ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan...

44
hh ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO • ESPERIENTZIAK: IKASBIDE IKASTOLA- KO LANTEGIAK • GALDEIDAZUE: ABEL ARIZNABARRETA • HEZKIDETZAZ: BULLYNGA • PLANETARIUM • ATZEKO ATETIK: MAITE ARISTEGI 136 hik hasi 4 EURO 2009KO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Pedagogia 2009 Etorkizunak baturik behar gaitu GAIA

Transcript of ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan...

Page 1: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

hhELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO • ESPERIENTZIAK: IKASBIDE IKASTOLA-KO LANTEGIAK • GALDEIDAZUE: ABEL ARIZNABARRETA• HEZKIDETZAZ:BULLYNGA • PLANETARIUM • ATZEKO ATETIK: MAITE ARISTEGI

136hik hasi4 EURO • 2009KO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Pedagogia 2009Etorkizunak baturik behar gaitu

GAIA

Page 2: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.
Page 3: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

aurkibidea8gaia

PEDAGOGIA 2009Kuban, Pedagogia 2009 izeneko batzarrean izan ginenrtarrilaren 26tik 30era bitartean eta bertan ikasitakoakta bizi izandakoak aurkeztu dizkizuegu martxoko alekoaian. Ia 5.000 hezitzaile bildu ziren Habanan eta hainbatsperientzia elkartrukatzeko aukera izan genuen.

Aberasgarria, zalantzarik gabe.

16elkarrizketa

CLAUDIO NARANJOAT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programakskaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak. Hezkuntzaren gai-eko hausnarketa egin du Naranjok. Kritikoa da, eta hezkuntzaerriro definitu beharra ikusten du, bestelako esanahia izanezan.

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzio burua: Olatz Lasagabaster. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Arantxa Urbe, Miren Guilló eta AinhoaAzpiroz. Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza,Kristina Mardaraz,Josi Oiarbide,Fito Rodriguez,Maite Saenz,Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak:Ne-rea Alzola,Abel Ariznabarreta,Felix Basurko,Begoña Bilbao,Mariam Bilbatua, Aines Dufau,Luis Mari Elizalde,Lore Erriondo,Gurutze Ezkurdia,Idoia Fernandez,Xabier Isasi,Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Kepa Perez Urraza,Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Matilde Sainz eta Pruden Sudupe. Administrazioa:Arantxa Goiburu. Diseinua:TRAM•Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Pedagogia 2009 batzarrera joan ginen taldea, Habana. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia(2009-2-24). Kopurua:3.500 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika

8 gaiaPEDAGOGIA 2009ETORKIZUNAK BATURIK BEHAR GAITU

16 elkarrizketaCLAUDIO NARANJO

24 esperientziakIkasbide ikastolako lantegiak

26 esperientziakBihurrikerien koadernoa

28 hezkidetzazBullyng-aren ezkutuko gakoak bistaratzen

30 galdeidazueZer ezaugarri izan beharko lituzke XXI. mendeko Euskal HerrikoHezkuntza Sistema Nazionalak?Abel Ariznabarreta

33 berriak

40 nora joango gara?PlanetariumPlanetak, sateliteak, izarrak... bertatik bertara

42 Atzeko atetikMaite Aristegi

www.hikhasi.com

Page 4: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Page 5: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 5

e d i t o r i a l am a r t x o a

HHeezziikkeettaa ffuunnttsseezzkkooaa ddaa dduuiinnttaassuunnaa,, ggiizzaa eesskkuubbiiddeeaakk,, bbaakkeeaa eettaa jjuussttiizziiaa eerrrreessppeettaattzzeekkoo

Urtarrilaren amaieran, 25 kidekotaldea izan zen Habanako “Pedagogia2009” biltzarrean, Hik Hasik antolatuta.

Euskal Herritik abiatutako taldean,unibertsitateko irakasleak, aisialdikohezitzaileak, Haur Hezkuntzako Par-tzuergokoak, Haur Hezkuntzan, Lehe-nean edo Bigarrenean ari diren irakas-leak, hezkuntza kazetariak, eta, hezi-tzaile guztiekin batera, alaba eta semeasko hezi dituen ama jubilatu bat erejoan zen.

Latinoamerika eta Kariben arnastenari den aire berria ezagutzeko eta bizi-tzeko parada izan genuen. Kuba, ingu-ruko herrialdeentzako hezkuntza ere-dua dela garbi dago. Eredua izateazgain, bere programak hedatzen ari diragero eta herrialde gehiagotan.

Aukera izan genuen, bestalde, EnaElsa Velazquez Kubako hezkuntza mi-nistro berria ikusteko eta haren hitzal-dia entzuteko. Beste gauzen artean,“Irakasleak ongi zaindu behar dira etakritikoak izan behar dute, bizitza maita-

gehienezko kopurua, eta, BigarrenHezkuntzan 15. Horren arrazoia, nera-be garaian ikasleek gertuko jarraipenaeta laguntza behar dituztela da. Neurrihorrekin, bizikidetzan eta emaitza aka-demikoetan asko irabazi omen da, gu-rasoekin harremanak eta haien partehartzea errazagoak baitira.

Irakasleen prestakuntzari ere ga-rrantzi handia ematen diote. Bost urte-ko prestakuntza da. Lehen urtean, pres-takuntza pedagogiko orokorra jaso-tzen dute eta hurrengo lauetan, prakti-ka eta lana egiten dute eskolatik gertukokatzen dituzten mikrounibertsitate-etan. Hala, teoria eta praktika aldi bere-an lantzen dituzte.

Helburuak jartzea eta lortzea ga-rrantzitsuak badira ere, horiek lortzekoegiten den bideak markatzen du jen-dartearen ilusioa, poza, elkartasuna,talde sentimendua... edo, aldiz, guztizkontrakoa.

Gure bidaian, lehenengoa nagusituda. Zorionak bidaiari guztiei!

tu, sormena izan, kontzientziak esnara-zi behar dituzte, uste sendoak landu etabaliorik onenen defendatzaileak izanbehar dute” zioen.

Hainbat ikastetxe bertatik bertaraezagutzeko aukera izan genuen. Nor-berak zer eskola mota ezagutu nahizuen erabaki ondoren, HH, LH, BH,Unibertsitatea, Eskola Espezializatuak(hezkuntza berezia, musika, dantza,soinketa...) hara joaten zen .

Taldekook, eta programatik kanpo,Habanako Alde Zaharreko museo es-kolak ezagutzeko aukera izan genuen.Badira gela batzuk museo zehatzetankokatuta daudenak. Han pasatzen du10 urte inguruko ikasle taldeak ikastur-tea. Hango museoaren edukia eta espe-zialitatea hartzen dute ikaskuntza pro-zesurako abiapuntua.

Kuba, herrialde pobrea izanda etablokeo ekonomikoa urtetan jasaten aridela kontuan hartuta, miresgarria dahezkuntzari eskaintzen dion garran-tzia. Lehen Hezkuntzan 20 ikasle dute

Irakasleak ongi zaindu behardira eta kritikoak izan behardute, bizitza maitatu, sormenaizan, kontzientziak esnarazibehar dituzte eta baliorik onenen defendatzaileak izanbehar dute.

Page 6: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

6 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoanaurrematrikulazioak iraun duen

bitartean asko izan dira D ereduanmatrikulatzeko deiak. Euskal Herri

osoan eredu bakarra izan dadin,Eskolak Euskaldundu herri

ekimenak hezkuntza sistemanazionalaren beharra aldarrikatudu, eta LAB sindikatuak, Euskal

Herrian Euskarazek, IkasleAbertzaleak taldeak, Sortzen-

Ikasbatuazek, Euskal Herriak BereEskolak eta Anitzak, Euskal

Herritik kanpo etorritakopertsonek osatutako herri

ekimenak ere, bat egin duteeskaera horrekin.

Aurrematrikulazioak berrikuntzakekarri ditu aurten, horien artean,

izan da, gurasoek seme-alabekzein erlijio ikastea nahi duten

hautatzeko aukera izan dutela:katolikoa, musulmana, ebanjelikoa

edo judua.

kronika

Frantziako Hezkuntzak bere hitzabete ez duela salatzeko mobilizazioaegin zuen Seaskak joan den otsailaren11n. Ikasturte hasieran jakinarazi zuenSeaskak sei hilabeteko lanen ondorenFrantziako Hezkuntzarekin akordioalortu zuela. Frantziako Hezkuntzaakordioa berrestearen zain zeudelaesan zuen orduan Paxkal Indo Seaska-ko presidenteak, baina Akademia Ikus-karitzaren bidez, Frantziako Gober-nuak ukatu egin zuen, gerora, akordioalortu zutenik. Negozioazioak iazko ur-tarriletik ekainera bitartean izan zituz-ten, lau punturen inguruan ados jartze-ko. Horien artean nagusia, irakasle pos-tu kopurua kalkulatzeko irizpideetanados jartzea zen.

Seaskak gero eta irakasle gehiagoditu baina Frantziako Hezkuntzak ezdizkio behar adina baliabide ematen.

Aurten 200 ikasle gehiago ditu Sesa-kak, baina bere gain hartu behar izanditu 14 lanpostu eta erdi, hau da,300.000 euro. Bestalde, datorren ikas-turtean ikastola berriak ireki nahi dituz-te Bidarten eta Itsasun, eta 2010. urteanLekuinen beste ikastola bat irekitzeaaztertzen ari dira.

Baina pauso horiek emateko, akor-dioaren beharra dute, eta FrantziakoHezkuntzaren izenean diharduten or-dezkariak “joko maltzurrean” dabiltza-la uste dute ikastolek.

Murgiltze ereduarekin kezkatutaFrantziako Gobernuak irakasle iza-

teko eskakizunak gogortu nahi ditu etahorrek kezka piztu du hizkuntza gutxi-tuetan diharduten murgiltze eredue-tan. Bretainia, Alsazia, Katalunia, Okzi-tania eta Euskal Herriko ordezkariekagiri bateratua helarazi diote gober-nuari, aldaketak guztiengan izangoduen eragina salatzeko.

“Zuei esker 10 urte, zuekin beharbezainbeste”

Seaskaren Integrazio Batzordeakkanpaina abiatu du eta orain arte beza-la, aurrera begira ere, adimen urrikohaurrak eskolaratzeko “berme bakarraelkartasuna dela” azpimarratu dute.Hamar urteko ibilbidea ospatzekohainbat ekitaldi egingo dituzte.

Seaskak Frantziako Gober-

nuaren jarrera salatu du

Berria

Page 7: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 7

Oso zaila da umeen iritzia errespetatzea.

Imanol Urbieta

Itunpeko eskolen ustezaurrerapausoa da Eusko

Jaurlaritzarekin lortutakoakordioa. Kristau Eskola,

Ikastolen Elkartea-Partaide, EIBEusko Ikastola Batza eta IZEAIrakaskuntza Zentroen ElkarteAutonomoa pozik agertu dira,

baina, zerbait gehiago nahi zutelaadierazi dute, eta beharrezko jo

dute Euskal AutonomiaErkidegoko hezkuntza sistema

arautuko duen legea. EuskoJaurlaritzako Hezkuntza Sailak 14

milioi euro emango die itunpekoikastetxeei, tutore, aholkulari eta

gidatzaileen lanpostuakfinantzatzeko, eta ordezkapenei

bideratutako diru laguntzak % 2handituko ditu. Itunpeko

ikastetxeek, ordea,finantzaketaren % 100 diru

publikoz egitea eskatzen dute.Bestalde, Batxilergoaren dekretuaonartu dute dagoeneko, beraz 0-

18 urte bitarteko curriculumaonartua dago. Gainera, EAEko

Auzitegi Nagusia curriculumarenalde agertu dela eta, pozik azaldu

da Tontxu Campos hezkuntzasailburua. IAk, ordea,

Batxilergoko curriculuma“ezkutuan” onartu dela salatu du,eta “asimilazioa” bilatzen duela.

Iturrama institutuko

zuzendaritzak dimisioa

aurkeztu duIturrama institutuko zuzendaritza

osoak dimisioa aurkeztu du irailaren27an, Gudari Egunean, ikastetxeanizandako omenaldiak izan dituen on-dorioak direla eta. AVT elkarteak sa-laketa aurkeztu zuen omenaldia zelaeta, eta fiskaltzak aintzat hartu zuen.Horren ondorioz, hiru ikaslek dekla-ratu dute Madrilgo Auzitegi Naziona-lean eta beste hamalauk deklara de-zakete. Pedro Otaduy Iturrama insti-tutuko zuzendariak omenaldian par-te hartu zuten ikasleen izen-abizenakeskaini zizkien gazteen bila ikaste-txera joan ziren poliziei LABek jaki-narazi zuenez, eta sindikatuak gogorkritikatu zuen zuzendariaren jokabi-dea.

Era berean, Iturrama institutuko

gurasoek ez dute zuzendariaren ja-rrera ulertu eta hala jakinarazi zuteneskutitz publiko baten bidez. Ikasleeibabesa azaldu zieten eta kasu hone-tan ahulak ikasleak direla azpimarra-tu zuten. Eskutitzean adierazi zute-nez, ez dute ulertzen zuzendariakikasleen izen-abizenak EspainiakoAuzitegi Nazionalaren esku jarri iza-na. Zuzendariari, guztia agerian gera-tu den arte egindakoa ukatu izana le-poratu zioten eta baita gertaerak na-hasi izana ere. Ondoren, barkamenaeskatuz eskutitza kaleratu zuen Ota-duyk, baina gurasoek ez zuten onar-tu. Azkenean, Pedro Otaduyk eta Itu-rramako zuzendaritza taldeak dimi-sioa aurkeztu zioten eskutitz bidezotsailaren 12an Patxi Esparza, Hez-kuntza Departamenduko Ikuskaritzaeta Zerbitzuko Zuzendari Nagusiari.

Auziak zeresan handia eman duIruñerrian. Institutuetako Zuzenda-rien Elkarteak, NaBaik eta Irakaskun-tzako langileen batzordeak (Afapna,ELA, LAB, EILAS, ANPE, APS, CSIF etaCCOO daude ordezkatuak) babesaagertu diote Otaduyri. Ikasle Abertza-leak antolakundeak, berriz, Iruñe-rriako ikasleek ikastetxeetan salbues-pen egoera bizi dutela salatu du. Es-kubide guztiak ukatuak dituztela etaegoera onartezina dela esan du IAk.

Page 8: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

G A I A

8 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

Pedagogia 2009

Etorkizunak baturik behar gaitu

Page 9: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

G

Ia 5.000 partaide,40 he-rrialdetik gorako ordezkari-tza,ehundaka ponentzia,ikastaroak,eskoletara bisi-tak,hitzaldiak,kultur ikuski-zunak… Bost egun besterikez du iraun Pedagogia 2009batzarrak,baina biziak izandira,oso. Habana Latinoa-merika eta Karibeko hezi-tzaileen topaleku izan zenurtarrilaren 26 eta 30a bitar-tean. Geuk ere Atlantikoarenbeste aldean egoteko aukeraizan genuen,eta bertakoenesperientzietatik asko ikas-teaz gain,geure aletxoa jarrigenuen Euskal Herriko espe-rientziak ezagutaraziz. Es-perientzia aberasgarria izanda,eta zuekin partekatzeainteresgarria iruditu zaigu-nez,hemen duzue egun ho-rietan bizi izandakoaren la-burpena.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 9

Ikasgeletan eserita dugun etorkizunak baturik behargaitu, ikasteko itxaropenez dauden milioika gizakihoriek baturik behar gaituzte.

Ena Elsa Velazquez Cobiella, Kuba-ko Hezkuntza ministroak eskaini zuenPedagogia 2009 batzarraren irekieraekitaldiko hitzaldia, eta Iraultzaren 50.urteurrenean hezkuntzaren egoerazein den aztertu zuen. Lehenik, mun-duko herritar guztiek kalitatezko hez-kuntza jasotzeko eskubidea dutela az-pimarratu nahi izan zuen Velazquezek.Herrialde askotan pauso garrantzi-tsuak eman direla adierazi zuen, bainaoraindik badela lana egiteko beharra.Herrialde guztietan transformazio pe-dagogikoa jarraitzea beharrezko jozuen, eta hezitzaileen egitekoa gorai-patu zuen, ezezagutzaren itzalak, etor-kizuneko argi eta itxaropen bihurtzendituzten borrokalari nekaezinak direlaesanaz. Haren hitzaldiko pasarterikesanguratsuenak ekarri ditugu orrio-tara:

Iraultzaren eragina hezkuntzanKuban guztientzako hezkuntza lor-

tu dugu, aurretik guztientzako iraultzaizan genuelako. 1959ko urtarrilaren 1-ean justizia sozialari ateak ireki zitzaiz-kion eta horrek herriaren gainerakokonkista guztiak ekarri zituen, baitahezkuntzan ere. Lehen aldiz izan zireneskolak eta maisu-maistrak herrialdeosoan; alfabetatzea eta jarraipen eta ho-betze planak; irakaskuntzaren errefor-ma; beken plan masiboa; irakasleen es-kari handia; irakaskuntzaren nazionali-zazioa; pribilejioen eta diskriminazioa-ren amaiera; ikasketen, ikasliburueneta material guztien erabateko doako-tasuna; hezkuntzaren hobekuntza ja-rraia; ikerketa pedagogikoen garape-na; sinesmen, ideia politiko, sexu edotaazalaren koloreak eragindako bereiz-ketarik gabeko aukera berdintasuna…

50 urteren ondoren, bestelako bo-rrokaldi batean gaude. Lan hori hobetueta erronka handi baten bidez jarraipe-na eman behar diogu: irakaskuntza-

ikaskuntza prozesuaren kalitatearenhobekuntza egin behar dugu alderdiguztietan. Iraultzak ahalegin handiaegin du hezkuntza maila guztiei ikus-entzunezko bitarteko sistema moder-noa eskaintzeko. Horretan, egiteko ga-rrantzitsua izan du telebistak, bi hezike-ta kateren bidez emisioak eginez, etabaita bideoek eta ordenagailuek ere.

Hezkuntza etapakHasierako hezkuntza eta eskolau-

rreaKubako haurren % 99k jasotzen du

heziketa. Osasun zerbitzuekin, familia-ko mediku eta erizainekin, KubakoEmakumeen Batzarrarekin eta komu-nitateetako bizilagunekin egiten dutenelkarlanari esker haurren % 99ri arretaematea lortu dugu haur eskolen bidezeta “Hezi ezazu zure seme-alaba” ize-neko programaren bidez, bide ez for-maletatik eta gurasoen prestakuntzare-kin. Sei urteko haurrentzat eskolaurre-ko maila zabaldua dago, adin horretantelebista eta bideo programen laguntzadute, eta ordenagailu programak era-biltzen hasten dira.

Lehen Hezkuntza823.000 ikasle baino gehiago har-

tzen ditu Lehen Hezkuntzak, 8.999 es-koletan. Horietatik 6.663 herrialde guz-tiko nekazal guneetan daude eta esan-guratsua da, eskola horietatik 1.456tanbost ikasle edo gutxiagorekin aritzendirela. 2008-2009 ikasturtean matriku-len % 86,9 20 ikasle arteko geletan ko-katu dira eta horrek, norbanakoen be-harrei arreta egokia emateko aukera es-kaintzen du. Ordutegiak malgutzekohartutako neurriek garrantzi handiadute, izan ere, horien bidez, ikasleekhaien formazio integralera zuzenduta-ko ekintzetan parte hartzeko aukeradute. Hirugarren mailan ingelesa ikas-ten hasten dira, bideo bidezko metodo-arekin.

Page 10: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

10 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

Ena Elsa Velazquez Hezkuntza ministroa

kunde politiko eta masa erakundere-kin koordinazioan, bederatzigarrenmaila eskuratu ez duten pertsona hel-duei arreta eskaintzen zaie. Langileeieta etxeko andreei ere arreta eskain-tzen diete Langile Fakultateetan eta Ne-kazal Fakultateetan erdi-goi mailakoikasketak eskura ditzaten eta horrek,gerora, unibertsitaterako edo presta-kuntza tekniko eta profesionalerakosarbidea errazten die.

Goi mailako institutu pedagogi-koak

Goi mailako zentroak dira eta Ku-bako hezitzaileen prestakuntzaz ardu-ratzen dira. Guztiak unibertsitate maila-ko ikasketak dira eta 18 karrera ikastendira. Gaur egun 113.473 ikasle daudeikasketa horietan izena emanda. Kuba-ko hezitzaileek goi mailako institutupedagogikoan jasotzen dute presta-kuntza lehen urtean, eta bigarren mai-latik bosgarrenera, bizi diren herrianikasten jarraitzen dute mikrounibertsi-tate moduan aritzen den eskola bateanlan egiten duten bitartean. Bertan tuto-re baten laguntza eta orientazioa jaso-tzen dute, eta ikasten duten bitartean la-nean ari dira euren prestakuntza sa-

Heziketa bereziaHeziketa behar bereziak dituzten

haur guztiek arreta egokia jasoko dute-la ziurtatua dago. Haur horiek irakasle-en, laguntzaile pedagogikoen eta espe-zialisten laguntza jasotzen dute. Bestal-de, eskolara gerturatzerik ez duten3.200 ikaslek etxean jasotzen dituzteeskolak, irakasleak hara joaten direla-ko. Eta, denbora luzez erietxean egonbehar duten haurrek ere, arreta jaso-tzen dute osasun etxeetan dauden 30ikasgeletan. Zeinuen hezkuntzako in-terpreteak ditugu eta heziketa beharbereziak dituzten ikasleen orientazio-rako zentroak eta espezialistak dituguebaluazioa, diagnostikoa eta orienta-zio lanak egiteko.

Oinarrizko Bigarren HezkuntzaZazpigarren, zortzigarren eta bede-

ratzigarren mailak hartzen ditu eta alda-ketak izan dira azkenaldian. Irakasleorokorra dute eta horrek 15 ikasle ditu.Irakasle horrek hainbat bitartekoren la-guntza du (telebista, bideoa eta orde-nagailua) eta ikasliburuekin eta besteinformazio iturri batzuekin batera era-biltzen ditu.

Unibertsitate aurreko hezkuntzaKultura orokorra lortzeko egiten da

lan. Ikasleek bizitzan dituzten helbu-ruak aintzat hartzen dira eta garrantziaematen zaio aberriarekin eta interes so-zialekin konpromisoa hartzeari. Ira-kasle bat izaten da 30 ikaslerekin etainstrukzioa laguntzeko, teknologiamodernoa izaten du eskura. Egun ira-kaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ka-litatea hobetzeko ahalegina egiten aridira, goi mailako hezkuntzara sartzekoprestakuntza hobea berma dadin.

Hezkuntza tekniko eta profesio-nala

Erdi-goi mailako teknikariak pres-tatzea du helburu, hainbat espezialita-tetan. Ikasleei enpresetan praktikak

egiten ari diren bitartean arreta zuzenaeskaintzen zaie. Langileen beharrei au-rre egiten zaie praktika horien bidez etaikasleek, ikasketak amaitzean, lanpos-tu ziurra dute.

Arte instruktoreen prestakuntzaArte instruktoreek eskoletan egiten

dute lana batez ere. Helduen hezkuntzaHelduen hezkuntzarako progra-

mak haien ikasketa mailaren araberaeskaintzen ditu ikasketak eta gainera,lanpostuarekin lotzen dira. Helburua,erdi-goi mailako hezkuntza amaitu etaunibertsitateko ikasketak jarraitzea da.Programa horretan parte hartu duten50.000 gaztek baino gehiagok jarraitudituzte ikasketak goi mailako hezkun-tzan. Era berean, Azukrearen Industria-ko Langileentzako Hobekuntza Kultu-raleko Programak haien prestakuntzamaila igotzeko ikastera bultzatzen ditu,duten lanpostuaren arabera prestakun-tza berezia jasoz. Horrez gain, espetxe-an dauden pertsonen ikasketa mailaigotzeko planak dituzte, justizia sozialaeta berdintasuna bultzatzeko helbu-ruz.

Bestalde, hainbat eragile eta era-

Ena Elsa Velazquez, Kubako hezkuntza ministroa.

Page 11: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 11

G A I A Pedagogia 2009Etorkizunak baturik behar gaitu

behar ditugun bitartekoen inportazioa% 25 eta % 30 gehiago ordaindu behardugu blokeoaren eraginez.

Irakaslearen paperaIrakaslea eskolaren arima da, eta

arreta berezia eskaini behar zaio. Ira-kasleak ongi zaindu behar dira eta kriti-koak izan behar dute, bizitza maitatu,sormena izan, kontzientziak esnarazibehar dituzte, uste sendoak landu be-har dituzte, eta baliorik onenen defen-datzaileak izan behar dute. Irakasleafuntsezkoa da, duintasuna, giza eskubi-deak, bakea eta justizia errespetatzeko.

Azpigarapenetik ateratzeko etaetorkizuneko gizarte berria eraikitzekoez da nahikoa “irakurtzen eta idazten ja-kitea”. Beharrezkoa da, ezinbestekoada, hezkuntza irekia izatea, integrala,masiboa eta iraunkorra.

Kubako hezkuntza sistemaren al-txorrik preziatuena hezitzaileak dira:pertsona zintzoak, apalak, hobetzekogogoa dutenak eta eskuzabaltasunhandia dutenak. Hori ekintzen bidezerakusten dute. Duela gutxi izan dugunegoera dramatikoaren aurrean ere, hiruhurakanek Kuba jipoitu zutenean,ehundaka eskola suntsituta geratu zi-ren eta maisu-maistra askok eurenetxebizitzak txikituta ikusi zituzten,baina sarraski horretatik ordu gutxira,harrotasunez ikusi genuen maisu-maistra horiek haurrak hartu, eurenetxeetara eraman zituztela, eta lekurenbat atondu zutela ikasgela inprobisatuzikasturteak aurrera jarrai zezan. Etxeakgaldu zituztenek, haien etxea berrerai-kitzen baino lehen, eskolak berreraiki-tzen ikusi genituen ikasleek ahalik etaeskola gutxien gal zezaten. Jarrera soli-dario hori da balioen heziketaren lezio-rik onena, metodorik onenarekin:ekintzen lengoaia ixil eta zentzuduna-rekin.

konduz. Institutu horietan graduatu di-ren pertsonen kopurua hazi egin da,pixkanaka. Institutu horien lana, gaine-rako hezkuntza instituzioekin batera,hezkuntzaren kalitatea handitzeko bi-de estrategikoa da.

Osasuna eta hezkuntzaKubako herriak egin dituen konkis-

ta sozialik garrantzitsuenetakoak diraosasuna eta hezkuntza, eta HezkuntzaMinisterioak Osasun Ministerioarekinegiten duen elkarlana oinarrizkoa da.Osasunerako heziketak eta osasuna-ren promozioak lotura dute ikaskun-tzarekin, balioetan hezteko prozesu gi-sa. Curriculumean eta curriculumetikkanpo lantzen den gaia da, bai familianeta baita komunitatean ere. Ikasketaprogramek ingurune osasuntsuaren,elikadurararen, sexu hezkuntzaren etaHIESaren prebentzioaren, istripuenprebentzioaren, errepidean ibiltzekohezkuntzaren, tabakoaren kontrakohezkuntzaren, alkoholaren kontrakohezkuntzaren eta beste adikzio ba-tzuen kontrako hezkuntzaren trata-menduak hartzen dituzte barnean. Gai-nera, medikuntza naturala eta tradizio-nalaren ezagutzak transmititzen diraeta baita elkarbizitza eta komunikazioahobetzeko jarraibideak ere.

Blokeoaren eragina hezkuntzanBlokeoaren eraginez urrutiko mer-

katuetan erosi behar dugu eta horrekdiru gehiago xahutu beharra dakar,prezioak askotan altuegiak dira eta gu-re beharrekin bat ez datozen kopurueta uneetan egin behar ditugu eskae-rak. Horrek eragin zuzena du hezkun-tzan, hezkuntzaren garapena finantza-tzeko iturri nagusietarako sarrerarik ezdugu eta kredituek interes tasa altuakizaten dituzte beti. Hori dela eta, gurekalkuluen arabera, irakaskuntzarako

“Yo sí puedo” eta alfabetatze pro-gramak

Iraultza urteotan 15.000 hezitzailekbaino gehiagok eskaini dute euren la-guntza beste herrialde batzuetan. Ku-batar pedagogoek metodo eraginko-rrak landu dituzte alfabetatzeko, lehe-nik, eta oinarrizko hezkuntza lortzeko,ondoren. Horretarako bitarteko gisa,irratia, telebista eta bideoa erabili dira.Hainbat herrialdetan, alfabetatze ekin-tzak garatu dira eta garatzen ari dira Ku-baren laguntzaz: Haiti, Nikaragua, Zee-landa Berria, Ginea Bissau, Mexiko,Mozambike, Guatemala, Venezuela,Belize, Argentina, Paraguai, Ekuador,Bolivia, Honduras, Peru, Brasil eta Ni-geria, beste batzuen artean. Venezue-lak eta Boliviak egindako lana baikor-tasunez eta pozez hartzen dugu, anal-fabetismorik gabeko lurralde izendatudirelako.

Esperientzia historikoak erakustendigu soilik batuta eramango dugula au-rrera hezkuntza askatasunerako eta iz-pirituaren garapenerako tresna izatea-ren ideia. Elkarrekin gogor egin deza-kegu, elkarrekin aurrera egin dezake-gu, elkarrekin irabaz dezakegu. Ikas-geletan eserita dugun etorkizunak ba-turik behar gaitu, ikasteko itxaropenezdauden milioika gizaki horiek baturikbehar gaituzte. Elkarrekin borrokatubehar dugu gizakiaren alde, alfabeta-tzearen alde, hezkuntzaren bidez per-tsonak duin egitearen alde.

Page 12: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

12 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

Euskal Herriko ekarpena

Carmen de las Cuevas Euskal Herri-ko Unibertsitateko irakasleak aurkeztuzuen “Ahots-heziketa Euskal Herrikohaur abesbatzetan” izeneko hitzaldia.Euskal Herriko bost haur abesbatzetan

Euskal Herritik KubaraGure esperientziak partekatuz

egindako ikerketaren emaitzen berrieman zuen. Zehazki, haur horiei es-kaintzen zaien ahots-prestakuntza az-tertu dute ikerketa horretan, eta lan ho-rrek lotura zuzena du aurrez Euskal He-

rriko Unibertsitateko irakasle talde ba-tek egindako “Euskal abesbatzen ha-rrobia: musika heziketa formala eta ezformalaren artean” ikerketarekin. Iker-keta horretan aztertutako lau abesba-tzez gain, Easo Abesbatzan haurrenahots-prestakuntza nola egiten den ja-kiteko helburuz eta gainerakoekin al-deratzeko helburuz egindako inkestagaineratu diote oraingoan. Oinarriz-koa da haurren eta nerabeen ahotsenprestakuntza egokirako ahotsen selek-zioa nola egiten den kontuan hartzeaeta musika instituzioetan ahotsarenprestakuntza nola egiten den kontuanhartzea. Batez ere, Easo Abesbatzak di-tuen bi haur abesbatzetan egiten duenprestakuntza eskaintzan oinarritu dalana.

Alexander Barandiaran HUHEZI-ko irakasleak aurkeztutako ponentzia-ren izenburua “Euskal Herriko haur es-

Kuban asko ikasteko aukera izangenuen, baina Euskal Herritik HikHasik antolatutako bidaian joan zi-renek ere,euren ekarpen xumea eginzuten. Pedagogia 2009 batzarrean,Euskal Herriko hiru ponentzia aur-keztu ziren: “Ahots-heziketa EuskalHerriko haur abesbatzetan”, “Eus-kal ondare kulturalaren transmisioaeskolan” eta “Euskal Herriko haureskolen kalitatea (0-3 urte) eta hau-rraren esplorazioa” izenekoak, hainzuzen ere.

Page 13: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 13

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A

kolen kalitatea (0-3 urte) eta haurrarenesplorazioa” izan zen. Esan zuenez,Euskal Herriko errealitateak, haurrarengarapenerako familiaz gain, 0-3 urte bi-tarteko haur eskolak kontuan hartu be-har direla erakusten du, gero eta haurgehiago joaten direlako horietara. Eus-kal Herrian haur eskolen kalitatea eza-gutzeko eta haurren esplorazio gaita-suna aztertzeko egindako ikerketaeman zuen ezagutzera Barandiaranek.62 ikasgela aztertu zituzten, beste hain-beste irakasle eta 0-3 urte bitarteko 895haur. Beraz, ikasgela horietako kalita-tea ebaluatu zen, eta baita haur horienesplorazio maila ere. Emaitzek agerianutzi zuten hobekuntza beharrezkoadela baina ondorio nagusia, haur esko-len kalitateak haurraren esploraziora-ko eragina duela jokaeran izan zen. Fa-milian bezala, haurrak hezitzailearekinsortzen duen harreman afektiboa oina-rrizkoa da haurraren garapenerako.Helduak duen jarrerak berebiziko ga-rrantzia du zentzu horretan, beraz gizaharremanak oso garrantzitsuak dirahaurraren garapen integralari begira.

Azkenik, Hik Hasiren izenean JoxeMari Auzmendik “Euskal ondare kultu-ralaren transmisioa eskolan” ponentziaaurkeztu zuen. Euskal curriculumakeuskal kulturaren transmisiorako duenfuntzioaa nabarmendu zuen eta euska-ra mendeetan zehar eragina galtzen jo-an den arren, azken 50 urteetan gurehizkuntza berreskuratzeko egindakolana azpimarratu zuen, baita lan horre-tan ikastolek izan duten egitekoa ere.Euskarak bizirik segi behar badu hez-kuntzan hizkuntza nagusia izatea be-harrezkoa dela adierazi zuen eta euskalcurriculumaren sorreraz hitz egin zuen.

Pedagogia 2009Etorkizunak baturik behar gaitu

Page 14: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

14 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

Eskoletara bisitak

Pedagogia 2009batzarrak, hainbat eskola bisitatzeko aukera eman zigun, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Heziketaraino.Eskola batzuk arruntak ziren, eta beste batzuk espezializatuak, kiroletan, esate baterako. Habanan, berriz, museo-ikasgelak ize-neko esperientzia abian dute. Hiriko hainbat museotan ikasgelak atondu dituzte ikasleek bertan ikas dezaten; eskola batekoikasgela bat hartu eta denbora batez, museora eramaten dute. Era horretan, ikasleek historia eta artea gertutik ezagutzeko aukeradute, eta gustora egoten dira eskolaz kanpoko espazioan.

Bisitatu genituen eskola guztietan ongi-etorri beroa eskaini ziguten eta instalakuntza guztiak ikusteko aukera izan genuen. Orohar, Kubako eskoletako materiala zaharra da, baina oso ongi zaindua dute guztia. Eskolak txukunak dira eta bisitariak, ku-

tsu politikoa duten horma-irudi eta kartelak ikusten ditu nonahi. Ernesto Guevara Cheren irudiak eta Fidel Castroren edota RaulCastroren irudiak eskola gehienetan ikus daitezke. Kubako banderak oso ohikoak dira eta baita aberriarekiko maitasuna bultza-tzeko helburua duten era guztietako afixak ere. Nazio nortasuna bultzatzeari garrantzi handia ematen diote, eta eskola leku ego-kia da herriarekiko konpromisoa eta maitasuna sustatzeko. Hemen dituzue eskoletako argazki batzuk.

Kubako eskolakHerriarekiko maitasuna sortzeko espazioak

Museo-ikasgelak:

Page 15: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 15

G A I AEskolak:

Pedagogia 2009Etorkizunak baturik behar gaitu

Page 16: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

“Gaur egun, hezkuntza, lekubeldurgarria da alaitasunarentzat”

16 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

Psikiatra. SAT programaren sortzailea.

claudio naranjoE L K A R R I Z K E TA

Page 17: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.
Page 18: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

18 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

claudionaranjo

E

“Hezkuntzakkrisia bizi duela

edonork ikus dezake,egunkarietan irakur

daiteke uneoro. Gazteekerakutsi dute ez dutela

hezkuntza gisaeskaintzen zaienaonartzen. Horren

kontrako erresistentziaegiten dute eta ez dirudi

interes handirikdutenik, edo hori

onartzeko gogohandirik dutenik.

Badirudi agintariekdefinitzen duten

norabidean heziakizateari uko egiten

diotela.

Claudio Naranjok psikiatria ikas-ketak egin zituen Txilen, haren jaio-terrian, eta ondoren, Berkeleyrakobidea hartu zuen. Han Esalen Institu-tuko lantegiak gidatzen hasi zen etaazkenean, Fritz Perlsen hiru ondo-rengoetako bat bihurtu zen. Gestaltterapian oinarrituta,SAT Institutuanesku hartu zuen eta Europan Gestaltterapiaren gaineko edota Eneagra-maren aplikazioaren gaineko taile-rrak eskaintzen hasi zen. SAT, per-tsonaren heziketa harmonikoa hel-buru duen ikaskuntza prozesu inte-grala da. Irakasleentzako laguntzaprograma da,norbere burua eta bes-teak hobeto ezagutzera bideratzenda, eta helburu nagusia irakasleeitresna egokiak eskaintzea da. Clau-dio Naranjok berak sortu zuen SATprograma, Berkeleyn, 70. hamarka-dan,eta 90. hamarkadaren amaiera-tik aurrera, hainbat herrialdetakohezkuntza sistemetan eragiten saia-tu da.

Hezkuntzarekin kritikoa da Clau-dio Naranjo. Hezkuntza berriro defi-nitu beharra ikusten du, bestelakoesanahia izan dezan. Hezkuntzakkrisia bizi duela edonork ikus deza-keela uste du,suntsitzailea dela dio,eta hezitzaile gisa trebatu diren per-tsonek ezin dutela hori ikusi. Naran-joren ustez, hezkuntza leku beldur-garria da alaitasunarentzat, eta ira-kasleek ez dute ulertzen haurrek zo-riontsuak izan behar dutela. Pertso-nak,langile masa baten zati izateko,langile obedienteak izateko presta-tzen gaituztela dio, eta, komunitate-ak, politikariak euren programetanhezkuntzaren garrantzia kontuanhartzera bultzatu behar dituela. Se-villan abenduan izan zen “Psikolo-gia eta Eneatipoen transformazioa”izeneko simposiumean izan zenClaudio Naranjo,eta Hik Hasik IñigoUnanue IMHko dinamizatzailearenbidez izan zuen hari elkarrizketaegiteko aukera.

Zure liburu baten izenburuan diozunmodura, beharrezkoa al dahezkuntza aldatzea munduaaldatzeko?

Jakina. Mundua aldatzeko era ba-karra pertsona askoren kontzientzianaldaketa bultzatzea da; ziur naiz. Guztiaburuaren atzetik doa, geure portaerageure gogoaren araberakoa da, etamunduaren portaera haren gogoarenaraberakoa da. Beraz, guztion buruahobetu behar dugu, eta ez dut uste horiegiteko gai den erlijiorik dagoenik, ze-ren pertsonak esaerak dioen bezalako-ak dira: asko dira deia jasotzen dute-nak, baina gutxi aukeratuak. Norbera-ren burua hobetzeko, lan handia eginbehar da. Diziplina behar da, eta auke-rak behar dira, laguntza behar da, den-bora behar da. Ez zait iruditzen psikote-rapiak pertsonen kontzientzia asko ho-betuko duenik, prozesu zaila baita eta,gaur egun, pertsonek ezin dute psiko-terapiaren kostua ordaindu… Denaoso garestia da. Psikoterapeutek ere bi-zi behar dute, baina bezeroak gero etaharrapatuago daude lansariak gero etabaxuagoak diren mundu honetan…Pertsonak inplizituki esklabo bihur-tzen dituzten lanak dira, non ordu askoeta asko lan egin behar den gaurkomunduan biziraun ahal izateko.

Beraz, uste dut lan hori soilik hez-kuntzak egin dezakeela. Haurtzarogoiztiarrean kontzientziaren degrada-zioari aurre har dakioke. Bereziki, hez-kuntzak gaur egun eskaintzen digunagerarazi behar dugu. Eta hori, nik ikus-ten dudanez, gauza zurruna da, pertso-nen hazkuntzan inolako eraginik ezduen informazio sinplea besterik ez.Hazkuntza behar dugu; pertsonen bu-

Page 19: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 19

ruak sakonagoak izatea eta pertsonekeuren burua topatzea behar dugu. Per-tsonak zoriontsuak izan daitezela gi-zarte zoriontsu bat lortu aurretik.

Hezkuntza berriro definitu beharda. Berriro definitu, bestelako esanahiaizateko. Esanahia, ez soilik jarraibideakjartzeari dagokionez, baizik eta pertso-nak izaki oso gisa garatzen laguntzekoesanahia. Bihotza duten pertsonak, etasena haiengan integratuta duten per-tsonak, zeren berezko jakituria dugu,eta hori gabe ez gara osoak, ez gaudeosasuntsu.

Aipatu izan duzu gure hezkuntzazentzugabea dela eta hezkuntzaformala eta tradizionala denboragalera dela. Horrez gain,hezkuntzak krisia bizi duela diozu…

Bai. Eta adierazpen horiek ez ditutnik soilik baieztatzen. Hezkuntzak kri-sia bizi duela edonork ikus dezake,egunkarietan irakur daiteke uneoro.Gazteek erakutsi dute ez dutela hez-kuntza gisa eskaintzen zaiena onar-tzen. Horren kontrako erresistentzia

egiten dute eta ez dirudi interes handi-rik dutenik, edo hori onartzeko gogohandirik dutenik. Badirudi agintariekdefinitzen duten norabidean heziakizateari uko egiten diotela.

Hezkuntza, ezagutzen dugun mo-duan galera dela Ivan Illich-ek esanzuen, era zentzudunean. Hark “des-chooling”-aren (deseskolatzea) pro-posamena erabili zuen: uste zuen per-tsonak beren bizitzan denbora askosistema autoritario batean leloen mo-duan tratatuak zirela, eta familiengan-dik eta eguneroko bizimodutik banan-duak izatera behartuta zeudela, eta ho-rretara behartuta egongo ez balira as-koz hobeto egongo liratekeela.

Nik uste dut hezkuntza oso suntsi-tzailea dela, baina hezitzaile gisa treba-tu diren pertsonek ezin dutela hori iku-si. Hain zuzen ere, prestakuntza horrenbidez, gauzak tradizioak nahi duen era-ra edo sistemak nahi duen erara ikuste-ko prestakuntza jaso dutelako.

Dugun buru mota iraunarazteko di-seinatu da hezkuntza, eta okerreko us-te batean oinarritzen da: dugun buru

mota zerbait ona da. Ez du kontuan har-tzen, dugun buru mota hori dela mun-duaren benetako arazoa. Gu gara mun-duaren arazoa.

Hezkuntzaren helburuak ez lukegure kontzientzia arruntaren errepro-dukzioa izan behar. Gizadiaren kon-tzientzia hala-holakoaren erreproduk-zioa. Baina bai, bestelako zerbait egiteagu pertsona hobeak izateko.

Eskolan “holismoa”ren beharraproposatzen duzu. Azalduko alzeniguke kontzeptu hori?

Holismoak esan nahi du garen guz-tia heztea. Beste hitz batzuetan: hezike-ta osoa izatea. Ez soilik heziketa inte-lektuala. Gure maila guztiak heztea.Gorputza, emozioak eta adimena ga-ra… eta horiek guztiak baino sakona-goa den zerbait. Tradizionalki “espiri-tu” deitu izan den zerbait. Eta, gauregun, alderdi transpertsonala deitzendena. Heziketa fisikoa jaso beharko ge-nuke, heziketa emozionala jaso behar-ko genuke, eta, hala deitu nahi izanezgero, bihotzeko heziketa ere bai. Hezi-keta intelektuala jasotzen dugu, bainasoilik kanpoko munduaren gaineanirakasten saiatzen dira. Eta hori barnekomunduari buruz gehiago irakastekoerabili beharko litzateke. Hori guztiamotz gelditzen da kontzientzia dei de-zakegunarekin alderatuta. Gaur egunez dugu kontzientziaren heziketarik.Pertsona askok ez dakite kontzientziadeitzen den eta behatu eta garatu beharden zerbait existitzen denik ere. Pertso-na gehienek ez dakite euren bizitza es-petxeratutako bizitza baten antzekoadela. Oso muga estuen barnean gara-tzen den bizitza da, baina pertsonakhortik aska daitezke. Haien buruak as-ka daitezke, euren esperientzia eremuazabaltzeko. Eta gauzen ikuspegi zaba-lagoa izateko.

Giza garapenerako batez ereintelektuala izango ez den heziketabehar dugula diozu, ez dadilainformazioa transmititzera mugatueta nagusitasun afektiboa izandezala, ez dadila izan

Page 20: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

20 •hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

claudionaranjo

E

“Nik uste duthezkuntza oso

suntsitzailea dela,baina hezitzaile gisa

trebatu diren pertsonekezin dutela hori ikusi.

Hain zuzen ere,prestakuntza horren

bidez burua jandietelako eta gauzaktradizioak nahi duen

erara edo sistemaknahi duen erara

ikusteko prestakuntzajaso dutelako. Dugun

buru motairaunarazteko diseinatu

da hezkuntza, etaokerreko uste bateanoinarritzen da: dugun

buru mota zerbait onada

obedientziarako entrenamendua,eta gizakiarengana izaki oso gisabideratu dadila.

Hori da zehazki esan dudana, zukobedientziaren alderdia gaineratu dio-zun arren. Uste dut garrantzitsua delahezkuntza zein puntutaraino autorita-rioa den begiratzea, zeren hain ohitutagaude den eran ikustera, ez baituguikusten obedientziara bideratutako he-ziketa dela. Pertsonen askatasuneanesku hartzen duen heziketa dela.

Hala ere, demokrazian sinesten ba-dugu, gizaki askeen garapenaren la-guntzari arreta eskaini behar diogu.Bestela, demokrazia etiketa hutsa izan-go da, iruzurra. Demokraten heziketa-rik gabeko demokrazia, iruzur modu-ko bat da. Pertsonek diren eran izatenikasi behar dute, besteekin egonez, etabesteekin era jatorrean izan behar di-tuzte harremanak.

Hezkuntzak nola harmoniza ditzakegarunaren hiru zatiak: arrazoia,emozioak eta sena?

Bi eratara, esango nuke. Lehenik,horietako bakoitzari dagokion espa-zioa eskainiz. Ez egin beste guztia estal-tzeko moduko gehiegizko eskaera in-telektualik. Horrek ez dio espaziorikuzten sentimenduen edo harremanenbizitzari… Eta bizitzen ikasteari.

Sena aipatu dugu, eta nik sentitzendut heziketak, alde horretatik, akats ba-ten kontra joan behar duela. Gure zibi-lizazioaren zati den eta hedatuta dago-en gaixotasun moduko baten kontra.Zibilizazioa (duela sei mila urte gutxigorabehera) naturaren eta barne natu-raren kontra altxatu zen. Zibilizazioaknatura menderatu nahi du. Eta, pentsa-tzen da, guk geuk geure burua mende-

ratu behar dugula. Hori lortzeko otzan-du gaituzte. Ez gaude gure senarekinharremanetan, geure sen osasuntsua-rekin harremanetan. Esan dezakegu ezgaudela gure barneko haurrarekin ha-rremanetan. Haurraren naturaltasunalurperatu dugu, eta baita dugun senosasuntsuaren naturaltasuna ere.

Beraz, hezkuntzaren zati batekgaur egun psikoterapiaren lana denatxertatu behar du. Psikoterapeutek gi-za sufrimendua baretzen dute, alde ho-rretatik errepresioa baretuz. Pertsoneinahi dutena jakiten laguntzen diete, etaoinarrizko beharrak eta desioak izate-ko eskubidea dutela sentitzen lagun-tzen diete.

Geuk, kultura gisa, geure beharraketa desioak kriminalizatu ditugu, erre-primituegiak gara. Eta hezkuntza auto-ritarioa da, hori betikotzen duen neu-rrian. Guztiak bare eta isilik egonaraz-ten ditu. Arau batzuekiko esaneko, esa-nekoegi, gure gizatasuna pobretzerai-no.

Beraz, oinarrian hau esaten ari naiz:gizaki oso bihurtzeko era, gure bizitza-ko alor bakoitzarentzat espazioa izate-an datza.

Bigarrenik: atentzioaren edo neu-traltasunaren auzia. Meditazio hitza ereerabil daiteke. Norberaren burua leku-ko neutral gisa ikusteko gai izatea. Horiezohikoa da eta gaur egun ez da irakas-ten, tradizio espiritualetan izan ezik.Dena den, konturatzea harmoniarakooinarria da. Harmonia eskaintzen duenalderdia. Konturatzeak, gatazkak kon-pontzea ahalbidetzen du. Kontzienteez garenean, konturatzen ez garenean,gure alderdiak borrokan daude, etapertsona itsuak iluntasunean elkarrikolpeka ibiltzea bezala da. Argia dago-enean, gure alderdi guztiak lerrokatuegiten dira. Berez.

Beraz, hezkuntzaren zati batek per-tsonei une horretan presente egotenerakutsi beharko lieke. Ez soilik horriedo besteari arreta eskainiz, baizik etamementoko esperientziari arreta eska-iniz. Barnean gertatzen ari denaz kon-turatzea, beste hitz batzuetan, jabetze-ko gai izatea. Eta ez robot bihurtzea.

Page 21: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 21

Nola ikusten duzu maitasuneanonarritutako edo maitasunerabideratutako heziketa?

Modurik sinpleenean erantzungodizut: bihotz ona izatean datza. Edoadeitasuna izatean. Galdera aldatu egi-ten da: nola hezi pertsonak onak izandaitezen, ez dezaten, berez, erresumi-nik izan, ez daitezen mendekatiak izanedo ez daitezen besteekin haserreegon. Gaur, oso ongi dakigu onginahihori ezin dela soilik asmo onekin edosermoi edo idealen bidez lortu.

Psikologia pixka bat behar da. Gauregungo garapen psikologikoak gorro-toa gaixotasun bat dela jakiteko bideaematen du. Gure haurtzaroan ezarrita-ko zerbait da. Eta ezaba daiteke, uler-men egokiaren bidez. Batzuk bestee-kin haserre gaude, berez, harremanaizan genuen lehen pertsonekin, hauda, gure gurasoekin, haserre gaudela-ko. Eta gurasoekiko haserrea, nahiz etahaien borondatea ona izan eta intentzioonenak eduki, haiengandik jaso duguntratu bortitzari ematen diogun erantzunnaturala da. Hitz batean, geure kultura-

ren, geure zibilizazioaren isla garelako.Haiek gurasoak izan zituzten, eta gura-so horiek, beste guraso batzuk. Beraz,badirudi guztiok garela belaunaldiz be-launaldi pasatzen den gaixotasun ba-ten eramaileak. Besteekin haserre gau-de, Freudek erakutsi duen moduan,funtsean gure gurasoekin haserre gau-delako. Gurasoekin dugun harrema-nean zerbait konpondu behar da. Hori,hezkuntzan txerta litekeen esku hartzeterapeutikoaren antzeko zerbait da.Behintzat, nerabezaroan, atzera begi-ratzeko nahiko bizitza badenean.

Maitasunaren hezkuntzari buruzesan daitekeen gauza bat da hori. Bainanik ikusten dut maitasuna ez dela gauzabakar bat, hiru gauza baizik. Maitasunera bat ontasuna da, bihotz ona izatea.Maitasunaren beste forma bat mirespe-na edo begirunea da. Eta maitasun erahori ere garrantzitsua da, nahiko begi-runerik ez badago, bizitza asko pobre-tzen delako. Pertsonak estimatzen ezbaditugu, pertsonak interferentziabihurtzen dira. Ez bagara gauzei go-rantz begiratzeko behar adina txiki egi-

ten, ez dugu gauzen alde miragarriaikusiko. Gaur egun jendeak hauxeesan nahi du: ikus ezazu zeinen handianaizen. Eta hori negozio txarra da. As-koz ere hobea da besteen handitasunaikustea.

Eta hirugarren bide bat dago, maita-sunaren hirugarren era bat: alaitasunamaitasunaren alderdia da. Pertsonagehienek arazoak dituzte alaitasunare-kin, dibertsioarekin, eta gehienek eu-ren alaitasuna erreprimitzen ikasi dute.Alaitasuna gutxiesten ikasi dute, etabeste gogoeta batzuen atzetik jartzen.Askotan komenentzien, errekonozi-menduaren edo harrokeriaren atzetikjarri izan da, horrela, behin eta berriz.Maitatua izatearen desioa, besteen laz-tanak jasotzea edo beste batzuen era-karpen erromantikoa ere, horien atze-tik jarri dira. Gozatzeko nahikoa gaita-sunik ez dagoenean, bizitza erlijiosoak,debozio bizitzak ere, ezin du arrakasta-rik izan. Alaitasunak eta gozamenakgure ekintza guztietan presente egonbehar dute. Eta pertsona gehienak ezdira konturatzen alaitasunaren atal ho-

Page 22: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

22 •hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

claudionaranjo

E

“Hezkuntzakpertsonak erosteko eta

saltzeko prestatzenditu, langile masabaten zati izateko,

langile obedienteakizateko. Alderdipraktikoari eta

funtzionalari garrantzihandiagoa ematen zaiogiza garapenari baino.

Eta horrek duenazalpen bakarra da,

sistemak horretarakointeresa duela etapolitikariei horrelaizatea interesatzen

zaiela.

ri galdu egin dutela. Alaitasuna, musi-karen bidez, dantzaren bidez, kutsadu-raren bidez, balioespen egokiaren bi-dez, duen garrantziaren errekonozi-menduaren bidez landu behar da.Gaur egun, hezkuntza, leku beldurga-rria da alaitasunarentzat. Irakasleek ereez dute ulertzen haurrek zoriontsuakizan behar dutela, eta ez dute ulertzenheztea besteak zoriontsu egiten saia-tzea dela. Hezkuntzak gogorra izan be-har duela suposatzen da…

Baina, gazteei ematen zaienhezkuntza hobetzea lan munduanabantaila gehiagorekinsartzearekin nahasten da,arrakastarik handiena izan dezaten.

Hori egia handia da, eta nik askotanesan dut, hezkuntza, sistema militarra-ren eta sistema industrialaren bazkideikusezina dela. Hezkuntzak pertsonakerosteko eta saltzeko prestatzen ditu,langile masa baten zati izateko, langileobedienteak izateko. Alderdi praktiko-ari eta funtzionalari garrantzi handia-goa ematen zaio giza garapenari baino.Eta horrek duen azalpen bakarra da,

sistemak horretarako interesa duela etapolitikariei horrela izatea interesatzenzaiela.

Batzuetan esan izan dut pertsoneiez zaiela azterketak gainditzen bainoezer askorik gehiago irakasten. Ez dajakintzarik irakasten. Ezta ulerkuntza-rik ere. Eta azterketak gainditzea, infor-mazioa errepikatzea da, batez ere. Etatontakeria da, krimena ere bai zenbaitkasutan. Pertsonen arreta hartzea az-terketak gainditzen irakasteko… horinegozio mundurako, lan mundurakobidaia-txartelaren antzekoa da. Bidaia-txartel horrek pertsona batzuei pasa-tzen uzten die, eta beste batzuei sarreragalarazten die eta diskriminatu egitenditu. Badirudi justizia kontua dela, bai-na ez da justizia kontua. Kontuan hartubeharrekoa hauxe da: etxeko bizimo-dua ikasketekin zenbateraino bateradaitekeen. Gurasoak ere zoriontsuakdira euren seme-alabei azterketakgainditzen irakasten zaienean. Eta ezdira konturatzen, hori beste ezer bainogehiago desiratuta, helburu horretarahaien arimaren ontasunera baino bide-ratuago daudela.

Page 23: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 23

Gaur egun Claudio Naranjo Fun-dazioak Euskal Herrian Francis Eli-zaldek koordinatutako saila du. Fun-dazioari buruzko informazioa atarihonetan topatuko duzue:

http://fundacionclaudionaranjo.com

Zein izan liteke eskola gazteeninteresekoa ez izatearen arrazoia?

Nik uste dut gazteak oso pertzepti-boak direla, eta, haientzat, bistakoa dahezkuntzak biltzen duenak euren bizi-tzan garrantzi txikia duela. Hezkuntzaoso zaharkitua dago. Nik batzuetanesaten dut pertsonak hondarra jaterabehartzea bezalakoa dela, eta horrekez du elikatzen. Gai hori Mundu batera-tu baterako pertsona osoaren hezkun-tza izeneko liburuaren kapitulu bateanaztertu dut, baina luzeegia litzateke ho-rretan sartzea.

Amai dezagun mezu positibobatekin. Zeren, erresistentziengainetik, hezkuntza gureitxaropenik onena dela diozu.

Bai. Horixe da mezu positiboa, itxa-ropena. Baina ez dugu itxaropen han-dirik izan behar, horrek ez diezagunerresistentzia horien kontra borroka-tzea eragotzi. Hezkuntza aldatzea mai-la guztietara iritsiko litzateke. Irakasle-ek hezkuntza berria nahi dutela pentsadezake norbaitek, eta hori ez da egia.Badira hezkuntzarekin nazkatuta dau-den irakasleak, erreta daudenak. Etahainbeste denboraz agonia hori biziizanak bokazioa galarazi die. Soilik bi-ziraun nahi dute. Hezkuntza arloko po-litikariek, zuzendariek eta hezkuntzapolitikak ezartzen dituztenek… gober-nuaren aginduak betetzen dituzte. Etagobernuek ez dute gauza handirik eginkomunitatearen kexuen aurrean etahezkuntza krisiari buruzko kritiken au-rrean. Eskola gehiago, lansari altuago-ak eta zenbait gairen inguruan ikastekopresio handiagoa behar eta nahi dengaldetzen dute, baina, inoiz ez dute gal-dera zuzen egiten, hezkuntzaren kon-tzeptu tradizionala kolokan jarrita.

Gobernuak, gaur egun, nazioarte-ko politiketara lotuta daude. Esan de-zakegu bere arauak dituen negozio in-perio handi baten ingudearen azpiangaudela. Globalizatutako munduan,haien politika ekonomikoek denamenperatu dute, eta hezkuntza bestenegozio bat bihurtu da. Gauza asko pri-batizazio terminoetan esaten dira, ja-

betza pribatuak hezkuntza kontroladezan. Nik uste dut hori alferrikako no-rabidean doala, benetan hezkuntza al-datu nahi badugu. Uste dut gure itxaro-penak komunitatearen ahotsaren bai-tan egon behar duela. Komunitateakpolitikariak euren programetan hez-kuntzaren garrantzia kontuan hartzerabultzatu behar ditu. Ez hezkuntzagehiago orain dugun eran, baizik etahezkuntza forma berri bat.

Mundu berri bat behar dugu, eta,horretarako, ezinbestekoa da pertsonamota berri bat izatea. San Paulok esatenzuen bezala, gizaki berri bat. Gizaki za-harra atzean utzita, ez soilik zaharkitu-

tako nortasunaren zentzuan, baizik etazibilizazioaren historiaren bidez eza-gutu dugun gizakia. Guztiz berria izan-go den zerbaiterako prest egon behardugu. Eta nik uste dut hezkuntza delaAtea. Ate bakarra.

Page 24: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

24 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

e s p e r i e n t z i a k

Urte asko daramate DonostiakoIkasbide ikastolan Haur Hezkuntzanlantegiak antolatzen, eta haurren gu-rasoek, senideek, lagunek eta ezagu-nek hartu izan dute parte jarduera ho-rietan. Haurren heziketarako,familiaeta eskola gertu egotea garrantzizkojotzen dute Ikasbiden, eta lantegiakaitzakia ezin hobea dira helburu horilortzeko, harreman horiek sendotzenlaguntzen baitute.

Ikasturte hasierako bileran plantea-tzen diete gurasoei euren parte hartzea-ren garrantzia, eta bakoitzak zer egingolukeen pentsatzen joateko esaten die-te. Haien lanbidearekin lotura duenzerbait izan daiteke, edo, besterik gabe,gustuko duten edozer. Gurasoei garbiesaten diete helburua ez dela zerbaitzoragarria edo oso konplikatua egitea,ekintza hori burutzeko egiten duten bi-dea baita garrantzitsuena, eta, jakina,ongi pasatzea.

Parte hartzea zabala da eta azken biikasturteetan ia guraso guztiek hartudute parte lantegietan. Batzuetan, gaia-rekin lotzen dute, eta, beste batzuetan,gurasoak dira euren ekimenez gauzakplanteatzen dituztenak. Lantegietanerrezetak egin ditzakete; edo, beste ba-tzuetan, lantzen ari diren gaiaren arabe-ra joaten zaizkie gurasoak bisitan: gor-putza lantzen ari zirenean, adibidez,erietxean lan egiten duten hainbat gu-rasok zer lan egiten zuten azaldu zietenikasleei…

Sahara ezagutzeko aukeraLantegi batzuk laburrak izaten dira,

baina beste batzuk luzatu egiten diraeta hori izan zen, hain zuzen ere, Saha-rako esperientziaren kasua. Ikasle ba-ten izebak bere burua eskaini zuen iazSaharari buruzko lantegia egiteko etaherri horren hainbat alderdi lantzeko:historia, geografia, bizimodua, hez-kuntza, elikadura eta gastronomia,eguraldia, eraikuntzak, jostailuak… az-tertu zituzten. Eta, urtero Euskal He-rrian Sahararentzat janaria biltzeko an-tolatzen den kanpainarekin bat eginda,ikastolan jarduera hori antolatu zutenArantza Aierdi eta Ana Gorrotxategi ira-kasleek Haur Hezkuntzako 3. mailakoikasleekin.

Pertsona hori ikasgelara joan aurre-tik, interesgune hori landu zuten ikasle-ekin. Eta, horretarako, lau urte lehena-go beste ikasle batzuekin landu zutenSaharari buruzko materiala baliatu zu-

ten: bandera nolakoa den, kokapena,basamortua, hango haurrak, gerra…aztertu zituzten. Ondoren, izeba etorrizenean, argazki batzuk erakutsi zizkienlehendabizi. Baina, geroago, hangoemakumeen eta gizonen jantziak era-man zituen, eta irakasleek jantzi zituz-ten, haurrek ikus zitzaten. Saharan ber-tan egindako eskumuturrekoak eta le-pokoak ere eraman zituen, eta ikaslebakoitzari bat oparitu zion.

Baina bisita horrekin hasitako jar-duerak jarraipena izan zuen gerora ere.Hiruhileko osoa eman zuten ikasleekjarduera hori lantzen. Irakasleek, Saha-rako ipuin herrikoiak kontatu zizkietenhaurrei, eta, janariaren gaiari helduta,Euskal Herriko eta Saharako elikadura-ren artean dauden aldeak landu zituz-ten. Gela sukalde bihurtu zuten, etakus-kusa eta tea prestatu eta dastatu zi-

Ikasbide ikastolako lantegiakMundua ikastolara gerturatzeko ahalegina

Page 25: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

tuzten. Postre gisa, berriz, datilak jan zi-tuzten egun hartan.

Amaitzeko, gutuna idatzi zietenhaur guztiek sahararrei, eta jasotakoopariengatik eskerrak ematearekin ba-tera, haien herriari eta kulturari buruzasko ikasi zutela adierazi zieten. Gaine-ra, ikasleek opari bat bidali nahi zietenhango haurrei eta, eskulanak egiteaoso gustuko dutela bazekitenez, kaxaeder batean ikasleek ekarritako gauzaksartu zituzten: ilerako gomak, ile-orra-tzak, margoak, ipuinak… Eta horiekguztiak Saharara bidali zituzten, talde-ko argazkiarekin batera.

Esperientzia hor amaitu zen Ikasbi-deko ikasleentzat. Baina, egun batean,ustekabean, eskutitza jaso zuten Saha-ratik, haurren argazkiekin eta haiekegindako marrazkiekin batera. Hau-rrentzat oso polita izan zen guztia.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 25

Eta, orokorrean, haurrak gusturaegoten dira lantegietan, naturaltasunezhartzen dituzte. Urduri ere egoten dira,dena den, haien senideek ikastolaragerturatu behar dutenean. Senideakere urduri egoten dira, gauzak beharden bezala aterako diren pentsatzen,

edo haurrek jarduera gustuko izangoote duten pentsatzen… baina, lantegiaabiatzen denean, berehala desager-tzen dira kezka horiek. Jarduera horie-tan, irakasleek ez dute parte hartze akti-borik, baina beharrezkoa denean la-guntza eskaintzen dute.

Page 26: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

26 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

e s p e r i e n t z i a k

Eskola txikia da Arrankudiagakoeskola, eta proiektuetan oinarrituta egi-ten dute lan, beti. Haurrengandik gertudauden gaiak lantzen dituzte, askotanikasleek beraiek proposatuta. Izan ere,irakasleen iritziz, garrantzitsuena, ikas-leek gai zehatzak landu beharra senti-tzea da, eta gai ugari lantzen dituzte erahorretara.

Lehen Hezkuntzako lehen ziklokohaur guztiak gela berean dabiltzaArrankudiagan. Joan den ikasturtean,bost haur zeuden lehenengo mailan,eta 12, bigarren mailan. Bigarren maila-koek ez bezala, lehenengo mailakohaurrek ez zekiten ez irakurtzen, ez etaidazten ere. Irakasleek aitzakia beharzuten haur horiek idazten eta irakur-tzen has zitezen, eta bigarren mailako-ek idazketa prozesua hobe zezaten, etaaitzakia hori bihurrikeriak izan zitezke-ela bururatu zitzaien. Haurrek gustukodute bihurrikeriak egitea, eta izugarri

gustatzen zaie ondoren bihurrikeriahoriek kontatzea.

Idazketa prozesuaHasieran, asko hitz egin zuten gelan

bihurrikeriei buruz, eta haur bakoitzakbihurrikeriaren bat kontatu zuen. Lehe-nengo mailakoei beren erara idaztekoesan zieten, eta, ondoren, irakurtzeko.Gero, irakasleek beheko aldean trans-kripzioa idatzi zuten. Bistakoa zen ezzegoela hizkien kontrolik, hizki askojartzen zituztela… Horren ondoren,guztiek (lehenengo mailakoek zein bi-garrengoek) idatzitako bihurrikerienezaugarriak atera zituzten (noiz eginzuten, non egin zuten…).

Ikasleek beren bihurrikeriak idatziondoren, etxean gurasoei euren bihu-

rrikeriaren bat kontatzeko eskatu zie-ten. Bigarren mailakoek, ondoren,bihurrikeria idatzi zuten, aurretik landuzituzten ezaugarriak kontuan hartuta:zer adin zuten gurasoek bihurrikeriaegin zutenean, non izan zen, norekinzeuden, zer gertatu zen… Eta lehenen-go mailakoei bihurrikeria horren ma-rrazki bat egiteko esan zieten, eta ondo-ren, gelan kontatzeko. Idatzi ere eginzuten, baina euren erara.

Adibidez, lehenengo mailako haurbatek amak egindako bihurrikeria batidatzi zuen, baina kontrolik gabe. Ikas-le hark bazekien han zer jartzen zuen,baina ezin zen irakurri. Hurrengo egu-nean, irakurtzeko eskatu zioten; bainaez zuen dena ongi gogoratzen, eta ezzekien irakurtzen. Irakasleek haurrei

Haurrek bihurrikeriak egiten di-tuztenean, errieta jasotzen dutemaiz ordainetan, baina bihurrike-rien bidez ere ikas daiteke. Ez daAmeriketako unibertsitateren bate-an egindako ikerketa batek utzitakodatua, Arrankudiagako eskolanegindako esperientziak erakutsiduena baizik. Lehen Hezkuntzakolehen zikloko haurrek beste pausobat eman dute irakurtzeko eta idaz-teko prozesuan, haurrek, gurasoeketa irakasleek egindako bihurrike-riak bilduz. Eskola Txikien III. Topa-ketan aurkeztu zuten egitasmoa.

Bihurrikerien koadernoaNork esan du bihurrikerien bitartez ikasten ez denik?

Page 27: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 27

lagundu zieten zentzuz idazten, eta ho-rrek hobekuntza handia ekarri zuen.Eta haurrak pozik geratu ziren, idaztenzutena irakur zitekeela ikustea garran-tzitsua izan baitzen lehenengo maila-koentzat. Bigarren mailakoekin, be-rriz, testuak hartu zituzten, banatu eginzituzten denek irakurtzeko, eta azter-tzen joan ziren. Hitzen banaketa landunahi zuten, eta maiuskulak non jarri…Zalantzei buruz eztabaidatu zuten, eta,ondoren, idatzitakoa hobetu zuten.

Plastika eta matematikaGero, plastikarekin lotu zuten guz-

tia; ikasleek koadernoak egin zituzten,eta koaderno horietan idatzi zituztenbihurrikeriak. Ikasle bakoitzak, berebihurrikeriak eta familiakoak bilduta,liburuxka bat egin zuen. Irakasleek ereberen bihurrikeriak idatzi zituzten, etaoso dibertigarria izan zen denentzat.Azkenik, koadernoak etxera eramanzituzten, gordetzeko.

Eta hizkuntzarekin eta plastikare-kin batera, matematika ere landu zu-ten. Bihurrikeria idatzi zutenean, ga-rrantzi handia eman zioten testuetanbihurrikeria hori noiz, zenbat urtere-kin, egin zuten azaltzeari.

Egun batean, goizean, paper zatibat agertu zen ikasgelako paretan es-kegita: paper zati luzea zen, ardatz kro-nologikoa zuena, eta bi zenbaki beste-rik ez ziren ikusten: 2.000 eta 2.010.Goizean ikasgelara sartu zirenean etapaper zati ikusi zutenean, haurrak gal-dezka hasi ziren, zer izango ote zen gal-dezka. Ondoren, orri bana banatu zie-ten irakasleek, eta orriotan testu batageri zen. Orriaren beheko aldean, ge-lan agertutako paper zatiak zuen iru-diaren antzekoa ageri zen. 2.000tik2.010era zenbat zenbaki zeuden galde-tu zieten ikasleei, eta nola koka zitezke-en horiek marra hartan. Paretako pape-ra ardatz kronologikoa zela ikasi zutenhorrela.

Beraz, 2.000tik aurrerako zenba-kiak lantzen hasi ziren: zenbakiak ar-datz kronologikoan kokatu behar zi-tuzten, eta, besteak beste, segidak nolaosatzen diren aztertzeko aukera emanzien horrek.

Horren ondoren, irakasleek koa-dernoan idatzitako bihurrikeria zenbaturterekin egin zuten galdetu zieten, etabihurrikeria horiek ere ardatzean koka-tzeko eskatu zieten. Hori zailagoa zen,ordea. Horretarako, zer zenbaki, zer

datu behar zituzten pentsatzen hasi zi-ren, eta noiz jaio zen galdetu zioten ira-kasleari, zer urtetan zeuden... Bakoi-tzak bere erara egin zuen kalkulua. Ho-rrela, batuketa landu zuten. Azkenik,gurasoen bihurrikeria ardatz kronolo-gikoan kokatzeko eskatu zieten. Horriburuz testu bat idatzi zuten, eta testuhoriekin buruketa bat osatu zuten. Az-kenik, nagusiei eman zieten, haiek kal-kulatzeko. Amaitzean, datu horiek ar-datz kronologikoan kokatu zituzten.

Page 28: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

28 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

h e z k i d e t z a z

Bullying-arenezkutuko gakoak bistaratzen

Bullying-ari buruz ari dira Mari-sa Otaduy eta Make Irigoyen artiku-luan, baina, jakina, hezkidetzarenikuspegitik. Ikuspegi horretatik,bullying-a, gizarte sexistan gerta-tzen, sustatzen eta legitimatzen di-ren indarkeriazko harreman siste-matikoen ondorio zuzena dela diote,eta askotan heterosexismoaren le-geak ez jarraitzegatik gertatzen de-la, hau da, kasu askoren atzean les-bofobia, transfobia eta homofobiadaudela. Horrelakorik gerta ez da-din, gelan esku hartzeko hainbatproposamen egin dituzte.

Marisa OTADUY BENGOA etaMake IRIGOYEN PERURENA

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

Gure munduan pertsona guztieneskubideak bermatzeko eta harremanpositiboagoak eraikitzeko, bai elka-rren artean, bai bestelako bizidunekin,bai planetarekin, zeregin dezente duguoraindik. Horren adibide dira, hezkun-tza-eremuan azken urteotan askorenkezka eta hausnarketagai bihurtu den"bullying"-a edo "berdinen arteko tratu

rosexismoaren legeak ez jarraitzeaga-tik: dagokion rol maskulino edo feme-ninoa ez betetzeagatik, talde dominan-teko kide ez izateagatik, edertasun-ere-dua betetzen ez duen gorputza izatea-gatik, heterosexuala ez izateagatik...Bullying kasu askoren azpian lesbofo-bia, transfobia eta homofobia daude,eta hori da seguru aski bullying-arenaurpegirik ezezagunena. Hezitzaileokezinbesteko dugu errealitate horrengarrantziaz kontzientzia hartzea, pro-posatu ohi ditugun esku-hartzeak be-netan eraginkorrak izateko.

Aldaketarako hezkuntza-gakoak:- BEHATU. Oso garrantzitsua da

ikasleen aniztasunaz jabetzea, nolasentitzen diren jakitea eta haien beha-rrak identifikatzea: ezkutuan dagoenaaintzat hartzea, errespetatzea edo kon-pontzea zaila baita.

- EZAGUTU. Zer sozializazio-bal-dintza inposatzen zaizkie neska-ikasleeta mutil-ikasle izateagatik? Zer oztopo

txarrak".

Zer da bullying-a?Ingelesetik datorren hitza da eta li-

teralki "harroputz" edo "handiputz"esan nahi du. "Berdinak" direnen arte-an ematen den indarkeria da. Hezkun-tza-eremuan, bullying-egoera bat ikas-le batek edo talde batek denboran ze-har, behin eta berriz, beste ikasle batikaratu, iraindu, bakartu edota meha-txatzen duenean gertatzen da; harengauzak hondatzean edo eraso fisikoakeragiten dizkionean. Bi aldeen artekobotere-harremanak oso ondorio la-rriak eragiten ditu biktimarengan: hers-tura, harremanetarako arazoak, auto-estimu baxua, segurtasunik eza, esko-la-errendimendu eskasa...

Bullying-aren definizioa hezkide-tzaren ikuspegitik osatzen

Sarritan bullying-arekiko interpre-tazio hau nagusitzen da: erasotzaileek,erasotuek eta inplikaturiko guztiek ha-rreman-arazoak dituzte, eta egoera al-datzeko erantzun eta estrategia indibi-dualak landu behar dituzte.

Hezkidetzaren ikuspegitik feno-meno hori askoz sakonagoa da: bull-ying-a gizarte sexistan gertatzen, susta-tzen eta legitimatzen diren indarkeriaz-ko harreman sistematikoen ondoriozuzena da. Estereotipoek markatzendute, kultura guztietan, pertsona bateknolakoa izan behar duen sozialki onar-tua izateko.

Horrela, bullying fenomenoak, era-sotuak "behar bezalakoa ez izateagatikedo susmagarri izateagatik" jasotakodiskriminazioan datza. Zergatik? Hete-

Page 29: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 29

dituzte haien bizi-proiektua eraikitze-ko?

- EKIN. Giza Eskubideen aldarrika-penak hau zehazten du: "pertsona orokbere osotasun pertsonalaren kontrakoindarkeriazko egoera edo erasoen au-rrean Estatuaren babesa izateko esku-bidea du". Ikasleak askatasunez adie-razteko eta partaide aktiboak izatekosegurtasun guneak sortzea hezitzaile-on zeregina da.

- ETA... GALDERAK EGIN. Gureikasleak irain diskriminatzaileetatik etahomofoboetatik salbu al ditugu? Ema-kumeak edo gizonak, minusbaliatuak,adinekoak... gutxiesten dituzten jarre-retatik babesten al ditugu? Emakumeeta gizon-eredu positiboak eta berdin-tasunezkoak, sexu aukera anitzak,hainbat tipologia fisiko... aurkezten aldizkiegu curriculumean, gelako egu-nerokotasunean?

Esku-hartze zehatzak:• Heziketa afektibo-sexuala gure

hezkuntza-jardueran barneratzea, gi-za-sexualitateari buruzko diskurtsoaadierazpen modu guztietan normaliza-tuz, inolako ierarkizaziorik egin gabe.

• MAITASUNA kontzeptua lantzea,harreman afektiboak eta bikoteko ha-rremanak eraikitzerakoan norberarenzein besteen onarpena, errekonozi-mendua, errespetua eta askatasuneanoinarritzea sustatuz.

• Liburutegian aniztasun afektibosexualaren inguruko kontsulta-atalasortzea genero-ikuspegia erakustenduten bideoak, artikuluak, aldizkariaketa abar bilduz.

• Eguneroko bizitzan zein curricu-lumean emakume- eta gizon-eredu po-sitiboak bistaratzea, genero-estereoti-poak betetzen ez dituztenak, hainbatkulturatakoak, hainbat aukera sexuale-kin...

• Hizkuntza hezkidetzailea erabil-tzea (ahozkoa, idatzia eta ikonografi-koa). Horrek errespetuz eta berdinta-sunez aipatzen ditu emakumeak, gizo-nak eta pertsona guztiak.

• Ikasle, familia eta ingurukoekintopagunerako eta lankidetzarako es-pazioak sortzea, tratu txarren ingurukoeztabaidak egitea, esku-hartze propo-samenak biltzea eta jarduera-protoko-loak bateratzea.

Laburbilduz, bullying-aren aurka-ko antidoto gisa, elkarbizitza hezkide-tzailea sustatzea proposatzen dugu.Zer lortzeko?

• Ikasleak beren identitatearekingustura egotea, harreman sozial eta

afektibo-sexual positiboak eta autono-moak eraikitzeko konpetenteak izatea.

• Garapen pertsonala eta soziala al-di berean landuz, eremu pribatuan etaetxean zein publikoan ongi moldatzendiren pertsona osoak heztea.

• Bizi-proiektu propioa duten per-tsonak izatea, berdintasun harremanakeraikitzen dituztenak, gure mundua-ren etengabeko hobekuntzan konpro-miso eta parte-hartze aktiboa erakus-ten dutenak.

AZKEN ORDUKO BIBLIOGRAFIA:PLATERO MÉNDEZ, Raquel y GÓMEZ CE-

TO, Emilio: Herramientas para combatir el bull-ying homofóbico, Talasa ediciones, Madrid, 2007.

EMAKUNDE aldizkaria: El amor entre muje-res, Emakunde, Vitoria-Gasteiz, 2008 (72. zenba-kia).

SAREAN:http://www.zubiakeraikitzen.blogspot.com/

ZUBIAK ERAIKITZEN HEZKIDETZA TALDEA(ikus: Indarkeriari zero tolerantzia/ Heziketaafektibo-sexuala/ Hezkidetza).

http://martxoak8.nireblog.com/cat/harre-manak (ikasleentzat).

http://www.yogyakartaprinciples.org/ Ge-nero Identitatea eta Sexu-joerarekin lotutako GizaEskubideen Nazioarteko Legediaren Ezarpenariburuzko Yogyakartako Printzipioak (2006).

http://tutorglbt.blogspot.com/ (ikasle gay, les-biana, bisexual eta transexualentzako gunea. Be-reziki "Homofobia entre adolescentes" bideoa).

Page 30: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

Zer ezaugarri izan beharko lituzkeXXI. mendeko Euskal Herriko

Hezkuntza Sistema Nazionalak

Galdera horri erantzuten ahalegin-tzeak etorkizunera begira jartzea eska-tzen digu ezinbestean, betiere dauka-gun errealitatetik abiatuz, baina baitakolektibo gisa ditugun iguripenetatikere. Beste modu batera esanda, aldebatetik, kokatuta gauden europar tes-tuinguruan XXI. mendeko hezkuntzasistemei eskatzen zaiena kontuan har-tuz, eta bestetik, euskal gizarteak beharduen hezkuntzaren eredua aurrez iru-dikatzen saiatuz.

Testuinguru orokorrari dagokio-nez, aurrerantzean ere, hezkuntza sis-temari berezko gisa ezarritako hiru xe-deok hor dirautela dirudi, modu prakti-ko batean honelakoak liratekeenak:errealitateari buruzko ezagutzak bere-ganatuz pertsonaren garapena bultza-tzea, sozializatzea eta lanerako presta-tzea. Hori erreferenteetako bat bezalahartuz, galderaren bigarren zatiari, fun-tsezkoenari alegia, aurre egiteari ekinbehar diogu: etorkizunari begira, non-dik abiatzen gara gure gizartearen es-kariei erantzun egokia ematera zuzen-

tzen garenean?Aldaketa handiak gertatzen ari dira

azken hamarkadetan munduan etaEuskal Herrian eta gizarte aldaketa az-kar horien eta globalizazioaren eta di-namika sozial berrien ondorioz, erron-ka berriak agertzen zaizkigu (migra-zioa, teknologia berriak eta informaziosaturazioa, adibidez). Aldi berean, fa-milien tipologia eta ikastetxeekiko ha-

rremanak aldatzen ari dira, baita hezi-tzaileen zereginak eta formazio-beha-rrak ere. Egoera horri aurre eginezerantzun egokia eskainiko dion hez-kuntza sistema bat asmatzerakoan, ha-sieratik gainditu beharreko oztopo batdugu: Euskal Herriak, gaur egun, ez duhezkuntza sistema propiorik. Azkenhamarkadetan sistema berri hori eraiki-tzeko bidean emandako urrats guztiakaintzat hartuz, Hezkuntza Sistema pro-pioa garatu behar dugu.

Zein lirateke Hezkuntza Sistemahorren funtsezko ezaugarriak edo oi-narriak? Zutabe nagusiak aipatzeko-tan, Nazio Eztabaida Guneko Hezkun-tza Batzordearen ekimenez eta hez-kuntzako hainbat eragileren arteanosatu eta adostutako Euskal HerrikoOinarrizko Hezkuntza Akordioa ardatzbaliagarritzat jotzen dugu:

1.- Eskubideetan oinarritutakoHezkuntza sistema.

Hezkuntza ikuskera propio horren

galdeidazue

?Abel ARIZNABARRETA

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA

30 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

Page 31: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 31

Egoera horri aurre eginezerantzun egokiaeskainiko dionhezkuntza siste-ma bat asmatze-rakoan, hasieratikgainditu beharre-ko oztopo bat dugu:Euskal Herriak, gauregun, ez du hezkuntzasistema propiorik. Azkenhamarkadetan sistemaberri hori eraikitzekobidean emandako urratsguztiak aintzat hartuz,Hezkuntza Sistema pro-pioa garatu behar dugu.

?

gauzatzean, Euskal Hezkuntza Siste-mak, euskal herritar guztiei, nazioarte-ko oinarrizko eskubideen hitzarmene-tan jasotako eskubide unibertsalak ai-tortzeaz eta bermatzeaz gain, eskubidehauek bere egin beharko lituzke, gureustez:

• Eskolaren bidez euskalduntzeko(euskaraz ikasteko eta euskaraz bizi-tzeko) eskubidea.

• Euskal Herriko Curriculum pro-pioaren arabera hezteko eskubidea.

• Parekidetasuna lortzeko didakti-kan oinarrituriko hezkuntza jasotzekoeskubidea.

• Oinarri demokratikoen araberaantolatutako eta kudeatutako hezkun-tza komunitate bateko partaide eragin-korra izateko eskubidea.

• Euskara eta jakintza ardatz izangodituen eta, Euskal Herriaren beharrakasetuko eta bideratuko dituen EuskalUnibertsitate Sistema izateko eskubi-dea.

• Hezkuntzaren bidez norbereahalmenak garatzeko eskubidea, per-tsona kritiko eta aske izateko bidean.

• Euskal gizartera heldu berriakizan eta Euskal Herriko ikasguneetansartzen diren etorkinei euren ama hiz-kuntza eta kultura errespetatuko zaiz-kienaren eskubide osoa aitortzea etabermatzea.

• Ikastetxe bakoitzeko hezkuntzakomunitateak Hezkuntza Proiektuaizateko eta kalitatez garatzeko eskubi-dea.

• Hori guztia posible izan dadin,Europako hezkuntza esparruan, Eus-kal Herriak hezkuntza sistema propioaizateko eta arautzeko eskubidea.

2.- Euskal Curriculum oinarriz-koa eta komuna definitzeko eta ezar-tzeko konpromisoa.

Giza taldeen ezaugarrietako batkultur ondarearen transmisioa da. Be-launaldi batek hurrengoari hainbat ohi-tura eta ikusmolde, uste-sinesmen etajokabide transmititzen dizkio. Hezkun-tzak, historian zehar eta mundu osoan,zeresanik izan du eginkizun horretan.Eginkizun horren bi alde funtsezko az-

pimarra ditzakegu: batetik, gizakiarendimentsio soziala erabat garatzea, eta,bestetik, gizabanakoen artean errefe-rentzia komunetik datozen kohesio so-zialak ezartzea.

Alde horretatik begiratuz, Curricu-luma, hezkuntza praktika gidatzen du-ten helburu eta edukien arrazoizkoprogramazio tekniko hutsa baino as-koz gehiago da. Curriculuma, gizarte-elkarte batek eskola eremuan dituen gi-zarte- eta kultur-egitasmo propioenadierazpen gisa uler daiteke.

Baina Curriculum propio hori defi-nitzerakoan, ikuspegi berritzailea, etaetorkizunera begira hezkuntza sistemaosoaren berrikuntza orokorra sustatze-ra zuzendua dagoena planteatu behardugu; egungo eta biharko euskal gizar-tearen hainbat beharrizan sozialei ir-tenbideak eskaintzeko modukoa, ale-gia. Horregatik, Euskal Curriculumaeraikitzerakoan, berreskurapen etakultur integrazio inklusiboaren ere-duen arteko uztarketa egiteari ezinbes-tekoa deritzogu. Zergatik eredu hori?Gure hizkuntza eta kultura asimilazioprozesu baten ondorioz minorizazio e-goeran daudenez, horiek mantentzekoeta indartzeko berreskurapen kultura-laren eredua hartu dezakegulako abia-puntutzat. Baina etorkizuna eraikitze-ko, kultur integrazio inklusiboaren bi-dea jarraitzea proposatzen dugu; hauda, batasuna eta aniztasuna bateratzendituen bidea. Planteamendu horrekinlandu da oraintsu aurkeztutako EuskalCurriculuma, bere inguruan hezkun-tzako hainbat eragileren babesa etaaplikatzeko konpromisoa bildu ditue-na, hain zuzen.

3.- «Hezkuntza Publikoa» kon-tzeptuaren birdefinizioa.

«Hezkuntza Publikoa», herrien etaherritar guztien garapenerako beha-rrak asetzen dituen hezkuntza izan be-har da, aukera berdintasunean eskubi-de guztiak ziurtatuko dituen kalitatez-ko zerbitzua, alegia. Beraz, Euskal hez-kuntza publikoa «publiko-herritar»ikuspegian kokatzen dugu; hots, ko-munitateari lotua, hezkuntzan ere de-

mokrazia parte-hartzailea gauzatu nahibaitugu. Horregatik, horren diseinua,antolaketa, planifikazioa, kudeaketaeta garapena botere publikoei eta hez-kuntza komunitate osoari dagozkieladeritzogu. Edonola ere, ukaezina dabotere publikoek guztion hezkuntzaeskubideak bermatzerakoan duten be-tekizuna. Finantzazioak eta kontrolak,esaterako, publikoak izan beharko lu-kete; eta hezkuntza publikoaren kude-aketa eraginkorra, gardena eta jarrai-pen soziala duena. Ikastetxeen titulari-tateak eta kudeaketak, berriz, horieneta botere publikoen arteko hitzarme-nean oinarritutakoak izan beharko lu-kete.

4.- Eskola-erakunde bakoitzarenautonomiaren eta protagonismoarenaldeko apustua.

Eskubideak berma daitezen, hezi-keta prozesua hobetzea eta egokitzeaizango da eskola-erakunde bakoitza-ren egitekoa. Bide horretan ezinbeste-kotzat jotzen dugu Hezkuntza Proiektupropioa izatea, hezkuntza komunitate-ko partaide guztiena izango dena etakudeaketa eta gainbegiratze demokra-

Page 32: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

32 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

tikoak izango dituena.Ikastetxearen Hezkuntza Proiek-

tuaren oinarrizko zutabe izango dira:a) Ikasle guztiak euskalduntzeko

konpromisoa bere eginaz, hizkuntzentrataerarako proiektu propioa gara-tzea.

b) Egite pedagogiko koherenteaeta herritarren kohesioa lortzeko tresnabaliagarria deritzon heinean, EuskalCurriculuma garatzeko konpromisoahartzea.

Bi zutabe horietan oinarritutakoHezkuntza Proiektuaren funtsezkoosagaiak izango dira honako hauekere:

• Ikasleen behar afektiboak etaemozionalak kontuan hartzea.

• Helburua, ikuspegi kritikoa du-ten herritar autonomoak lortzea izanik,neska-mutilen kontzientzia librea etakritikoa garatzen laguntzea.

• Menpekotasunean oinarritutakoharremanak baztertuz, eskubide ber-dintasuna helburu izatea, sexuen arte-

ko parekidetasuna lortzeko metodolo-gia didaktiko egokia aplikatuz, eta au-kera berdintasuna garatzen duen jen-dartea lortzen laguntzea.

• Jatorri anitzeko ikasleak, maila so-zial eta kultural anitzekoak, hainbatgaitasun eta muga dituztenak testuin-guru ahalik eta normalizatuenak parte-katuz, elkarrekin aritzea hobestea.

• Ikastetxearen eta hezkuntza ko-munitatearen bizitza eta harreman sis-tema dinamiko, parte hartzaile eta de-mokratikoa bultzatzea.

• Ikastetxe bakoitzaren ibilbideaneta esparru guztietan ematen diren pro-zesuen, eta batez ere, ikasi eta heztekoprozesuen jarraipena eta ebaluazio sis-tematikoa aplikatzea, egin beharrekohobekuntzak ezartzeko helburuz.

• Inguruarekin harreman zuzenaizatea, ikastetxearen esparru zehatzagaindituz, familiekin, erakunde zeingainerako gizarte eragile ororekin, es-kaintzen dituzten aukera hezitzaileezbaliatzeko helburuz, harremanetan etaelkarreraginean aritzea.

Horretarako, hezkuntza sistemaberriak gaurkoa baino kudeaketa-ere-du askoz ere deszentralizatuagoa gara-tu behar du. Ezinbestekoa da ikastetxeguztiek, arlo guztietan, ahalik eta auto-nomia maila handiena izatea (antola-ketan, hezkuntza- zein ikasketa-proiektu eta programazio arloan, hez-kuntza-berrikuntzan, giza- zein finan-tza-baliabideen kudeaketan, ebalua-zioan…), baina baita, ikastetxeen alde-tik, autonomia maila hori onartzeak etakudeatzeko konpromisoa bere egiteaksuposatzen duten erantzukizunari au-rre egiteko borondate praktikoa ager-tzea ere.

5.- Hezkuntzaren lehentasun so-ziala.

Hezkuntzak berebiziko garrantziadu norbanakoaren eta herri baten gara-penean, baita gizartea kohesionatzekoere. Horregatik guztiagatik, hezkun-tzak lehentasun soziala izan behar du,eta baita beharrezkoak dituen baliabi-deak eta inbertsioak jaso ere. Jakin ba-dakigu inbertsio ekonomiko handie-

nak egiten dituzten sistemak ez direlabeti etekin edo emaitza onenak lortzendituztenak eta hezkuntzaren kalitateabultzatzen duten faktore eragileenenartean ere, funtsezkoak diren beste as-ko badaudela; bat gatoz hezkuntzakogiza baliabide zein baliabide formal etamaterialen arrazionalizazioa eta opti-mizazioa aldarrikatzen dutenekin. Bai-na uste dugu ez dagoela ukatzerik, gu-re hezkuntza sistemaren kalitatezkofuntzionamendua bermatzeko aurre-kontu egokia izatea funtsezko elemen-tua dela.

Non jarri maila egoki hori? Ingururabegiratuz, Euskal Herriak gaur egunduen gizarte-garapen mailak eskatzenduen hezkuntza sistema batek beharduen inbertsio ekonomikoa Europakonaziorik aurreratuenetan egiten ari di-renaren parekoa izan behar duela ikus-ten dugu. Horrek, Barne Produktu Gor-dinari buruz ari garela, zera esan nahidu: Estatu espainoleko % 4,5eko eta Eu-ropar Batasuneko % 5,1ko batez beste-koa gaindituz, egungo inbertsioak su-posatzen duen % 3,8tik abiatuz (EAEkodatuen arabera), Europa iparraldekoherrialdeetara begiratu behar dugula.Ibilbide luze samar horretan, tartekoerreferentzia izan beharko luke, jadaDelors Batzordeak bere garaian go-mendio gisa iragarri eta, ondoren, Lis-boako Akordioek (2000) 2010.urtera-ko BPGaren % 6ra iristeko ezarri zutenkonpromisoa. Baina, ikusi ahal izan de-nez, emeki-emeki bada ere, hezkun-tzaren finantzaketak pisua galdu duEAEko aurrekontuetan azken urteotan:ez da hori norabide zuzenean goazena-ren seinalerik onena.

Amaitzeko, gure herriarentzakozer-nolako hezkuntza sistema nahi du-gun eztabaidatzeko eta adosteko une-an gaudela uste dugu. Bide horretaneman ditzakegun urratsak, egin ditza-kegun ahaleginak bateratzeko garaian,alegia. Besteak beste, Euskal Hezkun-tza Sistemaren Legearen inguruko ezta-baida abiatzea eta jorratzea.

Argia aldizkariak kaleratzen duen Larrungehigarriaren 126. zenbakian (2008ko aza-roa) argitaratutako testuaren egokitzapena.

Curriculum propio horidefinitzerakoan,

ikuspegi berritzai-lea, eta etorkizu-nera begira hez-

kuntza sistemaosoaren berrikun-

tza orokorra sustatzerazuzendua dagoena plan-

teatu behar dugu; egungoeta biharko euskal gizar-

tearen hainbat beharrizansozialei irtenbideak

eskaintzeko modukoa,alegia. Horregatik, EuskalCurriculuma eraikitzera-koan, berreskurapen etakultur integrazio inklusi-

boaren ereduen artekouztarketa egiteari ezin-

bestekoa deritzogu.

?

Page 33: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakmartxoa

Page 34: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

Kooperatiba bakarrean biltzea adostu duteikastolek

Ikastolen VI. Batzarrean elkartu zi-ren 91 ikastoletako ordezkariek ahobatez onartu zuten “Ikastolak orain etagero” txostena. Irailaren 27an hasi zu-ten VI. Batzarra Hendaian, eta orduanezagutarazi zuten Europako Koopera-tiba bihurtzeko eta erakunde bakarre-an biltzeko asmoa. VI. Batzarraren bi-garren zatian, ia ahoz batez berretsi zu-ten orduan lortutako akordioa. Ekaina-ren 13an aurkeztuko dute kooperatibaberria eta horrek hainbat onura ekarri-ko dituela nabarmendu du Koldo Telli-tu, Ikastolen Elkarteko presidenteak.Horien artean, egitura sinpleagoa etaahots bakarra izango dituztela esan du.

Ekaina bitartean, hainbat gauza ze-haztu beharko dituzte: enpresa bakarraedo korporazioa izango den, egituraberria zein izango den, langileen le-kualdatzeak nola egingo diren, egoitzanagusia non izango den, zerbitzuak

nola antolatuko diren eta kooperatiba-ren ordezkariak nor izango diren, bes-teak beste. Auzolana izango da Koope-ratiba berriaren printzipio nagusia etagarbi utzi nahi izan dute ikastola bakoi-

tzaren identitatea erakunde berriaren“gainetik” izango dela. Ekainaren 13kobatzar eraitzaileak erabakiko ditu pun-tu horiek guztiak irailaren 1etik aurreraabian egon dadin.

Euskal curriculumaren aldeko hain-bat ekimen abiatu ditu EHBEk

Euskal Curriculumaren aldeko sinadurak biltzen ari da Euskal Herriak

Bere Eskola herri ekimena eta otsailaren 18an Donostiako Doka aretoan

curriculumaren aldeko ekitadi kulturala egin zuten.

Bestalde, martxoaren 28an Euskal Unibertsoa’09 egingo dute Eiba-

rren, Euskal Unibertsitatea aldarrikatzeko. Egun batez Euskal Unibertsi-

tatea irudikatuko dute eta bertaratzen direnei euskara hutsean, eduki

ugari eta ekitaldi kulturalak eskainiko dizkiete. Badugu, bagara; Euskal

Unibertsitatea plazara! da aurtengo ekitaldirako aukeratu duten leloa.

Bestalde, Euskal Curriculuma aldarrikatu, borrokatu eta eraikitzeko

bidean, tresna ezinhobea jo dituzte wikiliburuak, auzolanaren bidez cu-

rriculuma eraikitzeko. Eskolaz eskola egiten direnak partekatzeko tresna

modura erabil daitezke wikiliburuak, norberak bere ekarpenekin abe-

rastu baititzake.

34 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009k

“Bizi euskaleskola” Iruñean

Maiatzaren 24an, XIV. Jaia egingo du Sor-

tzen-Ikasbatuaz elkarteak Iruñeko Takonera

parkean. Bizi euskal eskola izan da aurtengora-

ko aukeratu duten leloa, eta Antsoaingo Haur e-

ta Lehen Hezkuntzako Ezkaba ikastetxea ari da

festa antolatzen. Egitarau zabala prestatzen ari

direla aurreratu dute antolatzaileek. Besteak

beste, kale musikariak, dantzariak, pailazoak e-

ta rock taldeak izango dira.

Page 35: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

Duela 35 urte ezaguna egin zen Ikastola kanta berreskuratu nahi izan du-te ikastolek mezua berrituz, gaurko egoerara ekarriz eta talde lana bultzatuz.Pirritx eta Porrotx pailazoak, Aire ahizpak eta Eñaut Elorrieta Ken 7 taldekoabeslariak hartu dute parte, besteak, beste, lan horretan.

Ikastola kanta 70. hamarkadan sortu zuen Bilbon Saioka taldeak eta Eus-kal Herriko ikastola askotara zabaldu zen. Orain, abestia berreskuratu, etalau bertsio jasotzen dituen CD-a kaleratu dute: lehen bertsioan, kanta osorikentzun daiteke; bigarrenean, leloa soilik entzun daiteke, ikastola bakoitzakbere hitzak sor ditzan; hirugarren bertsioa txirularekin jotzeko moldatu dute;eta laugarrena, berriz, karaokerako prestatu dute.

Jatorrizko doinua eta hitzak Saioka taldearenak dira, Xabier Zabalak eginditu musika, moldaera, programaketa eta teklatuak. Pirritx eta Porrotxek hi-tzak eta ahotsak moldatu dituzte eta ahotsetan parte hartu dute baita ere AireAhizpek, Eñaut Elorrietak eta Oiongo ikastolako ikasle, irakasle eta guraso-ek. Horiez gain beste hainbat musikari eta pertsona aritu dira proiektuan la-nean.

Ikastola kanta aurkeztu dute

Kanpaina abiatu dute Ikasle Abertzaleek

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 35

IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLAKANTATZEN DIOGU IKASTOLARIIKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA KANTA DEZAGUN DENOK

Goizean jaiki, gosaldu, ohea egin, jantzi, ta banoa ikastolara, bai, atarian bildu naiz alai lagunekintxirrinak jotzean gelara, gelara!

IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA

Euskaraz hazi eta euskaraz ikasiherritik mundura bideak ireki, bai,elkarlanean geroa ereiten hasigure altxorra irabazi, irabazi!

IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA

Koloretan amestu, koloretan bizihartu eta eman maitasunez blai, bai,sentituz pentsatu eta pentsatuz ekintxanpa berean arraunean, arraunean!

GORA IKASTOLA, GURE IKASTOLA!

IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA

Ikastola kanta

Ikasle boterea eraikitzeko kanpaina abiatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak, ikasle mugimenduaren egoera “latza” gain-

ditzeko eta Hezkuntza Sistema Nazionala bultzatzeko helburuz. Hezkuntza Sistema Nazional herritarra eta parte-hartzailea eraiki-

tzen jarraitzeko asmoa azaldu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak eta inposatutako hezkuntza sistema arrotzei aurre egiteko be-

harra azpimarratu dute. Horixe da hain zuzen ere abiatu berri duten kanpainaren leloa: “Hezkuntza sistema arrotzen gainetik ikas-

leria eraikitzera!”. Ikastetxez ikastetxe eta unibertsitatez unibertsitate egoerari aurre egingo diotela azaldu dute Ikasle Abertzaleak-

eko kideek eta, ikasle mugimenduak bizirik jarrai dezan, aldarrikapen taulan zerrendatu dituzten erronkak beteko dituztela adie-

razi dute.

Page 36: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

* Ikastolen elkartearen jardunaldiak Noiz: martxoak 10, 11, eta 12. Non: Europa Jauregia, Gasteiz. Antolatzailea:

Euskal Herriko Ikastolen Elkartea. Izena ematea: Ikastolen Elkartean. Informazio gehiago: www.ikastola.net.

* Oinarrizko konpetentziak eta gelako lana Noiz: martxoak 10 eta 11. Non: La Bolsa erakina, Bilbo. Antolatzailea:

Adarra pedagogia erakundea. Izena ematea: 944.153.795. Informazio gehiago: www.adarra.org.

*Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza hezitzaileentzat Noiz:martxoak 13. Non: EHUren Filosofia eta Hez-

kuntza Zientzien Fakultatea, Donostia. Antolatzailea: EHU. Izena ematea: 943.015.937 edo [email protected].

Informazio gehiago: www.elkarrekin.org.

* Dibertsitatea eta kultur-aniztasuna Noiz: martxoak 16 eta 17. Non: Bilbo. Antolatzailea: Hezkuntza Ildo Berriak

Fundazioa. Izena ematea: 902.431.179 edo [email protected]. Informazio gehiago: www.fundacionn-

ce.org.

Eusko Jaurlaritzak eta Pirinio Atlan-

tikoetako Lanbide eta Artisauen Gan-

berak sinatu duten protokoloaren bi-

dez, Lanbide Heziketako tituluak Bida-

soaren bi aldeetan baliotzea aztertuko

dute. Datorren ikasturtearen hasierara-

ko, helburu zehatz batzuk aurkeztu

nahi dituzte.

36 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

Ikastaroak

Lanbide Heziketakotituluak Bidasoaz bialdeetara baliagarri Bergaran izango da aurten euskal

eskola publikoaren festa ekainaren7an. Euskal eskola publikoari obatu le-lopean antolatu du aurtengo jaia EHI-GEk, Euskal Herriko Ikasleen eta Gura-soen Elkarteak. Lau gune izango diraBergaran: ikastetxe guztiak dauden in-gurua, 6 urte arteko haurrentzat izangoda; Santa Maria eliza dagoen lekuan, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutakogunea egongo da, Bidebarrin kultur a-niztasuna isalatzen duen gunea egon-go da eta, azkenik, herriko plazan,hainbat taldek kontzertua eskainikodute.

Obatu euskal eskola publikoari

Euskararen erabilera sustatzeko gakoen bila

Euskararen ezagutzak gora egin duen arren, erabilera ez da pro-

portzio berean hazten eta hori izan da Soziolinguistika Klusterraren

II. Jardunaldian aztergai izan duten gai nagusia. Otsailaren 20an izan

zen Donostian jardunaldia eta hainbat gai landu zituzten: ezagutza

eta erabilerari buruzko datuak, hainbat esparrutan eragiteko mo-

duak eta informazio eta komunikazio teknologien erronkak, beste-

ak beste. Hainbat hitzaldi eta tailer izan ziren eta euskarak bizi duen

egoera aztertzea izan zen guztien helburua.

Page 37: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 35

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak, ez-ker abertzaleak eta LAB eata EILAS sin-dikatuek Nafarroako Gobernuak egin-dako hezkuntza programa kritikatu du-te, euskararen kontrako erasotzat etairuzurtzat jo dutelako.

Nafarroako Hezkuntza Sailak 2009-2010 ikasturterako eskola publikoeta-rako programa eleaniztunak aurkeztuditu, eta ingelesaren aldeko apustuaegin du. Euskarazko irakaskuntzanikasgaien % 30 ingelesez izango dira,eta gaztelaniaz ikasten dutenek esko-len % 40 jasoko dituzte ingelesez.

Euskarazko ereduan, Lehen Hez-kuntzako azken zikloan eskolen % 30eskainiko dira ingelesez, eta gaztela-niazko eredua dutenetan % 40. Nafa-rroa osoan zabalduko da gaztelaniazkoereduaren eskaintza, eta eremu euskal-dunean eta mistoan baino ez euskaraz-koa. Carlos Perez-Nievas Nafarroakohezkuntza kontseilariak adierazi due-nez, “ingelesezko eskolek ez diote kal-

terik egingo ikasleen euskarazko gaita-sunari, eta euskarazko hezkuntza ez dadesagertuko”. Oraingoz, zentro ba-tzuetan eskainiko dituzte programaeleaniztunok, baina helburua aukerahori hezkuntza sistema guztira zabal-tzea da, eta 15 urte beharko dira pro-gramak ikastetxe guztietara zabaltze-ko.

Programaren bidez bi helburu lortunahi dituzte: alde batetik, hizkuntzakikasgaien barnean txertatzea, eta, bes-tetik, curriculumaren barneko bestehizkuntzen arteko lan bateratua egitea.Teresa Aranaz Eskolako HizkuntzaPlanifikaziorako Zerbitzuko zuzenda-riak zehaztu duenez, helburua ez daeuskarari edo gaztelaniari orduak ken-tzea, guztien ikasketak hobetzea bai-zik.

Euskarazko ereduan, euskara, gaz-telania eta ingeles eskolak izango dira,baina gaztelaniazkoan, gaztelania etaingelesa izango dira beharrezko hiz-

kuntzak, eta hirugarren bat hautatzekoaukera izango dute ikasleek. Gaztela-niazko ereduan, hiru urtetik aurrera ja-soko dituzte haurrek ingelesezko esko-lak, eta lau urtetik aurrera euskarazko-an. Dena den, euskarazko ereduan in-gelesezko ordu gutxiago izango badiraere, ikasleek emaitza bera lortzea espe-ro dute; ingelesezko B2 maila, hain zu-zen.

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak pro-gramen helburu bakarra “euskara ira-kaskuntza sistematik baztertzea” delasalatu du. Nafarroako Hezkuntza De-partamenduak eredu berriarekin, ikas-leek ingelesezko B2 maila lortuko du-tela esan du eta Sortzen-Ikasbatuazekesan duenez, hori da gaur egun D ere-duan ikasten duten ikasleen % 66k lor-tzen dutena.

Hori guztia salatzeko martxoaren6an manifestazioa egingo dute IruñeanIruzurrei aurre egin! Eskolak euskal-dundu behar du! lelopean.

Bigarren Hezkuntzako ikasketak D ereduan egin nahi dituzten Bilbo-

ko Zurbaran ikastetxeko ikasleek beste ikastetxe batera joan beharko du-

te. Izan ere, Hezkuntza Sailak ez du D eredurik jarri institutuan. Aurreran-

tzean ikastetxea aldatzea edo ikasketak euskaraz egiteari uko egitea bes-

terik ez dute izango. Datorren ikasturtean DBHn hasi behar duten ikasleek

orain arteko ibilbidea D ereduan egin dute, baina, hemendik aurrera, e-

zingo dute euskara hutsez ikasi etxe ondoko eskolan, eta urrutirago joan

beharko dute. Hezkuntza Sailaren arabera, “auzoaren planifikazioa” ber-

matzea hartu dute kontuan eta ez Zurbaran Institutuaren planifikazioa soi-

lik.

Bestalde, Sarrigurenen, Lehen Hezkuntzan ere D eredua jartzeko es-

katu dute hainbat guraso eta ikaslek. Eraikitzen ari diren eskola publiko

berrian Haur Hezkuntza eskainiko dute soilik D ereduan, eta Lehen Hez-

kuntzan A eta G ereduetan ikasteko aukerarik baino ez da izango. Sarrigu-

ren, Eguesibarren dago, Nafarroako eremu mistoan, eta ikasleek inguruko

herritara jo beharko dute baldin eta D ereduan ikasi nahi badute. Gaur e-

gun hiru eta hamabi urte bitarteko ikasleen % 44k D ereduan ikasten dute.

Hezkuntza euskararen kaltean ari dela salatu dute Nafarroan

Zurbaran Institutuan eta Sarrigurenenez da D eredurik izango

Heziketa mistoaren alde

Nafarroako Ezker Batuak ikasleak sexua-ren arabera bereizten dituzten ikastetxeek Na-farroako Gobernuaren dirurik jaso ez ezatenlege proposamena aurkeztu du Parlamentuan.Nafarroako hainbat sindikatuk bestalde, hezi-keta mistoaren aldeko agiria kaleratu dute, etagauza bera eskatu diote Gobernuari: ikasleaksexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxe-ekin itun ekonomikoa eteteko, alegia. Nafarro-ako CCOO, EILAS, Herrikoa eta Ceapa sindika-tuek sinatu dute agiria eta bazterketarik gabe-ko heziketaren alde egin dute. Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilariaren ustez, nes-ken eta mutilen ikastetxeak egoteak ez du baz-terketarik sortzen, inolaz ere. Dena den, Nafa-rroako Gobernuak hezkuntza gizonen etaemakumeen arteko berdintasuna sustatzekoplana aurkeztu du.

Page 38: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

> Beti hartzen dira irizpide batzuk, arrazoiak agerikoak izan ala ez izan. Zergatik abiatzen gara euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez ala ingele-sez? Zerbaitegatik izango da, hainbat faktorek eragiten dutelako gugan. Nik ikuspegi sozialarena ez dut hain garbi. Eskolak denen eskura jar-tzen baditu teknologia berriak, horrekin gertutasuna lantzen ari gara ikasleen artean, herritarren artean, azken finean. Baina hori nahikoa al da?Beste kasu bat da irizpide pedagogikoarena. Modu batera irakasten baditugu, modu horretara bideratzen ari gara eta etxean, liburutegian, edodena delakoan, hori eskatuko dute. Horrek hausnarketa serioa eta praktika askatzaileak eskatzen ditu. Nork daki horretaz? Nork eman ditzakehalako pista hezigarriak? Nik beharko nituzke. Mila esker. Jorge.

> Bai. Nik ere laguntza behar dut teknologia berriak ulertzeko. Hobeto esanda, teknologia berriek jokatzen duten papera jendartean, eta,bereziki, hezkuntzan bete beharko luketen egitekoa interpretatzeko. Interes ekonomiko handiek dituzten enpresek sortzen dute dinamika, eta,gainerakook haien erritmora mugitzen ari gara. Hori lortzeko, gero eta azkarrago eta etengabekoak diren produktuak sortzen dituzte, pentsa-tzeko eta lasai hausnartzeko denbora uzten digutelarik. Nik horren beharra ikusten dut: denbora hartu, hausnartu, ingurukoen iritziak kontras-tatu eta neure kriterio propioa eraiki. Dena den, hainbat mugimendu ikusi eta ez ditut ulertzen. Zergatik Administrazioek erosten dituzte hain-beste informatika programa eta ordaintzen dute horrelako dirutza, software libreak daudenean? Extremaduran ez omen zuten dirurik erostekoeta Administrazio osoan Software libreen bidez ari omen dira lan egiten. Han, pertsonalean eta material informatikoan inbertitu zuten. Hemen,dirua barra-barra botatzen ari dira... Gero, behar garrantzitsuak diren heziketa prozesuetarako ez omen dago dirurik... Dirua badago, baina osogaizki erabilia. Ez al da hala?Miren.

>Zer da baina, ikuspegi soziala? Txistea dirudi. Hain norbanakoen aldeko den jendartean nola plantea liteke ikuspegi soziala? Soziala, an-tza, sozietatetik dator. Ongi, ederki, zoragarri, ederto... Hemen ez dago sozietaterik. Euskal Herriko sozietatea aspaldi txikitu zuten, birrindu, de-seuz egin... Nork sinisten du herrian? Jendartean? Taldeen bizitzan? Behatza jaso duen horrentzat meritua, gezur hutsaren hurrengoa baita. Fun-tzionario sistema espainiar zentralista, edota frantsesa, herrien txikitzaile diren horietan, amesten duen jendarteak zer ekarpen positiboa eginlezake jendarte hobe baten alde? Bat ere ez. Gezurtero patatero hutsak dira.Nik, Herritik, Euskal Herritik sor litezkeen proposamenekin ametsegin nezakeen, nola ez! Eta ziur naiz, hortik sortutakoa, estatu zapaltzaile batek eskain lezakeen baino askosaz ere hobea sor litekeela. Infor-matika edota teknologia berrietan ere, ikuspegi herritarra eta askea ezinbestekoa da, zapaltzaile hutsak izan nahi ez badugu.... AMEN! Aitor.

38 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

>>> Gure ikasgeletan teknologia berriak gero eta leku gehiago hartzen ari dira. Baina, teknologia horiek aukeratzerakoan,kontuan hartu beharko al genituzke irizpide pedagogiko, linguistiko eta sozialak?

Zure helbide elektronikoan Hik Hasiri buruzko azken berriak eta hainbat albiste jaso nahi badituzu, gure buletin elektroni-koan harpidetu besterik ez duzu egin behar. www.hikhasi.com web orrian izena eman, eta etxetik mugitu gabe jasoko duzuHik Hasiren berri!

Gure buletin elektronikoa jaso nahi al duzu?

Eskuartean proiektu interesgarriak izango dituzue, ziur. Maiz, apalen batean ahaztuta geratzen dira, ordea, eta guk, hautsakendu eta horiek partekatzera bultzatu nahi zaituztegu. Ikastetxeetan erabiltzen diren proiektuak, materialak, fitxak, irudiak,gidoiak, powerpointak, unitate didaktikoak… partekatzeko aukera duzue gure web gunean. Guztion artean, hezkuntza abe-rasteko aukera dugu. Anima zaitezte besteekin PARTEKATZERA!

Partekatzeko proiektuak

Datorren hilabeteko eztabaidarako galdera...>>> Gure inguruan zenbait ikastetxetako ikasleek uniformea erabiltzen dute. Beste herrialde batzuetan ere, Kuban, esaterako,erabiltzen dute. Zer iritzi duzu uniformearen erabileraz?

Hik hasiren web gunean dugun EZTABAIDAGUNEA paperera ekarri dugu. Hilero, web orrian jasoko ditugun iritzienlaburpena izango duzue eta baita hurrengo hilabeteko galdera zein izango den ezagutzeko aukera ere. Honahemen abenduko eztabaidak utzi diguna...

Page 39: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

EAEko euskararen belaunezbelauneko transmisioaEUSKO JAURLARITZA

Euskararen familia bidezko trans-misioa aztertzen duen 2006ko ikerketasoziolinguistikoaren emaitzak jaso di-tuzte liburu honetan. 1991tik hona bosturtetik behin egiten duten inkesta da,baina azken honetan, inkestatuek gu-rasoengandik jasotako hizkuntza ezezik, seme-alabei transmititu dietenaere aztertu dute•

MacArthur-Bates. KomunikazioGarapena Neurtzeko Zerrenda

Hainbat egileren arteanUEU

Komunikazio Garapena NeurtzekoZerrendak (KGNZ) izeneko tresnariburuz ari da . AEBetako MacArthur fun-dazioak sortu zuen eta euskarazkoegokitzapena egin dute. KGNZk hiz-kuntza-jabekuntza goiztiarraren pro-zesuaren berri ematen du, eta horreta-rako komunikazio-garapenaren hain-bat alderdi hartzen ditu kontuan •

Animalien inauteriaMundinaSAURE

Tasmaniako tigrearen abenturenberri kontatzen digu komikiak. Tigreaduela mende bat desagertu zen, bainaoraindik bada ale bat gure artean. Kasubitxia da eta epaile ingeles bati deitu dio-te hori ebazteko. Epaileak, gure arteanhalakorik ez dela eta, tigrea kondenatudu… Baina horrek ihes egin eta mundu-ko inauteriak bisitatuko ditu•

Rita Ipar PoloanMikel Valverde

ELKARRita aitarekin doa Ipar Polora, osa-

ba Daniel ikerlaria bisitatzera; aukerapolita du Ritak paraje haiek eta inuit he-rria ezagutzeko. Baina aita-alabak Po-lora iritsi direnean, osabaren itsason-tzia izotz artean harrapatuta dagoela ja-kingo dute. Ez dago denbora galtzerik.Erreskatatu egin behar dute! Mikel Val-verderenak dira testua eta irudiak •

Ortzadarraren azpitikAntton Kazabon

EREIN

Batix izeneko mutikoaren abentu-

rak idatzi ditu Antton Kazabonek. Ai-

tonaren jarrerak, jakinmina piztu eta

bertso bat goitik behera aztertuko du

Batixek. Ortzadarraren azpitik jauzi

egin eta norabaitera joaten dela garbi

du, baina nora joaten ote da ortzada-

rraren azpitik salto eginda? •

Pozik zure itxurarekin?Psikor taldea

VITAL KUTXA

Gaztetxoek euren burua zuzenago

ikusteko eta itxura fisikoa onartzen la-

guntzeko agenda pertsonala da “Pozik

zure itxurarekin?” izenekoa. Sei urratsez

osatutako ibilbidea eskaintzen du, eta

norkbere buruaz duen ikuskera hobe-

tzen laguntzeko estrategiak eskaintzen

ditu •

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 39

argitalpenak

Page 40: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

... nora joangogara?

PlanetariumPlanetak, sateliteak, izarrak… bertatik bertara

Duela gutxi inauguratu dute Plane-tarium berria eta, jada, Unibertsotik pa-seatzea eta planetak, sateliteak edotaizarrak haien ondoan egongo baginabezala ikustea posible den arren, es-kaintza zabaltzen ari dira pixkanaka,dituzten programak adinen araberaegokitzeko. “Orain arte gure eskaintzaoso mugatua zen, eskaintza didaktiko-an programa bakarra genuen, Egune-roko zerua deitzen dena, eta horrekin

jarraitzen dugu, baina hainbat mailata-ra egokitzen ari gara. Hezitzaile batekgidatzen du, eta lurraren mugimen-duak lantzen dira batez ere: errotazioa,translazioa… Urtaroak, Ilargiaren fase-ak… eta horrelakoak ere lantzen dira.Baina hori zabaldu nahi dugu, etaeklipseak, adibidez, zaharragoekin erelandu nahi ditugu. Edukiak egokitunahi ditugu”, esan digu Miren MilletPlanetariumeko arduradunak.

40 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

Duela gutxi inauguratu dute Zien-tziaren Kutxagunean dagoen Plane-tarium berria. Zehazki, bi dira plane-tariumak:bata,txikia,puzgarria,haurtxikienentzat prestatua, eta bestea,handia, ikusgarria, zaharragoentzatpentsatua. Eseri, ikusi eta entzun.Besterik ez du egin behar Planetariu-mera gerturatzen den orok. Baina ha-rrigarria da, aulki batean lasai eseri-ta, Unibertsoa hain era errealeanikustea. Kupula handi batean proiek-tatzen dituzte irudiak,eta,ikuslea,es-pazio-ontzi batean bezala senti daite-ke. Planetak, sateliteak, izarrak…Guztia bertatik bertara ikusgai. Horidirudi, behintzat. senti daiteke. Pla-netak, sateliteak, izarrak… Guztiabertatik bertara ikusgai. Hori dirudi,behintzat.

Page 41: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

136. zenbakia. 2009ko martxoa • hik hasi • 41

Bi planetarium daude. Txikia, puz-garria dena, haur txikienekin erabiltzendutena da, lau eta bederatzi urte bitarte-koekin. Planetarium txikia oso arrakas-tatsua da, haurrek asko maite dute, ba-rruan sartzen dira eta giro berezia sor-tzen da. Haurrek material didaktikoadute jarduera egin ondoren hori osatze-ko, eta Roke izeneko kohetearen begi-radapean egiten dute lan.

Haur txikiak izutu egiten dira Plane-tarium handian argiak jaisten direnean,baina, dena den, Planetarium handiaere haur txikiekin erabiltzea plantea-tzen ari dira, bospasei urtetik gorakoe-kin. Planetarium handia guztiz berritudute: kupula, argitze sistema… Izarraketa astroak sortzeko softwarea etaproiekzio sistema erabat berria da, etapunta-puntakoa, gainera, Mikel GoñiBerrikuntza eta Dibulgazio zuzenda-riak esan digunez. Besteak beste, iza-rren errepresentazio zehatza ikus dai-teke, eta baita zerua 100 urte barru no-lakoa izango den ere. Irudiak oso erre-alak dira, eta espazio-ontzi batean ba-geunde bezala ikus daiteke Uniber-tsoa, bertan bageunde bezala. Ikusga-rria da, eta bidaia horretan asko ikasdaiteke.

- Planetarium handian 142 lagun sartzen dira.- Jarduera guztiak lau hizkuntzatan egin daitezke: euskaraz, gaztelaniaz, fran-

tsesez eta ingelesez. - Prezioak:

Arrunta: 3,5 euro.Murriztua: 2,5 euro.

>>> Planetarium

Eguneko zerua(Lehen Hezkuntza. 2. eta 3. zikloak)Lurraren mugimenduak ikastea da jardueraren helburua.Eguneko zerua (Bigarren Hezkuntza. 1. eta 2. zikloak)Lurraren eta Ilargiaren errotazio eta translazio mugimenduak ikustea eta, ho-

rien ondorioz, sortzen diren fenomeno astronomikoak azpimarratzea da helbu-rua.

Itsua izar begiekin (Lehen Hezkuntza. 1. zikloa)Haurrei azalpen astronomikoa duen ipuina kontatzen diete.Kartoizko suziriaren sekretua (Lehen Hezkuntza. 3. zikloa)Eguzki sistemako planetak ezagutzea da helburua. (Apiriletik aurrera eskai-

niko dute).

>>> Planetarium txikia

Peru eta Maddiren abentura (Haur Hezkuntza)Egunaren eta gauaren elementu esanguratsuen ezaugarriak eta propietateak

identifikatzea, fenomeno meteorologiko batzuei behatzea eta horiek ulertzea dahelburua. Baita Eguzkia eta Ilargia lantzea ere.

Artolabenturak (Haur Hezkuntza)Oinarrizko espazio-nozioak erabiltzea, norberaren eta objektuen kokapena

azaltzeko. Formak eta gorputzak espazioan: goian/behean eta urrun/hurbil.Roke, kohete despistatua (Lehen Hezkuntza. 1. zikloa)Helburua, sistemaren elementu diren Lurra, Eguzkia eta Ilargia identifikatzea

eta horien ezaugarri garrantzitsuenak aztertzea da. Planeta-elementu astronomi-koak identifikatzea eta sailkatzea. Lurraren eta hurbileko planeten arteko harre-manak eta horien antolamendua lantzea.

Artola bola, arranopola! (Lehen Hezkuntza. 1. zikloa)Helburua, inguru naturaleko eta kulturaleko forma geometrikoak identifika-

tzea da, elementu horien ezagutza mundu fisikoa aztertzeko erabiliz. Elementueta fenomeno natural batzuen deskribapena egiten da: Ilargia, Eguzkia eta iza-rrak.

* Gaur egun Planetariumak duen eskaintza etengabe zabaltzen ari da.

iZientziaren KutxaguneaMikeletegi pasealekua, 4320009 DONOSTIA (Gipuzkoa)www.miramon.orgTelefonoa: 943 012 917 (erreserbak egiteko)

Oharrak:

Hezkuntza eskaintza*:

PPLLAANNEETTAARRIIUUMM

Page 42: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

42 • hik hasi • 136. zenbakia. 2009ko martxoa

atzeko atetik

4 eta 12 urte bitarteko haurrek 1.500 ordu pasatzen dituzte telebista ikusten,batez bes-te. Eskolan,berriz,900 ordu inguru egiten dituzte urtean. Adingabeen artean,hirutik batektelebista dauka bere logelan,eta hura,bakarrik ikusteko ohitura du.

Iturria: Online iraultza:Gazte logelan jardunaldia. 2009-02-18,Bilbo.*

Baratza lantzen

Aste honetan egin dut topo harekinaspaldiko partez. Amonatxo maitaga-rriak, bastoitxoan eusten zelarik, aho-tsa nahiko umildua garai batetik, irriba-rre goxo batez agurtu nau. Pentsatzeaere, nolako beldurra genion matemati-kako andereño zorrotz beti-umore-txarreko hari garai haietan! Nola ez die-gu bada, zenbakiei zeharka begiratu-ko? Denok arbelera irteteko ikaraz, jasogenezakeen belarrondokoaren beldu-rrez. Ai, zenbat autoestima arazo ekarriote dituzte arbel eta jarrera haiek! Fran-tseseko andereñoagatik galdetu dit. Eaaspaldi ikusi dudan edo. Eta haren “le-

txetxarraz” oroitu naiz. Behin ikaskidebati “el perro del panadero” itzultzekoagindu eta “le per di panader”esan zue-nekoaz. A zer nolako astindua jasozuen gizarajoak! Garai batean hainbes-te izu eragindako musu ximurtuari bipatxo eman, eta oroimenekin jarraitudut. Bere ondoren izan genuena ez baitzen izan goxoagoa, ez horixe! Gelansartu orduko haren bekozko ilunarenmehatxua. Gustuko ez zuen iritzi politi-koa susmatze hutsarekin, marra bel-tzez markatzen gintuen. Harik eta ikas-le batek labanaz zauritu zuen arte, insti-tutu guztia eta gure sentimenduak azto-ratuz…

Baina uxa ditzagun oroimen kaxkarhoriek. Zorionez, izan baitira bizitzaabentura zoragarria dela sinesterazi di-daten irakasleak. Gutariko bakoitza,izan mehe edo sendo, ahul edo indar-tsu, bakoitza bere erara, ahalik eta frui-turik ederrenak emateko landaretxo le-gez hartu gaituztenak. Landare mor-

doxka biltzen zituen ikasgela baratz-sailtxoa bailitzan, maitasun guztiarekinzaintzen zutenak, bizitzarako uzta bi-kaina emateko prestatuz.

Gogoan dut bereziki, ikastolen has-tapenetan, euskal abestien bitartez eus-kararekiko maitasuna itsatsi zigun hu-ra. Doinu haiek gaurdaino jarraitzendute nigan. Eta zenbat aldiz lagundu di-dan musikak sentipenak, pozak, tristu-rak… azaleratzen. “Bizitza musika da;bakoitzak barruan dituen doinuak ate-ra egin behar ditugu”. Komunikazioa-ren, elkar ulertzearen garrantziaz ohar-tarazi zigun. Eta horretarako hain la-gungarri den umorearen, barrearentxertoa ere hark jarri zigulakoan nago.Hari eta aske bizi izateko, geure txikita-sunean duin eta zintzo jokatzeko balio-ak, tresnak, eman dizkiguten besteguztiei, ahal den heinean zoriontsuizan eta besteak pixka bat zoriontsuagoegiteko jorratze lana egin eta egiten du-tenei, mila esker.

Maite ARISTEGIBASERRITARRA

Page 43: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

Harpidedun berrientzat bi alemonografiko

aukeran

Page 44: ELKARRIZKETA: CLAUDIO NARANJO• ESPERIENTZIAK: …. alea.pdf · CLAUDIO NARANJO AT delakoan oinarrituta, irakasleentzako laguntza programak skaintzen ditu Claudio Naranjo txiletarrak.

KKOONNSSTTRRUUKKTTIIBBIISSMMOOAA eettaa hheezzkkuunnttzzaaApirilaren 25ean (larunbata) BILBON - Apirilaren 27an (astelehena) DONOSTIANSaio bera izango da bi hirietan

9:00 Karpetak eta materiala banatzen hasiko da.

9:30 Konstruktibismoaren ikuspegi orokorra eta betekizuna. * Lontxo OIHARTZABAL. LHko eta EHUko irakasle ohia.

10:30 Zergatik konstruktibismoa? Zein dira buru egiturake-ta nagusiak? Zer ondorio ditu horrek guztiak ikasketa pro-zesuan?* Mario CARRETERO. Madrilgo Unibetsitate Autonomokokatedraduna. Giza Zientzien Latinoamerikar Fakultateko iker-tzailea Argentinan. Egun, AEBetako Harvard unibertsitateandihardu. Ikerketa eta liburu ugariren egilea. (gaztelaniaz).

11:30-12:00 Atsedenaldia

12:00 “Lurbiran” proiektua. HH-LH* Mertxe AMONDARAIN irakaslea (Berrobiko eskola).

12:30 “Hizkuntza lehiaketa” proiektua. HH-LH* Elena LAIZ eta * Mintxa UZKUDUN irakasleak (ZizurkilGoikoko “San Milan” eskola).

Jardunaldiak

13:00 Zertan zentratu behar du Gizarte Zientziak irakas-ten dituen irakasleak? Adibide zehatzak jarriko dira.* Mario CARRETERO (gaztelaniaz)

14:00-15:30 Atsedenaldia

15:30 “GASekin esperimentatzen”. DBHko etaBatxilergoko esperientzia praktikoak. * Mikel ETXANIZ irakaslea (Pasaia-Lezo lizeoa).

16:30 Zertan zentratu behar du, non jarri behar du aten-tzioa, Natur Zientziak irakasten dituen irakasleak?Adibide zehatzak jarriko dira.* Mario CARRETERO (gaztelaniaz)

Informazioa eta izena ematea943 371 408

www.hikhasi.com