Ekolidermemo2013 def

45
4. EDIZIOA MEMORIA 2012-2013 trebatu »» ekin »» izan »»

description

Gazte Ekoliderrak lidergo eta jasangarritasunaren goi mailako trebakuntzaren 4. edizioko memoria. Kutxa Ekoguneak antolatua.

Transcript of Ekolidermemo2013 def

Page 1: Ekolidermemo2013 def

4. edizioa

memoria 2012-2013

trebatu »»

ekin »»

izan »»

Page 2: Ekolidermemo2013 def
Page 3: Ekolidermemo2013 def

Hitzaurrea prólogo

prologue

proiektuaren aurkezpena presentación del proyecto

proyect presentation

gazte ekoliderrak 2012-2013: kideakparticipantes

participants

trebatu entrenar

train

ekin actuar

act

izan ser

network

komunikazioacomunicación

communication

4

8

12

20

28

32

42

aurkibideaíndiceindexho

rrega

tik k

omun

ikaz

ioa

Page 4: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 4

irailean gainditzeko

Bat baino gehiagok eta behin baino gehiagotan gure iritzia sakonean eman ez dugula faltan bota duzue ikasturtean. Hitzez eta ebaluazio batzuetan horrela esan diguzue. Arrazoi duzue. Uda baino lehen batzar bat antolatzea saiatu gara, beste gauza batzuen artean gure iritziak emateko. Ezin izan da eta hitz egiteko gogoarekin geratu naiz. Gainera, jasotako iritziren batek zirrara egin dit. Batez ere, arrazoia duelako; arazoa egokitasunez kokatzen duelako, aurrez ikusi ez genuen angeluan, eta ez dugulako izan erreakzionatzeko maniobra-tarterik. Gure (taldea, bideratzaileak barne) ahultasunak aitortzen ditut(gu).

Uste dut laugarren ekoliderren ibilbideari ezin izan diogula eskaintzen zigun zuku guztia atera. Egia da etengabe errealitate soziala aldatzen ari dela, hamaika arazo daudela ere bai, nahiko kilometro garraiatu behar izateak zailtasunak gehitzen dizkiola, sinesgaiztasunak non-nahi daudela, gazte ekoliderren ikastaroan zaudetenok beste mila jarduerarekin uztartu behar duzuela ekimen hau... Baina hori jada bagenekien gure burua igerilekura bota genuenean, alegia 2010ean, lehen edizioari abia eman genionean.

Foroarekin ordezkatu nahi izan dugu guztien arteko elkargunea, Ekoguneko lokal iraunkorrarekin (tokian jada jendea lanean, Ekoprizma taldearen kasu), bateratzen duen zerbait bilatuz... Baina, eta beti dago “baina” bat, funtsezkoa falta zaigu: ahalegin irmoa. Eta hau pendiente dugun erronka da. Egin nahi dugu? Gainditu nahi dugu? Horrela bada, “nahikoa” irailerako geratzen da.

Sabino ormazabal elola

[Gazte Ekoliderrak ekimenaren koordinatzailea]

No hemos podido sacarle todo el jugo que nos brindaba el cuarto curso de Ekoliderrak. Es verdad que la realidad social no hace más que cambiar, que hay multitud de problemas y desconfianzas a los que hacer frente, que a todo ello se suma el tener que desplazaros bastantes kilómetros para participar en este proyecto, que además debéis compaginar el curso con otras muchas actividades… Hemos querido suplir todo eso a través del foro interno, también con el local permanente en Ekogunea (donde ya hay gente trabajando casi todos los días, como los compañeros de Ekoprizma), con el documental Biziberri, convirtiendo Ekoliderrak Sarea en una asociación con autonomía propia, buscando algo que nos unifique y aúne… Pero quizás ha faltado empeño y decisión. Y éste es el reto que tenemos pendiente. ¿Queremos hacerlo?

Page 5: Ekolidermemo2013 def

aterkirik badugu

Urte betean gauza asko mugitu, bukatu edo sor daitezke, eta, aurtengo ikasturte honetan, 26 gazte Ekoliderrak proiektura gehitzeaz gain, 2013ko otsailean Ekoliderrak sarearen elkartearen jaiotza eman da, bilera, eztabaida, iritzi ezberdin eta sukalde lan luze baten ondoren. Gazte Ekoliderretatik igarotako gazteok ekimen, proiektu eta ideia berriak garatzeko “espazio” berri bat sortu dugu.

Proiektu honetatik igarotako gehienon nahia ondoren ere harremanetan jarraitzea da, informazioa elkartrukatzeko, ideiak gauzatzeko edo batzuk bestei laguntzeko… eta guzti horretarako aterkia izango dugu elkartea.

4. edizio hau guztioi pasa zaigu oso azkar. Eta oraindik ere taldea elkartzeko denbora izango dugu, JAHP proiektuaren baitan edo JANZANK moduan sarean sortutako ekimenetan. 6 hilabetez aditu anitzen iritzi eta jakintzak jaso ditugu trebakuntzan: orain berriz taldekideak izan daitezke elkarren arteko aditu. Potentzial handiko taldea izan da aurtengoa ere. Gure helburuak hor dirau: Kontzientzia ekologikotik pauso bat aurrerago joan eta praktika eta ekintza jasangarrietarako bidea errazten joatea.

Badugu lana eta badugu ilusioa.

amaia otazo aSeGUinolaza

[Gazte Ekoliderrak ekimenaren koordinatzailea]

The young people who have participated in various editions of this project have always had one desire: to keep in touch after taking the course. Finally, this year we have managed to create this “space” for exchanging ideas and projects, a place where we can meet, debate, create, reflect and act. We have work and we have hope.

Page 6: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 6

Page 7: Ekolidermemo2013 def
Page 8: Ekolidermemo2013 def

proiektuaren

aurkezpena»»

Page 9: Ekolidermemo2013 def

GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia interes amankomuneko gazte talde bat jasangarritasun eta lidergo gaietan trebatu eta elkarren artean kontaktuan jartzea da, ondoren sarean lan egitera bultzatzeko. Proiektu hau Kutxa Ekoguneak jasangarritasunaren bidean gazteen lidergoaren alde egin duen apustuaren ondorioetako bat da, eta gogoeta sakon batetik jaio zen. 2010. urtean ekin genion bideari, beraz, aurtengoa 4. edizioa izan da. 26 gaztek parte hartu dute, eta, beste behin ere, ekoliderren sarea handitzeko prest daude. Eurekin, beraz, jada 116 ekolider gara. TREBATU+EKIN+IZAN da gure leloa.

El proyecto GAZTE EKOLIDERRAK nace para poner en contacto a jóvenes que comparten inquietudes y formarnos en temáticas como la sostenibilidad y el liderazgo para conseguir que en un futuro podamos trabajar en red. Este proyecto es fruto de una profunda reflexión, a partir de la cual Kutxa Ekogunea decide apostar firmemente por la sostenibilidad y trabajar a favor del liderazgo de la juventud en este ámbito. GAZTE EKOLIDERRAK arrancó en 2010. Este año, por lo tanto, se ha llevado a cabo la cuarta edición del proyecto: han participado 26 jóvenes y, una vez más, se han mostrado en disposición de ampliar la Red, que cuenta ya con 116 jóvenes. Nuestro lema dice así: ENTRENAR+ACTUAR+SER

The GAZTE EKOLIDERRAK project started as a means to bring young people together so they could share concerns and receive training on topics like sustainability and leadership to allow us to work on a future network. This project is the result of deep consideration, from which Kutxa Ekogunea has decided to take on a firm commitment to sustainability and work in favour of youth leadership in this field. GAZTE EKOLIDERRAK launched in 2010. Currently, in 2013, the project’s fourth edition was held: more than 26 young people participated and, once again, they demonstrated their willingness to extend the network, which already includes 116 young persons. TRAIN + ACT + BE, that’s our motto.

Page 10: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 10

GAZTETASUNA

+

INTERESA

+

MOTIBAZIOA

+

AUSARDIA

+

EKITEKO GOGOA

Argi dugu pertsona-profi l ezberdinek aberastasuna gehitzen diotela ekimen honi. Aurreko urteetako esperientziek ere horixe baieztatu digute.

Horregatik, aniztasuna ondorengo hiru ezaugarrietan bat egitea besterik ez dugu eskatu: gazte izatea, jasangarritasunarekiko interesa izanik ekintzara pasatzeko gogoa izatea, eta, bide horretan, lidergoa asumitzeko prest egotea.

IZAERA

+

JATORRIA

+

ADINA

+

DIZIPLINA

+

IKUSPUNTUA

proFil zeHatzen bila

AMANKOMUNEAN ZER??? ZERTAN EZBERDIN???

proiektuaren aurkezpena

nola Finantzatu da gazte ekoliderrak ekimena?

KUTXA EKOGUNEAK

PARTE HARTZAILEEK

%85

%15

Page 11: Ekolidermemo2013 def

diz

ipli

na

k Arkitektura 1Arkitektura teknikoa 3Barne diseinuan 1Biologian 2Diseinu grafikoa 1Diseinu industriala. Ekodiseinuan 1

Diseinu industriala. Ingeniaritza Teknikoa 1Ekonomian 1Enpresa administrazio eta zuzendaritzan 2Erizaintzan 1Euskal Filologia 1Garapen jasangarrian 2Gizarte Langintzan. Zeinu Hizkuntzako Interpretazioan Teknikaria 1Heziketa Bereziko Magisteritza 1Magisteritzan: 1Historian / Gizarte eta Kultur Antropologian 1Industria Antolakuntzan Ingeniaritza 1Ingeniaritza kimikoan 1Ingurumen Zientzian 1Kazetaritza 1Komunikazioa 1Nekazaritza eta Abeltzaintzako enpresen kudeaketa eta antolamendua 1Telekomunikazioetako Ingeniaria 1Zuzenbidea / Ingurugiro zuzenbidean 2

21 urtekoa: 1

22 urtekoa: 2

23 urtekoak: 2

24 urtekoak: 3

25 urtekoak: 2

26 urtekoak: 5

27 urtekoak: 5

28 urtekoak: 4

29 urtekoak: 1

30 urtekoak: 1

TALDEAREN ANIZTASUNA: poTENTZIALITATE hANDIA bAINA kUDEAkETARAko ERRoNkA

generoa

: 16 : 10

Jato

rr

ia

araba: 3Aramaio 1Gasteiz 2

bizKaia: 3Abadiño 1Gernika-Lumo 1Mungia 1

GiPUzKoa: 18Arrasate 2Azpeitia 1Berrobi 2Donostia 8Elgoibar 1Hernani 1Irun 1Oiartzun 1Usurbil 1

naFarroa: 1Iruñea 1

laPUrDi: 1Hendaia 1

ad

ina

Page 12: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 12

kideak»»

Page 13: Ekolidermemo2013 def

Bizilekua: Usurbil

Ikasketak: Gizarte Langintzan Diplomatua / Goi-mailako zikloa: Zeinu Hizkuntzako Interpretazioan Teknikaria

Bizilekua: Hendaia.

Ikasketa: Euskal Filologia.

Bizilekua: Donostia.

Ikasketa: Industria Antolakuntzan Ingeniaritza

Bizilekua: Donostia.

Ikasketa: Barne diseinuan goi mailako ikasketak

«Bidezko merkataritza

sustatu, giza-eskubideen

berdintasuna bultzatu eta

landa eremuetako bizitzari

indarra eman behar diogu»

«Jasangarritasuna nire

bizitzarako ardatz gisa bizi dut,

eta ez teoria bat bezala. Izan

ere, ez dut uste ‘betebehar’ bat

denik soilik, edo ‘sakrifizio’

bat, inguruarekin bakean,

beti ikasten segitzeko eta

gozatzeko bide eder bat baizik»

«EKOlogia eta

diseinua erabat

uztartu daitezkeen

bi mundu dira»

«Ingurugiroarekiko

errespetagarriagoak

diren ohiturak ezartzea

gizartean»

Jugatx agirre ZubiZarreta

Jon aramendi iturZaeta

miren artetxe SaraSola

eñaut auZmendi larrea

Page 14: Ekolidermemo2013 def

nornondikzer

Bizilekua: Gernika-Lumo

Ikasketa: Diseinu Industrialean Ingeniaritza Teknikoa

Bizilekua: Irun

Ikasketa: LADE

Bizilekua: Gasteiz

Ikasketa: Arkitektura

Bizilekua: Arrasate

Ikasketa: Biologian lizentziatua

«Planetak eskaintzen

dizkigun baliabideak era

neurtu batean erabili,

hurrengo belaunaldientzat

arriskuan jarri barik»

«Asmo haundiak dauzkat

gauzak aldatzeko»

«Gehienbat hezkuntza arloan

egingo nituzke ekintzak,

haurrei zuzendutakoak batibat

baina baita helduentzakoak

ere. Beste hezkuntza mota

bat eraiki, non gizakia erdian

egon beharrean Naturako

parte dela barneratu dezan»

«Mostrar lo constructivo,

rentable y social de

estudiar modelos

alternativos, para

sustituir a los actuales»

alaitZ aZpiaZu olaeta

maite blanco lópeZ

criStina bravo goZalo

ibon doval martíneZ

Page 15: Ekolidermemo2013 def

Bizilekua: Mungia

Ikasketak: Erizaintza / Magisteritza

Bizilekua: Iruñea

Ikasketa: Telekomunikazioetako Ingeniaria

Bizilekua: Añorga

Ikasketa: Arkitektura Teknikoa

Bizilekua: Azpeitia

Ikasketak: Nekazaritza eta Abeltzaintzako enpresen kudeaketa eta antolamendua / Heziketa Bereziko Magisteritza

«Muchas labores son

posibles. Me gustaría

formar parte de proyectos

de sensibilización

ciudadana»

«Norbanakotik hasi,

komunitateetatik igaro eta

kontsumo eta produkzio

erak eraldatzeko egin behar

den lan guztia»

«Nekazaritza

bultzatu, azokak

indartu, gazteentzako

lurrak alkilatu

eta erakutsi lurra

lantzen eta landareak

landatzen»

«Gaur egungo erronka

nagusia gai hauetan

jendea konturaraztea

(eta ez bakarrik jakitea)

daukagun egoera larriaz»

Janire etxebarria uriarte

eneka etxeberria agirreZabala

oier FuenteS mendiZabal

irati galataS Zendoia

Page 16: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 16

nornondikzer

Bizilekua: Arrasate

Ikasketak: Ingeniaritza Teknikoa Diseinu Industrialean eta Ekodiseinuan lizentziatura

Bizilekua: Donostia

Ikasketa: Biologia

Bizilekua: Donostia

Ikasketa: Gizarte Zientziak

Bizilekua: Donostia

Ikasketak: Historian lizentziatua / Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua

«Hezkuntza da gizartea

eraldatu dezakeen tresna

garrantzitsuenetako bat

eta belaunaldi berriei lan

egiteko tresnak emango

diena»

«Jarraitu nahi dut»

«Kalitatezko informazioa:

tailer parte-hartzaileagoak,

hezkuntza ez-formala,

bultzatu behar dugu»

«Creo que es el futuro,

y si no lo tenemos en

cuenta creo que ni si

quiera llegaremos a tener

futuro, por muy tétrico

que parezca»

aitZiber galdoS arregi

mikel iraola blanco

danel liZartZa dorronSoro

Sara lópeZ SagarZaZu

Page 17: Ekolidermemo2013 def

Bizilekua: Abadiño

Ikasketa: Arkitektura

Bizilekua: Hernani

Ikasketa: Patroigintza eta Diseinu Grafikoa

Bizilekua: Aramaio Ikasketa: Diseinu Industriala

Bizilekua: Gasteiz

Ikasketa: Garapen jasangarrian masterra. Biomimetikan espezializatua

«Herritarrei

bideratutako ekintza

xumeetan sinisten dut»

«Kontzientzia aldaketa

baten beharra ikusten dut.

Gauzak beste modu batera

egitea posible baita»

«Es necesario

avanzar hacia un

modelo de desarrollo

que tenga en cuenta

al resto de seres

vivos y a las futuras

generaciones»

«Hurrengo belaunaldietako

gizartearen beharrak

asetzea eragozten ez duen,

edo arriskuan jartzen

ez duen garapen mota.

Tokian tokiko produktuak

kontsumitzea»

leire milikua larramendi

imanol oquiñena valluerca

xabier ormaZabal etxabe

mikel ruiZ de aZua eguren

Page 18: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 18

nornondikzer

Bizilekua: Berrobi

Ikasketa: Arkitektura Teknikoa

Bizilekua: Donostia

Ikasketa: Komunikazioko Gradua

Bizilekua: Elgoibar

Ikasketak: Ekonomian Lizentziatura. Ingurugiro Zuzenbidean eta Garapen Jasangarrian Master Ofiziala

Bizilekua: Berrobi

Ikasketa: Zuzenbidean graduatua eta Ingurumen Zuzenbide masterra

«Dugun ez jakintasunak

inplikazio falta ekartzen

du, momentuan arazoa

ez bait dugu hain larria

ikusten»

«Komunikazioa eta

hezkuntzako prozesuak

erabiliko nituzke, pertsonok

ikuspuntu honen beharraz

jabetu gaitezen»

«Zuzenbidea ondo

erabiltzeko ingurugiroaren

ikuspegi zabala behar

da, zientzia, teknologia,

biologia… hori gabe zail

ikusten dut arlo honetan

jardungo duen jurista on

bat izatea»

«Auzoka ohitura

jasangarriak sustatzeko

taldeak sortzea

interesgarria izan

daitekeela uste dut»

miriam SaldiaS uranga

igone SaldiaS uranga

irati SalSamendi loZano

iraitZ Solabarrieta del valle

Page 19: Ekolidermemo2013 def

Bizilekua: Oiartzun

Ikasketa: Kazetaritza

Bizilekua: Donostia

Ikasketa: Ingeniaritza Kimikoa

«Auzolanean aritzearen

aldekoa naiz»

«Uraren eta honen

inguruko zerbaiten

inguruan ekintza bat

burutzea gustatuko

litzaidake»

nagore vega

telmo Yurramendi buJanda

Page 20: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 20

trebatu»»

Page 21: Ekolidermemo2013 def

Gazte Ekoliderrak egitasmoak bi ardatz nagusi ditu: jasangarritasuna eta lidergoa. Trebakuntzak bi gaien inguruan sakontzea du helburu, eta, aurten, guztira, 35 gai zehatz landu dira. Horretarako, adituekin saioak egin dira, baina ez hori bakarrik: mintegiak, kaleko ekintza eta bisiten bidez ere gauzatu da trebakuntza.Ez dugu ahaztu behar ekimen honetan gazteak direla protagonistak. Eurek dira, urtero urtero, ekimena berdefinitu eta aurrera eramaten dutenak, horrek dakarren ardura eta aukerarekin.

El proyecto GAZTE EKOLIDERRAK se basa en dos líneas de trabajo: la sostenibilidad y el liderazgo. La formación que se ofrece pretende profundizar en estos dos ámbitos y, para ello, este año se han ofrecido un total de 35 materias, que han sido impartidas en diversos formatos: sesiones con expertos, seminarios, acciones a pie de calle y tres fines de semana. No hay que olvidar que son las personas jóvenes las protagonistas del proyecto. Año tras año, son ellas quienes redefinen y llevan cabo el proyecto, con la responsabilidad y la oportunidad que ello les brinda.

The GAZTE EKOLIDERRAK project is based on two lines of work: sustainability and leadership. The training offered aims to delve into both of these areas in depth, and to so do, 35 subjects were offered this year, which were taught in various formats: sessions with experts, seminars, street actions and weekends. Let’s not forget that the soul of this project is the young people, who are the main players in this project at all times. Year after year, they are the ones who redefine and carry out the project, with the responsibility and opportunity it provides.

Page 22: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2012 i 22

ezoHiko trebakuntza ibilbidea

2012-2013 edizio honetan landu ditugun gaien artean ondorengoak daude:

JASANGARRITASUNA LIDERGOA PROIEKTUAK

• Terminologia glosarioa

• Zer da jasangarritasuna zuretzat. Aurrez-aurreko eztabaida

• Landare kooperatibaren esperientzia

• Uraren kudeaketa

• Energia

• Ecovillage, ekofeminismoa, autogestioa, bizitzeko eredu alternatiboa...

• Energiaren (In)dependentzia. Mintegia

• Bases para el camino a transitar

• Energetikoki %94ko kanpo dependentzia daukagu. Trantsiziorako pausoak

• Elikaduraren (in)dependentzia. Mintegia

• Hizkuntzen Ekologia

• Artea eta jasangarritasuna

• Nola ulertzen dugu lidergoa?

• Elkar ezagutzeko dinamikak

• Bideoforuma

• Bizitza ulertzeko beste modu bat

• Cómo formar grupos de trabajo: roles, fines, coaching...

• Economía del bien común

• Mugimendu sozialak Euskal Herrian

• Negoziazio gaitasunak eta diru laguntza eskaerak

• Lakabe barrutik ezagutu: filosofia, kudeaketa, antolaketa, erabakiak…

• Dokumentala

• 140 hizkiko mezuak eta 2 minutuko filmak

• Proiektu baten kudeaketa

• Proiektuen inguruko lehenengo hausnarketa

• Elkartzeko egunak

• Proiektuen aukeraketa

• Proiektuen zalantzak argitzeko ordua

• Tutoreekin elkartzeko egunak

• Nola komunikatu proiektu bat

• Ideia bat daukagu, nola gauzatu?

• Elkartzeko egunak

• Proiektuen aurkezpena adituen aurrean

SAREA EKIMENAK GAI LIBREA

• Trebatu + Ekin + Izan

• Sarearen partaideekin hizketan

• JanZank ekimena

• Ekogunean baratza

• Landare inbaditzaileen kontrako ekintza

• Zuhaitz landaketa

• Blasenea baserrira irteera

• Foroa kudeatu

• Senda-belarrei buruzko tailerra

Page 23: Ekolidermemo2013 def

Mundu hobe bat lortu nahiean

lanerako prest gaude gu

gozagarri ta iraunkorra den

bizimodu bat eredu

Keinu txikiei merezi duten

balioa zor diegu

Proiektu xumez ta ilusioz,

asko egin dezakegu!

Miren Artetxe (bertsolaria eta aurtengo ekoliderra)

Page 24: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 24

irteerak

Elkarren arteko harremanak estutu eta inguruko errealitatea gertutik ezagutzeko asmoz, noiz edo noiz ikasgela atzean utzi eta irteerak egin ditugu, gauza ezezagunak bila, pentsamolde ezberdinak deskubritzera, ikuspegi berritzaileak topatzera. Besteak beste, hurrengo irteerak egin ditugu:

Con el fin de reforzar las relaciones y que el grupo conozca otras realidades que nos rodean, de vez en cuando hemos dejado a un lado el aula para salir al exterior, donde nos hemos acercado a lugares menos conocidos, a otras formas de ver el mundo e iniciativas innovadoras. Éstas son algunas de las excursiones que hemos realizado:

• Azaroaren 30 eta abenduaren 1ean Ekoliderren 4. edizioa Segurako aterpean elkartu ginen gure artean ezagutu, iritziak elkarbanatu eta taldearen hurrengo pausoez hitz egiteko.Astebururi hasiera emateko, aurreko edizioetako Imanol eta Joseba izan ziren gurekin: ekoliderren sareaz hitz egin ziguten eta urte bakoitzean egon diren gora beherak kontatu zizkiguten. Asteburuari amaiera emateko, Josu Iztueta ezagutzeko aukera izan genuen: Josuk duela 30 urte bizitza beste modu batera bizitzeko hartutako erabakiaren gora beherak azaldu zizkigun. Asteburu ederra, baita eguraldia ere!

Segurako aterpetxean taldea Sortuz

SEGURA

• Aurten hasiera hasieratik heldu diogu EKIN faseari, azaroaren 24ean espezie inbaditzaileak kentzeko boluntariotza eguna antolatuz. Ekogunean dauden espezie inbaditzaileak ezagutu eta haiek erradikatzeko metodoak ikastea zen ekintzaren helburua, eta Koldo Fuentes, 1. edizioko ekoliderraren laguntzaz helburua bete genuen. Talde txikia batu arren, goiz ederra igaro genuen.

ekintzarako lehen pauSoak

LANDARE INBADITZAILEAK

Page 25: Ekolidermemo2013 def

• Egunerokotasunean zakarretara botazen dugun elikagai kopuruaz kezkaturik, eta elikagai horien egokitasuna eta erabilgarritasuna frogaturik, salaketa eta kontzienziazio ekintza antolatu genuen otsailaren 16ean, JanZank lemapean. Donostiako Bulebarreko kioskora jende asko gerturatu eta astean zehar bildutako janaria dastatzen aritu ginen.

Botatzen dugun janaria zaBorra ez delako

JANZANK

Page 26: Ekolidermemo2013 def

• Urtarrilaren 24ean Ekoliderren 4. edizioak nekazaritza, kontsumoa eta elikadura subiranotasuna izan genuen hizpide. Horretarako, Ekogunetik atera eta Zarauzko Blaseneara gerturatu ginen bertako ekoizpenaren berri izatera. Mintegi ekologikoa da Blasenea: euren lana hazi eta plantulak landatzea da, ondoren baserritarrek horiek erosi eta euren baratzetan landa ditzaten. Euren lan agertutik ezagutu eta gero, Landare koperatibako David Garnatxorekin kontsumoaz eta beraien proiektuaz hitz egin genuen, eta, norberaren nahien arabera, kontsumo ereduak anitz egon daitezkeela ikusiarazi zigun.

zarauzko Mintegi ekologikoa

BLASENEA

gazteekoliderrakmemoria2012 i 26

irteerak

• 5 hilabetez elkarrekin aritu eta gero, apirilaren 12-13an Gazte Ekoliderrek garatutako 2 proiektuak aurkeztu genituen. Hiru ezagutzaile genituen aurrean: Elixabete Perez Deustoko komunikazio aditua, proiektuen kudeaketan jakintsua den Xele Olaizola eta Kutxa Ekogunearen ordezkari eta bertako proiektuen arduraduna den Xabier Esteban. Zaila izan da bakoitzaren interes anitzak kontuan izanik helburu amankomunetara iristea, baina, azkenean, bi proiektu interesgarriri forma ematea lortu da, eta, hala baloratu zuten adituek ere. Proiektuen aurkezpenaren ondoren, berriz etorkizunera begiratzen jartzeko unea iritsi zen: sarean ekiteko garaia. Arotz Eneako bueltan berriz Gorriti margolari eta eskultoreari egin genion bisita.

AROTZ ENEA

• Aurreko urteetan bezala, otsailaren 22an eguraldi hotza izan genuen gure zain Lakabeko herrixkan, baina orain arte egin moduan, Lakabetarrek ezin hobeto zaindu gintuzten. Asteburuari bideo-forum batekin eman genion hasiera. Ondoren, Mabel eta Alfredok Lakaberen historia azaldu ziguten, baita euren funtzionamendua, erabakiak hartzeko erak, bizitza aurrera ateratzeko antolaketa, eta abar. Euren egunerokotasunean oinarritzat dituzte baloreak trasmititu zizkiguten: autogestioa, elikadura subiranotasuna, kudeaketa kolektiboa edota ekofeminismoa. Aldi berean, egonaldian taldeka egoteko astia ere izan genuen, gure proiektu propioari forma ematen hasteko.

LAKABE

Page 27: Ekolidermemo2013 def
Page 28: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 28

ekin»»

Page 29: Ekolidermemo2013 def

TREBATU lehen fasearekin batera EKIN faseari ematen zaio abia. Izan ere, jasotako ezagutzak egiteko, ekiteko, martxan jartzeko balio behar digute. Dakiguna eta ikasi duguna praktikara eramaten ikasteko aldia da EKIN. Fase honetan, parte hartzaileek, taldeka, proiektu errealak diseinatu eta aurrera eramateko aukera dute. Taldeetan ideia anitz sortu ohi dira beti, beraz, ideien arteko sailkapen bat egin behar izaten da lehenik, bi ezaugarriren araberakoa: proiektuak bideragarria behar du izan, eta gertukoa. Proiektu bat aurrera eramateak dituen oztopo eta zailtasunak gertutik ikusi eta bizitzea da aldi honen helburua. Honez gain, sareak antolatutako hainbat ekimenetan ere parte hartu dugu, ekintzara lehen pausoak emanez.

A la fase de entrenamiento le ha seguido la fase de ACTUAR. Y es que todo lo aprendido debe servirnos para llevarlo a la práctica, para actuar, emprender. Esta es la fase en la que llevamos a la práctica la parte más teórica del proyecto: los participantes, en grupos, diseñan proyectos reales que pueden después llevar a cabo. Son muchas las ideas que surgen en estos grupos, por lo que en primer lugar debemos realizar una selección de aquellas iniciativas más viables y también más cercanas. El objetivo de esta etapa es que los jóvenes aprendan a sacar adelante un proyecto propio, y puedan también conocer las dificultades que ello conlleva. Además de los proyectos, en esta fase también hemos participado en varias iniciativas que se han organizado desde la Red, por lo que hemos tenido la oportunidad de pasar de la teoría a la acción.

The training phase was followed by the ACT phase, and everything learned should serve to put it into practice, to act and to take action. This is the phase where we put the most theoretical part of the project into practice: participants, in groups, design real projects that can be subsequently carried out. There are many ideas that come up in these groups, so we must first choose the most viable and closest initiatives. The goal of this stage is for young people to learn to start their own project, so that they can get to know the difficulties that go along with it. Besides projects, in this phase we have also participated in various initiatives that were organised from the network, so we had the opportunity to put theory into action.

Page 30: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2012 i 30

ekin proiektu errealak diseinatzen

Kontsumo ohiturak eta “erabili eta bota” kultura kuestionatzeko helburua du Triziklo Dinamikak; jendearengan gaiarekiko ikuspegi eta ohitura aldaketa bat eragitea. Horretarako, herritarren arteko harremanak eta topaguneak sortu nahi ditu Donostialdean. Bi modutara: a) hausnarketarako guneak eta baliabideak eskaini nahi ditu, txip aldaketa eragiteko, eta b) alternatiba praktikoak sortzeko saiakera egingo du. Norberak eguneroko materialak transformatu (oihalak, metala, bizikletak, egurra, zeramika...) eta erabilgarri bihurtu ahal izango ditu. Laburbilduz, helburu nagusia hondakinekiko ikuspegia aldatzea da, hondakinei balioa emanaz, botatzeko zerbait izatetik lehengai gisa ikustera pasatzeko. Horretarako, egun bizi dugun “erabili eta bota” kultura zalantzan jarriko du, eta eredu horri alternatibak eskainiko dizkio.

TRIZIKLO DINAMIKA

1

• Taldekideak: Eñaut Auzmendi, Alaitz Azpiazu, Janire Etxebarria, Oier Fuentes, Irati Galatas, Aitziber Galdos, Mikel Iraola, Danel Lizartza, Sara López, Imanol Oquiñena, Xabier Ormazabal, Mikel Ruiz de Azua, Irati Salsamendi, Nagore Vega eta Telmo Yurramendi.

Page 31: Ekolidermemo2013 def

Komunitate-baratza baten esperientzia pilotua diseinatu da. Egitasmo honen helburua komunitate bateko kideen parte hartzearen bidez, pertsonak elikagaien hazte prozesura gerturatzea da. Horretarako, baldintza bakarrak hauexek dira: proiektua garatzeko gutxieneko espazio bat izatea (lorategi komunitarioa, eraikin patioa…) eta ekimenean parte hartzeko interesa duten bizilagunen kopuru minimo bat biltzea. Taldearen partetik proiektua abiatzeko eta garatzeko konpromisoa hartu dute, horretarako giza baliabide nahiz materialak erraztuz.

JAHP

2

• Taldekideak: Jugatx Agirre, Ion Aramendi, Maite Blanco, Cristina Bravo, Ibon Doval, Eneka Etxeberria, Leire Milikua, Miriam Saldias, Igone Saldias eta Iraitz Solabarrieta

KOMUNITATEAN EGUN ERABILERARIK EZ DUEN ESPAZIO BAT EMANKOR BIHURTU ETA, BIDE BATEZ, KOMUNITATEKO KIDEEN ARTEKO HARREMANAK SENDOTU NAHI BADITUZU,ANIMATU ETA JARRI BERAIEKIN HARREMANETAN!

Page 32: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 32

izan»»

Page 33: Ekolidermemo2013 def

Ekimenari jarraipena ematen dion aldia da eta era berean ekimenaren zati. Aurreko faseak bezain garrantzitsua da, ekimen honi nolabaiteko amaigabetasuna emango dion aldia baita. Egitasmo honetan parte hartu dugunok argi izan behar dugu geure ezagutzak, ideiak eta balioak ez ditugula geuretzat soilik gorde behar; ingurunearekiko erantzukizun handia baitaukagu eta praktika jasangarriak zabaldu behar baititugu. Hori dela eta, etorkizunean SAREA izango da IZATEKO lekua eta EKITEKO lekua; elkartrukerako, harremanetarako eta aurrera egiteko nolabaiteko gunea, bai barrura, bai kanpora begira. Gazte Ekoliderren promozio ezberdinetako bilgunea.

La fase SER, además de ser la fase final de esta iniciativa, también es la que verdaderamente da continuidad a este proyecto, la que hace que el proyecto perdure en el tiempo. Las personas que hemos participado en esta 4. edición de GAZTE EKOLIDERRAK debemos tener en cuenta que tenemos una gran responsabilidad para con nuestro entorno, y por ello, debemos hacer un esfuerzo por compartir nuestro conocimiento, nuestras ideas y por supuesto nuestras prácticas sostenibles. Por todo ello, a partir de ahora, la Red será el espacio en el que poder SER, en el que poder ACTUAR: un espacio para el intercambio, para las relaciones sociales, para avanzar hacia la sostenibilidad, para mirar hacia dentro y hacia fuera. Y un espacio que servirá de punto de unión para las diferentes ediciones de GAZTE EKOLIDERRAK.

The BE phase, besides being the last phase in this initiative, is also the one that truly lends continuity to this project, what makes the project last over time. The people who participated in the 4th edition of GAZTE EKOLIDERRAK should know that we have a great responsibility for our environment, and thus, we must make an effort to share our knowledge, our ideas and, of course, our sustainability practices. So starting now, the network will be a space where you can BE, where you can ACT: a space for exchange, for social relationships, for progressing towards sustainability, for looking within and outward, and a space that serves as a meeting point for the different editions of GAZTE EKOLIDERRAK.

Page 34: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 34

zer diote gazte ekoliderrek EKIMENAZ?

Jarrera poSitiboak

«Irteerak oso aberasgarriak izan dira»

«Lehenik eta behin, esan nahi nuke prestakuntza atal hau oso interesgarria iruditu zaidala, orohar. Antolakuntza mailan, chapeau, baliabide mailan, etab., bikain, eta koordinazio lana, primerakoa. Nabari da koordinatzaileen inplikazioa proiektuan eta egindako lan izugarria, eta alde horretatik, zorionak, benetan. Baina, bada zerbait deseroso samar sentiarazi nauena, ni behintzat. Izan ere, asko aipatu izan da Ekoliderrak-en barruan dagoen malgutasuna, autoeraketa espiritua, taldeak aukeratzen duela zer izan, nola egin gauzak, etab. Eta neurri batean, uste dut hala dela eta asko saiatzen zaretela hala izan dadin. Baina bestetik, badago bideratze bat, erritmo bat, kanpotik datorrena, batez ere, proiektuei dagokienez. Eta ulertzen dut hala izan behar duela. Baina bi diskurtso horiek (alde batetik programaren malgutasuna eta parte-hartzaileen autonomia

aldarrikatzen duena, eta bestetik, proiektuak epe jakin batean, metodo jakin batekin bideratzera bultzatzen duena) kontrajarrita daude, eta horrek, anbiguotasun bat sortzen du (berriz ere, ez gaizki hartu “anbiguo” hitzaren erabilera, mesedez). Ulertzen dut, Ekoliderrak, ezin dela erabat autoeraketan oinarritu, programa zabalago baten parte izanik, epe eta emaitza batzuk eskatzen dituelako. Eta bestetik, sentitu dut, koordinatzaileen aldetik, benetako nahi eta gogo zintzo bat, proiektu honen alde autoeratzailea eta parte-hartzaileen autonomia bultzatzeko. Baina uste dut mezua fi ndu beharko litzatekeela, eta kontraesanen korapilo horiek, ahal den neurrian askatu, edo ezin bada, parte hartzaileei gardenki azaldu, errazago integratu ditzaten bi mezu ezberdin horiek, eta gordinki esateko, “engainatuak” senti ez daitezen».

[4. EDIZIOKO EKOLIDER BATEN IRITZIA]

«Egia esanda, ez nuke kenduko emandako formazioetako bat ere»

«Saioek antolaketa ona izan dute, zuzena»

«Etorri diren hizlari gehienak, onak izan dira eta arlo askotarikoak. Azaldu dituzten gaiak ere, gehiago edo gutxiago, interesgarriak izan dira, eta begiak zabaltzen eta beste norabait begiratzea ere lagundu dute, inguruan ikuspegi zabalago bat edukiz»

bai, baina…

Page 35: Ekolidermemo2013 def

nolakoa naHi dute iZatea

ekoliderren Sarea?

«Interes berdineko gaiak tratatu, ekintzak egin eta proiektu eta aurrera eramateko»

«Sarea info eta kontakto tokia»

«Me gustaría que la red pasara de hacer ekintzak de manera aislada, a pensar en proyectos estratégicos a más largo plazo. Proyectos del estilo de los que la gente de Bagara está poniendo en Debagoiena. Incluso pienso que estaría bien que la red trascendiera más allá de Gipuzkoa y se extendiera por toda Euskal Herria»

«Ideia ona da eta indarra edukiko badu oso eraginkorra»

«Sarea denok komunikatuak egoteko leku bat izatea nahiko nuke. JanZank, edo antzeko beste iniziatibak aurrera eramateko, zeozer nik edo beste batek egin nahi badu, bakarrik ez egoteko eta behintzat besteei planteatzeko leku bat izatea»

«Sarea toki parte-hartzaile bat bezala ikusten dut, non interes komunak ditugun pertsonak parte-hartzen dugun»

Page 36: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 36

zer diote trebatzaileek EKIMENAZ?

Joxan Auzmendi. ingurugela legazpi

Eneko Goia. donostiako udalaren zinegotzia

Iñaki Antiguedad. hidrogeologiako katedraduna

Iñaki Marko. hobekuntza eta Berrikuntza dekanordea ehun

Josu Iztueta. nairobitarra

Nora Hacine Bacha. Coaching

Haritz Rodríguez. transistoria – euskaltube

Xele Olaizola. eraldaketa eta prozesu minoristak-en arduraduna kutxabanken

Borja Izaola. economía del bien común

Iban Sabalza. Blasenea

David Garnatxo. landare kooperativa

Víctor Peña. geografian doktorea, ura agentzia

Xabier Esteban. ekoguneko proiektuen koordinatzailea

Igor Ahedo. politika eta administrazio zientziako irakaslea

Jesús Vázquez. Sinnple Social innovation Consultancy

Mabel Cañada. lakabe

Alfredo Gardeazabal. lakabe

Florent Marcellesi. idazlea eta Bilboko desazkundea

Gorka Bueno. telekomunikazioetan ingeniari doktorea

Erik Holt. eeBBko Food First-eko zuzendaria

Paul Nicholson. Via Campesina-ko sortzailea

Patxi Gaztelumendi. Bizkaiko ehne sindikatuko teknikaria

Joxerra Gartzia. idazlea, kazetaria eta upV-ehuko irakaslea

Iraitz Agirre. Bagara

Leire Ziluaga. astra

Jaxinto Gómez. Visualiza

Amaia Antero. arizmendi ikastolako Bazara proiektuaren arduraduna

Elixabete Pérez Gaztelu. deustu unibertsitateko gizarte eta giza zientzien irakaslea

Juan Gorriti. Margolaria eta eskultorea

Gabriel Vázquez Artasolo. Sendabelarretan aditua

IRAITZ AGIRRE: «Beti izaten da pozgarri norbere aurkezpena ondo baloratua dela jakitea!»

PATXI GAZTELUMENDI: «Nik ere asko daukat ikasteko. Asko ikasi beharra daukat. Konturatzen naiz... ezin garela ‘geldi’ geratu».

XELE OLAIZOLA: «Iritziak tentuz irakurri ditut. Identifikatu det hobetzeko punturen bat eta nik ere identifikaturik nituen hobetze puntu bat ere ratifikatu dute».

VíCTOR PEñAS SáNCHEZ: «A ver si tenemos más oportunidades de colaborar».

JOSU IZTUETA: «Denak onak? Ez hituan ba erantzun ‘sin más’ edo ‘txarrak’ kenduko ezta? Txantxetan ari nintzen ta pozten naiz gustura egon zirelako... Gazte ‘motibatuei’ gauzak kontatzea beti errazagoa izaten da».

aurtengo trebatZaile eta tutoreak

Page 37: Ekolidermemo2013 def

AMAIA ANTERO: «Izugarri poztu naute hitzaldiaren inguruko balorazioek, benetan. Ea denon artean gure aletxoa jarrita aurrera egiten dugun!»

IGOR AHEDO: «¡Guau, vaya subidón! Me alegro que les gustara tanto».

BORJA IZAOLA: «Se trata de un grupo refrescante, con muy buena energía. Encantado de pasar por ahí... Para mí fue refrescante sumergirme en el grupo, cuya energía me envolvió desde el inicio, protegido por un Sabino y una Amaia que me parecieron p(m)aternales y liberadores a la par. Echo de menos un foco empresarial más diverso y concreto, quizás era y es aún pronto, pero aunque sea “como si”, aplicar las experiencias a un ámbito laboral concreto, con unos recursos, procesos, resultados concretos... hubiera aterrizado aún más la experiencia. También rompería la barrera de las mesas, es demasiado fácil usarlas como parapeto, más exposición, más acción; por palabra una acción. Pienso en la suerte de estas generaciones... en la mía no había experiencias así disponibles. ¡Un placer!”

Page 38: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 38

»»

Gazte Ekoliderrak-en 3. ediziotik ateratako proiektuetariko bat da Ekoprizma.

Beren web orrian (ekoprizma.eu) honela definitzen dira: abiapuntua teknologia da; komunikazio sare askeak, Open Source, Fabrikazio Digital Pertsonala edota Open data bezalako proposamenek demokratizazio teknologikoa ahalbideratzen dute eta iraultza teknologikoa ekartzen dute. Beti ere, DIY (Do It Yourself) logikaren barnean: bakoitzak bere etxean landu eta eraldatu dezakeen teknologia. Eta noski, bakoitzak lortzen dituen ezagutza eta esperientziak komunitatean, modu horizontalean partekatuz. Teknologia ulertzeko modu berritzaile honek aplikazio sozial eta ekologiko zehatzak eragiten ditu: alegia, mundu jasangarri baten proposamena, berrerabilketan, desazkundean eta berdintasunean oinarritzen dena; laborategi bat, Fablab kontzeptuan oinarritzen dena; espazio fisiko bat, nahi duenak bere ideiak aurrera eramateko eta aplikazio sozial eta ekologikok ikertzeko, prototipatzeko eta gizarteratzeko; espazio irekia, askea eta autogestionatua.

Ekoprizman parte hartzera gonbidatuta zaudete!

EKOPRIZMA

zertan dabiltza ekoliderrak?

Ekoguneko Sarearen gelan esperimentatu eta biltzen dira

Page 39: Ekolidermemo2013 def

»»

»»

Jasangarritasunaren alde ekoliderren gazte ekintzaileen esperientziak bildu nahi ditu “Biziberri” dokumentalak, gazteen jardun hori erakutsi eta aurretik bide berri bat dagoela adieraziz. Beste eredu baten beharra azpimarratu nahi du, hainbat gairi helduta: hezkuntza, aktibismoa, energia, landa garapena, mugikortasuna, elikadura burujabetza, kontsumoa… Transistoria ekoiztetxearen eskutik dokumentala bideratzeko lau lan-talde sortu dira: maila kontzeptuala/metaforen lanketa, zabalketa/komunikazioa, gidoiaren osaketa/elkarrizketak eta dokumentazioa/errekurtsoak/musika.

DOKUMENTAL PARTE-HARTZAILEA

www.ekoprizma.eu

Ekoguneko Sarearen gelan esperimentatu eta biltzen dira

Page 40: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2012 i 40

»»Gazte Ekoliderren 3. edizioko talde batek abiatu zuen proiektua. Jasangarritasuna bultzatzeko nahian, artearen bidezko ingurumen heziketa parte hartzailea garatzeko helburuz jaio zen: umea hezkuntza prozesu horren pertsonaia nagusia bilakatuz eta beraren kritikotasun eta ezagutza mailari indarra emanez.

Proiektua 2012-2013 ikasturtean burutu da Donostialdeako 5 eskoletan. Hartzaileak 8-10 urte arteko Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak izan dira, baita hauen guraso eta irakasleak ere.

Nork burutu du?

Proiektuaren hitzarmena 7 pertsonek sinatu zuten, ondoren Ekoliderren beste edizioko kide bat batu zen eta azkeneko eskoletara joateko Ekoliderren beste hiru kideren laguntzarekin kontatu da, horietako bi 4. ediziokoak dira: Jugatx Agirre eta Maite Blanco.

Nola egin da?

» Bi heziketa eskaintza sortu dira: “Bizidun asko, mundu bat” eta “Bizimodu osasuntsua”.

» Bi gaiak euskara hutsean eman dira, eskola orduetan.

» Hezkuntza-eskaintza bakoitzak lau orduko iraupena izan du guztira eta bi orduko bi saiotan burutu da.

» Saio bakoitzean 30-40 minutuko tailerrak landu dira.

Honez gain, taldeak 2012. urteko Eskola txikien festan parte hartu du eta Baionako Olentzero Park-ean.

ZEU ARTISTA BERDEA!

zertan dabiltza ekoliderrak?

Page 41: Ekolidermemo2013 def
Page 42: Ekolidermemo2013 def

gazteekoliderrakmemoria2013 i 42

komunikazioa

KANPAINA

4. EDIZIOA

2012-2013

Informazio gehiago eta izen-ematea :

www.ekoliderrak.net edo 616070531

FORMACIÓN PRÁCTICA de 95 horas 95 orduko TREBAKUNTZA PRAKTIKOA

%80an FINANTZATUA

FINANCIADO al 80%

GAZTE AKTIBOEN INGURUKO DOKUMENTALEAN

PARTE HARTZEKO AUKERA IZANGO DUZU

PLAZA MUGATUAK! ¡DATE PRISA Y APÚNTATE!

100 BAINO GEHIAGO GARA!

trebatu ekinizan

deja

vo

lar tu imaginacion

impulsa e interactu

a

Trebatu jasangarritasunean eta lid

ergoan

urez

tatu

eta

kon

part

itu z

ure ideiak

Izan

sare aktibo baten partaide

Laguntzen du/Colabora::

01_Cartel.indd 3

13/09/12 8:33

»»

»»

Page 43: Ekolidermemo2013 def

WEBGUNE BERRITUA

MEDIOETAN

ekoliderrak.ekogunea.net

»»

»»

Page 44: Ekolidermemo2013 def

proiektuan parte Hartu dute

Lakabe

Humanitate eta Hezkuntza zientzien Fakultatea

Facultad de Humanidades y ciencias de la educacion

Page 45: Ekolidermemo2013 def

proiektuan parte Hartu dute