Elkarhezi dossierra. Herri Hezkuntzako esperientzia Euskal Herrian

76

description

 

Transcript of Elkarhezi dossierra. Herri Hezkuntzako esperientzia Euskal Herrian

ELKARHEZIHerri hezkuntzako esperientzia Euskal Herrian

Aitortu – Ez merkataritzarako – Partekatu baimen beraren ara-bera 3.0. Material hau libre kopiatzeko, banatzeko eta jakinaraz-teko baimena ematen da, betiere haren egilea aipatzen bada eta merkataritza helburuetarako erabiltzen ez bada. Dokumen-tuan aldaketarik egiten bada, beste era bateko dokumentua sortzeko edo horretan oinarrituta beste obra bat egiten bada, hau bezalako lizentzia eskuratuta baino ezin da banatu. Lizen- tzia osoa:

http://creativecommons.org/licenses/by•nc•sa/3.0/es/

Argitalpenaren koordinazioa:

Manu Méndez -Emaús Gizarte Fundazioa-

Esperientzien sistematizazioa:

Raquel García, Manu Méndez -Emaús Gizarte Fundazioa-

Esker onak:

∙ Socorro Martínez Maqueo, Graciela Buenfil, Patricia Santaella – Iyolosiwa A.C., Red Latinoamericana y Caribeña de Educa-ción Popular

∙ Saretuz Sarea, (Red de Consumo Consciente y Transforma-dor de Donostia)

Itzulpena:

Idoia Larrañaga, Manu Méndez -Emaús Gizarte Fundazioa-

Diseinua eta maketazioa: Feldespako

Donostia – San Sebastián, iraila 2014

Infromazio gehiago: www.emaus.com

Argitalpena doan deskargatzeko:http://issuu.com/grupoemausfundacionsocial

Laguntzarekin.

Emaús eta g ida honen zergat ia

Herr i Hezkuntza

Erakundeak

Mex ikoko esper ientz ia f i txak

Euskal Herr iko eta Andaluz iako esper ientz ia f i txak

G ipuzkoa ze in B izka iko erakundeek in eg indako lana

Nola ident i f i katuko d i tut n ire erakundeak burutzen duen lanak d i tuen beharrak?

Bukaerako topaketa

Ondor io orokorrak eta jarra ipena

5

7

9

10

30

46

54

63

73

“Ni zurekin batera ez dizut esango,

ni zurekin batera galdetu egingo dizut”Carlos Nuñez

EMAÚS ETA GIDA HONEN ZERGATIA

ElkarHezi proiektua Emaús Gizarte Fundazioaren baitan antzeman dugun Herri-Hezkuntza metodologiak gure eguneroko lanean barne-ratzeko beharratik eratorri da. Emaúsen Hezkuntza arloan egiten du-gun lan nagusiak Kontsumo Kontziente eta Arduratsuaren sustapena du helburu.

Emaúsen lan historikoa, ezagunena eta Emaús Internazionalaren talde ororen propioa, inklusioa du ildo nagusitzat. Baztertutako giza taldeetako pertsonen gizarte inklusioia. Emaús mugimenduaren sena den lan hau, eskaintzen duen oinarrizko laguntza alde batera utzita, ez luke zentzu handirik izango ez bagenu desberdintasunak sortzen dituz-ten eragileak ezabatzen saiatuko. Hau da, oso zaila litzateke pertsonak berriz ere gizarteratzea lortzea gizarteak etengabe desberdintasunak sortzen dituenean eta bazterketa sortzen badu. Hau horrela, Emaús Gizarte Fundazioan urteak daramatzagu iraunkortasunerako hezkuntza arloan lanean, gizarte inklusiboago bat lortzeko behar den aldaketa sustatzen.

Zentzu honetan, Kontsumo Kontziente eta Arduratsuaren inguruan lan egiten dugu nagusi, kontsumoari buruzko hurrengo ideia argi du-gula: egin ahal dugun edo aukeratzen dugun produktu, zerbitzu, ai-sialdiaren kontsumoak… pertsona guztiak kokatu eta sailkatzen ditu gizarte klase batean edo bestean, finean, kontsumo aukerek desber-dintasunak sortu eta areagotzen dituzte.

Bestalde, Kontsumo Arduratsu bat egiteak zerbitzu zein gaien eros-keta erabakien gain dugun botereaz jabetzea eskatzen du, gehien egiten dugun kontsumoa globalizazio eredu neoliberalean oinarritzen dela gogoratuz, industrializatua, etengabe hazkunde eta irabazien bila dabilena, horretarako ekoizpena pobretutako herrialdeetan eta kostu oso baxu batean egiten delarik. Ekoizpen eta kontsumo eredu honek sortzen dituen ezberdintasunen artean azpimarra dezakegu genero berdintasunari egiten zaion kaltea, emakumeak jabetzea ekiditen baitu eta mundu mailako aberastasunen banaketaren zatirik txikiena emaku-meentzako izatea eragiten duelako.

Emaúsek ildo honetan egiten duen lanaren bidez ikusi ahal izan dugu hezkuntza prozesuetan tokian tokiko pertsonen eta mugimen-du sozialen inplikazioa eragile aktibo gisa ezinbestekoa dela, baloreak zabalduko duten pertsonak sortzen joateko. Horretarako, urteak dara-matzagu Herri Hezkuntza metodologiak erabili nahian, parte hartzea sustatuz, pertsonak prozesuen jabe bilakatuz eta, azkenik, komunita-tearen transformazioa bideratuz.

1

Herri Hezkuntza

8

Herri Hezkuntza

Herri Hezkuntzak hezkuntza prozesu demokratiko eta eraldatzaile gisa ulertzen du, non ikastea eta kontzpetuak barneratzea pertsona bakoitzaren bizipen eta eskarmetuan oin-arritzen da. HH-an oinarritutako prozuesuen zailtasun nagusia metodologia bera da, edo ikasten eragiteko modua, barneratzeko modua, ulertu eta kontzeptuetaz jabetzeko modua prozesuetan parte hartzen duten pertsonentzako. Bertan, parte hartzen duten denek ikasi eta irakatsi egiten dute beraien bizipenetatik abiatuta.

Emaúsen, beste erakunde, hezkuntza komunitate eta mugimendu sozialekin egiten du-gun lanak agerian utzi du ezagutzen dugun praktika bakoitza sistematizatu eta jasotze-ko beharra, gero gure eguneroko lanean, zein kontsumo arduratsua sustatzen lan egiten duten gainontzeko erakundeen baitan, aplikatu ahal izateko. Behar honetatik sortu zen ElkarHezi proiektuaren ideia, erakunde bakoitzak besteen eskarmentutik ikasi eta besteei erakusteko aukera eskaintzen duen proiektua. Herri Hezkuntzan erreferente diren mugi-menduen gida eta laguntza aprobetxatu dugu bide honetan, bai Espainiako Estatu maila-ko erakundeak, Universidad Rural Paulo Freire bezala http://www.universidadruralpf.org/, zein Latinoamerikan, Red Latinoamericana y Caribeña de Educación Popular http://www.redlaedupopular.org/.

Baina goazen harira! Proiektuaren lehenengo fasean Hego zein Iparraldeko Herri Hez-kuntza esperientzia arrakastatsuak ezagutzeko aukera izan genuen. Bizipen hauek, on-doren Bizkaia eta Gipuzkoan egingo genuen lanaren oinarri izan dira.

9

ELKARHEZ I pro iektuaren garapenean zehar prozesuan sartu , atera , geratu eta gurek in partekatu duten ERAKUNDEAK

ElkarHezi proiektuan zehar, hurrengo erakundeekin esperientzia eta une goxoak partekatzeko aukera izan dugu:

G ipuzkoa

Ingurugela-CEIDA, Baikara, Bilgune feminista,

Donostiako Kontsumo Arduratsuko Sarea SARETUZ,

Donostiako Bidezko Merkataritzako Taldea, Calcuta Ondoan, Uztaro,

Cristina Enea Fundazioa, Bagara, Tolomendi, Hitzez, Euskadiko Gazte Kontseilua,

Saiolan, Sustrai Berri, Hegoa, BasHerri Sarea, Mugarik Gabeko Ekonomistak, Otarra,

Fiare, Hernaniko txoko feminista..

B izka ia

Sagarrak ekologistak, Bige, Mujeres con Voz, Perualde, Medicus Mundi Bizkaia,

Mugarik Gabe, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, Esnetik, Dirurik Gabe Elkartea,

Unesco Etxea, Ekhi Txanpona, Debalde, Oxfam Intermon, Goiener, Pez Estudio,

EKA-OCU.

Eta geh iago...

Universidad Rural Paulo Freire (Serranía de Ronda, Amayuelas),

Red Latinoamericana y Caribeña de Educación Popular (México),

Movimento dos Pequenos Agricultores (Brasil), Ecologistas en Acción,

NESOL (Núcleo de Economía Solidaria de la Universidad de Sao Paulo)

e instituto Kairós (Brasil).

Mexikoko esperientzia f itxak

Red Latinoamericana y Caribeña de Educación Popular sarea http://www.redlaedupopular.org/ Mexikon herri hezkuntza ekimenak burutzen erre-ferentea da. Sarearen barruan Iyolosiwa elkarteak www.iyolosiwa.org Mexiko DF zein hego eta iparreko estatuetan lan egiten du behar gehiago dituzten hiri eta nekazal komunitateetan hezkuntza proiektuak garatzen.

Oinarrizko Eliza Komunitateetatik sustatuta, ekimenak komunitate bakoitzaren baitan sortu dira behar ezberdinei aurre egiteko, hala nola, baloreetan hezkuntza, lankidetzan eta biolentzia ezan oinarritutako hezkuntzan eta behar gehienak dituz-tenen eskubideen defentsan, batez ere emakume eta umeenak, alfabetizatze eta hezkuntzan, jarduera produktiboak eta automantenukoak, eta azken finean, espe-rientzia eraldagarriak eta parte hartzen duen pertsona bakoitza jabetu egiten du-tenak.

Ezagutu ditugun komunitate eraikitzaile esperientzien protagonista gehienak ikasketa maila baxua eta komunitatearen izate sen handia duen emakume profi-la dute. Konplexurik ez duten emakumeak, ekimen berriekin hasteko beldurrik ez dute eta parte hartze zein kultura demokratikoan maila altua dute. Hurrengo esal-dian laburbildu daiteke barneratuta duten kristau demokrazia sentimendua: “Denok berdinak gara Jainkoaren begien aurrean”. Sentimendu honek beste pertsonak gu bezalakoak direla onartzen laguntzen du, eta hau berehala soma daiteke bilera eta topaketa guztietan, non ahots guztiek maila berean parte hartzen dute eta ekarpen guztiak dira ongietorriak eta errespetu berarekin jasotzen dira.

Orokorrean, Mexikon ezagututako esperientziek hurrengo ezaugarri amankomu-nak dituzte:

• Helburu nagusitzat komunitatearen garapena dute.

• Garapena ekonomia hobetzeko lanabesak sortuz lor daiteke (aurrez-ki-kutxa kooperatiboak, emakumeek gidatuta gehien bat, familia baratzak eta bestelako jarduera produktiboak).

• Edo hezkuntza metodología alternatiboak erabiliz (“palabra gene-radora” edo hitz eragilearen bidezko irakur-idazkera metodología) edota balore zein elkarbizitzan heziz (biolentziaren kontra, toleran- tziaren, errespetoa eta berdintasunaren alde).

• Bisitatutako esperientzia gehienetan emakumea da ardatz nagusia, baita inplikatuenak ere eta porzesuetaz jabetzen direnak. Hau horre-la, gizonen presentzia eta parte hartze eskasa nabaria da.

• Hezkuntza prozesuan ematen zaien laguntza komunitateak berak duen beharretatik sortzen da. Komunitateak berak identifikatu ditu bere beharrak eta laguntza eskakizuna beraiek egiten dute baina ez da inolaz ere kanpotik inposatzen.

• Gazte boluntarioen programak alde batera uzten baditugu, bisitatu-tako esperientzia gehienek belaunaldien berritze arazo larria dute.

Jarraian, Mexikon bisitatutako esperientzia bakoitzaren fitxa jaso dugu.

12

AURREZKI KUTXA KOMUNITARIOAK Comalcalco, Tabasco

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Aurrezki kutxa komunitarioen ekimenak, komunitate txikien finantza-beharrei erantzuna ematea nahi du, funtzionamendu kooperatibista baten bitartez eta garapen komunitarioa sustatuz.

• Kooperatibistak ia bere osotasunean emakumeak dira.

• Emakumeek gaitasunak jasotzen dituzte eta Aurrezki Kutxaren kudeaketa komunitarioko arduradunetan bihurtzen dira.

• Burujabetu ere egiten dira, trebatzaileetan bihurtuz.

• Comalcalco-ko aurrezki kutxa kooperatiba funtzionamendu demokratikoa duen ekimen bat da. Aurrezkiaren kultura bultzatzearen bitartez, asanblada bidezko kudeaketa eta kudeaketa parte hartzailea sustatzen du.

• Ekimena, Comalcalco-ko oinarrizko eliza-komunitatearen lanetik sortzen da, ekimen komu-nitarioetan parte hartzen duten pertsonetan detektatutako behar baten erantzuna bezala.

• Aurrezki kutxaren ekimenak eskaintzen duen aldikako topaketa espaziotik, komunitateari eragiten dioten beste gai batzuen inguruan egiten da lan.

• Erabaki hartze edo prestakuntza saioak komunitate guztiarentzat irekita daude, emaku-meak, gizonak, adinduak, gazteak edo eskola adinean dauden neska-mutilak. Beraz, bertaratzen diren pertsona guztiak ulertzeko lengoaian garatzen dira, belaunaldi arteko ezagutzen fluxu egonkor bat sortuz.

13

DESKRIBAPENA

OHARRAK

Comalcalco-ko Aurrezki Kutxa Komunitarioa herriko Oinarrizko Eliza-Komunitatetik sortzen den ekimen bat da. Ekimen hau Comalcalco-ko komunitate desberdinetan finantza gaian oinarrizko beharrak betetzeko beharrari erantzuna bezala sortu zen, eguraldi txarraren ondo-rioz edo beste arrazoi batzuen ondorioz, uzta galerak bezalako ustekabekoei aurre egiteko eta familia bakoitzeko proiektuak ordaintzeko (gazteenen goi mailako ikasketen sarrera) edo komunitateko hobekuntza proiektuak (azpiegiturak, funts erkidekoa edo laguntzakoa).

Aurrezki kutxan kontu bat irekitzen duten pertsonak kooperatibista bihurtzen dira eta erabaki hartzean parte hartzen dute. Ekimenak, etxeko ekonomian eta aurrezki kutxa beraren funtzionamenduan jarraipenak eta prestakuntza barneratzen du, baita eskaintzen dituen auke-rak komunitateari irekita.

• Ekimenean komunitateetako gizonek zein emakumeek parte hartzen dute, adinduak, gaz-teak eta neska-mutilak.

• Prestakuntza saioetan ez da alde parte hartzailea zaintzen, herri hezkuntzan ulertzen den moduan, norabide bakarreko moduan garatzen direlako. Hala ere, partaidetza, galderen eta zalantzen formulazioa eta taldeko lana sustatzen dute. Eremu hau aldiz, erabaki hartze eta bileren garapenean errespetatzen da.

14

OINARRIZKO ELIZA-KOMUNITATEAK San Luis Potosí

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Komunitateen garapenean herritarren inplikazioa sustatzea, boluntarioekin egindako lana-ren bitartez, bereziki gazteak eta landa komunitateetan garapen prozesuetan lagunduz.

• Ekimenean emakumeen parte hartze ia esklusiboak prozesuaren jabeak beraiek izatea egiten du, hezitzaile bezala burujabetza lortzea, hasten dituzten ekimen horiekin eskuratzen dituzten ezagutzak partekatuz.

• Ekintza nagusia, gazteen artean jarrera proaktibo bat sortzean oinarritzen da, beraien ikas-kuntzaren erantzukizuna dutenaren kontziente eginez eta komunitatean antolatzen

• Hezitzaileen laguntza jarduerak, prozesuetan parte hartzen duten pertsonek, beraiek egiten duten lan bateratuaren bitartez, komunitateko zein behar landu nahi duten bilatzea errazten du.

• Lana, komunitateetako erabiltzen diren bilera lekuetan garatzen da, bertaratzen diren guztien parte hartzea errazten da (gehienak emakumeak) eta guztiek ikasi duten, ezagutzen duten edo adituak diren zereginak edo lanak irakasten diete gainerakoei, hezitzaile bezala ahaldunduz.

• Berdinen arteko irakaskuntzak eta ikaskuntzak, lengoaia berean eta testuinguru berean, ikasleen interesa eta motibazioa laguntzen dute eta hezitzaileen lana izugarri errazten dute, beraien zereginarekin aurrera eginez motibatuz.

15

DESKRIBAPENA

OHARRAK

Jarraian, San Luis Potosi-ko Oinarrizko Eliza-Komunitatearen (OEK) bi ekintza ildo nagusiak deskribatzen dira:

San Luis Potosi-ko OEK boluntariotza ekintzak garatzen ditu bere hirian bertan, elkarbizitza, indarkeria-eza, genero berdintasuna, tolerantzia eta errespetuaren inguruan gazteekin batera lan egiteak, udan garatu zen eta hiriko ahalik eta gazte gehienen parte hartzera irekita dagoen programa bateko lanak zeharka lantzea bultzatzen du. Bere helburua espiritu demokratikoa, arduratsua eta bere komunitatean inplikatua dagoena sortzea da.

Ekimenak landa komunitateetan: Moctezuma-ko Komunitatea

San Luis Potosí estatuko komunitate askoren beharrak larritu egiten dira, bertako mutil gazteen helburu nagusia auzoko EBra emigratzea delako, beste bizitza modu bat bilatzeko asmoz. Hori horrela izanik, emakumeen proportzioa askoz handiagoa duten komunitateek, eguneroko arazoei aurre egin beharra izaten dute. Behar honetatik eta OEKko hezitzaileen laguntzatik abiatuz, parrokietan, plazetan edo landa eskoletan topaketak sortzen dira. Bertan, partekatzeaz eta komunitateko arazoei irtenbidea bilatzen saiatzeaz gain, ondoren aurkezten diren tailer produktiboak eta ekimenak sortzen dira:

• Ehunaren tailerra: dagoeneko aitzinako tradizio batetik abiatzen den, arropak eta osagarriak lantzea, lana-ehuna oinarri hartuta. Prestakuntza saio eta talde-ka egindako lanetik abiatuz, San Luis bezalako bertako azokan saltzen diren arropak ekoizten dira.

• Aurrezki kutxa komunitarioak: aurrezkiaren kultura sustatzeko helburuarekin eta beharrei eta inbertsioei aurre egiteko, poltsa komunitario bat sortzeko helburuarekin, kutxa arrunt batzuk sortu dira. Bertan, aldika aurrezkiak sartzen dira, komunitateko pertsona arduradun baten babesean. Diru hori ondoren zein obrara bideratzeko erabakiak batzar parte-hartzaileetan taldean hartzen dira. Ekimen honen arrakasta bezala, Moctezuma komunitatean zentro komu-nitario eta kapila baten eraikuntza (bileretako zentro bezala erabiltzen da) eta komunitate guztiko bizilagunak ura eta elektrizitatea eskuratzea nabarmendu behar dira.

• Familia Baratzeak: komunitateko familien dieta osatzeko eta beste mota bate-tako barazkien laborantza ezagutzeko helburuarekin, familia baratzeen sorrera garatzen ari dira. Lehenengo barazkiak jaso dira eta hauek beste familiekin trukatzeko balio dute. Horrez gain, hazien bilketan ere prestatu dira, baratzea-ren esperientzia hau autojasangarria izan dadin.

• Batzarretan gizon gehiagoren parte hartzea faltan botatzen da. Baina, parte hartzen dute-nek lan garrantzitsua garatzen ari dira gainerakoei informazioa pasatuz eta beraien etorkizu-neko parte hartzerako zubiak eraikiz. Lan komunitariotik eskuratutako lorpenak ekintza honi mesede egiten diote.

16

COMALCALCO-KO DDHH BATZORDEA Comalcalco, Tabasco

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

CODEHUCO-k prebentzioaren eta arreta komunitarioaren alde lan egiten du, bizikideta-sunaren, tolerantziaren eta indarkeriaren (adierazten den edozein modutan) inguruan.

• Zerbitzuak indarkeria matxista eta haurren aurkako indarkeria prebenitzeko ekimenak sus-tatzen ditu, indarkeriaren biktimak laguntzeaz gain.

• DDHH bulegotik genero berdintasuna sustatzeko proiektuak garatzen dira, komunitatearen parte hartze handiarekin.

• DDHH bulegoak bere ateak irekiak ditu Comalcalco hiriko edozein pertsonarentzat. Eskaintzen den zerbitzuaren jatorria, bizikidetasun arazoen inguruan komunitatean aurretik egindako diagnostikoa da.

• Garapen komunitarioko proiektuek, parte hartzen duten pertsonen esperientzia biltzen saiatzen dira. Bulegoaren lana partekatzeko eta laguntzeko espazioak eskaintzea da.

• Emakumeek, neskak eta mutilez gain, CODEHUCOren lanaren erdigunea osatzen dute, beraien ezagutzak eta beharrak batzordearen lanaren ardatz nagusia dira.

17

DESKRIBAPENA

OHARRAK

CODEHUCO ekimena, Comalcalcoko Oinarrizko Eliza Komunitatearen babesean sortua, komunitatean erlazio solidarioago batzuen alde lan egin nahi du, mota guztietako indarkeria kasuei erantzuna eta arreta emateko asmoz, bereziki emakumeen eta haurren aurka sortzen den indarkeriaren aurrean. Horrez gain, bulegotik komunitatera zuzendutako lankidetza proie-ktuak ekiten dira, laguntza teknikoa eskainiz, baita neurri txikiago batean ekonomikoa ere, eta asoziazionismoaren aldeko apustu eginez, proiektuak aurrera ateratzeko formula bezala.

Bulegoko profesionalak eta boluntarioak programa desberdinen helburuen lorpenean lan egiten dute:

DDHH eta herritartasuna:

• DDHHko eragileen eskola

• Comalcalcoko kakao-sail plantazioen erreskatea

Familia eta gizarte duina:

• Emakumearen burujabetza eta autoestimua

• Haurren eskubideen babesa

• Psikoterapia

• Temascal-aren berreskurapena, terapia eta bilera gune bezala

• DDHH bulegotik garatzen diren proiektuak desberdinak dira. Batzuk Hezkuntza Popularre-ko metodologiarekin egindako hezkuntza praktika baten adibide argiak dira; beste batzuk aldiz, komunitateari egiten zaizkion zerbitzuak dira, betiere komunitatea osatzen duten pertsonen beharretik.

• Genero ikuspuntuaren osagaia bereziki oso indartsua da DDHH bulegoaren zereginean.

• Informazio gehiago: http://www.codehuco.org.mx/

18

KAKAO-SAILEN BERRESKURAPENA Comalcalco, Tabasco

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Proiektuaren helburua, Comalcalco herrian kakao laborantzaren berraktibazioaren alde egitea da, mentalitate aldaketa bat sustatuz eta ekoizleetan antolaketa handiago bat sustatuz, bidezko merkataritzaren eta ekonomia solidarioaren printzipioetan oinarrituta, prozesuan dauden bizitza kalitatea hobetzeko eta eskualdeko beste ekoizleak proiektuan barneratzera animatzen dituen garapen iraunkorreko eta bideragarria den garapen eredu berri bat sortzen joateko.

• Ekimenean parte hartzen duten hainbat plantazioen buru emakumeak dira.

• Emakumeak kakao-sailen kudeaketan aditu bezala ahalduntzen dira eta negozioaren ku-deaketa bere gain hartzen dute, gainerako nekazariekin berdintasun baldintzetan koopera-tibista izateaz gain.

• Nekazaritza proiektuak, nekazari-ingeniaritzan teknikarien ezagutza eta komunitateko neka-zarien ezagutza batzen ditu.

• Laborantzako aurretiko esperientziek ahaleginak bildu dituzte ekimen berri honetarako, prozesu guztian zehar partekatzearen alde: ezagutzak, landare jaio berriak, tresna metodo-logiko eta fisikoak eta sentimenduak.

• Ekoizle bezala ahaldundu diren emakumeen papera erabakigarria da. Proiektuari ilusio dosi handiak ematen dizkio, aurreko belaunaldian oso barneratuta zituzten ohitura zaharrak alde batera uzteaz gain, kakao-sailen uztea eragiten ari ziren ohitura kaltegarriak ziren.

19

OHARRAK

• Proiektuaren deskripzioa: http://www.codehuco.org.mx/derechos-humanos-y-ciudadania/rescate-del-cultivo-de-cacao-en-el-municipio-de-comalcalco/proyecto-cacao

• Nabarmendu beharra dago, kakao-sailen hainbat oinordeko emakumek eskuratu duten lidergo papera. Ikasteko behar eta jarrera batetik eta praktika berriekin batzuetan ikuspuntu kontrajarriekin borrokan, bai kakaoaren bai kooperatibaren mugimenduaren onarpenaren lehen fruituak lortu dituzte.

DESKRIBAPENA

Proiektua Comalcalcoko DDHH bulegoaren baitan sortzen da, era berean oinarrizko eli-za-komunitateak bultzatuta. Abiapuntua Comalcalcoko komunitateen kakao plantazioen uzte osoa da, ondoren aurkezten diren arrazoietatik eratorritako krisiaren ondorioz:

• Landaren aldeko politika publikoen uztea, politika asistentzialista bat onartuz, kakaoarekin urteetan lan egin dutenen gaitasunak lokartu zituelarik.

• Kakaoaren prezio baxua merkatuan, bitartekariak (coyotes) onuradun nagusie-nak izanik.

• Ekoizle elkarteen eraginkortasun eza, boterea eta dirua mantentzen dutenen altxor politikoan bihurtuz.

• Lurra zatitzea beraien seme-alabek heredatu dezaten, ekoizle txikietan bihurtuz.

• Moniliasis onddoaren sarrera ekoizpena murriztuz.

Arazo honen bitartez, kakao-sailen nekazari-kudeaketan adituak diren asesoriarekin lan egiten hasi zen, landareen gaixotasunaren onddo eragilea suntsitzen saiatzeko, baita landare txiki berriak landatzeko teknika berriak proposatzeko ere. Batzar funtzionamenduan, esperien- tziadun nekazarien ikuspuntuak partekatu ziren eta ingeniarien ezagutza teknikoarekin osatu ziren. Horrez gain, kakao-sailen berreskurapen arrakastatsuen beste zenbait esperientzia eza-gutzen joan dira. Gaur egun, esperientzian 26 ekoizleek parte hartzen dute. Epe ertain-luzean, helburua beraien txokolatea ekoitzi ahal izatea da eta ondoren merkaturatze kate laburrean saltzea da, kooperatiban, bertako kontsumitzaileei zuzenean, bidezko merkataritzako espe-rientziako adibide argi batean.

20

TEMASCAL Ayutla de los Libres, Guerrero

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Temascal-en berreskurapenean, sendaketa fisiko eta espiritualaren lekua bezala, baita topaketa lekua bezala, gehien isolatuta dauden komunitateen ahaleginaren bitartez, arbasoen ohitura bat berreskuratzen da, komunitateari zerbitzu bat eskaintzeaz gain.

• Temascal-ek osasun komunitarioko eragilearen figura berreskuratzen du. Kasu honetan eragile hauek emakumeak dira, proiektuaren buru diren emakumeak.

• Eragileek, belaunaldi berriei transmititzen dieten ezagutza bat eskuratzen dute. Horrez gain, ahozko tradiziotik jaso zuten jakinduria idatziz sistematizatzeko eta jasotzeko ardura-dunak dira.

• Temascal-ek herriaren jakinduria berreskuratzen du, komunitatearen kultura eta jatorriak bir-balorizatzen ditu eta komunitateari zerbitzu bat ematen dio. Herritarrak ahaldundu egiten dira beraien osasun arreta eta prebentzioaren kudeatzaile bezala, ohiko medikuntza alde batera utzi gabe.

• Temascal-en medikuntza naturalari eta sendabelarrei lotutako ezagutzen berreskurapena, ekimenari lotuta dauden eragile komunitarioengatik sistematizatua izaten ari da, ezagutza hedatzeko eta babesteko helburuarekin.

• Hezkuntza Popularraren Latinoamerikar eta Karibetar Sarearen lana, arbasoen ekimen hauen inguruko informazioa erraztea da eta temascal-ak bilera eta sendatze zentroak bezala garatu nahi duten komunitate desberdinak harremanetan jartzea. Lana sarean egitea sustatu nahi da.

21

OHARRAK

• Temascal-ek bilera zentro komunitario bezala funtzionatzen du, gainera bertan, komunitate-ko pertsonei dagokien gaiak lantzen dira.

• Temascal-en inguruko praktikak osagai espiritual sendo bat du. Osagai honek, partaidetza giro lasai eta demokratiko bat sortzen du, tradizioari eta ingurumenaren zaintzari lotuta dagoena.

DESKRIBAPENA

Temascal-a edo temazcal-a azteka eta maia jatorriko sauna mota bat da. Komunitate bakoi- tzeko pertsonak bertaratzen ziren, gaixotasunen prebentzioan eta tratamenduan oinarrizko mediku-atentzioak jasotzeko, medikuntza naturalean, bertako sendabelarretan eta belaunal-dien arteko ahozko transmisio ohitura batean oinarrituta.

Gaur egun, Ayutla de los Libres (Guerrero) zonako mendiko komunitateek, hainbat kasutan ohitura zahar hauetatik nahikoa aldenduta daudenak, mexikar osasun sistemak eskaintzen duen zerbitzu publikoetara joateko zailtasunak dituzte. Behar honi erantzunez eta esperien- tzia hauen berreskurapenaren inguruan hainbat eragilek egiten zuten eskariari erantzunez, temascal-a berreskuratzeko ekimena sortu zen, komunitateko bilera zentro bezala, osasun atentziorako eta ezagutzak partekatzeko zentro bezala. Temascal-aren kudeaketa bertako osasun eragileek garatzen dute, beraien familien eskutik ezagutza guztia jaso dutelarik, beste komunitate batzuetako eragileen ezagutzekin eta hainbat idatziekin osatzeaz gain.

22

CIDAHL EMAKUME ELKARTEA Cuernavaca, Morelos

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Genero berdintasunaren alde egin, bizitza kalitatearen hobekuntzaren ardatz bezala, osasun zerbitzuen, hezkuntzaren, komunikazio eta informazioaren bitartez, herritarren partaidetza eta giza eskubideen errespetua estimulatuz.

• Emakumeen eskubideen alde 40 urte borrokan daraman emakumeen elkarte bat da, landa komunitateetan eta Cuernavaca herrian bertan eragin politikoa eta hezkuntza egiten. Ber-tan, jardunaldiak, tailerrak… burutzen dira eta bertakoaren presentzia handi eta posiziona- tze argi batekin.

• Elkarteko partaideak hiri eremuko emakumeekin lan egiten dute, baina baita landa eta indigena komunitateetan. Kasu bakoitzean, komunitate bakoitzarekin garatu beharreko lan eremua, komunitatearen eta CIDHALeko teknikarien arteko elkarlanetik sortzen da.

• Ekintza desberdinen bitartez emakumearen papera ikustatzen da. Bertan parte hartzen duten emakumeak hezitzaile bezala ahalduntzen dira, parte hartzen ari diren esperientzien ikaskuntzak zabalduz.

• Sarean egindako lanaren bitartez parte-hartzaileak ahalduntzen jarraitzen dute eta jatorri, klase sozial edo adin desberdineko emakumeen artean ezagutzen partekatzea errazten da.

23

OHARRAK

• CIDHAL erakundeko ekintzetan gizonezkoen inplikazio handiagoa faltan botatzen da. Inplikazio hau proiektuen hasierako planteamendutik bertatik sustatu behar da, hezkuntza edo sentiberatasun ekintza desberdinen garapenean gizonak eta haurrak modu argian barneratzea.

• Informazio gehiago eta argitalpenak http://www.cidhal.org/cimu.html

DESKRIBAPENA

CIDHAL erakundea (Comunicación Intercambio y Desarrollo Humano para América Latina) 40 urte daramatza emakumearen eskubideen alde lan egiten, beti herri hezkuntzaren metodo-logiatik. Lau arloetan egindako lanaren bitartez, arlo bakoitzean genero ikuspegia eta genero perspektiba zeharkakotasunean lantzen saiatu dira:

• Osasun integrala: emakumeen osasun sexual eta erreproduktiboan oinarrituta.

• Dokumentazioa: emakumearen egoeraren ikerketa sozializatzeko, zabaltzeko eta sustatzeko helburuarekin.

• Komunikazioa: genero berdintasun kultura bat zabaltzeko eta sustatzeko, komunikabide masiboetan lana egitea.

• Politika publikoak: gobernu programetan eta legeetan genero ikuspegia bar-neratzea errazteko, sentiberatasun, trebakuntza eta intzidentzia ekimenak.

24

LUDOTEKA Ayutla de los Libres, Guerrero

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Herri Hezkuntzaren Iyolosiwa elkarteak, Ayutla de los Libres-en kokatuta dago eta komunita-teko haurren atentziorako ludoteka baten sorrera eta laguntza sustatu du. Ekimenak, biziki-detza eta errespetua lantzeko eta portaera bortitzak saihesteko espazio bat eskaintzen du. Mugimenduak gurasoekin ere lan egiten du, familia gurasoekin, bereziki amekin, komunitate-ko arazo desberdinen inguruan lan egiteko ludotekako bilera espazioetara joaten direlarik.

• Neskek eta mutilek joko kooperatiboen bitartez genero berdintasuna zeharka lan egiten dute. Edozein motatako indarkeria saihestu nahi da, emakumeen aurkako indarkeria barne-ratuz.

• Ludotekara joaten diren haurrak, metodologia ludikoen bitartez eta zeharkako modu ba-tean, bizikidetasuna, lankidetza, besteekiko errespetua eta genero ikuspegia bezala gizarte gaiak lantzen dituzte.

• Esperientzia hau, bertako behar eta eskaera baten emaitza bezala sortu zen, Iyolosiwa elkarteak Herri-Hezkuntzaren tresnetan oinarrituz eskaintzen du arreta.

• Neska-mutilak prozesuak bereganatuz joaten dira eta beraien jokoetan errepikatzeko gai dira, monitorearen gainbegiradarik gabe gainera. Monitoreak neurri handi batean ludote-katik pasa ziren aurreko taldeetatik datoz eta komunitatearen mugimenduari oraindik lotuta jarraitzen duten pertsonak dira.

• Poliki-poliki komunitateko izatearen sentimendua lantzen da, ingurunearen eragile eralda- tzaile bezala, neska eta mutil bakoitza ahaldunduz taldeko lanaren barruan duen paperean eta zereginean.

25

OHARRAK

• Komunitateko neskekin, mutilekin eta amekin egindako lanak harrera oso ona izan du. Saioetan aita gehiagoren parte hartzea faltan botatzen da.

DESKRIBAPENA

Iyolosiwa Herri-Hezkuntza elkartearen lehen ekimena, Ayutla de los Libres herrian finkatu zenean, komunitatearen behar oinarrizkoen atentzioan kolaboratzea izan zen, berak burutzen zuen hezkuntza lanetik. Modu horretan, ludoteka baten sorrerarekin erlazionatutako lehen ekintza herriko lehen hezkuntzako zentrora lotuta sortu zen, bi helburu zituelarik:

• Komunitateari zerbitzua eskaintzea ikastetxetik bertatik.

• Neska-mutilekin, gurasoekin eta irakasleriarekin egunerokotasunetik eratorri-tako diagnostiko bat lortzea.

Behin haurrei eragiten dieten arazoak detektatuta, bereziki komunitatean gertatzen den indarkeriari lotuta daudenak, ludotekaren bitartez, bizikidetasunaren erlazioak hobetzera bideratuta zeuden prestakuntza planekin lan egiten hasi zen, bai haurrekin egindako lanarekin, bai beraien gurasoekin egindako lanarekin. Gaur egun ludoteka ikastetxearen instalazioetatik kanpo dago, komunitate betean eta herrian beste ludoteka bat sortu da, duela gutxi bere ibilbidea hasi duelarik.

26

HITZ SORTZAILEAREN BITARTEZ IRAKURKE-TA-IDAZKETA IKASKUNTZA METODOLOGIA Ayutla de los Libres, Guerrero

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Herri-hezkuntzaren Iyolosiwa elkarteak, Ayutla-ko hezkuntza zentroetako lehen hezkuntzako irakasleekin batera, “hitz sortzailean” oinarritutako irakurketa eta idazketa ikaskuntza metodo-logia hau ezarri dute. Bertan, neska eta mutil bakoitzaren testuingurutik, hitz ezagunekin eta bere inguruko hitzekin, dinamika kolaboratzaile eta ludikoekin, eta silaba eta fonemen errepi-kapenarekin, haurren mailan aurrerapen handiak lortu dituzte, mexikar hezkuntza ministeriotik sari bat jaso dutelarik ere.

Inplikatutako irakasleriaren eta Iyolosiwa-ko emakume kideen artean hasiera batean elkarturik garatu zen esperientzia hau, gaur egun bigarren fase batean aurkitzen da. Trabatuta dagoen irakasleria, bai herriko beste zentroetako bai beste estatu batzuetako zentroetako irakasleria prestatzen ari da, lanarekin modu autonomoan jarraitzeko.

• Ekimen hau prozesua bere gain hartu duten irakasle emakumeek eramaten dute aurrera. Autonomoki funtzionatzea lortu ondoren eta Iyolosiwa-ko hezitzaileen gainbegiraturik gabe, hezitzaile bezala ahaldundu dira eta esperientzia hori beste komunitate batzuetako ikastetxeetara zabaldu nahi dute.

• Ikasleak ikaskuntza esanguratsu bat burutzen du, berriz ere balorea hartzen duten eta ikas-kuntzarako erreferente bihurtzen diren, bere kultura propioaren elementuetatik.

• Inplikatutako irakasleak, prestatzaile aditu bezala ahalduntzen dira metodologia eraldatzaile berri honetan.

• Komunitate xumeetako irakasleriaren inplikaziotik, prozesua lan autonomo eta autokudea-tutako lan batean bihurtu da, osagai politiko argi batekin.

• Ikaskuntzaren metodologia ludiko eta kooperatiben bitartez, bizikidetasuna eta jatorri des-berdina duten haurrenganako errespetua zeharka lantzen dira, bereziki hezkuntza zentrora joaten diren mendiko komunitate indigenetako haurrenganako errespetua.

27

OHARRAK

• Hasiera batean metodoak harrera hotza izan bazuen ere, etsaia ez esateagatik, adierazten zuen intrusismoagatik, hezkuntzako zentro publikoen aldetik, lortutako arrakastei esker onarpen gradu handiago bat lortzen joan da. Gaur egun hezkuntza ministerioak berak ere, begi onez ikusten hasia dago mota honetako metodologien ezarpena estatuko hezkuntza zentroetan.

DESKRIBAPENA

Sortzen den hitzean oinarritutako irakurketako eta idazketako ikaskuntza metodologia honen aplikazio proiektua, hezkuntza zentro bertako beharretik sortu zen, Iyolosiwa elkarteko parte hartzaileek (emakumeak) barrutik gauzatutako diagnostiko baten bitartez, komunitatean ezarrita daudelarik proiektuaren garapenean lagundu nahi zuten. Diagnostiko hau lortzeko, elkarteak bere erlazioa Ayutla de Libres-eko ikastetxe nagusiarekin hasi zuen, ludoteka baten sorreraren bitartez, txikienekin lan egiteko. Ikastetxeko ikasleriarekin eta irakasleriarekin ezarri zen erlaziotik abiatuz, diagnostikoaren bi eremuetan lan egiteko beharra jaso zen, bereziki:

• Ikasle askoren arteko indarkeriazko erlazioak, bereziki egunero ikastetxera joa-ten diren mendiko komunitate indigenetatik etortzen diren neskek eta mutilek bizitzen dituzten zailtasunak.

• Estatuko ebaluazioek azpimarratu duten, inguruko ikaslerian irakurketa eta idazketaren inguruan ikaskuntza maila baxua.

Ludotekaren bitartez indarkeria eta errespetuaren inguruan lan egiten hasi zen; lehen hezkuntzako ikasleen irakurketa eta idazketa maila baxuaren inguruko arazoari aurre egite-ko (arazo honek ondorioz, oinarrizko ikaskuntza gainerakoa arrastaka eramaten du bigarren hezkuntzaren amaiera arte), inplikatuta zeuden irakasleen lankidetzarekin diseinatzen hasi zen, behin hitz sortzailean oinarritutako metodologia ezagutu ondoren, barneratu egin zuten eta prozesu guztian zehar laguntzen joan diren Iyolosiwa-ko adituekin saioetan trebatuz.

Ikasgeletan izandako lehen saioen ondorengo lorpenak berehala etorri ziren eta ikastetxe aitzindariko irakasleria gehiago barneratu dira prozesuan, are gehiago emaitzek izandako arrakastaren ondorioz, estatu mailako irakurketa eta idazketa lehiaketa batean Ayutla-ko ikas-leak sarituak izanik.

Gaur egun, hasierako ekintzak hasi zituzten irakasleak ikaskuntzak hedatzeko eta Gurrero-ko estatuko beste herri batzuetako irakasleak aholkatzeko zereginean zentratzen ari dira, baina baita beste estatu batzuetako irakasleak ere. Modu horretan, ikastetxe bakoitzak eguneroko-tasunaren eta beraien kulturaren elementuetan oinarritutako, beraien ikaskuntza propioa diseinatu beharko du.

28

GAZTEEN BOLUNTARIOTZA Ayutla de los Libres, Guerrero

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Ayutla de los Libres-eko boluntarioen programak detektatutako bi beharrei erantzuten dio, bertako ludotekan egindako lanaren ondorioz:

• Komunitatean gazteekin egindako lanaren jarraitutasuna.

• Tokiko garapenaren inguruan, elkartearen proiektuetara lotuta jarraitzeko gazteen eskaera.

• Boluntario gehienak emakumeak dira.

• Ludotekatan eta komunitatean, genero berdintasuna zeharka lantzen duten dinamika eta joko kooperatiboen bitartez lantzeaz gain, hezitzaile bezala prestatzen jarraitzen dute.

• Programa irekita dago komunitateko gazteei, eguneroko lanaren bitartez detektatzen doazen beharren arabera trebatzen joaten dira, modu horretan beraien hezkuntzaren kudeatzaileetan bihurtzen dira.

• Ludoteken bitartez adin txikiago batean hasten den, komunitateko hezkuntza prozesuak, boluntariotza programaren bitartez du bere jarraipena.

• Azken helburua, bertako gazteak prozesua bereganatzea da eta ludotekaren kudeaketare-kin eta komunitateko hezkuntza proiektuekin modu autonomo batean jarraitu ahal izatea da.

29

OHARRAK

• Komunitateko gazte asko beraien ikasketak bertako zentroetan jarraitzeko aukerarik gabe geratzen dira, bigarren hezkuntza bakarrik egiteko aukera izanik. Arrazoiak bi izan dai-tezke: alde batetik, ekonomikoki ezin dutelako; beste aldetik, bertako azpiegiturek ez dute erantzuten beraien prestakuntza beharrei. Zentzu honetan, boluntariotza proiektuak beraien prestakuntza osatzen laguntzen die, hezkuntza formaletik kanpo izan arren.

DESKRIBAPENA

Ludotekaren bitartez Ayutla-n garatutako lanaren jarraipena bezala, komunitateko garape-naren alde lan egiten jarraitzeko kezkak dituzten gazteen talde eragile bat sortu da. Eskaera honek boluntariotza programaren bitartez erantzuna jaso zuen, bertatik gazteentzako lan es-pazioak bultzatzen ziren, bai uda garaiko oporretan, eta bai talde eragile txikiarentzat urte guz-tian zehar. Bertan, ludotekatik bertatik, komunitateko beste gazteei zuzendutako edo egunero ludotekara joaten diren haurren amei zuzendutako lanarentzat, proiektuak garatzen jarraitu ahal izateko. Taldeak gaur egun, Iyolosiwa elkartearen laguntza eta hezkuntza proiektuetan esku-hartzen duten gazteen parte-hartzea fidelizatu du, bai Ayutla-n bai mendiko komunitate indigenetan. Horrez gain, beste herrialdeetako boluntariotzarekin eta kooperanteekin elkarre-kintza egiteko aukerak, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko aukera eskaintzen du, gazte boluntarioen prestakuntza osatuz.

Euskal Herriko eta Andaluziako esperientzia f itxak

Kontsumo alternatiben sustapena egiten duten esperientzia arrakastatsuen bi-lketa prozesuari jarraituta hainbat esperientzia bisitatzeko aukera izan genuen, bai EAEn bertan, baita Univesidad Rural Paulo Freire erakundearen baitan gertatzen di-renak. Mexikoko ekimenak ezagutu ondoren, hurrengo sentsazioekin bizi genituen gure inguruan bisitatutakoak:

• Estatutu, misio, baloreak etab. duten erakundeetan burutzen da lan gehiena, GKEak, Nekazal Unibertsitateak,… oso profesionalizatuta dagoen lana eta maila tekniko zein pertsonen formakuntza oso altua duena.

• Naturaltasun eta freskotasun galera honek, maiz elitismo edo jen-dearekiko urruntasun kutsu bat igortzen dute.

• Kontsumo alternatiba arrakastatsuak dira, erreferente bilakatu dire-nak gizarte ereduaren inguruko gogoeta garai honetan.

• Gehien bat eliza-mugimenduetatik kanpo sortu diren esperientziak izaten dira.

• Baliabide ekonomiko gehiago dituzten esperientziak izaten dira, askotan erakunde publikoek lagunduta. Denak, antza, beraien inguruan oinarrizko beharrak asetuta duten egoera batetik abiatzen dira.

• Maiz, badirudi pausu luzeegiak ematen saiatzen direla, hau da, oi-narriak guztiz sendotuta izan gabe. Horrela beha daitezke pertsonek ez dutela nahiko parte hartze kultura barneratuta, genero inguruko formakuntzan diagnostikorik beharrezkoa ez dela ziurtatzen da,… hauek gaindituta bezala ikusten dira.

Hurrengo fitxetan jaso sistematizatu dugu bisita bakoitzetik jaso ahal izan genuena.

32

PAULO FREIRE LANDA UNIBERTSITATEKO FEMINARIOASerranía de Ronda, Málaga

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Feminario-a, URPFn genero ikuspegiaren aplikazioa bermatzeko helburuarekin proposatzen da, bere prozesu osoan zehar.

Gure erronka, ikuspuntu feminista helburuen planteamenduan, edukien elaborazioan eta metodologia egokien aukeraketan barneratzea da, emakumeen eta gizonen berdintasun printzipioa proposatuko diren ekintza guztietan islatuta geratzeko.

Modu espezifikoan helburuak ondorengoak dira:

1. Genero identitatearen gizarte antolaketaren inguruan hausnarketa prozesu bat gehitzea, estrategia aktiboen diseinuan aurrera egiten laguntzea, zehar-kako ikuspegi batetik.

2. Sentikortzeko, prestakuntzarako eta trebakuntzarako beharrezko tresna eta baliabide eskaintzea, genero ikuspegi batetik.

3. Eskualde bakoitzeko ekintzak sendotzeko, bateratzeko, trukatzeko eta zabaltzeko balio dezakeen lehentasunezko lan lerro bat ezartzea, helburuak eta sexuaren ondorioz oraindik existitzen jarraitzen duten desberdintasunak gainditzera bideratutako ekintza lerroak partekatzeko.

4. Proiektu bakoitzaren eraginaren analisi bat burutzea, genero harremanetan, lan esperientzia desberdinak ezagutzea eta zabaltzea posible egiten duten adierazle zehatzak barneratzearen bitartez.

• Genero ikuspegia, proiekturako diagnostikorako tresna bat eta ezinbesteko metodologia bat izateaz gain, osagai politiko eta ideologiko eraldatzaile bat du.

• Emakumeak jasotzaileak izan diren jakindurien eta kulturaren ikuskatzea eta onarpena.

• Ikaskuntza prozesuan zehar pertsonei eta taldeei laguntzea.

• URPF osatzen duten pertsonen prestakuntza jarraia, materialak eta adierazleak, lan meto-dologiak eskainiz.

33

OHARRAK

• Landa-feminismoaren Foroa (2010-2011-2012-2013)

• Landa Feministaren I Foroa “Rocío Eslava Suárez” emakume nekazariak eta ekonomia landu ziren

• Landa Feministaren II Foroa Rocío Eslava: “Landa Emakumeak eta Ekofeminismoa”

• Landa Feministaren III Foroa Rocío Eslava: “Landa Emakumeak eta osasuna”

• Landa Feministaren IV Foroa Rocío Eslava: “Landa Emakumeak eta emozioen hezkuntza bizitzarako”

DESKRIBAPENA

Feminarioa URPFn sortu duten topaketa eta eztabaida espazio bat da, eta bertatik emaku-meen bisibilizazioa lortzeko eta landa munduaren historian izan duten papera ikustera emateko lan egiten ari dira.

Ikuspegi feminista batetik abiatzen dira, ideologikoki kokatzeko beharrezkoa baita. Feminismoa jarduera kritiko bat da eta ekintzako, desberdintasuna geldiarazteko eraginkorra den tresna bat. Desberdintasun hau gaur egun ere mantentzen da eta landa munduan modu larriago batean. Feminismoak emakumeei eta gizonei onurak sortzen dizkigun aldi berean, pertsona askeagoak, autonomoagoak eta independenteagoak egiten gaituzte.

Modu berean, Feminarioarentzat lehentasunezkoa da bizitzaren iraunkortasuna gure ingurunearekin armonian. Horregatik, emakumeek beraiei dagokien lekua bete behar dute landa munduan.

Bizitza guztian zehar landan lanean egon diren emakumeak, beraien seme-alaben, pertsona nagusien zaintzan, etxean lanean, etab. Inoiz eskolara joan ez ziren lurraren emakume jakin- tsuak, baina esperientziak eman zien jakituria dutelarik, irakurtzen eta idazten jakin ez arren bizitzaren zeinu eta espresioak irakurtzen dituztenak, ezer espero gabe etengabe ematen ari diren emakumeak, gainera askotan gutxietsiak, inbizibilizatuak, tratu txarrak ematen dizkiete-nak…

Feminarioak lan egiten duen ikuspegia hau da, talde desberdinei beraien ekintzen gara-penean aholkatuz, genero ikuspegia aplikatzeko oinarrizko adierazle eta tresnak eskainiz, eta beraien sentiberatasun, prestakuntza eta ikerketa proiektuak garatuz.

34

LANKIDETZA ETA GARAPEN EKIMENAK

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Partaidetza eta ahalduntzearen bitartez, giza garapen iraunkor eta integral baten eraikun- tzarako, beraien Erakunde Sendotzea (FI) jarraitzen duten entitate publiko eta pribatu horiei prestakuntza eta aholkua eskaintzen dion aholkularitza bat da.

• PRESTAKUNTZA garapenari, Erakunde Sendotzeari (Ebaluazioa, Sistematizazioa eta Planifikazioa Estrategikoa), generoari, lankidetza garapenari, elkartasunezko estrategiei eta partaidetza prozesuei dagokien gaietan.

• AHOLKATU Erakunde Sendotzeari dagokion gaietan, Planifikazio Estrategiko Parte-hartzailea (PEP), Sistematizazioa eta Ebaluazioa bezala; baita gizarte ere-muan (lankidetza, hezkuntza, etab.) partaidetza prozesu eta estrategiak sortzea bezala ere.

• IKERTU Erakunde Sendotzearen eta gizarte eremuan (lankidetza, hezkuntza, etab.) partaidetza prozesu eta estrategiak sortzearen inguruan.

• Koedukazio ikuspegia, genero berdintasunaren aldeko apustu batetik, gizon eta emaku-meetan komunikazio trebetasunen eta espazio publikoaren okupazio eta ezagutzaren esku-ratzea kontrol banaketa desberdina kontuan hartzen duena. Honi aurre egiteko eta lantzeko neurri espezifikoak planteatuz, taldekako lanaren inguruan beraien hainbat adierazpen alde batera utziz, gainera barneratzeko jarraibideak emanez parte hartzen duten pertsonen eskutik.

• Eragile guztien ahalduntzea.

• Taldekako eta partaidetza prozesuak: batera egindako elkarrizketan oinarritutako ekintzak, horizontaltasunetik, eta esku-hartze guztien baloraziotik, taldekako ikaskuntza bat sortzeko tresnak eskaintzen dituena, partekatzetik.

• Diagnostikoa, beharrak eta aldaketa edo/eta hobekuntza proposamenak GGKE-etatik

• Hezkuntza praktiketako hezkuntza eragileak biderkatzaile bezala aukeratzen dituen tre-bakuntza ikuspuntua, GHn egiten duten lanerako tresna metodologiko berrien inguruan trebatzeko.

35

OHARRAK

* Testuaren irakurketaren gaineko ikaskuntzak (Erronkak Ehunduz) ELKAR HEZIra aplikatuz:

- Terminoen berrikuspena egin behar da (Hezkuntza, Generoa, KA…). Zer ulertzen da anto-lakuntza maila eta maila pertsonalagatik? Definizioa adostu oinarriak ezartzeko

- Zentzu honetan lan egiten diren gaiak aztertuz berrikuspen bat egin. Praktikoa (proiektuak, ekintzak…) eta teorikoa (misioa, hausnarketa estrategikoa... ).

- Beste erakundeetan egiten denarekin kontrastatu.

- Testuingurura eta beharretara egokitutako metodologiarekin lagundu, jarraipen eta siste-matizazio bat burutuz.

- Erakundeko pertsona bakoitza hausnarketa teorikoa bere gain hartzea. Sail desberdinetako pertsonen egunerokotasunarekin lotuta dauden planteamendu eta errealitateetatik, uler-mena erraztuko duen lengoaia erraza.

- Hasiera-hasieratik, prozesuak adierazten duen ikaskuntzen eta sendotzearen aukerak ikuste-ra eman.

- Tresnaren elaborazio prozesuan egoteak, hau ulertzeko eta bereganatzeko gehigarri bat ematen duela kontuan izatea.

* Testuaren irakurketaren gaineko ikaskuntzak “EbaluAKZIOA, euskal GGKEn artean kultura ebaluatzailea sortuz” ELKAR HEZIra aplikatuz: lanaren hausnarketa bat egiteko beharra, ongi edo gaizki funtzionatzen duen horretan behatzera gelditu, tresnak hobetzeko edo aldatzeko.

DESKRIBAPENA

Bi proiektu izan ditugu kontuan:

1. Erronkak ehunduz. Garapenerako gure hezkuntza praktiketatik abiatuz, lau esperien- tzia eta erronka berriak sistematizazioaren bitartez

Lana bi helburu nagusietara zuzenduta egon zen: EDaren gaur egungo egoera ikustera ematea, zeregin hori gauzatzen duten pertsonen ikuspuntutik eta hausnarketa eta topaketa espazioak erraztea, bai GGKEn artean bai erakunde publikoen artean. Bi helburu hauetatik abiatuz, erakundeen arteko koordinazioa sendotzen eta GHren inguruan etorkizuneko lan agenda batean bihurtuko diren ekintza lerro komunak ezartzen saiatu ziren.

Argitalpen hau «Erronkak Ehunduz. GHra hurbilketa bat Euskadiko GGKE-etan. Partaidetza diagnostikoa», taldekako partaidetza eta hausnarketan oinarritutako ikaskuntza proiektu bat, 2011 urtean argitaratua eta EAEko hogeita hamabi GGKE eta lau erakunde publiko elkarrizke-tan jarri zituen proiektua.

Argitalpen honek prestakuntza eta partaidetza prozesuari erantzuten dio, beraien esperien- tzia sistematizatu duten, beste erakunde batzuekin partekatu duten, beste lau erakunderen praktikatik hausnartzen da, diagnostikoak aipatzen dituen lau ardatzen inguruan ezagutza be-rriak elkarrekin landuz: Antolakuntza Egitura eta Kultura, Eragin Sozial Politikoa, Metodologiak eta Berrikuntza eta azkenik, Produktuak.

Sistematizazio-prestakuntza proiektu honek, bertan parte hartzen duten pertsona guztien esperientziak balioan jartzearen aldeko apustua egiten duen, ikuspuntu pedagogiko eta politiko bat du, ezagutzaren taldeko eraikuntzaren eta sorreraren aldeko apustu eginez, Herri Hezkuntzaren ikaskuntzetatik.

Erabilitako diskurtsoa praktika da, denok eginez ikasten dugu, horizontaltasunetik, ez irakas-ten duen eta irakatsia den pertsonaren bertikaltasunetik, hezkuntza paperaren subjektu huts bezala. Hezkuntzaren papera askatzaile, emantzipatzaile eta bere garapenaren protago-nistak diren subjektu sortzaileak bezala aldarrikatzen dute.

Ekintzak bi erakundeek koordinatu zituzten: Euskadiko Elkartasun Zirkulua (CSE) eta Lanki-detza eta Garapen Ekimenak, UNA Kudeaketa eta Komunikazioa erakundearen lankidetzare-kin, prozesu guztian zehar genero ikuspegia barneratuz.

2. “EbaluAKZIOA, euskal GGKEn artean kultura ebaluatzailea sortuz” esperientziaren sistematizazio prozesua

“EbaluAKZIOA, euskal GGKEn artean kultura ebaluatzailea sortuz” esperientziaren sistema-tizazio prozesua, Fernando Altamira eta Esther Canarias-ek (Lankidetza eta Garapen Ekime-nak) erraztuta 2007 urteko urria eta 2008 urteko uztaila hilabeteetan zehar proiektuaren eragin sozialaren (proiektuak eduki ahal izan duen eragin soziala) maila desberdinak aurkitu nahi zituen GGKE parte-hartzailetan, kultura ebaluatzailearen sorrerari dagokionez.

EbaluAKAZIOA hasieratik GKEen parte hartzea ezinbestekoa zela prozesu bat bezala sortu zen eta motibazioa, elkar ezagutzea, aurretiko erlazioa edo prozesuan zehar sortutako erlazioa bezalako alderdi subjektiboak paper oso garrantzitsua zuten. Erakundeen arteko elkar trukaketak eta elkarren arteko erlazioak partekatzeko beldurrak eta ikuskatuak izateko beldu-rrak murrizten dituzte eta ebaluazio prozesuen eta lortu diren emaitzen sozializazioa sustatzen du.

Elkarren arteko motibazioa, beste erakunde batzuk ere horretan ari direla, esperientziak partekatu, garrantzitsua da kultura ebaluatzailearekin aurrera egiteko.

36

BIZITZA ONAREN ETXEAMalaga

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Bazterketa eta gizarte pobreziaren prebentzioa du helburu, ibilbide hauetan barneratuta egon diren pertsonen parte hartze aktiboaren eta egoera hauetan egon diren pertsonen la-guntzaren bitartez. Erantzunkidetasun honek, bere aktiboak indartzeko eta ibilbide hauek alde batera uzteko, tresna eta estrategiak sortzen ditu.

• Harreman berdinak.

• Proiektuak lehentasuna ematen dio, “ezagutzak” partekatzen diren erlazioari; lan eta konfiantzazko erlazio bat, erabiltzaileak pertsona arduratsu bezala kontsideratzen dira. Prebentzioa topaketarako edo elkartzeko aitzakia batean bihurtzen da, eta bi aldetatik arriskuak daude.

• Ekimen honetan nabarmendu behar den alderdi nagusia, esku-hartzearen dinamika aldake-ta da: arazo bat existitzen dela eta nola ekidin daitekeen jendea konbentzitzen saiatzen den logika batetik, erabiltzaile beraiek onartutako eta identifikatutako gertaera batetik arazo bat bezala, ekintza bateratua eraiki daitekeela logikara. Prozesu konplexu eta jarrai bat da, errepikakorra izan gabe.

• Pertsona erabiltzaileak proiektuaren sorreratik bere exekuzio eta ebaluaziora parte hartzen dute, kooperante eta erantzunkide bezala.

37

OHARRAK

• Subjektibotasuna: pertsonak beraien bitxikerietatik onartzea

• Aldaketa prozesuan laguntza profesionala

• Sormena

• Erresilientzia

DESKRIBAPENA

“La Casa de la Buena Vida” gizarte bazterketa eta pobreziaren eta egoera hauek ekar dezaketen antzeko arazoen prebentzioan ekimen bat da. Ibilbide hauetan barneratuta dauden pertsonen parte hartze aktiboan oinarrituta dago. Gertutasuneko prebentzio lan bat aurrera eramatea da, egoera horretan egon diren pertsonetatik abiatuz.

Elkartea Ana Cortés eta Jesús Rodríguez-ek, Chule-k, fundatu zuten, hiru seme-alaba adin-gabeak zituen bikote bat, beraien distrituan bizi ziren pertsonen bizitza kalitatea hobetzera laguntzeko helburuarekin: Palma-Palmilla. Geroztik, elkarteak hazkunde geldiezina bizi izan du, bai bere ekintzen kopuruan eta kalitatean, bai bere proiektuen irismen eta esku-hartze arloan: eskolaratzea; prestakuntza eta trebakuntza; esku-hartze sozio-hezkuntza eta sozio-osasuna; pobreei informazioa eta laguntza; sentiberatasuna; etab.

La Casa de la Buena Vida Malagan dago, Palma-Palmillaren kanpoaldean kokatua, auzunea inguratzen duten muinoetako batean.

Etxea ez da zentro bat gehiago, etxebizitza bat da, bertaratzen direnei beraien bizitzaren agintea berreskuratzeko aukera ematen dielarik. Bigarren aukera bat ematen diete, eta bizitze-ko gogoa.

38

CINEMASCAMPO?????????

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Bizitzari natura ingurunearekin armonian zentzua ematea lortu duten landa gizarteen balore propioak identifikatu eta sendotu.

XXI. mendeko landa identitatearen baloreen gainean hausnartu eta zinema pentsamenduaren eta idazketaren funtzio bezala hausnartu.

Begirada berrezi, gaur egungo arazoetara sentibera den pedagogia zinematografiko batetik.

Ikus-entzunezko lengoaiaren baliabide adierazgarriak erabiltzea, landa komunitateko bizitza soziokulturala dinamizatzeko.

Baliabide teknikoak eta ikus-entzunezko sormen artistikoa landa populazioari gerturatu.

Sektore zinematografikoa, landa mundua ardatz nagusia duen ikus-entzunezkoen errealizazioa motibatu.

• Ekimenak landa gizartean emakumearen funtsezko paperak nabarmentzen du.

• Cinamáscampo, ikus-entzunezko eta zinema klasikotik haratago joan nahi duen, atal multzo batean zehazten da, eta bertako partaidetza dinamizazioaren ardatz bezala barneratu nahi du.

• Tailer teoriko-praktiko parte-hartzaileak. Tresnak ematen dituzte (teknika, programak, bitar-tekoak) eta gainerakoa sormenari, parte-hartzaileen bagaje eta imajinazioari uzten zaio.

• Landa ingurunea ikustera ematea: Herriak bizirik mantentzea, oro har biztanleriak eta be-reziki gazteek beraien estimulu kultural eta sozioekonomikoak aurkitzea inplikatzen du, bere gurasoen egindako bidea ez hasteko: emigrazioa.

39

OHARRAK

• Landa ingurunearen dinamizazioa eta hezkuntza, ikus-entzunezkoaren bitartez.

DESKRIBAPENA

Cinemáscampo zinema jaialdi bat baino gehiago da, XXI mendeko landa munduko kultura gizartearen erdigunean kokatzeko saiakera bat da, existitzen diren bide boteretsuenetako baten bitartez: ikus-entzunezkoa.

Cinemáscampo-k bere helburuen lorpenera bideratuta dauden ekintzak artikulatzen dituen atal multzo bat barneratzen ditu: Hausnarketa eta elkarrizketa jardunaldiak (preposición lo ru-ral Zine Sekzioa); ikus-entzunezko prestakuntza (Ojo de luna Sekzioa); inguruan obrak sortzea (Cosecha Sekzioa); landa zinema erakustaldiak kale, plaza eta Internet bidez (Surcos Sekzioa); sektoreko profesionalentzat ekitaldiak (Tierra Arada Sekzioa); gure produkzioak aurkezteko eta aisia eta ospakizunerako galak (Girasoles Sekzioa); Cinemáscampoko nazional eta nazioarteko difusio eta transferentzia proiektuak (Alforja y Vereda Sekzioa).

Cinemáscampo bigarren edizioan ekintza hau barneratu dugu, Surcos Online deitzen dena, Surcos Sekzioaren barruan (zinema erakustaldiak). Internet bidez landa gaia duten ikus-entzu-nezko obren banaketa eta difusio plataforma batean zehazten da, hauek planetako biztanle-ria guztira iristea posible egingo digu, horrela gure helburuak lortuz: “XXI mendean landa identitatearen baloreen eta ikus-entzunezkoen gainean hausnartu, pentsamenduaren eta idazketaren funtzio bezala”.

Cinemáscampo sariak dituen jaialdia da. Sari hauek ongi burututako lana aitortzea eta landa gaia lantzen duten lanen partaidetza eta sormena estimulatzea dute helburu.

40

HEZTEA BORROKA EGITEKO MODUA DASerranía de Ronda-n aurkeztuta

Brasilgo Sin Tierra Mugimenduan (MST) garatzen den hezkuntza eredua ezagutzera ematea.

• Pertsona guztiak ahalduntzea aldaketaren eragile bezala.

• Biltzar bidezko antolakuntza eredua, taldekako propietatea.

• Hezkuntza aldaketaren motorra da: errealitatea aldatzen duten izaki autonomoak sortzea.

• Eragile biderkatzaileen prestakuntza (Ahalduntzea).

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

41

OHARRAK

• 48’

• Formatu Panoramikoa 16:9, DVD

DESKRIBAPENA

“Educar es la manera de luchar” Agustí Corominas i Sola zuzentzen duen dokumentala-ren izena da, Hezkuntzaren gainean Brasilgo Sin Tierra Mugimenduan. Hezkuntza ulertzeko beste modu batera hurbilketa bat, partaidetza metodologiekin, autokudeaketara oso lotua, lurrari, testuinguruari eta pertsonei oso lotua, aldaketarako eragile ezinbestekoak bezala. Herri-Hezkuntzaren metodologiak dituzten ikastetxe publikoak (Paulo Freire).

MST, lurrak okupatzeaz eta hauek fruituak ematea egiteaz gain, hezkuntza oinarritzat hartzen du. 1.000 eskola baino gehiago sortu ditu egonlekuetan eta kanpamentuetan, herritar guztientzat: haurrak, gazteak eta helduak. Dokumentalean, MST-k gaur egun dituen beste hezkuntza erronka batzuk lantzen ditu ere, alfabetatzea, prestakuntza agroekologikoa eta pres-takuntza politikoa bezala. MST-k hezkuntzari ematen dion garrantzia, Eskola Nazional baten sorreran adierazten da, Florestan Fernandes. Bertan, Latinoamerikako egonlekuetako eta gizarte mugimenduetako gazteen prestakuntza teknikoa, pedagogikoa eta politikoa burutzen da, modu horretan beraien irakasleak eta lider politikoak prestatuz.

Gidoia: Rosa M. Cañadell, Agustí Corominas

Errealizazioa: Agustí Corominas

Edizioa: Llorenç Torrades

Musika originala: MST

Ekoitzia: Unió Sindical de Treballadors de l’Ensenyament de Catalunya: USTEC.STEs (IAC), Metròpoli vídeo films amb la col-laboració de l’Agència Catalana per la Cooperació al Desenvolupament (ACCD)

Hizkuntza: catalán y castellano

42

EDUCAR, TRABAJAR Y EMPRENDER.CUADERNO DE ESPERANZASerranía de Ronda-n aurkeztuta

Hezkuntzaren eta ekonomia solidarioaren boterea ikustera ematea gizartea eraldatzeko.

• Hezkuntza eta ekonomia sozial eta solidarioa ez bakarrik aukera berdintasunean oinarrituta, emaitzen berdintasunean ere.

• Heztea, bizitza propioa zentzun zuzentzen ikastea da, kontzientzia sortzea.

• Esploratzeko gaitasuna, kuriositatea eta harridura, ospakizunarekin batera, hezkuntza proze-suan ardatz nagusiak izan behar dute.

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

43

OHARRAK

• Daniel Jover Equipop Promocions-eko bazkide fundatzailea da, Centro de Estudios Cris-tianismo y Justicia-ko kidea, Paulo Freire Landa Unibertsitatekoa eta Ekonomia Solidarioko Sarekoa. Bere argitalpenen artean daude: Praxis de la esperanza, Empleo juvenil, Trabajar para vivir eta Sol y sal de mar.

DESKRIBAPENA

“Educar, trabajar y emprender. Cuaderno de esperanza” Daniel Jover Torregrosak idatzitako liburu bat da, Equipo Promocions y Red de Economía Solidaria-ko kidea. Esploratzeko gaitasuna, kuriositatea eta harridura, ospakizunarekin batera, hezkuntza prozesuan ardatz nagusiak izan behar dute eta horregatik, egileak argitalpenaren bitartez, oinarri sozial eta justua duten proiektuak hasi ahal izateko, alaitasunez amestera animatzen gaitu.

Liburu honek ekonomia sozial eta solidario baten aldeko apustua egiten du, pertsona erdigunea delarik eta dirua bitartekoa. Bertan, enplegurako prestakuntza hoberena, aldaketarako hezkuntza egoki bat dela oso argi adierazten da. Testu hau ez da diagnostikoan eta salaketan gelditzen, itxaropenezko mezu bat zabaltzen du: hezkuntzaren eta ekonomia solidarioaren boterea gizartea eraldatzeko; hitzaren indarra eta herritar aktiboak hasitako praxia aukeraren horizontean daude; elkartasuna gure eskura dago.

Lan honek konpromisoaren eta idazketaren indarra aldarrikatzen ditu, iraganaren oroitzapen, orainaldiaren eraikuntza eta pentsamenduaren eta irudimenaren birsortzea bezala. Ez alaitasunari eta ez utopiari uko egiteko.

44

EKOIZPEN URDUNA Ekoizpen ekologikoaren garapenerako zerbitzua, Urduñan eta eskualdean

HELBURUA

HERRI-HEZKUNTZAREN OSAGAIAK

GENERO OSAGAIAK

Helburu orokorra: Urduñako garapen agroekologikoa

Helburu partzialak:

• Urduñako nekazale sektorea dinamizatu

• Aholkatu eta lagundu trantsizio agroekologikoan

• Prestakuntzak eman nekazaritza agroekologikoaren gaian

• Sektorearen eta herritar guztien sentiberatasuna

• Bertako merkatuak berreskuratu eta garatu

• Bertako erreferentzia agroekologikoak sortu

• Emakumeen ahalduntzea, proiektuen liderrak.

• Herritarren inplikazioa giltza izan da, hasieran zerbitzutik dinamizatutako eta koordinatutako proiektuen iraunkortasuna bermatzeko.

• Jakindurien eta bertako kulturaren berreskurapena

• Diziplinarteko partaidetza ikerketa taldeak

45

OHARRAK

• Gai desberdinen inguruan hileroko foroak: osasuna, kontsumoa, ingurumena, ekonomia…

• Baratze eta lorategi ekologiko parte-hartzaileak

• Herri sukaldaritza: bertako elikadura sistema bat eraikitzea (Ikastetxe publikoa, hirugarren adineko egoitza, eguneko zentroa, udal zentroak)

• Esperientzia agroekologikoen sarea

DESKRIBAPENA

Urduñako garapen eta ekoizpen jasangarria sustatzeko estrategia agroekologikoa.

Zerbitzuak Urduñako eta bere inguru hurbileko nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa bultzatzea bilatzen du, sektore helburu nagusia, metodo tradizionala ekologikora bihurtzean interesa duten horiek izanik.

Aholkularitza zerbitzuak bermatzen du:

* Aholkularitza teknikoa: ustiapenaren egoeraren diagnostikoa, maneiu ekologikoaren alderdi bereizgarrien barneratzea, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikora bihurtzeko etapen gaineko informazioa eta bideragarritasunaren analisian aholkularitza.

* Aholkularitza administratiboa: izapideen eta aholkularitzaren gaineko informazioa lortzea ematea eta erraztea, dauden laguntza ekonomikoen inguruan.

* Hedapen ekintzak eta ekoizpen ekologikoa metodoaren prestakuntza: ekoizpen ekologi-koaren ezagutza sustatzea eta prestakuntza ikastaro espezifikoak antolatzea.

* Sektorearen egituraketara zuzendutako ekintzen sustapena, jardueraren eremuan: asozia-zionismoaren sustapena, jarduera ekologikoaren ekoizpen prozesuen bertakotzearen

Gipuzkoa zein Bizkaiko erakundeekin egindako lana

Herri Hezkuntzan oinarritutako esperientzia erreferenteak bisitatu ondoren Emaús Gizarte Fundazioarekin lan egiten duten edota hainbat proiektuetan elkarrekin ari- tzen garen Gizpukoa zein Bizkaiko hainbat erakundekin harremanetan jarri ginen. Erakunde hauek, hezkuntza lanetan jarduten dira garapenerako eredu alternatiboak sustatzeko helburuarekin, kontsumo praktika arduratsuen bidez. Horrela, hurrengo arloetan erreferente diren erakundeekin kontaktatu genuen:

• Hezkuntza formala eta ez-formala

• Kontsumo eta hiritarrak

• Garapen eredu alternatiboak sustatzen dituzten erakundeak

Bilbo zein Donostiako jardunaldien helburu nagusia erakundeak elkartzeko to-paketa-guneak sortzea izan zen. Talde hauek, gezurra badirudi ere, diarduten ikasketa eta alternatiben eraikuntza prozesuetan duten esperientzia partekatzeko lehenengo aldiz elkartzeko aukera izan zuten topaketa saio hauei esker. Saioen di-namizazioan bereziki parte hartzearen alorra zaindu egin zen, pertsona guztien par-te hartze maximoa zein sortu berria den prozesuaren partaide izate sentimendua maximoak lortu nahian. Orokorrean, Bilbo zein Donostian ospatutako topaketetatik sortutako gainontzeko ideiak jasotzen dituzten bi ondorio atera daitezke:

• Helburu berdina lortzeko lan egiten duten erakunde guztien artean SARE lokaletan lan egiteko beharra. Helburu komuna kasu honetan hurrengoa da: eredu alternatiboen sustapena kontsumo praktika kontziente eta arduratsuen bidez.

• Eraikitze eta parte hartze prozesu kolektiboen arrakasta eragile nagusietariko bat parte hartze maximoa sustatzen dutela da. Gainera, ekarpenak pertsonen ezagupen eta esperientziatik jaso- tzeko aukera eskaintzeaz gain, sentimendu eta emozioen arlotik ekarpenak egitea ere faboratzen dute.

Jarraian, topaketa bakoitzatik jasotako ondorioak laburbiltzen dira:

48

DONOSTIAKO TOPAKETAElkar Ikasi, Elkar Eraiki tailerrak

ERAKUNDEAK

TOPAKETAREN GAIA

ASISTENTZIA

Uztaro: Itziar

Legazpiko Udaletxea

EP México

MPA Brasil: Luiz

CJ Guatemala

Gipuzkoako Forua Aldundia

Lanki

Cristina Enea

Bagara

Tolomendi

Hitzez

Gazte Kontseilua

Saiolan

Sustrai berri

Hegoa

BaseHerri Sare

Economistas sin Fronteras

Ingurugela-CEIDA

Otarra

Bilgune Feminista

Fiare

KontuKantoi

Baikara

Hernaniko txoko feminista

Lasarteko txarun kultur elkartea

Lesaka

Gezki UPV

18 emakume eta 11 gizon

Guztira partaideak: 29

Elkarlanean indarra: hezkuntza prozesuen (ELKAR IKASI) eta eraikuntza parte-hartzailearen (ELKAR ERAIKI) inguruko lana, gizarte eragileen artean eraldatzaileak izan daitezen.

49

DESKRIBAPENA

Saioa partaidetza dinamiken bitartez garatu zen, bere baitan oso antzekoak diren bi gai nagusien inguruan:

• Kontsumo aukeren alde lan egiteko, gizarte mugimenduek eta kolektiboen erakundeak kontuan izan behar dituen elementuak eta ezaugarriak (ELKAR ERAIKI).

• Pertsona eta kolektibo bakoitzaren jakinduria nola aprobetxatu daitekeen modua, ezagutza berriak sortzeko (ELKARIKASI).

Jarduera tailer tematikoen bitartez garatu zen, Mexikoko (Patricia, Red de Educación Po-pular) eta Brasilgo (Luiz, Movimiento dos Pequenos Agricultores) hezitzaile adituen dinamiza-zioarekin.

Saioaren amaieran, hezkuntza prozesuek eta aukeren eraikuntza prozesuek izan beharko lituzketen ezaugarriak zerrendatzen saiatu ginen, benetan eraldatzaileak izan zitezen.

Azkenik, erakundeekin ElkarHeziko diagnostikoaren inguruko elkarrizketetarako datak zehazten saiatu ziren.

ONDORIOAK

Ikaskuntza eta ezagutzaren sorreraren prozesuek izan behar dituzten ezaugarriak eta hauek garatzeko metodologia egokienaren ezaugarriak bildu ziren.

Mota honetako prozesuetan parte hartzen duten pertsonen partaidetza eta ezagutza tekni-koen ekarpenaren arteko oreka saritu zen eta emozioetatik lan egitearen beharra azpimarratu zen.

Eraikuntza parte-hartzailearen prozesuen inguruan, kontzeptu berdinetan pare hartu zen (norbanakotik eta taldetik).

Oro har, eraikuntza eta ikaskuntza partaidetza prozesuen alderdi produktiboa (helburuak, teknikoa dena, kuantitatiboa dena) eta erreproduktiboa (kezkak, ametsak, pertsona par-te-hartzaileen erritmoak) zaintzeko garrantzia nabarmendu zen.

50

BILBOKO TOPAKETA Bilboko Kontsumo Arduratsuko erakundeen topaketa

ERAKUNDEAK

TOPAKETAREN GAIA

ASISTENTZIA

Medicus Mundi

ISF

Esnetik

Mujeres con Voz

Dirurik Gabe

Unesco Etxea

Ekhi Txanpona

Perualde

Debalde

Oxfam Intermon

Sagarrak

Goiener

Pez Estudio

Emaús FS

11 emakume eta 6 gizon

Guztira partaideak:17

• Erakundeetako hezkuntza edo sentiberatasun praktikak esanguratsuagoak eta demokrati-koagoak egiten dituzten hezkuntza prozesuen ezaugarriak jasotzen saiatu.

• Bertaratzen diren erakunde guztien artean, Kontsumo Kontziente eta Arduratsuaren kontzeptua definitu eta ekimen desberdinetan herritarren partaidetza sustatzeko gakoak azpimarratu.

• Bilbon sarean lan egiteko lehen urratsak eman, KKAren inguruan lan egiten duten erakun-deen artean.

51

ONDORIOAK

Erakunde bakoitzak, KKAren inguruan beraien eguneroko praktiketan identifikatutako hezkuntza helburuen ekarpena egin zuen.

Erakunde guztientzat helburu komun bat eraiki zen, indarrak elkartzeko sarean lan egiteko beharra justifikatuz.

Hezkuntza prozesuen garapenaren alde egiten duten alderdiak eta zailtasunak identifikatu ziren, ildo honetan lan egiten jarraitzeko.

Azkenik, Emaúsetik, Bilboko erakundeetan diagnostikoen garapena gauzatzeko datak zehaz-ten saiatu ziren.

DESKRIBAPENA

Jardunaldiaren lana, KKAren inguruan zuzenean edo zeharka lan egiten duten bertako erakunde eta gizarte mugimenduen artean lehen hurbilketa bat izan zen. Guztien artean par-tekatu ahal dituzten hezkuntza proiektuen ezaugarriak eta helburuak erakunde guztien artean definitzeko aprobetxatu zen, kontsumo aukerak sustatzeko garaian. Taldean egindako lana-rekin sendotu daitezkeen topaketa guneak edo gune komunak identifikatu ziren. Era berean, bertan dauden erakundeek partekatzen dituzten zailtasunak landu ziren. Konklusio modura SAREAn lan egiteak duen abantaila aipatu zen, eragin handiago lortzeko eta herritarrengana gehiago eta modu hobean iristeko.

ElkarHezi proiektuaren esparruan, azkenik, diagnostikoaren lehen faseari dagokien elkarri-zketa egiteko hitzorduak finkatu ziren.

Topaketa, metodologia parte-hartzaile eta dinamikoaren bitartez garatu zen. Eta erakun-deen artean partekatzeko aukera oso positiboa bezala nabarmendu zen.

52

Topaketak egin ondoren, sentsibilizazio eta hezkuntza praktiken hobekuntza bilatzen duten Elkar-Hezi proiektuaren baitan, Bilbo zein Donostiako jar-dunaldietan parte hartu zuten hainbat taldek, beraien hezkuntza-praktikak hobetzeko autodiagnostiko bat egiteko asmoa adierazi zuten. Diagnostiko honen bi-dez beraien hezkuntza praktikak, komunikazio prakti-kak edota

53

Nola identif ikatuko ditut nire erakundeak burutzen duen lanak dituen beharrak?

Egia esateko, beste erakunde batera gerturatzea, bere baitan egin behar dituen hobekuntzak edota non egin behar dituen zuzenketak esatera joatea, ez dirudi Herri Hezkuntza praktika egoki bat denik, nahiz eta gure burua aditutzat izan. Orduan, nola ezagutu zitzakeen erakunde batek bere gabeziak, kontutan izanik askoz erreza-go dela besteen akatsak identifikatzea geurea propioa baino?

Galdera honetatik abiatuta eta Iyolosiwa (www.iyolosiwa.org, Red Latinoamericana y Caribeña de Educación Popularreko kidea) eta Movimento dos Pequenos Agricultores (MPA, http://www.mpabrasil.org.br/) erakundeko adituekin izandako topaketatik AUTODIAGNOSTIKO HIRUKOITZA METODOLOGIA erabil- tzeko aukera sortu zen. Zertan datza metodologia hau? Funtsean, erakunde bakoi- tzean eragiten duten pertsona guztiek hurrengo galderen erantzunak bilatzen saia- tzea da gakoa:

• KONTZEPTUA: Nola ulertzen duzu hezkuntza, eta zein ezakugarri izan beharko lituzkete hezkuntza praktikek esangu-ratsuak (ikasketa-irakasketa funtzioa bete) eta eraldatzaileak izateko?

• TESTUINGURUA: Bizi garen testuinguruaren zein elementuk errezten duten eta zeintzuk oztopatzen dute aurreko galderan identifikatutako ezaugarri “idealak” betetzea?

• PRAKTIKA: gure erakundearen egunerokoan, hezkuntza praktikei dagokienez, zer egiten dugu? Nola egiten dugu eta zertarako egiten dugu egiten duguna?

Behin galdera hauen erantzunak jasota, indibidualki edo taldeka, diagnostikoaren emaitza lor dezakegu erantzunak bikoteka aurrez aurre alderatuta (kontzeptua vs. testuingurua, kontzeptua vs. praktika eta testuingurua vs. praktika). Hemendik hain-bat inkoherentzia edo arazo-gako aterako dira. Arazo hauen konponbidea bilatzen badugu hor izango dugu gure hobekuntza lanarekin hasteko abiapuntua.

56

AUTODIAGNOSTIKO HIRUKOITZA

AURKEZPENA

Sarrera puntua: 1. KONTZEPTUA

2. TESTUINGURUA

HELBURUA TEKNIKAK PROZEDURA MATERIALAK

Erakundea /kolektiboa jarduten duen testuinguruaren analisitik abiatu, bere kontzeptuaren alde edo zailtzen duen esanguratsuena nabarmentzeko.

Txartelak idatzi

Taldeka, galdera hau landu: Testuinguruko (SOZIALA, POLITIKOA, EKONOMI-KOA, KULTURALA, EKOLOGIKOA) zein elementuk egiten dute alde eta zeintzuk zailtzen dute hemen ditugun kontzeptuak ematea?

Alde egiten duena: kolore berdeko txartelak

Zailtzen duena: gorri koloreko txartelak

Txartel gorri eta berdeak.

Errotuladoreak, Zinta

Dinamikaren azalpenaBatzarrean zirkulu bat edukiko da testuingurua sinbolizatuz, zatar-paperaz egina

eta 4 zatitan banatuta. Talde bakoitzak bere txartelak zati batean jarriko ditu.

Alderdi bakoitza taldeari ireki osatu ahal izateko.Zatar-papera

Taldekako lana

Txartelak zirkuluan kokatuta daudenean, taldeari galdetu:

1. Zailtasunei eta erraztasunei lehentasuna ematen zaie, aurretik adostutako kontzeptuak garatzeko.

2. Zer egin zailtzen duen horren aurrean?

3. Zein konklusio ateratzen dugu ariketaren ondoren?

4. Zerk pizten du gure arreta?

Arbela

HELBURUA TEKNIKAK PROZEDURA MATERIALAK

Nola ulertzen duzu hezkuntza? (Hezkuntza praktikek izan behar dituzten ezauga-rriak esanguratsuak/eraldatzaileak izateko)

Zure erakundetik genero ikuspegia nola landu beharko litzatekeela uste duzu?

Txarteletan idatzi

Banaka erantzun. Bere erakundetik lanak izan beharko lituzkeen ezaugarri “ideale-tara” mugatu, bai hezkuntzaren inguruan (herri hezkuntza) bai genero ikuspegiaren inguruan.

Aukera: Erantzunak edo ezaugarriak txarteletan banaka idaztea.

Birziklatutako txartelak

Taldeko kontzeptu bakarra adostuPertsona bakoitzak bere txartela partekatzen du. Guztion artean azpimarratu-

tako ezaugarriak zerrendatzen ditugu eta kontzeptu bakar bat sortzen dugu, bai hezkuntzaren eremuan bai genero ikuspegian.

Arbela, errotuladoreak, zinta eranskorra

HELBURUA TEKNIKAK PROZEDURA

Pertsona parte-hartzaile bakoitza aurkeztea eta lantzen ari diren gaian barneratzea. Banakako aurkezpenaSaioaren hasieran, banaka ondorengo motako galdera bati erantzungo diogu:

Zer da zure lanetik gehien gustatzen zaizuna? Zer da gehien motibatzen zaituena?...

57

HELBURUA TEKNIKAK PROZEDURA MATERIALAK

Erakundea /kolektiboa jarduten duen testuinguruaren analisitik abiatu, bere kontzeptuaren alde edo zailtzen duen esanguratsuena nabarmentzeko.

Txartelak idatzi

Taldeka, galdera hau landu: Testuinguruko (SOZIALA, POLITIKOA, EKONOMI-KOA, KULTURALA, EKOLOGIKOA) zein elementuk egiten dute alde eta zeintzuk zailtzen dute hemen ditugun kontzeptuak ematea?

Alde egiten duena: kolore berdeko txartelak

Zailtzen duena: gorri koloreko txartelak

Txartel gorri eta berdeak.

Errotuladoreak, Zinta

Dinamikaren azalpenaBatzarrean zirkulu bat edukiko da testuingurua sinbolizatuz, zatar-paperaz egina

eta 4 zatitan banatuta. Talde bakoitzak bere txartelak zati batean jarriko ditu.

Alderdi bakoitza taldeari ireki osatu ahal izateko.Zatar-papera

Taldekako lana

Txartelak zirkuluan kokatuta daudenean, taldeari galdetu:

1. Zailtasunei eta erraztasunei lehentasuna ematen zaie, aurretik adostutako kontzeptuak garatzeko.

2. Zer egin zailtzen duen horren aurrean?

3. Zein konklusio ateratzen dugu ariketaren ondoren?

4. Zerk pizten du gure arreta?

Arbela

HELBURUA TEKNIKAK PROZEDURA MATERIALAK

Nola ulertzen duzu hezkuntza? (Hezkuntza praktikek izan behar dituzten ezauga-rriak esanguratsuak/eraldatzaileak izateko)

Zure erakundetik genero ikuspegia nola landu beharko litzatekeela uste duzu?

Txarteletan idatzi

Banaka erantzun. Bere erakundetik lanak izan beharko lituzkeen ezaugarri “ideale-tara” mugatu, bai hezkuntzaren inguruan (herri hezkuntza) bai genero ikuspegiaren inguruan.

Aukera: Erantzunak edo ezaugarriak txarteletan banaka idaztea.

Birziklatutako txartelak

Taldeko kontzeptu bakarra adostuPertsona bakoitzak bere txartela partekatzen du. Guztion artean azpimarratu-

tako ezaugarriak zerrendatzen ditugu eta kontzeptu bakar bat sortzen dugu, bai hezkuntzaren eremuan bai genero ikuspegian.

Arbela, errotuladoreak, zinta eranskorra

HELBURUA TEKNIKAK PROZEDURA

Pertsona parte-hartzaile bakoitza aurkeztea eta lantzen ari diren gaian barneratzea. Banakako aurkezpenaSaioaren hasieran, banaka ondorengo motako galdera bati erantzungo diogu:

Zer da zure lanetik gehien gustatzen zaizuna? Zer da gehien motibatzen zaituena?...

erraztu

oztopatu

politikoa kulturala

ekonomikoa gizarte

erraztu

erraztu

erraztu

oztopatu

oztopatu

oztopatu

58

AUTODIAGNOSTIKO HIRUKOITZA

3. PRAKTIKA

HELBURUA TEKNIKAK PROZEDURA MATERIALAK

Praktika taldetik berreskuratu, maneiatzen dituzten hezkuntza eta genero ikuspegia kontzeptutik abiatuz

Taldekako lana eta eztabaida

Taldeak bere praktika aztertzen du hezkuntzari (sistematizazioa, dinamizazioa eta sozializazioa) eta genero ikuspegiari dagokionez.

Zer egiten dugu, nola egiten dugu eta zertarako egiten dugu hezkuntzari eta gene-ro ikuspegiari dagokionez?

ZER EGITEN DUGU NOLA EGITEN DUGU ZERTARAKO EGITEN DUGU

Arbelean idatzi

Arbela, errotuladoreak.

Zinta eranskorra

BatzarraBehin erantzunak erregistratu ondoren, KONTZEPTUA, TESTUINGURUA ETA PRAKTIKAREN artean kontraesanak bilatzen dira.

Arbela

Zinta eranskorra,

markatzaileak

4. KONFRONTAZIOAKontzeptua, testuin-gurua, praktika eta pro-posamen praktikoak

HELBURUA TEKNIKAK PROZEDURA MATERIALAK

Hautatutako inkoherentzietatik abiatuz:

- Hobekuntza espazioak proposatu

- Hobekuntzak zehaztu eta erakunde bakoitzean ezarri

Taldean, konfrontazio lan baten bitartez koherentziak eta inkoherentziak lantzen dira:

KONTZEPTUA VS PRAKTIKA

KOHERENTZIA INKOHERENTZIA

KONTZEPTUA VS TESTUINGURUA

KONTZEPTUA INKOHERENTZIA

TESTUINGURUA VS PRAKTIKA

KONTZEPTUA INKOHERENTZIA

Hiru matrizeak begiratu eta 2 edo 3 korapilo kritiko edo problematiko atera: aurre egin beharreko inkoherentziak.

Azkenik, korapilo kritikoei aurre egin eta konpontzen saiatzeko proposamenak lantzen dira.

landuta dituen arbela:

Kontzeptua

Testuingurua

Praktika

59

HELBURUA TEKNIKAK PROZEDURA MATERIALAK

Praktika taldetik berreskuratu, maneiatzen dituzten hezkuntza eta genero ikuspegia kontzeptutik abiatuz

Taldekako lana eta eztabaida

Taldeak bere praktika aztertzen du hezkuntzari (sistematizazioa, dinamizazioa eta sozializazioa) eta genero ikuspegiari dagokionez.

Zer egiten dugu, nola egiten dugu eta zertarako egiten dugu hezkuntzari eta gene-ro ikuspegiari dagokionez?

ZER EGITEN DUGU NOLA EGITEN DUGU ZERTARAKO EGITEN DUGU

Arbelean idatzi

Arbela, errotuladoreak.

Zinta eranskorra

BatzarraBehin erantzunak erregistratu ondoren, KONTZEPTUA, TESTUINGURUA ETA PRAKTIKAREN artean kontraesanak bilatzen dira.

Arbela

Zinta eranskorra,

markatzaileak

HELBURUA TEKNIKAK PROZEDURA MATERIALAK

Hautatutako inkoherentzietatik abiatuz:

- Hobekuntza espazioak proposatu

- Hobekuntzak zehaztu eta erakunde bakoitzean ezarri

Taldean, konfrontazio lan baten bitartez koherentziak eta inkoherentziak lantzen dira:

KONTZEPTUA VS PRAKTIKA

KOHERENTZIA INKOHERENTZIA

KONTZEPTUA VS TESTUINGURUA

KONTZEPTUA INKOHERENTZIA

TESTUINGURUA VS PRAKTIKA

KONTZEPTUA INKOHERENTZIA

Hiru matrizeak begiratu eta 2 edo 3 korapilo kritiko edo problematiko atera: aurre egin beharreko inkoherentziak.

Azkenik, korapilo kritikoei aurre egin eta konpontzen saiatzeko proposamenak lantzen dira.

landuta dituen arbela:

Kontzeptua

Testuingurua

Praktika

Bizkaia zein Gipuzkoako hainbat erakundetan autodiagnostiko saioak egin ondoren, eta talde bakoitzak egindako lanaren emaitza gisa, hobetu beharre-ko hainbat punturen zerrenda bat identifikatu egin zen erakunde bakoitzean. Ateratako guztietatik, diagnostiko guztietan atera zirenak eta hainbatetan errepikatu izateagatik hurrengoak azpimarratu ditugu:

60

• Erakundeen komunikazio-praktikak hobetzeko be-harra, bai barruko lanera begira, baita kanpora ere, informazioak, salaketak eta mezuak modu eraginko-rrago batean eta jende gehiagora helarazi nahian edota prestatutako jardueretan parte hartzeko deialdiak eraginkorragoak izateko.

• Aurrekoarekin guztiz lotuta, jardueren dinamikak eta dinamizazio metodologia hobetzeko beharra azpimarratu zen. Bai barrura begira (bilerak) baita kanpora ere (formakuntza saioak, jardunaldiak, topaketak,…) parte hartze altuagoa lortu nahian, en-tretenigarriagoak bilakatu nahian, sormen ahalmena suspertzeko, produktiboagoak bilakatzeko edota arlo emozionalagoak landu eta baloratzeko parada izan dezaten.

• Gainera, erakunde guztiek bat egin dute teoria fe-ministaren inguruan duten formakuntza beharrean eta genero ikuspegia beraien eguneroko lanean benetako zeharkako gaia bilakatzeko behar duten laguntzan.

61

2

Bukaerako topaketa

Encuentro f inal

Diagnostiko fasean lortutako emaitzen inguruan lan egiteko, egoki ikusi genuen topake-ta berri baten bidez denok lan egiteko aukera izatea. Topaketa honetarako gai nagusi gisa diagnostikoetan behin eta berriz ateratako gaia aukeratu zen: KOMUNIKAZIOA. Honekin lotuta, gabezi bera somatu zen arlo honen inguruan erakunde guztietan lan egiteko or-duan, beraien eguneroko lanean komunikazioaren esparruari arreta gutxi jarri izanagatik edota ezjakintasunagatik. Baliteke honen atzean egotea historikoki komunikazioaren gaia-ri eman zaion garrantzi gutxi edo eza. Adibidez, denok jaso dugun eta oraindik jasotzen dugun hezkuntza formalean komunikazio eta parte hartzeari ematen zaion garrantzia iku-sita errez uler daitezke egun dauzkagun ohitura asko. Hau horrela, diagnostiko saioetan komunikazio hiru mailatan identifikatutako gabeziak azpimarratu ziren:

• Barne komunikazioa.

• Helburu berdina duten erakundeen arteko komunikazioa.

• Komunikazioa kanpora begira, hiritarrak inplikatzeko deialdiak egiten direnean, edo modu eraginkor batean mezu eta informazioa helarazi nahi diegunean.

Azkeneko topaketa hau, bi jardunaldiko formatuan aurkeztu egin zen eta ElkarHezi proiektuan parte hartu duen Donostiako Kontsumo Kontziente eta Arduratsuko SAREA-rekin batera antolatu zen. Planteamendua puzzle eran aurkeztu zen, non erakunde ez-berdinek parte hartzeko aukera izan zuten, bai gaien aurkezpenean, baita dinamizazioan, edo aukeratu zituzten prozesu parte hartzaileen bidez eraikitako alternatiba esperientzia erreferenteen azalpenean.

64

65

II DONOSTIAKO TOPAKETADonostiako Kontsumo Arduratsuko erakundeen topaketa

ERAKUNDEAK

TOPAKETAREN GAIA

ASISTENTZIA

Instituko Kairos /Nesol

Donostiako udaletxea

Ecologistas en Accion

Emaús

Mugarik Gabe

Behemendi

Gabiltza

AntiguaOtarra

Aingura kofradia

Calcuta ondoan

Surfrider

Banda bat

Cristina Enea

Gezki - Alea

Slow food

GKE Koordinakundea Zarautz

Goiener

Agiantza – Reas

BM Donostia Taldea

27 emakume y 12 gizon

Guztira partaideak: 39

• Erakundeek eguneroko lanera ekarritako hobekuntzetako bat praktikan jartzea eta autoku-deaketako esperientzia arrakastatsuak aurkeztea, behar komunen erantzuna bezala.

• Gizarte mugimenduen eta GGKEn komunikazioko esperientzia arrakastatsuak eta komuni-katzeko gakoak ezagutzea, Ecologistas en Acción eta NESOLen esperientzien bitartez.

66

DESKRIBAPENA

Jardunaldi bikoitza, bai Saretuz sareko beharretatik bai ElkarHezi-ko prozesuan detektatu-tako beharretatik lana egiteko diseinatua, elkarte parte-hartzaileek beraien komunikazio eta dinamizazio praktiketako hobekuntzak eta arrakasta gakoak praktikan jartzeko uneak eskaini zituen, autokudeaketako bertako ekimenak eta ekimen arrakastatsuak ezagutzera ematea, eta komunikazio eta ekonomia solidarioko ekimen eremuetan erreferente diren erakundeen egite ona ezagutzeko eta partekatzeko. Topaketak ondorengo planteamendua jarraitu zuen:

1 EgunaAUTOKUDEAKETAKO EKONOMIA SOLIDARIOKO ESPERIENTZIA

ARRAKASTATSUEN AURKEZPENA

a) Haurren hazkuntza eta zaintzak, aitatasuna eta amatasuna hirian: Haurgune ekimenak, aiten, amen eta haurren arteko zaintza eta joko guneak eta espazioak birpentsatzea pro-posatu zuen. Txikiagoak diren haurrentzat joko partekatuak gauzatzeko espazio beharra errealitate bat da (batez ere negurako edo eguraldi txarra egiten duenerako). Era berean, hirietan gurasoak haurren zaintza eta hazkuntzarako laguntza eta konfiantza sareen (familia, lagunak, bizilagunak…) gabezia batekin aurkitzen direnean, gehienetan zaintza zerbitzuak kontratatzea aukeratzen da. Behar hauen aurrean, Haurgune-k proposatzen du:

• Estalitako espazio publikoen erabilera topaketa eta jokorako leku bezala, haur txikientzat baina baita gurasoentzat, aitona-amonentzat, familiakoentzat, irakasleriarentzat, hezitzaileentzat edo gaian interesa duenarentzat.

• Autokudeaketa aukera bat sortu diru trukerik gabe.

• Joko, zaintza, guraso bezala elkarrizketa pedagogiko eta esperientzien taldekako antolakuntza.

• Jostailu eta material pedagogikoak partekatu eta berrerabili.

• Joko kooperatiboa sustatu, partekatzea, topaketa, taldekoa dena, komu-nitarioa dena sustatu, hazkundearen erritmo desberdinak errespetatu, bai haurren arten bai gurasoen artean ere.

b) Jaiak eta aisia: Donostiako Piratak erakundeak festa alternatiboen sustapeneko au-tokudeatutako ekimena partekatu zuen, Donostiako pertsonek eta kolektiboen beharrei erantzuna emanez. Ekintza ludikoak antolakuntza komunitario, kulturala eta parte-hartzai-letik ospatzeko. Bertako jaien antolakuntzaren eta jai hauek zuzenduta zeuden herritarren artean ebaki/distantzia garrantzitsu bat identifikatu zen. Horrez gain, Aste Nagusiko ekintzetan sustatzen zen partaidetzak inplikazio eskasa zuen, bai bere antolakuntzan bai bera gauzatzean edo ebaluatzean. Behar hauen aurrean Donostiako Piratak erakundeak 10 urte daramatza bere proposamena garatzen eta lantzen:

• Jaien antolakuntza kolektiboa eta komunitarioa partaidetzatik, kofradien inguruan.

• Bertako produktuak eta ekintzak barneratzea, jasangarriak, kontzienteak eta arduratsuak hausnarketa partekatu eta kritikotik, janarian, edarian, jaietako arropan, ontzi eta edalontzietan, musika talde eta talde artistiko gertuko eta aldarrikapenezkoak…

• Pertsona guztientzako jaiak sustatu, aniztasunaren, gertutasunaren, kon- tziliazioaren, belaunaldi-artekotasunaren ikuspuntutik.

Gehigarri modura, egun honetan zehar eta zehazki jaien eta KKAri dagokionez, neurrigabeki gastatzean, edan eta jatean oinarrituta ditugun jaien eredua birpentsatzeko beharra adierazi zen. Beste alde batetik, jaiak eta aisia jende askoren eta askotarikoaren topaketa espazioak dira, modu horretan aukera ematen digu guztiengana iristeko KKAri dagokionez, interrelazio eta trukaketa ludiko testuinguruetan: 2014ko azarotik aurrera gai honetan Saretik arituko gara lanean.

67

c) Egitearen eta sortzearen gustua, jakinduriak eta ezagutzak berreskuratuz: erabili eta bota, merke erosi eta apurtzen den bezain laster beste berri bategatik aldatzea gero eta gehiago sustatzen duen testuinguru batean, herritarrak gauzak konpontzearen, hauek berrerabiltzen jarraitu ahal izateko edo urteak eta urteak iraungo duten produktuak esku-ratzearen, duten kalitateagatik, garrantzia eta balioa ahaztu ditu. Ez dago belaunaldiko erreleborik, eta askotan ezta bokaziozkoa ere. Kontsumo kontzientean sinesten dugunok kontuan izan behar dugu eta ekonomia eta jakintzak birlokalizatu behar ditugu. Behar hauen aurrean Gabiltzak (Gipuzkoako artisauen Elkartea) proposatzen du:

• Artisau desberdinen artean artisau produktuen sortze partekatua, kolekti-bo denetik ezagutzen sormena eta trukaketa sustatuz.

• Lanbideen kontserbazioa, sustapena eta ikustera ematea, horien erabil-garritasuna, garrantzia eta ekarpenak, ez ikuspegi historiko edo kalitate ikuspegitik bakarrik, praktikotasunaren eta jasangarritasunaren ikuspegi-tik ere.

• Artisauen errelebo beharra sustatzea, pertsona adinduen ezagutzak desagertzea ekiditeko eta horiekin batera, artisautza ziurtatu duen ber-tako sormen iraunkorraren gaitasuna: arropa eta oinetakoetan, osaga-rriak, sektore desberdinetako lan tresneria, etxerako tresnak, higiene,…

• Artisautzaren bitartez, aitzina produktuak edo apurtutako produktuak konpontzeko, customizatzeko, berritzeko… aukera dago, erosteko eta botatzeko beharrik izan gabe.

• Sortzearen gozamena sustatu, artisauekin zuzenean jasotako prestakun- tza batetik norberak egitea.

d) Ekonomia Solidarioa autokudeaketa ikuspuntu batetik. Lehiakortasuna eta gizarte injustizia sustatzen dituen eredu ekonomiko nagusiaren aurrean, Ekonomia Solidarioak pertsona erdigunean kokatzen du eta berdintasun, lana, ingurune jasangarria, lankidetza printzipioetatik eraikitzen da, irabazi asmorik gabe eta ingurunearekin konpromisoan. Saretik garrantzitsua ikusten dugu KKA sustatzea, bertako ekonomia iraunkorra bultzatzen duten mota honetako enpresa eta ekimen ekonomikoei dagokionez. Nesol-ek (Nucleo de Economia Solidaria de la Universidad de Sao Paulo) eta Brasilgo Instituto Kairós-ek aldarrikatzen dute:

• Eremu akademikoa eta ekonomia solidarioa eta KKA-ren arteko erla-zioaren indarra, baliabide publikoekin ekonomia solidarioko ekimenak sortzen dituzten, kolektibo komunitarioei laguntzan dion ikasleria eta irakasleriaren mugimendutik.

• Autokudeatutako antolakuntza ereduetan oinarritutako ekonomia solida-rioa, horizontalak, demokratikoak eta parte-hartzaileak.

• Ekonomia solidarioak ekonomiako eremu guztietara (ekoizpena eta zer-bitzuak, finantzak, merkaturatzea eta kontsumoa) aukerak ematen dizkio eta pertsona ekoizle eta kontsumitzaileen arteko erlazio kontziente eta zuzenagoa sustatzen du, hurbileko ingurunean.

• Finantza etikoak garapen komunitarioko tresna bat izan daitezke, Banketxeek komunitatearen ekonomia, bertako txanpona, pertsonei eta proiektu ekonomiko txikiei mailegua eskuratzeko aukera sustatzen badu-te, Banco Palmas bezala.

• KKAk bere buruari galdetu behar lioke ea elitismorako bidea hartzen ari den edo pertsona guztiek aukera izatea alternatiba bezala proposatzen dituen produktu eta zerbitzuak eskuratzeko.

68

2 Eguna

KOMUNIKAZIOA EKINTZARAKO

Bigarren tailerrak, komunikatzeko garaian eta herritarretan eragiteko arrakasta gakoen in-guruko lana proposatu zuen. Dinamizazioa Ecologistas en Acción erakundeko adituaren eskutik izan zen, komunikazioko hainbat adibide eta joera desberdin aurkeztu zituen, baita erakun-dearen lanetik (egoitza Madrilen duelarik) bereganatuz joan diren ikaskuntzak ere. Topaketara bertaratu ziren gainerako erakunde eta pertsonen esperientzia arrakastatsuen ekarpena jaso ahal izan zen.

Giltzarrien artetik, titular moduan ondorengoak nabarmendu daitezke:

“Komunikazioa zientzia zehaztugabea da”

“Sormena ezinbestekoa da“

“Mezu ARGIAK erabili behar dira. Zer esan nahi dugun, nori, nola“

“Komunikatu positibismotik eta emoziotik“

“Esaten duguna gara. Kontuz erabiltzen ditugun hitzekin“

“Komunikazio estrategia bat prestatu behar da: komunikatu nahi duguna barneratu, sor dezakeen erreakzioa eta horren

aurrean gure erantzuna aurreikusi“

“Mezuak ahalik eta gehien sinplifikatu“

“Funtzionatu duen hori imitatu edo kopiatu“

“Ditugun aukerekin errealista izan“

“Burujabetza eta identitatea mantendu“

“Barne komunikaziotik kanpora joatea“

“Generoa: rolen erabilera zuzena… emakumeak ikustera ematea“

69

ONDORIOAK

KKAK KONFIANTZAZKO ERLAZIOAK ETA PARTAIDETZAN OINARRITUTAKO ANTOLAKUNTZA MODUEN ERAIKUNTZA

ESKATZEN DU:

Bizi garen sistema honek ezaugarri bat badu, pertsonak gero eta bakartasun handiagoan eta beste pertsonarengandik deskonfiantza izatea da. Hori horrela izanik, kontsumo kontziente eta eraldatzaileak aurrean dugunarekiko konfiantzazko erlazioak izatera eraman beharko liguke, sineskorrak izan gabe:

• Gardentasunetik, pertsona ekoizle eta kontsumitzaileen arteko erlazioan.

• Behar kolektiboen partekatutako hausnarketa batetik, auzo eta kolektibo sozialetan, 1 atalean aipatzen genituen kontsumo alternatibo eta eralda- tzaileko ikuspuntuetatik erantzun ahal delarik.

• Autokudeaketako eta sareko lan parte-hartzaileko ekimenetatik, pertsona kontsumitzaile bezala.

KKA PROZESU BAT DA

Kontsumo kontzientearen gai honekin guztiok “arraro” sentitzen gara: batzuentzat arrotza dena, besteentzat jarraitu beharreko adibide bat izan daiteke.

Pertsona guztiak gara inkoherenteak, arduratsuak ez diren kontsumoak gauzatzen ditugu: ez gara frustratu behar, pertsona bezala eta kolektibo bezala burutzen dugun bideaz eta proze-suaz gozatu behar dugu, poliki-poliki aurrera eginez. Inkoherentziak normalak eta osasuntsuak dira, airea ematen digute, kontuan hartzea egiten dute eta ondorioz aurrera egitea.

Aldaketak ez dira indibidualak bakarrik, egiturazko aldaketak ere eman behar dira. Kon- tsumo Kontziente eta Arduratsua eta Ekonomia Solidarioa babesten eta sustatzen dituzten administrazio publikoek eta politikek beharrezkoa dute, Gobernuan Ekonomia Solidarioaren Saila izatea, Brasilen bezala.

PERTSONA GUZTIENTZAT ESKURAGARRI

KKAk bere buruari galdetu beharko lioke elitismoaren alde egiten duen edo alternatiba bezala proposatzen dituen produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko pertsona guztiei laguntzen dien, bereziki errenta txikiagoa duten familiei, bai Donostian bai Hegoaldean.

Pertsona guztien kontsumorako eskubidea eskatu behar da, jan ahal izatea, jantzi ahal iza-tea, enplegu bat izatea, negua beroa izatea, etxean argia izatea… suposatzen duena. Krisiak moderatutako kontsumo bat, pertsonen, komunitatearen eta ingurumenaren alde egiten duten kontsumo kontziente eta arduratsuko ekimenetan bihurtzeko proposamenen gainean hausnartu beharko genuke.

SAREKO LANAREN BOTEREA

Topaketak, azken batean, sareko lanaren eraginkortasuna azaldu zuen berriz ere, eskala txi-kiago batean garatzen ari diren ekimenak ezagutu eta partekatzeko aukerak, beraien ikaskun- tzak jaso eta sareko lanaren komunikatzeko eta eragiteko gaitasunaren bitartez, antolakuntza eta politika neurrietan bihur ahal izatea, herri bakoitzaren mailan.

70

71

3

Ondorio orokorrak eta jarraipena

Ondorio orokorrak eta jarraipena

ElkarHezi proiektuari esker ibilitako bideak Emaús Gizarte Fundazioa zein gurekin elkar-lanean aritu diren gainontzeko erakundeak lan egiteko beste modu batera gerturatzea ahalbidetu gaitu. Era berean, erakunde eta mugimendu sozialek duten lan egiteko mo-dua hobe ulertzeko aukera izan dugu proiektuari esker. Bilbon zein Donostian, momentu honetan sortzen ari diren lan egiteko sare lokalen prozesuetan parte hartu ahal izateak komunikatzeko, elkartzeko, eta talde desberdinekin aritzeko lana erreztu egin digu erabat. Sarean eta bertatik bertara lan egiteko aukera, berez, erreferente bilakatu da KONTSUMO ARDURATSUAren alde eta alternatiben sustapenaren inguruan lan egiteko orduan.

Ekimenaren hasieran, erreferente diren esperientziak ezagutzeko aukera izan genuen, bai Red Latinoamericana y Caribeña de Educación Popular sarearen eskutik, Mexikon, zein Universidad Rural Paulo Freirereren eskutik, Estatu mailan. Lan hau funtsezkoa suertatu zen erakunde ezberdineko eguneroko zereginetan oso barneratuta dauden akatsak identifi-katzeko. Gainera, AUTODIAGNOSTIKO HIRUKOITZA lanabes eraginkor bat izan da Herri Hezkuntzaren praktiketatik urruntzen diren lan egiteko ohitura guztiak burura ekarri eta birplanteatzeko. Era berean, autodiagnostikoaren erabilera talde eta mugimendu sozia-lek sustatu nahi ditugun aldaketen prozesuan sortzen diren kontraesan eta inkoherentziak identifikatzen oso lagungarria izan da.

Diagnostikoaren lehenengo saioek hezkuntza, komunikazio zein genero ikuspegiaren barneratze praktiken inguruan jarraitu beharreko ibilbidea finkatzen lagundu zuten. Diag-nostikotik lan egiteko moduan egin beharreko hobekuntzak erakunde bakoitzaren baitan sor daitezke, edota errezago, elkarrekin eta sarean lan egiten dugun elkarte eta taldeen artean, testuinguru antzeko batean mugitzen baitgara eta maiz arazo berdinei aurre egin behar diegulako. Ibilbide honetan identifikatu ditugun hurrengo pausuek jarraian aipatzen diren zereginak betetzen joan behar dute:

• Autodiagnostiko saioak egiten jarraitzea, aurreko saioetan identifi-katutako arazoak zuzentzen joaten diren heinean. Horrela etengabe-ko hobekuntza prozesu batean murgilduko gara.

• Pertsona zein disziplina anitzeko ekarpenek elikatzen duten SAREan lan egiteko joera indartu. Horrela egindako lana aberatsagoa izango da eta prozesuaren eraginkortasuna, emankortasuna eta ahalmen sortzailea sendotzeaz gain, giro atseginago batean, demokratikoa-goan eta pertsona guztiek leku izango duten lan egiteko txoko bat eskainiko du.

Argi dago, lan egiteko modu berri hau barneratzea ez dela lan erreza izango. Bertan parte hartuko duten pertsonek neurri batean edo bestean beraien aurreiritziak gainditu beharko dituzte eta beraien bizitzan zehar barneratu eta ikasitako gauza asko “desikasi” beharko dituzte. Dena den, lortutako emaitzek positiboki elikatuko dute SAREAren aldeko lan eta ahaleginek. Azkenik, tokian tokiko sareen funtzionamendua arrakastatsua suerta- tzen bada, Lurralde mailako Sareen Sare bat sortzeko hurrengo erronkaren abiapuntua finkatuta geratuko zaigu.

74

75