EGA AHOZKO PROBA - euskadi.eus · EGA AHOZKO PROBA Prozedura Euskararen Gaitasun Agiria AHOZKO...

4
EGA AHOZKO PROBA ● Prozedura Euskararen Gaitasun Agiria AHOZKO PROBA 1. AHOZKO PROBA HONELA DA. Sarrerako azalpenak (10 bat minutu + zalantzak argitzea = 15 minutu). 1. urratsa: Entzutezkoaren Ulermena ariketa (30 minutu). 2. urratsa: Irakurgaia prestatzea (20 minutu). 3. urratsa: binaka, epaimahaira, Azalpena eta Elkarrizketa ariketak egiteko (20 minutu). (Telefonoa itzalita eta gordeta eduki beharko da eta identifikazio dokumentua eskura). 2. SARRERAKO AZALPENAK: Ariketen zer-nolakoak. Zer hizkuntza molde erabili. Epaimahaia. Jokabide Kodea. Kalifikatzeko irizpideak. 3. ENTZUTEZKOAREN ULERMENA ariketa (30 bat minutu) Ikus-entzunezko materialen bidez (grabazio edo proiekzio zati batzuk), atalka antolatuak, aukera anitzeko galderen (a-b-c) erantzunak aukeratu behar dira. Gutxienez 20 item edo galdera izaten dira. Amaieran, erantzun-orrian markatu behar dira aukeratutakoak. HEZKUNTZA SAILA

Transcript of EGA AHOZKO PROBA - euskadi.eus · EGA AHOZKO PROBA Prozedura Euskararen Gaitasun Agiria AHOZKO...

Page 1: EGA AHOZKO PROBA - euskadi.eus · EGA AHOZKO PROBA Prozedura Euskararen Gaitasun Agiria AHOZKO PROBA 1. AHOZKO PROBA HONELA DA. Sarrerako azalpenak (10 bat minutu + zalantzak argitzea

EGA ● AHOZKO PROBA ● Prozedura

Euskararen Gaitasun Agiria

AHOZKO PROBA

1. AHOZKO PROBA HONELA DA.

Sarrerako azalpenak (10 bat minutu + zalantzak argitzea = 15 minutu).

1. urratsa: Entzutezkoaren Ulermena ariketa (30 minutu).

2. urratsa: Irakurgaia prestatzea (20 minutu).

3. urratsa: binaka, epaimahaira, Azalpena eta Elkarrizketa ariketak egiteko (20 minutu).

(Telefonoa itzalita eta gordeta eduki beharko da eta identifikazio dokumentua

eskura).

2. SARRERAKO AZALPENAK:

Ariketen zer-nolakoak.

Zer hizkuntza molde erabili.

Epaimahaia.

Jokabide Kodea.

Kalifikatzeko irizpideak.

3. ENTZUTEZKOAREN ULERMENA ariketa (30 bat minutu)

Ikus-entzunezko materialen bidez (grabazio edo proiekzio zati batzuk), atalka

antolatuak, aukera anitzeko galderen (a-b-c) erantzunak aukeratu behar dira.

Gutxienez 20 item edo galdera izaten dira.

Amaieran, erantzun-orrian markatu behar dira aukeratutakoak.

HEZKUNTZA SAILA

Page 2: EGA AHOZKO PROBA - euskadi.eus · EGA AHOZKO PROBA Prozedura Euskararen Gaitasun Agiria AHOZKO PROBA 1. AHOZKO PROBA HONELA DA. Sarrerako azalpenak (10 bat minutu + zalantzak argitzea

EGA ● AHOZKO PROBA ● Prozedura

4. AZALPEN ariketa.

Prestaketa: irakurgaia jaso eta 20 minutu.

Gidoi labur bat egin daiteke (ez esaldi

luzeak, edo pasarteak). Gidoi hori

epaimahai aurreko azalpenean

begiratzeko eduki daiteke, baina testua

ez.

Hitz egiteko, 5 bat minutu bakoitzak.

Lagunaren azalpena ere arretaz entzun

behar da: amaitzean, galderaren bat

egin ohi da azaldutakoaz, labur

erantzuteko.

Denbora betetzea azterketariari berari

dagokio.

Aztertzaileek galderaren bat eginez

lagundu dezakete.

5. ELKARRIZKETA ariketa.

Gaia aztertzaileek banatzen dute. Gai

bera da, baina bi ikuspetitatik emana,

lagun bakoitzak berea defenda dezan.

Azterketariek nork bere ikuspuntuari eutsi,

arrazoitu eta beste konbentzitzen

ahalegindu behar dute. Ez da derrigorra

beti ezadostasuna azaltzea.

Azterketariei orritxo bana emango zaie,

gaiari buruzko irudi eta testu laburrekin.

Tartetxo baten ondoren bakoitzak zer

ikusten duen azaldu beharko du (hari

nagusiak) labur (minutu erdian) eta gero

hasiko da bat-bateko saioa. Komeni da

batak besteari hitz egiten uztea,

bestearen esanak entzutea eta entzun

ondoren erantzutea.

Azken batean, solaskidearekin jarduteko

gaitasuna neurtu nahi da.

Denbora: ariketa honetan, bi azterketariak

10 bat minututan arituko dira hizketan.

Page 3: EGA AHOZKO PROBA - euskadi.eus · EGA AHOZKO PROBA Prozedura Euskararen Gaitasun Agiria AHOZKO PROBA 1. AHOZKO PROBA HONELA DA. Sarrerako azalpenak (10 bat minutu + zalantzak argitzea

EGA ● AHOZKO PROBA ● Prozedura

6. Bi ariketetako bat, gutxienez, euskara batuan egin behar da.

7. Hizkuntza-erregistroari dagokionez, AZALPEN ariketan erregistro formal samarra, idatzitik

hurbil legokeena erabili behar da. ELKARRIZKETAn, ez da beharrezkoa hain erregistro

formala erabiltzea, norberaren euskalkian ere egin daiteke, baina kontuan harturik lagun

ezezagun batekin ari zaretela eta elkar ulertu behar duzuela; alegia, funtsezkoa dela

ahozko jardunean ondo moldatzea elkarrekin.

8. Bi aztertzailek osatzen dute.

Saioa batek bideratzen du (elkarrizketatzailea): ariketen aurkezpen laburrak, galderak...

Beste aztertzailea (alborago, apur bat urrunduta dagoena) bereziki oharrak hartzeaz

arduratzen da eta isilik egon ohi da.

9. Azterketariek saioa gidatzen duen aztertzaileari jari behar diote arreta. Berarekin hiruki edo

triangelu moduko bat osatzen dute.

10. Aztertzaileek egin ditzaketen adierazpenak (“Bai, nahiko”, “Ongi”...) Ez dute

kalifikazioarekin zerikusirik, ezpada esandakoa aditu dela, denobara bete dela...

11. ALTE erakundeko kide izanik, zuzen jokatzen ahalegintzen da EGA. Horrela, aztertzaileek

jokabide kode baten arabera dihardute. EGAk bereziki zaintzena du diskriminaziorik ez

gertatzea: azterketarien artean, materialekin, ezintasunen bat dutenekin... Horretarako,

behar diren prozedurak eta bitartekoak baliatzen ditu.

12. Proba Idatzian bezala, Ahozko Proba ebaluatzeko EGAk baremo zehatz bat erabiltzen du,

Europako Erreferentzi Markoak C1 mailarako finkaturiko irizpideak kontuan hartzen dituena.

Modu orokorrean esanda, honako alderdietan oinarritzen da kalifikazioa:

AZALPENA. Azalpenaren argitasuna eta egokitasuna, informazioa nola antolatu eta

garatu den, ideia nagusiak jaso ote diren... (komunikatzeko gaitasuna).

JARIOA. Jario (erritmo) egokiko azalpena egin den ala ez; hau da, gutxieneko

abidaduran hitz egiten den edota eten ugari egin den.

ZUZENTASUNA. Batez ere: ergatiboa, deklinabidea, komunztadura, menpeko perpausak

(zehar galderak eta konpletiboak), aditza....

AHOSKERA. Azentua, itonazioa, erritmoa, hitz maileguak ahoskatzeko doinua,

txistukarien ahoskera...

BALIABIDEAK. Elkarrizketan jarduteko gaitasuna, argudioen antolaketa, amore

emateko / ez emateko trebetasuna... Egitura aberatsak/pobreak, gaiarekiko lexiko

zehatza, adierazgarria/eskasa...

Page 4: EGA AHOZKO PROBA - euskadi.eus · EGA AHOZKO PROBA Prozedura Euskararen Gaitasun Agiria AHOZKO PROBA 1. AHOZKO PROBA HONELA DA. Sarrerako azalpenak (10 bat minutu + zalantzak argitzea

EGA ● AHOZKO PROBA ● Prozedura

1. ATALA

Entzutezkoaren ulermena Erantzun-orria Azterketa egunean

konprobatzekoa

Zure datuak jartzeko atala