EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

14

description

Andoaindarrekin batera, datozen urteetako lan-ildoak adostu ditugu. Hona hemen 2015-2019 legegintzaldirako puntuz puntu programa.

Transcript of EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

Page 1: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa
Page 2: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

1. GIZARTE POLITIKA

-Ongizatea bada jendartearen helburu nagusietako bat, behar duen garrantzia emateaezinbestekoa dugu. Lan handia dago alor honetan, eta beraz, beharrezkoa da lan banaketaeraginkorra egitea. Horregatik, arloaren barne diagnostikoa egitea proposatzen dugu,betiere, herritarrari ahalik eta zerbitzurik egokiena emateari begira.

-Pertsona adindunengan jarriko dugu begia; arreta pertsonalizatua eskainiko duguEtxez etxe eskaintzen den Arreta Zerbitzuarekin. Halaber, San Juan Bautista ZaharEgoitzako zerbitzua gainbegiratu eta gure adinekoen beharretara hobekien egokitzenden zerbitzua eratuko dugu.

-Ekonomia krisiaren eraginak sufritzen dituztenengan ere jarriko dugu arreta, besteak beste, euren eguneroko fakturak ordaintzeko beharrezko diru-laguntza lerroak zabalduz (argindarraren faktura, kasu) edota eguneroko bizitza duintasunezeramateko laguntza eskainiz.

2. BERDINTASUNA

-Mugimendu feministak egindako lanari esker oinarri bat badugu arlo honetan. Bainaez dugu ahaztu behar emakumeak, oraindik ere, ez direla eskubide osoko herritarrak.Andoaindik bertatik hasi behar gara langintza horretan.

- Gaiari behar besteko pisu emateri begira, Berdintasun batzordearen sorrera proposatzen dugu, baita Berdintasun teknikariaren kontratazioa ere.

-Batzorde horren eginbeharra, hain zuzen, Udalak onartua duen II.Berdintasun Planagaratzea izango da.

-Emakumeen aurkako jazarpenaren kontrako neurriak ere jarriko ditugu mahai-gainean.

3. ANIZTASUNA

-Herritarren jatorriari dagokionez, anitza den herria da gurea, eta aniztasuna elkarbizitzarako tresna gisa ulertu behar dugu. Hori horrela izan dadin, etorri berrientzat harrera protokoloa martxan jartzea proposatzen dugu.

Page 3: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

4. ENPLEGUA ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA

Enplegua.

-Hauxe dugu, segur aski, herritarren kezkarik nagusienetarikoa. Udalak enplegua sortzeko aukera eta eskumen gutxi ditu, baina ahal duen neurrian laguntzeko gertuizango da, eragileen mahaia sortuz (sindikatuak, alderdiak, herritarrak...), lehentasunak finkatuz, proiektu lokalak sustatuz... Eskualdean ere eremu honetanlanean aritzeko proposamena garatu du EHBilduk (ikus 11.orria)

Sustapen ekonomikoa

-Gure herriaren garapena, hein batean, bere garapen ekonomikoan ere datza.Horretarako hainbat ardatzetan lan egitea proposatzen dugu:

*Merkataritza:

-Salkin eta udalaren arteko elkarlana areagotu egingo dugu.

-Udaberrian eta neguan ekimenak bultzatuko ditugu (Stock feriak, azoka bereziak, arropa eta jantzi-osagaien desfileak, bertako produktuen eta produktu ekologikoen azokak...)

-Gure herriko komertzioetan erosteko kanpainak egingo ditugu.

-Erosleei euren erosketak erraztea eta erakargarri egitea sustatu nahi dugu;legegintzaldi honetan martxan jartzen hasi garen “Herri txartela” -ri bultzada emannahi diogu, besteak beste, erosleentzat deskontuak ekarriko dituena.

*Turismoa:

-Turismo arduratsu eta kontzientea sustatu nahi dugu, gure ingurunearekinerrespetuz jardungo dena. Andoaindarrak badugu babestu beharreko gune berezi bat:Leitzaran bailara; dozenaka dira gune natural honek eskaintzen dizkigun txokobereziak, baina hauetaz guztietaz disfrutatu ez ezik, masifikazio etaarduragabekerietatik aldendu egin behar ditugu.

-Otieta parkeko Bisitarien Etxea informazio gune bilakatu nahi dugu, bertakoibilbideen berri emateko, bizikleten alokairurako, komun zerbitzua eskaintzeko.

Page 4: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

-Donostia-Iruñea natur bideak lotu nahi ditugu bidegorri bitartez; horretarakobeharrezko gestioak egingo ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

-Karabana, auto-karabana eta furgonetentzako aparkalekuak egokituko ditugu.

-Herriko hostalaritza eskaintzaren berri emateko kanpainak martxan jarrikoditugu.

5. ZERBITZUAK

-2011-2015 legegintzaldian herriko zerbitzuak hobetzeko apostua continuum bat izanda. Herritarren beharrak aldatzen doaz denborarekin, eta beraz, arlo honekbeharrezkoa du etengabeko jarduna. Helburu nagusia, beraz, momentu oroherritarren behar eta nahiak zein diren aztertu eta hauei bide ematea izango da.

-Irisgarritasun edo Mugikortasun alorrean hainbat urrats eman dira legegintzaldihonetan, baina hauetan sakontzen jarraitu beharra dago. Planaren Lehen Faseaamaituta, bigarrenari ekiteko garaia da.

-Legealdi honetan babestu dugun bezala, uraren kudeaketa osoa Gipuzkoako UrPatzuergoari esleitzea proposatuko dugu. Proposamen honekin helburu bikoitzalortuko genuke: batetik, horren zaharkitua dagoen tuberia sistema berritzea,beharrezkoak diren ur-hodiak konponduz edo berrituz; bestetik, esleipen horren trukejasoko genukeen diru kantitatearekin, herrian inbertsioak egiteko aukera izangogenuke.

-Udal eraikinen eta kale argiteriaren Plan Energetikoa egingo dugu; Europakoaraudietara egokitu eta beharrezko aldaketak egingo ditugu kale argiterian.

-Kale garbiketa zerbitzua gaur egun bi bideen bitartez darama Udalak aurrera: enple-gatu publikoekin, alde batetik, eta kanpo enpresa batekin bestetik. Bada, zerbitzu pu-blikoen defentsa irmoa egiten dugunez, zerbitzu osoa enplegatu publikoen bitartez iza-tea sustatuko dugu. Modu honetan, zerbitzuaren kontrol jarraitu eta zorrotzagoa egi-teaz gain, aurreztu egingo luke Udalak.

-Haur parkeak berritzeko eta konpontzeko, zein hauen gaineko kontrol jarraia egitekokonpromisoa hartzen dugu.

Page 5: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

6. PARTE HARTZEA

-Partaidetza izango da Udaleko arlo guztiak uztartuko dituen zeharlerroa. Azken finean, proiektu amankomun bat, proiektu kolektibo batean lanean ari garelako, alegia, Andoainen eraikuntzan; proiektu kolektibo horri hauspoa ematen diotenak, hain zuzen, zuek zarete, herritarrak. Herritarren eta Udalaren arteko hartu-emana jarraitua izatea nahi dugu, eta horretarako, zera egin nahi dugu:

-Partaidetza ordenantza osatu Andoaingo norbanako, talde eta kolektiboekin. Udaletxea guztion etxea den heinean, erabakiak hartzeko momentuan partaidetza nola gauzatuko dugun zehaztea izango da honen helburua, auzolanaren filosofia barreiatzearekin batera.

-”Parte-hartze hariak lotuz” auzoz auzoko prozesua urteroko eta etengabeko prozesu bilakatu, auzoetako beharrak amankomunean jarri eta lehentasunak finkatzeko.

-Parte-hartze prozesu puntualen gauzatzea, behar, gatazka edo eskaera konkretuen inguruan: herri kontsultak, iradokizunak jasotzeko buzoiak, alkatearekin bilerak, Internet bidezko herri-kontsultak, etab.

7. KIROLA

-Kirol Patronatuan kirol elkarteen hitza eta erabakia indartzeko neurriak hartuko ditugu.

-Kirol elkarteei banatzen zaizkien diru-laguntzak gainbegiratuko ditugu, banaketairizpideetan elkarteekin adostasuna bilatuz.

-Eskola Kirolean eta kirol federatuan ahalik eta begirale formatuenak izatekoneurriak hartuko ditugu, besteak beste, kiroltasun baloreetan, parekidetasunean,euskaran...

-Kirol instalazioen egoeraren inguruko azterketa egin eta hauek ahalik eta egokienmantentzeko neurriak hartuko ditugu. Egoera ekonomikoak ahalbidetzen duenneurrian, instalazioak berritzeko konpromisoa hartzen dugu.

Page 6: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

-Kiroldegian eskaintzen diren jardueren egokitasuna aztertu eta berau herritarreinahietara egokitzen dela ziurtatuko dugu, eta bestetik, instalazio itxietatik atera, etakirola kalera eramateko ahalegina egingo dugu.

-Kirol eremuetan euskararen presentzia areagotzeko neurriak proposatzen etabaliabideak jartzen jarraituko dugu.

-Emakumea kirolera gerturatu eta hau praktikatu dezan, eta bikoteen kontziliazioaerrazagoa izan dadin erraztasunak emango ditugu: ordutegiak, haurrentzako zaintzazerbitzua...

8. HIRIGINTZA

-Udalak onartua duen Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak ez ditu herritarrenbeharrak asetzen, adreiluan eta hormigoian oinarritua baitago. Guk Plan Orokorraberraztertzea proposatzen dugu, herritarren parte-hartze aktiboa eta loteslea sustatuzprozeduraren fase guztietan (diagnostiko, aurre-txostena, onarpena).

-Andoainen dauden etxebizitza hutsen benetako zentsua egitea proposatzen dugu,ondoren etxebizitza horien alokairu soziala sustatu eta merkatuan jartzeko.

-Papelera. Bertako espazioa balorean jartzeko leku ezin aproposagoa da. Musika,antzerkia, haur eta helduen aisialdi gunea... jarduera anitz jaso ditzakeen espazioadugu bgerau. Ordea, jarduera horiek guztiak burutu aurretik beharrezkoa da PlanBerezia egitea, eta beraz, horixe izango lehenbiziko lana.

-Andoaingo herri eredua haurren ikuspegitik garatzea proposatzen dugu, HaurrenHiria deritzaion ekimenaren bitartez.

-Estuasun ekonomikoak medio, egitasmo handienak gerorako utzi behar izan dira,baina ekimen txiki askorekin herri handi bat garela erakutsi ahal izan dugu. Egitekedauden lanen zerrenda mardula da ordea, eta, nahiz eta agintaldi honetan izanditugun adierazle ekonomiko negatiboak iraultzeko bide egokian goazen, bideajorratzea falta zaigu oraindik. Arduragabekeri bat litzateke, EHBilduren ustez, lan

Page 7: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

guzti horiek aurrera eramango direla esan edo promes egitea. Horren ordez,ondorengo honetarako konpromisoa hartzen dugu: Udalaren egoera ekonomikoakbaimentzen duen heinean eta, beti ere, lehentasunak herritarrekin batera adostuz,proiektu horiek aztertu eta martxan jartzera.

Hona hemen egiteke dauden lanen zerrenda suposatzen duten kostuarekin:

-Aparkalekuak*105 lur-azpiko aparkaleku Arrate plazan: 1.965.000 euro.*155 lur-azpiko aparkaleku Goikoplazan: 2.325.000 euro

-Makaldegian estalpea jartzea: 452.000 euro-Sorabillako zubia: 450.000 euro-Udaletxeko igogailua: 100.000 euro-Joakin Larreta kaleko errepidea konpontzea: 400.000 euro-Algodonerako kalearen konponketa: 900.000 euro (Udalak 400.000 euro jarri beharko lituzke; gainerakoa Eusko Jaurlaritzak).-Kale argiteriaren berritzea: 1.000.000 euro

9. INGURUMENA

-Ingurumenarekiko errespetua ardatz hartuko duen eredu sozio-ekonomikoalternatiboaren alde gaude, eta beraz, pertsonen ongizateak beraien bizi kalitateareneta ingurumenaren babesaren arteko orekaren alde egingo dugu lan.

-Ur galerak gutxitzeko gehiegizko kontsumoaren kontzietzia sortu eta kontsumoamurrizteko kanpainak jarriko ditugu abian.

-Argiteriari dagokionez, Europatik proposatutako helburuak lortzeko oinarriakjarriko ditugu, hau da, 2020 urterako CO2ren emisioak %20ra gutxitzea.

-Bertako basodiaren berreskuratzeko gainerako erakundeekin elkarlanean jardungodugu.

*Hondakinen kudeaketa: Hondakinen bilketa sistemari dagokionez, legegibtzaldihonetan martxan jarri den Hondakinen Mahaiak hobetsitako helburuekin etaproposamenarekin bat gatoz; beraz, berau babestu eta martxan jarriko dugu:

Page 8: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

-Helburu nagusia sortzen den hondakin kopurua gutxitzea izango da,baita sortzen den hori berrerabili eta erreziklatzea ere.

-Helburu orokorra, 2016rako %60ko erreziklai tasetara iristea izangoda, Andoaingo Udaleko plenoan adostu bezala.

-Materia organikoa biltzeko 5.edukiontzi edo edukiontzi marroiarenezarpena eta auzo konpostaren ekimenarekin jarraitzea proposatzen da.

-Herriko komertzioetan kartoia-papera, errefusa eta organikoa moduzuzenean bilduko da.

-Helburuak betetzen ote diren zorrotz jarraituko da, kontrolak etaazterketa iraunkorrak eginez.

-Helburuetara ailegatuko ez bagina, neurri zuzentzaileak ezarriko lirateke.

10. KOMUNIKAZIOA

-Teknologia berrien aroan murgilduta gauden honetan, ezin da zalantzan jarrikomunikazioak gure eguneroko bizitzetan betetzen duen lekua. Herritarren partaidetzagauza dadin, ezinbestekoa dugu herritarren zein Udalaren arteko komunikazioaetengabekoa izatea, eta horregatik, bitarteko iraunkor zein puntualak martxan jartzeaproposatzen dugu.

-Hiru hilabetean behin herritar guztien etxeetara helduko den Udal aldizkaria.

-Udaleko webgunea berritzea.

-Herrian zehar panel informatiboen eta buzoien ezartzea.

-Udaleko irudia indartzeko asmoz, Udaleko irudi korporatiboa berritzea proposatzendugu.

Page 9: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

11. KULTURA

-Herri bizia da gurea, dinamikoa, ekimenduna. Kulturaz ari garenean gurekultura, herri eragile desberdinengandik datorren kultura bultzatzea eta garatzea

izango da gure erronka nagusia. Horregatik, herriko kultur eragileen partaidetzabermatu eta hauspotu nahi dugu.

-Kulturaz ez da bakarrik lau pareten artean disfrutatzen, kultura kalean ere bizi da.Hori dela eta, kultur eskaintza kalean ikusi eta disfrutatu nahi dugu: kale antzerkia,musika emanaldiak, bertsolariak, dantzaldiak...

-Andoain kultur eta jatorriei dagokionez, anitza ere badela badakigu. Bada, kulturaniztasunak ematen dizkigun aberastasunak balorean jarri nahi ditugu. Andoainerabizitzera etortzen direnentzat harrera protokoloa jarriko dugu martxan.

-Kultur ondarea berreskuratu, zaindu eta zabaldu nahi dugu eta, horretarako, Kulturondarearen transmisioa eta ikerketa bultzatzeko ekimenak jarri nahi dira martxanauzolanean herriko eragileekin batera.

-2015. urtea berezia da andoaindarrentzat, 400 urte ospatzen baititugu herri gisa eratuginenetik. Ospakizun horiek medio, egitarau oparoa osatu du Udalak “Andoaindarrak400” lemapean, eta 2015ean zehar egitarau honi segida ematea izango da asmoa.

*Udal Liburutegia: Arlo honetan kezka berezia sorrarazten duen auzia duguhau. Jakin badakigu egungo eraikinak ez dituela herritarren beharrak asetzen, etairtenbide bat bilatu beharrean gaudela. Irtenbide horrek, ordea, faktore ugari hartubehar ditu kontuan: eraikin egokiaren bilaketa, arlo ekonomikoa, materialareneskuratzea... Bada, liburutegi berriaren zein kultur espazio anitzeko gune batenazterketa egiteko konpromisoa hartzen dugu.

12. EUSKARA

-Euskararen erabilera areagotzea helburu duen eta Andoaingo Udalak 2011n onartuzuen EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANAren (ESEP) garapenean lanegingo dugu, bertan aurreikusiak dauden helburu eta ekintzak aurrera eramanez.2017An, II.ESEP osatzeko lanketa burutuko dugu Andoaingo eragile eta herritarrekinbatera.

Page 10: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

*Familia transmisioa-Familiak euskararen transmisioan duen garrantziaz jabetuta, berauen euskalduntzeaerrazteko estrategiak garatuko ditugu. Gurasolaguna ekimenari bultzada bereziaemango diogu, eta laguntzak eskainiko ditugu guraso zein haurren zaintzaileek euskaraikas dezaten.

-Eskoletako guraso elkarteen inplikazioa bilatuko dugu, antolatzen dituzten ekintzaezberdinak famili transmisioan koka ditzaten.

-Euskal herriratu berri diren ikasleei zuzendutako programaren aldeko apustua egingodugu.

*Arnasguneak-Arnasgune posibleak identifikatuko ditugu eta horien balioa lantzeko neurri zehatzakplanteatuko ditugu, euskararen erabilera areagotzen joan dadin.

*Helduen Euskalduntze-Alfabetatzea-Euskararen ezagutza eta erabilera orokortzea izango da euskara sailaren helburunagusietakoa; horretarako plan zehatza landuz langintza horretan dabiltzan eragileekin.

-Herritarrak euren Euskalduntze eta Alfabetatzeari eutsi diezaioten indar berezia egingodugu, ahalik eta erraztasun gehien emanez. Besteen artean, euskaltegiari kokaleku berriabilatzeko ahalegina egingo dugu.

Doakotasuneranzko urratsak-Helduen euskalduntzea eta alfabetzatzea doakoa izan dadin urratsak emango ditugu legegintzaldi honetan, diru-laguntzen ordenantzaren aldaketatik hasita.

-Horretarako, Euskara Sailak lankidetza zuzena burutuko du herriko euskaltegiarekin.

*Sentsibilizazioa + motibazioa- Gazteek berezko dituzten esparruetan erabilera areagotzeko ekintza pizgarriakantolatzen jarraituko dugu, ekintza pizgarri eta sentsibilizazio kanpainak eginez.

-Talde naturaletan eragiteko ekintzak programatuko ditugu, taldeenkontzientziarengana zuzendutako mezu konkretuak landuz. Adibidez: gazteguneetan kuadrilategiren antzeko egitasmoak martxan jarriz; kirol taldeetan...

-Euskaraz biri diren eta euskaraz bizi nahi duten herritarrenganako enpatia eragitekoherritar erdaldunei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak egingo ditugu.

Page 11: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

*Administrazioa-Udal gobernuaren lan hizkuntza euskara izango da.

-Udalarekin lan egingo duten enpresek eta erakundeek udalak onartuak dituen hizkuntza baldintzak bete beharko dituzte. Honen jarraipen zorrotza egingo dugu etabete ezean, neurri betearazleak proposatuko ditugu.

-Udalak ematen dituen zerbitzu guztiak euskaraz izatea izango da helburua, batezere zuzeneko harremanean; horretarako bideak jarriko ditugu.

-Euskara hutsez jardun nahi duten herritarren datu-basea (Euskararen errolda)osatzen jarraituko dugu.

*Aisia + Kirola-Aisialdia eta kirola euskalduntzea bultzatuko dugu, horretarako, entrenatzaileei eta

begiraleei zuzendutako hizkuntzan eragiteko formazio ikastaroak bultzatuko ditugu, helburua taldeak euskaraz kudeatzea izanik.

-Kirol elkarteekin hitzarmenak sinatuko ditugu euren eguneroko jardunean euskaranormalizatu dadin. Horretarako baliabideak eskainiko dizkiegu. Hitzarmen hauenjarraipena egingo dugu, neurri zuzentzaileak ezartzea beharrezkoa bada, hauek ezarriz.

*Lan mundua- Andoaingo lan munduaren euskalduntzean eragiteko bideak aztertu eta jorratukoditugu, enpresekin harreman zuzena bilatuz. Euskararen ziurtagiriak edota euskaraplanak martxan jar ditzaten bilatuko dugu.

*Hedabideak-Ardura berezia jarriko dugu tokiko hedabide euskaldunak sustatzeko eta hedatzen

laguntzeko.

-Euskarazko kazetaritzaren eta kazetarien aitortza egiten segiko dugu, Rikardo ArregiKazetaritza Sariei jarraipena emanez.

13. GAZTEAK

-Udal Ludoteka zerbitzuaren kudeaketa Gazteria sailak gauzatzea proposatuko dugu. Era berean, herri mailako zerbitzua bermatu nahi dugu.

Page 12: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

-Aisialdi hezitzaile osoa eskaintzeko asmoz, nerabeen denbora librean ahalik etapresentzia handiena bermatu nahi dugu. Astean zehar zein asteburuetan ahalik eta egun

gehienetan espazioa irekita egotea aztertuko dugu.

-Urtean zehar eta Udarako programetan, adin tarte guztiak kontuan hartu etaalternatibak eskainiko ditugu.

-Udala eta herriko gazteen etengabeko komunikazioa sustatuko dugu. Adin tartebakoitzari egokituz, haur, nerabe eta gazteen partaidetza aktibatu eta bisibilizatu.Auzolana sustatzea ere izango dugu helburu.

-Haurren Hiria proiektua: Alegia, Andoain haurren beharretara egokitzea litzatekexedea. Haurren hiri ikuspuntuaz, beharretaz, segurtasunaz, baliatuz, herria biztanleriaosorako egokitzea.

-Gazteen sorkuntza sustatzea. Kultura sailean eskaintzen diren ikastaroez gainera gazteentzako zuzenduta dauden eta beraien interesetara egokitzen diren ikastaroak eskaintzea. Musika arloan, entsegu lokalak behar dituzten taldeentzako lekua eskaintzea. Dauden taldeen zerrenda osatu eta beraien beharrei erantzuten dieten zerbitzua eskaintzea. Entsegurako gune bat eskaintzeaz gain, herri mailan jotzeko aukerak eskaintzea.

-Gazteen Lokalak kudeatu, eta segurtasun eta bizikidetza arazoak sahiestu nahi ditugu. Gune horietatik sortzen diren gazteen ekimen komunitarioak babestuko dira,

betiere, elkarbizitza ahalbidetzen duten heinean. Gazteen lokalen artean gizarte sareaksor daitezen sustatzea eta haiek laguntzea.

-Gaztetxea: Gazteen elkargune garrantzitsua izanik, gune honen iraunkortasuna bermatu nahi dugu; Bertan gauzatu nahi diren proiektuetarako udal baliabideak eskaintzeko ahalegina egingo dugu.

-Haurren artean kirola egiten hasteko ohiturei garrantzia emango diogu. Sozialitzatzeko bide, aisialdirako jarduera osasungarri eta ondo pasatzea oinarri hartuta.

◦ Eskola kirola mantendu. Ahalik eta haur gehienak parte hartzea sustatu, eta mutil eta nesken parte hartze parekatsua sustatu.

◦ Eskoletatik bideratuta, Kiroldegiko instalakuntzen eta ikastaroen ate irekiak haur eta nerabeentzako.

◦ Kirol eskaintza eta instalakuntzak, etengabean interesei egokitu. Haur gazte nerabeen beharren inguruko behaketa aktiboa egin.

Page 13: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

-Gazteak gurasoen altzotik atera edota emanzipatu ahal izateko bideak sortu nahiditugu, erraztasunak emanez. Herrian dauden etxe hutsen alokairu soziala sustatzea daasmoetako bat.

14. EUSKAL HERRIA ARDATZ

-Euskal Herriak abian duen prosezu politikoa aintzat hartu eta Andoaindik ere gure ekarpena egin nahi diogu.

-Euskal Herriaren erabakitze eskubidean aldeko herri dinamikak kontutan hartu, eta herritarrekin bat eginez, dinamika amankomunak burutuko ditugu.

-Gatazka eta bizikidetzaren arloan, datozen lau urteetan urrats berriak eman behar diraeta Andoaindik ere gure ekarpena eginez, egondako mota guztietako biolentziaren mapa osatzeko konpromisoa dugu.

-Euskal preso politikoen eskubideak bermatuak izan arte; EHBilduk bere babesa adierazi eta bitartekoak jarriko ditu.

ESKUALDEKO EGITASMOAK

BETERRI: GARAPEN INTEGRALERAKO AGENTZIA

Beterri, Gipuzkoako egituraketa instituzional gabeko eskualde bakarra da. Eskualdeko herriok urteetan, inertziak gidatuta, gure interes konkretuak soilik defendatu izan ditugu. Honek, indarra eta eraginkortasuna galtzera eraman gaitu. Beterri, aukeraz eta baliabidez betetako eskualdea da, baina hauen optimizazio justubat egiteko, antolaketa, estrategia, formakuntza eta saretzea ezinbestekoak dira,eskualdeko agente guztiak kontuan hartuaz (herritarrak, herri eragileak, enpresak,sindikatuak, formazio zentroak, etab...).

Egun, azken lau urteetan egindako lanari eta hausnarketari esker, elkarlanean, eskualdeko herritarrei modu erainkorragoan erantzun diezaiekegula badakigu. Horregatik, Euskal Herria Bilduk Beterriren sendotze prozesuan pausoak ematen jarraitzeko proposamena mahaigaineratu nahi du.

Page 14: EHBILDU ANDOAIN: Puntuz puntu programa

Beterri egituratzea ezinbestekoa da. Azken urteetan herrien narteko lankidetzaprotokoloen bidez, enpleguaren sustapena, turismoa, ekonomia eredu berritzaileak...bezalako gaiak jorratu dira. Hurrengo lau urteetan, berriz, eginiko bideari jarraiki,Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil bilduko dituenBeterri Garapen Integralerako Agentzia behin betiko eratuko dugu.

Eskualdeko herritarren beharrei erantzungo dien Garapen Agentzia batean sinestendugu, herritarren garapen integralerako agentzia bat, gure kultura, hizkuntza etanortasun anizatk barnebilduko dituena. Horretarako, eskualdeko eragile, enpresa,sindikatu eta herritar guztien partehartzea oinarri izan behar da. Horregatik,eskualdeko eragile sozio-ekonomikoen elkargunea osatzea planteatzen dugu,eskualdeko ekimenen norabide estrategikoak zehazteko eta proiektu osoarenhelburuak adosteko.

Ekonomia eredu berri batean sinisten dugu, eta hau praktikara eraman nahi dugu,eraldaketa soziala helburu izanik; ekonomia sozial eta eraldatzailea. Hau da,eskualdean sortutako aberastasunak eskualdearen onurarako behar du izan. Zentzuhorretan, krisi garai latz hauetan, eskualdeak eskaintzen dituen aukerak hobekiaprobetxatzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, kooperazioa etya elkarlana oinarriizango dituen garapen eredua bultzatuko dugu. Horretarako, eskualdearenerrealitatetik abiatuko den ekintza plana martxan jarriko dugu, egun ditugun jardueraekonomikoak sustatu, saretu eta ezagutarazteko.

Azkenik, ekonimia feminista oinarri, parekidetasuna helburu izango duten proiektueta ekimenak aurrera eramango ditu Garapen Agentziak.