EGUNEROKOA_ASTEKARIA

7
1.ASTEA. AZAROAK 16/20. Dagoeneko hasi gara gure Praktikum III a burutzen. Nire kasuan Azpeitiko Iraurgi eskolan burutuko ditut. Bertan ni eta beste ikasle bat gaude praktikak egiten Heziketa Bereziko berezitasunean, beraz,lehenengo bi astetan biontzat egokitutako ordutegi bat eman digute. Ordutegi honen bidez eskolan zailtasunak ageri dituzten hainbat ikasleren errealitatea ikusteko aukera izango dugularik. Ikasle hauen artean, denetarik dagoela esango nuke, oraindik ikasleekin lehenengo kontaktu bat soilik izan dudan arren. Beraien artean 2. mailako, 3. Mailako, 4.mailako eta 5. Mailako ikasleak daude, hauekin gela barruan aritzen nahiz normalean, ala ere badaude bi edo hiru ikasle klasetik ateratzen direnak astean pare bat ordutan zailtasun handiak erakusten dituzten arloak lantzeko. 6. Mailako ikasleei dagokionez beraien ordu gehienak laguntza gelan pasatzen dituzte. Esan beharra dago lehenengo aste honetan oraindik nahiko galduta nabilela, izan ere PT bat eta bi auxiliarrekin ibiltzen naiz eta bahiz eta ordutegia ni eta nire ikaskidearentzat egokitua egon handik hona ibiltzen garela eskolan zehar. Izan ere ordu bakoitzean gela eta ikasle ezberdinekin egoteko aukera bai dugu. Hau honela izanda, asteak joan eta asteak etorri bertako aurren eta irakasleen lanaren benetako errealitatea ikusteko aukera izango dugula uste dut.

Transcript of EGUNEROKOA_ASTEKARIA

Page 1: EGUNEROKOA_ASTEKARIA

1.ASTEA. AZAROAK 16/20.

Dagoeneko hasi gara gure Praktikum III a burutzen. Nire kasuan

Azpeitiko Iraurgi eskolan burutuko ditut. Bertan ni eta beste ikasle bat gaude

praktikak egiten Heziketa Bereziko berezitasunean, beraz,lehenengo bi astetan

biontzat egokitutako ordutegi bat eman digute. Ordutegi honen bidez eskolan

zailtasunak ageri dituzten hainbat ikasleren errealitatea ikusteko aukera izango

dugularik. Ikasle hauen artean, denetarik dagoela esango nuke, oraindik

ikasleekin lehenengo kontaktu bat soilik izan dudan arren. Beraien artean 2.

mailako, 3. Mailako, 4.mailako eta 5. Mailako ikasleak daude, hauekin gela

barruan aritzen nahiz normalean, ala ere badaude bi edo hiru ikasle klasetik

ateratzen direnak astean pare bat ordutan zailtasun handiak erakusten dituzten

arloak lantzeko. 6. Mailako ikasleei dagokionez beraien ordu gehienak laguntza

gelan pasatzen dituzte.

Esan beharra dago lehenengo aste honetan oraindik nahiko galduta

nabilela, izan ere PT bat eta bi auxiliarrekin ibiltzen naiz eta bahiz eta ordutegia

ni eta nire ikaskidearentzat egokitua egon handik hona ibiltzen garela eskolan

zehar. Izan ere ordu bakoitzean gela eta ikasle ezberdinekin egoteko aukera

bai dugu. Hau honela izanda, asteak joan eta asteak etorri bertako aurren eta

irakasleen lanaren benetako errealitatea ikusteko aukera izango dugula uste

dut.

Page 2: EGUNEROKOA_ASTEKARIA

2. ASTEA. AZAROAK 23/27

Dagoeneko erritmoa hartu dugu eta errealitatea ezagutzen ari gara

laguntza gelan, gela barruan eta haur ezberdinekin bakarka. Orain arte

ezagutzeko aukera izan dudan haur berezien artean, asperger sindromea duen

bat, kanpotik etorri berriak diren ikasleak eta bertakoak direnak baina zailtasun

nabarmenak agertzen dituzten ikasleak ezagutzeko aukera izan dut. Hauetako

gehienak 6.mailako laguntza gelan aurkitu ditut. Bertan 7 ikasle egon ohi dira,

normalean guztiak batera egoten diren arren, batzuetan beraietako gutxi batzuk

beraien berezko ikasgelan eramaten dituzte aurrera ordu gutxi batzuk.

Laguntza gelako errealitatea dezente gogorra dela esango nuke, bertan

errepikatzaileak dira batzuk eta gainontzekoak etorri berriak dira Euskal Herrira.

Mutiko bat Marokotik aurten etorri da, gazteleraz nahiko ondo moldatzen den

arren bere euskara maila oso oso pattala da, ala ere esan beharra dago aurten

etorri dela eta asko ikasi duela euskaraz, izan ere bere ikasteko gogoak eta

jartzen duen intentzioak zer esan handia dauka. Beste mutiko bat Pakistanetik

etorri zen aurreko urtean, honek ere esploratzeko eta ikasteko gogo handia

erakusten du, baina honek duen arazoa euskara ikasi duen arren gazteleraz ez

du hitz bat ere egiten eta honen ondorioz bere ikaskuntzan arrastaka darama

gazteleraren atala.

Beste mutiko bat Malikoa dugu, hau Azpeitira duela urte batzuk etorri zen

eta dagoeneko bere euskara maila nabarmen du garatua eta gaztelaniaz ere ez

du arazorik, honen kasuan ordean badirudi memoria retenitzeko arazoak edo

behar bada diagnostikatu gabeko dislexia bat izan dezakeela uste dute

ikastetxeko profesionalek, eta honen ondorioz bere ikasteko prozesuan hainbat

arazo agertzen ditu. Hau gutxi balitz haurra bera ere bere ikasketa prozesuan

zerbaitek porrot duela konturatu da eta dagoeneko aspertuta edo gogorik gabe

dabilela esango nuke.

Azken mutikoa, azpeitiarra da, honek ez du hizkuntzarekin inongo

arazorik. Bere arazoa begietan dago, badirudi begietako nerbioetan duen

arazoak zerebrora eragiten omen dio eta ikasteko eta informazioa retenitzeko

arazo handiak agertzen ditu, esan beharra dago ez duela bere arazoa

detektatua.

Page 3: EGUNEROKOA_ASTEKARIA

Neskei dagokionez bata nahiko neska argia dela esango nuke baina

arazoa etxean du, bere anaia zaharrenak motrizitate eta ahozko arazo larriak

ditu, beraz etxeko atentzio guztia bere anaian islatzen dutela esango nuke eta

honen ondorioz neskatoa nolabait tristuraz eta atsekabe dago, ez du ikasteko

gogorik eta etxeko errealitate gogorrak ez dio inondik inora laguntzen. Beste

neskato bat errepikatzailea dugu, honek ez atzerapen fisikorik ezta psikikorik

ere, baina asko kostatzen zaio ikastea eta kontzentratzea eta laguntza berezia

behar du.

Azkenik talde honekin batera beste neskato bat egon ohi da, nahiz eta

bere ikaskuntza ez den gainontzekoen berdina, bere arazoa ahozko

komunikazioan eta motrizitatean du. Asko kostatzen zaio komunikatzea eta

egiten duenean berari ulertzeko saiakera handia egin behar dela esango nuke,

gainera gaztelaniaz bakarrik mintzatzen da izan ere ama hizkuntzatzat hauxe

dauka. Euskaraz dena ulertzen duen arren berak ez du inongo esfortzurik

egiten euskaraz mintzatzeko. Honetaz gain bere jarrera oso ezkorra da eta

lanerako intentzioa minimoa dela esango nuke. Hau esanda uste dute eskola

honetako laguntza gelako errealitatea nahiko gogorra dela eta bertako

irakasleak nahiko lan duela talde honi aurre egiten.

Page 4: EGUNEROKOA_ASTEKARIA

3.ASTEA. ABENDUAK 01/04

Dagoeneko pasa da hirugarren astea ere. Aste hau oso intentsua izan

dela esango nuke. Alde batetik euskararen eguna suertatu delako eta beste

alde batetik 6. mailako laguntza gelan dauden ikasleekin bizi izan dudan

esperientziagatik.

Laguntza gelako ikasleez hitz egiten hasiko naiz. Anekdota benetan

interesgarria dela uste dut, izan ere gela honetan esan bezala ikasketak aurrera

eramateko arazoak dituzten hainbat ikasle kanpotar eta azpeitiar biltzen dira

bertan. Guztia kontrol bat egin behar zuten bueltan hasi zen. Gaztetxo talde

honek berauek eskatu zuten astearte arratsaldean inguruneko kontrola egitea

nahiz eta irakaslea ez zen gogoratzen hau egiteko hitza eman zuela, irakaslea

txundituta geratu zen haurrek beraiek eskatzean kontrola nahi zutela egin eta

pentsatu zuen guztiak ondo ikasita etorri zirela. Beraz haurrei ahozko kontrol

bat egiten hasi zen, orduan etorri zen sorpresa. Ikasleetako batek bakarrik etorri

zen inguruneko nutrizioaren gaia ikasita, beste guztiek ez zuten erantzun on bat

ere eman.

Hau gertatuta irakaslea nolabait haserre galdetzen hasi zen zer gertatu

zen eta banan banak haur bakoitzari galderak egiten hasi zen. Lehenari ea

zergatik ez zuen ikasi galdetu zion eta ikasi zuela esaten zuen. Beste bati, ikasi

zuen galdetu zion eta ezetz ez zuela ikasi, eta zergatia galdetzean ez zuela

gogorik ikasteko esaten hasi zen. Orduan haurra erdi negarrez bere etxean

arazoak zeudela esaten hasi zen eta bere emozioak kanporatzen hasi zen.

Ondoren beste batek hartu zuen hitza eta esan zion azterketa gaizki egin

zuenez etxean haserretu egingo zitzaizkiola anai-arreba eta gurasoak, eta bat

batean bera ere negarrez hasi zen, esanez berak ikasi egin behar duela bestela

pobrea izango dela eta Marokon bezala gosea pasako duela. Poliki poliki haur

guztiak bere pentsaerak eta emozioak plazaratzen joan ziren eta ia guztiak

negar egiten jardun zuten. Arratsaldeko bi orduak bakoitzaren problemak edo

pentsaerak plazaratzen jardun ondoren irakasleak zer moduz sentitzen ziren

galdetzean, guztiak oso ondo sentitu zirela eta eroso zeudela esan zuten. Baina

eroso sentitzen zirela gela hartan, hau da laguntza gelan. Bakoitza bere

ikasgelara jaistean oso deseroso, galduta edota baztertuta sentitzen direla

Page 5: EGUNEROKOA_ASTEKARIA

atzeman nuen, nolabait beraien gela laguntza gela zela esaten zuten, izan ere,

bertan libre sentitzen dira nolabait, eta eroso, lanerako eroso sentitzen dira.

Beraz honek galdera asko ekarri dizkit burura … ZER DA INKLUSIOA? GELA

ARRUNTEAN BETI AL DAGO INKLUSIOA? LAGUNTZA GELAK

BEHARREZKOAK AL DIRA? EMOZIOAK TRATATU AL DAITEZKE NEURRI

HONETAN GELA ARRUNT BATEAN?.... Eztabaida zabala izan dezakeelakoan

nago. Eta baleko erantzunak aurkitzea oso zaila dela uste dut.

Amaitzeko euskararen eguna aipatu nahi nuke. Izan ere ostegun

arratsaldean euskararen egun a ospatu zen eskolan. Oso arratsalde polita igaro

gernuen haur guztiak zikloka banatu ziren eta hainbat jolas egin zituzten guztiak

euskararekin lotuak. Bertsoak, esaerak, Euskal Herriko geografia … landu

zuten haurrek beti ere joko modura. Arratsaldea borobiltzeko Iraurgi eskolako

maskotaren bisita izan zuten haur eta gazteek. Bertan maskotak hitz batzuk

esan zituen euskararen alde.

Page 6: EGUNEROKOA_ASTEKARIA

4.ASTEA ABENDUAK 09/12

Aste hau ere nahiko berezia izan dela esan beharra dago. izan ere

dezente klase galdu ditugu, asteko zubia zela eta astelehena eta asteartea jai

egin ditugu. Hau gutxi balitz larunbatean Gabonetako jaialdia dute haurrek eta

asteazken goiz osoa entsegu ofiziala egiten jardun genuen Izarraitz Frontoian.

Ostegunean seigarren mailako haurrekin jardun gara buru belarri

ingurunean Nutrizioa gaia egokitzen zaie eta datorren astean kontrola dutenez

gai hau beraien zailtasunetara egokituz desglosatu behar izan dugu. Beraien

ikaskuntza prozesua mekanikoagoa eta eramangarriagoa eginez. Honetarako

zuten teoria atala galderen bidez jarri dugu, hau da, teoria guztia modu sinple

batean eta askoz ere ulerkorragoan jartzen saiatu gara.

Seigarren mailako haurrez gain bost garren mailako gela batean sartzen

naiz, bertan lana nahiko inklusiboki egiten dutela esango nuke. izan ere gelan

bertan ematen duten eduki antzekoak lantzen dituzte, eta segun eta ze gaitan

gelako eduki berdinak lantzen dituzte, beti ere hausiliarraren eta nire

laguntzarekin. Bertan bi haurrei ematen diegu laguntza, izan ere kanpotik

etorritakoak dira eta beraien euskara maila oso baxua da. beraz, matematika,

gaztelania eta ingeleseko klaseetan laguntza ahalik eta txikiena ematen

saiatzen gara, beraiek beraien kasa egin dezaten ahal duten neurrian.

Esan bezala aste honetan, larunbatean eskolako haurrek Gabonetako

jaialdia izan dute. Beraz, bertara hurbildu naiz irakasleei laguntzeko eta

jaialdiaz gozatzeko asmoz. Oso polita izan da eta Izarraitz pilota lekuan zeharo

betea zegoen. Jaialdi hau ospatzea ohikoa den arren hainbat haur taldeko

sentitzeko ere baliagarria iruditzen zait. Adibidez bost garren mailako

gaztetxoek egin zuten jaialdian, protagonismoa etorri berriak diren ikasleek

hartzen zuten zati batean, Brasilgo, Pakistaneko… edo beste herrialdeetako

mutiko eta neskatoek. Izan ere, Euskal Herriko eta beste herrialdeak lotzen

zituen jaialdi bat sortu zuten.

Page 7: EGUNEROKOA_ASTEKARIA

5. ASTEA ABENDUA 14/18

Gabonen haurretik azken astea dugu hau eta nabaria da hau

ikasgeletan, haurretan eta baita irakasleen artean ere. Irakasleak gurasoekin

bilerak izanen dituzte eta haurren inguruko klaustroak ere izan dituzte. Nire

kasuan ez dut izan aukera bilera hauetara joateko, baina 6. mailako ikasle

batzuen informeen inguruan PT arekin eztabaidatzeko aukera izan dut, edo

bientzat nire iritzia emateko aukera eman dit. Momentu horretan buruari buelta

batzuk emanez nahiko zaila egin zait haur batzuen inguruko kritika egitea. Hau

da, momentu horretan iruditu zait irakaslearen epaile lan hori edo nolabaiteko

haurren eskolako errealitatea gurasoei informatu behar izatea nahiko gogorra

izan daitekeela zenbait kasutan.

Honetaz gain irakasleak oso lanpetuta dabiltzanez aukera izan dut hainbat aldiz

laguntza gelako haurrekin bakarrik aritzeko. Momentu batzuk oso zailak izan

dira izan ere beraiek niganako konfiantza azkar hartu dute eta beraien artean

hizketan edota nirekin hizketan egoten saiatu dira. Eta esango nuke lortu egin

dutela aldi bat baino gehiagotan. Egun batean klasea moztu eta guztiok

elkarren inguruan eserita ginela hizketan jardun ginen, bakoitzaren zaletasunez,

etorkizuneko ametsez edota beste edozein gauzez jardun ginen berriketan ordu

osoan. Oso polita izan zen ordu hau izan ere haurrak oso gustura zeuden talde

bezala eta pasa zuten ordu aregatik. Izan ere, haur bakoitzak bere buruaz hitz

egiteko aukera izan zuen eta honek asko balio izan duela iruditu zait klaseko

harremanak estutzeko. Oso esperientzia polita izan da benetan.