jausien arriskuaren buletinean xehetasun gehiagoz deskribatzen dira (garaiera, orientazioa, eremu moeta, etabar).– Aldapa txiki edo moderatuko eremuak: 30º baino gutxiagoko aldapa daukaten maldak.– Malda aldapatsuak: 30º baino gehiagoko aldapa daukaten maldak.– Aldapa handiko edo oso handiko eremuak: 40º baino gehiagoko aldapa daukaten maldak eta bereziki eremu kaltegarria mendiaren perfilagatik. Mendi

muinoengandik urbil egoteagatik edo zimurtasun gutxiko lurazala.* * Gainkargak:

– Ahula: eskiatzaile edo surfista bakar bat astiro mugitzen eta erori gabe. Segurtasun distantzia errespetatzen duten pertsona talde bat (10 m gutxienez). Raketistabat.

– Indartsua: bi eskiatzaile, surfista, etabar. Segurtasun distantzia errespetatu gabe. Elurra zapaltzeko makinak, edo elur gainean dabiltzan bestelako makinak,lehergailuak. Batzutan eskiatzaile edo ibiltari bakar bat.

ELUR JAUSI ARRISKUAREN EUROPAR ESKALA

3.

NABARMENA

1. AHULA

2.

LIMITATUA

4.

INDARTSUA

Arriskumaila Ikonoa Elur mantuaren egonkortasuna Elur jausiak askatzeko probabilitatea

Elur mantua orokorki ezegonkorra da.Elur jausi handiak itxaron daitezke, sarritan oso handiak, espontaneoki askatuak, aldapatxikiko maldetan gerta daitezke ere.

Aldapa handiko malda gehienetanmantua ahulkiro egonkortua dago*.

Gainkarga ahulez ere, askatu daitezke elur jausiak**, aldapa haundiko malda ugarietan*.Kasu batzuetan tamaina ertainako elur jausi asko itxaron daitezke eta maiz askatzeespontaneo handiak.

Aldapa handiko malda askotan* elurmantuaren egonkortasuna ahula etamoderatuaren artean dago.

Gainkarga ahulez ere, askatu daitezke elur jausiak**, aldapa haundiko maldaaproposetan bereziki*. Kasu batzuetan tamaina ertainako elur jausiak gerta daitezke, etakasu islatuetan, tamaina handikoak, espontaneoki askatuak.

Aldapa handiko malda batzutan* elurmantuaren egonkortasuna moderatua dabakarrik. Beste guztietan ordea orokorkiondo egonkortua dago.

Gainkarga indartsuz, askatu daitezke elur jausiak**, aldapa haundiko malda aproposetanbereziki*. Elur jausi handiak espontaneoki askatzea ez da ohikkoa.

Elur mantua ondo egonkortua dago.Elur jausiak askatzea, orokorki, aldapa handiko maldetan edo eremu kaltegarrietanaskatzea posible da babarrik* eta gainkarga indartsuen ondorioz**. Espontaneokibakarrik elur jausi txikiak eta koladak askatu daitezke.

5. OSO

INDARTSUA

2

3

4

5

Page 31: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

31

Elur jausien gida

31

Elur jausien gida

Elur mantuaren egonkortasuna geroz eta txikiagoadenean, are eta handiagoa izango da eskalako zen-bakia, hau da, honek orekan mantentzeko daukanahalmena geroz eta txikiagoa denean (indarrek era-giterakoan, bai pertsonak igarotzerakoan edo etaelurraren pisuak zuzenean eraginda).

Garrantzizkoa da nabarmentzea, eskalako zenba-kiak ez duela balio eskiatzaile edo raketista batekmalda zehatz batetik igarotzean elur jausi batsortzeko probabilitatea neurtzeko. Hau desberdi-na da malda bakoitzarentzako, eta neurtzeko elurmantua eta eremua aztertu beharko ditugu.

Egonkortasun probak egiteak (palaren proba, kon-presio proba, zutabe hedatuaren proba, etabar)aurrean daukagun arrisku maila ezagutzen lagun-duko digu.

Page 32: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

32

Elur jausien gida

32

Elur jausien gida

Egonkortasun frogak

Malda zehatz bateko elur mantuaren egonkortasunaebaluatzeko sofistikazio maila desberdineko fro-gak existitzen dira. Inguruko eremuan elur jausiakaurreikusten lagundu dezakete.

Froga hauen helburua, gainkargarengatik plakazkoelur jausiak sortarazi ditzaketen plaka susmagarrienmetatze ezegonkorrak antzematea da, ustekabekotipologiakoak dira hauek. Elur lehorrarako baka-rrik balio dute, eta lortu nahi dena, gainkarga ba-tengatik kolapsatzear edo haustear egon daitezkeenmantu barruko kapa ahulak aurkitzea da.

Frogak ongi egiteko leku aproposa aukeratu be-har da, ala nola denbora hartu. Beharrezko tres-neria mendizale/eskiatzaile batek daramanarenberdina izan daiteke, edo elementu espezifikoakgehitu, ohialezko poltsa bat eta zerra bat bes-teak beste.

Froga guztien oinarrizko printzipioa elurrezko blokebat hartu eta astiro kargatzen joatea da, apurketagertatzen den arte. Beharrezkoa izan den karga etahausturaren propagazio moduaren arabera, estima-tuko da maldak daukan egonkortasuna, eta honenondorioz, elur jausi bat askatzeko dagoen proba-bilitatea.

Page 33: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

33

Elur jausien gida

33

Elur jausien gida

Hona hemen erraz eta azkar egiten diren froga ba-tzuk:

• pala Faarlund-en froga (kohesio ahuleko geruzaauskorren identifikazioa);

• konpresio bitarteko froga (geruza ahulenakapurtu baino lehenago jasaten duen esfortzuarenestimazioa);

• zutabe hedatuaren froga (bortsatutako hausturenhedapen ahalmenaren ebaluaketa).

Denbora piska bat gehiago izan ezgero, labaintzeblokearen froga (Rutschblock) edo saltoaren frogaegin dezakegu. Honen ebaluaketak elur mantuarenegonkortasunari eskala bat ematen dio. Eta zerra-ren hedapenaren froga, haustura lortzeko beha-rrezkoa den karga kontutan hartu gabe, hausturakgeruza ahul batean zehar hedatzeko daukan ahal-mena estimatzeko diseinatua dago.

Page 34: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

34

Elur jausien gida

34

Elur jausien gida

Elur jausien alde jokatzen duten egoera tipikoak

Elur jausiak askatzeko probabilitatea areagotzen du-ten eskenatoki serie murriztu bat dago, non, gaine-ra, elur jausi moeta eskenatokiaren araberakoa da.

Araberakotasun honek, elur jausiak noiz gertatu dai-tezkeen aurreikusten saiatzea dexente errezten dumendigune mailan, baina arrisku maila non eta noizizango den zehazteko, eguneroko faktoreen eragi-na kontutan hartu behar ditugu nahi eta nahi ez.

Bigarren elurtea

Zolua iraunkorki estaltzen duen lehenengo elurtea-ren eta bigarrenaren artean, noizbehinka, epe hotzeta lehorrak gertatzen dira, mantuaren azalean ko-hesio gutxiko geruzen sorrera areagotzen, mantua-ren lodiera txikiak batez ere eraginda. Bigarrenelurteak geruza ahul hauek estaltzen ditu, eta geru-za hauek kolapsatu daitezke, mantuaren gaineanbehar adinako gainkarga pilatzen ba da.

Honen ondorioz, neguko bigarren elurte indartsua,plakazko elur jausi kopuruaren handitzearekin ba-tera dator. Kasu honetan, arrisku handiagoa da ipa-rrera begira dauden zonalde garaietan.

Page 35: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

35

Elur jausien gida

35

Elur jausien gida

Euria

Mantuaren gainean izaten diren euri epeak, elur jau-sien hasierarekin oso lotuta daude, euriak mantua-ri pisua gehitzen diolako eta kohesioa gutxitu.Tamaina dezberdineko elur jausiak sortarazten ditu,malda askotan eta orientazio guztietan. Euria den-boraldiko edozein momentutan ager daiteke, etagaraiera altuetara iritsi.

Batzutan euriak, perkolazio kanalak bezelako for-ma arraroak marraztu ditzake.

Page 36: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

36

Elur jausien gida

36

Elur jausien gida

Tenperatura aldaketa bortitzak

Elurte baten ondoren izaten diren tenperatuaigoera edo jeitsiera bortitzek, gehienetan elurmantuan transformazioak eragiten dituzte etaezegonkortasuna izaten dute ondorio bezala,kohesio ahuleko geruzak agertzeagatik, tenpe-raturak jeisteagatik batez ere (Aurpegidun aleensorrera). Geruza hauek tenperatura aldaketarenondorengo egunetan, hegoaldera begira dau-den maldetan sortzen dira.

Epe hotzen ondorengo elurteak

Lehenengo arrisku patroian bezala, mantuarenegiturak sortzen dira, ondoko osagaiekin: elurzaharreko oinarria, eraldatua, elur berrizko geru-za bat, eta bien artean kohesio ahula daukanestratu fina (aurpegi lauezko aleak, kubileteakedo azaleko antsigarra).

Ipar orientazioan maizago sortzen den egiturahau, gero eta ezegonkorragoa izango da, elurtebitartean edo erori bezain pronto haizeak ufa-dak eman ba ditu, gainmetaketak eta haizeplakak egiten.

Page 37: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

37

Elur jausien gida

37

Elur jausien gida

Erortzen den elurra gero eta hotzago eta leho-rrago den einean, mantuaren azalean askeagoegongo da, eta haizea erabakigarriagoa izangoda malda arriskutsuak egiteko momentuan.

Elur gutxiko zonaldeak elurte handiko neguetan

Elurte ugarietako neguetan, mantuaren lodiera,negu lehorretan baino askoz handiagoa etaegonkorragoa da. Ala ere, elurte handi eta uga-riko neguetan, mantuak lodiera txikia izan de-zake, haize bortitzen menpe dagoen lekuetan.Hemen egonkortasuna oso eskasa da eta es-kiatzaile bat igarotzean elur jausi bat askatzekoprobabilitatea handiagoa da.

Pikortutako elur zaparradak

Sakabanatze irregula eta konbektiboa daukatenprezipitazio hauek, kohesio txikiko elur meta-ketak sortarazten dituzte, eta geroago beraiengainean irrist egin dezaketen beste elur geruzahaizeztuak egon daitezke. Mantuaren barrenamihatzen ez ba da, zailak dira ezagutzen, etahonek bereziki arriskutsuak egiten ditu. Egoerahau udaberrian tipikoa da eta denbora epemotzetan ematen da.

Page 38: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

38

Elur jausien gida

38

Elur jausien gida

Udaberria

Udaberria bitartean, egunezko eguzki zikloa, orien-tazioa eta malden esposizioa, funtsezko alderdiakdira elur jausiak askatzeko arriskuaren denborare-kiko eta espazioarekiko banaketan, elur mantua osobizkor eraldatzen bait da. Egunezko beroketa delaeta, bere egonkortasuna, ordu edo metro gutxitan,maximotik minimora pasa daiteke. Egoera hau, le-henago hegoalderantz begira dauden zonalde ba-xuetan ematen da, eta geroago iparralderantz begiradauden zonalde altuetan.

Segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko estrategiabezala, funtsesko elementuak: ordutegia errespe-tatzea eta ibilbidea aldez aurretik ondo erabakitzeadira.

Page 39: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

39

Elur jausien gida

39

Elur jausien gida

Neguan edo udaberrian mendian zehar aurrera egi-tea, dagoen elur mantuaren lodieraz eta zabalta-sunaz baldintzatua dago. Bere egiturak eta osatzenduen elur moetak ere, baldintzatzen du bere gaine-tik egin behar dugun esfortzua. Bestalde, praktika-tuko den kirol aktibitateak ere (trekina, erraketekinibiltzea, eski ibiltaria, etabar. ) zehaztuko du nolajarraitu.

Elur mantuaren gainetik segurtasunez ibiltzeko, ber-tan faktore multzo bat kontutan hartzea beharrezkoada, ala nola neurri batzuk hartu aktibitatea bainolehenago eta aktibitatea bitartean. Hauetako neurribatzuk mendi eremuko aktibitatean normalak dira,eta beste batzuk elurretan bereziki hartu beharre-koak dira.

Atera baino lehenago

— Ateraldia, taldearen maila fisiko, psikologikoeta teknikoetara egokitu behar da.

ELURRAREN GAINETIK

PISTAZ KANPOKO

PROGRESIO SEGURUA

ELURRAREN GAINETIK

PISTAZ KANPOKO

PROGRESIO SEGURUA

Page 40: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

40

Elur jausien gida

40

Elur jausien gida

— Tresnak eta materiala elurretan ibiltzeko ego-kiak izan behar dira, eta meteorologi bal-dintzen aldaketen berri izan behar da beti.Istripuak gertatu daitekeenez, botikina eta ta-paki termikoa eraman behar dira, ala nola ja-nari eta edari aski.

— Neguko goi mendi saioetan pala eta sondazgain, elur jausi biktimak bilatzeko tresna(ARVA) eraman behar da. Nahitaezkoa dabere erabilera ezagutzea eta aldez aurretikpraktikatu izana.

— Saiora ez dijoan norbaiti ere, ibilbidea eta itzu-lerako ordutegia azaldu behar zaio.

— Mendiko meteorologi eta nibologi buletineninformazioa ezagutu behar da eta hoien ara-bera ekin.

Bidaian zehar

— Neguko mendian ez dira bakarreko ateraldiakegin behar, komenigarria da denek, taldeanzenbat mendizale doazen jakitea.

— Generalean komenigarria da goizean goiz ate-raldia hastea, udaberriko eguerdiko beroaksaiesteko batez ere.

Page 41: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

41

Elur jausien gida

41

Elur jausien gida

— Ateraldia hasterakoan, ARVA tresna guztiakbirbegiratu behar dira, emisio moduan jarrieta beste ARVA batekin harremana egiaztatu.

— I raunkorki meteorologi eta nibologi kondi-zioei adi egon behar zaie, eta hurrengo ele-mentuak xehetasunez ebaluatu behar dira:

• haizearen abiadura, tenperatura, hodeiak etaprezipitazioak;

• mantuaren lodiera osoa eta azken elurtea-ren sakonera;

• haizearen eragina elur mantuan (gainmetake-tak, erlaitzak, dunak eta sastrujisak);

• elur mantuan hizotzezko elurrazalik edo urlikidorik dagoen.

Page 42: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

42

Elur jausien gida

42

Elur jausien gida

— Ibilbidearen aukeraketa, elurraren eta topo-grafiaren egoeraren araberakoa izan beharkoda. Maldaren portzentaia kontutan hartu beha-rreko lehenengo elementua da, arriskutsuenak35° et 45° bitartean daudelarik. Saiestu behardira baita ere: malda aldaketa daukaten zonal-deak (konbexidadeak), sotabentora daudenmaldak, korridoreak, etabar.

Elur jausien triangelua

ZONALDEA

MA

NTU

AM

ETE

OA

Page 43: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

43

Elur jausien gida

43

Elur jausien gida

— Elur jausien ebidentziarik bilatzea interesga-rria da, edo gainkargaturik dauden maldakaurkitzea, baita ere irtetze puntura bueltakobidean. Komenigarria da baita ere, arriskugabeko tokiren batean, zeharkatu behar ditu-gun malden antzeko bati frogak egitea.

— Segurtasun gabeko zonalde bat zeharkatzeabeharrezkoa denean, hurrengo neurriak hartubeharko lirateke:• eskien eta maquilen dragonerak kendu, motxilaren

gerrikoak eta bularrekoak lotu gabe eraman, etamotxilaren sorbaldetako bat kendu;

• taldeko kideen arteko distantzia haunditu, eremuarriskutsuan bakarrik egoteko;

• taldekideen artean, begirik ez kendu gainetik;

• gelditzekotan, beti leku seguruan egin;

• aurrera astiro egin, gainkargarik eragin gabe eta bi-hurgune bortitzik edo erorketarik izan gabe.

Page 44: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

44

Elur jausien gida

44

Elur jausien gida

Checklists (protokoloak)

Mantuaren egonkortasuna eta elur jausiak ger-tatzeko probabilitatea ebaluatzeko, checklists txikibatzuk jarraitu daitezke, zonaldea, sistematikokiegiten diren, esangura handiko behaketa jakinbatzuk, beti ere, BPA-ren informazioarekin konbi-natuz. Hauek dira kontutan hartzeko elementuriknagusienak:

• espero den arrisku maila;

• maldaren gehienezko aldapa;

• maldaren orientazioa;

• maldan dabilen jendetza;

• taldearen tamaina;

• prebentzio-neurriak (eskiatzaileen arteko distantzia...).

Gainera, elur jausi arrisku handia adierazten dutenalarma seinale dira: orain dela denbora gutxiko elurjausiak, espontaneoak edo urrutitik hasitakoak, ko-lapso soinuak (“whumpf”, “boum”), edo haustu-rakoak (“crack”), elur mantuaren dardarak, elurreanaurrera egiten den einean egiten diren arrailak.

Kontutan hartzeko beste gauza batzuk, orain delagutxi erori den elur kantitatea, tenperaturen bapa-teko igoera orokorra, egon daitezkeen haize plakak,haizeztatutako mantuaren forma desberdinak, kon-bexitateak, eremuaren bestelako formak eta gailureta muinoetara dauden distantziak dira.

Page 45: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

45

Elur jausien gida

45

Elur jausien gida

Estatuko Meteorologi Ajentziak (AEMET) mendi-gune eta mendilerro garrantzitsuentzako meteoro-logi eta nibologi predikzioak eta behaketa buletinakigortzen ditu. Buletin hauek egunero eskura daudeAEMET-en web horrian:

www.aemet.es/es/eltiempo/prediccion/montana

Buletin nibologikoak goi mendian, neguko denbo-raldian igortzen dira, abenduaren hasierako egune-tatik maiatzaren erdialderarte. Buletin hauez gain,egunero egiten dira Picos de Europa eta Sierra deGuadarramarentzako bereziki prestatutakoa eta as-teroko maiztasuna daukana.

INFORMAZIO ITURRIAKINFORMAZIO ITURRIAK

MENDIGUNE ETA MENDILERROAK BULETINAK MAIZTASUNA

Nafartar PirineoaMeteorologikoa Egunero

Nibologikoa Egunero

Aragoiar Pirineoa Meteorologikoa EguneroNibologikoa Egunero

Kataluniar Pirineoa Meteorologikoa EguneroNibologikoa Egunero

Sistema Zentrala: Meteorologikoa EguneroGuadarrama eta Somosierra Nibologikoa (*) AsteroSistema Zentrala: Gredos Meteorologikoa Egunero

Picos de Europa Meteorologikoa EguneroNibologikoa (*) Astero

Sistema Iberikoa: Errioxako sektorea Meteorologikoa EguneroSistema Iberikoa: Aragoiar sektorea Meteorologikoa Egunero

AEMET-ek mendizaletas unerako landutako produktu meteorologiko eta nibologikoak.(*) Zabalkunde murritzekoak dira eta ez dira web horrian eskeintzen.

Page 46: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

46

Elur jausien gida

46

Elur jausien gida

Elur jausi arriskua bereziki altua eta hedatua de-nean, AEMET-ek ohar espezifikoak igortzen dituMeteoalerta Planak esaten duen moduan. Oharhauek AEMET-en web horriko oharren ataleankontsultatu daitezke:

www.aemet.es/es/eltiempo/prediccion/avisos

Oharrak koloreka sailkatzen dira, espero diren fe-nomenoen arriskuaren araberakoak eta biztanleria-rengan izan dezaketen eraginaren araberakoak dira.Elur jausiengatik oharrak emateko tarteak:

ORIA:

4ko arrisku maila (altua) elur jausia hasteko ga-raiera 2100 metrotik beheragokoa denean, edo5eko arrisku maila (oso altua), elur jausia hastekogaraiera 2100 metrotik gora dagoenean.

LARANJA:

5eko arrisku maila (oso altua), elur jausia hastekogaraiera 2100 metrotik beheragokoa denean.

GORRIA:

Ohiz kanpoko egoera izatekotan igorriko da, ere-mu zabal bati eragiten dion laranja mailako arris-ku generalarekin.

Page 47: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

47

Elur jausien gida

47

Elur jausien gida

AEMET-en web horrian, mendi meteorologia etanibologiaren aspektu desberdinei buruzko atal batdauka, ala nola buletinak eta behaketak interpre-tatzeko erreferentziazko dokumentuak:

www.aemet.es/es/conocermas/montana

www.aemet.es/es/eltiempo/prediccion/montana/ayuda

www.aemet.es/es/conocermas/montana/detalles/

Guia_de_montana_AEMET

www.aemet.es/es/conocermas/publicaciones/detalles/

Guia_nivometeorologica

Oinarrizko bibliografi erreferentzia batzuk:

• BOLOGNESI, R., 2002.¡Avalancha!: evalúa y reduce los riesgos.Madrid: Desnivel.

• MCCLUNG, D. eta P. SCHAERER, 1996.Avalanchas.Madrid: Desnivel/Sua Edizioak.

• MUNTER, W., 2007.3×3 Avalanchas. La gestión del riesgo en losdeportes de invierno.Madrid: Desnivel.

• RODÉS, P., 2002.Aludes.Majadahonda: Ergon.

Page 48: ELUR JAUSIEN GIDA · 2020. 2. 29. · Elurra lurrean dagoenean, modu desberdinetan eral-datzen da eta azalean dagoen geruzaren ezauga-rrien arabera ezagutzen da. Horrela, ohizkoa

48

Elur jausien gida

48

Elur jausien gida

Beste web horri interesgarri bat Associació per alConeixement de la Neu i els Allaus (ACNA):

www.acna.cat

Europar mailan, elur jausien predikzio zerbitzuakbiltzen dituen erakundea European Avalanche War-ning Services (EAWS) da, web horri interesgarribat dauka baita ere:

www.avalanches.org

Larrialdietako telefonoa

112