EIDER EIBAR - Berria · 2019. 8. 31. · minutuz, eta su baxuan beste 10 minutuz, na-hastu noizean...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 843. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ABUZTUAREN 31 Jostun aparta, ontzi txikia, eriaren punta bere tokia. Zer ote? m a n t a n g o r r i Erantzuna: Titarea. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). EIDER EIBAR

Transcript of EIDER EIBAR - Berria · 2019. 8. 31. · minutuz, eta su baxuan beste 10 minutuz, na-hastu noizean...

Page 1: EIDER EIBAR - Berria · 2019. 8. 31. · minutuz, eta su baxuan beste 10 minutuz, na-hastu noizean behin, itsatsi ez dadin. 3 Eginda dagoenean, xukatu arroza, eta al-boratu. Arroza

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 843. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ABUZTUAREN 31

Jostun aparta,ontzi txikia,

eriaren punta bere tokia. Zer ote?

m a n t a n g o r r iErantzuna: Titarea.

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

EIDE

R EIBA

R

Page 2: EIDER EIBAR - Berria · 2019. 8. 31. · minutuz, eta su baxuan beste 10 minutuz, na-hastu noizean behin, itsatsi ez dadin. 3 Eginda dagoenean, xukatu arroza, eta al-boratu. Arroza

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2019KO ABUZTUAREN 31 berria

ZORiON AGURRAK

Zorionak, Izar! Abuztuaren 27an 2 urte bete zenituen,etxeko bihurria handitzen ari zaigu. Ama, aita eta familia

guztiaren partetikmuxu potoloak.

Zorionak, Maddi, 12 urte! Espero dugu zure eguna ederkipasatu izana. Aurrean dituzun erronketan eta ametsetan ere

ondoan izango gaituzu! Muxu handi bat etxeko guztion

partez, pitxitxi!

Eiderrek 9

urte bete ditu

gaur, zorionak!

Musu handi bat

aita, ama eta

Inharren

partez.

Katxiporretako lagunek ‘Familiamilakolore’ bildumako bost liburu

sorta oparitu dizkigute MANTANGORRIko

irakurleen artean banatzeko. Eskuratu

nahi duzu bat? Oso erraza da: egin

marrazki bat, eta bidali

[email protected] helbidera,

irailaren 11 baino lehen. Parte hartzaile

guztien artean zozkatuko dugu, eta

irailaren 14ko MANTANGORRIn emango

dugu saridunen izen-abizenen berri.

Denok marraztera!

ZOZKETA

Zorion agurrak argitaratu ahal izateko,gogoan izan mezuakastearte arratsaldeabaino lehen jaso beharditugula. Asteartetikaurrera jasotzen direnmezu guztiak hurrengoasteko zenbakianargitaratuko ditugu.

Page 3: EIDER EIBAR - Berria · 2019. 8. 31. · minutuz, eta su baxuan beste 10 minutuz, na-hastu noizean behin, itsatsi ez dadin. 3 Eginda dagoenean, xukatu arroza, eta al-boratu. Arroza

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2019KO ABUZTUAREN 31

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

ZU ERE ARTiSTA

Kaixo! Ni Urko Muruaga Elizegi naiz. 3 urte dauzkat,eta Elizondokoa naiz. MANTANGORRIrako marrazki hau egin dut.

Niri marraztea gustatzen zait. Oporrak ongi pasatu!!!

Amalur Etxandi da nire izena, eta 7urte ditut. Elizondon bizi naiz, etakatagorri ugari ibiltzen dira hemengo basoetan. Haietako bat marraztu dut.

Eneko Arrizabalaga naiz, Bermeon bizi naiz,eta 6 urte ditut. Udan, Lukenen igerilekuan igarotako

arratsaldea irudikatu du marrazki honetan.

Kaixo, MANTANGORRI! Amets Zendegi naiz, 5 urte ditut, eta zumaiarra naiz. Errotulagailuak

astindu ditut, astekaria apaintzeko.

Page 4: EIDER EIBAR - Berria · 2019. 8. 31. · minutuz, eta su baxuan beste 10 minutuz, na-hastu noizean behin, itsatsi ez dadin. 3 Eginda dagoenean, xukatu arroza, eta al-boratu. Arroza

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2019KO ABUZTUAREN 31 berria

MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA

MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA

ARROZ KURRUSKARIA

SALTSA GORRIAREKIN

Munduko herrialde guztietan jaten den elikagairen bat aipatu behar badugu,ziur burura etorriko zaigun lehenengoetako bat arroza izango dela. Txinan,Thailandian, Alaskan, Namibian, Donostian… munduko edozein txokotan aur-kitu dugu arroza daraman bertako errezetaren bat. Gure artean ohikoenaarroz zuria da: barazkiekin, tomatearekin, entsaladan, oilaskoarekin… Eraaskotara prestatzen dugu, baina jan ahal duzu inoiz kurruskaria den arrozik?Hala ez bada, iritsi da garaia!

Osagaiak(4 pertsonarentzat)

d 200 g arrozd Litro bat urd 50 g tomate lehord 50 g hurd 25 g oliod 20 g albakad 20 g Idiazabalgogazta, birrindutad 500 ml ekiloreoliod Laberakopaperad Perrexilad Gatza

Nola egin:

1Txikitu hurrak, tomatea, olioa, albaka etaIdiazabal gazta, masa bat lortu arte.

2Jarri irakiten ura , eta, irakiten ari de-nean, bota arroza. Su altuan mantendu 12

minutuz, eta su baxuan beste 10 minutuz, na-hastu noizean behin, itsatsi ez dadin.

3 Eginda dagoenean, xukatu arroza, eta al-boratu. Arroza irakin den uretik, gorde 150 g.

4 Txikitu ura eta arroza, pasta bat lortuarte, eta labeko paper batean ipini. Paper

hori labera sartu, eta utzi 30 minutuz, 120ºtan.

5 Erabat lehortuta dagoenean, labetik atera,eta zati txikiak egin eskuekin.

6 Olioa zartaginera bota, eta berotu. Olioaberotzean eta heldu baten laguntzarekin,arroz zati horiek zartaginean frijitu kurrus-katsuak geratu arte.

7 Lehenengo pausoan prestatu dugun sal-tsa kurruskari bakoitzaren gainetik bota.

Dakotak, nakotak eta lakotak

Aginduta bezala,osaba Manexeksiuxei buruzkotxostena bidali dioIzarori, ohi duenmoduan txukun eta

ondo antolatuta, itsasontzibateko kapitainak bitakorakokoadernoan eguneko gertakizunakidatziko lituzkeen moduan. Honeladio txostenak:«Kaixo, aspaldiko. Ez pentsatu

ahaztuta eduki zaitudala, txiki;behin baino gehiagotan esan dizu-dan bezala, zu zara nire iloba ku-ttunena. Eginkizun ugarirekin ibilinaiz azkenaldian eta ez dut denbo-ra apurtxo bat hartzerik izan zure-tzat, baina orain, miss Victoria gai-xo dagoenez, errazago moldatukonaiz. Hemen dituzu jakin beharkozenituzkeen zenbait kontu:d Siux izenarekin ezagutzen ditu-gun indiarren inguruan, eta haieniparraldean, Kanada aldean batikbat, beste batzuk bizi ziren, ojibwahizkuntza zuten indiarrak. Fran-tsesak eta ingelesak lurraldehaietara iritsi zirenean, suzko ar-mak saldu zizkieten indiar horiei,eta harrotu egin ziren eta guresiuxak hegoalderantz bidali.

d Ojibwek eta siuxek ez zuten hiz-kuntza bera, jakina, eta ojibwa hitzegiten zutenek esaten zieten siuxi:naadowesiwag. Hitz luze horrekesan nahi du, seguru asko, atzerri-tar hizkuntza dutenak, hau da, er-daldunak. Zenbaitek esan du naa-dowesiwag horrek sugearen miz-torekin hitz egiten dutenak esannahi duela, baina hori gezurra da,nik uste. d Frantsesek ez zuten oso ondoulertzen ojibwek esaten zutena

Page 5: EIDER EIBAR - Berria · 2019. 8. 31. · minutuz, eta su baxuan beste 10 minutuz, na-hastu noizean behin, itsatsi ez dadin. 3 Eginda dagoenean, xukatu arroza, eta al-boratu. Arroza

5berria LARUNBATA, 2019KO ABUZTUAREN 31 m a n t a n g o r r i

eta hasi ziren naduesiuak deitzengure siuxei, eta ingelesek (hauekere ez zeuzkaten belarriak ondoulertzeko moduan) naduesiux; bai-na hori ere hitz luzeegia iruditu zi-tzaien eta laburtu egin zuten: siux,eta kito. Hortik etorri zaigu izenokerra.d Badirudi zazpi tribuk osatzen zu-tela Siuxen Nazio Handia, baina ho-rietatik hiru dira benetan ondoezagutzen ditugunak: dakotak, na-kotak eta lakotak. Hiru talde horiekelkarren artean ondo bereizten zi-ren; bakoitzak zuen bere hizkun-tza, beste taldeen antzekoa, bainaberezia, aldi berean. Gainera, ba-koitzak bizitzeko bere moduazuen, batzuk nekazariak ziren, ba-tez ere, beste batzuk, ehiztariak.d Aipatutako hiru taldeetatikekialderago bizi zirenak dakotakziren, baso ugariko lurraldeetan.Basoetan bizi ziren gainerako in-diarren antzeko bizimodua zuten.Esate baterako, zuhaitzen azalezegindako etxebizitza luzeak zituz-ten, irokiarren moduan. Dakotaknekazariak eta arrantzaleak ziren,batik bat. Artoa erein eta egitenzuten, eta baita arroza ere, antzi-rak zeuden lekuetan. Basoetakofruituak biltzen zituzten.d Nakotak Mississippi eta Missouriibaien ertzetan bizi ohi ziren. Da-kotek esaten zuten nakotengatikihanktowan-ihanktowanan bizi zi-rela (amaieran dagoen herrian),haiek baino mendebalderago etahegoalderago bizi baitziren, baso-etatik aparteago. Buztinez eta lur-zotalez egiten zituzten etxeak eta

kupula baten antzera jartzen zio-ten teilatu-gaina. Nekazariak etaehiztariak ziren; batez ere bison-tea ehizatzen zuten.d Lakotak lautadetan bizi ziren,ordoki zabaletan, gainerako he-rriak baino mendebalderago. PahaSapa (Muino Beltzak) zuten lekusakratu, eta han biltzen ziren hain-batetan, nahiz eta tribu nomadaizan, alderraia, leku batetik beste-ra joaten den horietakoa.d Etxebizitza era berezikoa izanohi zuten, hesola edo haga luzee-kin eta bisonteen larruekin eraiki-tzen zuten oihal-etxola koniko bat;tipi deitzen zioten. Tipia kanpa-denda antzekoa izanik, ezin hobeazen bisonteen atzetik leku batetikbestera mugituz ibiltzen ziren la-kotentzat.»

Izarok begiratu zion oraindikluze jarraitzen zuen txostenari,eta pentsatu zuen: «OsabaManex idazten hastendenean ahantzi egi-ten zaio zertan ariden».

Batzuen ustez, hasieran siux tribuetako india-rrak nekazariak ziren, eta, gero, beren lurreta-tik urrutiratu zituztenean, hasi ziren nomada

bilakatu eta bisonteei jarraituz ehiztari bihurtzen.Beste zenbaiten ustetan, beti izan ziren ehiztari. Se-guru asko, biek izango dute arrazoi pixka bat.

Dakiguna da artoa eta arroza ereiten zutela, etatrukerako erabili.

Arroza diogunean, ez gara guk ezagutzen dugunarroz zuriari buruz ari; horrek Asian du jatorria, etaOryza sativa du latinezko izena. Ameriketako indige-nen arroza arroz zuriaren kide bat da; basarroz deituohi zaio, eta Zizania du izen zientifikoa. Azala beltzaedo gorri iluna izaten du kolorez, eta, gaur egun, ohi-koa da arroz zuriarekin batera erabiltzea jateko.

Page 6: EIDER EIBAR - Berria · 2019. 8. 31. · minutuz, eta su baxuan beste 10 minutuz, na-hastu noizean behin, itsatsi ez dadin. 3 Eginda dagoenean, xukatu arroza, eta al-boratu. Arroza

Margotueta asmatu.Gorka marrazki

bizidunak ikusten ari da.Animalia dibertigarri bat agerida telebistan. Margotuforma bakoitzadagokion koloreaerabiliz. Zer da?

DENBORA-PASAK

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2019KO ABUZTUAREN 31 berria

Urdin argia

Arrosa

Horia

Gorria

Beltza

Laranja

1

2

3

4

5

6

Berde argia7

Berde iluna8

2. Osatu hitzak. Haitzkoadernoa hitzez betetzen hasida, baina silabak nahastu ditu.Jarri silabakhurrenkera egokian,hitzak osatzeko.

LO-A-RE-KI-GUZ-E

RRO-A-ZO-MO

KLE-TAK-TXAN

1.

Page 7: EIDER EIBAR - Berria · 2019. 8. 31. · minutuz, eta su baxuan beste 10 minutuz, na-hastu noizean behin, itsatsi ez dadin. 3 Eginda dagoenean, xukatu arroza, eta al-boratu. Arroza

3. Lotu bikoteak. Iñakek abereaklarrera atera ditu, taldeka; batzuk batera etabesteak bestera. Nola banatu ditu?

30:2-3

35-6

44-34x3

27+14

36:6

10:2+1

24-2+7

m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2019KO ABUZTUAREN 31

Erantzunak: 1.- Elefante bat. 2.- Txankletak, mozorroa eta eguzki-lorea

3.- Behia eta txakurra, txerria eta behorra, katua eta untxia, ardia eta ahatea.

‘Euskal alfabetomarraztua’ Alfabetoa elkarrekin ikasteko liburua da ho-nako hau. Alfabetoko 21 letrekin osatutakobilduma dibertigarri bat da, 0 eta 3 urte ar-teko umeentzakoa. Hizki bakoitzak hitz batordezkatzen du, eta hori marrazki baten bi-dez erakusten da liburuan. Denetariko hi-tzak daude: animaliak, barazkiak, astroak,

gizakiak...

Nere GabantxoArgitaletxea: Booktegi

‘Barraskilo detektibeaeta Saihetsandirenmisterioa’ Barraskidetektibek eta haren laguntzaileEustakio zizareak urmaelaren inguruko lapu-rreten kasu bitxi bat argitu behar dute. Bai-na, bat-batean, inork espero ez duen gerta-era batek ikerketaren norabidea aldatukodu: urmaela ur guztia galtzen ari da. Hura si-katuz gero, inork ez du bizirik iraungo. Gauza

izango ote da barraskiloa erruduna aurkitzeko eta bere adiski-deak salbatzeko?

Egilea: Jose Francisco Viso eta Lluis FilellaArgitaletxea: Bruño

AZOKA

BAI BITXIA!Malko hegalariak Abuztua bukatzearekin batera, amaitu daPertseidak ikusteko garaia ere. Done Lau-rendiren malkoak ere esaten zaie EuskalHerrian, santu horren egunaren inguruan—abuztuak 10— ikusten baitira ondoen. Izar uxodeituagatik ere, ordea, ez dira benetako izarrak:hauts partikulak dira. Abuztuaren hasieran, Lurrak Swift Tuttle izene-ko kometaren orbita zeharkatzen du, eta kometa horrek utzitakohauts partikulek lurrazaleko atmosfera zeharkatzen dute. Izugarrizkoabiaduran igarotzen dira: 59 kilometro segundoko! Partikula horiekikusten dira Lurretik; Perseus konstelazioaren parean ikusten dira,eta horregatik esaten zaie Pertseidak.

Page 8: EIDER EIBAR - Berria · 2019. 8. 31. · minutuz, eta su baxuan beste 10 minutuz, na-hastu noizean behin, itsatsi ez dadin. 3 Eginda dagoenean, xukatu arroza, eta al-boratu. Arroza

ElkartasunaElkartasunaren Nazioarteko Eguna dugugaur; horregatik, Bizipoza Elkartearenabesti eder honekin utzi nahi zaituztet.Eman, zabaldu eta ospatu elkartasuna!

Bizipoza AuzolanUtzidazu bide berri bat egiten zure alboan jarrita.Zurekin eman gura ditut urratsak, gurpildun aulki baten korrika.Mundu bat mundu bizi nahi dut, itsuen begiekin ikusi.Gorren belarriekin entzun gura dut, besamotz eskuekin igurtzi.

Joan eta joan, bidea egin nahi dut zure ondoan.Elkarrekin bada, badakit nora noan.Nik zure irriparra daroat. Zuk nire irriparra eroan.Bizipoza dugu auzolan!

Biziminez gura dut bizi,fibrosidunek lez arnas hartu.Esklerosiarekin dantza egin nahi dut,ijitoen azalean sartu.Bi aita ta ama nahi ditut,bost buru, hogei beso, ehun zango.Bakarka ezindu bat naiz, nahi dudanazurekin baino ez naiz izango.

Joan eta joan, bidea egin nahi dut zure ondoan.Elkarrekin bada, badakit nora noan.Nik zure irriparra daroat. Zuk nire irriparra eroan.Bizipoza dugu auzolan!

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2019KO ABUZTUAREN 31

Hitzak: Igor ElortzaMusika: Xabi Zabala

Errenterian ospatu zuten iaz Bizipoza jaia; ospakizuneko irudi bat. IRRIEN LAGUNAK