eguzki-energia

6

description

eguzki energiarekin erlazionatirik dauden gauzak azaltzen ditu.

Transcript of eguzki-energia

Page 1: eguzki-energia
Page 2: eguzki-energia

Eguzki-energiaEguzki-energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere.

Eguzki irradiazioa, eguzki energiaren eraginez sortutako bigarren mailako energia iturriekin batera; eolikoa, olatu energia, energia hidroelektrikoa eta biomasa, lurrean eskuragarri dauden energia berriztagarrien zatirik handiena da. Hona hemen bere erabilpenen lista luzeko adibide batzuk: eguzki-arkitektura bidezko berotze eta hozte sistemak, ur edangarria distilazioz eta desinfekzioz eskuratzea, argi naturala, ura berotzea, eguzki-sukaldea eta industri erabilpenerako berotze prozesuak eragitea izan daitezke.

Eguzki-teknologien sailkapenean, eguzki energia jasotzeko, bihurtzeko eta banatzeko duten moduaren arabera sistema aktibo edo pasiboak bereizten dira:

Page 3: eguzki-energia

-Sistema aktiboek: eguzki energiari onura ateratzeko panel fotovoltaikoen eta eguzki kolektore termikoen beharra dute, hau da, beste jatorria duen energia gastu bat dute. -Sistema pasiboek aldiz, ez dute kanpo energiarik erabiltzen. Eguzkira bideratutako eraikuntzak, masa termiko egokiko edo argia barreiatzen duten materialen hautaketa edo aireak bakarrik zirkulatzen duen inguruneen diseinua lirateke adibide batzuk.

Eguzki-panelak mendiko borda, ermita, baserri, upelategi, eskola eta ospitaleak argitzeko erabiltzen dira eta dozenaka mila halako instalazio fotovoltaiko ari dira lanean gaur egun.

Page 4: eguzki-energia

Landa-guneetatik aparte, eguzki-panelak zirkulazio-seinale argidunetan, faroletan, erlojuetan, telefonoetan, telekomunikazio-sateliteetan eta abarretan erabiltzen dira.

Eguzki panelen funtzionamendua,adibide bat:

Osagai nagusiak panelak, ordenadorera eta sare elektrikora lotuta dagoen transformadorea dira. Ezinbesteko elementua, alabaina, eguzkia da.

Page 5: eguzki-energia

Eguzki panelen zeregina,eguzkiaren erradiazioak jaso eta energia hori elektrizitate bihurtzea da. Sortutako korronte elektrikoa zuzena denez, transformadorea arduratuko da korronte hori alterno bihurtzeaz. Bi zirkuitu elektrikoen sinkronizazio-funtzioa ere bere gain hartzen du transformadoreak, sare elektrikoak zein panelek sortutako elektrizitatea une oro akoplatuz.

Transformadorera konektatuta dagoen ordenadoreak lau minuturo jasotzen du informazioa: eguzki-paneletako tentsioa, korrontea eta potentzia; baita sareko korrontea eta tentsioa ere. Datu-bilketa horri esker, egun desberdinetako produkzioak edozein unetan aldera daitezke eta baita azken bi urtetako datuak atera ere.