El Pianista Piano Jolea

3
Piano Jolea Asier Martin del Moral 4.C Filmaren Argumentoa: Pelikula hau Wladyslaw Szpilman pianojole bati buruzkoa da, pelikula honetan gerran berari gertatutako momentuak agertzen dira. Wladyslaw Szpilman Varsovia irratiko piano- jolea zen, eta debekuaren eraginez, jatetxe batean pianoa jotzetik ateratzen duenetik bizi zen, anaia atxilotzen dutenean, Wladyslawk askatzeko eskatzen du, baina abisu serioajasotzen du laguntzeagatik. 1942ko abuztuan, jendea sarraski esparrura eramaten hasi ziren. Trena martxan jartzen denean, Wladyslawri irteteko esaten diote, eta salbatu egiten da. Gero, igeltsero lez lan egiten du eta exekuzio ikaragarriak ikusten ditu;

description

Trabajo sobre la película el pianista Piano Jolea

Transcript of El Pianista Piano Jolea

Page 1: El Pianista Piano Jolea

Piano Jolea

Asier Martin del Moral 4.C

Filmaren Argumentoa:

Pelikula hau Wladyslaw Szpilman pianojole bati buruzkoa da, pelikula honetan gerran berari gertatutako momentuak agertzen dira. Wladyslaw Szpilman Varsovia irratiko piano-jolea zen, eta debekuaren eraginez, jatetxe batean pianoa jotzetik ateratzen duenetik bizi zen, anaia atxilotzen dutenean, Wladyslawk askatzeko eskatzen du, baina abisu serioajasotzen du laguntzeagatik.

1942ko abuztuan, jendea sarraski esparrura eramaten hasi ziren.

Trena martxan jartzen denean, Wladyslawri irteteko esaten diote, eta salbatu egiten da. Gero, igeltsero lez lan egiten du eta exekuzio ikaragarriak ikusten ditu; horregatik, ghettotik ateratze arriskua hartzen du eta hutsik dagoen etxe batean gordetzen da, han geratzen da bakarrik eta gaixorik.

1944ko abuztuan berriro ihes egiten du eta abandonatutako jauregian ezkutatzen da eta jateko zerbait bilatzen du.

Page 2: El Pianista Piano Jolea

Horretan dabilela, ofizial aleman batekin topo egiten du eta honek, bere prestakuntza ezagututa, pianoa jotzeko eskatzen dio; ondoren, aske uzten du eta jatekoa ematen dio. Beranduxeago ejertzito sobietarra dator.

Ofizial alemana preso hartzen dute eta Wladyslawri dei egiten dio, kasualitatez ezagutzen duenean, lagun diezaion. Gerra amaituta, protagonistak 1939an utzi zuen puntu berean berrekiten dio kontzertuari.

Iritzia:

Roman polanskik egindako pelikula hau oso polita eta interesgarria iruditu zait. Horrez gain oso aberasgarria da zehaztasunez islatzen duelako Polonian juduek ze tratamendu zuten Bigarren Mundu Gerran.

Pelikula gogorra da, baina puntu dibertigarri batzuk badauzka ere, gainera alemanek juduei egin zizkien maltzurkeriak eta legezkoak ez ziren gauzez ohartu naiz.

Gehien gustatu zaidana ofizial Aleman batek Wladyslaw Szpilmani laguntzen dion momentua izan da, oso atsegina iruditu zait oso pertsona ona dela ikusten delako, eta gutxien gustatu zaidan gauza berriz ofizial alemanek juduei egiten zizkien legez aurkako gauzak izan dira.

Varsoviako ghettoa

Varsoviako ghettoa edota Varsoviar ghettoa (polonieraz Getto warszawskie; alemanez Warschauer Ghetto)Bigarren Mundu Gerran Holokaustoan zehar Hirugarren Reichak Poloniako Varsovia hiriburuan ezarri zuenEuropa osoko judutar ghetto handiena izan zen.

Martxan egon zen hiru urtetan zehar, bertako biztanleek jasandako gosete, gaixotasun, kontzentrazio-esparruetako barneratze eta sarraskiaren ondorioz, biztanleria 400.000 izatetik 50.000ra murriztu zen.

1939ko erroldaren arabera ghettoan 359.827 pertsona bizi ziren, hauei hiriko beste eremuetatik nahiz ingurutik lekualdatuak izan ziren biztanle berriak gehitu behar zaizkie.

Ghetto honetan Varsoviako ghettoaren matxinada eman zen, nazismoaren menpe zegoen Europan jazo zen lehenengoetakoa izan zelarik.