ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak...

44
hh ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER • ESPERIENTZIA: LIBURU ETA ANTZERKI • ESPERIENTZIA: SAKANAKO KOMUNIKAZIO-PLANA GALDEIDAZUE: FRED A. J. KORTHAGEN • PERU-HARRI MUSEOA • ATZEKO ATETIK: NORA IZAGIRRE 157 hik hasi 4 EURO 2011KO APIRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Venezuela, Bolivia eta Nikaragua Kubaren bidetik GAIA

Transcript of ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak...

Page 1: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

hhELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER • ESPERIENTZIA: LIBURU ETA ANTZERKI• ESPERIENTZIA: SAKANAKO KOMUNIKAZIO-PLANA • GALDEIDAZUE: FRED A.J. KORTHAGEN • PERU-HARRI MUSEOA • ATZEKO ATETIK: NORA IZAGIRRE

157hik hasi4 EURO • 2011KO APIRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Venezuela, Bolivia eta NikaraguaKubaren bidetik

GAIA

Page 2: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”
Page 3: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

aurkibidea8gaia

VENEZUELA, BOLIVIA ETA NIKARAGUADuela 50 urte izendatu zuten Kuba Analfabetismorik GabekoHerrialde, eta, haren urratsei jarraituz, Venezuelak, Boliviak etaNikaraguak izendapen hori lortu dute azken hamarkadan,gobernuak aldatzearekin batera.

15elkarrizketa

DOLORS QUINQUERHainbat lan talde koordinatzen aritu da, hala nola hizkuntzakoikasgaiak ez diren beste ikasgaitan nola hobetu hizkuntzarenerabilera, ebaluazioa, lan kooperatiboa, giza zientziak…

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua:SS-1001/95. ISSN:1135-4690. Erredakzioa:Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: NereaAgirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi, Iñigo Larrañaga,Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Aholkulkariak: Nerea Alzola,Abel Ariznabarreta,Felix Basurko,Begoña Bilbao,Mariam Bilbatua, Aines Dufau,Luis Mari Elizalde,Lore Erriondo,Guillermo Etxeberria,Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez,Xabier Isasi,Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa:Arantxa Goiburu. Diseinua: Graf!k.Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia:hik hasi. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2011-03-16). Kopurua:3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika

8 gaiaVENEZUELA, BOLIVIA ETA NIKARAGUA KUBAREN BIDETIK

16 elkarrizketaDOLORS QUINQUER26 esperientziakKubako eta Euskal Herriko haurrak baturik, liburueneta antzerkien bidez.

29 ekarpenakTILA ez da lasaigarria. Josu Jimenez Maia

30 esperientziakSakanako ikastolen komunikazio-plana. Ikastoletakolana gizarteratuz

32 galdeidazueZer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?Fred A. J. Korthagen

35 berriak

40 nora joango gara?Peru-Harri museoa

42 Atzeko atetikNora Izagirre

www.hikhasi.com

Page 4: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

Euskarak merezi du,hezitzaileentzat ona da eta HIK HASIk behar du.

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Harpidetu eta

HIK HASI egitasmoa

bermatu

Page 5: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 5

e d i t o r i a l aa p i r i l a

HHeezzkkuunnttzzaa aazztteerrggaaii llaattiinnooaammeerriikkaann

PEDAGOGIA 2011 bi urtez behinHabanan egiten den nazioarteko bil-tzarra izan zen. Bertan, besteak beste,Mexiko eta Txile arteko Latinoamerika-ko eta Karibeko herrialdeek parte hartuzuten. Biltzar hori, duela 25 urte hasizen antolatzen, hain justu.

Aurreko urteetako biltzarrekin al-deratuz, aurtengoan nazioen eraikun-tzan eta antolamenduan hezkuntzakduen funtsezko eginkizun baliotsuanipini dute azpimarra. Munduko txokohorretan hainbat herrialdek bizi duteneraldaketaren eta hezkuntza mailakoaupadaren beste adierazle bat, segu-ruenik.

Hezkuntza etorkizunaren eraikun-tza espazioa da. Horregatik, hezkun-tzak inguruarekin loturak estutu beharditu. Izan ere, ezagutza ezin da ikasge-lako lau hormen artean kateaturik gera-tu, liburuen mende. Ezagutzak jendar-tera atera behar du, haren hobekuntzaneragiteko.

Iberoamerikako Hezkuntza minis-

kin, Ekuadorrekin eta Venezuelarekinduen ALBA (Alianza Bolivariana paralas Américas) programari esker lortzenari dira analfabetismotik aske direnlurraldeak izendatzea. Horretarako,“haur bat edo ikasle bat dagoen lekuanhezkuntza egon behar du” printzipioaezartzeko ahalegin handia egiten aridira.

Gurean, aspaldi lortutako kontuaklirateke horiek. Hala ere, gure identita-tea eta gure balioak babestu eta zabal-du nahi ditugun honetan, ikaspen inte-resgarriak gerta dakizkiguke Habananmilaka hezitzailek egin dituztenak. Di-ferentziak alde batera utzita, herri han-dien ondoan –eta askotan haien oinpe-an– bizitzera kondenatuta daude, gugauden antzera.

Latinoamerikan eta Kariben oihar-tzun egiten ari den deiadarra –“Hezi-tzaileak hemen! Eta beti kontsekuen-te”– zabaldu zen biltzarrean. Harenbozgorailua izan gaitezen Europakoherri zahar honetan!

troaren arabera, adostasuna dago hez-kuntza bizitzako arlo eta aldi guztietanesku hartzen duen fenomeno sozialtzateta gizatiartzat hartzerakoan. Adosta-sun horren arabera, hezkuntzak berebiziko papera jokatuko luke garapenfaktore gisa, pertsonen eta familien sus-tapen sozialaren bultzatzaile gisa, etakohesio eta integrazio sozio-kulturalgisa eta haien herrien identitatearekinlotura duten balioen babesle gisa.

Bizi ditugun garaiek horixe eska-tzen dutela azaldu zuten. Izan ere, he-rrien eta identitateen etorkizuna izandezakegun ahalmenaren baitan baita-go, neurri handi batean. Fidel Castro-ren arabera, “hezkuntzaren kontzep-tuak sustraietaraino iraultzeko” ahal-menean, zehazki.

Latinoamerikako eta Karibeko he-rriek hezkuntzaren muinaz eztabaidasakonak espero dituzte, haien herrienetorkizunaren berme diren erroetan oi-narritutakoak.

Kubak Boliviarekin, Nikaraguare-

Habanako biltzarrean milakahezitzailek hezkuntzak nazioeneraikuntzan eta herrienidentitatean duen funtsezkozeregina azpimarratu zuten.

Page 6: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

6 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

Seaskak protestak hasi dituFrantziako Hezkuntza

Ministerioak ezarri nahi dizkienmurrizketak salatzeko.

Baliabideak murriztearekinbatera, kalitatearen kaltean

izango dela nabarmendu duteirakasle eta gurasoek.

Baliabideak eskastearenondorioz, ikasleak metatu

beharko lirateke ikasgeletan.Seaskak salatu duenez, 39 ikasleere izan litezke gela bakoitzean,

eta baldintza horietan oinarripedagokikoak urratzen direla

salatzen dute eta zentroakeskainiko duen kalitatea ezin

dutela egoki bermatu deitoratzendute. Seaskaren bigarren

mailako ikastetxeei 70 ordugutxiago eman nahi dizkiete, bi

klaseren ordu kopurua.Frantziako Gobernuak iragarri

eta Errektoretzak onartu dituenmurrizketa horien kontra

protestak egin dituzte BaionakoEtxepare lizeoan, Ziburuko

Piarres Lartzabal kolegioan,Kanboko Xalbadorren, edotaLartzabaleko Erdozaintzin.

kronika

Datorren ikasturtean 1,6 milioi eurobaliatuko ditu Eusko Jaurlaritzak ira-kasleek ingelesa ikas dezaten, hau da, ikasturte honetako aurrekontua milioibat eurotan gehitu du, 2010-2011n600.000 eurokoa izan baita aurrekon-tua, ia halako hiru izango delarik 2011-2012 ikasturtean.

Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuakadierazi du hezkuntza eleanitzak ezinduela itxaron: “Gizarte elebiduna nahidugu, baina ingelesera zabaltzen dena,hura baita ezagutzaren, zientziaren etanazioartearen hizkuntza”.

Hezkuntza hirueleduna hiru zuta-betan oinarritzen du Zelaak: euskara

indartzea, elebitasuna egonkortzea etaingelesa sustatzea. Hezkuntza eleaniz-tunak euskarari kalte egiten diola ikusi-ko balute, eredu hori “berehala” zu-zenduko lukeela jakinarazi du sailbu-ruak, oraindik “esperimentazio aldian”daudela argudiatuz.

Eusko Jaurlaritzak eredu berri ho-nekin ingelesa ere irakats-hizkuntza bi-lakatu nahi du, euskara edota gaztela-niarekin batera.

Lekarozen, 120.000 metro koadro,ingelesa ikasteko

Nafarroako Gobernuak ere ingele-saren aldeko apustua egina du azkenurteetan, eta orain ingelesa irakastekohizkuntza zentro bat irekitzeko planaaurkeztu du, Lekarozen, Baztanen. Na-farroako Gobernuaren helburua “Le-karoz marka nazioartean ezagun egi-tea eta hizkuntza irakaskuntzaren erre-ferente bihurtzea da”.

Garai batean barnetegia egon zeninguruetan eraikiko dute zentroa, eta12.000 koadrotan, 3.000 pertsonak in-gelesa ikasteko egonaldiak egingo li-tuzkete, bai irakasleek, ikasleek edobestelako profesionalek. Umeentzatudalekuak antolatuko dituzte.

Gobernuak 12 milioi euroko inber-tsioa egingo du Lekarozko zentroan.Dagoeneko 4,1 milioi gastatu dituproiektuan.

Jaurlaritzak ia hirukoiztu

egin du irakasleek

ingelesa ikasteko

aurrekontua

Page 7: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 7

"Lehen, Kanpora zigortuta! edo Zure logelara!zena; orain, Pentsatzeko txokoan jarriko zaitutda. Gaur egun, politikoki zuzenak gara; hau da,hipokrita hutsak"

Muskilda Tellabide

Haurreskolak partzuergoarenbarneko haur eskoletan greba

egin dute pasa den martxoaren22an, EILASek eta LABek deitu

eta ELAk babestu duenmobilizazioa jarraitu dute

hezitzaileek. Langileek nozitzenduten soldata murrizketa

salatzea izan da grebarenhelburuetako bat, baina ez

bakarra, gurasoei eskaintzenzaizkien zerbitzuetan izandako

murrizketak ere salatu nahi izandituzte, zerbitzua ez dela ez

doakoa eta ez unibertsaladeitoratu dute.

Partzuergoak gaur egun1.550 langile ditu, eta 2003anEusko Jaurlaritzak eta udalek

sortu zutenetik, 0 eta 3 urtearteko haurrei zerbitzua

eskaintzen die. Guztira 6.000ume daude haur eskola hauetan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.Partzuergoak iaz hainbat

murrizketa egin zituen, etazuzenean eragin die hezitzaileenlan baldintzei. Hauek Hezkuntza

Saileko langileek dituzten“eginbehar berberak” dituztela

diote, eta horrez gain, umeenelikaduraz, higieneaz etaatsedenaz arduratu behar

dutela. Haatik, batzuen etabesteen lan baldintzen arteko

aldeak “oso nabarmenak” direlasalatzen dute.

D eredua Nafarroako

eremu erdaldunera

zabaltzea ukatu du UPNk

Nafarroako eremu mistoko nahiz eremu erdaldunetako haurrek euska-raz ikasteko eskubidea izan dezaten Al-berto Catalan Nafarroako Hezkuntzakontseilariarekin bilera egin dute hain-bat gurasok eta Sortzen Ikasbatuazek iragan hilabetean, D eredua eremu ho-rietara zabal dadin eskatzeko. Bainahezkuntza kontseilariak ezezko biribi-la eman diete Sortzen Ikasbatuazi etafamiliei.

Legeak ez du onartzen eremu erdal-duneko ikastetxe publiko batean eus-karaz irakastea, eta ondorioz, eremuhorretan euskaraz ikasi nahi duten umeek kilometro asko egin behar iza-ten dituzte egunero, eta garraioa, gai-nera, gurasoek ordaintzen dutelarik.

Sortzen Ikasbatuazeko kideek eta

bilerara joan ziren Arellanoko, Artaxo-akoa, Iruñeko Donibane auzoko, Men-digorriako eta Tuterako gurasoek Cata-lanen bulegoan itxita gelditzea erabakizuten konponbidea lortu arte, baina fo-ruzainek berehala kaleratu zituzten.Batzarraren helburua herri eta auzoguztietan euskaraz ikasteko eskubideabermatzeko konpromisoa lortzea zen,baina ez zuten erdietsi. Kontseilariak adierazi zien legea aldatzen ez den bi-tartean ezin duela ezertxo ere egin.

Sortzen Ikasbatuazek eta gurasotaldeak salatu du Nafarroa osoan inge-lesez ikasteko eskubidea bai baina eus-karaz ikastekoa ez izatea harrigarria de-la. Haatik, Nafarroan D ereduan ikasinahi dutenen kopurua hazi egin da hu-rrengo ikasturteko matrikulazioari be-gira, %10.

Hezkuntza Legea hauteskundeenostean onartuko dute

Hezkuntzako oinarrien Nafarroakolegea hurrengo legegintzaldian onar-tzearen alde agertu dira UPN eta NaBai,eta lege-proiektuari alegazioak jartze-ko epea luzatu egingo da horrenbestez.

Alabaina, Nafarroako sozialistekbozen aurretik aldatu nahi dute Nafa-rroako Hezkuntza Legea, eta NaBaik erantzun dio patxadaz aztertu eta “par-te-hartze aktiboa” sustatu behar delalege proiektu txukun bat onartu ahal izateko.

Page 8: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

G A I A

8 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

Venezuela, Bolivia etaNikaraguaKubaren bidetik

Page 9: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

Alfabetatzea: herrien garapenerako lehenurratsa

Kuba Analfabetismorik GabekoHerrialde izendatu zutenetik 50 urteigaro direnean, urtemuga hori ospatudu uharteko Pedagogia 2011 Biltzarrakurtarril honetan. Lorpen horixe beragogoratu zuen Kubako kultura minis-tro Ena Elsa Velazquezek biltzarrarensarrera ekitaldiko hitzaldian: “Herritarguztien alfabetatzea da herritar guztienarteko berdintasuna bermatzeko lehenpausoa. Mobilizazioari eta herritarrenparte-hartzeari esker Kubak analfabe-tismoa gainditu zuenean hasi zen bene-tako iraultza”.

Kuba ez da jada analfabetismoagainditu duen Latinoamerikako he-rrialde bakarra, Venezuelak, Boliviaketa Nikaraguak ere analfabetismoariaurre egitea lortu baitute azken hamar-kadan, Kubaren laguntzarekin. Vene-zuela 2005ean izendatu zuen UNES-COk Analfabetismorik Gabeko He-rrialde; Bolivia, 2008an, eta Nikaragua,2009an. Herrialde batek izendapen ho-ri eskura dezan, biztanleen % 95ek edogehiagok jakin behar du irakurtzen etaidazten.

Habanako biltzarrean Venezuela-ko hezitzaileen solasaldiak entzutea as-ki izan zen, herrialde horrek azken ha-markadan zer-nolako garapena izanduen ikusteko. Ehunka venezuelar bil-du dira aurten Pedagogia 2011 Biltza-rrean. Horietako asko, helduaroan, 40bat urterekin, alfabetatu ziren, eta, aur-ten, txostenak aurkeztu ahal izan dituz-te biltzarrean, hezitzaile edo laguntzai-le gisa gaur egun beste analfabeto ba-tzuei irakurtzen eta idazten irakasten

izan duten esperientzia azaltzeko. Ha-rro mintzatzen dira irakasle eta hezitzai-le venezuelarrak euren lanaz, eta eurenherrialdean irakaskuntzak duen presti-gioaren erakusgarri da hori; beren mi-sio edo egitekoaren garrantziaz jabe-tzen diren hezitzaileak dira. “Geureazalean bizi izan ditugu irakurtzen etaidazten jakitearen abantailak, eta bada-kigu zeinen beharrezko den herri osoaalfabetatzea, herrialdeak aurrera egin-go badu”, zioen biltzarrean parte hartuzuen hezitzaile batek, Laudelino Her-nandez irakasleak.

Kubaren ereduari jarraituz, Vene-zuelako, Boliviako eta Nikaraguakogobernuek arma gisa ulertzen dutehezkuntza: pobreziatik ateratzeko edopobrezian ez jausteko arma da, libreizateko arma, herri eta pertsona libreizateko arma. Hurrengo egunetan Ve-nezuelako edota Boliviako ministroekbiltzarrean bertan nabarmenduko zu-ten ideia hori Kubako kultura ministro-ak aurreratu zuen, lehen eguneko sa-rrera hitzaldian: “Giza baliabideen kali-tatea hobetzeko, demokraziak indar-tzeko eta ekonomiaren lehiakortasunahanditzeko bide bakarra herritarrakheztea da: hezkuntza da horretarakotresna, herrialde iberoamerikarretakogobernu aurrerakoiek ikusi duteneran”.

Hiru herrialdeek gobernu neolibe-raletatik sozialistetara jauzi egin duteazken urteotan, presidentzia aldaketa-rekin. Venezuelan, 1999an, Hugo Cha-vez Friasek irabazi zituen hauteskun-deak, eta Rafael Calderaren eskuineko

G

Duela 50 urte izendatu

zuten Kuba Analfabetismorik

Gabeko Herrialde,eta,haren

urratsei jarraituz,

Venezuelak,Boliviak eta

Nikaraguak izendapen hori

lortu dute azken hamarkadan,

gobernuak aldatzearekin

batera.

157. zenbakia. 2011ko apirila • 9

Page 10: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

10 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

Venezuela

Badezaket: Yo, sí puedo

gobernu neoliberaletik Bolibartar Erre-publika Sozialistarako aldaketa eginzuen herrialdeak. Evo Moralesek2006an irabazi zituen bozak, eta, azkenurteotako joera neoliberalari ateak itxi,eta indigena bat iritsi zen presidentziaralehenengo aldiz. Nikaraguan ere bote-reak eskuinetik ezkerrera egin zuen,Daniel Ortega sandinistak, 2006. urte-an, berriro ere hauteskundeak irabazizituenean. Somozaren diktadura garai-tu zuen iraultza sandinistarekin iritsizen lehen aldiz Ortega presidentziara,1990ean. Hiru herrialdeotan, gober-nuak aldatzearekin batera, alde batetik,herritar guztiei zuzendutako hezkun-tza sistema doako eta derrigorrezkoaezartzen hasi ziren, eta, bestetik, alfa-betatzeko programak zabaltzen.

Kubaren ondoren hiru herrialdeekAnalfabetismorik Gabeko Herrialdeizatea erdietsi badute ere, analfabetis-moaren arazoa, gaur egun, larria daoraindik Latinoamerikako eta Karibe-ko hainbat herrialdetan; UNESCOkdioenez, globalizazioak eta krisi eko-nomiko orokorrak eragin negatiboaizan dute herrialde horietako hezkun-tza sistemetan: 36 milioi pertsona helduanalfabetoak dira gaur egun, oraindikere, eskualde horretan, bereziki adinnagusikoak, jatorrizko kulturetakoakedo indigenak eta urruneko nekazari-tza herrietan bizi direnak. Pobreen etaemakumeen kolektiboak dira, gauregun ere, analfabetismo tasa handie-nak biltzen dituztenak, UNESCOk ze-haztu duenez.

Guztiz bestelakoak dira Kubakodatuak gaur egun, matrikulazio datuekerakusten duten bezala: 0tik 6 urtera bi-tarteko haurren % 99,5 eskolatuta dago,eta Lehen Hezkuntzara joateko adine-an dauden haurren % 99,7 matrikulatu-ta dago. 1961ean lortu zuten kubata-rrek herrialde osoa alfabetatzea.

Venezuela, Bolivia eta Nikaraguaalfabetatu baldin badira, neurri handibatean Kubako Yo, sí puedo metodoariesker izan da. Hamahiru urte egin be-har dira atzera alfabetatze lan horretan,horren funtsezko izan den programahorren hastapenetara iristeko. 1998an,Leonela Reyls Diaz Zientzia Pedagogi-koetako doktorea buru zuen kubatarpedagogo talde batek ikus-entzunez-ko programa didaktiko bat garatu zuen,herritarrak alfabeta zitezen eta oinarriz-ko hezkuntza jaso zezaten. Aipatutakohiru herrialde horiez gain, mundukobeste 25 herrialdetan erabiltzen da gauregun UNESCOk goraipatutako progra-

ma kubatar hori; besteak beste, Ekua-dorren, Argentinan, Brasilen, Mexikon,Haitin, Zeelanda Berrian, Ginea Bis-saun, Gambian, Nigerian, Namibianedota Kenian.

Programa horrek zenbaki naturalaketa letrak konbinatzen dituzten libu-ruxkekin eta telebistako heziketa pro-grama osagarriekin lortzen du ikasle-ikusleek irakurtzen eta idazten ikas de-zaten. Liburuxkez eta bideoez gain,ikasleak laguntzaile aditu bat du ikasta-ro osoan zehar ondoan. Ikasle hori alfa-betatutzat jotzen da, lagun edo senitar-teko bati gutun bat idazteko gai izaterairisten denean.

Page 11: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 11

G A I A Venezuela,Bolivia eta Nikaragua

Kubaren bidetik

1999an Hugo Chavezek hautes-kundeak irabazi zituenean, konsti-tuzioa aldatu zuen,eta hauxe ezarrizuen: “Venezuelar guztiek kalita-tezko heziketa osoa eta iraunkorrajasotzeko eskubidea dute”, “bal-dintza eta aukera berdintasunean”.Gastu sozialaren erdia hezkuntzarabideratu zuen, eta herrialdean ga-ratu nahi zuen hezkuntza sistema-ren oinarriak argi eta garbi ezarrizituen: “Gizaki berri bat, aberri be-rri bat eraiki nahi badugu,bazterke-tarik gabeko heziketa eskaini behardiegu herritar guztiei, doakoa, kali-tatezkoa eta gaur egungo beharreierantzuten diena”.

Benetako helburu gisa ezarri zuenChavezek bere herrialdea Analfabetis-morik Gabeko Herrialde bilakatzea,eta, konstituzioan ezarritako artikuluapraktikara eramanez, 2005ean erdietsizuen analfabetismoa deuseztatzea.Horretarako, funtsezkoa izan zen Ku-baren laguntza; izan ere, ALBA proiek-tuaren barruan (Alianza Bolivarianapara las Americas), hamar urte darama-tzate elkarrekin lanean Kubak eta Ve-nezuelak hezkuntza gaietan.

Kubak garatutako Yo, sí puedo pro-grama Robinson misioaren bidez za-baldu du Venezuelak herrialde osora.Herrialdeko bazter guztietan, baina,bereziki, txiroenetan idazten eta irakur-tzen irakasteko alfabetizatze misioa daRobinson izenekoa, eta bi zati ditu: Ro-binson I eta Robinson II. Venezuelako

gobernuak 2003an abiatutako lau mi-sioetarik bat da Robinson; besteak Ri-bas misioa eta Sucre misioa dira.

Robinson I misioaren baitan, Yo, sípuedo programarekin analfabetoakdiren pertsona helduei irakasten zaieidazten eta irakurtzen. Izan ere, ia1960ko hamarkada arte Marcos PerezJimenezen diktadurak (1948-1958)hezkuntza sistematik kanpo uztenzuen herri xehea, eta, hurrengo urtee-tan hezkuntza sistema demokratizatze-ko ahalegin handiak egin baziren ere,hezkuntza ez zen bazter guztietara iri-tsi; beraz, Chavez gobernura iritsi arte,Venezuelak analfabetismo tasa altuakzituen. Misio horri esker, analfabetis-moa % 5etik behera jaistea lortu da, 2milioi herritarrek baino gehiagok ikasibaitute irakurtzen eta idazten misio ho-

rren bidez. Horietako askok, RobinsonII misioaren bidez, seigarren mailarairistea lortu dute, Robinson II ‘Seigarrenmailara bitarteko guda’ baita.

Robinson misioek ahalegin bereziaegin dute herri indigena alfabetatzeko.Amazonas, Anzoategui, Apure, Boli-var, Delta, Amacuro, Monagas, Sucreedota Zuliako herri indigenetan irakur-tzen eta idazten irakastea izan da erron-ka nagusietako bat. Alfabetatze hori to-kian tokiko hizkuntzaren arabera egindute, eta ikasliburu, bideo eta progra-ma guztiak jivi, ye’kwana, kariñeraedota waraoera hizkuntzetara itzuli di-tuzte. Horrez gain, misioaren besteerronka bat kartzeletan dauden vene-zuelarrak alfabetatzea izan da, presoeiirakurtzen eta idazten irakastea.

Robinson I misioan hasi ziren milioi

Venezuela, Kubaren bidetik

Page 12: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

12 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

Bolivia

Venezuelak; “ideologia burgesa gain-ditu eta pertsonaren heziketa sozialaeta espirituala landu behar dira”.

Misioetatik aparte ere, hezkuntzasistema arautuan aurrerapauso han-diak egin ditu Venezuelak azken ha-markadan, datuek erakusten duten gi-san: 1995ean, Rafael Calderaren gober-nu neoliberalaren garaian, 10 urtetikgorako herritarren % 51,2 zen alfabeta-tua, eta hamar urteren ondoren, Chave-zen gobernu sozialista bolibartarrare-kin, % 99,7. Balioespen kuantitatiboa-rekin jarraituz, eskuineko ordezkari-tzatik gaur egunera, % 10 igo da matri-kulazioa. Aldaketa nabarmenena 0-3urte bitartean egin da, lehen haur ho-rien hezkuntza ez baitzuen bere gainhartzen gobernuak, eta, gaur egun,haurren % 43,4 haur eskoletan dago.

Venezuelako hezkuntza sisteman,lau maila bereizten dira: eskolaurrea,oinarrizkoa, dibertsifikatua eta goi mai-lakoa. 6 urtetik 20 urtera bitartean, hez-kuntza nahitaezkoa eta doakoa da Ve-

nezuelan, baita batxilergoan eta uni-bertsitatean ere.

Alfabetatzean jarraitzearekin bate-ra, une honetako erronka nagusia Cha-vezen gobernuarentzat, Lehen Hez-kuntzan teknologia berriak sartzea da,eta haurrei eta euren familiei ordena-gailu eramangarriak banatu dizkiete,guztira 824.000 oraingoz.

Gaur egun, Venezuela Boliviari etaNikaraguari laguntzen ari zaie, Robin-son misioaren bidez, eta, urtero, ehun-ka irakasle joaten dira bi herrialde ho-rietara, brigadista gisa.

erditik gora ikasle igaro dira BigarrenHezkuntzara. Horietako asko Ribas mi-sioaren bidez iritsi dira Bigarren Hez-kuntzako edo Batxilergoko ikasketakegitera. Aurrera jarraitu nahi duten adinnagusiko ikasleek Sucre misioaren la-guntza dute unibertsitateko ikasketakegin ditzaten.

Pobreziatik ateratzeko tresna“Menpekotasunari eta ezjakintasu-

nari” lekurik utzi nahi ez dielako ema-ten dio horrelako garrantzia Venezue-lak alfabetatzeari. “Herritar kritikoaksortu nahi ditugu”, azaldu zuen Haba-nako biltzarrean Venezuelako kulturaministro-orde Pedro Vicente Rodrigue-zek, eta Venezuelak hezkuntza “ikus-pegi sozialetik eta humanistatik” lan-tzen duela erantsi zuen. “Haurridetasu-na, elkartasuna, justizia soziala eta na-zioarekin dituzten eskubideak eta be-tebeharrak ezagutzen dituzten herrita-rrak sortzea” du helburu hezkuntza sis-temak.

Hala ere, hezkuntza eta politika lo-tzea leporatzen dio Mendebaldeakgaur egun oraindik Venezuelari, bainaAdan Chavez Frias hezkuntza ministroohiak Hik Hasiri esan zionez (116. ale-an), Venezuelak ez du hezkuntza Men-debaldeak baino gehiago lotzen politi-karekin edo sistema ekonomikoare-kin. “Hezkuntza eta politika banatuegin behar direla diote. Hala, sistemakapitalista garatzen den neurrian, geroeta sotilago bihurtzen du gezur hori, es-kolak politikaren gainetik egon beharduela eta jendarte osoari erantzun be-har diola esatean. Haren praktika bestebat baita, gutxi batzuen promoziorakoerabiltzea eskola, eta burgesiaren aldeeta klase sozialen arteko menpekota-sunaren alde egitea”. “Gizarte presta-kuntza kapitalistaren aurrean gizarteprestakuntza sozialista” eraiki nahi du

Page 13: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 13

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A Venezuela,Bolivia eta Nikaragua

Kubaren bidetik

Evo Moralesek 2006an Bolivia-ko presidentzia hartu zuen egunetikberetik,analfabetismoari aurre egi-teko konpromisoa hartu zuen. Hitzhauek egin zituen Higuerasen, Er-nesto Che Guevara hil zuten lekuanbertan:“Irakurtzen eta idazten ika-si zuten lehen aimara eta kitxuei be-giak atera zizkieten eta eskuakmoztu, inoiz gehiago irakurri etaidatz ez zezaten. Jazarriak izan ga-ra, eta, orain, arazo historiko horikonpontzeko bidearen bila ari gara,baina ez mendekuen bidetik”.

Bi urteren buruan, UNESCOk Anal-fabetismorik Gabeko Herrialde izen-datu zuen Bolivia, kitxuek, aimarek etagainerako 34 herri boliviarretako biz-tanleek irakurtzen eta idazten ikasi bai-tzuten. Bi urtean 820.000 boliviar nagu-si alfabetatu zituzten Yo, sí puedo pro-grama kubatarraren eta Robinson I mi-sio venezuelarraren bidez. Horretara-ko, 126 aditu kubatarren eta 46 vene-zuelarren laguntza izan zuen Boliviak,eta laguntza materiala ere jaso zuen he-rrialdeak, telebistak, bideoak eta esku-liburuak bidali baitzizkieten uhartetik.

Roberto Aguilar hezkuntza minis-troak 2008ko abenduaren 20a, UNES-COk Analfabetismorik Gabeko He-rrialde izendatu zuen egunean “hez-kuntza esparruan, Boliviako Errepubli-karen historiako garrantzitsuena” izanzela esan zuen. “Herria alfabetatuz hez-kuntza deskolonizatu egin dugu, eta gi-zakien oinarrizko eskubideak aldarri-

katu”. Hezkuntza deskolonizatzekohelburu hori lortzeko, garrantzi handiaeman die Roberto Aguilarren ministe-rioak Boliviako jatorrizko hizkuntzei,eta, horregatik, kitxuak beren hizkun-tzan graduatu ziren eta aimarek eta gua-raniek ere euren hizkuntzetan ikasiahal izan dute, Yo, sí puedo itzuli eginbaitzuten.

Alfabetatze kanpainarekin erakutsizuen bezala, “eskubide sozialetan oi-narritutako Bolivia batu eta nazioaniz-tuna” izan dadin hezkuntza lehenestenduen iraultza demokratiko, baketsu etakulturalari estu heldu zitzaion Evo Mo-rales, hauteskundeak irabazi zituene-an. Presidentzia hartu eta Yo, sí puedokanpaina garatzearekin batera, irakas-le, hezitzaile, aditu eta gurasoekin batuzen, boliviar guztiek lekua izango zu-ten hezkuntza lege bat prestatzen has-teko, eta aurtengo ikasturte honetanbertan abian jarri dute legea.

Avelino Siñani-Elizardo Perez ize-neko legeak 1931n hezkuntza sistemaberri bat abiatu zuten bi hezitzaileenizena darama, aurreneko eskola indi-genak sortu baitzituzten, kitxua edo ai-mara hizkuntzetan irakasteak heriotzazigorra zuen urteetan. Garai hartan ere,berebiziko garrantzia zuen irakurtzeneta idazten jakiteak, 1952ra arte alfabe-tatuek soilik baitzeukaten bozkatzekoeskubidea Bolivian; eta, indigenek ezzekitenez, zuriek bakarrik bozkatzenzuten.

Lege berriak ordura arteko hezkun-tza sistemaren homogeneizazioa hau-tsi nahi izan du. “Urte askoan, hezkun-

tza elitearentzat izan da Bolivian, etagehiengoari ukatu egin zaio; homoge-neoa izan da, elebakarra eta kultura ba-karrekoa, eta ez du onartu Boliviarenhizkuntza eta kultura dibertsitatea”.Horrez gain, Boliviako orain arteko cu-rriculumak zuen “akats handi bati”erremedioa jarri dio gobernu berriak:“Curriculumak hiriko eta nekazaritzagiroko haurren heziketa bereizi egitenzuen, eta batzuk Hezkuntza Ministerio-tik bideratuak zeuden, eta besteak Ne-kazaritza Ministeriotik. Hori izan da Bo-liviako hezkuntzaren porrot handie-na”. Gaur egun, hori guztiz aldatu dute,eta curriculum osoak ikuspegi indige-na ere bere barruan hartzen du.

Helburu argi bat du gaur egun Boli-viak hezkuntzari dagokionez: “Hezibeharra daukagu libre izan gaitezen,analfabetismoak mende askoan men-peko izatea ekarri baitigu”.

Hezkuntza sistemaren egiturari da-gokionez, Evo Moralesen gobernuare-kin, haur hezkuntza, helduen hezkun-tza eta heziketa berezia Estatuak beregain hartu ditu lehen aldiz, lehen fami-liaren, elizaren edo elkarte pribatuenesku baitzegoen. Avelino Siñani-Elizar-do Perez legearekin, gainera, BigarrenHezkuntzako ikasketak ere derrigo-rrezkoak eta doakoak dira Bolivian le-henengo aldiz, orain arte Lehen Hez-kuntza soilik baitzen derrigorrezkoa.Lau mailatan bereizten da Boliviakohezkuntza sistema: Haur Hezkuntza,Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzaeta Goi Mailako Hezkuntza.

Bolivian, irakurtzeagatik begiak aterazizkietenen ondorengoak

Page 14: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

14 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

Nikaragua

Venezuelan eta Bolivian bezala,hezkuntzak eta, bereziki, alfabeta-tzeak lehentasun handia du Nikara-guako gaur egungo gobernuaren-tzat. Daniel Ortega presidentea ho-nela mintzatu da, 2011ko ikasturte-ari hasiera ematean: “Etorkizunikbada, ikasleen esku dago etorkizu-na, haiek eraldatuko dute Nikara-gua”.

Hik Hasi Nikaraguako HezkuntzaMinisterioan lan egiten duen Nancy Ca-lero irakaslearekin mintzatu zen Ku-ban, eta Ortega presidentearen iritzi be-rekoa da: “Herrialdeak aldaketa kultu-ral eta ekonomikoaren premia larriadu, eta hori gertatuko bada, kalitatezkohezkuntza jaso behar du herri osoak”.

2009an lortu zuen NikaraguakAnalfabetismorik Gabeko Herrialdeizendatzea; baina esparru horretan egi-ten zuen bigarren saioa zen hura,1980an, lehen gobernu sandinistakabiatu zuen Alfabetatzeko GurutzadaNazionalari esker, herrialdea alfabeta-tzea lortu baitzuen gobernuak. 1980a-ren aurretik, nikaraguarren % 53k ez ze-kien irakurtzen eta idazten, eta, sina-tzen bakarrik zekitenen kopurua gehi-tuz gero, analfabetismo tasa % 60koazen, Somozaren diktadura garaiko Ni-karaguan.

Calero irakaslea eskuadraburu izanzen gurutzada horretan, eta herriz herrihaurrak zein helduak alfabetatzen arituzen: “Gurutzadari esker alfabetatu zi-ren ikasle horietako asko mediku, inge-niari, irakasle edo teknikari izatera iritsiziren; baina beste askori, utzikeriaz,

Nikaraguan, sandinisten itzulera

ahaztu egin zaie irakurtzen eta idaztendenborak aurrera egin ahala”. Bi gober-nu sandinisten artean boterean izan di-ren Violeta Chamorro, Arnoldo Ale-man eta Enrique Bolañosen alderdi ne-oliberalak egiten ditu “utzikeria” ho-rren arduradun irakasleak: “Batetik,hezkuntza pribatizatu egin zuten, etagehienak eskolara joateko baliabiderikgabe gelditu ziren; bestetik, alfabeta-tzeari gobernu sandinistak eman ziongarrantzirik ez zioten eman gobernuneoliberalek, eta jendeak ere garran-tzia kendu zion”.

2006. urtean, fronte sandinista be-rriro boterera iristean, analfabetismotasa altua aurkitu zuen: 2006ko errolda-ren arabera, 5,1 milioi nikaraguarreta-tik 1.224.000k ez zekiten ez irakurtzeneta ezta idazten ere, eta, ondorioz, go-bernuak plan estrategikoa abian jarrizuen, Kubaren eta Venezuelaren la-guntzarekin: De Fidel a Martí izeneko

programa abiatu zuten 2006an, FidelCastro eta Jose Martiren omenez. Yo, sípuedo metodoari esker, Nikaraguarenanalfabetismo tasa % 24tik % 3,4ra jaitsidute.

Venezuelan eta Bolivian bezala,ikasle bakoitzari bere ama hizkuntzanirakurtzen eta idazten ikasteko aukeraeman diote sandinistek, tokian tokikojatorrizko hizkuntzetara itzulirik tele-bistako programak nahiz eskulibu-ruak.

Hemendik aurrera, eta 2015a bainolehen, 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurguztiek Lehen Hezkuntza jasotzea daorain Nikaraguaren helburua, eta ku-batarren Yo si puedo seguir eta vene-zuelarren Robinson II misioen laguntzaizango dute horretarako. Dagoeneko62.000 nikaraguar dira Yo sí puedopro-gramatik Yo sí puedo seguir programa-ra igaro, eta seigarren mailara iritsi dire-nak.

Page 15: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 15

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A Venezuela,Bolivia eta Nikaragua

Kubaren bidetik

Pobreziatik ateratzeko tresnaErick Mairena hezkuntza ministro-

ak argi du Nikaragua pobreziatik atera-ko duen tresna hezkuntza dela, eta, eraberean, gaur egun pobrezia dela hez-kuntzaren etsai nagusia Nikaraguan:Nazio Batuen Erakundearen arabera,Nikaraguako biztanleen % 46,2 pobreada. Estatistika horren arabera, haur txi-roak, batez beste, 2,2 urtez joaten diraeskolara, eta pobre ez direnak, berriz,5,5 urtez. Lehen Hezkuntzan hasten di-ren hamar haurretatik lauk bakarrikgainditzen dute seigarren maila. Biga-rren Hezkuntzako datuak are okerra-goak dira, adin horretako ikasleen ha-marretik lau bakarrik baitoaz BigarrenHezkuntzako eskoletara. Nikaraguakogobernuak onartzen duenez, 300.000haurrek, gaur egun, etxetik kanpo lanegiten dute eta ez dira eskolara joaten.Calero irakaslearen arabera, haurrak ezeskolatzeko beste arrazoietako bat Ni-karaguak bizi duen emigrazioa da,haurren kopuru handi batek gurasoakatzerrian baititu lanean: “Haurrek erre-ferenterik ez badute, eskolaren garran-tzia transmitituko dien inor ez badute,ez dute eskolara joateko beharrik senti-tzen, eta ez dira joaten”.

Datu horiek ikusita, De Fidel a

Martí alfabetatze kanpaina erabat bu-rutzearekin batera, oinarrizko eta erdimailako hezkuntzak sendotzea da,gaur egun, Nikaraguako HezkuntzaMinisterioaren erronka nagusia. Hiruurteko prestakuntza lanen ondoren,iazko ikasturtean Hezkuntza SistemaBerria estreinatu zuten, “berdintasune-an eta zuzentasunean oinarritutakohezkuntza” helburu duen sistema. Planestrategiko horren bidez, “eskolara ezdoan haurrari eskola eramango zaiohura dagoen lekura”, Calera irakasleakazaldu duenez. “Nekazaritza giroko

komunitateetara joan gara, autoz ezindenean idiekin edo astoarekin, eta be-netako beharra duten haurren erroldaegin da, eskolara joateko behar dituz-ten material guztiak –galtzerdi eta oine-takoak, galtzak, gonak eta arropa guz-tiak, nahiz liburu eta motxilak— doanjarri dizkie eskura Estatuak eskolara jo-an daitezen”, Nikaraguako Konstitu-zioko 121. artikuluak Estatuak nikara-guar guztien hezkuntza bermatzeko o-bligazioa duela baitio.

Irakasleen garrantziaKuba Analfabetismorik Gabeko

Herrialdea izendatu zutenetik 50 urteigaro direla gogoratuz hasi zuen Peda-gogia 2011 Biltzarreko sarrera ekitaldi-ko hitzaldia Kubako hezkuntza minis-troak, eta hezitzaile eta irakasleen ga-rrantzia azpimarratu zuen amaitzeko:“Kubak eta gure herrialdeek aurreraegin dezaten nahi badugu, irakasleenprestakuntzan ere etengabe egin behardugu aurrera. Euren lana guztiz estrate-gikoa da ikasleen nortasuna eraikitze-ko garaian, gizaki bakoitzarengan era-giten baitu irakasleak”.

Page 16: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

“Ikasleak irakurle kritikoak izateagarrantzitsua da sarean dagoeninformazio guztiarekin. Hori ikasi egitenda, eta horretarako, hezi egin beharditugu

Institutuko katedraduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Argóprogramaren arduraduna

dolors quinquerE L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

Page 17: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”
Page 18: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

18 • hik hasi • 157.zenbakia. 2011ko apirila

dolorsquinquer

E

““Hizkuntzagaitasunak hobetzeko

erantzukizunak irakasleguztien artean

partekatua izan behardu; ez Hizkuntza

ikasgaiko irakaslearenegitekoa, soilik.

Matematikari, musikariedo zientziei buruz hitz

egiten, irakurtzen etaidazten non ikasten da?

Ikasgai horiei buruzkoeskola orduetan”

Institutuko katedraduna da DolorsQuinquer Vilamitjana eta 18 urtedaramatza Kataluniako hainbatinstitututan lanean. Horrez gain,Bartzelonako UnibertsitateAutonomoan ere aritu da hainbatarlotan:Bigarren Hezkuntzakoirakasleen hasierako prestakuntzan(Giza Zientzien Didaktika Sailean),Bigarren Hezkuntzako irakasleenprestakuntza iraunkorrean(Hezkuntzaren Zientzien Institutuan),unibertsitateko irakasleenprestakuntzan (Berrikuntza etaUnibertsitateko IrakaskuntzakoPrograma) eta 2003az geroztik ArgóProgramaren arduraduna da.Programa horren helburuaunibertsitatearen eta BigarrenHezkuntzaren arteko zubi izatea da.

Hainbat lan talde koordinatzenaritu da,hala nola hizkuntzakoikasgaiak ez diren beste ikasgaitannola hobetu hizkuntzaren erabilera,ebaluazioa,lan kooperatiboa,gizazientziak…

Bere ibilbide osoan ikasi duenapraktikan jartzeaz gain,esperientziaeta ezaguera hori zabaltzen aritzen da.Arrazoi horrek ekarri du Euskal HerriraIrungo Berritzeguneak gonbidatuta.Aukera hori baliatu dugu berarekinegoteko eta buru-belarri dabilenproiektu berritzaileei buruz hitzegiteko.

Ikasleek euren hizkuntzagaitasunak hobetzeko eta hainbatikasgaitako edukiak hobeto etagehiago ikasteko balio duen eredudidaktiko bat proposatzen diguzu.Zertan datza proiektuak?

“Eredu komunikatzailea” deitzeagustatzen zaidan eredu didaktikoa da.Izan ere, alderdi hori azpimarratzen dueta izen hori jarri zion Jean Cardinetek.Eredu horrek hainbat alderdi hartzenditu kontuan: hizkuntza gaitasunak ho-betzea, metodo interaktiboak eta koo-peratiboak erabiltzea, ikaskuntzarakoautonomia lantzea, ebaluazioa irakas-learen eta ikaslearen arteko komunika-zio tresna gisa erabiltzea…

Proposamen horretan, irakaskun-tza prozesuaz ari garelarik, oinarri-oi-narrizko gakoa da komunikazioa ho-betzea. Irakastea eta ikastea irakaslea-ren eta ikasleen eta ikasleen euren arte-ko komunikazio prozesu gisa ulertzenda. Hori gelan sortzen da, testuingurusozial batean, eta ikasleak hainbat edu-ki, gaitasun, estrategia, balio eta abarbereganatzen ditu. Era berean, proze-suaren kontrola eta erantzukizuna ira-kaslearengandik ikaslearengana pasa-tzen da poliki-poliki. Hortik dator auto-ebaluazioa eta ikasteko sistema propiobat garatzearen garrantzia.

Adibide bat jarriko dut. Aurre-histo-ria (DBH 1) urrun gelditzen den gaia daeta zaila da testuinguru egoki bat emaneta gertuko bihurtzea. Lehenbiziko gal-dera soilik azalduko dizuet: “Irudikaezazu Brasilgo Nekazaritza Ministe-rioko funtzionarioa zarela. Amazo-niako oihanera joango den talde ba-teko partaide izateko eskatzen dizute.Talde horrek ehizatik eta bilketatikbizi den herri batekin jarri behar du

Page 19: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 19

harremanetan. Zure egitekoa neka-zaritzaren onurak azaltzea da. Zeresango zenieke? Zer uste duzu eran-tzungo luketela?”. Ikasleen hasierakoarrazoiak eta adierazpenak jasotzea in-teresatzen zaigu, inolako esku-hartze-rik gabe. Emaitza oso interesgarria da:irakasleak ematen dien informazioaksortzen dizkien sinesmenak eta usteokerrak ikusten eta azaleratzen lagun-tzen du, horrek ikastea zailtzen diela-rik. Hurrengo eskola orduetan hasiera-ko ideiak zalantzan jarriko ditugu etainformazio berria emango zaie hasiera-ko ikuspegia berrikus dezaten eta gauregun adituek ematen dizkiguten azal-penetara hurbil daitezen. Ikusten du-zuen moduan, ereduaren abiapuntuateoria soziokulturalak eta eraikitzaile-ak dira. Baina ez da horretara muga-tzen, alderdi gehiago ditu.

“Eredu komunikatiboak” hainbatalderdi dituela aipatu duzu. Ikusdezagun zer proposatzen duzunhorietako bakoitzean. Lehenbizi,hizkuntza gaitasunak hobetzeaaipatu duzu. Zer hartzen dakontuan arlo honetan?

Gauza jakina da ikasle askok zailta-sunak dituztela ahoz zein idatziz espre-satzeko. Haatik, hizkuntza behar-beharrezkoa da komunikatzeko etapartekatzeko, eraikitzeko eta berregi-turatzeko, eta, batez ere, oso garrantzi-tsua da pentsamenduarekin duen lotu-ragatik. Hizkuntzak gauzei izena jar-tzen die eta “pentsatzea” ahalbidetzendu. Horregatik, eta ikasgai bakoitzarenberezitasunengatik, hizkuntza gaitasu-nak hobetzeko erantzukizunak irakas-le guztien artean partekatua izan behardu, ez hizkuntza ikasgaiko irakaslearenegitekoa soilik. Matematikari, musikariedo zientziei buruz hitz egiten, irakur-tzen eta idazten non ikasten da? Ikasgaihoriei buruzko eskola orduetan.

Adibide bat jarriko dut. Irakurketaezinbesteko ikasketa da eta Lehen Hez-kuntzan hasi arren, Bigarren Hezkun-tzan jarraitu egin behar da. Horregatik,irakasleek eta ikasleek elkarrekin era-baki behar dute nola egin eta zer egin

hobeto irakurtzeko: irakurtzen hasiaurretik, irakurri bitartean eta irakurriondoren nola egin barneratu, eta noski,testu interesgarriak irakurri matemati-kako edo historiako eskoletan. Betiikasten diren edukiekin erlazionatuta-koak. Eta pentsaraztera bultzatzen du-ten galderak egin, ez erreproduzitzai-leak soilik. Irakurketa kooperatiboarenmoduko estrategiak erabiltzeak ere au-kera asko eskaintzen ditu.

Era berean, oso garrantzitsua daikasleekin hainbat aditzen definizioaadostea: zer da deskribatzea, argumen-tatzea, azaltzea, justifikatzea…? Hauda, zer eskatzen diegu kasu bakoitze-an? Ezin zaie esan: “azal ezazu prozesuhau, zergatia eta justifika ezazu eran-tzuna”. Oso esaldi txarra da. Irakasleakhausnartu egin beharko luke zer etanola eskatzen duen eta zehatzagoa izanbeharko luke aditz horien definizioa-rekiko.

Nik lehen linboan sinesten nuen.Ikasleei “azaldu, konparatu edo deskri-batu” esaten nienean, pentsatzen nuenikasleek definituta zeukatela beren bu-ruan hori zer zen, bazekitela zer eska-tzen nien eta ez zela beharrezkoa inola-ko argibiderik ematea. Galdera uler-tzen zutela pentsatzen nuen. Norbai-tek, mementoren batean –linboan-azaldu ziela uste nuen. Baina hori ezzela horrela konturatu nintzen. Alegia,kasu bakoitzean zer nahi dugun azaldueta partekatu behar dela eurekin.

Gainera, J. M. Adam hizkuntzala-

riak ezarritako testuen ereduari esker,badakigu deskribapen, azalpen edo ar-gudio on batek nolakoa izan beharduen eta adibideak jar ditzakegu. Argu-dio testu on bat idatz dezaten nahi ba-duzu, ereduak eta informazioa emanbehar zaizkie, eta gainera, testu horiidazteko egokia den testuingurua sortubehar da, hau da, ekintzari zentzuaemango dion motibo bat.

Nik uste dut, alderdi linguistiko ho-riek lantzen baditugu, pentsamenduagaratzen dugula eta hobeto ikas deza-ten laguntzen diegula, betiere edukiarieta hizkuntzari lotuz.

Eredu bakar batek balio al duikasgai guztietarako? Adibidez,argudio testu eredu berberaerabiltzen al da matematikan etagiza zientzietan?

Zuzenbidean lizentziatua denak le-geari buruzko galderak egiteko modubat ikasten du; sintaxi zehatz bat, lexikokonkretu bat, gramatika propioa…ditu. “Abokatu batek bezala hitz egitendu” esan ohi dugu. Edukia eta formaikasi ditu. Medikuek medikuek bezalahitz egiten eta idazten dute. Nik historiaikasi nuenean, historialarien idaztekoereduak ikasi nituen, haiek bezala idaz-ten ikasi nuen, imitatu egin nituen. Etahausnartu gabe ikasi nuen haiek bezalaidazten. Baina, orain, konturatzen naizbeste modu batera ikasteak dituen au-kerez.

Edukia eta forma aldi berean ikas-

Page 20: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

20 •hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

dolorsquinquer

E

“Abiapuntua ez daikasleei ikasi beharreko

azalpen bat ematea eta horiaplikatzeko ariketak egitea.

Baizik eta galdera bat edoegoera bat planteatzea eta

pentsatzen, bilatzen,ikertzen, antolatzen,

galderak egiten… uztea.Eta azkenean, hori guztia

antolatzea. Prozesu bat da.Eta hori egiteko osointeresgarria da lan

kooperatiboa:elkarrekintzan eta elkarri

laguntzen aritzen direntalde txikiak

osatzea

ten direla nioen. Esate baterako, paisa-je baten deskribapena ez da berdinaizango geografiako eskola orduan edohizkuntzako eskola orduan egin. Aldiz,testuaren tipologia, forma… berberakizango dira: esaldi motzak, predikati-boak, ondoriozkoak edo koordina-tuak…

Gainera, mapa bati buruzko ko-mentarioa eta grafiko bati, argazki ba-ti… buruzkoa antzekoak dira: sarrera,deskribapena eta azalpena. Beraz, ho-rietako eredu bat ikasia baldin badau-kazu, gainerakoak errazago ikasten di-ra, egitura berbera baitute eta idatzi be-harreko testuak egitura gramatikal ber-bera baitu. Zoragarria da. Beste testue-tarako ere balio duen egitura bat ikasiduzu.

Eta hori edukiekin lotu behar da.Hizkuntzako irakasle zen lagun batazalpen testuak lantzen ari zen. Horre-tarako, Giza Zientzietako testuak era-biltzen zituen. Testu horiekin gero zeregiten zuen galdetu nion nik. Ez zuelaezer egiten esan zidan, berari testuaknola antolatuta zeuden interesatzen zi-tzaiola, ez edukia. Niri alferrik galtzeairuditzen zait. Zeren, behin formari be-giratzen ari zarela, eman edukiari ereerabilera bat, gai bat ikasteko behar du-zun informazioarekin lotuta egon dadi-la. Hark eredu gisa erabili zituen tes-tuek ez zuten inolako erabilerarikedukiaren aldetik.

Gaur egun konpetentziei garrantzigehiago ematen zaie edukieibaino. Zer iruditzen zaizu?

Azken batean, konpetentziak edu-kiak dira. Lan kooperatiboa jarriko dutadibidetzat. Konpetentziez hitz egitenhasi aurretik, lan kooperatiboa gela an-tolatzeko modu bat zen. Gaur egun,konpetentzia da. Zergatik? Nola gara-tzen dituzu gaitasun sozialak, adieraz-kortasuna, gainerakoekin erlaziona-tzeko gaitasuna, partekatzeko gaitasu-na…? Bada, modu bat kooperatibokilan egitea da. Hau da, lehen hautazkozerbait zena orain zerbait zentralabihurtu da. Gauza bera gertatzen dahizkuntza gaitasunekin.

Gai-nera, konpetentziak ezin dira ikasi edu-kirik gabe. Ordenagailuaren adibideakhori hobeto ulertzeko balio dezake.Gaitasun kognitiboak ordenagailuarenhardware-a bezalakoak dira. Ordena-gailu batek gaitasun zehatz bat dauka,eta horren arabera, programa batzuksartzen dira eta beste batzuk ez. Gurigauza bera gertatzen zaigu. Gaitasunbat daukagu, baina horrek ez du fun-tzionatzen edukirik jartzen ez badiogu.Gaitasun horrek ez du ezertarako balioinformazio paketeak jartzen ez badiz-kiogu (software). Edukirik gabe besteaez da existitzen. Dialektikoa da. Edu-kiak behar dira gaitasunak garatzeko.Eta gaitasunekin edukiak garatzen di-tugu. Dialektikoa da.

Horrez gain, ezagutza gutxietsi egi-ten dela ere uste dut. Bai, konturatzennaiz horretaz.

Zer esan nahi duzu ezagutzagutxietsi egiten dela diozunean?

Adibidez, testu bat irakurtzen dene-an, irakurleak ematen du informazioa-ren zati handi bat, irakurtzen duenak.Orduan, irakurle horrek ez baldin ba-daki hitzek eta kontzeptuek zer esannahi duten, ez du testua ulertzen. Hauda, ezin da ulertuz irakurri, baldin etaaurretik informaziorik ez baldin badu-zu. Nik neuk fisika kuantikako testu batirakur nezakeen, baina ez nuke ezertxoere ulertuko kontzeptuak falta zaizki-dalako.

Harritu egiten nau ikasleen irakurabiadura neurtu nahi izateak. Zertara-ko balio du irakurketa abiadurak? Ongidago azkar irakurtzea, entonatuz…baina, helburua ulermena da. Irakurle-ak hiztegia ulertu behar du eta egoeraulertzeko edo testuingurua ulertzeko

Page 21: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 21

gakoen edo patroien egitura mentalakeduki behar ditu. Patroirik gabe ez du-zu ezer ulertzen. Oso argigarria da 70e-ko hamarkadan ikerlari amerikar ba-tzuek egin zuten esperimentu zaharbat. Testu berbera eman zieten hiru tal-deri. Lehenengo taldeari testua izenbu-ru eta guzti eman zioten: “garbigailuaerabiltzeko argibideak”. Talde osoakulertu zuen, ez zen inolako arazorikegon. Bigarren taldeari testua izenbu-rurik gabe eman zioten. Ez zuten ulertu.Orduan, izenburua eman eta ulertuegin zuten. Hirugarren taldeari ez zio-ten izenbururik eman eta ez zuten uler-tu. Izenburuan dago gakoa, izenbu-ruak ematen du patroia.

Testu hori sarritan erabili dut irakas-leekin eta beti gauza bera gertatzen da;ez dute ulertzen testuingururik gabe,harik eta gakoa ematen diedan arte,hots, izenburua. Buru eskema horiekbehar ditugu (egoerak, munduarenezagutza, gauzen ezagutza…) testuaulertzeko. Eta gero, kontzeptuak. Tes-tuko hitz asko ez badituzu ezagutzen,edukiak alde egiten dizu. Horrexega-tik, ikasleek, ezagutzarik ez baldin ba-dute, ez dute inoiz ere ulertzeko mo-duan irakurriko.

Zenbait adinetan neska-mutilek etagaztetxoek ikasteko gogo handia iza-ten dute. Uste dut une hori aprobetxatubeharko litzatekeela, hau da, euren ja-kin-minarekin lotura duten ikaskuntzaegoerak eskaini beharko litzaizkieke-ela. Zientzietako, naturako, geografia-ko, historiako… informazioa eman be-harko litzaieke. Jakin-mineko une horiaprobetxatu beharko litzateke, une ho-rretan informazioa oso erraz barnera-tzen baitute. Eta gero, horrek beste gau-za batzuetarako balio du, geroago in-formazio berria prozesatzeko.

Hizkuntza gaitasunei buruz hitzegin dugu. Baina proposatzenduzu eredu didaktikoak alderdigehiago ere baditu. Hitz egiguzuhoriei buruz.

Bai, hala da. Beste alderdi garrantzi-tsu bat lan kooperatiboa da, berdinenartean hitz egitea argudiatuz, ideiak de-

fendatuz… Iritzi truke horrek erraztuegiten du fenomeno bati buruzko uler-mena. Horrez gain, oso komenigarriada ikasleak ekintzaren erdigune izatea.Hau da, gelan ez dadila nagusitu irakas-learen aurkezpena, non azalpenakeman eta ikasleak ariketak egitera mu-gatzen diren. Izan dadila ikasleei hel-buru intelektual txikiak planteatzenzaizkien eskola ordua. Hau da, arazoe-tan, egoeratan, galde-erantzunetan…oinarritutako ikaskuntza.

Horrekin batera, garrantzi handiaematen diogu berdinen arteko ikas-kuntzari. Beti erabili behar ditugu ikas-leen arteko elkarrekintzak bultzatzendituzten metodoak. Zeren, asko ikas-ten baita berdinen artean, besteei la-

gunduz eta besteengandik laguntza ja-soz. Ezagutzaren eta norberaren artekobitartekaritza adin bereko batek ereegin dezake. Berdinen arteko ikaskun-tza hori oso indartsua da behar den mo-duan bultzatzen bada.

Nola bultzatzen da berdinenarteko ikaskuntza behar denmoduan?

Abiapuntua ez da ikasleei ikasi be-harreko azalpen bat ematea eta horiaplikatzeko ariketak egitea. Baizik etagaldera bat edo egoera bat planteatzeaeta pentsatzen, bilatzen, ikertzen, anto-latzen, galderak egiten… uztea. Eta az-kenean, hori guztia antolatzea. Proze-su bat da. Eta hori egiteko oso interes-

Page 22: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

22 •hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

dolorsquinquer

E

“Lehenzailtasunak agertzen

direnean esku hartzen ezbada, gero eta zulo

handiagoa sortzen joatenda, azkenean porrotera eta

eskola uztera iritsi arte.Ikasteko zailtasunak

dituzten ikasleekberehalako laguntza behardute, bestela, galdu egiten

dira

garria da lan kooperatiboa: elkarrekin-tzan eta elkarri laguntzen aritzen direntalde txikiak osatzea.

Horrek guztiak autonomiagaratzen eta ikasteko metodoahobetzen laguntzen al du?

Bai, baina laguntzekin. Hau da,ikasleari ikasteko sistema propio batgaratzen lagundu behar zaio, pixkana-pixkana hobetuz, sistema hori eutsikoduten jarraibidedun aldamio batekin.Lehendabizi, eskaera zein den ulertzenlagundu behar zaio, zer den eskatzenzaiona; eta gero, aurreikusten eta eginaurretik planifikatzen. Pertsona adi-tuek, zerbait egin aurretik, planifikatuegiten dute: zer da eskatzen didatenaeta zer egingo dut. Ikasle askok ez daki-te planifikatzen eta eskoletan ere ez dairakasten. Horregatik, horretarako,orientazio oinarriak erabiltzen ditugu:zeregin bat egiten hasi aurretik zeregingo duten, zer pauso jarraituko di-tuzten eta zein ordenetan emango di-tuzten jakiteko tresna batzuk dira.Benetan oso erabilgarriak dira eta ho-rrela prozesua automatizatu egiten da,“ikasten ikasi” delakoaren erremintakdira.

Ebaluazioa. Metodo didaktikohonek ebaluazioan ere aldaketakekarriko dituela pentsatzen dugu.

Bai, noski. Ebaluazio ekintzak pro-zesuan barneratzen dira eta ikasketaekintza bihurtzen dira. Oso erabilga-rriak dira irakaslearentzat ikasleei gau-zak nola egin behar dituzten adierazte-ko, eta gauzak zergatik dauden gaizkiedo ongi esateko. Normalean irakasle-ek ebaluazioa prozesuaren amaieranerabiltzen dute, emaitza ona edo txarraden esateko. Aldiz, guk beste modu ba-tera jokatzea proposatzen dugu. Ira-kasleak ebaluatzeko zein irizpide era-biltzen dituen azaltzen badie ikasleeieta haiekin partekatzen baditu orain-dik esku arteko lana egiten ari direne-an, balio handiko ikasketa erremintabat bihurtzen da. Ikasleari ikasteko as-ko balio dion zerbait eman dio.

Eginkizun bat ongi dago baldin eta

bal-dintzabatzuk betetzen baldin baditu, horiekidentifikatzen baldin badira eta ikasle-ak bereganatzen baldin baditu. Horrelaaskoz ere azkarrago aurreratzen da.Irakasleak ikasleekin partekatzen bal-din badu jarraituko duen araua eta zerbegiratzen duen zuzentzen duenean,ebaluazio irizpideak ikasteko laguntzahandian bihurtzen dira. Eta gainera,notaren gaineko berrikuspenak amai-tu egiten dira horrela. Beste kontu batkonpetentzien curriculumeko azkenebaluazioa da. Baina, gai horrek besteelkarrizketa baterako ematen du.

Irakasleek sinesten al dute eredudidaktiko honetan? Praktikanmartxan jartzen al dute?

Nik uste dut ereduaren borondateaikusten dutela. Baina programek pro-posatzen dituzten eduki kantitateakgainezka egiten diete. Nahiz eta presta-kuntza aldetik esan hori ez dela hain ga-rrantzitsua, programa asko bete beharduten uste osoa dute. Eta noski, progra-ma asko betetzeko modua azalpenada, nahiz eta ikasten dutena azalekoaizan eta berehala ahaztu. Bigarren Hez-kuntzako eskolen antolaketa tayloristaedo lantegietakoa ere oztopo bat da.

Selektibitateak eragin al dezakepresio horretan?

Selektibitatea ere aldatzen ari da.Orain dela gutxi Zientzietako proba in-teresgarri bat ikusten aritu nintzen. Irra-ti programa bateko elkarrizketa batentranskripzioa zen. Bi pertsonen arte-koa, bata zientzialaria eta bestea ez. Su-mendiei, tsunamiei eta horrelako gaieiburuz ari ziren eztabaidan. Bakoitzakbere argudioak eta ikuspegia azaltzenzituen. Ikasleei ematen zituzten baiez-tapen haietatik zeinekin zeuden ados

Page 23: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 23

eta zeinekin ez identifikatzeko eska-tzen zitzaien, eta justifika zezatela zer-gatik. Hau da, lehen aipatu duguna es-katzen zitzaien, testuinguru batetikabiatutako eredu zientifiko bat erabil-tzeko eskatzen zitzaien. Selektibitate-tik datorkigun mezu hori ona da.

Eskola porrota. Kezkatzen zaituengaia al da?

Dudarik gabe, arazo larria eta hel-tzeko zaila da. Eskola arazoak 10 urte-rekin agertu ohi dira eta 16 urtera artehazten joaten dira. Eskolarekiko inte-res galtzea eta asmo gaiztoen prozesuagero eta handiagoa da eta progresio ge-ometrikoan hazten da. Lehen zailtasu-nak agertzen direnean esku hartzen ezbada, gero eta zulo handiagoa sortzenjoaten da, azkenean porrotera eta esko-la uztera iritsi arte. Ikasteko zailtasunakdituzten ikasleek berehalako laguntzabehar dute, bestela, galdu egiten dira.DBHra pasatzen direnean, kasu asko-tan beranduegi izaten da. Sistemak ga-raiz antzemateko eta garaiz laguntzekoarduratu beharko luke. Lehen Hezkun-tzatik Bigarren Hezkuntzarako aldake-ta ongi egitea ere garrantzitsua da. Ja-rraipena funtsezkoa da: oinarrizkokonpetentziei buruzko ulermena par-tekatu, ebaluazio kriterioak parteka-tu…

Katalunian, DBHko zenbait zentro-tan, ikasleen herenak baino gehiagokporrot egiten du. Asko da eta eskola pu-blikoan arazoa areagotu egiten da, zei-na asistentziala bihurtzen ari den. Izanere, bertako ikasleek ikasketa mailaarrazoitsua lortzea nahi baldin bada, gi-za baliabide eta baliabide tekniko etamaterial asko behar dira. Herena gehie-gi da. Oso zaila da jarraitzen ez duen,irakurtzen duena ulertzen ez duen,zailtasunez idazten duen ikasleen here-narekin gela batean lan egitea.

Zer beharko lukete berriroikasteko eta ulertzeko etazailtasunak gainditzeko?

Bi faktore bereiz ditzakegu: familia-ri lotutakoak eta eskolari lotutakoak.Gauza jakina da alderdi sozioekonomi-

koek eta kulturalek garrantzi handiadutela eskola porrotean, nahiz eta au-kera berdintasunean indarra egin. Pe-rrenaud-en arabera, “familien kapitalkultural gabeziak eskola proiektuaneragin egiten du”. Amaren (edo familia-ko erreferentziazko pertsonaren) ikas-keta mailaren eta eskola arrakastarenarteko korrelazioa ere ezaguna da.

Beste aldetik, porrota ez da homo-geneoa. % 15arentzat gutxi gorabehe-ra, errekuperazioa eskolaren esku da-go: bere antolaketa, harrerazko egitu-rak eta irakasle talde indartsuak, har-tzen diren neurri berdintzaileak, esko-

lako metodologia, familiaren laguntzaeta bere kapital kulturala. Beste % 10a-rentzat askoz ere aldaketa handiagoabeharko litzateke heziketa kulturan.Eta gainerakoarentzat, uste dut orain-goz sistemak erantzun gutxi dituela be-raien arazoentzat.

Beste herrialde batzuetan alderdisoziokulturalek ez daukate hainbeste-ko pisurik. Hitzaldi batean, Andres Sch-licher-ek (OCDEko Hezkuntza zuzen-daria) hiru faktore aipatu zituen Finlan-diako eredu arrakastatsuari buruz hitzegin zuenean: 1) ikasleekiko itxarope-nak arrakastaren motor gisa, helburuakplanteatzea, ikasleen inplikazioa lor-tzea, ikasteko ingurune positiboa lor-tzea; 2) laguntza eta oinarri sendoak,ikasleentzako laguntzak ongi diseina-tzea eta irakasleentzako laguntzak (ba-karrik ez sentitzea); 3) zentroen auto-nomia, erabakiak har ditzakete eta eu-ren testuinguruaren araberako helbu-ruak jartzen dituzte. Ez dakit gure tes-tuingururako balio dezaketen.

Hizkuntza gaitasunei buruz hitzegiten ari gara, idazten etairakurtzen jakitea… Zer erlazioeduki dezake horrek teknologiaberriekin eta horrek dakarrenidazteko eta komunikatzekomoduarekin? Zeren, ez diraberdinak…

Katalunian moodels-ak erabiltzenhasi dira irakasleen eta ikasleen artekokomunikazio tresna gisa, eta aldaketanabaritzen da. Beste maila batean, ikas-leek etengabe erabiltzen dituzte sms-ak, chat-ak, posta elektronikoa… etaerabiltzen duten idazkera naturala da,kode propioak dituena. Zenbait Hiz-kuntzako irakasle hortik abiatzen diraeta proposamen interesgarri eta berri-tzaileak dira. Ikasleen idazkera motahori aprobetxatzen dute, ikasleek idaz-ten dutenetik abiatzen dira, egitendutena eta nola egiten duten aztertzendute. Eta gero, idazteko beste eredu ba-tzuk ezagutzen dituzte. Ikasleek ezdutela idazten esaten da, baina idaztendute, eta asko, baina beste testuingurubatean.

Page 24: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

24 •hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

dolorsquinquer

E

“Argóprogramaren ideia

unibertsitatea eta BigarrenHezkuntzaren artekoharremanak estutzen

saiatzea da, unibertsitateaBigarren Hezkuntzako

irakasleengana,ikasleengana eta

familienganahurbilduta

Ikaslea oso azkar ari da aldatzen.Eta ikasteko moduak ere aldatzen aridira. Etengabe konektatuta daude,ikasten ari dira, baina, aldi berean, cha-teatzen… Aldaketa handien atariangaude.

Nola ikusten duzu eskola aldaketaune honetan?

Eskolak egokitu egin beharko du.Belaunaldi aldaketa dator, irakasle as-ko erretiratzen ari dira eta etortzen di-ren gazteek zailtasun gutxiago dituztegelan teknologia berrietara egokitze-ko. Edonola ere, ez dut uste egokia de-nik aldaketa teknologietan soilik jar-tzea indarra. Ongi dago ordenagailuaketa Internet ezagutzea eta erabiltzea,baina orain arte esan dugun guztiare-kin batera. Hau da, ez dugu santu baterantzi behar beste bat janzteko. Bigauza uztartu beharko lirateke: tekno-logien erabilera eta irakasleek ikaske-tari buruzko ideia oso argiak edukitzea.Besteak beste: zer den oinarrizkoa, no-la eraman hori aurrera, ikasitakoa egi-turatzearen garrantzia…

Eta badago beste puntu garrantzi-tsu bat ere. Informazioa ez dago libu-ruetan soilik, beste mundu ireki bat da-go: Internet. Mundu horretan mugitze-ko irakurleak kritikoa izan behar du.Irakurle kritiko bat kritikoki irakurrizformatzen da, eta irizpidea eta ideolo-gia edukiz. Irakurketa kritikoa bultzatubeharko genuke eskolan.

Nola laguntzen zaio ikasle batiirakurle kritikoa izaten?

Adibidez, testu baten aurrean gau-za hauek identifikatzen ikasiz: egileazein den, haren asmoak eta sinesme-nak zein diren, non argitaratua dagoen,zein urtetan, zer nahi zuen, zer defen-datzen duen, zein galdera egiten di-tuen, zein galdera erantzuten dituen,zer ekarpen egiten duen, zein galderaberri sortarazten dituen… Garrantzi-tsua da testuari distantzia batetik begi-ratzea perspektibarekin ikusteko. Horida irakurketa fokatzeko modua.

Lehen Hezkuntzako irakasleenmintegi batean zera proposatu nien ira-

kas-leei: ikas-leek testu bat nola irakurri jakiteko,orientazio oinarriak eraikitzea. Oso in-teresgarria izan zen. Batzuek elkarriz-ketak grabatu eta transkribatu egin zi-tuzten. Harritu egin ninduen LH 4koikasle batzuek honako hau esatea an-dereñoari: “ez diguzu esan nor den tes-tu honen egilea”. Egilea Oscar Wildezen. “Guk jada irakurria dugu gizon ho-rren testu bat, gustatu egin zitzaigun etabadakigu nor den”. Haurrek badutegaitasun hori. Eta alderdi hori ez gu-txiestea oso garrantzitsua dela pentsa-tzen dut. Zeren guk egunkari bat ira-kurtzen dugunean, zenbait artikulu ira-kurtzen ditugu eta beste zenbait ez, egi-learen arabera. Hori ikasi egiten da. Ira-kurle adituak nahi ditugu eta irakurleaditua irakurle selektiboa da. Irakurleaditu batek egiten duen lehen gauzaaurrean daukana bereiztea izaten da.Eta hori, sarean dagoen guztiarekin,irakatsi egin behar da, inoiz baino zo-rrotzagoa izan behar da. Esate batera-ko, jakin egin behar da zein iturri direnegokiak, denak ez baitira sinesgarriak.Iturri egokiekin dokumentatu beharda. Hori ikasi egin behar da. Eta horre-tarako, hezi egin behar ditugu.

Bukatzeko, hitz egiguzuunibertsitatean gidatzen duzunArgó programaz. Zer-nolakoproiektua da?

Argonauten itsasontziak Argos ize-na zuen eta hortik dator Argó proiek-tuaren izena. Programaren helburuaBigarren Hezkuntzaren eta unibertsita-tearen arteko trantsizioa hobetzea da.Hortaz, “unibertsitaterako bidairen” la-guntza moduan planteatu nuen, nonazkenean, Jasonek bezala, urrezko ar-dilarrua aurkitzen duten, kasu hone-tan, ikasketak, jakituria.

Page 25: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 25

Programa hau harremanak estu-tzen saiatzen da, unibertsitatea Biga-rren Hezkuntzako irakasleengana,ikasleengana eta familiengana hurbil-tzen. Programaren ideia unibertsitateaBigarren Hezkuntzari irekitzea da, uni-bertsitatean baitago ezagutza. Uniber-tsitateak eskaintzen duen markoaaprobetxatzen dugu: hitzaldiak, iker-keten aurkezpenak, erakusketak… etaBigarren Hezkuntzako irakasleentza-ko ekintzak antolatzen ditugu. Uniber-tsitatea oso azkar ari da aldatzen (graduberriak, aldaketa metodologikoak,ebaluazioko aldaketak…) eta progra-maren bitartez Bigarren Hezkuntzakoirakasleak horren jakitun izaten ahale-gintzen gara. Horrela baino ez diete la-gunduko euren ikasleei goi mailakoikasketak egin nahi badituzte edotaeuren gelan aldaketak egin nahi badi-tuzte.

Azal iezazkiguzu BigarrenHezkuntzako irakasleentzatprestatzen dituzuen ekintzabatzuk.

Esate baterako, nobel saridun batedo antzekoren bat etortzen baldin ba-da hitzaldi bat ematera, horren berriematen diegu eta hitzaldirako sarreraerrazten diegu. Gainera, gai horri lotu-tako mintegi bat antolatzen dugu, edo-ta ikerketa talde bat ikusteko bisita.Orain dela gutxi “Pa Negre” filmari bu-ruzko saio bat egin genuen. Filma ikusigenuen, eta gero, Historiako irakaslebatek gerra ondorengo gakoak azalduzituen. Liburuaren egilea (Emili Teixi-dor) ere etorri zen eta Literaturako ira-kasle batek elkarrizketa egin zion. Az-kenik, zineman aditua den irakasle ba-tek filma aztertu zuen eta proposamendidaktiko bat egin zuen. 350 irakasleetorri ziren.

Gai berean aritzen diren BigarrenHezkuntzako eta unibertsitateko ira-kasleentzako mintegiak ere antolatzenditugu. Adibidez, matematikaren arlo-an, iaz ikuskari bati Batxilergoko mate-matikako curriculuma azaltzeko eska-tu genion, eta irakasle talde bik benetangai horretako ikasgaietan zer egiten

den esplikatu zuten. Batez ere uniber-tsitateko irakasleak joan ziren entzute-ra. Iristen zaizkien ikasleengandik zerespero zezaketen jakin nahi zuten. Aur-tengo ikasturtean alderantziz egingodugu: ikasketa askotariko matematika-ko lehen mailetako irakasleek (ikasgaiaskotan dago irakasgai hori) zer egitenduten azalduko diete Bigarren Hez-kuntzako irakasleei: zer gai lantzendituzte, zer metodologia erabiltzenduten, nola ebaluatzen duten… Ezta-baida interesgarria izango da, dudarikgabe.

Eta ikasleentzat?Ikasturte honetan Batxilergoko 800

ikasle etorri dira kimikako laborategie-tara. Egunero goiz osoak pasa dituzte50nakako taldetan kimikako laborate-gian. Kimikaren urtea da eta KimikakoSailak bere ateak ireki nahi zizkienBatxilergoko ikasleei. Guk, geure pro-gramatik, saio horiek antolatu genitueneta hainbat gauzatan lagundu diegu:ekintzaren diseinua egiten, zentroekinkomunikatzen, izen-ematean, ebalua-zioan…

Ikasleak adituen laguntza bila ereetortzen dira unibertsitatera, Batxiler-goaren amaieran ikerketa lan bat entre-gatu behar baitute. Horrez gain, UdakoCampusa antolatzen dugu eta urteroBatxilergoko lehen maila egindako 180ikasle etortzen dira. Bi, hiru edo laukotaldetan jartzen ditugu eta ikerketa tal-detan, laborategietan, sailetan eta abarbanatzen ditugu hiru astetan zehar. Eu-rek aukeratzen dute interesatzen zaienarloa, ikerketa taldeekin kolaboratzendute eta praktikak egiten dituzte.

Bartzelonako Unibertsitate Auto-nomoko Argó programak arrakastahandia du. Zortzigarren edizioa duguaurtengoa eta oso ongi funtzionatzendu. Jasangarria den proiektua da, ezbaitugu ia aurrekonturik behar. Kostuekonomikoa oso baxua da eta sortzendituen irabaziak oso altuak.

“Ikaskuntza sistema on bateraikitzen laguntzeari”dagokio-nez, irakasle batek zera esatenzidan:“Baina ikasle batek galde-ra bati erantzuten baldin badio,utziozu, erantzuna eman dio”.Eta zera erantzuten nion nik:“bai,baina matematikoek esatendute arazo bat ebazteko modudotoreak eta baldarrak daudela.Guk bide eraginkorrak eta doto-reak ikasten irakatsi behar die-gu. Eta batez ere, bide horiekjorratzeko laguntzak eman”.

Page 26: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

26 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

e s p e r i e n t z i a k

Adiskidetasun Liburuak motxilansartuta egin dute Euskal Herritik Kuba-rako bidaia Ane Mona, Oskola eta Ka-rramarroi antzerki taldeek. Liburu be-reziak dira, baina, Adiskidetasun Libu-ruak. Euskal Herriko bederatzi ikaste-txetako haurrek egin dituzte euren es-kuekin, eta hitzekin eta, bereziki, iru-diekin eta marrazkiekin osatu dituzte.Liburu horien bidez, Kubako haurreiEuskal Herria zer-nolakoa den erakutsinahi izan diete, ze hizkuntza dugun, zeohitura ditugun... Kubatik bueltan, bes-te horrenbeste liburu ekarri dituzte an-tzerkilariek Euskal Herriko ikastetxee-tara, haur kubatarrek euren eskuz egin-dakoak guztiak, uharteko bizimodua-ren berri ematen dutenak.

“Eskolen arteko harremana lantze-

ko eta zubi-lana egiteko helburuare-kin” sortu dute antzerkilariek Adiskide-tasun Liburuen proiektua. Herri bakoi-tzak dituen kultura, balioak eta norta-suna zabaltzeko eta besteenak ezagu-tzeko helburuarekin sortu zutenproiektua. Parte hartu duen ikasgelabakoitzak bere erara osatu ditu libu-ruak, eta euskararen eta gaztelaniarenarteko aldeak saihestu ahal izateko,marrazki, irudi, zuhaitzetako hosto, lo-re, bandera eta mapekin jantzi dituztelanak. “Benetako artelanak atera zaiz-kie haurrei, lan mardulak”, kontatu duRita Naviera proiektuko parte-hartzai-leak Kubatik itzuli ondoren.

Hemendik, orotara hogei liburueraman dituzte Kubara, eta hango ikas-tetxeetatik beste horrenbeste ekarri di-

Kubako eta Euskal Herriko haurrak baturik,liburuen eta antzerkiaren bidez

Kubako eta EuskalHerriko haurren artean“senidetasun etaelkartasun balioak”sustatzekohelburuarekin, Karibekouhartean izan dira AneMona, Oskola etaKarramarroi antzerkitaldekoak iraganotsailean. Bi antzezlanaurkeztu dituzte han, etahorrez gain, biherrialdeetako haurrekeskuz egindakoAdiskidetasun Liburuaktrukatu dituzteelkarrekin.

Page 27: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

tuzte, horiek guztiak ere eskuz eginak;han Euskal Herrikoak banatu zituztenbezala, orain, itzuleran, Kuban eginda-koak banatu dituzte hemengo ikaste-txeetan. “Liburu horiek elkartasun etasenidetasun keinu dira”, azaldu du Kol-do Zelestinok. “Horiek dira guk zabal-du nahi ditugun balioak; Europako gi-zarte askotan krisian dauden balioakdira, hain zuzen ere, eta antzerkiarenbidez ez ezik, liburu horien bidez za-baldu nahi izan ditugu”.

Antzerki Gurutzadarekin, Kubanbarrena

Ane Mona, Oskola eta KarramarroiBilboko antzerki taldeak data berezie-tan joan ziren Kubara, liburuak erama-tera: iragan otsailean, han Antzerki Gu-rutzada ospatzen zuten egunetan, hainzuzen ere. Guantanamotik Baracoaragurutzatu du antzerkiak uhartea otsai-lean, eta tartean eurekin izan dira Bilbo-ko antzerkilariak ere. Mendialdeko he-rriak pasatu ditu gurutzadak, 200dikgora, eta haur kubatarrek gutxienez ur-tean behin antzerki-ikuskizun bat ikus-teko aukera izatea zuen helburu. Aur-tengoa Antzerki Gurutzadaren 21. eki-taldia izan da. Mendialdean bizi direnhaurrak antzokietara edo antzerkia da-goen lekuetara joan ezin direnez, an-tzerkigileak eurak dira haurrenganamendira joaten direnak, eta, aurten,euskal antzerkilarien bisitak ere izan di-tuzte mendialdeko zenbait herritakohaurrek.

Antzerkiaren filosofia berbera duhezkuntza-sistemak Kuban, hau da:haurrak dauden lekuetara joaten dirairakasleak, eta, horren ondorioz, osohaur gutxi dituzten ikastetxeak daudeKubako mendialdeko hainbat herrix-katan, hezkuntza jaso gabe haurrik ge-ra ez dadin.

Koldo Zelestino, Rita Naviera, Izas-kun Gabiña, Alaitz Argandeña etaOnintze Goitiz antzerkilariak joan dira

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 27

gurutzadara, baina proiektua duela biurte abiatu zuten, Kubako Santiago bi-sitatu zuten lehen aldian: “Kubako an-tzerki mugimenduarekin harremane-tan jarri, eta berehala hasi zitzaizkigunguztiak Antzerki Gurutzadari buruzhizketan. Ekimenaren filosofiarekinsegituan egin genuen bat, eta itzultzeaerabaki genuen”. Eta halaxe itzuli dirabi urtera, liburuz horniturik.

Liburuz eta antzerkiz horniturik.Obra batekin ez, baizik eta birekin itzu-li baitziren Ane Mona, Oskola eta Karra-marroi antzerki konpainiak Karibera.Euskal Herrian egin ohi duten bezala,ikuspegi pedagogikotik prestatu dituz-te Kuban erakutsi dituzten antzezla-nak, eta elkartasun eta adiskidetasunbalioak azaleratu dituzte. Olentzerorenhistoriak izan dira antzeztu dituztenakgurutzadan, eta ikaragarrizko harrera

Page 28: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

28 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

beroa jaso zuten. “Batzuetan, antzo-kian egin genuen, ikastetxeetan bestebatzuetan, edo kalean, eta guztietan,haurrek zein helduek besoak zabalikhartu gaituzte; itzelezko harrera egindigute”. Irribarrez betetzen zaie aurpe-gia Naviera eta Zelestinori uhartekohaurren harrera beroa gogoratzean.Komunikabideetan ere izan zuen eus-kal herritarren bisitak oihartzunik, irra-tian nahiz egunkarietan.

Kubako haurren prestutasunarenerakusle, euskal kantuekin egindakokoreografiak ekarri dituzte gogora an-tzerkilariek. Konpainiek, Kubara joanaurretik, hemengo ikastetxeetako hau-rrek landu dituzten bi abesti bidali ziz-kieten hango haurrei ikas zitzaten eta,gero, guztiek elkarrekin kanta zitzaten:Guantanamera abesti kubatarrareneuskarazko bertsio bat, eta, bestea,Uka, uka...keinuka! izeneko abestia.“Kantuak euskaraz primeran abesteazgain, koreografia batekin lagundurikeskaini zizkiguten, oso ederra izanzen”.

Dokumentala: proiektuarenjarraipena

Romelian, Los Naranjosen, Felici-daden, Palenquen edota Jamaikan biziizandako guztia filmatu egin dute an-tzerkilariek, eta dokumental bat egite-ko proiektua daukate orain buruan.Kubako haurren egunerokotasuna, bi-zimodua eta eskolak duen garrantziaazaldu nahi diete Euskal Herriko hau-rrei, dokumental horren bidez, Adiski-detasun Liburuekin hasitako zubi-lana-ri jarraipena emanez. Horretarako, ha-rreman zuzena izan dute haur eta hezi-tzaile kubatarrekin, eta elkarrizketakegin eta filmatu dituzte hango eskole-tan: “Harrigarria da mendialdeko hau-

rrek duten jakintza eta kultura maila,eta baita antzerkiarekiko erakusten du-ten jarrera parte-hartzailea ere. Bene-tan ezagutzeko moduko eredua da Ku-ban antzerkigintza eta hezkuntza berazabaltzeko egiten den lana”, dio Zeles-tinok.

Adiskidetasun Liburuekin hasitakoproiektuak, beraz, segida izango dudokumentalarekin. Baina aurrerantze-an, ostera ere, Antzerki Gurutzadarenbeste ekitaldi batean parte hartuz ziu-rrenik, Kubarekin eginiko harremanakestutu nahiko lituzkete antzerkilariek,eta ez dute baztertzen Adiskidetasun Li-buruaren proiektua beste herrialderenbatekin abian jartzea ere. “Europanezagutzen dugun eredutik aparte, ba-daude munduan kultura handiko besteherrialde batzuk, eta horiek ezagutu etaezagutarazi nahi genituzke”. •

Page 29: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

e k a r p e n a k

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 29

rrikitua maila nahikorik ez duen hain-bat irakasle sartzeko, "programen be-harrak direla eta, hala komeni denean".Salbuespena ohitura bihurtu ote da? Etahorra hemen denok buruan dugunkezka: Nola irakatsiko dute ingelesezmaila on-ona izan ezean? Nekez!

TILAn, finean, ikastorduen erdia,“gutxienez 14 saio, espainolez emanendute, (Nafarroako Aldizkari Ofiziala,401/2009 ebazpena) eta ingelesa ohikosaioez gain, ikasgairen bat(zuk) –ze-haztu gabe oraindik- ingelesez. Osota-ra, 10 saio. Baina irakasgai bat(zuk)emanda -edo irakasgai horren erdia in-gelesez emanda- hori al da programaeleaniztuna? Euskaraz, aldiz, 4 bainoez. Hori ez da hizkuntzen trataera bate-ratua: hori txapuza bat da.

Horren adierazgarri, duela hiruzpa-lau aste Berriozarren PSNk antolatuta-ko hitzaldi bat: La Educación multilin-güe izeneko afixa ikusi ahal izan ge-nuen… gaztelania hutsean. Itxurakegiteko bederen, bazuten jartzerik“Hezkuntza eleaniztuna” eta Multilin-gual Education. Baina ez. PSNkoentzateleaniztuna gaztelania hutsez iragar-tzen da. Ez nintzen izan PSOEko parla-mentari den Arraiza andereak emanikohitzaldian, baina lepoa eginen nuke hi-tzaldi osoa gaztelania hutsez izan zela.Hori al da "hizkuntzen trataera batera-tua"?

Hizkuntzen irakaskuntzan adituakdirenek gaztigatu digute: hezkuntzamunduan, lehenago hastea ez da betihoberena. Ume txiki-txikienekin aritze-ko, gainera, irakasle natiboak izanen li-rateke egokienak, ikasleek ahoskeraonena lortze aldera. Baina ez dago ira-kasle ingeles natiborik horretarako…

D ereduetan bai, irakasle natibo-euskaldun zahar- asko daude, eta alfa-betaturik, EGAdunak. Itsasoan urakarraina nola, hala behar du hizkuntzakinguratu ikaslea murgiltze eredu bate-an. Eta horregatik ikasten dute euskaraD ereduan, nahiz eta etxeko hizkuntzaez izan.

Oroz gain, D ereduko eskoletan ur-teak eta urteak daramatzate lanean:zenbaitetan, 30 urteko esperientzia da-go. TILA, aldiz, enpirikoki frogatu gabedagoen eredu bat da, curriculum espe-zifikorik ere ez duena, eta hainbat etahainbat erabaki garrantzitsu hartzeaikastetxearen esku geldituko da.

Ez nuke egon nahi ingeles irakaslebatzuen larruan, hemendik urte gutxibatzutara piztutako igurikipenak bete-tzen ez direnean, eta puztutako helbu-ruak betetzen ez direnean. Politikariekfinkatutako xedeak betetzen ez direnegunean,”errua”, ardura edo erantzu-kizuna egotziko diote ingeles irakasle-ari, eta ez frogatu gabeko programa sa-si-eleaniztun hauek martxan jarri dituz-ten politikariei.

Kontuak ez da saio kantitatea han-ditzea, baizik kalitatea. Ingelesa, beraz,bai; baina ez edonola! Erabaki politiko-ak izan dira erabakigarriak, ez didakti-koak. Tila egokia lasaigarria da, bainaez TILA.

Horiek horrela, eta ingeles irakasleizanik ere, nire seme-alabak D ereduandaude apuntatuta, aukerarik onena de-lako. Berdin pentsatu dute hainbat etahainbat gurasok bizi naizen herrian,Berriozarren: Mendialdea Eskola Pu-blikoan, 52 ume D ereduan; 32, berriz,TILAn. •

TILA ez da lasaigarria

JJoossuu JJiimmeenneezz MMaaiiaa

Ingeles irakaslea izanik,nekez sinets litekeingelesaren kontra nagoenik.Ni ingeles irakaslea naizlanbidez eta, zertan ukatu,ingelesaren irakastearenaldekoa naiz. Izanez ere,hizkuntza oro ikastearen etairakastearen aldekoa nauzu.Irakatsi bai, baina ezedonola.

Nafarroa Garaian, erabaki politikozehatz batzuen ondorioz, TILA izenekoeredua ezarri dute hainbat eta hainbateskolatan. TIL sigla horien ordaina,euskaraz, Hizkuntzen Trataera Batera-tua da, baina inork gutxik baliatzen du.Beraz, joko handia ematen du esateak:hurrenez hurren, “tila” TILA eta “tilde”TILD. Hitz jokoak eta zirtoak, aise.

Tamalez, gaur egun ez dago beharadina ingeles irakasle kualifikaturik ho-ri aurrera eramateko. Eta tamalez ba-diot, panorama ezagutzen dudalakodiot. Ildo horretatik, hainbat urtez inge-les irakasleen irakasle izan den RichardWeyndling-ek agerian utzi du egoera-ren larria.

Bestalde, euskarazko D ereduanirakasle gehien-gehienak EGAdun di-ra, eta EGA da Hizkuntzen EuropakoErreferentzia Markoaren C1 mailari da-gokion baliokidea. Nekez esan daitekeberdin ingelesa irakasle anitzen mailaz.139/2009 Foru Aginduan ezartzen diraingelesez irakasteko behar diren hiz-kuntz betebeharrak, baina, lege horrekdaukan bigarren xede gehigarrian sal-buespenak agertzen dira... Hor dago zi-

Page 30: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

30 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

e s p e r i e n t z i a k

Lehenik eta behin, ikastola ereduabera gizarteratzeko premia ikusten zu-ten lanean aritu diren ikastoletako zu-zendariek. “Gai horretan atzerapausobatzuk eman dira, jendeak badirudi ezdituela argi zein diren gure berezkoezaugarriak. Horregatik, lehenik etabehin ikastola eredua zabaltzeko pre-mia izan dugu”, azaldu du Aretak.

Komunikazio planak, esan bezala,bi hartzaile ditu: bata ikastola barrukokomunitatea, bai ikasle-irakasle etalangileak eta baita familiak ere. Eta bes-te hartzailea ikastolatik kanpoko ko-munitatea sakandarra da.

Barrura begira, ikastolako familieiikastola barruan egiten denaren berriemateko premia sentitu dute zuzenda-riek: “Gauza asko egiten dugu, eta ho-

rietako gauza asko onak eta ederrak di-ra, baina ez ditugu ezagutarazten, fami-liengana ez da iristen”. Ikastola barruanegiten den guztia familiengana iristeada, beraz, komunikazio-plan honenhelburuetako bat. Kanpora begira, al-diz, komunikazio-plan berri hau jarrai-tuz ikastolekin harreman zuzena ez du-ten familiengana eta oro har herrita-rrengana iritsi nahi dute, zabaldu, eza-gutarazi.

Ibilbide luzeko komunikazio-planaKomunikazio-plan honen ezauga-

rria da iraupen luzekoa dela, hau da, ezdela ekintza konkretu bati begira egini-ko komunikazio-plana. Hiru urterakoplana diseinatu dute, 2013a arte. Hiruikastoletako zuzendariak aritu dira lan

Sakanako ikastolen komunikazio-planaIkastoletako lana gizarteratuz

Egiten duten lana hobetokomunikatzea, horixe daAltsasuko Txioka etaIñigo Aritza ikastolek etaEtxarri Aranatzeko AndraMarik egin berri dutenkomunikazio-planarenhelburua. Indarrak batu,eta Sakanako hiruikastolek elkarrekin egindute ikastolaz kanpokokomunitateari nahizbarrukoari begiratzendion komunikazio-plana.“Komunikazioarengizartean bizi gara.Gauzak egin egitenditugu, baina ez ditugukomunikatzen, etakomunikatzen ez dena,gizarteari begira, ez da,egingo ez bagenitubezala da”, dio Txiokaikastolako zuzendariJone Aretak. Sakanakoikatoletan egiten dutenhori sozializatzekohelburuarekin, bada,komunikazio-plana sortudute.

Page 31: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

honetan zuzenki, Txiokako Jone Areta,Esther Garaialde Iñigo Aritzatik etaAdur Goikoetxea eta Itziar BegiristainAndra Mari ikastolatik. Aurreko ikas-turte bukaeran hasi eta ikasturte honenhasieran, urri partean amaitu dute pla-na. Zuzendariek diseinatu duten arren,ikastola barruko komunitate osoakhartu du parte familien, irakasleen etalangile ez dozenteen ekarpenekin osa-tu baitute txostena. Ondoren Ikastolenelkarteko Xabier Oleaga eta Juanjo Go-mezekin ere elkartu eta horiek ere ahol-katu dute plana, eta ikastolako klaustroeta juntetara aurkeztu dute.

Orain esku arten duten komunika-zio plana gauzatu ahal izateko, leheniketa behin egoeraren diagnosia egin du-te. Hiru ikastolak une honetan ze egoe-ratan eta ze koordenadatan dauden az-tertu dute: Ze alderdi ahul dituzten ikas-tolek, zein indargune, non eragin deza-keten… oinarri guztiak finkatzeko az-terketa egin dute lehenik eta behin.“Behin akatsak edo hutsuneak identifi-katuta, non eragin genezakeen aztertugenuen”.

Diagnosiaren ondoren, ekintza-plana diseinatu dute, hau ere kanporabegira eta barrura begira. Kanpoko ko-munikazioarekin loturik bost helburunagusi markatu zituzten: ikastola hez-kuntza eredua sozializatzea; gizartearizabaltzea erakundeak egiten duenarenberri; zuzendaritza eta batzordeak iritzipublikoak eta komunikabideek esatendutenaren berri izatea; komunikabide-ei ekimen, zerbitzu eta talde iritzien be-rri ematera; eta kanpo komunikaziora-ko protokoloak zehaztu eta bateratzea,adibidez emailak bidaltzeko garaian.

Barruko komunikazioari loturikere, ikastola hezkuntza-eredua soziali-zatzeko premia ikusten dute familienartean ere; erakundearen barruko per-tsona guztiak informatuak egoteari ga-rrantzia handia eman diote; eta hiruga-rrenik, komunikaziorako elementu be-rriak eta sortzaileak garatu nahi dituzte;

horretarako IKTeekin eta Googlekematen dituen baliabideekin ari dira la-nean.

Ekintza zehatzakKomunikazio planak hiru urteetan

jarraitu beharreko ekintza-plan zeha-tza jasotzen du, ekimenak sozializatze-ko egingo dituzten jarduera nagusiaketa ekintza zehatzak dagoeneko disei-natuak dituzte. Adibidez, egoitzak eza-gutzeko bixitak antolatu eta koordina-tu dituzte, ate-irekien ekitaldiak; era-kusketen bidez ere ikastolen proiektuajendetartu nahi dute, alde batetik ikas-tola barruko instalazioetan eginaz era-kusketak, ateak gizarteari zabalduzbertara sartu dadin; eta erakusketakikastolatik kanpo ere egingo dituzte,jendea dagoen lekuetara eramanazikastoletan egiten dituzten ekimenak.

Ekintza berriez gain, batez ere le-hendik egiten ziren gauzei komunika-zio-zentzua ematea da komunikazio-plan honek jasotzen duen ideia nagu-sia. “Filosofian dago plan honek daka-rren aldaketarik nagusiena”, azaldu duAdur Goikoetxea Etxarri Aranatzekoikastolako zuzendariak, “lehendik egi-ten genituen baliabideak indartu nahiditugu, komunikazio-zentzua emaneta plan baten barruan bideratu ditu-gu”. Esate baterako, lehendik egiten di-tuzten aldizkariei garrantzia emangodiete aurrerantzean ere: Iñigo Aritzaketa Andra Marik aldizkariak dituzte, etaTxiokan hilabetekari bat bidaltzen die-te familiari eta hemendik aurrera “ete-kin handiagoa” ateratzen ahalegindu-ko dira.

Hala ere, komunikazio-plana ira-kasle taldearentzat lan karga handia-goa izan ez dadin arreta berezia jarri du-te zuzendariek. “Argi genuen ez genue-la irakasle-taldea zamatu nahi, lehen-dik ere baditu nahikoa lan. Saiatu garaegiten denari komunikazio zentzuaematea”. Dena den, zenbait ahulezi in-dar bihurtzeko gauza berriak ere sortudituzte. “Batzuetan urteen poderiozegiten ditugu gauzak, baina zergatikegiten ditugun jakin gabe, orain diag-nosiarekin eta planarekin irizpideak

finkatu eta gauzei zentzua eman die-gu”.

Dagoeneko erabilgarriOraindik oso berria den arren, da-

goeneko erabili dute tresna gisa komu-nikazio-plan berri hau. Hain zuzen ere,matrikulazio kanpainari begira estrei-natu zuten, datek horrela kointzidituzutelako. Hala ere, berez ez da matriku-lazioari begirako kanpaina bat, “baiziketa filosofia orokorragoa duena”. Biga-rren urratsa Facebooken eta sare sozia-letan sartzea izan da. Proba bezala,Txioka ikastolak zabaldu du leihoa Fa-cebooken, eta 54 ume dituen ikastolakberrehundik gora lagun ditu une hone-tan.

Aurrerantzean, hemendik eta ekai-nera bitartean, erakusketak egingo di-tuzte barruko zein kanpoko instalazio-etan, eta lehendik ere ospatzen zenikastola-egunari ere zentzu komunika-tiboa emango diote.

Dagoeneko lan tresna gisa martxanjarri duten arren, komunikazio-planakekarriko dituen emaitzak zenbatzenhasteko garaizegi da oraindik, eta gai-nera, ikastoletako zuzendariek badaki-te zenbakitan neurtzen zaila izango de-la, “hori ez da gure asmoa”, dio Garaial-dek. Alabaina, hiru urte barru plan oso-aren balorazio orokorra egingo dute.

EreduakDiagnositik hasi, helburuak finka-

tu, eta helburu horiek noiz eta nola be-teko dituzten zehazten duen ekintzaplana diseinatzeko garaian, Sakanakoikastolek ez dute eredurik izan, ez bai-tute Euskal Herrian hain epe luzerakokomunikazio-plan zabalik ezagutzen.Aurrerantzean, eurak izango dira besteikastetxe batzuen eredu. “Guk une ho-netan sumatu dugu komunikazio planhau egiteko beharra, baina pentsatzendugu beste ikastetxe batzuek ere izan-go dituztela antzeko beharrak, gizarte-an komunikazioak duen garrantzi etaeragina ikusirik, ikastetxeak sartu be-harra dauka hor”, dio Aretak. Eta EstherGaraialdek zehaztu du beste ikastetxe-ren batek eredua behar izanez gero, eu-rak laguntzeko prest daudela. •

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 31

Page 32: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

Zer da garrantzitsuenairakasleak ongi

prestatzeko?

Hiru gauza proposatzen ditut nikirakaslegaiak ongi prestatuta irten dai-tezen: eredu errealista lantzea, haus-narketari garrantzia ematea eta arlopertsonala profesionalarekin bateralantzea. Banan-banan azalduko dituthirurak ondorengo lerrootan.

Eredu errealistaHasteko, irakasleen prestakuntzan

ikuspegi berri bat ezarriko nuke: ikus-pegi errealista. Gaur egun, hiru ikuspe-gi daude irakaslegaien prestakuntzaridagokionez: eredu tradizionala, bate-tik, eta horren helburua teoria praktika-ra itzultzea da; praktikan oinarritutakoikuspegia, bigarrenik; eta, hirugarre-nik, ikuspegi errealista, etorkizunekoirakasleen esperientziaren eta jakin-minaren bidez teoria eta praktika ba-tzea helburu dituen ikuspegia. Hiruga-rren hori dago, nire ustez, ikaslearenikuskera konstruktibistetatik gertuen.Euren jakintza eraikitzeko, eurek mun-duarekiko duten ikuspuntuaz haus-nartzeko eta norberaren nortasuna ga-ratzeko eta bizitzako helburua bilatze-ko euren gaitasunean konfiantza dutenikasleak nahi baditugu eskoletan, uste

dut irakasleen hezitzaileek hirugarrenikuspegi hori hartu beharko luketelaeredu, etorkizuneko gure irakasleenikasketetan ezaugarri horietan beretansakondu nahi bada.

Hausnarketaren garrantziairakasleriaren ikasketetan

Irakasleriaren ikasketetan hausnar-ketak duen rola da nire proposamena-ren bigarren ardatza. Ikuspegi errealis-taren oinarrizko ezaugarria da haus-narketa sistematikoetan oinarritutako

esperientzietatik ikastea, ikasketairaunkor bat lortzeko gaitasunean la-guntzen baitu. Hausnarketa sistemati-ko eta efektiboa ikasi egin behar denzerbait dela nabarmendu dut: norbana-ko bakoitzak hausnartzeko bere era ga-ra dezake, modu horretan, bere espe-rientzietan oinarritutako ikasketen ka-litatea hobetzeko. Hausnarketarenmuina irakaskuntzaren alderdi inkon-tzienteak kontziente egitea da, pertso-nak sentiberagoak izan daitezen hez-kuntza aroko egoera garrantzitsuen au-rrean.

ALACT ereduan (Action, Lookingback on action, Awareness of Essentialsaspects, Creating alternative methodsof actions eta Trial izenen inizialetatikdatorkio izena ereduari), etorkizunekogure irakasleen hausnarketarako eus-karri moduan erabiltzen dugun ereduhorretan, hirugarren fase garrantzitsua-ri “oinarrizko alderdien kontzientzia”esaten zaio, eta ez kontzeptualizazioabstraktua.

Ereduaren 2. fasean, etorkizunekoirakasleek euren pentsamenduari, sen-timenduari, nahiari eta ekintzari buruzhausnartzen dute, eta baita euren ikas-

galdeidazue

?Fred A. J. KORTHAGENHOLANDAKO IRAKASLEEN HEZITZAILEA

32 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

Page 33: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 33

Prestakuntza ona ezin datekniketanoinarritu;prestakuntzaonanortasuneaneta irakaslearenosotasunean oinarritzenda.

?

leen alderdi horiei buruz ere. Irakaste-an zenbait zantzuren arabera jokatzendugula jabetzea da helburua, kontzien-tzia hartzea; zantzu horietako batzuknorberarengandik datoz, haserrea edourduritasuna, adibidez. Horixe da, hainjustu, irakasle berriei sarri zailena gerta-tzen zaiena: irakasten duten bitartean,askotan ez dira kontziente euren senti-menduez eta beharrez, ezta euren ikas-leen sentimenduez eta beharrez ere.Hausnarketari buruzko gure ikuspegianorberaren alderdi inplizitu horiei bu-ruzko kontzientziaren garapena esti-mulatzen saiatzen da, irakasle izatekoprestakuntza prozesuan ikasi dituztenteoriek baino eragin handiagoa dutelauste baitugu. Sentimenduei buruzkokontzientzia garatzea beharrezko ikus-ten dugu irakasle enpatiko bat izaterairisteko lanean.

Bigarren fasetik hirugarrenerakotrantsizioa hausnarketa prozesuko zatigarrantzitsua da. Irakaskuntzako ara-zoak norberaren pentsamenduaren,sentimenduaren, nahiaren eta ekin-tzen arteko desadostasunetatik edotaalderdi horien eta ikasle batek izan di-tzakeen alderdien arteko desadostasu-netik datozela sinetsirik, gure ikasleakanimatu egiten ditugu, desadostasunhoriek aurki ditzaten.

Ikasketaren alderdi pertsonalaOrain arte esandako guztia nire pro-

posamenaren hirugarren ardatzarekinloturik dago, ikasketaren alderdi per-tsonalarekin. Ikasleak, etorkizunekoirakasleak eta irakasleen hezitzaileakgizakiak dira, euren beldur, itxaropen,balio eta egiteko konkretu eta indibi-dualekin, eta horrek ez du soilik haienjarreran eta ikasketan eragiten, askotanezaugarritu egiten baititu jarrera etaikasketa horiek. Ziurrenik, denbora lu-zean ezaugarri arrazional eta kontzien-teetan erreparatu dugu, alderdi gizatia-rra kontuan izan gabe.

Nire egiteko pertsonalak lotura duhaurren zaintzarekin eskoletan. Den-borak erakutsi dit zeinen garrantzitsuaden haurraren oinarrizko ezaugarriakgaratzea eta ezaugarri horiek nortasun

eta egiteko bati loturik garatzen lagun-tzea. Berriro ere, eredu hori erabili be-harko dugu etorkizuneko irakasleekinegingo dugun lanean, eta baita geurehausnarketa propioetan ere, irakasle-en hezitzaile lanean. Horregatik eskatudut arreta jartzeko oinarrizko hausnar-ketan, adibidez, tipularen ereduarenmaila guztietan oinarritutako hausnar-ketan, eta adituaren roletik atera etasentibera izaten ausartzeko.

Tipularen eredua literaturan ‘Bate-sonen eredua’ esaten zaionaren egoki-tzapena da, nahiz eta Gregory Bateso-nek inoiz ez zuen argitaratu eredu hori.Sei hausnarketa maila bereizten ditueredu horrek, eta erakusten du gaita-sunei buruz soilik aritzea mugatuegiadela.

Irakasleek inguruneari buruz haus-nar dezakete (lehen maila), adibidez,ikasgela edo ikasle bati buruz; berenhezkuntza-jarreraz (bigarren maila),edo beren gaitasunez (hirugarren mai-la). Hausnarketa are sakonagoa egitenda azpian dagoen sinesmenari buruz-ko hausnarketa egiten denean (lauga-rren maila), eta pertsona bakoitzak be-re nortasuna (pertsonala eta profesio-nala) ikusteko duen moduarekin erla-zionatzen denean (bosgarren maila).Azkenik (seigarren maila), bakoitzakmunduan duen lekuaz hausnar liteke,irakasle bakoitzaren egitekoaz. Mailatranspertsonala da hori (batzuetan, es-piritualtasunaren maila deritzo), nor-banakoarengandik haratago doan gau-zekin lotuta baitago. Irakaslearen inspi-razio pertsonalari erreferentzia egitendio maila horrek, haren idealei eta hel-buru moralei. Maila sakonenetan ageridira pertsona bakoitzaren oinarrizkoezaugarriak. Esate baterako, ikasleeiberen buruarengan konfiantza izatenlaguntzeko zereginak lotura handiaizango du maiz sentiberatasunarekin,enpatiarekin, iraunkortasunarekin etaantzeko ezaugarriekin.

Irakasleentzat garrantzitsua izandaiteke euren oinarrizko ezaugarriezjabetzea, modu sistematikoagoan etaeraginkorragoan erabili ahal izateko.Argi dago, hori kontuan hartuta, irakas-

le izango direnen prestakuntza proze-suaren ikuspegia pertsonarengan oi-narritzen dela, eta ez gaitasunetan; izanere, beste ikuspegiak, askotan, gaita-sun zerrenda batzuk besterik ez diraizaten.

Tickle-k honako hau dio (1999,136): “Irakaskuntza bere horretan izandadin, irakaslea da oinarria, pertsonaden aldetik”, eta gero eta gehiago, iker-lariek eta irakasleen hezitzaileek erehala onartzen dute. Palmer-ek honakohau dio (1998, 10): “Prestakuntza onaezin da tekniketan oinarritu; presta-kuntza ona nortasunean eta irakaslea-ren osotasunean oinarritzen da”. Nireiritziz, pertzepzio horiek aldatu eginbeharko lituzkete irakaslearen presta-kuntzako praktika tradizionalak, etatipularen ereduaren sakoneko maileiarreta handiagoa jartzeak beharrezkoaizan behar luke irakaslearen nortasu-naren eta profesionaltasunaren artekooreka lortu ahal izateko.

Idealen galerak eta horiek lortzekobabesik ez izateak eragin handia du ira-kaskuntza higatzeko eta uzteko or-duan. Palmer-ek dioen moduan(1998), “Zer zentzu du?” galderari eran-tzuna aurkitzea ez da luxu bat, baiziketa behar bat, irakasleek, gorputz etaarima, euren lanbideari eskainirik ja-rraitzen badute.

Pertsonak bere ongizate eremuakugaritzeko nahia azaltzen duenean soi-lik egin ahal izango du benetako alda-keta.•

Page 34: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”
Page 35: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakapirila

Page 36: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

“Nola heldu behar zaio Euskal He-rritik kulturaniztasunari eta eleanizta-sunari, kontuan izanik euskal kultura-ren berreskurapenean eta euskararennormalizazioan murgilduta gaudela?”.Galdera horri eta antzeko beste batzueierantzunak emateko helburuarekinantolatu ditu LAB sindikatuaren IparHegoa Fundazioak hausnarketarakojardunaldiak. Apirilaren 7an DonostianIrakaskuntza eta kulturaniztasuna gaiajorratuko dute, eta maiatzaren 11n Ira-

Irakaskuntza eremuko kulturaniztasunaren etaeleaniztasunaren kudeaketaz jardunaldiak

kaskuntza eta eleaniztasuna: eredu hi-rueledunak izango dituzte hizpide.

Gaur egungo migrazio fenomeno-ek dakarten aniztasunari Euskal Herri-ko errealitatetik eta estaturik ez duen eta politikoki eta kulturalki minoriza-tua dagoen nazio baten ikuspegitik be-giratuko diete jardunaldiek, “izan ere,irmoki sinetsita gaude egoera berri hauondo aprobetxatuz gero, ezin hobeaden aukera baten aurrean gaudela egundoko pedagogi berrikuntza batgauzatu ahal izateko”.

Irakaskuntza eta kulturanizta-suna

Donostiako Psikologia Fakultatekoareto nagusian izango diren jardunal-dien aurkezpena 9:30ean izango da, etaondoren ikasle etorri berrien beharreierantzuteko jokamolde eta ildoak az-tertuko dira. Elizabeth Coelho Toronto-ko Unibertsitateko irakaslea mintzatu-ko da, Eskola kulturanitz eta eleanitze-tan irakasteko irakasleriaren presta-kuntzan aditua baita. Hurrena, 12etan,Pere Mayans Kataluniako Generalitate-

Apirilaren 27tik 30era egingo du-gun bidaia pedagogiko honen xedeaKataluniako hezkuntza sisteman azkenurteetan egiten ari diren aldaketak ber-tatik bertara ezagutzea izango da, hain-bat ikastetxe interesgarri bisitatuz, etahezkuntza erakundeekin bilerak egi-nez.

Lehenik, Generalitateko Hezkun-tza arduradunek Kataluniako gaur egungo panorama aurkeztuko dute, eta zein erronka dituzten azalduko. Hu-rrengo egunetan bisitak egingo ditugu,

Santa Eulalia de Riuprimer herri txikikonekazal giroko eskola, RipolletekoMartinet eta Els Pinetons ikastetxe han-di berritzaileak, San Cugateko haur es-kola bat edota Bartzelonako bigarrenhezkuntzako Sùnion zinpeko ikaste-txea ezagutu ahal izango ditugu.

Bixitekin amaitu ostean, Rosa Sen-sat irakasleen elkartearekin bilera egin-go dugu Bartzelonan. Hezitzaileen for-makuntzan 46 urtetan zehar elkarteakegin duen lana eta jaso duen esperien-tziaren berri emango digute.

ko Hezkuntza Departamenduko hiz-kuntza arduradunak Kataluniako erre-alitatea eta esperientziak azalduko dituminorizazio politiko eta kulturalari da-gokienez. Arratsaldean Coelhok berakGela barnehartzaileaz tailerra emangodu.

Maiatzaren 11n, eleaniztasunazIrakaskuntza eta eleaniztasunari

buruzko jardunaldiak Nafarroako Uni-bertsitate Publikoan, Iruñean egingodira. Pili Sagasta Errasti HUHEZIko ira-kasleak emango du lehen hitzaldi na-gusia, eleaniztasun gehigarriarenerronka, alderdi psikolinguistiko, so-ziolinguistiko eta psikosozialetik azter-tuz. Ondoren, Itziar Elorza Ikastolen El-karteko Hizkuntz Proiektuaren ardura-dunak Ikastolen eleaniztasun eredua-ren oinarriak eta ezaugarriak azaldukoditu. Hitzaldiak bukatzeko, eta espe-rientzien aurkezpenaren aurretik, Ri-chard Weyndling ingelesez irakastekoirakasleentzako prestakuntza progra-metan aidtua TIL ereduaz mintzatukoda.

36 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

Kataluniara bidaia egingo du Hik Hasikapirilaren 27tik 30era

Page 37: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

Korrika 17 Trebiñun hasiko da hilaren 7an, etaDonostian amaituko, 17an

Jardunaldi profesionalak: “Efektu primarioa”

Ibaizabal argitaletxeak Lehen Hezkuntzako irakasle-entzako prestakuntza jardunaldiak antolatu ditu: hitzaldi,tailer eta hartu-emanerako eta dibertsiorako uneekin.

Hainbat tailer egingo dira, oso praktikoak. Horiei es-ker, irakaslegoaren eguneroko lanerako eta hezkuntzakoprofesional gisa hobetzeko tresnak lortuko dira. Tailer ho-rietan, gai hauek jorratuko dira, besteak beste: nola landuoinarrizko gaitasunak, lankidetzako ikaskuntzari buruz-ko jarraibideak, eta nola gozatu eta irakatsi matematika.

Informazio gehiago:www.efektuprimarioa.com

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 37

Euskalakari maitatu, ikasi, ari izango da aurtengo Korrika-ren lema, eta euskalakari guztiak korrika jarri nahi dituzte hilhonen 7an hasi eta 17ra bitartean. Euskalakari hitzak euskarazaritzeaz gain, euskararen aldeko lana egiten duena eta hizkuntza-rekiko konpromiso estua duen pertsona definitzen du.

Trebiñun (Araban) hasi eta hamaika eguneko lasterketa erral-doiaren ostean Donostiara iritsiko da Korrikaren hamazazpiga-rren ekitaldia, eta Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren apirilaren17an jai erraldoia egingo da Donostiako hiriburuan.

Korrikaren atariko gisa, hainbat ekitaldi egin dituzte azkenhilabeteetan, euskararen aldeko lasterketarako giroa berotzeko.Hala, eta otsailaz geroztik, Korrika kulturalaren barruan dozena-ka kultur ekintza egin dituzte, tartean lau estreinaldi, eta horrezgain, Euskalaklik bideo lehiaketa eta unitate didaktiko bat ere egin dituzte.

Aurtengo Korrikak Euskaltzaindia omenduko du, 1919ansortu zenetik egin duen lana eskertzeko. Euskaltzaindiak, “euska-ra babestea du xede, eta euskarari buruzko ikerlanak egiteaz gain,berari dagokio hizkuntzaren normalkuntzarako arauak ematea”. Horrez gain, helduen Euskalduntze Alfabetatzea oro har, etaKorrika antolatzen duen AEK bera Euskaltzaindiaren magalean sortu zirelako gogoratu nahi du aurtengo ekitaldiak.

Lehen Hezkuntzako 1. jardunaldiakMaiatzaren 14a, BECen

Page 38: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

Zure helbide elektronikoan Hik Hasiri buruzko azken berriak eta hainbat albiste jaso nahi badituzu, gure buletin elektroni-koan harpidetu besterik ez duzu egin behar. www.hikhasi.com web orrian izena eman, eta etxetik mugitu gabe jasoko duzuHik Hasiren berri!

Gure buletin elektronikoa jaso nahi al duzu?

Datorren hilabeteko eztabaidarako galdera...>>> Uste al duzu krisi ekonomikoa eragiten ari dela hezkuntzan? Nola?

Hik hasiren web gunean dugun EZTABAIDAGUNEA paperera ekarri dugu. Hilero, web orrian jasoko ditugun iritzienlaburpena izango duzue eta baita hurrengo galdera zein izango den ezagutzeko aukera ere. Hona hemen azkeneztabaidak utzi diguna...

>>> PISA neurketako emaitzak hiru urtetik behin egiten dira publiko. Zer iritzi duzu neurketa mota horren gainean?

>Neurtu bai, baina, zer?Ados nago egiten den lana neurtu egin behar dela esatean. Bestela, nola dakigu zenbat aurreratzen dugun edo duten? Gauza da,

zer den neurtu behar dena. Hori bai. Nire ikuspegitik, edukiak baino garrantzia handiago du lagunekin aritzen jakiteak, errespetuzkojarrera izateak, elkartasuna baliosteak, irudimena eta sormena bizitzeak, sentsibilitatea izateak... Hori dena neurtzen al da? Neurgarrial da interesa edo maitasuna? Bokazioa, bilatzea, idealak... Eta balio handikoak izanda kontuan hartu eta balioetsi egin behar dira,baietz! Begoña G.

>Nola hobe liteke neurtu gabe?Badaki hitz egiten, badaki matematika, badaki marrazten... Esaldi horiek ezer esaten al dute? Ezer gutxi niretzat. Hitz egiten dakie-

la, hitzaldi bat emateko gai dela, elkarrizketa zentzudun eta aberatsa egiten dakiela edo lagunei baloia pasatzeko eskatzen dakiela esannahi al du? Nire ustez, egiten dena ebaluatu egin behar da, indarguneak zein diren, hutsuneak non dauden, garapenaren zein uneanaurkitzen den ezagutu beharra dago. Hobetu nahi bada, informazioa izan behar da, eta nola aurreratu hausnartu. Horregatik galdetzendut: hobetu al liteke neurtu gabe? Olaia P.

>Dena neurtu behar al da?Zenbaki hutsetan geratzeko arriskua dugu, zenbakitan bihurtzea. Haur eta gaztetxoekin hori ikusten ari gara. Dena neurtu beha-

rra dago, une bakoitza gerorako geratu behar da, zenbakiak, informeak, argazkiak... edonon eta edonoiz. Dena egiaztatu, ziurtatu,iruditan artxibatu... Eguneroko esistentzia bera, esistitzen dela finkatu behar dugu nonbaiten, frogatu beharra daudagu, une bakoitzabizitzeaz arduratu baino gehiago kezkatzeraino. Nire ustez, dena askoz ere libreago izan beharko luke. Intuizioa erabili, sentsazioa,sentimendua... pertsona bere barneko indarrak garatuz, eraikitzen lagundu. Lorea E.

>Gure gustura egitea hobeAskotan gertatzen zaigu kanpotik datorrena oso ona dela iruditzen zaigula. Batzuentzat, kanpokoa beti da hobea. Beste batzuen-

tzat, aldiz, kanpoko guztia txarra da, kontrolatzen du, mugatzen du, intimitatea galarazten du. Baina, hezkunza lana ez al da lan publi-koa? Besteekin aritu behar bada: ikasleekin, gurasoekin, lankideekin, udalekoekin, herritarrekin; hau da, herritarrekin, herriko jen-dearekin, lan publikoa egiten da. Ez al da bidezko lana nola egiten den ezagutzea, zerk funtzionatzen duen ala ez ezagutzea eta nolahobetu hausnartzea? Norberak ez du lana egiten berarentzat soilik, lan publikoak ezagutza eta kontrol publikoak behar ditu; diru pu-blikoa, denona dena, ezin baita edozein modutan erabili. Eta neurtu behar danez, hobe gure gustura egitea, hitz egitea zer, zertarakoeta nola neurtu behar den eta egiten denari ahalik eta etekinik handiena ateratzea. Miel Anjel

38 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

Page 39: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

argitalpenak

Nahas-mahasa zientzia,natura eta teknologiari buruz

Ekain Martinez LizarduikoaGAIAK

Azken hamarkadetan zientziak ar-gitu eta hankaz gora jarri dituen hainbatideia, teoria eta misterio ikasle eta ira-kurle euskaldunei eskaini dizkie egile-ak, zientzia aurkikuntza berriek gureaurreko ideiak edo jakintzak zalantzanjarri baitituzte usu. Salomon erregearenmeatzeak edo Marteko uraren historiadira jorratzen diren gaietako batzuk.•

Haserretu zaitezte! Stephane HesselDENON ARTEAN

Promozio handirik gabe 'Indignez-vous !' lanaren milioi bat ale saldu diramundu osoan, eta orain Inma Erreakeuskaratu egin du 32 orrialdekoliburuxka. «Erresistentziaren funtsez-ko arrazoia haserrea da», dakar go-gora liburuak, eta XXI. mendearenhasiera ere erresistentziarako garaiadela dio Hesselek.•

Loreen ibilaldiaPat Huschins

KALANDRAKA-PAMIELALiburu hau 1968tik etengabe inda-

rrean dagoen klasiko bat da: marra soileta tonu azidoko koloreen bidezko abangoardiako proposamen estetikohau ikusizko eduki handiagatik nabar-mentzen da. Testuan, berriz, kateatuta-ko esaldi labur batzuk aurkituko ditugu,kontakizuna grafikoki osatzen dutenirudi deskriptibo batzuekin batera.•

Dinosauroen garaianMathilde ElieTTARTTALO

Natur zientziei buruzko haurrei zu-zenduriko dibulgazio lan honek dino-sauroen garaira darama irakurlea. Lu-rrak gaur egungo itxura ez zueneko ga-raiaren berri ematen du, trinosauroeneta beste izaki garaikide batzuen berri.Dibulgazio testuak irudi erakargarrizjantzita daude. 8 urtetik gorako hau-rrentzat gomendatua dago bereziki li-burua.•

Lurra zorua bailitzanIñaki Petxarroman

TXALAPARTAGogoetarako bidea eman nahi du

liburu honek: munduak sekula bainoarazo ekologiko gehiago ditu, gizakia-ren esku hartzearen ondorioz, eta Eus-kal Herria ere ez da salbuespena. Egu-nero 1,23 hektarea lur itotzen dira por-lan azpian eta 1990etik 2008ra berotegiefektua sortzen duten gasen isurketa%47 handitu da, adibidez.•

Nobio bat nire amarentzatCastillo Suarez

ELKARJagoba botika baten gainean bizi da

amarekin, botikari baitu ama. Baina amak arazo bat du, Jagobaren iritzian:ez dauka nobiorik. Hortaz, amarentza-ko nobio bila hasiko da, hainbat aukeraneurtuz; bere lagun Edortaren aita?Igerilekuko soroslea ? Botiken garraio-laria? Azkenean iragarki bat ipiniko duInterneten, eta hortik aurrera hasikodira ustekabekoak. •

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 39

Page 40: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

... nora joangogara?

Peru-Harri museoa

“Harria nire laguna da etaharriarekin jolas egiten dut”.Horixe esan zien Peru-Harrimuseora hurbildu ziren Zubirikohaurrei Iñaki Perurena harri-jasotzaileak. Harriarekin jolasegiten du, harriekin solastatuegiten da, harriekin eskulturakegiten ditu, harriak jasotzenditu… Harria da haren bizitza-ren gunea eta baita Peru-Harrimuseoarena ere. Agertokihorretan dagoena, ikus eta egindaitekeena erakutsi digu IñakiPerurenak.

Harriak altxatzeaz gain, harriareninguruan zerbait egiteko ilusioa zuenLeitzako harri-jasotzaile honek. Leitzanbaserri bat erosi eta zenbait gauza egi-ten hasi zen. Pixkana-pixkana gorpuz-ten joan zen, eta, gaur egun, Peru-Harrimuseoa historia bat kontatzeko agerto-ki bihurtu da.

Historia horrek harriarekin, harri-jasotzaileekin eta Euskal Herriarekindu zerikusia. “Harri-jasotzaileen histo-ria beste lekuetan ez bezala garatu daEuskal Herrian”, dio Iñaki Perurenak.“Garai batean harri baldarrak toki asko-tan jasotzen ziren, baina, hemen, Eus-kal Herrian, harri baldar haietatik kirolaegin da harri koadroak, kubikoak etabiribilak jasoz. Hori da hemen konta-tzen dena, hemen, Euskal Herrian be-rezitasun hori gertatu dela”. Harriak,

mendietan dauden trikuharriak eta zu-tarriak, hizkuntza berezi bat… hori de-na islatzen da Peru-Harrin.

Kanpoaldeko eskulturak“Museoaren helburua denei ateak

ireki eta gustura xamar ibiliz eta ikusizgure mundua eta historia zein izan denezagutzea da”. Horretarako, baserri ba-rruan zein kanpoaldean hainbat gauzaikus daitezke.

Kanpoaldeko zelai luze eta zabale-an hiru eskultura erraldoi egin eta ja-rriak ditu Perurenak: harri-jasotzailebat, ezpatadun gizon bat eta beso bat.“Hiru eskultura horiekin harri-jasotzai-leak hemen irauteko zein arrazoi izandituen esplikatzen saiatzen naiz. Lehe-nengoak harri-jasotzailearen indar fisi-koa adierazten du. Bigarrena Nafarroa-ko Mariskalaren omenez egindako es-kultura da, eta barruko indarra adieraz-ten du. Hirugarrenak, berriz, besoak,

mitologia ordezkatzen du. Herri honekharritik mitoak egin baititu”. Hiru indarhorien metaketak azaltzen digu zerga-tik iraun duen hemen harri-jasotzai-leak.

“Aldi berean, irauten duen horrekzer esan nahi duen esplikatzen dut”,dio Perurenak. “Esan nahi du, gu, eus-kaldunok, irauten duen herri indigenagarela. Europa zaharretik hasita, gurehizkuntzak iraun egin du, eta hori garaeuskaldunak. Ez besteak baino hobeaketa txarragoak, baizik eta gure hizkun-tza dugunak, eta, iraun baldin badu,berezitasunen bat badagoelako da.Bizirik iraun du, hori hor dago, hori his-toria da, hori errealitatea da, eta hori ga-ra gu”.

Hiru eskultura horiekin batera txa-pel erraldoi bat ere badago, Perurenakaitaren omenez egindakoa, beti txape-la jantzita ibiltzen zelako.

Zelaitik at, baserri ondoan badagobeste eskultura erraldoi bat ere: eskubat. Inguruko harrietan silaba bakarre-ko euskarazko hitz asko irakur daitez-ke: hatz, hitz, hotz, hots, hats, hatz, antz,hontz, huntz… Eskuarekin eta hitz ho-riekin hizkuntza baten sorrera adieraz-ten saiatzen da Perurena. “Garai bateaneskuz adierazten ziren gauzak, eta ge-ro, memento batean, eztarriz, ahotsez.Hori adierazten du eskultura honek”.

Eskultura horren ondoan katapultabat dago. Zergatik katapulta? Bada,gazteluen kontrako arma bat zelako etaharriak botatzen zirelako.

40 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

Page 41: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

157. zenbakia. 2011ko apirila • hik hasi • 41

iPeru-Harri museoaTel.: 659 701 045LEITZA

PPEERRUU--HHAARRRRII MMUUSSEEOOAA

Baserriaren atzealdetik mendi alde-ra igota, leize bat dago. Leizearen kan-poaldea margotu egin du Perurenak,mitologiarekin duen lotura hobetoulertze aldera. “Mitologia fantasia da,kolore asko ditu, bakoitzak nahi dugunkolorea ematen diogu. Kolorea eta fan-tasia interpretatzeko margotu dut lei-zea”. Euskal Herrian hainbesteko pisuaizan duen mitologia lantzeko aukeraematen du leizeak.

Baserri barrukoaBaserri barruan ere bada zer ikusia.

Beheko solairuan, nola ez, harriak, Iña-ki Perurenak hainbeste aldiz jaso di-tuen harriak. Erakustaldiak egitekoprestatua dauka: txalekoa eta gerrikoajantzi, belaunak eta harriak erretxinare-kin igurtzi, ez irristatzeko, eta harriak ja-sotzen ditu, bertaratutakoek ikus deza-ten. Baina ez ikusi soilik, animatzen de-nak harri jasotzen proba egiteko auke-ra ere izaten du, bai txikiek eta bai han-diek, neurri eta pisu askotariko harriakbaitaude aukeran! Hori dena, noski, Pe-rurenaren istorio, pasadizo eta esplika-zioekin jantzita.

Perurena aita-semeen historia kon-tatzen duen bideoa ere ikus daiteke.

Lehenengo solairuan harri-jasotzai-leen argazkiak, harri gehiago, bertso-ak… denetarik dago. Eta goian, ganba-ran, baserriko tresna eta erreminta uga-ri. Garai bateko bizimodua nolakoa zenirudikatzen laguntzeko leku aproposada.

Denentzako moduko menuaMuseoaren helburua harriaren

omenez zerbait egin eta horrek biziaizatea da. Eta bizia izateko, jendea be-har da, denetako jendea: eskoletakoak,adinekoak… Horrexegatik, denentza-ko moduko menua prestatzen dueladio Perurenak. Adinaren eta interesa-ren arabera moldatzen ditu esplikazio-ak eta aipatutako lekuen ikustaldiak.•

Kokapena:Leitzatik Uitzirako NA-1700 errepidea hartu eta herritik 1,5 kilometrora,

eskuin aldera harrizko esku baten eskultura duen bidegurutze bat dago. Bi-de hori hartu, eta museora iritsiko zara.

Ordutegia:Astegunetan: aldez aurretik ordua hartuta.Asteburuetan: 10:30etik 14:30eraMuseoa azalpenekin nahiz azalpenik gabe bisita daiteke.

Prezioa:Txikiek 2 euroHelduek 3 euroBisita gidatuak eta aurrez hitzartuak, pertsonako 4 euro

Page 42: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”

42 • hik hasi • 157. zenbakia. 2011ko apirila

atzeko atetik

*

Beti txori artean…

Duela hilabete gutxi gure denda be-rria ireki dugu Donostia erdialdeanahizpa eta biok. Urte batzuk darama-tzagu arropa bildumak diseinatu etasaltzen, eta momentu egokia iritsi delaikusitakoan, gure proiektu berri etapertsonal honi heldu diogu. Buru-hauste, ilusio eta erabaki askoren arte-an, dendako dekorazioan pentsatu be-har…

Ez dakit zergatik, baina txoriak etor-tzen zaizkit burura. Perikito batzuen se-rigrafia zahar bat erosi nuen enkanteanmostradore atzean jartzeko, gero uste-

kabean galdu zena, eta kaiola beltz batjarri dugu apalean. Lucie Saint-Leu Pa-risko diseinatzailearen pitxi bildumakohainbat pieza ere salgai jarri ditugu den-dan, eta berehala jantzi ditut soinean e-nara beltzak irudikatuta dituen belarri-takoak, bada zerbait bereziki erakar-tzen nautena…

Txikitako oroitzapenak etortzenzaizkit gogora, Lasarteko Andre Joaki-na-eneako jolas garaiak. Gogoan dutnola gutako bakoitzak etxetik guretzatberezia zena eramaten zuen, batzuetanjostailu bat, bestetan ipuin bat, edota a-nimaliaren bat. Eta egun horretan zukzeureganatzen zenuen atentzio osoa.Txoriak ziren askotan lagunen jostailu,ai ene!… pentsatze hutsak ere hotzika-ra ematen dit. Ezagutzen nauenak ba-daki gaur egun izugarrizko fobia dieda-la txoriei… Horren arrazoia bilatzean

beti joaten zait burua jolas garai haieta-ra. Kaletxori txiki bat datorkit burura,indar guztiak batuz ukitzera iritsi nin-tzen uso (orduan niretzako) erraldoibat (ustez azkenaldiz nire bizitzan), etaHONTZA bat. Hontza hitza idazteakdardara eta guzti sortarazten dit gorpu-tzean barrena… Momentu haietan bel-durra ez bazen ere hain nabarmena, eznituen badaezpada jolas haiek lagune-kin konpartitzen, neure kasa ibiltzennintzen zehar begiradak botaz.

Baina, badirudi zehar begiratzenbanuen ere, barru-barruan gorde ditu-dala bizipen haiek eta txikitan ernaldu-tako beldur handi horri aurre egin nahidiodala. Edo besterik gabe, hain ba-rruan gordetako ikastolako oroitzapenhaiek oso nireak direla, denda presta-tzea bezalaxe, eta, bertan, nire txikitakozati bat gorde nahi dudala…. •

Nora IZAGIRREDISEINATZAILEA

Keinu-hots koordenadan ez daukagu haur marginaturik,ez euskaldun,ez erdaldun, denok elkarrekin komunikatzen ari baikara, unibertsala denespresioaren bidez”.

Imanol Urbieta

Page 43: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”
Page 44: ELKARRIZKETA: DOLORS QUINQUER• ESPERIENTZIA: LIBURU … · 2017. 6. 23. · lurraldeak izendatzea. Horretarako, “haur bat edo ikasle bat dagoen lekuan hezkuntza egon behar du”