Elkarbizitza plana

60
LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12 LABIAGA IKASTOLA ELKARBIZITZA PLANA11-12 1

description

Ikastolak elkarbizitza egokirako egindako dokumentua.

Transcript of Elkarbizitza plana

Page 1: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

LABIAGA IKASTOLAELKARBIZITZA PLANA11-12

AURKIBIDEA1

Page 2: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

1. IKASTOLAREN ETA BERE INGURUAREN EZAUGARRIAK

2. ELKARBIZITZA PLANAREN HELBURUAK

3. ELKARBIZITZA PLANA

3.1- HAUR HEZKUNTZA

3. 2- LEHEN HEZKUNTZA

3. 3- DBH

4. IKASLEEN ZENBAIT ARDURA

5. MATERIALAK

6. TUTORETZA PLANA

7. ORIENTAZIO PLANA

8. ZENBAIT JARDUERA

9. PROTOKOLOA

10. BARNE ARAUDIA

1- IKASTOLAREN ETA BERE INGURUAREN EZAUGARRIAK 2

Page 3: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

a. Ikastolaren sorrera, ikaslegoa, irakaslegoa

b. Gure Hezkuntza Proiektuaren ezaugarriak.

c. Elkarbizitzaren egungo egoera

d. Arazoei ematen zaien erantzuna

e. Familia eta inguruarekin harremana

f. Elkarbizitza egokia izan dadin egiten duguna

___________________________________

a. Ikastolaren sorrera, ikasleria, irakasleria

Labiaga Ikastola, orain dela 38 urte guraso talde baten ekimenez sortu zen. Lana eta ilusio handiz egindako proiektua dugu.Lerro bakarrekko ikastetxea gara, 3-14 urte bitarteko neska eta mutikoak hezitzen dituena. 180 ikasle inguru ditugu.Irakaslegoa berriz, hagitz finkoa da. Irakasle talde bat ikastolaren sorreraz geroztik dagoena eta beste talde bat ikastola handitzen joan den neurrian lanean hasitakoa.Gure hizkuntza eredua, D da. Baina gure Hezkuntza Proiektuan Eleanitz proiektuan oinarritzen da hizkuntzak lantzeko. Euskararekin batera gaztelera, ingelesa eta frantsesa lantzen ditugu, azkeneko hau DBHko aukerako ikasgai bezala.Ikasleria, bi egoitzetan banatuta daukagu; HH eta LH alde batetik eta DBH bertzetik.

b) Gure Hezkuntza Proiektuaren ezaugarriak

Gure ikastolako Hezkuntza Proiektuaren ezaugarriak-printzipioak, laburbilduz, honako hauek dira: Hezkuntza integrala: ikaslea bere osotasunean hartzen du pertsona

integrala hezitzeko

Eraikitzailea: Berako Labiaga Ikastolak, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza garatu nahi du, ikastolaren jarduera guztietan, bereziki irakaslea/ikaslea arteko

Euskalduntasunetik abiatuz kultura unibertsaleko bidea

egiten duena.

3

Page 4: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12 Ikastolen Elkartearen hezkuntza-sarean eskuhartzen du. IKASTOLA

eredua garatzeko, Elkartetik bere proiektu propioa garatzeko laguntza jasotzen du.

Berako Labiaga Ikastolak, duen izaera herritarra dela bide, subjektu eraginkor eta lankide izan nahi du Bera eta Bortzirietako garapenean, Berako eta Bortzirietako hezkuntzan, euskalduntzean eta kultura propioan, Berako eta Bortzirietako beste eragileekin batera.

Berako Labiaga Ikastolak, hezkuntza-sistemaren kontzeptu berri bat landu nahi du, Botere publikotik eta erlijiosotik bereizia, herritarra eta kooperatiboa, pribatu/publiko dikotomia gainditzen duena, belaunaldiz belaunaldi guraso direnen gogoak oinarri

c) Elkarbizitzaren egungo egoera

Gure ikastolak elkarbizitzari buruz, ikuspegi erikitzailea eta baikorra du.Gaur egun, elkarbizitza arazo larririk ez dugu. Bai, ordea, nabaritzen duguna zera da:

1. Ikasleei dagokionez: arau eta muga garbien falta dutela, ikaskideen arteko zenbait errespetu falta. Horrelakoetan, inplikaturiko ikasleen arteko solasaldien bidez moldatzen saiatzen gara

2. Familiei dagokionez: haurrak arazoak dituenean ez onartzea, seme-alaben gehiegizko babesa

3. Irakasleriari dagokionez: momentu gozoa bizitzen ari gara eta gatazka urteak gibelean utzita, momentu honetan denok norabide berdinean lanean ari garela erran daiteke. Dena den, zerbait aipatzekotan gutxiengo batengandik oraindikeko jarrera ezezkorra berrikuntzen aintzinetik, aipatu beharko litzateke.

d) Familia eta inguruarekin harremana

Ikastola, kooperatiba bat denez, guraso eta herritar aunitz bazkideak dira. Bertzalde, guraso talde bat, ikastolan egin behar diren konponketa eta lan desberdinetaz arduratzen dira. Baita ere, guraso eta irakasle talde bat, hau da, Guraso Taldea deritzona, hilean behin gela guztietako ordezkariak biltzen dira, zenbait ekintza antolatzeko. Udaletxeko zenbait batzordetan, (gizarte gaiak, aisialdia,etab.) ikastolaren presentzia beti izaten da.

e) Elkarbizitza egokia izan dadin egiten duguna 4

Page 5: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

Ikastolan egiten duguna elkarbizitzaren inguruan , laburbilduz, hauxe:a. Ikasturte hasieran, tutoreek ikasle taldearekin ikastolako arauak

gainbegiratu, onartu eta denen artean berriren bat ezarri.

b. Gurasoak, ikasturte hasierako bileretan, elkarbizitza egokia izan dadin, ikasleek bete behar dituzten arauetaz informatu Irakasleak eta gurasoak, beharrezkoa duten informazio trukaketaren alde agertuko dira.

c. Elkarrekiko konfiantza (gurasoak-irakasle, ikasle-irakasle) eta errespetua izango da komunikaziorako oinarri, aurreiritziak baztertuz

d. “Gatazken ebazpena” – Ramón Altzate-k ateratako materialarekin zenbait jarduera lantzen ditugu.

e. “Juul Kanpaina” dela eta, ipuina irakurri eta zenbait jarduera egin.

f. Emozioak lantzeko ipuinak jorratzen ditugu.

g. Elkarrizketa da gatazkak konpontzeko bide arrazionala. Horretarako,

nork bere iritzia eman, bestearena entzun eta bi iritzi horiek bateragarri

diren puntua bilatzen saiatuko dira.

h. Harreman desegokiak gertatzen direnean, onartu, barkamena eskatu

eta jarrera enpatikoa izaten ikasi beharko dugu.

2.ELKARBIZITZA PLANAREN HELBURUAK

Plan hau burutzeko printzipio edo helburu orokor batzuk ezarriko ditugu5

Page 6: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

a. Plan honek funtzionatu behar badu, beharrezkoa da ikastola osatzen dugun ordezkari guztien arteko kontsentsua eta inplikazioa bultzatzea.

b. Irakaste-ikaste prozesuaren barne, helburu hezgarria izatea. Elkarbizitza egokia izateko, ikastolan giro parte hartzaile eta demokratikoa behar-beharrezkoa da, jarrera eta ekintza aproposak bideratu ahal izateko, partaidetzan, elkarlanean eta elkarrizketan oinarritutako bizikidetza eredu baketsu baterako tresnak ematea.

c. Elkarbizitzaren kudeaketa ongi egiten bada ere, arazoak azalduko dira, edozein giza-harremanetan agertzen diren bezalaxe, baina aurrezaintzak gutxitzen lagunduko digu. Zuzenketak beharrezkoak direnean, hezgarriak izanen dira. Honela, ikastolaren funtzionamentu orokorra bermatuz, eta portaera desegokia izan duenaren sozializazioa bultzatuz. Disziplinak, aldaketa kognitiboak, emozionalak eta jarrerazkoak bultzatuz, helburu hezgarriak izatea.

3. ELKARBIZITZA PLANA-HEZURDURAHELBURUAK EKINTZAK EGUTEGIA ARDURADUNAK

6

Page 7: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

1.-BATZORDE OSAKETA

.-Batzordeko partaideak izendatu . Zuzendaria . Guraso bat . Irakasle bat

*Zereginak eta funtzioak definitu gabeak

1.hiruhilabetean Elkarbizitza Batzordea

2.-IKASTOLAKO EGOERA EZAGUTZEA

a) Ikastolaren sorrera,ikaslegoa,irakaslegoa,gure Proiektuaren ezaugarriak.b) Elkarbizitzaren egungo egoerac) Arazoei ematen zaien erantzunad) Familia eta inguruarekin harremanae) Elkarbizitza egokia izan dadin egiten duguna

1.-2.hiruhilabetetan Elkarbizitza Batzordea

3.-INTERBENTZIO PROTOKOLOA GAUZATZEA

.-Protokoloa jarraitu

.-Barne Arautegia aurrera eraman (egin gabea) (ikasgelan,pasiloetan,patioan,jangelan…). Ez betetzean, zein ondorio ezartzen diren aztertu eta modu hezitzaileak bilatzen saiatu..-Kanpoko Zerbitzuekin koordinaketa bilerak gauzatu (Oinarrizko Gizarte Z., Osasun Etxea, Osasun Mentaleko Z., CREENA,…)

Kurtso osoan Irakasleak eta orientatzailea

4.-ELKARBIZITZA PLANAREN LEHENTASUNAK FINKATU ETA JOKABIDEAK BULTZATZEA

.-Tutoritza Planaren jarraipena

.-Zeharkako gaietan elkarbizitzako baloreak landu

.-Ditugun gatazka ohikoenak bildu, nola bideratzen ditugun aztertu eta irtenbide negoziatuak bilatzea bultzatu.

Kurtso osoanIrakasleak eta orientatzailea

5.-PLANAREN BERRI EMATEA

.-Kurtso hasierako guraso bileretan Elkarbizitza Planaren berri eman, beraiek ere inplikatu daitezen.

Iraileko bileretanTutoreak

6.-EBALUAKETA .-Ebaluaketarako bilerak gauzatu:helburuen lorpena, egindako jarduerak eta parte-hartzea.

Kurtso bukaeran Elkarbizitza Batzordea eta Etapetako Koordinatzaileak

7.-HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK

.-Ikastolako Memorian ebaluaketa zehaztu

.-Hurrengo ikasturteko UPOn helburu berriak finkatu. Kurtso bukaeran Elkarbizitza Batzordea

ELKARBIZITZA PLANA

7

Page 8: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

3.1- HAUR HEZKUNTZA : 3-6 urte

Ikasleei arauek duten zentzua azalduz, bertzeen sentimentu eta pentsamentuetaz solastuz, garapen morala indartuko dugu. Beraz, ikasleek euren garapenean aintzinera eginen dute:

Arau logiko eta tinkoak ezarriz eta betearaziz. Zer egin dezaketen eta zer ez jakinez

Haurra bere bizitzako lehen urteetan hasten da trebetasun emozionalak ikasten, sozializatzen eta balioak ezartzen, eta hau guztia ezinbestekoa da lehenengo urteetako garapenean. Horregatik, haurraren bizitza emozionala eta soziala garatzeko eta balioak erakusteko bideak eskaini behar ditugu, sentimenduen mundua eta zenbait trebetasun gogoan edukiz, hala nola: bulkaden kontrola, auto-kontzientzia, motibazioa, besteenganako eta ingurunearekiko errespetua, elkartasuna, bakea eta elkarlana.

Adin honetan sortzen diren arazo eta istiluek aukera paregabea eskaintzen dute oinarrizko balioak erakusteko eta arazoen aurrean haurrek, elkarrizketaren bidez, konponbide baketsuak aurkitzen ikasteko:ikaskideari entzunez eta hura errespetatuz, akordioetara iritsiz, haurrari arau batzuen zergatia azalduz. Behin eta berriz eskaini behar zaie arazoei konponbide anitzak emateko prestatutako jarduerak, baliagarri diren eta ez diren konponbideak aztertuz. Hasierako ikasturteetan horrela jardunez gero, gure jokabidea finkatzen joango gara, eta azkenean, ohitura ona eta lagungarria izango da guztiontzat. Auto-ezagutza, auto-erregulazioa eta bakoitzak bere trebetasunak garatzea nahi dugu, bakoitzak bere ardura har dezan.Hezkuntza emozionalaren garapenak helburu du ikasleen trebetasun emozionalak eta bizi-abilidadeak eskuratzea. Honetarako uste dugu CREA saioak, eta proiektu honek eskeintzen duen materiala, egokiak izan litezkeela jarduera hauek lantzeko eta gure HHko Bizikidetza Plana aurrera eraman ahal izateko, beti ere, tutoretza planarekin erkatuz eta osatuz.

8

Page 9: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

Helburuak: Ttiki-ttikitatik arau batzuen beharra ikustea. Ikastolan denak gustora egotea, elkarrekin ongi moldatzea. Denok zer egin behar dugun ikasleei azaltzea.

Helburuak arau hauen bidez jorratuko ditugu:

a. Errespetoz solastuz (zehaztu zer den)b. Agurtzen, barkamena eskatzen, eskerrak ematen eta zerbait eskatzen erakutsiz.c. Inor ez gaizki tratatuzd. Haserretzean solastuz konpondu

Arau hauen zerrenda begibistan egongo dira oroitarazteko (idatzia, marrazkien bidez,…)

9

Page 10: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

3.2- LEHEN HEZKUNTZA : 6-12 urte

Gatazken ebazpenari buruzko plan hau, ikasleen borroka fisikoak, irainak, irakaslearen kexak edota atzerapenak saihesteko egina da. Jarduerak ikasleei gatazka egoeretan hartu beharreko erabakietan laguntzeko diseinatu dira, eta, aldi berean, bizitzan izan ditzaketen gatazkei indar eta independentzia handiagoz aurre egiten laguntzeko. Honekin bi helburu garrantzitsu lor daitezke. Batetik, talde giroa baketsuagoa eta emankorragoa izatea, ikasleak ikasteko eta dibertitzeko garaian errazago murgildu daitezen. Eta bestetik, ikasleek bizitzarako oinarrizko trebetasunak hobetzen dituzte, heziketa hobea eta osoago baten alde laguntzen dutenak.

Gatazken ebazpenaren irakaskuntzan kontutan izan beharrekoak

- Ikasbidea gehien batean esperientziaren bidezkoa izango da. Horrela, ikasleari esperimentatutakoa baloratzen eta ikasitakoari buruz ondorioak ateratzen lagunduko zaio. Ikasleek, errespetatzen ditugula eta beraien izate trebetasunean sinisten dugula jakin behar dute.

- Ez dago, ikuspuntu zuzenik edota okerrik, ikuspuntu desberdinak baizik. Ikasleek hobeto gordeko dute ikasitakoa, euren eskutik baldin badator eta ondorioak euren kabuz ateratzen badituzte.

- Garrantzitsua da ikasleen erantzunak aintzat hartzea eta baloratzea inolako epaiketarik egin gabe, bidetik kanpo daudela ematen badu ere. Aldi berean, onartze jokabidea moldatu eta besteen ideiak eta sentimenduak errespetatzera anima itzazu.

- Jarduera batzuek, ikasleak euren sentimenduak eta pentsamenduak elkarbanatzera bultzatzen dituztenez, adi egon behar da honek izan ditzaketen arriskuekin. Lagundu behar zaie, proposatzen dutena positiboki baloratuz eta euren banakotasuna errespetatuz. Ikasleren batek ez balu ezer kontatu nahi, ez dugu presionatu behar. “Ondo da” edo “hori ez kontatzeko erabakia errespetatzen dut” esan eta beste batekin aurrera jarraitu beharko dugu.

Helburuak: Elkarbizitza egokia izatea Ikastolan denak gustora egotea. Elkarrekin ongi moldatzea. Denen artean ezarritako arauak, denok bete behar ditugula, ikasleei azaltzea.

10

Page 11: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12Helburuak arau hauen bidez jorratuko ditugu:

Errespetoz solastuz (zehaztu zer den) Agurtzen, barkamena eskatzen,eskerrak ematen eta zerbait eskatzen ikasiz. Inor ez gaizki tratatuz. Haserretzean solastuz konponduz. Zerbait egin baino lehen ondorioak bertzeentzat eta guretzat aldez

aintzinetik pentsatuz. Bertzeen ikuspuntuak errespetatuz. Ditugun “ardurak” betez. Gelan arreta paratuz eta denbora aprobetxatuz Ulertu ez duguna irakasleari galdetuz Etxeko lanak apuntatuz eta eginez Lanak kopiatu gabe eginez Komuneko bonba botaz eta argia itzaliz Ikastolan beharrezkoak ez ditugun gauzak ez ekarriz Ikastolako patiotik ez atera irakasleari baimena eskatu gabe.

3.3 - DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (1. ZIKLOA): 13-14 urte

Ikastolako bizikidetzaren inguruko interesa eta kezka gero eta zabalduagoak daude gure gizartean, are gehiago elkarbizitzaren egoera liskartsuen ondorioz hondatzen denean, horien ondorioak hezkuntza komunitate osoan eragina izaten baitute. Baloreetan oinarritutako hezkuntza lortzea, eta horien artean pertsona guztien duintasunaren errespetua, elkarbizitza, bakea eta justizia nabarmentzea da, gure Hezkuntza proiektuaren helburuen artean daude. Hezkuntza komunitateko talde guztien arteko hartu-emanetan sortzen den giroak eragina du bai bizikidetzan, baita ikasketa prozesuan ere. Nahiz eta ikastolaren irakasleriaren artean errespetuzko jarrera den portaera ohikoena, ageriko gauza da gaur egungo gizartean eta gazteen artean zehazki, zenbait zentroetan DBHko ikasle batzuen bortxazko jokabideak bizikidetza hondatu ohi duela. Hezkuntza komunitatean sortzen diren gatazkak eta ikasleen desmotibazioa eta jokabide disruptiboak kezka-iturri dira beti, bai norbanakoentzat, bai taldeentzat. Labiaga Ikastola ez die arazo hauei bizkar ematen eta jakitun da balizko egoera hauek pairatzen ahal dituela. Horregatik, antzeko balizko egoera hauen aurrean nola jardutea da plan honen helburu nagusienetarikoa.Elkarrenganako afektibitatea eta norberaren ekintzen gaineko erantzukizuna ikaskideekiko harreman bidez ikasten diren jokabideak dira. Ikasle gehienek oharkabean ikasten dute elkartasuna, adiskidetasuna eta besteekiko errespetua ulertzen eta lantzen, norberarentzat nahiko luketen maila berean.

GAUR EGUNEKO BIZKIDETZA GIROA DBHn11

Page 12: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12o Orokorrean giro ona dago DBHn.o DBHko sektore guztien arteko harremana zuzena eta errespetuzkoa dela

esan liteke (irakasle-ikasle-guraso)o Gela barnean eta egunerokoan ematen dira zenbait egoera gatazkatsu (o Orokorrean hauexek lirateke ikasle-irakasleen arteko egoera liskartsuak

eragiten dituzten jokaerak:a. Zenbait ikasleen lanarekiko ardura falta eta lan eza.b. Zenbait ikasleen interes eta motibazio eza.c. Materiala ez ekartzea.d. Gelako erritmoa kaltetzen duten jarrerak.e. Ikasleen arteko gatazkak.

IKASTOLAREN ERANTZUNA KASU HAUETAN

DBHn zera bilatzen dugu egoera horiek sahiesteko: errespetua bultzatu, elkarrizketa , elkarlana eta arauak bete araziz.Eta helburuak hauexek: DBHko hezkuntza helburuak erdiesteko giroa bermatu. DBHn parte hartzen duten sektore guztiek jakin dezaten irakasleen, langileen

eta ikasleen eskubideak eta betebeharrak. Tutoretza Plana bultzatu eta duen garrantziaz jabetu. Honekin batera

ELKARBIZITZA PLANA tutoritza saioetan lantzen hasi. Irakasleen artean jarrera koherentea eta bateratua bermatu. Guraso-familiaren parte hartzea bultzatu kasu guztietan, informazioa

elkartrukatuz, ikasleekiko jarraipena ahal den osoena izan dadin.

4- IKASLEEK BETEBEHARREKOAK: ZENBAIT ARDURA

12

Page 13: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12HAUR HEZKUNTZA Adina 3-6 urte

Helburuak: Elkarbizitza egokia izatea Ikastolan denak gustora egotea. Elkarrekin ongi moldatzea. Denen artean ezarritako arauak, denok bete behar ditugula, ikasleei azaltzea

Ardurak ahoz errepasatu

LEHEN HEZKUNTZA ETA DBH Adina: 6-14 urte

Helburuak: Elkarbizitza egokia izatea Ikastolan denak gustora egotea. Elkarrekin ongi moldatzea. Denen artean ezarritako arauak, denok bete behar ditugula, ikasleei azaltzea.

Adostutako arduren zerrenda arbelean idatziz, modu egokian jorratu ahal izateko.

Pertsianak igo eta jeitsi Arbelean data idatzi Arbela garbia mantendu (borradorea astindu) Gelako liburutegia txukundu Materialak banatu Patioak txukun mantendu

Ebaluaketa: Astero, tutoritza saioan, ardurak ongi betetzen diren denen artean ebaluatu.

Ondorioak:: norbaitek bere ardurak ez baditu bete.

5- MATERIALAK

HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA13

Page 14: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

. Urtxintxa Proiektua

. Jolasak

. Pentacidad Taldea: bizitzarako gaitasunak eta balioak 1.mailakoa egokituz.

- CREA Proiektua

. Lagunekin baratzean 1.eta 2. Mailetan. “Ni ………naiz eta zer?” Liburuxkak. Pentacidad Taldea: bizitzarako gaitasunak eta balioak . Txanela. Emozioen lanketa - Ipuinak. Osasun eta Garapen Pertsonaleko gida. 6.mailan. CREA Proiektua. JUUL-en istorioa eta ariketak

. Barne Arautegia

. Osasun eta Garapen Pertsonaleko gida. Ikasleen arteko harremanak : “Eskola elkarbizitza:zer da eta nola jorratu” gidatik ateratako jarduerak . Pentacidad Taldea: Bizitzarako gaitasunak eta balioak . Tutorearentzako ideiak (Nafar Gobernua). Bera-Herri Plana.Drogomenpekotasuna. (Berako Udala). Gatazken ebazpena: fitxak

6. TUTORETZA PLANA

14

Page 15: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12HELBURUAK EKINTZAK EGUTEGIA ARDURADUNAK

1.-URTEKO TUTORETZA PLANA ZEHAZTEA ETA GAUZATZEA

1.-Tutoreek denbora bat izendatu ikasleei arreta pertsonala emateko eta beraien arteko harremanak sendotzeko.

2.-Orientatzailearekin koordinaturik, HPBko eta Laguntzako ikasleei arreta berezia eman.

3.-Tutoreek orientatzailearekin batera HPBko ikasleen programak egokitu, eta haien jarraipena eta bukaerako txostena egin.Era berean, ikasgaien bat irakasten duten irakasleekin koordinatu.

4.-Tutoretza orduan honako gai hauek landuko dira:

Haur Hezkuntza Autonomia Arauen errespetoa Sentimentuen eta emozioen adierazpena Ikasleen arteko harremanak sendotu Ikasleak gustura egon daitezela Elkarbizitza, disziplina eta baloreak.

Lehen Hezkuntza Arauen errespetoa Ikasleen arteko harremanak hobetzeko

gaitasunak garatu. Sexualitatea Ikasturtean zehar ikastolan sor daitezkeen

era bateko eta bertzeko gaiak. Elkarbizitza, disziplina eta baloreak

DBHa. Gelako araudiab. Sexualitateac. Drogomenpekotasunaren prebentzioad. Ikasturtean zehar ikastolan sor

daitezkeen era bateko eta bertzeko gaiak.

e. Elkarbizitza, disziplina eta baloreak.

5.-Hiru Etapetako tutoreak eta irakasleak hamabortz egunetik behin bilduko dira.

6.-Ikasturte hasieran gelako haurren guraso bilera bat eginen da. Bertan Elkarbitzitza Planaren berri emanen zaie.

7.-Bigarren hiruhilean gurasoekin bakarkako bilera , ikasle bakoitzaren egoeraren berri emateko.

8.-Ikasturte akaberan bertze bakarko bilera bat eginen da gurasoekin.

9.-HH eta LH-ko gurasoei “astelehenetan” emanen zaie arreta 4:30etatik 6etara eta DBH-koei, aintzinetik deituta, erabakitzen den egunean.

10.-Zuzeneko behaketaren , fitxen,lanen,ahozko eta idatzizko frogen eta elkarrizketen bidez ikasleen aurrerapena frogatu.

11.-Ikasturtean zehar familiei hiruhilabetero txostenak helarazi.

Kurtso osoa

Kurtso osoa

Kurtso osoan

Kurtso osoan

Astean orduerdi batKurtso osoan zehar

Astean ordu batKurtso osoan zehar

Astearte arratsaldetan

Tutoreak

Kurtso osoa

Kurtso osoa

Abendua-Martxoa-Ekaina

Tutorea

Tutorea, Laguntzako irakasleak eta orientatzailea

Tutorea, irakasleak.Laguntza irakaslea eta

orientatzailea

Tutoreak

Tutoreak

Tutoreak

Tutoreak

Tutoreak

Tutoreak

Tutoreak

15

Page 16: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-127. ORIENTAZIO PLANA

HELBURUAK EKINTZAK EGUTEGIA ARDURADUNAK

HAUR HEZKUNTZA

-Tutoreekin koordinatu

-BADYG-A froga eginarazi (HH 5urte) eta emaitzak tutorearekin baloratu.

Kurtso osoa

3. hiruhilabetean

Orientatzailea1.-PREBENTZIOA

2.-DIAGNOSTIKOA -Informazioa bildu eta aztertu Kurtso osoa Orientatzailea

3.-ORIENTAZIOA-Tutoritza Planan parte hartu-Diagnostikoa egindako arazoen eta kasuen jarraipena egin-Hezkuntza Premia Bereziko kasuen programak koordinatu Kurtso osoa Orientatzailea

LEHEN HEZKUNTZA

-LH 1.mailako tutoreari BADYG-A ren emaitzak jakinarazi.

-Tutoreekin koordinatu

-SOZIOGRAMA (ikasleen arteko harremanak ezagutzeko; 3-4-5-6 maileta

Kurtso hasieran

Kurtso osoa

1.hiruhilabetean

Orientatzailea

Orientatzailea

1.-PREBENTZIOA

2.-DIAGNOSTIKOA -Informazioa bildu eta aztertu Kurtso osoa Orientatzailea

3.-ORIENTAZIOA -Tutoritza Planan parte hartu-Diagnostikoa egindako arazoen eta kasuen jarraipena egin-HPBko programak koordinatu

Kurtso osoa Orientatzailea

BIGARREN HEZKUNTZA -Tutoreekin koordinatu

-SOZIOGRAMA ;Informazioa bildu eta aztertu- Ebaluaketetan parte hartu-Diagnostikoa egindako arazoen eta kasuen jarraipena egin-HPBko programak koordinatu.

Kurtso hasieranKurtso osoa

Abendua-MartxoaEkainaKurtso osoa

Orientatzailea

Orientatzailea

OrientatzaileaOrientatzailea

1.-PREBENTZIOA

2.-DIAGNOSTIKOA

3.-ORIENTAZIOA

16

Page 17: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

8-ZENBAIT JARDUERA

HAUR HEZKUNTZA

a. Arauen errespetoa

Gelako arauen zergatia azaldu. Ikasleak konturatu daitezela elkarrekin ikasteko eta ongi pasatzeko ezinbestekoak direla. “Hau modu honetara ez bagenu eginen zer, gertatuko litzateke?”,….

Arauak gelan begibistan eduki (idatzita, marrazkien bidez)

b. Sentimentu eta emozioen adierazpena

Irakasleak eredu izanez Egoera ezberdinak probextu: “hagitz kontent-triste-haserre-urduri,…

zaude” Ipuinen bidez “Sentimentuen kuboa” jolasaren bidez

c. Elkarrekin bizitzen ikasi

Agresibitatea berbalizatu “Belarria-Ahoa” Txokoa Enpatia landu, gaizki pasatzen ari denaren sentimentuetaz solastu.

17

Page 18: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

1- “Nire gorputza zoragarria da, zurea ere bai!!”

Helburua: Bere eta bertzeen gorputzaren gaitasunak baloratzea eta ekimena sustatzea.

Ariketa: Irakasleak mugimendu eta keinu ezberdinak egin (posturak, saltoak, aurpegi expresioak,...) eta ikasleek imitatu eginen dute. Haur bakoitzak bere txanda izanen du zerbait berria egiteko. Bukatzeko, bakoitzak bere gorputzako zein atal duen gustokoena eta zergatia adierazi.

2- “Solastu eta entzun”

Helburua: Elkarri entzutearen garantiza baloratzea

Ariketa: Borobilean zutik, olerkia errezitatu dagozkion keinuak eginez.

OLERKIA

Aho bat dut solastekoeta bi belarri entzuteko

Soinuak aditzen ditut inguruan eta entzundakoa adierazten dut

Nire lagunak entzuten ditutJolasten eta dantzanirriak eta kantak

Nire amak deitzen ditentzuten diot: hagitz,hagitz maite zaitut

3. Lagun ona naiz. (Giza abileziak.) Entzuten dizut. Mikrofonoz hitz egiten ari gara.

Helburuak Beste haurrekiko errespetua izatea. Beste haurren ikuspuntuak ezagutu eta errespetatzea. Hitz egiterakoan txandak errespetatzeko ohitura sortzea. Beste haurrek adierazi nahi digutena ulertzea.

18

JOLASAK

Page 19: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12 Hori ez zait gustatzen. Adostokia.

Helburuak

Batak besteari hitz egin eta entzuteko ohitura sartzea. Indarkeria erabili beharrean estrategia ezberdinak lantzea. Txokoa konponbide gisa ikustea.

Hori ez zait gustatzen. Zer egin dezaket?Helburuak. Gatazkak eta egoera ezberdinak gainditzeko estrategiak ikastea.. Giza harremanetan indarkeria ez erabiltzearen garrantzia erakustea. Sentitzen duguna beldurrik gabe adieraztea.

Nire iritzia era egokian azaltzen dut. Gustatzen zaidana aukeratzen dut.Helburuak

Norbere iritzi eta nahiak besten aurrean adierazten ikastea. Aukeraketaren zergatia besteen aurrean azaltzen ikastea.

4.Nire helburuak lortzen ari naiz ( bizitzeko trebetasunak)

Has gaitezen. Gela atsegina Helburuak

Talde helburuak finkatzea. Norbere buruan konfiantza izatea. Kortesiazko esamoldeak erabiltzearen abantailez ohartzea. Giza erlazioak aberastea.

Ohitura onuragarrien ohitura. Lanerako ohiturak (langilea naiz)Helburuak

Lanaren alderdi positiboak ikusaraztea. Esfortzuaren kontzeptuaz jabetzen hastea eta honek dakarren onuraz jabetzea. Ohitura onuragarrien ohitura. txukuntasun-ohitura

(txukuna izateak lagundu egiten dit)Helburuak Erantzukizunak hartzen ikastea. Txukuntasuna baloratzea. Ordenatua izatearen abantailak ezagutzea.

Laguntza jaso eta emateko ohitura. Laguntzea eta laguntza eskatzea gustatzen zait.

Helburuak Laguntza eskatzeko eta emateko ohitura sortzea.

19

Page 20: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

IKASLEEN ARTEKO HARREMANAK

(“Eskola elkarbizitza: Zer da eta nola jorratu” gidatik ateratako jarduerak)

1- JARDUERA: EZINEZKOA DA: tratu txarren kontzeptua lantzen

ArrazoiaIkasle gehienek hagitz ikuspegi mugatua dute tratu txarren inguruan, uste dutelako tratu txarrak norbaiti eraso fisikoa egiten zaionean bakarrik gertatzen direla.Ariketa honen helburua kontzeptu hori zabaltzea da, ikasleak ohar daitezen boterea neurrigabe erabiltzen den edozein egoera (bai fisikoa, bai hitzezkoa, bai soziala) tratu txarrak gertatzen diren egoera dela.

Helburuak- Ikaskideen arteko gehiegikerien inguruko kontzeptuak eta iritziak aztertzea.- Tratu txarrak zer diren argitu eta halako arazoen aurkako jarrera sendoak

sustatzea.

Iraupena: tutoretza saio bat.

Ariketen sekuentzia

Banakako lanaTxandaka ikasleek eskolako tratu txarrei buruzko definizioak irakurri behar dituzte. Definizioak ongi ulertu behar dituzte.

Talde lanaIkasleak talde txikitan (hirutik bortz ikaslera bitarteko taldeetan) banatu behar dira. Talde bakoitzak ariketa bana egin behar du, eta kartoi mehe handia behar du horretarako. Kartoi mehearen goittiko aldean interesgarriena edo garrantzitsuena iruditu zaion esaldia idatzi behar du eta, jarraian, komikia marraztu behar du, aukeratu duen gertaera zuzentzen duen irudia ageri duena. Helburua, arreta gehiegikeria egoera jakin batean jartzea da, aurkakoa irudikatu eta marraztea.

LH- DBH

20

Page 21: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12Ikasgelako lanaTalde bakoitzak aukeratutako esaldia irakurri behar du, eta hura nola ulertu duen eta zuzentzeko zer egoera irudikatu duen azaldu. Jarraian, ikasgelako gainerako ikasleei azaldu behar die komikia eta, ondoren, eztabaida sor liteke saioan izandako gai gatazkatsuren baten inguruan.

EbaluazioaIrakasleak ikasgelako ariketaren emaitza ebaluatu behar du, baita ikasleek ariketan zenbateraino parte hartu duten ere.Irakasleak apunta dezala zer iruditu zaion jarduera: parte hartzea, ikasleak gustora egon diren.....Bukaeran saio guztien balorazioa eginen dute irakasleak eta ikasleek.

MaterialakProposamena tratu txarrei buruzko honako definizio hauek erabiltzea da:

Ikasle bat bertze batekin sartzen denean: irainduz, goitizenak jarriz, hari irri eginez, mehatxatuz, gauzak botaz, joz, bakarrik utziz…

Errekreoetan, pasiloetan, komunetan, klasean...batzuetan ikasle batzuek bertze ikasle batzuekin sartzen dira, haiei buruz irri egiten dute...gero erraten dute jolasten izan dela edo bertzea beti kexatzen dabilela...baina horrelako egoerek min handia egiten dute.

Ikasle batzuek bertze ikasle batzuei erraten diete ikasle bati kasorik ez egiteko, harekin ez solasteko, gezurrak diren gauzak erraten dituzte ikasle horren inguruan, mehatxatzen dute…

Ikasle batzuek beste batzuk jotzen dituzte, harro jartzen dira bertze ikasle batzuek horrekin irri egiten dutelako…

Mutil talde batzuek neska batzuen inguruan egiak ez diren gauzak erraten dituztenean neska horiek ez dutelako haiekin atera nahi edo ez dutelako mutilek nahi dutena egin nahi. Kasu horietan mutiko batzuk nesken inguruan ospe txarra sortzen saiatzen dira eta hori gaizki egina dago.

21

Page 22: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

2-JARDUERA: LAGUNAK EGIN ETA GALDU: sentimentuak lantzen

ArrazoiaEskolan tratu txarrak gertatzen diren egoeretan dauden ikasleek bakarrik jakin dezakete horiek zer nolako sentimentuak sortarazten dituzten. Ariketa honen helburua da ikasle guztiak gehiegikeriek egiten duten kaltea eta sorrarazten dituzten sentimentu negatiboak ulertzeko gai izan daitezen.

Helburuak- Tratu txarrak gertatzen diren egoera bizitzeak zer nolako sentimentuak

sorrarazten.- dituen jakitea.- Ikasleek halako egoerek egiten duten kaltea argi eta garbi izatea.

Iraupena: tutoretza saio bat.

Ariketen sekuentzia

Banakako lanaIrakasleak testu bana eman behar die ikasleei, lagunik gabe gelditu den norbaiten egoera eta egoera horrek pertsona horri sorrarazten dizkion sentimentuak azaltzen dituena. Ikasleek arreta handiz irakurri behar dute testua.

Talde lanaIkasleak hirutik bortz kidera bitarteko taldeetan banatu behar dira, eta talde bakoitzak irakurri duen istorioko pertsonaia bat aukeratu behar du, arreta afektiboaren xede bihurtzeko. Behin pertsonaia aukeratuz gero, taldeak pertsonaiak zer nolako laguntza behar duen erabaki behar du, eta nola eman behar dion laguntza hori. Estrategiak: eskutitza idaztea, elkarrizketa egitea eta euren burua eskaintzea izan litezke, elkarrekin ibiltzeko. Nolanahi ere, laguntza neurriak noiz eta nola hasiko dituen finkatu behar du.

Ikasgelako lanaTalde bakoitzak pertsonaiari laguntzeko aukeratutako estrategiak eta baliabideak azaldu behar ditu, eta pertsonaia hori aukeratu eta laguntza egokia izanen dela uste izateko arrazoiak argitu. Gainera, zer sentimentu aldatu nahi dituen eta sentimentu horiek nola aldatuko lituzkeen adierazi behar du.

22

Page 23: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12Ebaluazioa

Ondorengo esaldiak balora itzazu taldean egindako lana kontuan izanik eta 1 deus eta 5 aunitz izanik.

MaterialaBeñaten kasua:

“Amaren lana zela eta herriz aldatu ginen. Ikastola berri batean hasiko nintzen, lagun gehiago eginen nituen eta ikasturte polita izanen zela ziur nengoen. Hasieran dena ongi joan zen, bi lagun bertzerik ez nituen, baina sinpatikoak ziren. Egun batean, nire lagunek gosariko 2 euroak eskatu zizkidaten, eta nik utzi nizkien. Hurrengo egunean berdin gertatu zen eta nik berriz utzi nizkien nahiz eta ni gosaldu gabe gelditu. Horrela hainbat egun pasa ziren eta ez zidaten deus erraten dirua itzultzeari buruz. Seigarren egunean egoera errepikatu zen, gose handia nuen eta gosaltzeko ogitartekoa erosi behar nuela erran nien. Orduan hasi ziren arazoak, dirua indarrez kendu zidaten...

Beste egun bat gosaldu gabe! Jadanik ez ninduten bi euroak ematera derigortzen, orain lau euro ekarri behar nituen, bi euro bakoitzarentzat. Nik ezetz erran nien, nire gurasoek nahikoa ematen zidatela eta ezin niela diru gehiago eskatu, ez zela justua eta ez niela gehiago emanen. Hurrengo goizean ez ninduten begiratu ere egiten, ez ikusiarena egiten zidaten. Orain ez nuen lagunik, baina berdin zitzaidan, nahiago nuen.

Denbora batez etzen deus pasatu, egun batean komunean bakarrik harrapatu ninduten arte, diru guztia eskatu zidaten, nik bakarrik betiko 2 euroak nituen, noski, Orduan, lurrean botata utzi arte jotzen hasi zitzaizkidan eta gero, berokia kendu zidaten. Ordurarte ez nion inori deus kontatu, baina komunean gazte batzuk sartu ziren eta lurrean aurkituta zer gertatu zitzaidan galdetu zidaten. Neure istorio osoa kontatu nien eta erran zidaten bi gazte horiek (Garikoitz eta Pello) gauza bera bertze batzuetan egina zutela. Geroztik lagun berriak ditut, hagitz jatorrak dira eta ederki moldatzen gara. Geroztik Garikoitz eta Pellok ez didate hitzik ere egin. Orain hagitz kontent nago”

Beñat (13 urte)

23

Page 24: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

3- JARDUERA:

ZERGATIK NI? Sentimentuak lantzen

ArrazoiaBatzuetan gure inguruan hainbat egoera gertatzen ari direla erraten ez badigute, ez gara ohartu ere egiten. Hain zuzen ere, horixe da ariketa honen helburua, pertsonen sentimentuak lantzea, pertsonak heztea. Gure ekintzen bitartez gainerakoei kalte egiten diegula ohartzen bagara, litekeena da berriro halakorik ez egitea edo pixkat pentsatzea halakorik egin aurretik.

Helburuak Ikaskideen arteko tratu txarrek eragiten dituzten arazoak argi eta garbi izatea. Egoera horiek ezagutu eta egoera horiek kalte egiten dietenei dakarzkieten

ondorio larrien berri izatea.

Iraupena: tutoretza saio bat.

Ariketen sekuentziaBanakako lanaIkasleek irakasleak emandako testua irakurri behar dute banaka eta, orri banatan, testua irakurtzeak sorrarazi dizkien sentimentuak azaldu behar dituzte, erasotzailearenak, biktimarenak eta ikusleenak bereiziz.

Talde lanaIkasleak lauzpabost kideko taldetan banatu behar dira, eta kide bakoitzak bere sentimentuen zerrenda irakurri behar die gainerakoei. Jarraian, taldeek bertze zerrenda bat egin behar dute tratu txarrak gertatzen diren egoeretan ohikoenak iruditzen zaizkien sentimentuak sartuz.

Ikasgelako lana

24

Page 25: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12Talde bakoitzak sentimentuen zerrenda berria irakurri behar die gainerakoei. Ikasle boluntario batek arbelean idatzi behar ditu sentimentu horiek, eta biktimarenak, erasotzailearenak eta ikusleenak bereiziz; gainera, gurutzetxoa egin behar du behin baino gehiagotan azaltzen direnetan. Ariketa taldeen artean tratu txarretan nahasiak daudenek izan litzaketen sentimentuei buruz eztabaidatuz bukatu behar da.

EbaluazioaOndorengo esaldiak balora itzazu taldean egindako lana kontuan izanik eta 1 deus eta 5 aunitz izanik.

MaterialaZergatik ni?: Jonen kasua

“Ikastolara iritsi nintzen, goizeko zortziak ziren. Egunero bezala, gelan sartzean, Ikerrek nire motxila hartu, ireki, liburuak atera eta lurrera bota zituen. Gela osoak irri egin zuen eta bakarrik nire lagunak (hiru) gelditu ziren harrituta beti gertatzen zitzaidanagatik. Ez ziren ni laguntzera ausartzen, behin saiatu ziren eta beraien motxilekin gauza bera gertatu zen. Geroztik, nire papera, liburuak bildu eta isiltzea zen. Egun honetan desberdin izan zen, ezin nuen gehiago, ez nuen uste hain urruti iritsi zitezkeenik. Betiko moduan nire motxila ireki zuten, baina oraingoan komuneko zuloan bukatu zuten; gero ni jotzen hasi ziren, kolpe handien ondorioz, ospitalean bukatu nuen. Momentu horretan, nire burutik bakarrik galdera bat zebilen, zergatik niri?”

Jon (14 urte)

25

Page 26: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

4- JARDUERA: ALBAREN KASUA: ardura dugula ikasi behar dugu

ArrazoiaAriketa honen helburua da ikasle guztiek ikaskideen aintzinean egoera desberdinetan, bai tratu txarrak gerta litezkeenetan ere, dituzten portaerak eta jarrerak aztertzea. Tratu txarrak gertatzen badira, biktima bihur litezkeenei laguntzeko ekimenak sustatu beharra nabarmendu behar da, tratu txarretako ikusleek izugarrizko garrantzia dutelako halako arazoek bere horretan ez jarraitzeko, eta biktimen eta erasotzaileen artean sortzen den zorigaiztoko lotura bukatzen lagundu dezaketelako.

Helburuak- Ikasgelan sor litezkeen gatazkak aztertzeko gaitasuna lantzea.- Ikasleek argi eta garbi izatea guztiok, neurri batean edo bertzean, garela

erantzule halako egoeretan.- Lankidetza sustatzea talde lanaren bitartez.

Iraupena: tutoretza saio bat.

Ariketen sekuentziaBanakako lanaTestu bana eman behar zaie ikasleei eta, arretaz irakurri ondoren, hainbat galdera erantzun behar dituzte.

Taldearen lanaTaldeko kide bakoitzak bere erantzunak irakurri behar ditu eta istorioak azaltzen duen arazoa konpontzeko jardueren zerrenda egin. Ez du balio bakoitzaren ekarpenaren batuketak, taldeko kide guztiek egon behar baitute ados ikasgelako taldeari eginen dioten ekarpenarekin.

Ikasgelako lana

26

Page 27: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12Talde bakoitzak bere ekarpenak azaldu behar dizkie ikaskideei eta, bitartean, taldeko kide batek arbelean idatzi behar ditu. Denak idatzi ondoren, ikasleek bozkatu egin behar dute, neurririk onenak eta garrantzitsuenak zein diren erabakitzeko. Ikasgelako bizikidetasun dekalogoa osatu behar da boto gehien jaso dituzten hamar neurriez, eta dekalogo hori paretan erakutsi behar da nahiko denbora luzean.

Sortutako dekalogoa noizean behin berraztertu behar da eta betetzen ari den aztertu. Beharrezkoa bada aldaketak egin daitezke. Dekalogoa berraztertzeko datak zehaztu, gelako arautegia berraztertzen den egun berean egin daiteke.

Ebaluazioa

- Ondorengo esaldiak balora itzazu taldean egindako lana kontuan izanik eta 1 deus eta 5 aunitz izanik.

- Ikasgelan sor litezkeen gatazkak aztertzeko gaitasuna lantzea.- Ikasleek argi eta garbi izatea guztiok, neurri batean edo bertzean, garela

erantzule halako egoeretan.- Lankidetza sustatzea talde lanaren bitartez.

MaterialaBanakako lana egiteko testua: “Albak bizi duena”

Alba neska dibertigarria eta zoragarria zen, mundu guztiaren gustukoa zen, baina denak hagitz jarrera desberdinez zuzentzen zitzaizkion, Alba Bertiz izate hutsagatik. Berak dena onartzen zuen, sekulan ez zen haserretzen. Beti irribartzu zegoen, esker ona adierazten zuten begitxo horiekin. Hala ere, DBH 3ko neska guztiontzat gure pekataria zen, gure biktima perfektua. Batzuetan, gure broma astunak jasaten sitúen bitartean zoriontzu zirudien, gure kuadrilako kide izatearen truke.

Momentu bakar batean ere ez ginen gure artean ados jarri horrela tratatzeko, ezta ere solastu bere janzkera zaldarraz edo bere ile orrazkera traketsaz.

Baina halako batean gutako bat hasi zen erraten: “Ohartu al zarete daraman gona more horretaz? Eta kontatu al dizkizuete mutil horrekin egiten dituen zikinkeriak?...”Bertze guztiak burutan genuena botatzen hasi ginen. Baina hor ez zen gelditu dena. Albarekin geneukan harremana martxoaren 30ean bukatu zen sekulako. Dena gertatu zen DBH 4ko mutilek, ikasketa bidaia zela eta, besta batetara gonbidatu gintuztenean.

Alba zoriontsu zegoen; lehenbiziko aldia zen bere amak besta batetara 27

Page 28: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12joaten uzten ziola. Baina orduan zerbait izugarria gertatu zen: ez dakit nor izan zen baina bestarako egun batzuk falta zirela norbaitek erran zuen: Alba ezin da gurekin etorri; duen itxurarekin ez dugu sekulan ligatuko. Nahitaez, barter batean utzi beharrean gaude!” Nola esan? Ez dakit zergatik baina beti bezala niri tokatu zitzaidan erratea.

Halako batean, errekreoan geunden zer nolako soinekoa jantziko genuen eztabaidan eta hara non! Alba gugana hurbiltzen ikusi genuen. Denek erran zidaten: “Tira neska, orintxe momentu aproposa errateko”. Ez nekien nola egin, bera irribartsu zetorren, eta nik hagitz serio begiratu arren, berdin jarraitzen zuen. Orduan pentsatu nuen: “zergatik jartzen ote dit gauza hain zaila?”. Nigana ailegatu zenean galdetu zidan: “Badago arazoren bat?” (Bertzeek solasten ari zireneko itxura egiten bazuten ere, erne zeuden nik zer erranen nion). Isil-isilik gelditu nintzen eta azkenik, ez dakit nola, erran nion: “Sentitzen dut, baina zu ezin zara bestara etorri”. Albak tinko begiratu ninduen eta segundu batean bere begiak malkoz bete ziren eta diamanten antzera diz-diz egiten zuten; malkoak bere masail zurbiletatik erortzen hasi ziren.- Jainkoa! Oraindik begi bistan daukat.- Deus erran gabe, inongo esplikaziorik eskatu gabe, buelta eman eta alde egin zuen. Ez genuen gehiago ikusi, ez zen ikastolara gehiago itzuli.

Gaur, 30 urte pasa ondoren, oraindik Alba buruan daukat, nola gustatuko litzaidakeen egin nuena ez egin izana, baina tira, jadanik ez du erremediorik. Egia bakarra da, geroztik ez dudala inor horrela tratatu, zeren bazterturik ikusten dudan pertsona bakoitzarengan, Albaren aurpegia ikusten dut, eta orduan izandako jarrera konpontzen saiatzen naiz.Benetan gustatuko litzaidake berriro ikustea eta barkamena eskatzea, baina hori zaila izanen delakoan, hitz batzuk eskaini nahi nizkioke:

Alba, ez naiz inoiz santua izan. Nire bizitza osoan hanka sartze ugari egin ditut baina, nahita behinpin, ez dut geroztik inor iraindu eta traizionatu zu egin zintudan bezala, eta espero dut etorkizunean inoiz holakorik ez egitea.

Marta (45 urte)

Banakako ariketan egin litezkeen galderak:- Albaren kasua zer iruditzen zaizu?- Zein pertsonaiarekin identifikatzen zara? Zergatik?- Zure ustez, ba al dago zerbait egiterik inor ez dadin Alba bezala sentitu? Zer?- Errudun sentitzen al da Marta? Zergatik?

28

Page 29: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

5- JARDUERA: ANTZERKIA EGINEN DUGU?: gure sentimentuak adierazten

ArrazoiaAntzerkia baliabide egokia da ikasleek pertsonek eguneroko bizimoduan dituzten sentimentuak adieraz ditzaten. Haren bitartez ikasgelan edo ikastolan gerta litezkeen bidegabekeriak antzeman daitezke.

Helburuak Ikasleek argi eta garbi izatea beraien ekintzek sentimentuak sorrarazten

dituztela ikaskideengan. Bizitzan eginkizunak aldatu egin daitezkeela ohartzea eta norbera

ikaskideren bat bezala senti daitekeela noiznahi. Sormena eta lankidetza sustatzea talde lanaren bitartez.

Iraupena: Hainbat saio. Osatzen diren taldeen kopuruaren arabera.

Ariketen sekuentziaBanakako lanaIkasle bakoitzari ikastolan edozein motatako tratu txar antzeman daitekeen eszena baten gidoia ( bazterketa, lapurreta, burla, goitizenak, eta abar) egiteko proposatuko zaio.

Talde lanaIkasle bakoitzak bere lana azalduko du eta, gidoi guztiak azaldu ondoren, taldeak antzezlan ttikia egin behar du, bertan ageri diren pertsonaiak nola sentitzen diren adieraziko duena. Bakoitzak pertsonaia bat prestatuko du, lana gainerako ikaskideen aintzinean antzeztu ahal izateko.

Ikasgelako lanaTalde bakoitzak bere lana antzeztuko du. Guztiek bukatu ondoren, ikaskideen arteko

29

Page 30: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12tratu txar motak idatzi behar dira arbelean.

EbaluazioaOndorendo esaldiak balora itzazu taldean egindako lana kontuan izanik eta 1 deus eta 5 aunitz izanik.

6- JARDUERA:

GAUZA TTIKI HORIEK: pentsatzen duguna azaltzen

ArrazoiaAunitzetan, ikaskideekin harremanetan, hainbat ekintza, solas eta begirada ez zaizkigu gustatzen, baina ez dakigu zer egin halakorik gerta ez dadin. Ariketa honi esker, errazagoa izanen da sentimentu hauek adieraztea, eta egoera horiek zergatik gertatzen diren eta zein izan daitezkeen ondorioak ezagutzen lagun dezake.

Helburuak- Larderia zer den identifikatu.- Jarrera kritiko eta sentikorra sustatzea ikastolan gertatzen denarekin.- Ikasgelan gertatzen diren bizikidetasun arazoak gureak bezala egitea.

Iraupena: tutoretza bi saio (hilabeteko tartea izan behar da bien artean)

Ariketen sekuentziaBanakako lanaIkasle bakoitzak, berari egitea edo erratea gustuko ez dituen gauzen zerrenda eginen du.

Talde lanaTaldeek kide guztien zerrendak irakurriko dituzte, eta bertan adierazitako portaeren arrazoiak eta ondorioak aztertu. Gainera, proposamenak egin beharko dituzte maizago gertatzen diren edo garrantzitsuenak diren egoerak konpontzeko.

Ikasgelako lanaTalde bakoitzak atera dituen ondorioak irakurri behar ditu ikaskideen aintzinean. Jarraian, adostasunez, ikasleek ondoriorik larrienak dituztela uste duten portaeretako baten bat aukeratuko dute, konpontzeko proposamenak aztertu eta talde guztiak egoki ikusten dituenak hautatu. Ikasgelako ariketaren helburu nagusia eztabaidaren

30

Page 31: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12ondorioa hilabeteko helburu bilakatzea da, baita mural bat egitea ere oroigarri gisa gelan ikusgai egonen dena tarte horretan.

7- JARDUERA:

SENTITZEN DUT: sentimentuak onartzen: zureak eta nireak

ArrazoiaAriketa honek, norberaren eta gainerakoen sentimentuak antzematen eta sailkatzen laguntzen du. Hagitz garrantzitsua da hori tratu txarren arazoei heltzeko, ikasleak sentimentuak aztertzera ohitzen direlako eta horren arabera jokatzera behartuko dituelako.

Helburuak- Norbere sentimentuei buruz solas egiten ikastea.- Hainbat sentimenturen arrazoiak eta ondorioak onartzea.- Ulertzeko eta arduratzeko jarrera positiboak sorraraztea bertzeen ikuspuntuei

dagokienez.

Iraupena: Tutoretza saio bat.

Ariketen sekuentziaBanakako ariketaIkasleek eman zaien sentimentuen zerrenda irakurriko dute, eta beraien bizitzetan ohikoenak diren sentimentuak antzeman eta idatzi.

Talde lanaLauzpabost pertsonako taldeetan, kideen erantzunetan ohikoenak diren sentimentuak aukeratuko dira. Jarraian, taldeko kideek, hautatutako sentimentu bakoitza dela eta, honako galdera hau erantzun behar dute ahoz eta txanda gordeaz: Zerk sentiarazten zaitu (zerrendako sentimentua)?Taldeko kideek idazkaria izendatuko dute, ikasle bakoitzaren erantzunak idatziko dituena, antzekoak direnak elkartuz.

31

Page 32: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

Ikasgelako lanaTalde bakoitzak aukeratutako sentimentuak eta erantzunak amankomunean jarriko dira.Jarraian, erantzunen inguruko eztabaida eginen dute banakako ezberdintasunak bilatzen saiatuz.

EbaluazioaOndorengo esaldiak balora itzazu taldean egindako lana kontuan izanik 1 deus eta 5 aunitz izanik.

MaterialaSentimentuen zerrenda banakako ariketarako:

d. Izuti, beldurti ; Minduta, nahigabetuta ; Kontent; Axolagabe, aspertuta; Sutan; Jeloskor; Baztertuta; Harrituta; Urduri; Muturtuta; Triste,gogorik gabe; Kezkatuta,...

32

Page 33: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

8- JARDUERA

HORRELA AL ZABILTZA?: Esku hartzearen garrantzia

ArrazoiaEguneroko bizitzan, egin behar dugula diogunean eta egitaz egiten dugunaren arteko koherentzia falta antzeman daiteke aunitzetan. Ariketa honen helburua ikasleek ikaskideen jabetza pribaturako eskubidea urratzen den egoeretan esku hartzeko garrantzia argi eta garbi izatea da.

Helburuake. Pertsonen arteko harreman onek duten garrantzia onartzea “Giza

eskubideen aldarrikapen unibertsalaren” azterketaren bitartez.f. Bertzeak errespetatzeko arrazoi pertsonalak aukitzea.g. Bertzeen gauzak errespetatzen ikastea.

Iraupena: tutoretza bi saio.

Ariketen sekuentziaBanakako lana“Giza eskubideen aldarrikapen unibertsaleko” 17. artikulua irakurri behar da. Testua irakurri eta ikaskideren bat arazoa gertatzen ari den lekuan dagoela irudikatu, egoera horretan parte hartzen dutenak (erasotzailea, biktima eta ingurukoak) behatuz, hauek ohartu gabe. Ondoren, istorioa berriro idatziko da behatzaile horren ikuspuntutik.

Talde lanaLehenbizi, taldeko kideek idatzitako istorioak irakurriko dira eta, oinarri hartuta, taldeak honako galdera hauek erantzun behar ditu idatziz:

- Zure ustez, zer eginen luke behatzaileak? Zure ustez zer egin beharko zukeen?- Aunitzetan uste dugu modu jakin batean jokatu behar dugula baina, kontrakoa

egiten dugu. Zure ustez, zein izan litezke horretarako arrazoiak?- Horrelako egoera baten aintzinean nola jokatu beharko genuke?

33

Page 34: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

Ikasgelako lanaSoniaren istorioa antzeztuko duten ikasleak aukeratuko dira (boluntariorik ez badago zozketaz). Talde bakoitzak istorioaren behatzaile lana eginen duen idazkaria izendatuko du. Idazkari horrek istorioan esku hartuko du kontuan izanik aldez aurretik erabaki beharko duela zer antzeztu, hau da, behatzaileak eginen lukeena. Azkenik, bertzeen jabetza errespetatzeak eta hau errespetatzen ez den egoeretan esku hartzeak duen garrantziari buruz hausnartzeko hainbat minutu utziko dira, gure jarrerak eraginik izan baitezake egoera horiek aldatzeko.

Materiala“Giza eskubideen aldarrikapen unibertsaleko” 17. artikulua: “Pertsona orok du jabe izateko eskubidea, bakarka nahiz taldean. Arrazoirik gabe, ez zaio inori bere jabegoa kenduko”.

Talde lanerako, Soniaren kontakizuna aholkatzen da:

Soniaren kontakizuna“Komunetik itzuli nintzenean, ezin nuen sinestu ere egin. Nire motxila zabalik zegoen, baina barrenean ez zegoen deus, Hizkuntzako koadernoa bertzerik ez; zimurtuta zegoen eta gelditzen zitzaizkion orriak kendu zizkioten. Liburuak lurrean zeuden, motxila zakarrontzian, koaderno batzuk aulkien azpian,... Javierrek irri egiten zuen eta niri eta gainerakoei begira, nire hamaiketakoa jaten ari zen. Banekien, beraiek izan ziren berriro ere; pakean ez uzteko prest zeudela ematen zuten. Nik ez nekien zer egin eta handik alde egiteko gogoa bertzerik ez nuen, ikastolara inoiz gehiago ez itzultzekoa.

Sonia (12 urte)

34

Page 35: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

9- JARDUERA ERRAN ALA EZ ERRAN: Auzi moralak lantzen

ArrazoiaLegedia urratzen duten gertaeren berri dugu egunero. Badirudi horietako aunitzek arrazoiren bat badutela; arrazoi horrek, ordea, ez du egitan balio. Halakoetan, arrazoiaren eta sentimentuen artean aukeratu behar dugu, betebehar morala euren baitan duten dilemak planteatzen zaizkigulako eta hainbatetan aitzakiarik ez duen epaia eman behar dugulako.

Helburuaka. Enpatiaren garapena sustatzea.b. Konpromezu morala lantzea.c. Eskubideen eta betebeharren berdintasuna erakustea.d. Elkartasun afektiboa sustatzea.

Iraupena: tutoretza saio bat.

Ariketen sekuentziaBanakako lanaIkasle bakoitzak testua irakurri behar du, eta iritzi edo epai morala eman istorioko protagonisten portaeraren inguruan. Aldi berean, ikaleek hainbat galdera erantzun behar dituzte.

Talde lanaIkasleak taldeka (gehienez ere, sei kideko taldetan) bildu behar dira eta norberaren argudioak irakurri behar dituzte; jarraian, erantzunak aztertuko dituzte.

Ikasgelako lanaTaldeetan ateratako ondorioak eztabaidatuko dira ikasgelan.

35

Page 36: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12EbaluazioaIrakasleak taldekako ariketa har dezake oinarri, ikasleek testuari buruzko galderen inguruan eman dituzten argudioak egiaztatu eta aztertzeko, arrazoitzeko duten gaitasuna eta irizpide morala ebaluatuz.

Materiala

Banakako ariketarako testua:“Madril, 2003ko urtarrila. Gazte talde bat Gran Vian dabil, eta institutuko adiskide batzuk, institutuko bertze mutil bat jotzen ari direla ohartu dira; mutila lurrean dago, mugitu ezinik. Hurrengo egunean mutil arabiarra ospitalean dagoela eta zauri larriak dituela erran dute irratian. Institutuko zuzendaria ikasgela guztietan izan da gertatu denari buruzko zerbait dakien norbaiten bila, baina inork ez du deus erran”

Testuari buruzko galderak: Zure ustez, zuzen jokatu al dute? Zergatik? Zer eginen zenuke zuk jipoia ikusi dutenetako bat bazina? Nola sentituko

zinateke? Erasotzaileetako bat bazina, zer eginen zenuke? Jipoitu duten mutila bazina, gustatuko al litzaizuke nork jo zaituen erratea?

36

Page 37: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

10-JARDUERA

EZINEZKOA DA

Proposamena tratu txarrei buruzko honako definizio hauek erabiltzea da:

Ikasle bat bertze batekin sartzen denean: irainduz, goitizenak jarriz, hari irri eginez, mehatxatuz, gauzak botaz, joz, bakarrik utziz…

Errekreoetan, pasiloetan, komunetan, klasean...batzuetan ikasle batzuek bertze ikasle batzuekin sartzen dira, haiei buruz irri egiten dute...gero erraten dute jolasten izan dela edo bertzea beti kexatzen dabilela...baina horrelako egoerek min handia egiten dute.

Ikasle batzuek bertze ikasle batzuei erraten diete ikasle bati kasorik ez egiteko, harekin ez solasteko, gezurrak diren gauzak erraten dituzte ikasle horren inguruan, mehatxatzen dute…

Ikasle batzuek beste batzuk jotzen dituzte, harro jartzen dira bertze ikasle batzuek horrekin irri egiten dutelako…

Mutil talde batzuek neska batzuen inguruan egiak ez diren gauzak erraten dituztenean, neska horiek ez dutelako haiekin atera nahi edo ez dutelako mutilek nahi dutena egin nahi. Kasu horietan mutiko batzuk nesken inguruan ospe txarra sortzen saiatzen dira eta hori gaizki egina dago.

37

Page 38: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

11- JARDUERA

LAGUNAK EGIN ETA GALDU

Beñaten kasua:

“Amaren lana zela eta herriz aldatu ginen. Ikastola berri batean hasiko nintzen, lagun gehiago eginen nituen eta ikasturte polita izanen zela ziur nengoen. Hasieran dena ongi joan zen, bi lagun bertzerik ez nituen, baina sinpatikoak ziren. Egun batean, nire lagunek gosariko 2 euroak eskatu zizkidaten, eta nik utzi nizkien. Hurrengo egunean berdin gertatu zen eta nik berriz utzi nizkien nahiz eta ni gosaldu gabe gelditu. Horrela hainbat egun pasa ziren eta ez zidaten deus erraten dirua itzultzeari buruz. Seigarren egunean egoera errepikatu zen, gose handia nuen eta gosaltzeko ogitartekoa erosi behar nuela erran nien.Orduan hasi ziren arazoak, dirua indarrez kendu zidaten...

Beste egun bat gosaldu gabe! Jadanik ez ninduten bi euroak ematera derrigortzen, orain lau euro ekarri behar nituen, bi euro bakoitzarentzat. Nik ezetz erran nien, nire gurasoek nahikoa ematen zidatela eta ezin niela diru gehiago eskatu, ez zela justua eta ez niela gehiago emanen. Hurrengo goizean ez ninduten begiratu ere egiten, ez ikusiarena egiten zidaten. Orain ez nuen lagunik, baina berdin zitzaidan, nahiago nuen.

Denbora batez etzen deus pasatu, egun batean komunean bakarrik harrapatu ninduten arte, diru guztia eskatu zidaten, nik bakarrik betiko 2 euroak nituen, noski, Orduan lurrean botata utzi arte jotzen hasi zitzaizkidan eta gero, berokia kendu zidaten. Ordurarte ez nion inori deus kontatu, baina komunean gazte batzuk sartu ziren eta lurrean aurkituta zer gertatu zitzaidan galdetu zidaten. Neure istorio osoa kontatu nien eta erran zidaten bi gazte horiek (Garikoitz eta Pello) gauza bera bertze batzuetan egina zutela. Geroztik lagun berriak ditut, hagitz jatorrak dira eta ederki moldatzen gara. Geroztik Garikoitz eta Pellok ez didate hitzik ere egin. Orain hagitz kontent nago”

Beñat (13 urte)

38

Page 39: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

10- ELKARBIZITZAKO ARAZOEN AINTZINEAN HARTU BEHAR DIREN NEURRIEN PROTOKOLOA

PROZESUA

39

PIKAS METODOA

INFORMAZIOA JASOTZEA

BERDINEN ARTEKO GATAZKA

GURASOEKIN BILERAK

TALDE LANA

BULLYING

BABESA, BEHAKETA SISTEMATIKOA

KANPOKO ZERBITZUEKINELKARLANA

GURASOEKIN BILERAK

TALDE LANA

EZ INTERBENITZEA

INFORMATZEA(Ikastolako zuzendariari arazoaren berri

eman)

GERTAERARI BURUZ INFORMAZIO BILKETA

PROTOKOLOA MARTXAN JARRI

ESKU HARTZEKO PLANA

Page 40: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

1. ERANSKINA

IKASKIDEEN TRATU TXARRAK ETA LARDERIA JASATEN DIRENEAN ESKU HARTZEKO ESKAERA

LABIAGA IKASTOLAKO ZUZENDARIA:

EGUNA:

ESKAERAREN ARRAZOIA:

GERTAERAREN AZALPENA:

40

Page 41: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

41

Page 42: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

1.- Identifikazio datuak

IKASTOLA: TELEFONO ZK:

HELBIDEA: HERRIA:

ERASOA JASANDAKO IKASLEA: KURTSOA: ADINA:

ERASOTZAILEA: KURTSOA: ADINA:

ERASOTZAILEA: KURTSOA: ADINA:

ESKAERA EGUNA:

ESKAERA NORK EGIN DUEN:

Familia Ikaslea Tutorea Irakasleak Orientatzailea Bertze batzuk

2. Informazioa jasotzea

2.1- ERASO MOTA

Ahozkoa BAI EZ BEHIN AUNITZETAN

Irainak,goitizenak,mehatxuak,txantajeak

Baztertu BAI EZ BEHIN AUNITZETAN

Bazterketa,isolatzea,alde batera uztea

Psikologikoa BAI EZ BEHIN AUNITZETAN Umilazioak, lotsagarri uztea,esamesak zabaltzea

Fisikoak BAI EZ BEHIN AUNITZETAN

Gauzak xehetu,ezkutatu,kolpeak,ostikadak ,bultzadak

Sexu jazarpenak/abusuak BAI EZ BEHIN AUNITZETAN

2.2- JAZARPENAK EDO LARDERIA NON GERTATZEN DEN:

Ikasgelan Gela aldaketetan Komunetan Aldageletan Ikastolako sarrera-irteeretan Jantokian Autobusean Ikastolatik kanpo Bertze batzuk

42

Page 43: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12IKASKIDEEN ARTEKO TRATU TXARRAK EDO BULLYING KASUETARAKO TXOSTENA

3.- Informazioaren analisia eta presako neurriak hartzea

3.1- Ondoko honek deitutako bilera:

Parte hartzaileak:

3.2- Gertakarien azalpen laburra:

3.3- Presazko neurriak:

Biktimari babesa ematea:

Neurria:

Arduradunak:

Behin behiniko disziplina neurriak:

3.4- Disziplina expedientea:

EZ BAI

Ikaslearen datuak

4- Elkarrizketak ikasleekin

43

Page 44: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

10- BARNE ARAUDIA

JARDUERAK BALIABIDEAK EPEAK EBALUAZIOA JARRAIPENA

Inplikatuak daudenikasleekin

Ikasgelakideekin

Familiekin

44

GURASOEKIN BILERAK

ELKARRIZKETAK IKASLEEKIN

Page 45: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

45

Page 46: Elkarbizitza plana

LABIAGA IKASTOLA: ELKARBIZITZA PLANA 11-12

46