EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN...

22
1 EEE ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen da 3E2030 2030. urterako Euskadiko Energia Estrategiarekin eta funtsezko tresna da Euskal Energia Erakundearen energia-politikaren plangintzarako dirulaguntzen emateari dagokionez eta helburutzat du, besteak beste, energia-efizientziako eta Euskadiko jarduera-sektore guztietako energia berriztagarrien aprobetxamenduko inbertsioak sustatzea. Honako item hauek hartu dira kontuan Plan hau lantzeko: 3E2030 Euskadiko Energia Estrategian 2030erako markatutako energia-politikaren helburuak. Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa klima-aldaketaren gaineko energiaren erabileraren inpaktua gutxituko duten jarduketak sustatzeko, Energia Jasangarritasunari buruzko Legean eta Klima Larrialdiko Adierazpenean adierazitakoaren arabera. Energia Berriztagarrien Planak (Biomasa, Eolikoa, Geotermia, Ozeanikoa, eta Eguzki- energia Fotovoltaikoa) eta 2017-2020 aldirako Mugikortasun Elektrikoko Plan Integrala, Eusko Jaurlaritzak onartutakoak. Aurreko urteetan jarduketak balioetsi ondoren helburu diren interes publikoak, 2018ko Laguntzen Programa guztien emaitza-txostenen bidez, erabat amaituak, eta 2019ko aurrerapena, oraindik egiten ari direna, jarduketa-ildo guztien analisiarekin: eskaera-kopurua, lotutako inbertsioak, emandako dirulaguntzak, lortutako aurrezkiak, eta abar. Zentzu horretan, EEEren arlo tekniko guztiekin izandako bilerak nabarmentzen dira, 2018/2019 emaitzei buruzko gogoeta bat egiteko. Intereseko agenteekin (patronalak, enpresa-elkarteak, EUDEL, ingeniaritza-enpresak, instalatzaileak, mantentzaileak, energia-zerbitzuetako enpresak, ekipamendu- hornitzaileak, finka-administratzaileak,...) izandako kontaktu eta bilera ugarietan bildutako komentario eta aholkuak, publikoak zein pribatuak, betiere energia- efizientziako maila handiago baten lorpenarekin lotuta, eta, energia-baliabide berriztagarrien aprobetxamendu hobea eta handiagoa, EEE historikoki helburu hori lortzearen atzetik dabilelarik. Aurreko urteetan egindako jarduketen balorazio zorrotza egin da, eta aldi berean baliabide ekonomiko nahikoak erabilgarri daudela kontrastatu da planaren indarraldirako, 2020. urterako. EEEk 1982az geroztik horrelako laguntzen programen kudeaketan duen esperientziak, baita inplikatutako sektoreei buruz (Industria, Garraioa, Zerbitzuak, Bizitokiak, Lehen Sektorea eta Administrazio Publikoak) duen ezagutzak eta sektore horiekin duen etengabeko harremanak ere, egungo teknologiekin lotutakoa barne, objektibotasuna bermatzea ahalbidetzen du subentzionatutako jarduketen ikuspuntutik zein ezarritako laguntzen intentsitateen ikuspuntutik begiratuta. Industria-sektorerako aurreikusitako helburuak, 2019. urtean manufaktura-arloko industria-sektorera eta industrialdeen azpisektorera bideratutako EEEren programen bidez gauzatu direnak, euskal industria-sektorerako laguntzen programa bidez gauzatu ahalko direla espero da, programa hori Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak sustatzen eta Eusko Jaurlaritzako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak kudeatzen duelarik 15 M€-ko aurrekontuarekin 2019-2020 aldirako.

Transcript of EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN...

Page 1: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

1

EEE ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2020.

URTERAKO

1. Sarrera

Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen da 3E2030 2030. urterako Euskadiko Energia Estrategiarekin eta funtsezko tresna da Euskal Energia Erakundearen energia-politikaren plangintzarako dirulaguntzen emateari dagokionez eta helburutzat du, besteak beste, energia-efizientziako eta Euskadiko jarduera-sektore guztietako energia berriztagarrien aprobetxamenduko inbertsioak sustatzea.

Honako item hauek hartu dira kontuan Plan hau lantzeko:

3E2030 Euskadiko Energia Estrategian 2030erako markatutako energia-politikaren helburuak.

Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa klima-aldaketaren gaineko energiaren erabileraren inpaktua gutxituko duten jarduketak sustatzeko, Energia Jasangarritasunari buruzko Legean eta Klima Larrialdiko Adierazpenean adierazitakoaren arabera.

Energia Berriztagarrien Planak (Biomasa, Eolikoa, Geotermia, Ozeanikoa, eta Eguzki-energia Fotovoltaikoa) eta 2017-2020 aldirako Mugikortasun Elektrikoko Plan Integrala, Eusko Jaurlaritzak onartutakoak.

Aurreko urteetan jarduketak balioetsi ondoren helburu diren interes publikoak, 2018ko Laguntzen Programa guztien emaitza-txostenen bidez, erabat amaituak, eta 2019ko aurrerapena, oraindik egiten ari direna, jarduketa-ildo guztien analisiarekin: eskaera-kopurua, lotutako inbertsioak, emandako dirulaguntzak, lortutako aurrezkiak, eta abar. Zentzu horretan, EEEren arlo tekniko guztiekin izandako bilerak nabarmentzen dira, 2018/2019 emaitzei buruzko gogoeta bat egiteko.

Intereseko agenteekin (patronalak, enpresa-elkarteak, EUDEL, ingeniaritza-enpresak, instalatzaileak, mantentzaileak, energia-zerbitzuetako enpresak, ekipamendu-hornitzaileak, finka-administratzaileak,...) izandako kontaktu eta bilera ugarietan bildutako komentario eta aholkuak, publikoak zein pribatuak, betiere energia-efizientziako maila handiago baten lorpenarekin lotuta, eta, energia-baliabide berriztagarrien aprobetxamendu hobea eta handiagoa, EEE historikoki helburu hori lortzearen atzetik dabilelarik. Aurreko urteetan egindako jarduketen balorazio zorrotza egin da, eta aldi berean baliabide ekonomiko nahikoak erabilgarri daudela kontrastatu da planaren indarraldirako, 2020. urterako.

EEEk 1982az geroztik horrelako laguntzen programen kudeaketan duen esperientziak, baita inplikatutako sektoreei buruz (Industria, Garraioa, Zerbitzuak, Bizitokiak, Lehen Sektorea eta Administrazio Publikoak) duen ezagutzak eta sektore horiekin duen etengabeko harremanak ere, egungo teknologiekin lotutakoa barne, objektibotasuna bermatzea ahalbidetzen du subentzionatutako jarduketen ikuspuntutik zein ezarritako laguntzen intentsitateen ikuspuntutik begiratuta.

Industria-sektorerako aurreikusitako helburuak, 2019. urtean manufaktura-arloko industria-sektorera eta industrialdeen azpisektorera bideratutako EEEren programen bidez gauzatu direnak, euskal industria-sektorerako laguntzen programa bidez gauzatu ahalko direla espero da, programa hori Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak sustatzen eta Eusko Jaurlaritzako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak kudeatzen duelarik 15 M€-ko aurrekontuarekin 2019-2020 aldirako.

Page 2: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

2

Edozein kasutan ere, Plan honek, bere edukiari dagokionez izaera programatikoa duenez, ez du ez eskubiderik ez betebeharrik sortzen, eta urteko hornidura ekonomikoaren eta Planean bertan bildutako laguntzen lineak praktikan jartzearen mende dago Planaren beraren eraginkortasuna.

2. Planaren esparru instituzional eta denborazkoa

2020ko ekitaldian hasiera batean EEEk ezarriko duen energia-arloko dirulaguntza-lineak biltzen ditu Planak. 2020. urtean zehar laguntzen programa berrien deialdiak egiteko premia sortzen bada, Dirulaguntzen beste Plan Estrategiko gehigarri bat landuko da, EEEko Zuzendaritza Kontseiluak onartu beharrekoa.

Adieraztekoa da, laguntzen programa bakoitzaren egikaritzapena amaitzean –zehatzago adierazita, lantzen den azken ebaluazio-txostenean–, balorazio bat egingo dela Planak duen inplikazioaren eta Euskadi Basque Country 2030 Agendan bildutako Garapen Jasangarriko Helburuen betetze-mailari buruzko intzidentziaren inguruan.

3. Ardatz estrategikoak eta linea subentzionagarriak

Euskal energia-politikaren funtsezko bi ardatzetan egituratzen da Plan Estrategiko hau:

Sektore Laguntzen Programen argitalpena energia-efizientziaren sustapena sendotzen jarraitzeko asmoz –modu adierazgarrian ez bada ere, eguzki-instalazio termikoak ere barnean hartzen direlarik, energia berriztagarrien sektorearen barruan– jardueraren hainbat sektoretan.

Ildo horretan, adierazgarria da 2018ko aldian EEEk garatutako jarduketek eta 2019ko aldirako erabilgarri dauden estatistiken garrantziak (azken ekitaldi hau zabalik dago oraindik) indartu egiten dutela Laguntzen Programen kudeaketan EEEn duten pisu espezifikoa, programa horietatik eratortzen delarik energia-aurrezpeneko sektore-adierazle esanguratsuen lorpena, jada urtean 13.278 tep-era iritsi den metatuarekin 2019ko ekitaldirako, oraindik amaitu ez bada ere. Honako hau da energia-aurrezpen horren sektore-banaketa:

Industria: 4.897 tep/urte

Garraioa: 5.397 tep/urte

Hirugarren sektorea: 1.852 tep/urte

Administrazio publikoa: 1.132 tep/urte

2019. urteko orain arteko energia-aurrezpen globala EAEko azken energia-kontsumoaren % 0,25eko baliokidea izango litzateke eta koherentzia-adierazle bat da 2030 horizonterako Euskadiko Energia Estrategian definitutako ekintza-lineekiko.

Horretarako, beharrezko irizten zaio EEE Laguntzen Programak sustatzen jarraitzeari, proiektuak garatzeko osagai bultzatzaile bat bihurtzen direlako, ekonomia aktibatzen eta berraktibatzen duelako, eta azken batean, EAEko energia-helburuekin eta ingurumen-erronkekin lerrokatzen diren energia-aurrezpenak lortzen dituelako.

Energia-teknologia berriztagarriei buruzko Laguntzen Programen ezarpenaren bidez sustatzen ditugun baliabide berriztagarrien energia-aprobetxamenduaren sustapena.

Page 3: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

3

Kasu honetan, egin beharreko azterketak nolabaiteko antzekotasuna du aurreko puntuan egindako analisiarekin, emaitzak askoz ere apalagoak badira ere, babes hori, normalean, garrantzi txikiko proiektuetara mugatzen baita. 2019ko behin-behineko emaitzak urtean 3.217 tep-ean daude. Energien araberako banaketa honako hau da:

Biomasa: 685 tep/urte

Geotermia: 160 tep/urte

Produkzio elektrikoa berriztagarriekin: 2.372 tep/urte

Page 4: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

4

ENERGIA-EFIZIENTZIA SUSTATZEKO 2020ko LAGUNTZEN PROGRAMAK

Efizientziako eta eguzki-energia termikoko inbertsioetarako

Laguntzen Programa hirugarren sektorean

XEDEA Energia-efizientziako eta eguzki-energia termikoko aprobetxamenduko jarduketak sustatzea eta bultzatzea hirugarren sektorean (ez du sektore publikoa barnean hartzen), energia-kontsumoa murrizteko, jarduera ekonomikoa eta komertziala bultzatzeko, energia-faktura gutxitzeko eta ingurumena hobetzeko

ESPERO DIREN EFEKTUAK - Urtean 2.412 tep-ko energia-aurrezpena lortzea

- Programan 2.561 tep aurreztu/M€ subentzionatuko eraginkortasuna lortzea

JARDUKETA- ILDOAK - Klimatizazioko edo Etxeko Ur Beroa produzitzeko instalazioak berritzea edo hobetzea

- Barne- edota kanpo-argiztapena - Baterako sorkuntzako instalazioak - Energia Kudeatzeko Sistemak - Energia-auditoria integralak eta ISO 50001 araua ezartzea - Sorkuntza termiko berriztagarriko sistemak (eguzki-energia termikoa)

DENBORA- ESPARRUA Oinarriak EHAAn argitaratzen direnetik (2020ko urtarrila) 2020ko

abenduaren 31ra arte, egun horretarako egikaritu beharko baitira dirulaguntza jaso duten proiektuak

AURREKONTUA 1.650.000 €

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako

Efizientziako eta eguzki-energia termikoko inbertsioetarako

Laguntzen Programa Toki Administrazio Publikoaren sektorean

XEDEA Energia-efizientziako eta eguzki-energia termikoko aprobetxamenduko jarduketak sustatzea eta bultzatzea udal-sektorean, udalaren energia-kontsumoa gutxitzea, energia-faktura publikoa murriztea eta ingurumena hobetzea eragingo dutenak

ESPERO DIREN EFEKTUAK - Urtean 1.791 tep-ko energia-aurrezpena lortzea

- Programan 2.513 tep aurreztu/M€ subentzionatuko eraginkortasuna lortzea

JARDUKETA- ILDOAK - Kanpo-argiteria publikoa berritzea edota hobetzea

- Klimatizazioko edo Etxeko Ur Beroa produzitzeko instalazioak berritzea edo hobetzea

Page 5: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

5

- Baterako sorkuntzako instalazioak - Barne-argiztapena - Energia Kudeatzeko Sistemak, elementu lagungarriak araztegietan, eta

abar. - Sorkuntza termiko berriztagarriko sistemak (eguzki-energia termikoa)

DENBORA- ESPARRUA Oinarriak EHAAn argitaratzen direnetik (2020ko urtarrila) 2020ko

abenduaren 31ra arte, egun horretarako egikaritu beharko baitira dirulaguntza jaso duten proiektuak

AURREKONTUA 1.500.000 €

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako

Tokiko administrazio publikoaren energia-jasangarritasuna

hobetzeko azterlanak egiteko Laguntzen Programa

XEDEA Energia-jasangarritasuna hobetzeko azterlanen burutzapena sustatzea eta bultzatzea, aurrezpena eta energia-efizientzia bilatzen duten ekintzak identifikatzeko eta sustatzeko lehentasunezko helburuarekin, baita Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean dauden instalazio eta eraikin publikoetan energia berriztagarriak erabiltzea ere

ESPERO DIREN EFEKTUAK - 1.000 azterlan/auditoria inguruko kopurura iristea.

JARDUKETA- ILDOAK - Eraikin, energia-instalazio eta ibilgailuen inbentarioak

- Kanpo-argiteria publikoaren energia-auditoriak - Energia-eraikin eta -instalazioen energia-auditoriak - Energia-jasangarritasuneko jarduketa-planak - PACES Klimarako eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plana - Hiri-mugikortasun jasangarriko planak - Energia-ziurtapenak - Energia-efizientziako eta energia berriztagarrietako instalazioen

bideragarritasun-azterlanak

DENBORA- ESPARRUA Oinarriak EHAAn argitaratzen direnetik 2021eko abenduaren 31ra arte, egun

horretarako egikaritu beharko baitira dirulaguntza jaso duten proiektuak

AURREKONTUA 10.000.000 €. (5.000.000€ 2020rako eta 5.000.000€ 2021erako)

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontuak 2020. urterako eta aurrekontu-kreditua 2021erako

Page 6: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

6

Inbertsioetarako Laguntzen Programa Garraioan eta

Mugikortasun Efizientean

XEDEA Energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta garraioan eta pertsonen mugikortasun efizientean petrolioarekiko mendekotasuna murriztea helburu duten jarduketak sustatzea honako hauen bidez: garraiatzeko modu efizienteenetarako transferentziara bideratutako inbertsio, proiektu edo planak, energia berriztagarrien erabilera, energetikoki efizienteagoak diren teknologien erabilera, eta EAEko lurraldean karga elektrikorako eta erregaien hornikuntzarako beharrezkoak diren azpiegituren erabilgarritasuna.

ESPERO DIREN EFEKTUAK - Urtean 80 tep-ko energia-aurrezpena lortzea

- Programan 40 tep aurreztu/M€ subentzionatuko eraginkortasuna lortzea

JARDUKETA- ILDOAK - Ibilgailu motordunak (kamioi eta autobus elektrikoak, gas natural

bidezkoak,…) - Birkarga elektrikoa eta erregai alternatiboak. - Bizikletaren sustapena. - Azterlan energetikoak. - Izaera berritzaileko edo energia-efizientziako interes bereziko proiektu

bereziak

DENBORA- ESPARRUA Oinarriak EHAAn argitaratzen direnetik (2020ko urtarrila) 2020ko

abenduaren 31ra arte, egun horretarako egikaritu beharko baitira dirulaguntza jaso duten proiektuak

AURREKONTUA 2.000.000 €

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako

Ibilgailu Efiziente eta Alternatiboetako inbertsioetarako

Laguntzen Programa – Renove Ibilgailuak

XEDEA Energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta garraioan eta pertsonen mugikortasun efizientean petrolioarekiko mendekotasuna murriztea helburu duten jarduketak sustatzea honako hauen bidez: garraiatzeko modu efizienteenetarako transferentziara bideratutako inbertsio, proiektu edo planak, energia berriztagarrien erabilera, eta energetikoki efizienteagoak diren eta EAEko lurraldean erregaien hornikuntzarako beharrezkoak diren teknologien erabilera.

ESPERO DIREN EFEKTUAK - Urtean 1.876 tep-ko energia-aurrezpena lortzea

- Programan 188 tep aurreztu/M€ subentzionatuko eraginkortasuna lortzea

JARDUKETA- ILDOAK - Ibilgailu arin elektriko puruak

- Ibilgailu arin hibrido entxufagarriak edo autonomia zabalduko elektrikoak - Ibilgailu arin hibrido ez-entxufagarriak

Page 7: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

7

- Gas natural bidezko ibilgailu arinak - Hidrogenozko ibilgailu arinak - PGL bidezko ibilgailu arinak - Gasolinazko edo gasoliozko (diesela) M1 kategoriako ibilgailuak, A energia-

kalifikazioarekin - Gasolinazko edo gasoliozko (diesela) N1 kategoriako ibilgailua, 2.500 kg-tik

beherako GMBarekin eta 114 gr CO2/km-tik beherako BEG emisioekin - Gasolinazko edo gasoliozko (diesela) N1 kategoriako ibilgailua, 2.500 kg-ko

edo hortik gorako GMBarekin eta 184 gr CO2/km-tik beherako BEG emisioekin

DENBORA- ESPARRUA Oinarriak EHAAn argitaratzen direnetik (2020ko urtarrila) 2020ko

abenduaren 31ra arte, egun horretarako egikaritu beharko baitira dirulaguntza jaso duten proiektuak

AURREKONTUA 10.000.000 €. 2020ko apirilaren 2an EEEren Zuzendaritza Batzordeak 10.000.000 €-ko behin betiko zenbatekoa onartu zuen laguntzen linea honetarako hasiera batean aurreikusitako 15.000.000 €-ko partidaren ordez.

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako

Mugikortasun Efiziente eta Jasangarrirako Pizgarrien Programa

– (MOVES II)

XEDEA Energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta garraioan eta pertsonen mugikortasun efizientean petrolioarekiko mendekotasuna murriztea helburu duten jarduketak sustatzea honako hauen bidez: garraiatzeko modu efizienteenetarako transferentziara bideratutako inbertsio, proiektu edo planak, energia berriztagarrien erabilera, eta energetikoki efizienteagoak diren eta EAEko lurraldean erregaien hornikuntzarako beharrezkoak diren teknologien erabilera.

ESPERO DIREN EFEKTUAK - Urtean 95 tep-ko energia-aurrezpena lortzea

- Programan 21 tep aurreztu/M€ subentzionatuko eraginkortasuna lortzea

JARDUKETA- ILDOAK - 1. jarduketa. Energia alternatiboen ibilgailuak erostea

- 2. jarduketa. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea. - 3. jarduketa. Bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemak ezartzea - 4. jarduketa. Lanera joateko mugikortasun jasangarriko neurriak ezartzea

DENBORA- ESPARRUA 12 hilabete oinarriak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen

hasita.

AURREKONTUA 4.640.001,00 €: laguntzetarako 4.524.001,00 € bideratuko dira eta kudeaketa-lanetarako 116.000,00 € guztira.

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako

Page 8: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

8

Ohiko okupazioko etxebizitzetan etxetresna elektrikoak

ordezteko inbertsioetarako Laguntzen Programa – Renove

Etxetresna elektrikoak

XEDEA Aurrezpena eta energia-efizientzia sustatzea energia-errendimendu txikiko etxetresna elektrikoen ordez efizientzia handiko beste batzuk jarriz. Etxebizitzen kontsumo-maila handiagoa ekipamendu elektrikoen zati bat berritzeak etxebizitza horien energia-kontsumoa murriztea lortzen du, haien faktura eta energia-mendekotasuna ere aldi berean txikituz

ESPERO DIREN EFEKTUAK - Urtean 1.496 tep-ko energia-aurrezpena lortzea

- Programan 598 tep aurreztu/M€ subentzionatuko eraginkortasuna lortzea

JARDUKETA- ILDOAK - Hozkailua eta hozkailu-izozkailua (A+++, A++)

- Izozkailua (A+++, A++) - Garbigailua (A+++, A++) - Ontzi-garbigailua (A+++, A++) - Lehorgailua (A+++, A++) - Labea (A+)

DENBORA- ESPARRUA Oinarriak EHAAn argitaratzen direnetik 2020ko abenduaren 31ra arte, egun

horretarako egikaritu beharko baitira dirulaguntza jaso duten proiektuak

AURREKONTUA 2.500.000 €

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako

Ohiko okupazioko etxebizitzetan leihoak ordezteko

inbertsioetarako Laguntzen Programa – Renove Leihoak

XEDEA Aurrezpena eta energia-efizientzia sustatzea inguratzaile termikoaren beiraztatutako itxidurak ordeztearen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko ohiko okupazioko etxebizitzetan eta etxebizitza horien energia-kontsumoa murritzagoa izan dadila lortzea, haien faktura eta energia-mendekotasuna ere aldi berean txikituz

ESPERO DIREN EFEKTUAK - Urtean 1.060 tep-ko energia-aurrezpena lortzea

- Programan 424 tep aurreztu/M€ subentzionatuko eraginkortasuna lortzea

JARDUKETA- ILDOAK - Leihoak edo leiho-ateak

Elementu subentzionagarri horiek kanpo-girotik bereizi beharko dituzte esparru edo egoitza kalefaktatuak eta energia-efizientzia handiko beste batzuekin ordeztu beharko dira, betiere dagozkion oinarrietan ezartzen eta ondoren azaltzen diren ezaugarri teknikoak bete beharko dituztelarik gutxienez.

DENBORA- ESPARRUA Oinarriak EHAAn argitaratzen direnetik 2020ko abenduaren 31ra arte, egun

horretarako egikaritu beharko baitira dirulaguntza jaso duten proiektuak

Page 9: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

9

AURREKONTUA 2.500.000 €

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako

Dauden Eraikinetan Energia Birgaitzeko Jarduketak egiteko

Laguntzen Programa - PREE

XEDEA Abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuak informatzen du egungo eraikinen parkeak azken energiaren % 30 inguru kontsumitzen duela, eta, horrenbestez, parkearen energia-birgaikuntza lehentasunezko neurri gisa agertzen da 2021-2030 aldiko Energia eta Klimari buruzko Plan Nazional Integratuan, zeinean 2030ean 1.200.000 etxebizitza birgaitzeko helburua finkatu den. Helburu hori, halaber, bilduta dago energia-birgaikuntzarako epe luzerako estrategian Espainiako eraikingintzaren sektorean

Bestalde, COVID-19ak eragindako krisialdiaren inpaktu ekonomikoaren ondorioz, susperraldi ekonomikoa bultzatu behar da enpresa-sektoreen multzo batean gure herrialdeak behar duen energia-trantsiziorantz bidera dezaten, eta sektore horien artea dago eraikingintzarena.

Testuinguru horretan, eta energiaren azken kontsumoa murriztera, eta energia eta klimako helburuak betetzeko laguntzera eta susperraldi ekonomikora zuzendutako neurrietako bat bezala hartuta, laguntzen programa hau egitea proposatzen da egungo eraikinetan energia-birgaikuntzako jarduketak egiteko. Horrela, lagundu egiten da Zuzentarauaren 7. artikuluan finkatutako energia-aurrezpeneko helburua betetzera, baita bizitoki-eraikin eta eraikin komertzialetako berrikuntza zorrotz eta errentagarrian inbertsioak mobilizatzeko epe luzerako estrategia abiaraztera, higiezinen parkearen energia-errendimendua hobetu eta parkearen energia-kontsumoa murrizteko, aipatutako Zuzentarauaren 4. artikuluak aipatzen duenez, Zuzentarauaren azken berrikuspena berriki aurkeztu zaiolarik Europako Batzordeari.

Laguntza hauek zuzentzen zaizkien jarduketen tipologiak ez du laguntzen arteko konparaziorik ahalbidetzen, baina lagungarriak dira ingurumena hobetzeko, CO2ko emisioak gutxitzeko eta energia-efizientzia lortzeko helburuetan aurrera egiteko, kontuan izanda energia-efizientziaren hobekuntzaren eta ingurumen-hobekuntzen esparruan aldez aurretik ezarritako eskakizun batzuk betetzen dituzten jarduketak bultzatu nahi direla, ondorio esanguratsuarekin CO2ko emisioen gutxitzean, berebiziko garrantzia duelarik zuzenean emateko prozedura bat ezartzeak, 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren markoan estatu espainolak nahitaez bete behar dituen aurrezpen-helburuak eta ingurumena hobetzeko eta energia-efizientzia hobetzeko helburuen betetzea arindu behar denez.

Horregatik, EAEra bideratutako zuzenean ematekoak diren, ezohiko izaera duten eta interes publiko, sozial eta ekonomikoak eragindako laguntzak arautzea du helburutzat laguntzen programa honek, dauden eraikinen zaharberritze-jarduketak eginez, eraikin horien erabilera eta eraikinen titularren izaera juridikoa edozein izanda ere, azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoko emisioen murrizketa bultzatuko dutenak, energia-aurrezpenaren bidez, energia-efizientziaren hobekuntzaren bidez eta energia berriztagarrien aprobetxamenduaren bidez.

Page 10: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

10

ESPERO DIREN EFEKTUAK - Urtean 1.845 tep-ko energia-aurrezpena lortzea

- Programan 130 tep aurreztu/M€ subentzionatuko eraginkortasuna lortzea

JARDUKETA- ILDOAK - 1. jarduketa Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzea

- 2. jarduketa Energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien hobekuntza berokuntzako, klimatizazioko, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazioetan

o 2.1 azpitipologia. Energia konbentzionalaren ordez eguzki-energia termikoa baliatzea.

o 2.2 azpitipologia. Energia konbentzionalaren ordez energia geotermikoa baliatzea

o 2.3 azpitipologia. Energia konbentzionalaren ordez biomasa baliatzea instalazio termikoetan

o 2.4 azpitipologia. 2.1-2.3 tarteko azpitipologietan barne hartuta ez dauden sorkuntza-sistemen energia-efizientziaren hobekuntza

o 2.5 azpitipologia. Instalazio termikoetako banaketako, erregulazioko, kontroleko eta emisioko azpisistemen energia-efizientziaren hobekuntza

- 3. jarduketa. Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzea. Programaren oinarrietan arautzen da 2. edo 3. jarduketan ordezteko aukera –2. jarduketaren kasuan eta baldintza jakin batzuen pean osatua izan daiteke eta ez ordeztua–, jarduketa horien ordez eguzki-instalazio fotovoltaikoko instalazio bat edo sorkuntza elektrikoko teknologia berriztagarriko beste bat eginda, metaketarekin edo gabe, eraikinaren autokontsumora bideratua.

DENBORA- ESPARRUA EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta 2021eko

uztailaren 31ra arte.

Laguntza honetako jarduketak amaitzeko gehieneko epea hemezortzi (18) hilabete izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazi den datatik zenbatzen hasita edo, zuzeneko inbertsioen kasuan, dagokion kontratua esleitzen duen ebazpena jakinarazten den datatik zenbatzen hasita.

AURREKONTUA 14.748.000,00 €: laguntzetara 11.373.657,60 € bideratuko dira guztira, zuzeneko inbertsioetara 2.843.414,40 € bideratuko dira guztira eta, azkenik, kudeaketa-lanetara (zeharkako kostuetara) 530.928,00 € guztira.

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako (eta etorkizuneko konpromisoak

2021erako eta 2022rako)

Page 11: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

11

BALIABIDE BERRIZTAGARRIEN APROBETXAMENDUA SUSTATZEKO 2020ko LAGUNTZEN PROGRAMAK

Biomasaren energia-aprobetxamenduko instalazioetako

inbertsioetarako Laguntzen Programa

XEDEA Biomasaren erabilera sustatzea aprobetxamendu termikorako baso-baliabideen erabilera eta EAEko galdaren garapen teknologikoa bultzatuz.

ESPERO DIREN EFEKTUAK - Instalatutako potentzia termikoa 4 MW-an gehitzea

- Programan 797 tep aurreztu/M€ subentzionatuko eraginkortasuna lortzea

JARDUKETA- ILDOAK - Klimatizazioko edota Etxeko Ur Beroa produzitzeko instalazioak (Etxeko Ur Beroa)

- Bero-sorgailuak aire beroa produzitzeko - Erregai konbentzionalen erregailuak ordeztea - Dauden district-heating-cooling (DH) sistemarako konexio berriak

DENBORA- ESPARRUA Oinarriak EHAAn argitaratzen direnetik (2020ko urtarrila) 2020ko

abenduaren 31ra arte, egun horretarako egikaritu beharko baitira dirulaguntza jaso duten proiektuak

AURREKONTUA 1.000.000 €

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako

Aprobetxamendu geotermikoko instalazioetako

inbertsioetarako Laguntzen Programa

XEDEA Energia geotermikoaren erabilera sustatzea energia horren aprobetxamendu termikorako

ESPERO DIREN EFEKTUAK - Instalatutako potentzia termikoa 3,5 MW-an gehitzea

- Programan 183 tep aurreztu/M€ subentzionatuko eraginkortasuna lortzea

JARDUKETA -ILDOAK - Truke geotermikoko truke-ekipamenduen gelak

- Dauden district-heating-cooling (DH) sistemarako konexio berriak

DENBORA- ESPARRUA Oinarriak EHAAn argitaratzen direnetik (2020ko urtarrila) 2020ko

abenduaren 31ra arte, egun horretarako egikaritu beharko baitira dirulaguntza jaso duten proiektuak

AURREKONTUA 1.000.000 €

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako

Page 12: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

12

Autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien

instalazioetako inbertsioetarako Laguntzen Programa

XEDEA Energia berriztagarriko iturrien aprobetxamendua eta erabilera sustatzea, autokontsumorako produkzio elektrikoari lotutako adarrean.

ESPERO DIREN EFEKTUAK - Instalatutako potentzia termikoa 14,5 MW-an gehitzea

- Programan 912 tep aurreztu/M€ subentzionatuko eraginkortasuna lortzea

JARDUKETA- ILDOAK - Instalazioa fotovoltaikoak

- Instalazio eolikoak - Instalazio minihidraulikoak

DENBORA- ESPARRUA Oinarriak EHAAn argitaratzen direnetik (2020ko urtarrila) 2020ko

abenduaren 31ra arte, egun horretarako egikaritu beharko baitira dirulaguntza jaso duten proiektuak

AURREKONTUA 6.000.000 €

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako

Inbertsioetarako Laguntzen Programa garatzeko bidean dauden

energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta

baliozkotzeko

XEDEA Garapen teknologikoak frogatzeko eta baliozkotzeko jarduketak babestea itsas energien esparruan.

ESPERO DIREN EFEKTUAK - 3 proiektu erakartzea Mutrikuko eta BiMEP entsegu-eremuetan

JARDUKETA- ILDOAK - Proba esperimentalak olatuen energia atzitzeko dispositiboen

eskala errealeko edo errealetik hurbileko prototipoen frogatze- eta baliozkotze-fasean . - Proba esperimentalak aerosorgailuetarako plataformen eskala errealeko edo

errealetik hurbileko prototipoen frogatze- eta baliozkotze-fasean. - Proba esperimentalak itsas aerosorgailuen eskala errealeko edo errealetik

hurbileko prototipoen frogatze- eta baliozkotze-fasean. - Proba esperimentalak ekipamendu lagungarrien prototipoen edo arestian

deskribatutako prototipoen arteko edozeinen osagai osagarrien frogatze- eta baliozkotze-fasean.

- Aurreko jarduketa bati edo bat baino gehiagori lotutako proiektuen koordinazioa.

DENBORA- ESPARRUA Oinarriak EHAAn argitaratzen direnetik (2020ko urtarrila) 2022ko

abenduaren 31ra arte, egun horretarako egikaritu beharko baitira dirulaguntza jaso duten proiektuak

Page 13: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

13

AURREKONTUA 2.500.000 € (0,5 M€ 2020rako, 1 M€ 2021erako eta 1 M€ 2022rako)

FINANTZAKETA- ITURRIA EEEren aurrekontua 2020. urterako

Ondoren, 4 eranskin aurkezten dira:

1. eranskina EEE 2020 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren Laburpena

2. eranskina. Ardatz Estrategikoak eta Dirulaguntza Lineak: helburuak, ekintzak eta adierazleak

3. eranskina. Ardatz Estrategikoak eta Dirulaguntza Lineak: aurrekontu-konpromisoak 2020, 2021 eta 2022

4. eranskina. Ardatz Estrategikoak eta Dirulaguntza Lineak: dirulaguntzak zein sektoreri zuzentzen zaizkien eta emateko prozedura

Bilbo, 2020ko urriaren 8a

Page 14: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

14

1. eranskina- EEE 2020 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren Laburpena

2020. URTEA 2021. URTEA 2022. URTEA

Aurrekontua (€) Aurrekontua (€) Aurrekontua (€)

HIRUGARREN SEKTOREA 1.650.000

TOKI-ADMINISTRAZIOAK 1.500.000

TOKI-ADMINISTRAZIOEN AZTERLANAK 5.000.000 5.000.000

GARRAIOA ETE MUGIKORTASUN EFIZIENTEA 2.000.000

IBILGAILU EFIZIENTE ETA ALTERNATIBOAK 10.000.000

MUGIKORTASUN EFIZIENTE ETA JASANGARRIA (MOVES II) 4.640.001

RENOVE ETXETRESNA ELEKTRIKOAK 2.500.000

RENOVE LEIHOAK 2.500.000

DAUDEN ERAIKINETAKO ENERGIA-BIRGAIKUNTZA 748.000 7.500.000 6.500.000

BIOMASA 1.000.000

GEOTERMIA 1.000.000

AUTOKONTSUMO ELEKTRIKO BERRIZTAGARRIA 6.000.000

ITSAS TEKNOLOGIAK 500.000 1.000.000 1.000.000

39.038.001 13.500.000 7.500.000

60.038.001

LAGUNTZA-PROGRAMA

Page 15: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

15

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) 142 140 177

2. helburua:

1. adierazlea: inbertsio totalak subentzionatutako energia-proiektuetan (M€) 39,8 11,26 14,2

3. helburua:

1. adierazlea: ondoriozko energia-aurrezpena (tep/urte) 2.525 1.908 2.412

4. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) 2.551 2.561 2.561

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) 66 79 125

2. helburua:

1. adierazlea: inbertsio totalak subentzionatutako energia-proiektuetan (M€) 11,4 7,57 12,0

3. helburua:

1. adierazlea: ondoriozko energia-aurrezpena (tep/urte) 794 1.131 1.791

4. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) 1.726 2.513 2.513

Programaren eraginkortasuna hobetzea

2. eranskina Ardatz Estrategikoak eta Linea Subentzionagarriak:

Helburuak, ekintzak eta adierazleak

(1. orria 3tik)

1. organoa: Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

1. helburu estrategikoa: Energia-efizientziaren sustapena

1. dirulaguntza-linea: Energia Efizientziako Sektore Laguntzen Programak

2. programa: Toki Administrazioentzako Laguntzen Programa

Proiektuen kopuru adierazgarria lortzea

Administrazio publikoaren sektorearen jarduera bultzatzea

Energia-aurrezki esanguratsuak lortzea

Programaren eraginkortasuna hobetzea

Proiektuen kopuru adierazgarria lortzea

Hirugarren sektorearen jarduera bultzatzea

1. programa: Hirugarren Sektorerako Laguntzen Programa

Energia-aurrezki esanguratsuak lortzea

Page 16: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

16

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) - - 100

2. helburua:

1. adierazlea: inbertsio totalak subentzionatutako energia-proiektuetan (M€) - - 10,0

3. helburua:

1. adierazlea: ondoriozko energia-aurrezpena (tep/urte) - - e.a

4. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) - - e.a

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) 463 69 700

2. helburua:

1. adierazlea: inbertsio totalak subentzionatutako energia-proiektuetan (M€) 31 5,5 12,0

3. helburua:

1. adierazlea: ondoriozko energia-aurrezpena (tep/urte) 4.015 55 80

4. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) 3.861 112 40

Proiektuen kopuru adierazgarria lortzea

Garraio sektorearen jarduera bultzatzea

Energia-aurrezki esanguratsuak lortzea

Programaren eraginkortasuna hobetzea

4. programa: Garraio eta Mugikortasun Efizientea Sektorerako Laguntzen Programa

Proiektuen kopuru adierazgarria lortzea

Administrazio publikoaren sektorearen jarduera bultzatzea

Energia-aurrezki esanguratsuak lortzea

Programaren eraginkortasuna hobetzea

3. programa: Udaletan jasangarritasuna hobetzeko azterlanak egiteko Laguntzen Programa

Page 17: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

17

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) 281 620

2. helburua:

1. adierazlea: inbertsio totalak subentzionatutako energia-proiektuetan (M€) 9,7 24,8

3. helburua:

1. adierazlea: ondoriozko energia-aurrezpena (tep/urte) 28 95

4. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) 45 21

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) 577

2. helburua:

1. adierazlea: inbertsio totalak subentzionatutako energia-proiektuetan (M€) 49.430.242

3. helburua:

1. adierazlea: ondoriozko energia-aurrezpena (tep/urte) 1.845

4. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) 130

5. programa: Mugikortasun Efiziente eta Jasangarrirako Pizgarrien Programa (MOVES II)

Proiektuen kopuru adierazgarria lortzea

Garraio sektorearen jarduera bultzatzea

Energia-aurrezki esanguratsuak lortzea

Programaren eraginkortasuna hobetzea

6. programa: PREE Dauden Eraikinetan Energia Birgaitzeko Jarduketak egiteko Laguntzen Programa.

Proiektuen kopuru adierazgarria lortzea

Dauden eraikinetan energia-birgaikuntzaren sektorearen jarduera bultzatzea

Energia-aurrezki esanguratsuak lortzea

Programaren eraginkortasuna hobetzea

Page 18: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

18

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) - 2.411 4.822

2. helburua:

1. adierazlea: inbertsio totalak subentzionatutako energia-proiektuetan (M€) - 37,7 75,3

3. helburua:

1. adierazlea: ondoriozko energia-aurrezpena (tep/urte) - 938 1.876

4. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) - 188 188

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) - - 22.000

2. helburua:

1. adierazlea: inbertsio totalak subentzionatutako energia-proiektuetan (M€) - - 10,0

3. helburua:

1. adierazlea: ondoriozko energia-aurrezpena (tep/urte) - - 1.496

4. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) - - 598

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) - - 2.650

2. helburua:

1. adierazlea: inbertsio totalak subentzionatutako energia-proiektuetan (M€) - - 11,3

3. helburua:

1. adierazlea: ondoriozko energia-aurrezpena (tep/urte) - - 1.060

4. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) - - 424

Proiektuen kopuru adierazgarri bat lortzea

Energia-aurrezki esanguratsuak lortzea

Programaren eraginkortasuna hobetzea

8. programa: Ohiko okupazioko etxebizitzetan etxetresna elektrikoak ordezteko

inbertsioetarako Laguntzen Programa (Renove)

Proiektuen kopuru adierazgarria lortzea

Garraio sektorearen jarduera bultzatzea

Energia-aurrezki esanguratsuak lortzea

Programaren eraginkortasuna hobetzea

9. programa: Ohiko okupazioko etxebizitzetan leihoak ordezteko inbertsioetarako Laguntzen

Programa (Renove)

Proiektuen kopuru adierazgarria lortzea

Garraio sektorearen jarduera bultzatzea

Energia-aurrezki esanguratsuak lortzea

Programaren eraginkortasuna hobetzea

2. eranskina Ardatz Estrategikoak eta Linea Subentzionagarriak:

Helburuak, ekintzak eta adierazleak

(2. orria 3tik)

1. helburu estrategikoa: Energia-efizientzia sustatzea

1. dirulaguntza-linea: Energia Efizientziako Sektore Laguntzen Programak

1. organoa: Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

7. programa: Ibilgailu Efiziente eta Alternatiboetarako Laguntzen Programa (Renove)

Page 19: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

19

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) 8 99 118

2. helburua:

1. adierazlea: galdaretan instalatutako potentzia termikoa (MWt) 4,3 3,4 4,0

3. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) 4.224 795 795

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) 6 147 160

2. helburua:

1. adierazlea: geotrukeko plantetan instalatutako potentzia termikoa (MWt) 1,6 3,2 3,5

3. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) 1.515 183 183

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) 83 302 450

2. helburua:

1. adierazlea: instalatutako potentzia elektrikoa (kW) 2.100 7,7 14,5

3. helburua:

1. adierazlea: eraginkortasuna (tep/urte aurreztuak/M€ subentzionatuak) 935 912 912

2018 2019 2020

1. helburua:

1. adierazlea: proiektu subentzionatuak (kop.) 2 3 3

2. helburua:

1. adierazlea: inplikatutako euskal enpresak (kop) 2 1 1

Geotrukearen erabilera sustatzea

Programaren eraginkortasuna hobetzea

Euskal industria-jarduera bultzatzea

Proiektuen kopuru adierazgarria lortzea

Energia berriztagarrien aprobetxamendu elektrikoa sustatzea

Programaren eraginkortasuna hobetzea

4. programa: Itsas Energietarako Laguntzen Programa

Proiektuak entsegu-eremuetara erakartzea (bimep eta Mutriku)

Biomasaren erabilera sustatzea

Programaren eraginkortasuna hobetzea

2. programa: Geotrukerako Laguntzen Programa

Proiektuen kopuru adierazgarria lortzea

2. helburu estrategikoa: Baliabide Berriztagarrien aprobetxamendua balioestea.

1. dirulaguntza-linea: Energia Berriztagarrien Laguntzen Programa

2. eranskina Ardatz Estrategikoak eta Linea Subentzionagarriak:

Helburuak, ekintzak eta adierazleak

(3. orria 3tik)

3. programa: Autokontsumorako produkzio elektriko berriztagarrirako Laguntzen Programa

1. organoa: Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

1. programa: Biomasarako Laguntzen Programa

Proiektuen kopuru adierazgarria lortzea

Page 20: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

20

GUZTIRA

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 1.650.000 1.650.000 % 100 0 % 0 0 % 0

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 1.500.000 1.500.000 % 100 0 % 0 0 % 0

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 10.000.000 5.000.000 % 50 5.000.000 % 50 0 % 0

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 2.000.000 2.000.000 % 100 0 % 0 0 % 0

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 4.524.001 4.524.001 % 45 0 % 0 0 % 0

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 14.748.000 748.000 % 5 7.500.000 % 51 6.500.000 % 44

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 10.000.000 10.000.000 % 68 0 % 0 0 % 0

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 2.500.000 2.500.000 % 100 0 % 0 0 % 0

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 2.500.000 2.500.000 % 100 0 % 0 0 % 0

GUZTIRA

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 1.000.000 1.000.000 % 100 0 % 0 0 % 0

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 1.000.000 1.000.000 % 100 0 % 0 0 % 0

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 6.000.000 6.000.000 % 100 0 % 0 0 % 0

Zenbatekoa (€) Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) % Zenbatekoa (€) %

Inbertsioetara bideratutako laguntzak 2.500.000 500.000 % 20 1.000.000 % 40 1.000.000 % 40

45.398.000 24.398.000 % 54 13.500.000 % 30 7.500.000 % 17

3. eranskina. Ardatz Estrategikoak eta Linea Subentzionagarriak:

Aurrekontu-konpromisoak 2020, 2021 eta 2022

1. helburu estrategikoa: Energia-efizientzia sustatzea

1. dirulaguntza-linea: Energia Efizientziako Sektore Laguntzen Programak

1. organoa: Energiaren Euskal Erakundea (EEE) 2020 2021 2022

1. organoa: Energiaren Euskal Erakundea (EEE) 2020 2021 2022

1. programa: Hirugarren Sektorerako Laguntzen Programa

2. programa: Toki Administrazioentzako Laguntzen Programa

3. programa: Udaletan jasangarritasuna hobetzeko azterlanak egiteko Laguntzen Programa

4. programa: Garraio eta Mugikortasun Efizientea Sektorerako Laguntzen Programa

5. programa: Mugikortasun Efiziente eta Jasangarrirako Pizgarrien Programa (MOVES II)

6. programa: PREE Dauden Eraikinetan Energia Birgaitzeko Jarduketak egiteko Laguntzen Programa

7. programa: Ibilgailu Efiziente eta Alternatiboetarako Laguntzen Programa (Renove)

8. programa: Etxetresna elektrikoak ordezteko

inbertsioetarako Laguntzen Programa (Renove)

9. programa: Leihoak ordezteko inbertsioetarako Laguntzen Programa (Renove)

2. helburu estrategikoa: Baliabide Berriztagarrien aprobetxamendua sustatzea

1. dirulaguntza-linea: Energia Berriztagarrien Laguntzen Programa

1. programa: Biomasarako Laguntzen Programa

2. programa: Geotrukerako Laguntzen Programa

3. programa: Autokontsumorako Produkzio Elektriko

Berriztagarrirako Laguntzen Programa

4. programa: Itsas Energietarako Laguntzen Programa

GUZTIRA 2020ko DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA

Page 21: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

21

INDUSTRIA, ZERBITZUAK, BIZITOKIAK, LEHEN SEKTOREA

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

INDUSTRIA, ZERBITZUAK, BIZITOKIAK, LEHEN SEKTOREA

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

INDUSTRIA, ZERBITZUAK, BIZITOKIAK, LEHEN SEKTOREA

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

INDUSTRIA (Garapen Teknologikoa)

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

GARRAIOA

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

HIRUGARREN SEKTOREA (Bizitokiak eta Merkataritza)

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

GARRAIOA

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

HIRUGARREN SEKTOREA (Bizitokiak)

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

HIRUGARREN SEKTOREA (Bizitokiak)

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

Zein sektoreri zuzentzen zaion

4. eranskina. Ardatz estrategikoak eta linea subentzionagarriak:

Dirulaguntzak zein sektoreri zuzentzen zaizkien eta emateko prozedura

2. helburu estrategikoa: Baliabide Berriztagarrien aprobetxamendua sustatzea

1. dirulaguntza-linea: Energia Berriztagarrien Laguntzen Programa

1. organoa: Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

1. programa: Biomasarako Laguntzen Programa

Zein sektoreri zuzentzen zaion

Emateko prozedura

2. programa: Geotrukerako Laguntzen Programa

Zein sektoreri zuzentzen zaion

Emateko prozedura

3. programa: Autokontsumorako Produkzio Elektriko Berriztagarrirako Laguntzen Programa

Emateko prozedura

4. programa: Itsas Energietarako Laguntzen Programa

Zein sektoreri zuzentzen zaion

Emateko prozedura

7. programa: Ibilgailu Efiziente eta Alternatiboetarako Laguntzen Programa (Renove)

Emateko prozedura

9. programa: Ohiko okupazioko etxebizitzetan leihoak ordezteko inbertsioetarako Laguntzen Programa (Renove)

Zein sektoreri zuzentzen zaizkion

Emateko prozedura

5. programa: Mugikortasun Efiziente eta Jasangarrirako Pizgarrien Programa (MOVES II)

Zein sektoreri zuzentzen zaizkion

Emateko prozedura

6. programa: PREE Dauden Eraikinetan Energia Birgaitzeko Jarduketak egiteko Laguntzen Programa.

Zein sektoreri zuzentzen zaizkion

Emateko prozedura

Emateko prozedura

8. programa: Ohiko okupazioko etxebizitzetan etxetresna elektrikoak ordezteko inbertsioetarako Laguntzen Programa (Renove)

Zein sektoreri zuzentzen zaizkion

Zein sektoreri zuzentzen zaizkion

Page 22: EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK … · 1 EEE EUSKAL ENERGIAREN ERAKUNDEAREN DIRULAGUNTZAK 2020. URTERAKO 1. Sarrera Dirulaguntzen Plan Estrategiko hau erabat lerrokatzen

22

INDUSTRIA, ZERBITZUAK, BIZITOKIAK, LEHEN SEKTOREA

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

INDUSTRIA, ZERBITZUAK, BIZITOKIAK, LEHEN SEKTOREA

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

INDUSTRIA, ZERBITZUAK, BIZITOKIAK, LEHEN SEKTOREA

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

INDUSTRIA (Garapen Teknologikoa)

ONDOZ ONDOKO KONKURRENTZIA

4. eranskina. Ardatz estrategikoak eta linea subentzionagarriak:

Dirulaguntzak zein sektoreri zuzentzen zaizkien eta emateko prozedura

2. helburu estrategikoa: Baliabide Berriztagarrien aprobetxamendua sustatzea

1. dirulaguntza-linea: Energia Berriztagarrien Laguntzen Programa

1. organoa: Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

1. programa: Biomasarako Laguntzen Programa

Zein sektoreri zuzentzen zaion

Emateko prozedura

4. programa: Itsas Energietarako Laguntzen Programa

Zein sektoreri zuzentzen zaion

Emateko prozedura

Emateko prozedura

2. programa: Geotrukerako Laguntzen Programa

Zein sektoreri zuzentzen zaion

Emateko prozedura

3. programa: Autokontsumorako Produkzio Elektriko Berriztagarrirako Laguntzen Programa

Zein sektoreri zuzentzen zaion