Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo...

13
AURKIBIDEA IKASTURTE AMAIERAN ERE INGURUMENAREN ALDE!! Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- deko ekintza ezberdinak egiteko aukera. Hiru dira, hain zuzen ere, gure egutegietan azpimarratu ditugun egun bereziak. 4. Buletina: 2011ko Ekaina Ekainak 5: Ingurumenaren Nazio arteko eguna Ba al zenekien? Egun honen ospakizuna 1972ko abenduaren 15ean onartu zen, Nazio Batuen Batzar Nagusian. Egun horretan, Nazio Batuen Ingu- rumenerako Programa (UNEP ingelesez) ere onartu zen. NBEak egun honetaz baliatzen da mundua ingurumenak duen garran- tziaz kontzientziatzeko, jendeari hurbiltasuna erakutsiz. Egun honi esker, urtero komunika- bideetan ingurumenari buruz hitz egitea lortzen da, eta ondorioz, gaur egun gure gizartean lekua duen gaia bihurtu. DIMAKO UGARANA LHI, IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA BHI 1. SARRERA 3. UGARANA LHI 5. INAZIO ZUBIZARRETA LHI 7. ARRATIAKO INSTITUTUA BHI 9. UDAL FOROAK 11. ESKOLEN ARTEKO FOROAK ESKOLA AGENDA 21

Transcript of Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo...

Page 1: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

AURKIBIDEA IKASTURTE AMAIERAN ERE INGURUMENAREN ALDE!!

Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al-

deko ekintza ezberdinak egiteko aukera. Hiru dira, hain zuzen

ere, gure egutegietan azpimarratu ditugun egun bereziak.

4. Buletina: 2011ko Ekaina

Ekainak 5: Ingurumenaren Nazio arteko eguna

Ba al zenekien?

Egun honen ospakizuna 1972ko

abenduaren 15ean onartu zen,

Nazio Batuen Batzar Nagusian.

Egun horretan, Nazio Batuen Ingu-

rumenerako Programa (UNEP

ingelesez) ere onartu zen.

NBEak egun honetaz baliatzen da

mundua ingurumenak duen garran-

tziaz kontzientziatzeko, jendeari

hurbiltasuna erakutsiz.

Egun honi esker, urtero komunika-

bideetan ingurumenari buruz hitz

egitea lortzen da, eta ondorioz,

gaur egun gure gizartean lekua duen gaia bihurtu.

D I M A K O U G A R A N A L H I , I G O R R E K O I N A Z I O Z U B I Z A R R E T A L H I , A R R A T I A K O I N S T I T U T O A B H I

1. SARRERA

3. UGARANA LHI

5. INAZIO ZUBIZARRETA LHI

7. ARRATIAKO INSTITUTUA BHI

9. UDAL FOROAK

11. ESKOLEN ARTEKO FOROAK

ESKOLA AGENDA 21

Page 2: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

Ekainak 8: Ozeanoen Nazioarteko eguna

Ba al zenekien?

♦ Lur planetaren azaleraren bi herenak betetzen ditu itsasoak.

♦ Atmosfera, litosfera eta biosferarekin batera, itsasoak ahalbidetzen du bizitza Lur planetan.

♦ Baliabide amaiezinak eman ditu betidanik: elikagaiak, energia, ura, hidrokarburoak, baliabide

mineralak, e.a. Konkretuki Europako itsaso eta ozeanoen "aberastasuna" azpimarratu behar da.

Horietan mundu osoan zehar katalogatutako 230.000 espezietatik 31.000 espezie bizi dira.

♦ Europako itsasoak munduko kaltetuenetakoak dira gehiegizko ustiapena, kontserbazio falta,

habitaten suntsiketa eta kutsadura dela eta. Kantauri eta Mediterraneoa dira egoera okerrenean

dauden itsasoak hain zuzen ere. Mediterraneoa da adibidez mundu osotik hidrokarburo kutsa-

dura handiena duen itsasoa. Urtean, 400.000 tona isurtzen dira bertara, ia mundu guztiko %

15a. Arrantzarako stocken % 88a gehiegi ustiatuta daude eta horietatik, % 69a, "neke" arris-

kuan dago. Bestetik, egunero 3.000 tona arrain baztertzen dira.

Ozeanoek "berreskuratzeko ahalmen handia" dute "garaiz ekinez gero".

Babes ditzagun gure Ozeanoak!

Ekainak 17: Desertifikazioaren eta Lehorteen aurkako Nazioarteko eguna.

Ba al zenekien?

♦ 1994. urteaz geroztik, ekainaren 17an Desertifikazioaren eta Lehorteen Aurkako Mundu-Eguna ospatzen

da. Desertifikazioaren aurkako Nazio Batuen Konbentzioak (DANBK), egun jakin bat ezarri zuen eguneroko

bizitzan desertifikazioaren aurka borrokatzea posible dela gogoratzeko.

♦ Urtero, lur emankorren 6 milioi hektarea desagertzen dira. Desertifikazioak 110 herrialderi baino gehiagori

eragiten die. Zenbait talde kontserbazionista eta ekologista Espainian, lurzoruaren % 40 desertifikazio-

prozesua jasateko arriskuan dagoela ziurtatzen dute.

ESKOLA AGENDA 21

D I M A K O U G A R A N A L H I , I G O R R E K O I N A Z I O Z U B I Z A R R E T A L H I , A R R A T I A K O I N S T I T U T O A B H I

Page 3: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

DIMADIMA UGARANA LHI

Ba al dakizu zer egon beharko luke geure basoetan?

HARITZA ELORRI ZURIA HALTZA PAGOA

Baina... zer dago gaur egun?

PAMPAKO LEZKA LANDAKETAK HARROBIAK

Aurten bioaniztasunaren gaia bioaniztasunaren gaia bioaniztasunaren gaia bioaniztasunaren gaia jorratu dugu eta gure bizitza eta bizi kalitatea habitat eta

ekosistema bizi eta osasuntsuak egotearen menpe dagoela ikasi dugu.

Hazitegia martxan!!

Zer ematen digu bioaniztasunak?

• Elikagaiak • Ura • Lur zoru emankorrak • Zaintzeko sendagaiak • Lehengaiak • Inguru osasungarriak, aisia, lasaitasuna,

ondare natural eta kulturala.

Eskolan, bioaniztasunaren inguruko

jardunaldi teknikoaren ondoren, hazi-

tegi bat martxan nola jarri esplikatu

digute Sagarrak ekologista taldekoek

eta hori da egin duguna.

Eskolan haritz-hazitegi bat abian

jarri dugu. Dagoenekoz ernetzen ari

dira landareak!!

3

Page 4: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

DIMADIMA UGARANA LHI

Bertako landaredia bultzatzeko urtero bezala Zuhaitz eguna ospatu dugu

4

Arbolak dira arnasten dogunArbolak dira arnasten dogunArbolak dira arnasten dogunArbolak dira arnasten dogun airearen garbitzaileairearen garbitzaileairearen garbitzaileairearen garbitzaile

lur zoruaren babesle etalur zoruaren babesle etalur zoruaren babesle etalur zoruaren babesle eta zelan ez uren zaintzailezelan ez uren zaintzailezelan ez uren zaintzailezelan ez uren zaintzaile

hegaztitxoen gotorleku tahegaztitxoen gotorleku tahegaztitxoen gotorleku tahegaztitxoen gotorleku ta haizeteen pantaila behaizeteen pantaila behaizeteen pantaila behaizeteen pantaila be

bizitzarako ezinbeste tabizitzarako ezinbeste tabizitzarako ezinbeste tabizitzarako ezinbeste ta flora fauna eragileflora fauna eragileflora fauna eragileflora fauna eragile

guzti hau gutxi balitz gainera klimaren diseina-guzti hau gutxi balitz gainera klimaren diseina-guzti hau gutxi balitz gainera klimaren diseina-guzti hau gutxi balitz gainera klimaren diseina-

tzailetzailetzailetzaile

Aurten ere merkatu Txikia ospatu dugu

Jostailuen trukea bultza-

tzen dugu geure ikaste-

txetik. “Erabilitakoa ez

da ez erabilgarria!” lelo-

pean, ikasleok behar ez

ditugun jostailuak plaza-

ratu eta gure artean kon-

tsumo arduratsua bultza-

tzen dugu ekintza honen

bitartez.

Page 5: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

IGORREIGORRE INAZIO ZUBIZARRETA LHI

Eskola inguruko zuhaitzak aztertu ditugu

• Zentzuzko basozaintza aldarrikatu

• Bertako espezieen erabilera, mozketa selektiboak, enbor hilak utzi, sastrakak modu selektiboan kendu, ma-

kina handien erabilera mugatu.

• Egoera ona daukaten basoetan esku hartzerik EZ eta babes neurriak hartzea aldarrikatu

• Kaltetutako basoen berreskurapenean parte hartu, baina modu orekatu batetan: hazitegietan hazitako ber-

tako espezieak landatu, beti segida ekologikoari so eginez.

• Gu geu aktiboki parte hartu: landaketa kanpainetan, hazi bilketetan.

BIODIBERTSITATEAREN LAGUNIK ONENA EZAGUTZA MAILA DA!

Ezagutu zure inguru naturala eta errespetatu!

Naturak jasotzen dituen erasoak zurengan ere eragina izan dezakete etorkizunean! 5

Herriko bioaniztasuna babesteko zera egin behar dugu

Eskola inguruan ditugun zenbait zuhaitz ezagutu eta ikertu ditugu. Askotan ikusi ditugu baina inoiz pentsatu

dugu nola izena duten? zein den hauen jatorria? zein erabilera eman ohi zaien? beraien ezaugarriak

zeintzuk diren? eta urtaro bakoitzean nola aldatzen diren?

Aholkularitza Etxeak zuhaitzen fitxak diseinatu ditu. Hauen bitartez eskola inguruan dauden zuhaitzak identi-

fikatzen ikasi dugu eta ondoren bere ezaugarri nagusienak aztertu ditugu:

• Kokapena eta ingurua

• Hostoak

• Enborra

• Hazia

• Fruitua

• Altuera

Eta zergatik ez egin azterketa hau urtaroak aldatzen diren heinean? Urtaro ezberdinetan zehar zuhaitza-

ren azterketa egingo dugu: neguan, udaberrian, udazkenean eta udaran.

Zume negartia Alboa Hagina

Page 6: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

INAZIO ZUBIZARRETA LHI

Eskolan haritz hazitegi bat jarri dugu martxan, hona hemen argazki batzuk:

Eta, zergatik ez geuk hazitako zuhaitzak?

Dagoenekoz ernetu dira haritz landareak...

Ekoberde taldekook lan ugari egin dugu ikasturte

guztian zehar eta zera ikusi dugu gure ikastetxean:

• Hondakinak ondo sailkatzen direla

• Paperaren berrerabilpena egokia dela

• Gehienetan argiak behar ez direnean amatatuta

daudela

• Gehienetan kalefakzioa dagoenean leihoak itxita

daudela.

ESKERRIKASKO IKASLE, IRAKASLE ETA BESTELAKO

LANGILE GUZTIOI ZUEN LANAGATIK!

6

IGORREIGORRE

Page 7: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

ARRATIAKO INSTITUTOA BHI

Aurreko urteko konpromisoei helduz!

HONDAKINAK

• Geletan papera botatzeko kutxa bereziak daude eta aurten plastikoa ere.

• Geletako garbitasuna eta txukuntasuna hilean behin edo gainbegiratuko da.

• Gogoratu!!! Gelarik txukunena saritua izango da ikasturte amaieran.

Batxilergoko ikasleak dira batzearen ardura dutenak

ENERGIA

• Lortutako energia aurrerapena mantendu eta landutako ohiturak gogoratu.

KONTSUMOA

• Azoka Berdea mantendu.

7

IGORREIGORRE

Page 8: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

ARRATIAKO INSTITUTOA BHI

Herritik zehar ibilbideak egiten

Igorreko mugikortasunaren arazoak ezagutzeko herritik zehar irteerak egin ditugu ondoren Uda-

lari hobekuntzarako iradokizunak azaltzeko.

1. Gezurrezko isunak Ibilbide osoan zehar txarto aparkatuta dau-

den autoei isuna jarri diegu eta zergatik jar-

tzen diegun adierazi dugu.

Ondorioak: Isuna jarri dugun genienetan au-

toak lekuz kanpo daudelako izan da, topatu

ditugu beste zenbait espaloi gainean edo

lerro bikoitzean aparkatuta.

2. Garraio publikoa Ibilbidean zehar autobus geralekuak identifikatu ditugu. Mapan kokatu ditugu

eta pasatzen diren autobuseko lineak eta haien maiztasuna zein den markatu

dugu.

3. Zarata Minutu batez, trafikoa pasatzen den gunean isilik egon gara eta inguruko zara-

tak entzun ditugu. Entzun ostean entzundako zarata guztiak eta deskribapen txiki bat idatzi

ditugu.

Ondorioak: Trafiko asko dagoen zonetan, estresa sentitu dugu. Trafikoa ez dagoen zonetan

lasaitasuna sentitu dugu eta gustura egon gara.

4. Auto pribatua Minutu batzuez gure alboan pasatzen diren auto pribatuak zenbatu ditugu baita zenbat

pertsona garraiatzen dituzten ere.

Ondorioak: Gehienetan autoak pertsona bakar batekin joaten dira eta asko jota bi pertsonekin. Autoa konpartitu beharra

dagoela ikusten dugu.

5. Galdeketa Kaleko jendeari galdera batzuk egin dizkiogu gure inguruko mugikortasuna ezagutzeko. Talde bakoitzak pertsona bati inkesta

bat egin dio.

ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21

ARRATIAKO INSTITUTUKO IKASLEAK

Maila: Gela:

ISUNA

ARRATIAKO INSTITUTUA

Zebra-bidea oztopatzen

duzu Espaloi gainean zaude

Lekuz kanpo aparkatu duzu

Elbarrituen gunean apar-

katu duzu

Autoa lerro bikoitzean

aparkatu duzu eta errepi-

dea oztopatzen duzu

Beste batzuk

8

IGORREIGORRE

Page 9: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

DIMAKO UDAL FOROA

10-11 IKASTURTEKO PROPOSAMEN BERRIAK 10-11 IKASTURTEKO UDAL FOROAN UDALAK EMANDAKO

ERANTZUNA

1. Herriko natur sistemaren kalitateari begira:

1.1. Industri gune eta nekazal ustiaketetako isurien kontrola

egin, lur-aire zein erreketara.

Industriak neurri zuzentzaile batzuk bete behar ditu. Hau da,

ezin du baimendu gabeko isuririk egin.

1.2. Erreka eta erreka bazterretako arboladi eta zuhaix-

ken babesa eta zaintza egin.

Ura agentziako langileak erreka bazterrak garbitzen aritu dira,

inausketa lanak ere egin dituzte Ugarana aldean.

1.3. Baso naturalak babestu, landaketa berriek bertako

zuhaitzez egin.

Aldundiak kudeatzen ditu herrian dauden baso publikoak, eta

kudeaketa horren barruan bertakoak diren zuhaitzak landatzen

dira, arteak, gaztainondoak, e.a.

2. Herriaren hazkundea ez izatea natura eta bioa-

niztasunaren lepo garatu.

-

3. Baliabide naturalak, ondare natural eta sozia-

lak kontserbatu

Aurten Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Axlorko koba ingurua

babesteko asmoz, honen erabilpen publikoa plangintza baten

bitartez arautuko dute eta datozen egunetan publikoa egingo

dute. Zonaldea giza jarduerekiko babestu nahi da, espezie ani-

tzak bizi dira han, landaredi eta fauna, adibidez xagu-

zaharra.Plan horrek zenbait muga jarriko dizkio giza jarduerei,

adibidez, koba barruan ezingo da kanpatu, ezingo da surik egin,

motorrekin ibili, e.a.

4. Espezie inbaditzaileak kontrolatu eta bertako

espezieak errekuperatzeko programak garatu.

Bizkaiko Foru Aldundia panpako lezka kentzeko programa bat

egin du. Arazoa ez da larria Diman baina bai Bizkaiko beste

5. Ez erabili pestizida edo ongarri kimikorik Udalak ez du pestizidarik erabiltzen bere jardueretan.

9

Saioa amaitzeko, Ingurugelako Aholkulariak Alkateari ziurtagiri bat entregatzen

dio. Ziurtagiri hau Nazio Batuen errekonozimendu bat da “Euskal Autonomia

Erkidego mailan garatzen den Eskola Agenda 21 jardunbide egokiagatik”.

Alkateak errekonozimendua eskertu eta guztion lanaren ondorioa dela adie-

razten du.

UDAL FOROAKUDAL FOROAK

2011ko maiatzaren 16ean Diman Udal Foroa ospatu dugu

Alkateari ikasturtean zehar egindako lanak azaldu dizkiogu, gure aurtengo gaia bioa-

niztasuna dela adieraziz.

Pasa den urteko konpromisoak mantenduko ditugu datorren ikasturterako:

• eskola kontsumo arduratsua bideratu eta ingurua txukun mantendu.

• erreka garbitu eta bazterretan bertako zuhaitz landaketak egin.

• eskolan bertako landareen hazitegia martxan jarri eta landaketei jarraipena egin. Landaretza

errespetatu.

• animaliei tratu ona eman eta erreka zein basoetan errespetatu.

Page 10: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

IGORREKO UDAL FOROA

Maiatzak 4ean egindako Eskolen arteko foroaren emaitzak aurkezten dizkiogu Alkateari. Hauek dira Dimako

Ugarana ikastetxeko ikasleekin batera Institutuko ikasleak eta Inazio Zubizarretako ikasleok egiten dizkiogun

eskaera bateratuak gure Alkateari. Ondorengo taulan Alkatearen erantzuna txertatu da ere:

2010-2011 IKASTURTEKO ESKAERA BATERATUAK

IKASTETXEEN PROPOSAMENAK ETA ESKAERAK ALKATEAREN ERANTZUNA

BIOANIZTASUNA

1. Ez erabili ongarri kimikorik eta pesti-

zidarik herriko lorategietan.

Ongarri kimikoen ordezko naturala satsa da. Produktu honen erabilerak arazoak sortu

ditzake usaiagatik eta belarguneetan haurrek ukitu eta ahora eraman ahal dutelako eta

zikina delako. Dena den, herriko lorazainekin aukera hau aztertuko da.

2. Utzitako edo hondatutako eremuak

errekuperatu

Udaletxean abian jarri zuen baso-gunea berreskuratzeko proiektu bat. Momentuz ez da

emaitza oso onak ematen ari baina ahalegin guztiak egiten ari dira proiektua arrakasta-

tsua izan dadin.

3. Ibaiertzeko ibilbideak antolatu Erreka bazterretako lur eremuen jabetza aldatzen ari da Udala dagoeneko, hau da,

interes publikorako gune bilakatzen ari dira eremu hauek. Dena den, ibilbideak egitearen

aukera ez da horren erraza ikusten, eremu hauek uholde arrisku altuko guneak izanik

Eusko Jaurlaritzaren baimena lortzea zaila delako.

MUGIKORTASUNA

4. Bidegorri gehiago egin Herrian bidegorria egiteko proiektua onartua dago, baina baliabide gabezia dela eta

atzeratu egin da. Dena den, saihesbidearen irekierarekin herriko trafiko dentsitatea na-

hiko gutxitu da beraz bizikletan ibiltzeko ere arrisku gutxiago dago.

5. Txintxetak kokatu Igorre eta Dima ar-

teko errepidean

Dimako herriaren eremuan ezin du Igorrek ezer egin, dena dela, industrialdean txintxeta

bat jartzeko eta paseorako gunea hobetzeko proiektu bat badago.

10

UDAL FOROAKUDAL FOROAK

2011ko maiatzaren 5ean Igorreko Udal Foroa ospatu dugu

Inazio Zubizarreta eta Institutuko ikasleok aukera bikaina izan dugu oraingoan ere Igorreko Alkatearekin el-

kartu eta gure proposamenak eta konpromisoak azaltzeko. Alkateak ere gustura erantzun digu. Saioa apro-

betxatuz, Ingurugelatik, Igorreko Udalari Nazio Batuen errekonozimendu bat entregatzen zaio “Euskal Au-

tonomia Erkidego mailan garatzen den Eskola Agenda 21 jardunbide egokiagatik”.

Page 11: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

ESKOLEN ARTEKO FOROAKESKOLEN ARTEKO FOROAK

ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO 1. FOROA

Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren galera, negutegi efek-

tuaren handipena, kutsadura, baliabideen erabilera desegokia, hondakinen gehikuntza, gizarte mailako gero eta desberdintasun

handiagoak, e.a.

Eskolak funtzio garrantzitsua du gure gaur egungo haur eta gazteen hezike-

tan eta horregatik inportantea da komunitate eskolarra inguruarekiko gehiago

ireki, ingurunea ulertu, berton esku hartzeko ezagutzak eta gaitasunak ezarri

eta bere inguruko ingurumenaren hobekuntzarako konpromisozko jarrerak eta

baloreak sustatu.

Hori dela eta, duela sei urte Eskolako Agenda 21 prozesua jarri zen martxan

Arratiako zenbait ikastetxeetan. Aurtengo kurtsoan, Igorreko Inazio Zubiza-

rreta ikastetxea, Dimako Ugarana ikastetxea, Zulaibar Lanbide Ikastetxea eta

Arratiako Institutuak hartzen dute parte.

Eskolako Agenda 21aren helburuak:

• Ikastetxe eta udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten erabakiak hartzeko egitura bat sortzea.

• Tokiko Agenda 21ean parte hartu eta gizarte eta lurralde ingurunean integratzea.

• Ikastetxea ingurumenarekin arduratsua eta errespetutsua den praktika baten eredu bilakatzea.

Parte-hartzea da prozesu guzti honen ardatza eta era berean badakigu ez

dela batere erraza parte-hartze kultura hori gaur egungo gizartean txerta-

tzea. Baina bidea ibiliaz egiten da eta pausoz pauso gure bidea egiten ari

gara.

Guzti honengatik, “Partehartuz sentsibilizatu” lelopean Arratiako ikastetxeak

elkartu nahi izan dira. Ikastetxe ezberdinetako ikasleak eta irakasleak elkar

ezagutu, esperientziak elkartrukatu eta ingurumenean sentsibilizatu. Horreta-

rako Arratiako Eskola guztiei ikastetxeko ordezkaritza bat etortzeko gonbi-

tea luzatu zaie.

Aurten, Dimako Ugarana, Inazio Zubizarreta eta Institutuko irakasle eta ikas-

leek hartu dute parte esperientzia aberasgarri honetan eta era berean

Areatza eta Zeanuriko zuzendariak, Eskola Agenda 21 proiektua ezagutzera gerturatu dira.

PARTEHARTUZ SENTSIBILIZATU

ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO LEHEN FOROA ospatu da maiatzaren 4ean.

11

Page 12: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

BIOANIZTASUNAREN INGURUKO PROPOSAMENAK Bai

Ez erabili ongarri kimikorik ezta pestizidarik ere herriko lorategietan 4

Erosketa berdea bultzatu. Ziurtagiridun egurra erosi. 1

Hegazti habien zentsu parte-hartzaile bat burutu (enarak , …) 0

Herritarrek espezien inbentario bat burutu dezatela, aditu baten laguntzarekin. (landare eta animalia espezieak) 0

Parke eta berdeguneetako faunaren katalogoak burutu. 0

Herrian dauden zuhaitzen katalogo bat egin 0

Utzitako edo hondatutako eremuak errekuperatu. 5

Baratze sareak sortu, herritarrek bertako barazkiak landatu ahal izateko 0

Egur zahardun guneak utzi, intsektuentzako babesguneak, onddoak, e.a. 0

Ibaiertzeko ibilbideak antolatu. 4

Bestelako ideiarik bai?

Ikastetxe eremuetan gune berdeak areagotu

MUGIKORTASUNAREN INGURUKO PROPOSAMENAK Bai

Bidegorri gehiago egin 4

Autobus zerbitzu zabalagoa gabeko orduetan 1

Elbarrituentzat herria egokitu 1

Txintxetak kokatzea Igorre eta Dima arteko errepidean 4

Errepide kopurua gutxitu 1

Bizikleta elektrikoa alokatzeko zerbitzua jarri 1

Eskolara bizikletaz joateko erraztasunak jarri (bidegorriak, bizikleten parkinga, …) 1

Guraso eta irakasleak eskolara oinez joatea bultzatu 1

Ikastetxe ezberdinetako ikasle eta irakasleak talde lana egin dute eta proposamen bateratuak adostu di-

tuzte Bioaniztasuna eta Mugikortasunaren alorretan. Ondorengo tauletan ateratako ondorioak txertatu ditugu

Amaitzeko, bertaratutako guztiei eskerrak

eman eta taldekide guztien argazkia atera

genuen.

ESKOLEN ARTEKO FOROAKESKOLEN ARTEKO FOROAK

ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO 1. FOROA

12

PARTEHARTUZ SENTSIBILIZATU

ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO LEHEN FOROA ospatu da maiatzaren 4ean.

Page 13: Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren

DIMAKO UGARANA LHI, IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA BHI

“Bizitza eta natura zigorrik gabe manipulatzeko gai garela usteak, ondorio imajina ezinak eta ez jakinak dituen guda isil bat abian jar-tzera bultzatu gaitu”.

“La primavera silenciosa” (1962) Rachel L. Carson (1907-1964)

4. Buletina: 2011ko Ekaina

“kontzientzia globalizatu behar da (…) Gizadia organismo bat da eta gutako bakoitza bere zelulak gara. Lurra biziduna da eta gu bere atal kontzientea gara”.

Joan Antoni Melé (1951-…)

ESKOLA AGENDA 21