EGUN HANDIA, IZASKUNEN JON MIRANDAegun osoan aritu ziren bertsolariak eta arratsaldean dantza saioa...

8
Osasunari buruzko hitzaldiak antolatu ditu Asuncionek ‘Osasuna kalean’ kanpaina abiarazi du klinikak; lau saio antolatu dituzte uztailaren 11 bitarte // 2 JAIAK EGUN HANDIA, IZASKUNEN Ibarrako Izaskun auzoko festak izan dira asteburuan; atzo bukatu zituzten, egun handiarekin, eta ohi bezala Anjel Mari Peñagarikano eta Sebastian Lizaso izan ziren bertsotan eguerdian, eta Alurr taldea, arratsaldean // 3 JON MIRANDA ASTEARTEA 2019/06/11 7. urtea, 1.072. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Tolosa CF Euskal Ligako taldea ez da finalean izango Bigarren Mailarako igoera lortu zuten, baina ezin izan dute Aurrera de Vitoria garaitu // 7 Energia aurrezten laguntzeko kanpaina Superheroien I. Topaketa egin dute Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira // 5

Transcript of EGUN HANDIA, IZASKUNEN JON MIRANDAegun osoan aritu ziren bertsolariak eta arratsaldean dantza saioa...

Page 1: EGUN HANDIA, IZASKUNEN JON MIRANDAegun osoan aritu ziren bertsolariak eta arratsaldean dantza saioa eta erromeria izan ziren jaiak amaitzeko Erredakzioa Ibarra Ostiralean hasitakoa

Osasunariburuzkohitzaldiakantolatu dituAsuncionek

‘Osasuna kalean’ kanpainaabiarazi du klinikak; lau saio antolatu dituzteuztailaren 11 bitarte //2

JAIAKEGUN HANDIA, IZASKUNENIbarrako Izaskun auzoko festak izan dira asteburuan; atzo bukatu zituzten, egun handiarekin, eta ohi bezalaAnjel Mari Peñagarikano eta Sebastian Lizaso izan ziren bertsotan eguerdian, eta Alurr taldea, arratsaldean //3

JON M

IRAN

DA

ASTEARTEA2019/06/11

7. urtea, 1.072. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Tolosa CFEuskal Ligakotaldea ez dafinalean izangoBigarren Mailarako igoeralortu zuten, baina ezin izan dute Aurrera de Vitoria garaitu //7

EnergiaaurreztenlaguntzekokanpainaSuperheroien I. Topaketaegin dute IngurumenarenNazioarteko Egunaren harira //5

Page 2: EGUN HANDIA, IZASKUNEN JON MIRANDAegun osoan aritu ziren bertsolariak eta arratsaldean dantza saioa eta erromeria izan ziren jaiak amaitzeko Erredakzioa Ibarra Ostiralean hasitakoa

Asuncion klinikakkalera gerturatuko duosasunaren gaia ‘Osasuna kalean’ kanpainaren barruan, lau saio izango diraZerkausian. Artrosiari buruzkoa izan zen atzo, eta bukatzekotailer berezia egingo dute zuzeneko sukaldaritzarekin.

Josu Artutxa Dorronsoro

Tolosako Asuncion klinikak,bertako Assumptio Proinnovafundazioaren bitartez, Osasunakalean kanpaina jarri berri dumartxan. Zerkausian egingo di-ren 4 hitzaldiz eta tailerrez bete-tako ekimena da, eta lehen saioa,atzo izan zen. Gainerakoak, ekai-naren 20an, eta uztailaren 4eaneta 11n izango dira. «Helburua,osasunaren gaia kalera gertura-tzea da. Espezialisten ohiko saio-ei, aire dinamikoago bat emangodie, bide batez, ohitura osasun-tsuei edo egunerokoan eraginaduten gaiak landuz», azaldu duRegina Martinez klinikako ko-munikazio arduradunak.Atzo eman zioten hasiera kan-

painari, artrosiaren kausen, on-dorioen eta tratamenduen ingu-ruko hitzaldiarekin. Javier Eliaseta Arturo Diaz klinikako trau-matologoek hartu zuten hitza.Maiatzean, Topic-en eskaini zu-ten hitzaldi bera, interes handiapiztu zuelarik. Orduan, jendeasko sartu ezinik geratu zen; horidela eta, entzun ezin izan zutenhorien mesedetan, saioa errepi-katzea erabaki zuten.Hurrengo saioa, hilaren 20an

izango da. Joseba Muñoz geria-trak, adineko pertsonen desnu-trizioari buruz hitz egingo du.«Garrantzi handia duelako hau-tatu dugu gaia. Gizartea adineangorantza doanez, jendeak zahar-

tzarora ahalik eta autonomoenheltzeko ohitura osasuntsuakzeintzuk diren ezagutu behardu, adibidez, elikadura egokia-ren garrantzia. Arrazoi ezberdi-nengatik, desnutrizioa adinekopertsonekin loturiko arriskua da,eta hori saihestea garrantzitsuada», dio Martinezek.Behin sanjoanak igarota, be-

rriz helduko diete hitzaldiei. Uz-tailaren 4an, osteguna, izango dahirugarren saioa. Maite Lopezeta Salud Garcia, klinikako kirur-gia zerbitzuko medikuek, azale-ko minbiziaren prebentzioaz etatratamenduaz hitz egingo dute. Azkenik, eta kanpainari behar

bezalako amaiera emateko, uz-tailaren 11n egingo dute azkensaioa. Bihotzeko arazoen arris-kuez eta bere faktoreez hitz egin-go dute Arianne Nuñez nutrizio-nistak eta Luis Sollet kardiologo-

ak. Hala ere, ez da ohiko saio batizango, Hika txakolindegiko Ro-berto Ruiz sukaldari tolosarrak,zuzenean menu bat prestatukoduelako, bertaratzen direnekdastatu ahal izateko.

Dozenaka lagun bildu ziren, atzo, Zerkausian, artrosiaren inguruko hitzaldian. J. A.

Enpresenlehiakortasunasustatuko duudalak, diruzHilaren 30a bitarte aurkeztu daitezke,udalean, diru laguntzak jasotzekoproposamenak. Zientzia eta teknologiaalorreko ETEei zuzendua dago.

J. Artutxa

Sektore industriala da Tolosakoenplegu sortzaile nagusia, batezere, enpresa handiei zerbitzua es-kaintzen dieten enpresa txiki etaertainak (ETE). Behar hori ikusita,enpresen lehiakortasunerako dirulaguntzaren ordenantza sortuzuen iaz udalak, eta orain bigarrendeialdia argitaratu du. Horrela,Apatta industriaguneko 50 langilebaino gutxiagoko enpresen jar-duera sustatuko du. Hilaren 30abitarte aurkeztu daitezke propo-samenak. 15.000 euroko maileguaezarri da, bertako enpresen berri-kuntza indartu asmoz.Zientzia eta teknologien alo-

rrak lehenetsiko dira. Eskatzailebakoitzari emango zaion diru la-guntzaren gehienezko zenbate-koa ezingo da izan proiektuarenkostuaren %75a baino handiagoa,ezta 3.000 eurotik gorakoa ere.

Lehiaketa bidez esleituko dira,eta Ekonomia Garapenaren sailaarduratuko da prozesuaz.Olatz Peon funtzioetan alkate-

ak esan du, industria-jarduerenlehiakortasunari balio erantsihandiko zerbitzu eta produktue-kin eutsi ahal izateko, beharrez-koa dela enpresetan berrikuntzasustatzea, «ikerketaren bitartez,ezinbestekoa da garapenari hel-tzea, soluzio berri eta eraginkorreibide emango dieten proiektuaksortuz. Aldi berean, Lanbide He-ziketak dakarren jakintza eta gai-tasuna garrantzitsuak dira, etor-kizuneko langile kualifikatuakprestatzeko. Gainera, industriaeskumena Eusko Jaurlaritzarenabada ere, urrats ugari eman ditu-gu, tartean, Emari gunea». Eska-bideari, dokumentazioari etadeialdiari buruzko informazioa,www.tolosa.euswebgunean kon-tsulta daiteke.

Apirilean, 1.217 TAOordainketa egin zirenMugipark aplikazioanJ. Artutxa

Martxoan jarri zen abian Mugi-park aplikazioa, TAO aparkale-kuetan mugikorrarekin ordain-tzeko sistema berria, alegia. Hi-labete horretan, 178 operaziogauzatu ziren mugikorra erabi-liz. Azken asteetan, baina, go-ranzko joera mantendu du, api-rilean kopuru hori zazpi bider bi-derkatu baita. 1.217 ordainketaegin dira Mugipark aplikazioaerabiliz, guztira gauzatutakooperazioen %3,16. TAO makinetan egiten diren

eragiketa guztiak mugikorretikegitea ahalbidetzen du aplika-zioak. Erabiltzaileek, «erosota-

sunean eta erraztasunean» ira-bazten dutela nabarmentzen duudaltzaingoak. «Edozein leku-tan egonda ere, urrunetik kudea-tu daiteke zerbitzua, autora ber-taratu beharrik gabe». Parkimetroetan burutzen di-

ren tramite guztiak egin daitezkeaplikazioan, esaterako, aparka-tze denbora luzatu edo egokitu,isunak kudeatu edota frogagi-riak eskatu. Ordainketa mugiko-rraren bitartez eginda, gainera,ibilgailuan ez da ordainagiririkutzi behar, TAO kudeatzaileakmatrikularen bitartez egiazta-tzen baitu ordainketa. Aplikazio-an matrikula ezberdinak sartudaitezke ordainketak egiteko.

‘OSASUNA KALEAN’Ekainak 20, osteguna

18:00. ‘Desnutrición y fragilidad enlas personas mayores’ hitzaldia.

Uztailak 4, osteguna

18:00. ‘Cáncer de piel: Prevención ytratamiento’ hitzaldia.

Uztailak 11, osteguna

18:00.Elikadura osasuntsuari etabihotzeko arazoei buruzko saioa etazuzeneko sukaldaritza tailerra.

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2019ko ekainaren 11

Zerbitzaria

Tolosa. Ikatza taberna, lanaldi osoanlan egiteko zerbitzari bila dabil. Inte-resatuek, bidali kurrikuluma [email protected] deitu 625 704 885 zenbakira.

Zaintzailea

Tolosa.Abuztuan, ordezkapen ba-terako, emakume bat behar da, goi-zez, adineko bat zaindu eta etxekolanak egiteko. Euskaraz jakiteak le-hentasuna izango du. Informaziogehiagorako, deitu 680 455 167 te-lefono zenbakira, 17:00etatik aurre-ra (Miren).

IRAGARKI LABURRAK

Page 3: EGUN HANDIA, IZASKUNEN JON MIRANDAegun osoan aritu ziren bertsolariak eta arratsaldean dantza saioa eta erromeria izan ziren jaiak amaitzeko Erredakzioa Ibarra Ostiralean hasitakoa

Izaskunen bildudira festazaleakFesta egun betea ospatu zuten atzo, Ibarrako auzoan;egun osoan aritu ziren bertsolariak eta arratsaldeandantza saioa eta erromeria izan ziren jaiak amaitzeko

Erredakzioa Ibarra

Ostiralean hasitakoa atzo amai-tu zen. Giroa izan dute lagun as-teburuan Izaskunen eta atzo, os-pakizunak borobiltzeko, egunhandia izan zuten. Meza ostean,hamaiketakoa eta bertsolarienlehen jarduna izan zen Ibarrakoauzoan. Anjel Mari Peñagarika-no eta Sebastian Lizaso gertura-tu ziren bertara.Atzo arratsaldean Alurr dan-

tza taldearen emanaldiaren os-tean gozokiak banatu zituztengaztetxoen artean. Loatzo musi-ka eskolako soinu jotzaileenerromeria izan zen bertsolarienbigarren saioaren ondotik etahorrekin amaiera eman zietenatzo Izaskun auzoan urtero egi-ten dituzten jaiei.

Goiko irudian larunbatean auzoan izan ziren ekitaldiak, eta behean, atzoko jai eguneko uneak. E. MAIZ / J. MIRANDA

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko ekainaren 11

ARRATZAINEN BERRITZEAArratzaingo hezkuntza zentroko pilotalekua estali, partzial-ki itxi eta parkea hobetzeko, 72.683 euroko diru laguntza es-kainiko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak. Udal jabe-tzako eraikinetan hobekuntza lanak egitera bideratutako la-guntza ekonomikoa, «garrantzitsua» dela esan du udalak. J. M.

Elbarrena jaiakiragartzeko kartellehiaketa martxan daZIZURKIL // Lanak ekainaren30era arte udal bulegoetan edoliburutegian aurkeztu beharkodira, edo bestela,[email protected]. Paperean din A4 formatuan aur-keztu beharko dira kartelak edodigitalean JPG formatuan. Le-hen saria eskuratzen duenak 150euro jasoko ditu eta herri afarira-ko bi txartel.

Asteasukobidegorrian ibiltzekohitzordu berria biharZIZURKIL // Udalak, Elizpe erreti-ratu elkartearekin elkarlanean,Pausoka Adinak Ez Du Inportaekimena egingo du bihar. Hiruibilbide izango dituzte aukeran,luzera desberdinekoak, bakoi-tzaren gaitasunaren arabera batedo bestea aukeratzeko.10:00etan abiatuko dira elkarte-tik, eta 12:00etan hamaiketakoaegingo dute plaza inguruan.

Larunbateko janaridastatzean izenemateko aukeraAMASA-VILLABONA // Amasa-Vi-llabonako emakumeen lehenen-go topaketen barruan, Berduraplazan, lurralde ezberdinetakoemakumeen arteko janari dasta-tzea izango da larunbatean. Bo-rondatea baino ez da kobratukoeta izen emateak bihar arte egindaitezke [email protected] edoKaori faktorian.

L arunbateanzabaldu zuendenboraldiaAsteasukoigerilekuak

Irailaren 8ra bitartean,egunero egongo da zabalik,11:00etatik 20:00etara;abonuak eskuratzekoaukera dago udaletxean

Erredakzioa Asteasu

Abonu berriak egiteko edo urte-ko abonuak eguneratzeko, Aste-asuko udaletxera gerturatu be-harko da, astegunetan 09:00eta-tik 14:00etara. Aurreko urtekotxartelak aurkeztu beharko diraeskaerak egiterako orduan etagaldu edo berria behar duenak, 5euro ordaindu beharko ditu. Es-kaerak egin ahal izateko, une be-rean egin beharko da ordainketaedo Kutxabankeko kontu ko-rrontean diru sarrera egin izana-ren ziurtagiria aurkeztu beharkoda.Hiru urtez azpiko umeek do-

hainik izango dute sarrera. Ha-mabost urtez azpikoek 4 euro etahortik gorakoek 6 euro ordaindubeharko dituzte eguneko. Arra-tsaldeko 17:00etatik aurreramerkeagoa izango da sarrera,gaztetxoek (15 urtetik azpikoek)3,50 euro eta helduek 5 euro or-daindu beharko dituzte.Denboraldi osorako abonu

pertsonalak edo familiarrak eginahal izango dira eta asteasuarrekabantailak izango dituzte prezio-an. Eskuorri batean eman dituAsteasuko Udalak igerilekuareninguruko argibide guztiak.

Page 4: EGUN HANDIA, IZASKUNEN JON MIRANDAegun osoan aritu ziren bertsolariak eta arratsaldean dantza saioa eta erromeria izan ziren jaiak amaitzeko Erredakzioa Ibarra Ostiralean hasitakoa

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2019ko ekainaren 11

ELOLARENTZAT, EUSKADI SARIALanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua ospatu zen pasa den astean, Donostiako KursaalJauregian. Tolosaldea Lanbide Heziketako zuzendari ohia bertan izan zen Lanbide HeziketaEuskadi Saria jasotzen, ikastetxeko kideez inguraturik. Joxe Mari Elolaren ibilbidea saritudute Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresuan. Joxe Mari Elola Tolosaldea LH-ko lehenzuzendaria izan zen. Ondoren, Teknikako Berrikuntza Zentroa berak jarri zuen martxan, etahan ere lehen zuzendaria izan zen. Iaz hartu zuen erretiroa, eta ordura arte, azken lau urtee-tan, berriro ere Tolosaldea LH-ko zuzendaria izan zen. ATARIA

111 Akademiaren saria jaso du Canok‘Fakirraren ahotsa’nobelarengatik jaso du saria Harkaitz Cano idazleak

Jon Miranda Amasa-Villabona

Amasako Hika txakolindegianeman diote 111 Akademiako ki-deek saria Harkaitz Canori, Faki-rraren ahotsa iaz argitaratutakoliburuen artean onena dela iri-tzita. Txakolindegiaren upate-gietara bisita laburra egin ondo-ren, Olatz Prat, Josune Marin,Txema Garces eta Joxan Goikoe-txeak eman zioten hasiera saribanaketa ekitaldiari.Saritutako lanaren printza ba-

tzuk eman zituzten 111 Akade-miako kideek eta ondoren hitzahartu zuen Jon Unanuek, akade-miako buruak, Fakirraren aho-tsa nobelaren inguruan irakurle-ek egindako iruzkinetako batzukirakurriz: «Irakurle askorentzathistoriografiak berak emangozukeen emaitza baino egiantze-

koagoa lortu du; garbi utziz lanhandia egin behar izan duela fik-zio hori osatzeko. Baina Canokbiografia bikain fikzionatzeabaino askoz gehiago egin du: bi-zitzak dakarkigun haustura uga-riren aurrean hausnar bideak es-

kaintzen dizkigu, eta ez nola-nahikoak».

IRAKURLE GUZTIAK ESKERTUTASaritutako liburuaren larruz ko-adernaturiko alea eman zion Ai-nara Maia akademiako kideakidazleari, eta Ariane Obineta Ma-nuel Larramendi kultur bazku-neko lehendakari berriaren es-kutik jaso zuen Harkaitz Canokagiria.

Harkaitz Cano idazlea, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian, 111 Akademiaren saria jasotzen eta eskertzen. JON MIRANDA

Eskertuta jaso zuen saria. Fa-kirraren ahotsa nobelari eskertopatu dituen irakurle moten be-rri eman zuen bere hitzaldian.«Denei ematen dizkiet eskerrak,ni ere irakurle horietako bat izannaizelako momenturen batean,beraz, mila esker bihotzez».Hika txakolindegiko Roberto

Ruiz sukaldariak prestatutakozizka-mizkak dastatu zituztensari emate ekitaldira gerturatu-

takoek. Hiru fasetan banatuta102 kidek parte hartu dute boz-ketan, eta azken fasean, KatixaAgirreren Amek ez dute eleberriaizan du lehiakide Harkaitz Cano-ren nobelak. 111 Akadameriaren sariaren

23. edizioa izan da aurtengoa etaLasarteko idazleari bigarren al-diz eman diote, aurrez 2011 urte-an, Twist eleberriagatik jaso bai-tzuen ohorezko aipamena.

Page 5: EGUN HANDIA, IZASKUNEN JON MIRANDAegun osoan aritu ziren bertsolariak eta arratsaldean dantza saioa eta erromeria izan ziren jaiak amaitzeko Erredakzioa Ibarra Ostiralean hasitakoa

Energia aurreztea edota aurrezten ikastea helburu duen kan-paina martxoan jarri zuten martxan, eta ostiralean eman zio-ten amaiera Superheroien I. Topaketarekin, Tolosan. Tolo-saldea Garatzenek eskualdera begira eginiko egitasmoa da.Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, eskualdekogaztetxoentzat antolatu zuten topaketa Zumardiaundian. E. M.

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko ekainaren 11

ARTEA ETA ARTISTAK, MADE IN TOLOSANArtista eta artisauei espazio bat ematea du helburuen artean Made in Tolosa azokak. Bosga-rren urtez antolatu dute, eta zortzi postu jarri zituzten. Box.a Arte Elkarteak antolatzen du etaTolosaldeko artista eta artisau guztiak azokan parte hartzera gonbidatzen dituzte, beren lanaezagutzera emateko. Ilustrazioak, gantxilloa, moda jasangarria edota argazkilaritza bildu zi-ren postu ezberdinetan; beraien artean elkartzea eta ezagutzea ere badu helburu azokak. E. MAIZ

TOLOSAKO BABARRUNA EREIN DAErein gurea dena lelopean Herrikide eta Samaniego ikastetxeetako 40 ikaslek hartu zutenparte Zerkausian egin zen ekitaldian. Ikasle bakoitzari loreontzi bana oparitu zitzaion Tolo-sako Babarrunaren alearekin etxera eramateko. Tolosako Babarrunaren Ekoizle elkartekoXabier Goikoetxeak eman zizkien azalpenak. Tailer ezberdinak egin zituzten, eta babarruna-ren atzean dagoen lana eta baserritarren bizipenak ezagutzeko aukera izan zuten. JON MIRANDA

HERRIA DANTZAN, GAZTE FESTETANOstiralean hasi ziren Ibarrako Gazte Festak, eta hiru egunez festa egiteko aukera izan da. Mu-sika izan da protagonista nagusia hiru egunetan, eta gauak bildu du jende gehien, baina dan-tzak ere bere tartean izan du gazteen egitarauan. Herriko Alurr dantza taldeak, bai ostiraleaneta baita larunbatean ere emanaldia eskaini zuen herritarren aurrean. ENERITZ MAIZ

SUPERHEROIAK EREDU

Page 6: EGUN HANDIA, IZASKUNEN JON MIRANDAegun osoan aritu ziren bertsolariak eta arratsaldean dantza saioa eta erromeria izan ziren jaiak amaitzeko Erredakzioa Ibarra Ostiralean hasitakoa

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eusASTEARTEA, 2019ko ekainaren 11@TOLOSALDEAKIROL

Michelena eta Urangahirugarren, EuskadikoTxapelketan

Erredakzioa Tolosa

Tolosako Ferialekuan bildu zi-ren larunbatean, gizonezkoenEuskadiko 17 urte azpikoen txa-pelketako gazteak. Maila onekoboleibolaz gozatzeko aukeraizan zuen bertara joan zen orokgoiz osoan zehar. Tolobolei klu-beko bi bikote izan ziren lehian:Michelena eta Uranga hiruga-

17 urtez azpikoEuskadiko HondartzaBolei Txapelketajokatu da Tolosan

rren geratu zen, eta Oyarzabaleta Artola bikotea seigarren.Sei bikote aritu ziren nor baino

nor, eta azkenean, sestaoarrenarteko final baten ondoren, erraznagusitu zen Sanchez-Sanchezbikotea. Txapelketari dagokio-nez, bi taldetan banatutako li-gaxka jokatu zuten lehenik. Guz-tira, bikote bakoitzak hiru parti-da jokatu zituen eta horrelageratu zen azkenean sailkapena:1. Sanchez-Sanchez (Club Volei-bol Sestao); 2. Gallo-Ruiz (ClubVoleibol Sestao); 3. Michelena-Uranga (Tolobolei); 4. Ureta-Ga-rrastegi (Madre de Dios); 5. Fe-

drini-Fernandez (Madre deDios); eta 6. Oyarzabal-Artola(Tolobolei). Tolosarrentzat lehen espe-

rientzia izan zen maila honetakotxapelketa batean, eta benetan,urduritasunak urduritasun,maila ederra eman zuten bi biko-teek. «Gozatua ere hartu zuteneta aurrerantzean borrokan ja-rraituko dute», azaldu dute Tolo-boleitik. «Toloboleik badaukahorrelako txapelketak Tolosaraekartzeko asmoa. Kirol honi To-losaldean ere eman diezaiogunmerezi eta behar duen indarra»,gaineratu dute.

Bederatzi segalariabiatuko diraGipuzkoakotxapelaren bila

Erredakzioa Asteasu

Asteasuko Bulano baserriarenbelardietan hasiko da Gipuzkoa-ko Sega Txapelketa, igande ho-netan. Bederatzi segalari arikodira lehian, horietatik lau es-kualdekoak. Parte hartzaileak bimultzotan banatuta ariko dira,30 minutuko lanean, eta finale-rako txartela multzo bakoitzekolehen bi sailkatuek lortuko dute.Finala ekainaren 23an jokatuko

da, Abaltzisketan. Iaz JokinEtxeberriak irabazi zuen txapela.Bedaion bizi den amasarra JulenGabirondori gailendu zitzaion. Igandean, lehenengo kanpo-

raketa 11:30ean hasiko da. Ber-tan parte hartuko dute Julen Ga-birondo Izetak, Suharri Irazusta-barrena Arbelaitzek, MikelLizartza Colomo tolosarrak etaJon Otegi Odriozolak. Bigarren kanporaketa

12:00etan hasiko da, eta bertanparte hartuko dute Jokin Etxebe-rria Peñagarikanok, Arkaitz Ar-teaga Bereziartua baliarrainda-rrak, Jesus Mari Ormaetxea Te-lletxea Urki orendaindarrak,Iban Pardo Andresek eta JokinUrretabizkaia Berasategik.

Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten jokalariak. TOLOBOLEI

Tolosaldea seigarren, Lekeitioko uretan

Erredakzioa

Igandean jokatu zen LekeitiokoIX. Ikurrina, traineru denboral-dia hasi aurreko azken estropa-da. Probak alde batera utzita, az-ken sailkapenean, Euskotren Li-gako lau traineruentzat izanziren lehen lau postuak. Tolosal-dea trainerua seigarrena izanzen helmugan, Orio irabazlea-rengandik 46 segundora. Lauga-rren postua, aldiz, bost segundo-

Oriok nagusitasunezirabazi du, eta EuskoTreneko lau traineruakaurrean sartu dira

ra geratu zitzaien eskualdekoarraunlariei. Lehen luzean finibili ziren TAK-ekoak, hor bai,laugarren eginez. Ziaboga ondo-ren, ordea, atzera egin zuten etabigarren itzulian zazpigarrendenbora onena egin zuten. Azke-nean, Zumaiaren atzetik sailka-tu ziren eskualdekoak.Azken sailkapena ondorengoa

izan zen: 1. Orio, 11.51,00; 2. Hon-darribia, +22,11; 3. Arraun Lagu-nak, +34,50; 4. Donostiarra,+41,97; 5. Zumaia, +44,00; 6. To-losaldea, +46,05; 7. Kaiku,+48,75; 8. Hibaika, +1.05,61; 9.Deustu, +1.08,55; 10. Isuntza,+1.29,04; eta 11. Ondarroa,+1.43,90. Tolosaldea trainerua, aurreko astean Ondarroako uretan. IÑAKI SUAREZ

Eskualdetik lausegalari ariko dira,tartean JokinEtxeberria egungotxapelduna

Jokin Etxeberria, iazko Gipuzkoako Txapelketaren finalean. IRATI SAIZAR

Page 7: EGUN HANDIA, IZASKUNEN JON MIRANDAegun osoan aritu ziren bertsolariak eta arratsaldean dantza saioa eta erromeria izan ziren jaiak amaitzeko Erredakzioa Ibarra Ostiralean hasitakoa

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko ekainaren 11 @TOLOSALDEAKIROL

Iñaki Olano, Zaldibiakolehen lasterketan garaileProba luzean irabazidu altzotarrak; probamotzean, LaianeArrospide tolosarrabigarren izan da

Erredakzioa

Larunbatean egin zen Zaldibia-ko Mendi Lasterketaren lehenedizioa eta bertako 27 kilometro-ko proba luzea Iñaki Olano altzo-tarrak eta Ainhoa Sanz urretxua-rrak irabazi zuten. Hauen atze-tik, gizonezkoetan bigarrenaIbon San Miguel lekeitiarra etahirugarrena Xabier Macias iruin-darra izan ziren; eta emakumez-koetan bigarren postuan LaidaElizegi zaldibiarra eta hirugarre-

nean Sonia Lopez ermuarra izanziren.15 kilometroko proba motzean

berriz, Gartzen Elejabarrietaabadiñoarra eta Ainhoa Jauregiurnietarra nagusitu ziren. Biga-rren emakumezkoa LaianeArrospide tolosarra izan zen etahirugarrena Irati Larrañagausurbildarra. Gizonezkoei dago-kienez, bigarrena Iker Digeshuartearra izan zen eta hiruga-rrena Josu Urrestarazu idiaza-baldarra.

AZPIROZ, 4. TENERIFENIon Azpiroz berastegiarrak lau-garren postua lortu du TenerifeBluetrail ultratrail proban. Azpi-roz faboritoetako bat zen pro-ban, eta lehen postuetan jarri

zen proba hasi eta berehala. Bai-na lasterketan zehar urdailetakoarazoak izan zituen eta baitamendiko gaitza ere, Teide men-diaren igoeraren azken zatian.Kontuan izan behar da korrika-lariak itsaso mailatik 3.555 me-trotara igotzen direla proba ho-rretan.Berastegiarrak arazoei aurre

egin zien eta ia lasterketarenamaiera arte hirugarren postuanmantendu zen. Baina zortzi kilo-metro falta zirela, erorketa izanzuen eta ezin izan zuen korrikaegin helmugara arte. Atzetik ze-torren korrikalariak aurre hartuzion, azkenik laugarren postualortuz. Podiumera igo ahal izanzuen berastegiarrak senior mai-lan, hirugarren sailkatu baitzen.

Iñaki Olano, helmuga zeharkatzen. ZALDIBIA.ORG

Laiane Arrospide, helmuga iritsi berritan. ASIER ZALDUA/GOIERRIKO HITZA

Iritsi da denboraldi historikoaren amaieraTolosa CF EuskalLigako taldeak ezinizan du FederazioKopako finalerakosailkatu

Imanol Garcia Landa Tolosa

Ez zen erraza, baina saiatu diraTolosa CF Euskal Ligako jokala-riak. Bigarren Mailarako igoerahistorikoa lortu ondoren, ema-kumeen talde nagusiak Federa-zio Kopa jokatu du gogo biziz,baina finalerdietan ezin izan dioAurrera de Vitoriari irabazi. «Gure helburua zen ahal zen

gehiena lehiatzea. Aurrera de Vi-

toriaren aurka Tolosan itzulera-ko partida jokatzeko bizirik iritsibehar genuela, eta horrela egingenuen, Gasteizen 3-2 galduta»,esan du Imanol Cabero entrena-tzaileak. «Berazubin saiatu gi-nen, baina azkenean ez zen posi-ble izan eta 1-3 galdu genuen par-tida».Esperantza pixka bat izan zen

lehen zatian, lehen gola jaso on-doren Tolosak berdintzea lortubaitzuen. «Partida irabazten ba-genuen pasa egiten ginen, etaaurrera egin genuen bigarren za-tian, baina kontraeraso bateanbigarrena sartu ziguten, eta osozaila jarri zen partida», esan duCaberok. «Egia esan, azkenean

jokalariek eta teknikoek sentsa-zio oso onekin bukatu genuen.Ikusten da aldea badagoela Biga-rren Mailako talde batekin zen-

Larunbatean Berazubin jokatutako partidaren une bat. ENERITZ MAIZ

bait alorretan, baina ikusten dagure taldeak hobetzeko aukeraere baduela». Partida bukatu eta gero, lehen

minutuetan pena sentitu zutelaesan du entrenatzaileak, bainaberehala hasi zirela egoera horribuelta ematen eta baloratzenegindako denboraldia: «Biga-rren mailara igo gara, eta kopanfinalerdietara iritsi gara, eta da-goeneko jokalariak hasi zirendenboraldi-aurreari buruz gal-detzen». Kanporaketaren aldeokerrena Maddi Garikanoren le-sioa izan da. Belaunean min har-tu zuen joaneko partidan, etaorain ikusi egin beharko da noiz-ko osatu daitekeen. Taldeak oporrak hartu ditu eta

abuztuan hasiko dira berriro en-trenamenduak. Bigarren Mailanlehiakor izatea dute helburu.

Page 8: EGUN HANDIA, IZASKUNEN JON MIRANDAegun osoan aritu ziren bertsolariak eta arratsaldean dantza saioa eta erromeria izan ziren jaiak amaitzeko Erredakzioa Ibarra Ostiralean hasitakoa

BABESTUTAKO EDUKIA

www.ataria.eusASTEARTEA, 2019KO EKAINAK 11Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

TolosaldeaLHII, mundurairekitakoikastetxeaNazioartekotzea egitasmoari esker,Tolosako ikastetxeko 115 kide, ikasleak eta irakasleak, mundukohainbat herrialdetan izan dira.

Tolosaldea LHII-n ez da heziketateknikoa bakarrik ikasten, ikas-leen heziketa integrala bilatzenda. Hor kokatzen du Nazioarte-kotzea Juan Luis Nazabalek,Tolosaldea LHII-ko Nazioartekoproiektuen arduradunak: «Mu-gikortasuna sustatzea gure egin-behar eta helburu garrantzitsue-netako bat da, beste esperientziaeta kultura batzuk ezagutuz, arlopertsonal eta profesionala abe-rasteko».Mundua erabat aldatu da az-

ken urte hauetan eta globaliza-zioa etorri da gurekin geratzeko.Tolosaldea LHII-k urte asko da-rama egoera berri honetara ego-kitu nahian, egitasmo berrietanparte hartzen. Nazioartekotzeahorietako bat da, eta ikastetxekoplan estrategikoaren ardatzeta-ko bat da. «Horregatik atzerrikoeskola, enpresa eta erakundee-kin harremanak sendotzea duguhelburu», argitzen du Juan LuisNazabalek. «Garatzen ari garenesperientzia honen ondorioz,harremanak eta akordioak ditu-gu Europako hainbat ikastetxeeta enpresarekin». Xede horrekin, Tolosaldea

LHII-ko ikasleak duela 17 urtehasi ziren atzerrira joaten en-presetako lan prestakuntza egi-tera. Urteotan, ikasle ugarik ho-rrelako esperientzia bizitzekoaukera izan du. Aurten, adibi-dez, Tolosaldea LHII-an 115 mu-gikortasun egon dira. Ikasleez

gain, irakasleak ere beste herrial-deetan izan direla dio Nazaba-lek: «Gure helburuak irakasle etazuzendaritza-taldeen mugikor-tasuna bultzatzea, atzerrikoikastetxeekin esperientziak tru-katzea, beraien kudeaketa ere-dua, gela tekniko eta tailerrenplanifikazioa eta ekipamenduteknikoa ezagutzea izan dira».

‘ERASMUS +’ ETA ‘PYIRENE FP’Tolosaldea LHII-ko ikasleek biegitasmo nagusiren babesa dutenazioartera joateko unean: Erasmus+ programaren ba-

rruan ikastetxeak bere proiek-tuak ditu, bai goi mailako ikas-ketekin lotutakoak (KA103 beza-la ezagutzen dira) eta baita erdimailakoekin ere (KA102 izenezezagutzen dira). Horretaz gain,Ikaslan, Euskadiko Lanbide He-ziketako Ikastetxe Publikoen El-kartearen partzuergoan ere par-te hartzen du eta urtero, bere es-kutik, hainbat ikasle eta irakaslejoaten dira atzerrira praktikakegitera eta prestakuntza jasotze-ra.Juan Luis Nazabalen esane-

tan, Erasmus + egitasmoarenbarruan beste proiektu bateanparte hartzen ari dira, KA2proiektuan: «Herrialde ezberdi-netako hainbat ikastetxeren el-kartrukeak ahalbidetzen ditu.Gure proiektuak The Guardiansof Europe izena du eta bost he-rrialdetako beste horrenbeste

ikastetxek hartzen dugu parte.Ikastetxeetan ematen diren ara-zo sozialei buruzko ezagutzaareagotzea eta, Europako he-rrialde ezberdinetan, arazohauen aurrean erabiltzen direnirtenbideak zabaltzea diraproiektu honen helburu nagu-siak. Berdintasuna, ziberbull-ying-a, tolerantzia bezalako gaisozialak, kanpaina sozialen bi-dez lantzen ari gara. Bigarrenfase batean, Europako kulturondasuna izango da jomugakogaia». Ikasturte amaierako hiru hila-

beteko praktikak beste herrial-detako enpresatan egitea ereahalbidetzen du Erasmus + egi-tasmoak. PyireneFP proiektua mugaz

haraindiko elkarlanerako besteproiektu bat da eta hemen ereparte hartu dutela aitortu du To-losaldea LHII-ko NazioarteokProiektuen arduradunak. «Ho-rrela, 18-19 ikasturtean, 45 ikasleeta 10 irakasle izan dira IparEuskal Herrian, Iruñean etaPauen eta hango ikasleak eta ira-kasleak gurean. Ekimen honekFrantzia eta Espainia artekomugaz haraindiko esparrua har-

tzen du bere baitan. Ekintzahauek, geografikoki hain gertu-koak eta aldi berean hain ezeza-gunak garen komunitateak hur-biltzen gaituzte».

6 HILABETEKO BEKAKAtzerrian lantegiak dituzten in-guruko enpresekin ere harrema-netan da Tolosaldea LHII, be-raien beharrak antzemateko etaGlobal Training beken egita-rauan barne, lantegietan gu-txienez 6 hilabetez irauten du-ten praktikak burutzeko. Bekahauek Euskal Herriko unibertsi-

tate-titulazioa edo goi-mailakolanbide heziketa titulazioa du-ten gazteentzat zuzenduta dau-de eta Eusko Jaurlaritza eta bes-te euskal erakunde batzuen bi-dez sustatzen dira.Proiektu guzti horien bidez,

azken urteotan hainbat europarherrialdetara mugitzeko aukeraizan dute Tolosaldea LHII-koikasle eta irakasleek. Zerrendahorretan agertzen dira: Italia,Polonia, Erresuma Batua, Nor-vegia, Finlandia, Danimarka,Frantzia, Portugal, Irlanda, Mal-ta, Alemania,...

Lanbide heziketako ikasleak, Juan Luis Nazabal alboan dutela, Wroclaw-eko Rynek-en (Polonia). TOLOSALDEA LHII

Nazabal Fabrianon (Italia), Tolosaldea LHII-ko ikasleekin. TOLOSALDEA LHII