EKIN TA KITTO!!

45
[Escriba el subtítulo del documento]

description

Euskarako aldikzaria

Transcript of EKIN TA KITTO!!

Page 1: EKIN TA KITTO!!

[Escriba el subtítulo del documento]

Page 2: EKIN TA KITTO!!

[Escriba el subtítulo del documento]

z

Page 3: EKIN TA KITTO!!

AURKIBIDEA

AURKIBIDEA

ALBISTEAK 2LABORTANA DE KANBOKO ETA PORTUGALETEKO HERRITARREN AURPEGI TRISTEAK NABARI HERRIAN 2EURI ALBIZU, SEGURARRARI ZAZPI URTE ETA ERDIKO SENTENTZIA EZARRI

DIOTE. 2SAN BENITO IKASTOLAK 50 URTE ! 3 EUSKARAZ IKASTEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATUKO DUTE IGANDEAN

VILLATUERTAN 4

ARTIKULUAK 5GIZARTEAREN ERAGINA GUGAN SENTITU, PENTXATU, EKIN!! DENOK ELKAREREKIN!! 5INJUSTIZIA 6

ELKARRIZKETAK 8AZTARNA EKOLOGIKOA: 8LAZKAOKO SOFBOL KIROL TALDEKO SORTZAILEAK : 10

TXIPILOTE12

ZUZENDARIARI GUTUNAK 15 EMAKUMEOK FUTBOLEAN GUTXIAGO AL GARA? 15

ETXEGABETZEAK 15JANTOKIA 15UNIFORMEAK EGOKIAK AL DIRA? 16

ERREPORTAIAK 17AUTOPISTA ELEKTRIKOEK NORAINGO GARAMATZA? 17IKASTOLEN SORRERAKO EGOERA BERBERA GAURKO ESKOLA TXIKIETAN 19

EDITORIALA 21 ZER DERITZOZU ZUK? 21

GAURKO IRUDIAK 22

1. EKIN TA KITTO!

Page 4: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAEGUNEKO ALBISTEAK

LABORTANA DE KANBOKO ETA PORTUGALETEKO HERRITARREN AURPEGI TRISTEAK NABARI HERRIAN

Bi pertsona hil dira egun hauetan Larraine eta Gorbea mendikateetan bertan zebiltzala igandean.

Kattalin Tolosa, erredazioko kazetari52 urteko emakumezko bat, Labortana de Kanboko bizilaguna, aurreko igandean hil zen mendi istripu bat zela eta. Bere bikote eta lagun batekin mendira joanak ziren eta dirudienez bide ertzetik pasatzen ari zirela emakumeak oreka galdu eta 300 metroko sakonera duen amildegira erori zen.Bestetik, 41 urteko Portugaleteko gizonezko bat aurkitu zuten Atxuriko amildegian hila, bere anaiak desagerpena salatu ondoren. Gorpua,

arratsaldeko lehen orduan izan zen aurkitua.

EURI ALBIZU, SEGURARRARI ZAZPI URTE ETA ERDIKO SENTENTZIA EZARRI DIOTE.

Segurarrek, bertako atxilotu baten ondorioz kalera ateratzeko deia zabaldu dute, “onartezina den atxiloketa” beraien hitzetan, geldiaraztearren.

Kattalin Tolosa, erredazioko kazetariUrtarrilaren 28, 29 eta 30ean epaituko dute Madrilen Euri Albizu segurarra. 10 urteko kartzela zigorra eskatzen du Madrilgo fiskaltzak, Ibai Beobide ustezko ETAkidearekin lotura izatea egotzita. Albizu 2010eko otsailaren 15ean atxilotua izan zen eta inkonomikatuta egon zen Guradia Zibilen eskuetan. Bost egunetan tratu txarrak jaso zituela salatu zuen; kolpeak, poltsa buruan jartzea, ukimenduak, pistola batean bere aztarnak jarriz hilketa bat leporatzeko mehatxuak, uneoro burua estalita edukitzea... Ondoren kartzelaratu eta Soto del Realgo Estremerako eta Leongo espetxeetan egon zen 2011ko uztailera arte. 10.000 euroko fidantzapean aske utzi zuten. Ordutik, astero

2. EKIN TA KITTO!

Page 5: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAEGUNEKO ALBISTEAK

epaitegira joan beharra dauka sinatzera eta ezin du Espainiar Estatutik atera. Aste osoan zehar Seguran kontzentrazioak burutu dira arratsaldeko zazpietan elkartasuna adieraziz.

2012ko apirilaren 15-16 an Espainiako Audientzia nazionalak sententzia atera du eta zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio Euri Albizu segurarrari. ETA kide bati lagundu izana leporatu dio; ustezko kide horri ez zaio sententziarik ezarri, ez baita ETA kide. Sortuk salatu duenez, Albizuk eta bere abokatuak “espainiar Estatuarentzat lan zikina” egiten duten hedabideen bidez izan dute epaiaren berri. “Konponbide garaia da!” lemapean kontzentrazioa deitu du ostiralerako. Plazan egingo da, 20:00etan.

SAN BENITO IKASTOLAK 50 URTE !

Mende erdia da iada San Benito Ikastola sortu zenetik eta hainbat ekitaldi antolatu dira Lazkaoko herrian urteurrena ospatzeko

Itsaso Sukia, erredazioko kazetariLazkaon, San Benito ikastolak 50 urte betetzen ditu aurten. Zazpi ikaslerekin hasi ziren bi irakasle, 1963an, guraso talde baten ausardiaz eta euskal fraideen laguntza edo babesarekin. Duela 50 urte, Lazkaon zati txiki bat solik zen ikastolara joaten zena. Goierriko lehenengo ikastoa izan zen. Beasaingoa 1964ean sortu zuten, Ataungoa 1965ean, Urretxu-Zumarragakoa 1966an, Legazpikoa 1967an, Ordiziako 1968an eta Ormaiztegikoa

1970ean. Hainbat ekintza ezberdin egiten zituzten, horien artean, herriz herri antzerkiak egiten ibiltzen ziren...Ikastolaren txinparta Jazinto Fernandez Setien apaizak piztu zuen. Guraso talde bat bildu zuen, baita irakasle izateko gazteak ere.

Hau horrela izanik, egun garrantzitsu hau ospatzeko ekintza ezberdinak burutuko dira, Lazkaon; Lehenik apirilaren 14an bi ibilaldi neurtu egingo dituzte, haurrentzat eta edozein adineko jendearentzat. Larrienak Amundaraineraino joango dira; txikienak berriz, Beiztindik buelta egingo dute. 08:30ean hasiko da. Urteurreneko festa nagusia ordea, maiatzaren 25eko eta 26ko asteburuan izango da. Omenaldiak, ekitaldiak, otordu herrikoiak eta bestelako egitarauak prestatzen ari da talde bat. Histori eta istorioak liburu nahiz DVDetan jasota ere aterako dituzte.

3. EKIN TA KITTO!

Page 6: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAEGUNEKO ALBISTEAK

EUSKARAZ IKASTEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATUKO DUTE IGANDEAN VILLATUERTANVillatuerta Nafarroa hegoaldean aurkitzen den herri txiki bat da. Inguruan Ikastolik ez dagoenez, euskaraz ikasi ahal izateko baliabidea izugarri murrizten da. Honen ondorioz egun berezi bat ospatuko dute bertako herritarrek igandean.

Itsaso Sukia, erredazioko kazetariNafarroan, euskaraz ikasi ahal izateko, 1400 ume inguruk hogei kilometrotako ibilbidea egin behar izaten dute batez beste, egunero. Nafarroa hiru zatitan banatuta dago: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna. Eremu euskaldunean %60-a elebiduna da, eremu mistoan berriz, %8-ak daki edo ulertzen du euskara eta eremu ez euskaldunean, %1,9-ak bakarrik daki edo ulertzen du euskara.

Villatuerta izeneko herri hau Gobernuak ez-euskalduntzat jotzen duen eremuan kokatzen da. Euskaraz ikasi ahal izateko, ahalegin berezia egin behar dute haien gurasoek eta ikasle horiek beraiek ere; ekonomikoki ere zifra altuetara joanez. Egoera hori salatuko dute datorren igandean, eremu ez-euskalduneko herri Villatuertan. Era berean, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuz. Iruñean harekin bat egin dute Nafarroako euskalgintzako eta sindikatuen esparruko hainbat eragilek, tartean AEK-k, IKAk, Topaguneak, Kontseiluak, Behatokiak, NIZEk, ELAk, LABek, EHNEk eta Hiruk. Parte hartzera deitu dituzte herritarrak.Igandean 10:30ean hasiko da festa. Eta eguerdian omenaldia egingo diete eremu ez-euskalduneko herritarrei. Gaur egungo oztopoak eta arazo horiek gainditzeko, euskarak Nafarroa osoan ofizial izan behar duela nabarmendu du AEK-ko arduradun Helios del Santok. “Egungo egoerak hizkuntza eskubideak urratzen ditu; hala ere, zailtasunen gainetik, euskaraz ikasi eta bizi nahi dutenen kopuruak gora egiten du”, esan du.

OTATZA sagardotegia (Zerain)

4. EKIN TA KITTO!

Page 7: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAEGUNEKO ALBISTEAK

Zatoz Zeraingo sagardotegira, bertako sagardo gozoa dastatu eta une gozo atsegin eta ahaztezina pasatzeko asmoz! Zatoz gurera.

4. EKIN TA KITTO!

Page 8: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAARTIKULUAK

GIZARTEAREN ERAGINA GUGAN SENTITU, PENTXATU, EKIN!! DENOK ELKAREREKIN!!Garazi Agirre, Gizarte heziketetako irakasleGaur egun, jende guztiak gizarte honen eragina jasaten du, nahiz eta askotan ez iruditu. Eragin hori, hainbat faktoreen bitartez jasan daiteke. Hala nola, telebista da eraginkorrena eta ohartu gabe eragiten digun eragile bakarrenetakoa. Orain etortzen zaigun galdera ohikoetako bat, hauxe izan liteke; Baina nolatan deritzo idazle honek halako zerbait?. Erantzun garbi eta azkarra. Telebistak igortzen dituen hainbat eta hainbat iragarkitan, esate baterako, emakume nahiz gizonaren gorpua figura argal eta xixtrin batetan oinarritzen da eta horrela, halakoak izatera bultzatzen gaitu, anorexia bezalako gaixotasunak hareagotuz eta sustatuz; nahiz eta, honek izan beharko genukenaren itxura tamalgarri bat azaldu. Geuk ez dakigu zer den gizena egotea, kontzeptu hori iruzurren bitartez barneratu baitigute. Gizena egotearen eta pisuan egotearen arteko aldea imajinaezinezkoa da.

Bestalde, iragarkiez at, beste hainbat eta hainbat elementuk betetzen dute egoera honetara iristeko bidea. Teleberria adibide aipagarria litzateke; bertan, guganaino irixten diren berri gehienek hilketa edo gerrateez hitz egiten baitute eta ez herri baten aurrera pausoez (badirudi gizarte hau zoritxarrez gainezka dagoela). Ikuspegi honek, ultrabiolentziara bultzatzen gaitu eta azkenik ohikoak bihurtzen dira horrelako kasuak geure inguru edo bertan suertatzea; hainbat kalte sortuz eta gizartea okerrerantz eramanez. Gainera, film nahiz serie edota telesaioetan betikoak izango dira kriminalak. Badirudi kriminaltasuna azalaren kolorearen baitan dagoela eta salbatzailearen figura Ipar Ameriketan. Hala, ohargabeko manipulazio maila bat bermatzen dute gugan. Hori nahikoa da; soilik nahikoa pertsona bat bere izate soilagatik diskriminatzeko.

Beraz, gerrak daude, hilketak, gaixotasunak, suizidioak, itxurarekiko ardura, arrazakeria... eta bitartean geure gurasoak guretzako play station batean pentsatzen daude; indarkerian oinarritutako jokoetan hain zuzen. Hala, geure munduan murgiltzen gara. Hauxe da lagunok ignorantzi kontzeptua definitzea. Ezezkoa dionak, badauzka arrazoiak (badaki zerren aurka ari den). Baiezkoa dionak ere berdin, bere argudioak ditu. Eta ignoranteek? Esaten den moduan “la ignorancia es lo mas atrevido”.Azkenik droga gerturatzen zaigu eta iada jakinduririk gabeak garenez segituan onartzen dugu geure artean askatasun falta bat sortuz geure barrenean; dependentzia alegia. Hala gizartearen aurrerakuntzan jardun beharrean droga kontsumitzen edo lapurretak gauzatzen ditugu berau lortzeko; droga, droga eta droga kontsumoan bihurtzen delarik geure ingurua. Laurogeigarren hamarkadara jotzen badugu segituan ohartuko gara euskal gazteriak duen jakinduri mailaz eta politikoki dagoen indarraz; hainbaten buruan soluzioak suertatzen dira, haietako bat: DROGA. Estatuak droga zabaltzen du Euskadi, gaur egungo Euskal Herri osoan eta bere “soluzioak” eragin nabarmen bat bermatzen du gazterian. Hala beraien euskuetan erortzea lortzen dute gaur egungo egoerara iritxi arte. Baina kontuz! Mundua jatera goaz eta! jajaja

5. EKIN TA KITTO!

Page 9: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAARTIKULUAK

Gogoratzen al zarete herriko plaza nahiz parkean korrikan eta jolasean ibiltzen ginen garai haietaz? Bai, baina garaiak aldatu egiten dira onerako edo txarrerako. Orain kuadriletara mugatzen dugu harremana herriko jendearekin lotura deuseztatuz. Lokaletan sartzen gara eta honek gazte edo bizirik gabeko herria dirudi. Egoera tamalgarria aizue. Bestalde herriko komertzio txikiak itsusiak dira; ezta ala? Eta beraz, nahiago dugu mcdonalds edota horrelako multinazionaletan adizioa sortzen duten eta janari kaltegarriak dituzten lekuetan jan herriko salmenta txikiei uko eginez. Horrela multinazionalek poltxikoak betetzen jarraitzen dute. Hala, ez dugu kirolik egiten, lokalean sartu, play station bezelako tramankuluetan ibili eta janari iguingarria jan; nola ez nike markadun oinetakoekin “el chabal” dotore-dotore, jakin gabe enpresa honek Bangladesh-ko haurrak esplotatzen dituela halako itxuradun oinetakoekin poltxikoak betetzeko. Honek konponbide erraz eta garbia du. Kalera atera, multinazionalei uko egin eta komertzio txikiak bultzatu. Ikus dezatela nahi ezdutenek euskal gazteriaren indarra. Herria batu, ukabilak altxatu eta elkar komunikatu. Gazteen artean sozialak egin; gazte, zahar nahiz helduak denok batera dena aurrera eramanez. Horrela leku jakin bat lortu, hitza bitarteko delarik, edota okupazioa praktikatuz. Hala geure ideiak gestionatzeko eta materiala gordetzeko leku jakin bat edukiko dugu. Okupazioa ez da objetibo bat tresna bat baizik geure harreman nahiz ideiak sustatzeko.

Hauek denak, gaur egungo egoerak dira, konponbidedunak eta geure baitan daudenak, gainera. Beraz, zeren zain gaude egoera larri hau ekiditeko?

INJUSTIZIA Aritz Irureta, Oiartzun

Hainbeste aldiz entzun dugun ezkero, aro/ziklo politiko berri bati hasiera ematen ari gara. Bake prozesu honek, indarkeria eta faxismotik herria aldentzean eta bakea sustatzean datza. Nahiz eta hau den zati teorikoa eta denek honen oniritzia eman hainbat taldeek ez dute praktika behar den bezala betetzen. ETAren kasuan garbia da teoria praktika bezalaxe manejatzen duela, bere amaiera emana baita iada, azken finean inor ezta hilezkorra. Bestalde ezta jarrera bera erakutsi beste batzuen aldetik. Beste behin ere, Donostiako hirian, gune askean hain zuzen, EAJ/PNVren txakurrek, “injustiziaren babesleek” erasoa jo dute euskal gazte abertzale baten atxiloketa burutuz, Ekaitz Ibero. Onodrioz deritzot: Hau al da zuen, (EAJ/PNV kasu) bake prozesu politiko berri honetako jarrera? Honekin erabat garbi ikusi da bake edo hitzezko hitzarmen honetan nahiz eta denek egoera aldatzeko prest daudela adierazi, iruzur utsa dela batzuen hitza. Horrela beste hainbat egoera ikus genitzazke, Cabacasena esateko,  bola batez heriotzeraino eraman ondoren, “geure Ares jaunak” “istripua izan zen” esan baitu. Inoiz ez da gorpu horren kargu egin nahiz eta garbi jakin distantzia horretan halako bola batek pertsona hil egiten duela.

Bake prozesu baten aurrean egonik, existitzen ez den talde bateko kideak ezin du atxilotua izan; iada, ez baitaude militantzian eta gutxiago oraindik militantzia berau politikoa bada: hauxe da SEGIren gaur egungo egoera. Pertsona bat ezin da atxilotua izan soilik politika egiteagatik! Legediak hala esanagatik, errealitateak dena nahasten du;

6. EKIN TA KITTO!

Page 10: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAARTIKULUAK

atxiloketak burutzen ari dira SEGIko kideak izan zirenekin; Donostian adibide garbia duela egun batzuk. Beraz, gazteok egoera larri honen aurrean aurpegia ematen dugu, hau onartezina baita. Hala, modu pazifiko batean herri harresia antolatzen da pertsona hauek atxilotuak izan ez daitezen. Bitartean, justiziaren babesleek, kolpe eta mehatxu gogorren ondoren jendea atxilotzen jarraitzen dute.

Euskal gazte abertzaleok indarrez gainezka gatoz eta nahikoa dela adierazi nahi diogu jasaten ari garen presio polizial honi. honekin ez da adierazi nahi ez dela polizia gorputzekiko beharrik nabari. Baina, zertarako hainbeste polizia gorputz, batek ere ez badu bere benetako lana betetzen? Euskal Herrian ez dira onartuak! Euskal jendearen aurkako indarkeria faxista da heurek betetzen duten lanaren oinarria eta ez justizia eta bakea babestea. Benetan ondo lan egiten ikasten dutenean orduan eskatuko da polizia gorputz bat, ez justiziaren aitzakitan kriminalak diren pertsona hotz eta bihotzgabeak, eta gutxiago oraindik pertsona bat torturatuz gozatzen dutenak. Hala ere nazio/estatu batek funtziona dezan ez da beharrezkoa Euskal Herrian ditugun indar polizial guztiak.  Europar Batasuneko polizia ratio handiena du Euskal Autonomia Erkidegoak 6,9ko datu zehatzetaraino iritsiaz. Konparaketa xume bat egitearren Finlandiako ratioa eta Alemaniakoa garrantzitsuak dira: Finlandiak 1,4koa baitauka eta Alemaniak berriz, 2,9koa.Amaitzeko, garbi ondorioztatu dut gezurra edo ixiltasuna ondo jantzita dabilela egia bilutsik doan bitartean.

Tolosako urteroko festara etor zaitez!

7. EKIN TA KITTO!

Page 11: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAELKARRIZKETAK

AZTARNA EKOLOGIKOA: Gaurkoan Zeraingo herri txikira gerturatuko gara bertako aiton amonekin hitz egin asmoz. Baserri batetan bizi den bikotekidearen elkarrizketa da hemen behean proposatzen zaizuena.

Itsaso sukia, erredazioko kazetariak burututako elkarrizketa Joxe eta Ines zeraindarrei.

Aztarna ekologikoa naturari egiten diogun kaltea neurtzen duena da. Gure kontsumoa hornitu eta bereganatzeko azalera haundi bat behar da. Azalera hori da hain zuzen Aztarna ekologikoa. Bataz beste gure aztarna ekologikoa 3,5 hektarea pertsonakoa da. Bi futbol zelai pertsonako, esate baterako. Munduko biztanle guztiek, Euskal Herriko biztanleen erritmoan kontsumituko balituzke baliabideak, bi lur planeta eta erdi beharko genituzke bizitzeko!Elkarrizketa honen bitartez ordea, ahaleginduko gara transmititzen, gure kontsumo kantitatea izugarri handia dela eta murrizten saiatu beharrean gaudela. Horretarako, hemen ditugu 85 urteko gizonezko eta 83 urteko emakumezko bat. Gaur

egun Zeraingo baserri batean bizi direnak, eta beraiei galdera batzuk zueznduko zaizkie, garai batean eta orain kontsumitzen denaren arteko aldea ikustearren.

-Garai batean orain bezain beste kontsumitzen al zenituzten baliabideak?Ines: Ez ez, garai baten etzan oaingo kontsumizioik, eta kutsigoike ez e.Joxe: Keba, txerriat hiltzen zan ta arekin urte guztie-Ura ezagutzen al zenuten garai haietan?Joxe: keba. Nei gertau zitzaitten pasadizoat kontaukoizuet: Pedrokin txala lazkaoa ematea, oinez mutikoa nintzela jun nintzen, txala sokatik helduta nola.Ta han ba bazkarie eman ziaten ta beasaingo estazioa eaman ninttuen trena artzeko. Ta jun naiz kumunea, pixe ittea,ta ze ote zan da

alanbrea txintxilika, ta tira ein diot ta mekauen abiau da ure ta ni korrikan andik kanpoa ze itten nun arrastoipe.Ines: Bueno nik ure beti ezautuet etxe aurrekalden askan. Ta errekatan ta ola bañatzen giñen, ze garai aitan etzeon dutxaik.-Jateko berriz, gaur egungo erosotasuna al zenuten?Joxe: Indoabea, ta urdail pusketa bat gaiñen bakuitzentzako pusketa txikik ein a bakuitzen puxketa txikiat ogikin busti ta jan da, lanea. Ines: Arrautzeare urten bi ez. Ta haragiere batez. Geu kanpoa abiau arte ez genun janik esate bateako.Ta handik aurrearen etzian gure etxen diruik etzan ta. Pobrezea, ura zian.-Janaria erosterakoan, hainbeste plastiko, papel, kartoi, enbasek... al zeuden?Joxe: Gure garaien etzeolaba ezer, ez gendun ezer erosten,

8. EKIN TA KITTO!

Page 12: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAELKARRIZKETAK

gendun janari apurre, etxetik lortutakoa izate zan.Ines: Arrain ttinttak asteazkenetan Ordiziko peria junda. Ta oillonbatzuk etxen e bai ta.-Ta oain aipatu duzun bezala, Ordiziara joateko ba al zenituzten gaur egungo zerbitzuak? Garraio publikoa, bakoitzak bere kotxea, famili bakoitzeak 2 edo 3 kotxe....Joxe: Juteko bagenun autobuse. An juten zien denak saskikin goraino beteta dena kargauta. Ines: Ta bestela ba oinez ibili oi giñen batetik bestea.-Eta erropen asunto horretan berriz?Ines: Erropa asunton, ba al genun eran moldatzen giñen.Joxe: Zarrenak ibilitakoa gaztenaiz pasaz ta ola, ibiltzeko munkoa uzten bazon. Txikituta uzten bazon berriz, ba trapu batzuk gaiñen jarrita. Nik adibidez, komunioko trajea nere bi anaiek ibilitakokin in nun, sandalia batzukin. Ta gero etzeon oaingo panoramaik e, bazkarie, errealok, nik ez dait ze erropa...-Ta oinetakoetan berriz, gaur egungo egoeraren antzekoa al zen?Ines: ezta pentxaure.Joxe: Nik lenengo zapatak erosi nittunen,

jun Ordizia ta zapateria jun giñen zapatak behar genittula ta. Atea zizkigun batzuk, artu ta puntan kristoneko sobrantea genula an jun giñen pozik. Gu baino 4 tailla haundigok zien zapatakin. Ak artu ta etxea.-Arropa egunero garbitzen al zenuten?Ines: Ordun etzan garbitasunik ematen. Erropa eskuz garbitzen genun garai artan, lixibea. Ontzi haundi baten lixibea itten zan jauregi aurren. Ta bestela asteko erropea eskukin artu jaboia ta gaiñetik pasaz urekin ta alaxe garbitzen genittun, ta gero jo ta sekatzen zintzilik jarri. Ordun etzan produktoik ta ezer. Jabonlagarto bakarrik zan ordun produktoa.-Eta nola berotu etxea?Joxe: Bekosue. Atea zabalik jarri ta aurretik beotu ta atzetik hoztu. Bestela kea jartzen zan sukalden ta. Kriston kea.-Ta zuen denbora librean ba al zeuden ordegailulik, telebista, gailu elektronikorik?Ines: Gu neska koxkorrak giñela, Untxalteiko Karmen, Justiña Mendikoa, ta geittu, pixkaten eon ta seittun etxea. Ta geienetan artzai. 18, 20 bat urte bittarten beintzet bai.

Joxe: Gue etxen denboa libreik etzeon. Jaietan iñoiz juten giñen noabaitta.-Garai hartan ba al zegoen telebistarik?Ines: Telebista telebista gu ya gaztetxok giñenen.Joxe: Baino ez oain bezela etxen bakuitzen hiru e. Herri bkoitzen 1. Ta auntza junbar zeoze garrantzitsue ikustea. Mendin bizi zienakta danak an elkartzen giñen herriko sozidaden telebistan gauza garrantzitxuk ikusteko.Ines: Ta telefnokine gauza bea gertatzen zan. Herrin bat ta gauza urjentetako bakarrik ebali zeiken. Gauzak zenbat al dau dien e.

-Eta elektrizitatea?Ines: Nik elektrizitatea ezautuet baino kandelea izaten zan gure argi.Joxe: FArolen jarri kandelea ta ganbara ta ola juten giñen. Kutxa baten gaiñen jarri kandela ta farolargikin.-Ikastolako materiala berriz?Ines: Ni ikastolako ikaslea oso txarra nintzen da nik ez det ezautu gaur eun daun materia behar oi. Nik enun asko ikasi.Joxe: Ta dana erderaz. Guk ordea PIkaxargikin euskareraz ikaste genun izkutupen.Ines: Baino uare nazionalistea zan da ordun euskeraz itten

9. EKIN TA KITTO!

Page 13: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAELKARRIZKETAK

etzuen uzten ta gero ezdait nik ze ein ziuen,

9. EKIN TA KITTO!

Page 14: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAELKARRIZKETAK

desiertoa biali o, zerbait in ziuen arire.Joxe: Aldein inzola ustet. Goizetik gauea izkutau zan hura.-Hu dena esan ondoren, zuen ustetan aztarna ekologikoa honeako edo txarreako aldau da?Ines: Honegiako

Joxe: Ze in ez dakita oain jendekInes: Askoz hobeako beintzet.Joxe: Ezerezetik gehiegia pasa gea. Tarteko zeoze eongo zan ondo.-Eskerrik asko bikote gurekin egotearren. Une atsegina eskeini diguzue. Ines: Eskerrik asko zuei.

Joxe: Oain bakizue erdiko zeozen billa. Ez gure garaiek ez zuenak. Tarteko zeoze, ta ortako neurrik artu: Berziklau, berrerabilli ta hondakinek gutxitu! Ta beste hainbat gauza.-Eskerrik asko berriz, eta urrenarte! Ines: Bai bai urrenarteJoxe: Naizuenarte!

LAZKAOKO SOFBOL KIROL TALDEKO SORTZAILEAK :

Lazkaoko talde hau aurrera doa beraien arloan. Eta horrelako talde bat pausu batera edukita ezin utzi galderatxo batzuk egin gabe. Jakinmina asetu nahian beraingana hurbildu gara oraingo honetan.

Kattalin Tolosa, erredazioko kazetariak burututako elkarrizketa Lakaoko sofnol kirol taldeari

Kaixo egunon, gaur kirolean oinarrituz, neskek parte hartzen duten ekipo bati egingo diogu elkarrizketa; Sofbolean aritzen diren neska talde bati hain zuzen ere. Erreparotxo bat egiten badugu Euskal Herriko ohiko kiroletaz at geratzen dela esan genezake; Euskal Herri osoan laubat talde soilik baitaude. Ekipo hau, Lazkaon kokatzen da nahiz eta taldea sortu zuten gutxitatik bi inguruko herrietakoak izan; Segura eta Zerain.

-Iepakaxo, nola hasi zen dena? Eta nor aritu ziren sorrera honetan buru belarri

murgildurik?Kaixo! Ea ba nola hasi zen labur labur azaltzen ahaleginduko natzaizue. Beno, dena kirol eskolarteko partidu batetik hasi zen. Jakingo duzuenez, hainbat kirol lantzen dira bertan. Horietako bat sofbola izaten zen, nahiz eta garrantzi gutxiagoa eman eta noski inportantzia ere. Futbolean pattal xamar ibiltzen giñen talde bat zeon, eta ni ba hoitako bat ... ordun kirol hau gustatzen hasi zitzaigun, denok parte hartzen gendulako batikbat.

Futbolen baloia ikuture ez gendunda itten. Ta ba holaxe, Futbolen kaxkarrak giñenok sortu genun, gaur eun ainbeste gogoko deun kirol taldea.-Nola lortu zenuten talde bat sortzea, jakinik oso talde gutxi daudela eta ez zela errexa izango talde bat sortzea Lazkao bezalako herri batean?

10. EKIN TA KITTO!

Page 15: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAELKARRIZKETAK

Kirol eskolarteko sofboleko partidu batean, Ordiziko gizon bat ezagutu genun, albitro lanak egiten ari zena, eta esan zigun Ordiziko sofbol talde bat in naizola baino ez zeukela jedeik ta aber nahi genun in Ordiziko Lazkao taldea. Ta hala baliuabide guztik eskutan aukita errexa izan zan taldea eratzea.-Azal iezaiguzue, hasiera batean, nork eta zeinek osatzen zenuten taldea.Beno hasiera batean esan deten bezela, futbolen o kirolen nahiko txarrak ginenok sortu genuen, horien artean lazkaoko ikasle taldeak, bertan bi kanpotar gendela, Zeraingoa ta Segurakoa. Oain ordea, taldea ezagunagoa da eta geroz eta jende geio gaude ekipon, baino kontun izan beharrekoa da, oaindala hiru urte hasi giñen geienok seitzen deula, eta pozgarrie dala.- Jakin dugunez, oraingo egoera erabat bestelako da. Entrenatzailearekin arazotxorenbat eduki duzuenaren susmoa iritxi zaigu nahiz eta konpetitiboki taldeak hobekuntza nabarmen bat azaldu (azkenekoak izatetik

espainiako torneora); aipatuko al zeniguke labur-labur esanda pasadizo edo gatazka? Bildu eta erabaki al duzue egoera honi aurre egiteko konponbiderik?Beno kontua da, entrenatzaile berria jarri digutela, eta ez gaudela gustura bere ekintzekin, nahiz eta kontuan izan konpetitiboki gorantz egin dugula. Berak egiten dituen gauza asko erreparatuz, behin baina gehiagotan pentxatz jarri naiz, orain dela hiru urte hasitako kirol hau alde batera uzteaz. Dena entrenatzailearen erruz. Eta enaiz hasiko hemen berak egindako gauzen zerrenda aipatzen, ez delako gauza atsegina. Oraingoz ez da erabakirik hartu egoera honi aurre egiteko baina garbi daukat, pertsonalki, taldea ez nukeela inoiz ere utziko halako arazo txiki bat dela eta.-Baina hala ere gatazka horren aurrean gogotsu ikusten zaituztegu aurten Espainiko kanpeonatora joateko. Non izango da?Beno egia da ere, nahiz eta entrenatzailea den

bezelako izan, ez dugula konpetizioetan parte hartu eta maila on bat emateko ilusiorikan galdu. Giro ederrea sortzen baitugu, guraso, eta gure artean. Aurten berriz, Orion jokatuko da kanpeonatoa, aurreko urtean denok Madrilera joan giñen. Aurten errezago daukagu, beraz dena emanez irabaziko dugu! jeje, ea ala den.-Bueno eta honekin amaitutzat eman behar dugu elkarrizketa. Eskerrik asko bihotz bihotzez hona etorri eta gurekin izateagatik. Eskerrik asko zuei, ni hemen izateagatik eta zuen egunkari bikain honetan geuretzako lekutxo bat egiteagatik eskertzekoa da benetan. Denok animatzen zaituztet horrelako kirol berezi edo ezberdin batean jokatu disfrtuatu eta une ederrak pasatzera. Kirola ez baita futbola bakarrik. Hainbat kirol mota ezberdin daude futbolaz at. (hau ez da nire kirolarekiko propaganda ee jejejeje)-Beste bat arte eta zorte on kanpeonatoan.Eskerrik asko eta urrenarte! A

11. EKIN TA KITTO!

Page 16: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAELKARRIZKETAK

11. EKIN TA KITTO!

Page 17: EKIN TA KITTO!!

ASTEKARIAGAZTETXOEN TXOKOA

DENBORA PASAK: SUDOKUA:

TXISTEAK:1 Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari:-Emango didazu izozki bat mesedez?-Zer zaporezkoa?-Berdin zait, erori egingo zait.2 Gizon bat medikuarengana Joan zen eta esan zion:- mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.-Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!-PPPPPPPPRRRRRRRR !-Hori larria da.Ebakuntza behar duzu-Ipurdian?-Ez, gizona, sudurrean!3 -Aita! Zuk bronka botako zenioke ezer

egiten ez duen mutil bati?-Ez!, erantzun du aitak.-Orduan lasai esango dizut: ez ditudala etxeko lanak egin!4 Zein izena dute Txinako hiru pertsona pobreenek?-Txinlu, Txinagua eta Txingas.5 Errepidean, bihurgune arriskutsu bat dago, eta bertatik ez da inor pasatzen. Ezustean, bi moja agertu dira motorrean eta bihurgunetik pasatu dira. Bihurgune aurrean dagoen poliziak, hor esan die:-Nolatan pasatu zarete bihurgunetik?-Jesus gurekin delako – esan dio moja batek.-Orduan isuna ipiniko dizuet, motorrean hiru joateagatik–, esan die poliziak.

*Aste honetako liburu hautatua:ETA NI ZER?12-14 urte bitarteko gaztetxoentzat liburu egokia dela iruditzen zait. Bertan gaurkotasunari buruzko gaiak jorratzen baititu. Dibertigarria da eta era beran, gauza garrantzitsu asko ikas ditzazkezu!Gaiak interesa eta gaurkotasuna baditu: amodioa, zeloak ahizpen artean, sexua deskubritzea, harreman pertsonaletan adiskidetasuna eta bazterkeria... Baina historia berez ez da gehiegi luzatzen. Oso istorio mugatu edo txikia dela esango nuke.Pertsonaia nagusiaren sufrimendua ere aipatuko genuke, benetan oso gaizki pasatzen du Larraitzek, ipuinetako “ahate itsusia” delako.

Irakur ezazu liburu zirraragarri hau! Ondo pasako duzu!

13. EKIN TA KITTO!

Page 18: EKIN TA KITTO!!

ASTEKARIAGAZTETXOEN TXOKOA

Aste honetako bertso hautatuak:Hemen bertso batzuk, 10 urteko zeraindar neskatila batek eginikoak:Euskera:1.- Euskal herrian erdeldun asko Dagoela argi dagoEta horrek jartzen gaitu denoiNoski askoz tristeagobaina gure arazo_ horrentzakoIrtenbidea badagoMaite dezaun euskera gutxigoTa erabili gehiago2.- Zeraingo denok garbi daukaguGu euskaldunak garelaLagun guztiok daki noskiHizkuntza polit bat delabaina jendeak hitz egiten duBerak nai duen bezelaEuskera_ erabil dezagun denokAkabo_ hizkuntza bestelaHIZKI ZOPA:AUKITU HITZAZU ZUHAITZ HAUEN IZENAK HIZKI ZOPAN. LEHENIK OSATU IZENAK:

A_te_Ha_it_aUrr_t_aP_g_oUr_issG_ro_ti_Pi_u_

14. EKIN TA KITTO!

H A R I T Z A B Z K

P R T K O L R S P T

I S U R R I T Z A U

N M R I U B E R G H

U L K E N O A K O N

A A I D I N H P A T

O L A Z E N A K R L

G O R O S T I A B M

Page 19: EKIN TA KITTO!!

ZUZENDARIARI GUTUNA.

EMAKUMEOK FUTBOLEAN GUTXIAGO AL GARA? Saioa Izuzkiza, futbol taldeko jokalariaGaur egun jende askoren ahotan eta jendea biziki interesatuta dagoen gaia da futbola, nahiz eta niri, ulergaitza egiten zaidan.Futbola, erabat zabalduta dagoen kirola da. Jarraitzaile ugari dituena. Baina kezkatzen nauen gaia zera da;

Gazte, haur, heldu... guztiek daukate beraien ekipo maitatuena. Baina, ekipo horretan ba al dago emakumea den jokalaririk? Futbolari famatu guztiak gizonezkoak dira! Baina, emakumeen ekipoak ez al dira existitzen? Zergatik eman garrantzia gizonezkon ekipo famatuei? Emakumeok gutxiago al gara agian? Emakumeok ere eskubide bera dugu geure fama lortzeko eta jarraitzaileak edukitzeko, ez baikara gutxiago!

Eman diezaiogun garrantzi eta babes minimo bat emakume futbolarien ekipo guztiei! Gure esku dago egoera honen konponbidea; beraz, eman dezagun denok pixka bat, gutxi batzuk dena eman ez dezaten, etorkizuna gure esku baitago!!

ETXEGABETZEAK Eneko AritzaEuskal Herrian dauden legeetako batek pertsona orok etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea duela dio. Baina errealitatea erabat desberdina da. Krisi ekonomiko hau dela eta etxegabetze tasek gora egin dute eta batez beste 14 etxegabetze burutzen dira Euskal Herrian.Behar bat bezala ikusi beharrean bigarren mailan oinarritzen da eskubide hau eta ondorioz merkatu ekonomikoaren nahietara uzten da. Horrela bizitzeko babesik gabe geratzeko arriskuan geratzen gara.Hori gutxi balitz, botere finantzioaren gosea hase ezina denez, nahiz eta kasu batzuetan ez lortu, etxebizitza kentzeaz gain ordaintzen jarraitzera kondenatzen zaituzte; zeu edo zeure ondorengoak.

Hau horrela izanik, jendeak beste irtenbideetan erreparorik egin gabe suizidiora jotzen du, tasak goraka doazelarik.

Hauxe da gaur egun Euskal Herriak pairatzen duen gatazka sozioekonomikoa. Zein da zure gogoeta?

JANTOKIA

Igor GoikoetxeaGaur egungo jantokien egoerak beherakada garrantzitsu bat jasan du hainbat ikastetxeetan. Guk ordea San Benito Ikastola jantokiko egoerari buruzko gogoeta bat egingo dugu. Lehenik eta behin kanpotik jasotako informazio xume batekin hasi zen

15. EKIN TA KITTO!

Page 20: EKIN TA KITTO!!

ZUZENDARIARI GUTUNA.

dena. Hark dieta bat jarriko zutela zioen. Hau guztia guraso baten eragina izan daitekeela esan dezakegu, bera izan baitzen kexaren arduraduna. Horrela, hainbat otordu goxo kendu eta araudi gogorra ezarri ziguten. Kontuan izan behar da jangelako kide batzuk, derrigorrez joan behar izaten dugula bertara ez dugulako garraiorako aukerarik jasotzen etxera joateko. Beraz, iruditzen zaigu, jantokia, toki atsegin bat izan beharko litzatekeela, araudi gogorrik gabe; azken finean, ikasleon atseden unea denez eta guretzako azkenean kezka bat bilakatzen delako. Jakin nahiko genuke, kexatu zen gurasoaren seme/alabak nolako elikadura duen jangelaz at; araudia ezarri baino lehenagoko janariak ez baitu eragin txarrik izan besteengan.

Hau gutxi balitz, dena jatera kondenatzen gaituzte une txarra pasaraziz. Horrela geure jantokia infernu bateko gartzelan bihurtzea lortzen dute. Bazkalostean, kanpora irtetzeko eskubidea kentzen digute gurasoen baimenik gabe; hau, ondo iruditzen zaigu betiere barnean geratu nahi dugunean uzten badigute, baina gauzak ez dira horrela, eta baimena eramaten badugu, urte guztian, kaleko hotza txupatzen daukagu egon beharra eta ez badugu baimenik eramaten urte guztian barnean egotera behartzen gaituzte kanpoko eguzki goxoa dastatu gabe. Honenbestez, egoera larri honekin amaitu nahian, aste betez, ogitartekoarekin kalean jatera gonbidatzen zaituztegu jantokiko gertaera honen desadostasuna adieraziz munduari.

UNIFORMEAK EGOKIAK AL DIRA? Alaitz BelokiAzken egun hauetan San Benito ikastolako umeen ahotan pil-pilean dabilen gaia zera da; uniformeak jarriko dituztela eta hainbat kexu edo on-iritzi ezberdinak entzun ditugu bertan gai honen inguruan. Nire ustetan uniformeek alde on eta alde txar batzuk dituzte. Edozein gauzek bezela.Batetik, nahi duguna jaztea edo eta eskubidea izatea galarazten digu uniformeak derrigorrezkoak direla esaten duen kontzeptuak. Aste osoa arropa berdinarekin pasatu eta astebukaeretan bakarrik jantzi genezake geurea den arropa hori.Bestetik, matxismo puntu bat adierazten edo islatzen dutela iruditzen zait. Zuek zuen buruari egingo diozuen galdera honako hau izango da: Matxismoa uniformeek? Ba bai, hala da, neska guztiek gona motx bat eta mutilek berriz, galtzak. Egia da, modu, era eta estilo ezberdinetako uniformeak aurki genitzazkeela. Baino gehiengoak genero berdintasunarekiko ez datoz bat.Badakit, ikasleengan berdintasuna erakutsi edo nabarmentzen dutela jazkerarekiko. Nik esan nahi dudana zera da: lagunen artean iskanbila ugari egon ohi dira, zer jazten denaren inguruan. Zenbat arropa duen, ze markatakoa den, nola jazten den, ze estilo duen… eta bai, iskanbila horiek galarazten dituzte. Baina ez al da garrantzitsuagoa matxismoa galarazi eta nork berak bere eskubide eta estilo mugagabea izatea inorren aurrean diskriminatuak izan gabe?Hau esan ondoren, iruiditzen zait garbi geratu dela nire iritzia uniformeen inguruan. Baina, unea iritsi da nork berak bere gogoeta egitekoa eta nahi duena jaztekoa egoera honi irtenbide egoki bat jartzearren. Denon artean lortuko dugu!

16. EKIN TA KITTO!

Page 21: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAERREPORTAIAK

AUTOPISTA ELEKTRIKOEK NORAINGO GARAMATZA?

REE S.A enpresak Nafarroa eta Gipuzkoaren artean 400 Kv-ko goi tentsioko linea berri bat eraiketzko proiektua martxan jarri du, elektrizitatearen trukeko negozioa sustatzeko Frantziarekin harremanetan. Proiektu hau Dicastillotik abiatu eta Ezkio-Itsasora. Goierriko hainbat herrietan barrena pasaz.

Linea elektriko hauek elektrizitatea GARRAIATZEKO dira, eta ez etxeetako elektrizitate gehiago lortzeko, jende gehiengoak uste duen moduan. Era berean, inguruan harrapatzen duen guztia kaltetuz.

Hamaika arrazoi aipatzen dira honako txikizio honi ezetz esateko, batez ere, tamaina honetako proektu bat egiteko justifikaziorik ez egotea izango litzateke. 120 km-ko luzeko zirkuitu bikotza, 18 kableko eroalea, posteen luzera 46 metro eta hauek 400 -500 metroz behin tartekatuta egongo dira ibilbide guztian zehar. Bere eragina eremuan 166 udalerrik (48 Gipozkoan eta 118 Nafarroan) hartzen dituena, beti ere kontuan izanik, herri horiek guztiak biztanleria txikikoak direla. Aipatutako imagina ezinezko tramankulu hauen ondorioz autopista elektrikoen aurkako plataforma bat sortu dute, non bertan, informazio ugari ematen den, honi, arazo bilakatzen den egoeara hau ekiditeko.

Bertan, kontra egoteko arrazoi hauek azaltzen diren.

Ingurumen eta paisaiarekiko eraginak ez dira onargarriak,ibilbide guztiek neurri batean edo bestean babestutako eremuei eragiten baitiete.Era berean bertako natura suntsitzen dute, ingurumen berdea izorratuz. Egoera honek, turismoan ere izango du eragina.

Gauza bera gertatzen da osasunean eragina duten eremu elektromagnetikoekin, aukera ezberdinetatik bat berak ere ez baititu betetzen Europar Batasunak aholkatzen dituen badaezpadako distantzia irizpideak. Zehazki, 19 zatitatik, 14-tan herri guenak daude 500 metroko distantzia baino gutxigora, ondorio larriak sortuz. Orietako batzuk hauexek izan daitezke: Min bizia, buruko mina, gauetan lo egiteko eragozpenak...

Txikizio honek diru xahutze ikaragarria izango luke eta litekeena da gure argindarraren fakturaren igoeraren kontura ordaintzea. Gutxibatzuen intereserako krisira eraman gaituen eredu kapitalistaren beste pauso bat besterik ez dela diote. Hau da, dirudunek dirua lortzen jarraitzea, inguruko herritar xumeak kaltetuz edo iruzurren bidez ondoratuz.

Hau dela eta, sortu dute “Autopista elektrikoen” aurkako plataforma bat, non bertan aurkitzen diren kaltetutako herritar xumeak beraien eskubideak defendatzeko aldarrikapena luzatuz. Bertan, hainbat aktibitate gauzatzen dituzte, jendea informatzeko eta beraiena dena babesteko (osasuna, dirua, ingurunea...). Hori horrela dela erakusteko, herri txiki horietan, banderola gorri batzuk ezarri dituzte, bertan linea hauen aurkaritzako ikurra azalduz. Eta hainbat konzentrazio burutu herri ekimenean, herriaren indarra azalduz. Mendi martxak, itzal aldi zaratatsua...

17. EKIN TA KITTO!

Page 22: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAERREPORTAIAK

Hainbat aditu daude gai honen inguruan:XABIER AZPIROZ, BASOZAINA :Gure ibarrean, paisaia babestutzat jotako Ultzamako eta Basaburuako hariztiak zeharkatuko lituzke. Mendi horiek ezagutuz gero, ezinezkoa dirudi norbaiti bururatzea gutxi gorabehera 26 metroko zabalera izango lukeen psabide bat egin eta gure arbasoek itzitako ondare guztia suntsitzea.

LUIS MIRANDA, ERRADIOLOGOKO MEDIKUA :Gaia polemikoa da, baina hainbat ikerketek argi utzi dutel loaren nahasteak, memoria galerak eta buruko mina ohikoak direla bertatik gertu bizi direnengan. Emakume haurdunak eta umeak izango lirateke talde ahulenak, antza denez, abortatzeko eta leuzemia izateko arriskuak gora egiten du.

EDURNE VISIERS, ABOKATUA. LANGABEZIA : Ikerketak orri bkarra eskaintzen dio gaiari, eta, gainera, horrelako baieztapen funtsegabeak egiteko. Eta hori gutxi balitz bezala, ez ditu aipatu ere eguten guneen okupazioa, bide-zorrak, eraikuntzak egiteko ezarritako mugak edota lurraren erabileraren aldaketak ekarriko lukeen balio galera.“Autopista elektriko” hauek ez diete inolako onurarik ekartzen zeharkatzen duten eremuei; hala, lineakremu batzuen mesederako izaten dira (kasu honetan garraiatutako elektrizitatea Espainiako erdialdera eta Levantera eramango lukete) eta jakina, konpainia elektrikoen mozkinak handitzea

dute helburu.ITXARO ALUSTIZA,ZINEGOTZIA (zerain) :Herritarron esfortzuz lortu ditugu Aizpeko Meategiak, Museo Etnografikoa, Larraondoko zerrategi hidraulikoa edota Aizpittaiko meategiko adieraztegia bezelako proektuak aurrera ateratzea. Ez dirudi bateragarria mendi ibilaldia egitera gonbidatzea Aizkorrira edo Aizpea bisitatzea 40m luzeko dorreen eta 400.000 voltioren artean, pasoa ixten digun benetako “linea gorria” turismo berdea deiturikoa.

EDUARDO AZCONA, “ARTZAIE”Hemengo ingurumena garbia da eta bertan artzaintzan ibili eta bizitza pasatzen dugu. Eta, nire ustez, goi tentsioko proiektuak eragin nabarmena izango luke hemen tradizio handia duten hainbat jardueretan, hala nola, lehorrekoritzan nahiz mahasti eta olibondoetan, hain zuzen ere kalitatezko produktuen eta produktu ekologikoen kontsumitzaileei zuzenduta dauden zenbait produktutan.

18. EKIN TA KITTO!

Page 23: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAERREPORTAIAK

IKASTOLEN SORRERAKO EGOERA BERBERA GAURKO ESKOLA TXIKIETAN

Aurreko generazioek erdaraz burutu izan ohi dituzte ikasketak hainbat urteetan zehar eta beraz, euskara gutxitzen joan da. Egoera larri hau erreparatuz eta Euskal Herriak dituen euskaldunak ikusirik hobekuntzarako beste pausu bat ematea erabakitzen da 1960 eta 1975 urteen artean aurrerapauso gisara. Hala euskarari irakaskuntzan parte hartzeko aukera ematen zaio Ikastolak tresnatzat erabiliz. Jakinduria zuten herritarrek

hartzen dute eskua; hauek eta gurasoen borondateak noski. Herriko haurrak elkartu eta euskaraz joko soil eta urri batzuekin, batuketak... egiten irakasten hasten dira. Hasiera batean ez dago leku jakinik Ikastola bat antolatzeko eta jabedun etxe, oilategi edota eliza atari moduko lekuetan hasten dira klaseak. Ezaguna denez,

19. EKIN TA KITTO!

Page 24: EKIN TA KITTO!!

EUSKAL HERRIAERREPORTAIAK

frankismo garaian euskara hizkuntza debekatua da eta honen ondorioz ezkutuan edo klandestinoki hasten da egitasmo hau. Garai hartan euskararen transmisioan gabezia nabaria da politikoki, sozialki eta kulturalki dagoen egoera erreparatuz. Ondorioz auzolanaren bitartez prestatzen dira lekuak eta herritarrek hainbat diru bilketa burutzen dituzte. Nahiz eta kinka larrian egon dena, ilusioak, esperantzak eta etorkizun hobeagoaren itxaropenak gain hartzen du. Honen aurrean ezinbestekoa da antolakuntza. Jarraian, ikastetxeen bategitearekin batera eta garai historikoa aintzakotzat hartuz, hezkuntza euskara hutsean egiteko aukera bermatzen da eta hau itzelezko arrakasta da euskara eta ikastolentzat. Hala, eraikuntza finkoetan oinarritzen dira ikastolak eta irakasleek hainbat titulu ateratzeko ahalegina egiten dute herritarren behar honi erantzun bat ematearren. Garai hobeak dira eta nahiz eta ez izan izugarrizko euskal ikasle kopurua, ikastolek aurrera darraie.Denborak aurrera egin ahala elebakarra izatearen onuragarritasun faltaz ohartzen dira eta beste hizkuntza gehiagoren beharra ikusten da. Horren baitan, gaztelera eta ingelesa sartzen dira Ikastolen munduan beste arlo baten gisara eta frantsesa aukerazko hizkuntza bailitzan sailkatzen da. Hala ere, ikus daiteke euskara egoera larri batean aurkitzen dela eta honi aurre egiteko egitasmo berrien planteamendua ezinbestekoa dela.

SKIZOZatoz zeure dendara; zeure estilokoa den arropa eros ezazu!

20. EKIN TA KITTO!

Page 25: EKIN TA KITTO!!

EDITORIALA

ZER DERITZOZU ZUK? Aratz Irureta, Oiartzun.Hainbeste aldiz entzun dugun moduan garai gogorrak datoz eta euritako sendoa beharko dugu erortzen ari den euri jasa honetarako. Gauzak ondo ulertu ez arren, erreflexio txiki bat egiten saiatuko naiz.Geure diru publikoa gobernuak bankari eman dio lehenago burututako gestio txar baten ondorioz zorrak kitatzeko. Hala ere lana badago; PIME-ren (Pequeñas y Medianas Empresas) kasuan behintzat. Enpresa hauek finantziazioak jasotzen dituzte eta ekoiztutako produktuak saldu ostean lortutakoarekin, interesak ondo ordainduz, berriro ere bankari itzultzen diote dirua. Dirudienez, orain, bankari ez zaio gustatzen finantziaziorik ematea eta lana egon arren enpresa hauek geldirik daude, ezin baitute ezer ekoitzi; beraiekin batera ekonomia ere geldi.Modu honetan bankak negozioa egiten jarraitzen du. Horren aurrean, estatuaren gobernuak ez du behatzik mugitu, nahiz eta bera izan gizartearen babesle (teorian).Gainera, diru publikoa hartzeaz gain bankak etxegabetzeak burutzen jarraitzen du (etxea kendu arren ordaitzen jarraitu behar dute beraiek edo beraien ondorengoek). Bitartean gobernuak geldirik dirau eta ezpainetan irribarra telebista aurrean gorbata eta gominarekin agertzen direnean.Hau gutxi balitz, debekatu egin dute gertakari hau parlamentura eramatea eta suizidioak etxegabetzeak direla medio goraka doaz. Beraz, firma bilketa bat gauzatu da parlamentura eraman ahal izateko.Egoera larri hau ikusirik, herriak esku hartzen du eta escrache izeneko manifestazioa antolatzen da. Sistema honek, etxez-etxe diputatuengana ehun bat pertsona joan eta egoera azaltzean datza, indarkeriarik gabe; horrela diputatuak botoa ematerakoan hobeto pentsatuko duenaren esperantzan.

Gobernuak, “geure babesleak”, denbora errekorrean beste lege bat atera du escrache hauek ilegal bihurtuz. Horrela puntakoek dirutzak ateratzen dituzte eta behekook miserira kondenatuta gaude. Hauxe da geure ongi-izateko estatuaren funtzionamendua.Orain ulertzen dut hainbat politikok izugarrizko dirutzak atzerriko banketxetan gorderik nolatan dituen. Krisia? Ze krisi? Lana badago, futbolista bakoitzeko izugarrizko dirutza eta euskal zale bakoitzeko 500 polizi; preso politiko gutxiago eta politiko preso gehiago! Dirua ez da inoiz ere desagertzen; eskuz esku darrai, baina geratzen ere badaki; honek Dubai dakarkit gogora. Nahiz eta izugarrizko aberastasuna eduki, herria, jende langilea, pentsa ezinezko miseria ari da pasatzen. Hemen ere berdina gerta daiteke; esaten den bezala “capitalismo en estado puro”! Marx-ek aspaldi esan zuen kapitalismoak bere ondorioak ekarriko zituela eta bete-betean asmatu ere; gutxik asko eta askok gutxi, errealitate gordina.Laburbilduz, klase ertainaren desagerpena da kapitalismo honen helburu bakarra, jende zibila miserira eramanez, bizi baldintzak okertuz, herriari jakinduria kenduz (hezkuntza) eta geure gurasoen aspaldiko garaietara itzuliz. Zer deritzozu zuk

21. EKIN TA KITTO!

Page 26: EKIN TA KITTO!!

GAURKO IRUDIAK

b .

22. EKIN TA KITTO!

Page 27: EKIN TA KITTO!!

GAURKO IRUDIAK

22. EKIN TA KITTO!