EGUNEROKO KUKUA: EUSKARAREN ETA EUSKAL BI URTETAKO … · 2015. 3. 31. · Lehenik, zer dagoen:...

4
2015eko martxoa BI URTETAKO KRONIKA FAKULTATIBOA (2012-2014), JOAN MARI IRIGOIENEN POEMA-LIBURU BERRIA Joan Mari Irigoien prosagile gisa nabar- mendu bada ere, poesian ere eman ditu hainbat liburu. Oraingo hau, Kro- nika fakultatiboa (2012-2014), gaixo- tasun baten lekukotasun ausarta da, bere gordinean hunkigarria. "Zergatik niri?" galderatik "zergatik ez niri?" galderaraino bizi izan duen prozesua kontatu du Irigoienek; izan ere, duela hiru urte esan zioten endekapenezko gaixotasun bat zuela. Hiru zatitan banatuta dago liburua. Lehenengo gau-kolpea izenekoan, bere gaixotasunaren berri ematen die senide eta lagunei umore-ukitu bate- kin; Bigarren gau-kolpea-n, berriz, de- presioan zehar bizitako une latzei bu- ruz idatzi du; eta Bizitzak aurrera darrai amaierakoan “zulotik” atera eta atea zabaltzen dio itxaropenari. Liburua honako hauei eskaini die: “Esklerosiak edo depresioak jota dau- denei, gaixotasun horien aurka borro- kan ari diren mediku eta erizainei, iker- tzaileei… guztiei ere, elkartasun han- diz”. EGUNEROKO KUKUA: EUSKARAREN ETA EUSKAL MUNDUAREN EGUNEROKO BISITA NORBERAREN POSTONTZIAN Aurki, EGUNEROKO KUKUA izeneko ekimena jarriko da martxan, Osakidetzako Euskara Planaren testuinguruan. Ekimen hori euskara-ezagutza hobetu, aberas- tu eta euskal munduarekin eguneroko harremana izan nahi duten Osakidetzako langile guztiei egongo da zuzendua. Euskarari eta euskal munduari egingo diogun eguneroko bisita izango da EGU- NEROKO KUKUA. Helburua da euskara hobetzeko eta aberasteko baliabideak ematea eta euskal mundura hurbiltzeko erraztasuna ematea eta bultzatzea. Euskarak egunero egingo digu kuku gure posta elektronikora, bost minutuko tartetxo edo pilulen bitartez. Pilula horietan eduki baliagarriak izango ditugu, besteak beste, gramatika, literatura, hiztegia, kultura eta kantak. Euskarak egunero kuku egiteko eskaria egina ez baduzu, jar zaitez harrema- netan zeure erakundeko euskara-zerbitzuarekin. AULKI HUTSAK DOKUMENTALA IKUSI BERRI DUTE BILBO-BASURTU ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUAN Doluari buruzko filma da Aulki hutsak, Iñaki Peña Bandrés Zumarragako Ospi- taleko Barne Medikuntzako medikuaren eta Arteman Komunikazioa koopera- tibaren lankidetzaren emaitza. Osasungintzako aditu eta heriotzarekin sentsi- bilizatuta dauden jende askoren esanetan, gizartean heriotza eta dolu-prozesua hizpide jarri eta ulertzeko erreminta oso aproposa da, orain arte ez zegoena. Profesionalen azalpenak eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar, zer gertatzen da maite dugun norbait hiltzen denean? galderari erantzuna topatu nahian. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez zenbait testigantza, eta azpitituluak ditu. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana. Filma orain ia urte eta erdi eman zen lehen aldiz. Ordutik hona, osasungintzako jardunaldietan, telebistan eta herri askotako kultur etxe eta zinema-aretoetan eman dute, baita erbestean ere, esate baterako, Mallorcan, Zaragozan eta, joan den hilaren 27an, Bartzelonan. Osakidetzako zenbait zentrotan ere ikusia dute; berriki, Bilbo-Basurtu ESIan, eus- kara normalizatzeko programaren barruan, egilea bera aurrean zela. Berrogeita hamar bat lagun izan ziren emanaldian, eta, ohi bezala, oso harrera ona izan zuen. IMANOL IRIGOIEN GORKA ZUBIZARRETA / ARTEMAN KOMUNIKAZIOA

Transcript of EGUNEROKO KUKUA: EUSKARAREN ETA EUSKAL BI URTETAKO … · 2015. 3. 31. · Lehenik, zer dagoen:...

Page 1: EGUNEROKO KUKUA: EUSKARAREN ETA EUSKAL BI URTETAKO … · 2015. 3. 31. · Lehenik, zer dagoen: osasun-arloko teknikari bat eta Getxoko familia-mediku bat etorri-ko dira hango esperientzia

2015eko martxoa

BI URTETAKO KRONIKAFAKULTATIBOA (2012-2014),JOAN MARI IRIGOIENENPOEMA-LIBURU BERRIA

Joan Mari Irigoien prosagile gisa nabar-mendu bada ere, poesian ere emanditu hainbat liburu. Oraingo hau, Kro-nika fakultatiboa (2012-2014), gaixo-tasun baten lekukotasun ausarta da,bere gordinean hunkigarria. "Zergatikniri?" galderatik "zergatik ez niri?"galderaraino bizi izan duen prozesuakontatu du Irigoienek; izan ere, duelahiru urte esan zioten endekapenezkogaixotasun bat zuela.Hiru zatitan banatuta dago liburua.

Lehenengo gau-kolpea izenekoan,bere gaixotasunaren berri ematen diesenide eta lagunei umore-ukitu bate-kin; Bigarren gau-kolpea-n, berriz, de-presioan zehar bizitako une latzei bu-ruz idatzi du; eta Bizitzak aurrera darraiamaierakoan “zulotik” atera eta ateazabaltzen dio itxaropenari.Liburua honako hauei eskaini die:

“Esklerosiak edo depresioak jota dau-denei, gaixotasun horien aurka borro-kan ari diren mediku eta erizainei, iker-tzaileei… guztiei ere, elkartasun han-diz”.

EGUNEROKO KUKUA: EUSKARAREN ETA EUSKALMUNDUAREN EGUNEROKO BISITA NORBERARENPOSTONTZIANAurki, EGUNEROKO KUKUA izeneko ekimena jarriko da martxan, OsakidetzakoEuskara Planaren testuinguruan. Ekimen hori euskara-ezagutza hobetu, aberas-tu eta euskal munduarekin eguneroko harremana izan nahi duten Osakidetzakolangile guztiei egongo da zuzendua.Euskarari eta euskal munduari egingo diogun eguneroko bisita izango da EGU-

NEROKO KUKUA. Helburua da euskara hobetzeko eta aberasteko baliabideakematea eta euskal mundura hurbiltzeko erraztasuna ematea eta bultzatzea.Euskarak egunero egingo digu kuku gure posta elektronikora, bost minutuko

tartetxo edo pilulen bitartez. Pilula horietan eduki baliagarriak izango ditugu,besteak beste, gramatika, literatura, hiztegia, kultura eta kantak.Euskarak egunero kuku egiteko eskaria egina ez baduzu, jar zaitez harrema-

netan zeure erakundeko euskara-zerbitzuarekin.

AULKI HUTSAK DOKUMENTALA IKUSI BERRI DUTE BILBO-BASURTU ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUANDoluari buruzko filma da Aulki hutsak, Iñaki Peña Bandrés Zumarragako Ospi-taleko Barne Medikuntzako medikuaren eta Arteman Komunikazioa koopera-tibaren lankidetzaren emaitza. Osasungintzako aditu eta heriotzarekin sentsi-bilizatuta dauden jende askoren esanetan, gizartean heriotza eta dolu-prozesuahizpide jarri eta ulertzeko erreminta oso aproposa da, orain arte ez zegoena.Profesionalen azalpenak eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen

ditu dokumentalak. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar, zergertatzen da maite dugun norbait hiltzen denean? galderari erantzuna topatunahian. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesezzenbait testigantza, eta azpitituluak ditu. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika:mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana.Filma orain ia urte eta erdi eman zen lehen aldiz. Ordutik hona, osasungintzako

jardunaldietan, telebistan eta herri askotako kultur etxe eta zinema-aretoetaneman dute, baita erbestean ere, esate baterako, Mallorcan, Zaragozan eta,joan den hilaren 27an, Bartzelonan. Osakidetzako zenbait zentrotan ere ikusia dute; berriki, Bilbo-Basurtu ESIan, eus-

kara normalizatzeko programaren barruan, egilea bera aurrean zela. Berrogeitahamar bat lagun izan ziren emanaldian, eta, ohi bezala, oso harrera ona izan zuen.

IMANOL IRIGOIEN

GORKA ZUBIZARRETA / ARTEMAN KOMUNIKAZIOA

08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 1

Page 2: EGUNEROKO KUKUA: EUSKARAREN ETA EUSKAL BI URTETAKO … · 2015. 3. 31. · Lehenik, zer dagoen: osasun-arloko teknikari bat eta Getxoko familia-mediku bat etorri-ko dira hango esperientzia

2015eko martxoa

«Gure erronketako batizan da profesionalguztiak biltzea»

Osasuna eta jarduera fisikoa ditu-zue aurtengo gai nagusiak. Profe-sional ugariren lan-esparrua auke-ratu duzue. Zergatik erabaki duzuegai hori jorratzea?Jarduera fisikoan eta kirolean profesio-nal ugarik egiten dugu lan, bai; etapentsatu genuen jakintza-adarren arte-ko lan bat egitea garrantzitsua zela.Areago, gure erronketako bat izan daprofesional guztiak biltzea. Gehienbatjarduera fisikoari buruz ariko garenarren, egia da mahai-inguru batean ki-rola izango dugula ardatz. Elkar ulertzenlagunduko digula uste dut.Jarduera fisikoa osasun-progra-man nola sartu landuko duzue. Ga-bezia handia al dago?Gabezia baino gehiago da lanketa-be-harra. Lau ikuspuntutatik aztertukodugu gaia jardunaldietan. Lehenik, zerdagoen: osasun-arloko teknikari bateta Getxoko familia-mediku bat etorri-ko dira hango esperientzia kontatzera.Bigarrenik, gaixotasun bat izan dute-nekin zein jarduera fisiko egin beharden azalduko dugu. Esaterako, zeinjarduera fisiko landu daitekeen biho-tzekoa izan dutenekin. Indarra nolalandu kolektibo bereziekin, diabetiko-

ekin eta. Azken batean, jarduera fisi-koaren atal bat aerobikoa da, mugi-mendua, eta bestea, anaerobikoa; in-darra eta abar nola landu aztertukodugu. Hirugarrenik, gaixotasun kroni-koak dituztenek zer berezitasun izanditzaketen. Azkenik, profesionalokhartuko dugu hitza, jarduera fisikoaosasunean sartzeko zer hartu behardugun kontuan erakusteko. Hor, elika-dura sartuko dugu.Jarduera fisikoa beharrezkoa delaeta, ez al gara ari muturrerainoeramaten? Lehiak ez ote du bere-ganatu gorputza zaintzeko hasie-rako helburua?Batzuei gertatzen zaie hori. Ez da oro-korra, inondik ere. Jarduera askotan,profesionalizatu ez, medikalizatu eginda. Batzuetan, ematen du jarduera fisi-koa egiteko gorputz jakin bat izan be-har duzula, hainbat proba gainditu be-har dituzula... Eta hori ez da horrela.Jarduera fisikoa izan daiteke lantokirajoan-etorria oinez egitea edo lagune-kin mendira joatea. Lan batzuk mugi-mendu handikoak dira, eta horietanere fisikoa lantzen da. Patologiaren etaadinaren arabera, komeniko zaizu jar-duera bat edo bestea egitea. Ariketa

fisikoak ebidentzia argia du: ez dugauza espezifikorik behar, eta osasun-onurak ekartzen ditu.Pertsona bakoitzaren ezaugarrieilotutako ariketa fisikoa egitea ko-meni omen da. Azterketa mediko-ak egin behar al dira norbera noladagoen jakiteko?Eztabaida handiko gaia da hori, etamahai gainean jarriko dugu. Noiz eginbehar dira horrelako azterketak, edo-nolako ariketa fisikoak aholkatzean alaahalegin handikoak direnean soilik?Zein adinetan?Profesional ugari izan arren, guz-tiok dakigu zer aholku eman kiro-lari buruz ari garenean.Ahoz aho dabiltzan usteak dira horiek.Nutrizionista bat etorriko da zalantzakargitzera, eta gehigarrien inguruko in-formazioa emango du.Ikuspegi kritikotik ere landuko du-zue kirola. Itsutu egiten al gaitulehiak?Kirolak soziologikoki hartu duen nora-bidea aztertuko dugu. Norantz otedoan hasieran lagunen arteko irteerazena, burua zein gorputza osasuntsuedukitzen laguntzen gintuena.Lehiaren balioak, izan ere, ez diraoso osasungarriak. Nola eragitendie gizarteko kolektiboei?Eztabaida handia sortu duen gaiarihelduko diogu: kiroletan haurrei trans-mititzen dizkieten balioez aritukogara. Kirola zertarako egiten ote du-ten, ea zaletasuna indartzeko den edoirabazteko bakarrik. Generoa ere horsartzen da. Esperientzia propio batizango dugu jardunaldietan. Kontxanparte hartu duen arraunlari bat etorri-ko da bere esperientzia kontatzera.Generoaren ikuspegitik kontatuko duemakumeak bere sarrera nolakoa izanzen. Eskoletan zein kirol lantzen da?Zer sustatzen da? Sustatzen diren kiro-lek aukera berdina ematen al dute?Gaur egungo gizartea sedentarioada. Ohitura-aldaketez gain, bestezein arrazoik ekarri du hori?

itziar lasa beitiaMedikua eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundekozuzendaritza-batzordeko kidea

OEEk apirilean egingo duen biltzarreko antolaketa-lanetan buru-belarri dabil Itziar Lasa Beitia (Durango, Bizkaia, 1967), batzordezientifikoko kidea baita. Gasteizen izango da aurten biltzarra, etajarduera fisikoa osasungintzan nola sartu aztertuko dute, besteakbeste. Esparru zabala izaki, hizlari askoren ikuspuntua izango dute.

08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 2

Page 3: EGUNEROKO KUKUA: EUSKARAREN ETA EUSKAL BI URTETAKO … · 2015. 3. 31. · Lehenik, zer dagoen: osasun-arloko teknikari bat eta Getxoko familia-mediku bat etorri-ko dira hango esperientzia

Aholkuak eta baliabideak ematen zaiz-kie pazienteei. Demagun: oinez edo bi-zikletan aritzeko errezetatzen bazaie,hainbat ibilbideren berri emango zaie.Horrek ez al du ekarri jarduera fisi-koaren alderdirik makurrena?Ikuspegi kontsumista bat hartu da,bai, baina jarduera fisikoa osasuneansartzeko nahi horrekin ez da hori sus-tatu nahi, inondik ere. Kirola ez da ho-rretarako agintzen. Esparru zabalagoahartzen du. Kirol-errezetekin proposa-tzen dena doakoa izango da. Hirienantolamendua aldaraziko luke horrek.Edukiz bete-betea antolatu duzue25. biltzarra. Zailtasunik izan al du-zue?Ez dugu inongo oztoporik izan hizla-riak topatzeko. Aurtengo gaiarekin,

Gizonezkoen %73k eta emakumez-koen %66k egiten dute jarduera fisi-koren bat. Biztanleria guztitik %19baino ez da modu aktiboan joaten la-nera. Hor nabari da bizimodu-aldake-ta. Beharbada, osasungintza ez da as-korik sartu ingurumari horretan, etajendea ez dugu mugitzera bultzatu.Zenbait tokitan, jarduera fisikoa agin-tzen hasi dira. Hala, farmakoekin joka-tzen duten gisan jokatu behar duteberen osasuna hobetu nahi badute.Agindutako jarduera fisikoa udalekokirol-zerbitzura bideratzen da, eta da-gokion jarraipena egiten zaio. Gauregun, Getxon ari dira horretan.Nolakoak dira kirol-errezetak?Oro har, kalerako dira, nahiz eta kirol-degietara joatea ere agin daitekeen.

gainera, astebeteko jardunaldiak eginahal izango genituzke. Bada nabar-mentzeko beste datu bat: ahozko ko-munikazioek ere gainezka egin digute.Ahozko hamabost komunikazio izan-go dira orotara, eta 25 poster. Poz-po-zik gaude benetan.Urteroko erronkari erraz egitendiozue aurre.Neurri batean bai, baina kontuan izanbehar da OEEren barruan Euskal Herriosoko osasun-arloko jendea biltzendela, eta lurralde guztietako egoera ezda bera. Dena den, ari gara bidea egi-ten. Baionako ospitalean, esaterako,biltzarrak egiteko hitzarmena lortudute. Bakoitza bere erritmoan badaere, euskararen presentzia handiago-tzen jardungo gara.

08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 3

Page 4: EGUNEROKO KUKUA: EUSKARAREN ETA EUSKAL BI URTETAKO … · 2015. 3. 31. · Lehenik, zer dagoen: osasun-arloko teknikari bat eta Getxoko familia-mediku bat etorri-ko dira hango esperientzia

gramatikaADITZ BATZUEN ERABILERA DESEGOKIA

EMANErdarazko “producir, ocurrir” eta holakoak, gertakarien berri emateko erabiltzen direne-an, erdara ez dotorean batzuetan “dar” aditzaren bidez adierazten dira. Erdaraz ere era-bilera arrunta dela esan daiteke, baina euskarara kalkatua igaro da hainbat hiztunen jar-dunetan, erabilera guztiz neutroan, edo, are okerrago, erabilera “jaso” moduan:“Gorputzean era askotako ondorioak ematen dira drogak kontsumitu eta gero”.“Egoera honetan hainbat hemorragia eman daitezke”.“Zazpi urtetik nerabezarora bitartean, portaera-arazoak ematen dira”.Oraintxe arteko tradizioari begiratuta, ordea, aditz bat baino gehiago ditugu euskaraz

horrelakoak adierazteko:gertatu, izan, egon dira horrelako esapideak adierazteko ohikoaditzak; beste batzuetan, beharbada “egin” eta besteren bat ere egokia izan daitezkeeduki bera komunikatzeko.Ariketak egiteko, klik egin hemen.

JASANGaztelaniaz “sufrir” aditzaren esanahi ohikoenari beste batzuk ere eransten ari bide

zaizkio azken aldi honetan, adierazteko indarra handitu nahian-edo, eta batzuetan esaldixelebre samarrak sortzen dira:“La carretera ha sufrido grandes mejoras”“El paciente sufre una mejoría progresiva de la sintomatología del OI”.Euskaraz, ordea, sufrir horren ordain kasik automatikoa, “jasan” aditzaren bidezkoa,

ez da beti irtenbiderik doiena eta adierazgarriena:“Instrumentuak berak ere hobekuntza handiak jasan ditu”.“Udal-liburutegiak ordutegi-aldaketa jasan du”.Sarritan aski izaten da “izan” aditza erabiltzea, edo gisa horretako zerbait.Ariketak egiteko, klik egin hemen.

USAINDUEuskaraz hainbat modu ditugu erdarazko “oler” aditzaren familiakoak adierazteko, eta

batzuen artean behinik behin bakoitzak bere ñabardura du (usaindu, usaina hartu, usainegin, usaina aditu, usain ona/txarra izan/egon...).Horietako bat osagai bakarrekoa da, forma bakarrean ematen dena: usaindu. Besteek

elementu bat baino gehiago dute: usain ona/txarra izan, usaina hartu, usain egin, usainaaditu. Gaztelaniaz ere forma bakarra ez da oler (esanahiaren arabera bada besterik: olfa-tear, notar, sospechar, heder, apestar, desprender hedor, tener buen/mal olor, percibir unolor, despedir un determinado olor...), nahiz eta aurreko hori den gehien erabiltzen dena.Dena dela, esan bezala, gaur egungo erabileran forma bat bakarra ari da nagusitzen,

adiera guztiak bere baitan bildurik: “oler”. Eta horrela, adibide bat jartzeko, “huelo a ro-sas” esaldiak bi esangura izan ditzake: “arrosa-usaina dut nik”, eta “arrosa-usaina adi-tzen/hartzen dut”.Ariketak egiteko, klik egin hemen.Iturria: EHUTSI (EHU), euskaraz egiten diren akatsak zuzentzeko aplikazio informatikoa (moldatua)

2015eko martxoa

KOMIKIA dani fano

Zenbat hitz dakizkizu euskaraz?

unitate didaktikoa

agendaHIZKUNTZA-ESKAKIZUNAKEGIAZTATZEKO PROBETARAKO2015EKO LEHENENGO DEIALDIA

Eskabideak aurkezteko epea martxoaren17an bukatu zen. Probetarako onartueneta baztertuen behin betiko zerrendamartxoaren 31n argitaratuko da, etaidatzizko azterketa maiatzaren 9an egiteaaurreikusita dago.

OEE, OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKOERAKUNDEAREN 25. OSASUNBILTZARRA: “OSASUNA ETAKIROLA”.

Apirilaren 17 eta 18an, EHUko JardueraFisikoaren eta Kirolaren ZientzienFakultatean, Vitoria-Gasteizen.

UDAKO EUSKARA-IKASTAROETARAKO IZEN-EMATEA

Eskabideak apirilaren 21etik maiatzaren5era (biak barne), Internetez. HorretarakoNANa eta pertsonal-zenbakia behar dira.

29. DOCTOR JOSE BEGIRISTAINSARIA, MEDIKUNTZAKO IKERKETA-LANETARAKO

Lanak 2015eko apirilaren 30a bainolehenago helarazi behar dira GipuzkoakoSendagileen Elkargora.

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 4