Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

10
EDUKALBOAN ELKARTASUNERAKO HEZKUNTZA. 2012. URTEA. 6. zk. www.alboan.org

description

Gatazkari eta haren kudeaketari eskainia da Edukalboanen zenbaki hau.Gatazken kudeaketa positiboa bizitza sozialaren zati garrantzitsua da,txikitatik eta, jakina, eskolan landu beharrekoa. Hemen aurkezten ditugunesperientzia eta metodologiek etorkizunean gatazkei konstruktiboki aurre egitenikasten laguntzea dute helburu.

Transcript of Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

Page 1: Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

EDUKALBOANELKARTASUNERAKO HEZKUNTZA. 2012. URTEA. 6. zk.

www.alboan.org

Page 2: Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

Ikasturte berri honetan Edukalboan gure aldizkariaren jarraitzaile zaituztegunguztioi, agur.

Nabarmen ari da krisi ekonomikoa orain artean indarrean zeuden politikasozial asko ahultzen. Beste toki batzuetako agintariak duela zenbait hamarkadabezalaxe, oraingoan gureak bi aukeraren artean —zein baino zein desatsegi-nagoa— hautatu beharrean daude: alde batetik, baliabide-andana erabiltzealangabezia-laguntzei eusteko, ehunka mila lagunek lana galtzen ari direla-etagero eta handiagoa den pobrezia-tasak eraginda. Bestetik, milioika lagunenlan ezegonkorrak berekin dakarren pobrezia onartzea, langabezia-laguntzakeragiten duen gastua zertxobait murriztearren. Batera zein bestera, emaitza,epe laburrean, bat bera da: gero eta jende gehiago behin-behineko lanarekineta pobre, eta, epe ertain eta luzera, berriz, gero eta baliabide gehiago geroeta esku gutxiagotan metatuta.

Beraz, benetan garai zailak datoz aurki gure gizartera. Latinoamerikako etaAfrikako herrialde gehienetako biztanleei ondo ezagunak zaizkie halako aldiak.Guk baino lehenago ezagutu dituzte han halako pobretze-prozesuak, eta ezzeuden haiei aurre egiteko prestatuta.

Salaketa-unea da hau, eta, beraz, gatazkakoa. Iritsi da gure iritzia kanporatzekounea, eta entzunarazteko ez deritzogula onartzekoa krisitik irteteko jendea zapaldueta baztertu, eta pobreen eta aberatsen arteko arrakala handitu behar izatea.Aurka egiteko unea ere bada: gogorkeriarik gabe, baina irmo. Azkenik, aldatzekoproposamen zehatzak —berdintasun eta elkartasun handiagoa dakartenak—planteatzeko unea ere bada.

Gatazkari eta haren kudeaketari eskainia da Edukalboanen zenbaki hau.Gatazken kudeaketa positiboa bizitza sozialaren zati garrantzitsua da,txikitatik eta, jakina, eskolan landu beharrekoa. Hemen aurkezten ditugunesperientzia eta metodologiek etorkizunean gatazkei konstruktiboki aurre egi-ten ikasten laguntzea dute helburu.

EDITORIALA

EDUKALBOAN // 2

Gatazkari

ZuzendariaJosé Ignacio Eguizabal Publikazio koordinatzaileaZigor Uribe-etxebarriaArgazkiakALBOAN artxiboa

Diseinu eta maketazioaWorköholics S.L.Lege-gordailua: SS-290-2010

Birziklatutako paperean inprimatutako aldizkaria, %100 klororik gabea.

Herrien arteko elkartasunaren alde lan egiten duen Fundazioa da ALBOAN. Jesulagundiak sortu eta bultzatzen du.

ALBOAN

BILBO......................................................

Aita Lojendio, 2 - 2.48008 - BilbaoTelefonoa: 944 151 135Faxa: 944 161 [email protected]

IRUÑEA....................................................

Barañain etorbidea, 231011 IruñeaTelefonoa: 948 231 302Faxa: 948 264 [email protected]

DONOSTIA .............................................Ronda, 7 - 4. I20001 - DonostiaTeléfono: 943 275 173Faxa: 943 320 [email protected]

GASTEIZ...................................................

Estenaga Apezpikua, 101002 - GasteizTelefonoa: 945 202 676Faxa: 945 202 [email protected]

aurre egiten

Page 3: Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

Joko didaktiko berriak

Deustuko Unibertsitatearekin batera, gatazkak positibokikudeatzeko on line ikastaro bat antolatu du ALBOANek.Hezkuntzarekin, oro har, lotutako jendearentzat da ikastaroa,eta hezkuntza-zentroetan bertan egiten den lanaz jardungo dabatik bat.

Ikastaroa azaroan hasi eta urtarrilean amaituko da, eta 50 orduiraungo du. Gatazkak kudeatzeko oinarrizko kontzeptu teorikoakjorratuko dira, eta egiten den lana ikasgeletara eramateko ba-liabideak, esperientzia eta metodologiak eskainiko dira.

Izena urrian eman behar da, eta 30 euro ordaindu behar dira.Ikastaroari buruzko informazio gehiago izateko, jo gure webgu-nera (www.alboan.org) edo gure egoitzetako batean galdetu.

BERRIAK

EDUKALBOAN // 3

Online ikastaroa

Albiste hauei eta ALBOANeko beste albiste batzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu gure web-orrian (www.alboan.org), eta eman izena gure albiste-aldizkarian.

ALBOAN-ek, beste hainbat erakundeekin batera, Petersmaparen edizio berria argitaratu berri du. Mapa horretanherrialde guztiak berdintasunez tratatzen dira, bakoitzaribere kokapen zehatza eskaini eta bere benetako azaleraerrespetatzen baitzaio. Gure mundu konplexu eta mende-kotasunezko honetan herri guztiek merezi dute ahalik etazorrotzen adieraztea haien errealitatea. Hortaz, Peters mapakmunduaren ikuskera bera hobetzen du, elkartasunaren etajustiziaren ikuspegia eskainiz.

Peters maparen edizio berria, aurrekoa bezala euskarazargitaratua, ALBOAN-eko edozein egoitzatan erosi daiteke10,40 eurotan. Ez galdu aukera!

Peters maparen edizio berria

Bi joko berri aurkeztu ditu ALBOANek, Eusko Jaurlari-tzaren laguntzaz, material hezigarrien eskaintzarenbarruan: “Bestelako mundua posible da”, betiko antzararenjokoaren bertsio didaktikoa, eta “Kili kolo” gure jokoarenargitalpen berria, formatu erraldoian.

“Bestelako mundua posible da” jokoan aurrera egin beharduzu, gelaxkatik gelaxkara, justiziako eta bidegabekoegoerak ezagutuz eta aldatzeko konpromisoa hartzenlaguntzen dizuten probak gaindituz. “Kili kolo”-ren bidez,berriz, gure eskubideen eta betebeharren arteko orekazjabetuko zara.

Biek ala biek bertsio erraldoia (aire zabalean erabiltzekomodukoa) eta mahaigaineko bertsioa dituzte. Bertsiohandiak mailegatzeko moduan daude eskura ALBOANenBaliabide Zentroetan; mahaigainekoak, berriz, salgaidaude gure egoitza guztietan:“Bestelako mundua posibleda”, 25 euroan, eta “Kili kolo”, 10 euroan.

Jokatzeko zain dituzu!

Gatazken kudeaketa positiboa:

hastapen-ikastaroa

Page 4: Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

EDUKALBOAN // 4

Gatazka hitzak konnotazio txarrak izan ohi dituen arren, esan genezake egiatan ez dela bizitza sozialik gatazkarik gabe. Geure bizitzak eta bizikidetzak beren-berekiak dituzte gatazkak, eta horiek saihesten nahiz ezkutatzen saiatzeak konponbidea zaildu besterik ez du egiten.

Gatazka hitza biolentziarekin lotzeko joera badugu ere, bi terminoak ondo bereiztea komeni da: biolentzia oro gatazkaren ondorio ez den bezalaxe, gatazka guztiek ere ez dute zertan biolentzia-adierazpenik eragin. Gatazkari aurre egiten ez zaionean, bakez konpontzeko urratsik egiten ez denean, orduan abiarazten da inkomunikazio-dinamika, elkarrekiko mesfidantzaz, beldurrez eta aurreiritz betea. Horiek bai, horiek eragin ditzakete biolentzia-saioak, batez ere, soziala eta taldeen artekoa.

Aldiz, gatazkari modu baketsuan heltzen zaionean, hura konpontzera daraman prozesua bera bihurtzen zaigu gizaki eta gizarte gisara hazteko aukera. Hortaz, gizartea –eraldatzeko eta norbera hazteko eragile nagusitakotzat jo genezake gatazka. Segur aski, mundu guztiak bizi izana du norbaite-kin gatazka bat bakean konpondu izanaren esperientzia, eta jabetuko zen pertsona harekiko harremanak, harrezkero, sakonagoak eta benetakoagoak direla, oinarri berrien gainean eraikiak. Gizarte-mailan ere ematen digute aukera gatazkek gure jendarteak hobetzeko eta gure bizikidetzaren oinarrizko egiturak eraldatzeko.

Gatazkak nola kudeatu

Badira krisi edo gatazka bati heldu aurretik bete beharreko baldintza batzuk. Lehen premisa da gatazka bera existitzen dela onartzea, zerbait oker dabilela onartzea. Oso garrantzi-tsua da, halaber, zehaztea zein diren tartean diren aldeak eta zer eragin duen bakoitzak gatazkan. Era berean, ezinbestekoa da hitz egiteko eta auzia konpontzeko borondatea egotea, hots, auziari elkarri entzunda eta elkarrekin adostuta erantzuteko

hazteko aukeraGatazken konponbidea:

Page 5: Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

gogoa egotea. Elkarrizketa bera da bestea aintzatetsi izanaren erakusgarri, haren duintasuna eta desberdin pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko eskubidea aitortu diogula adierazteko modua. Azkenik, funtsezkoa da gatazkaren alde guztiek hura konpondu nahi izatea. Nahiz eta alde bakoitzak bere planteamenduetatik gertuagoko irtenbide baten alde jokatu, elkarrekin eseri, mintzatu eta irtenbideak bilatzeko boronda-tea izan behar du.

Kasu gehienetan, aurretiko baldintza horiek ez dira berez sortzen eta, beraz, baldintzak sorrarazteko lana egin behar izaten da . Izan ere, hori horrela ez balitz, baliteke injustizia-egoera luzatzea eta konponezin bilakatzea.

Trebetasunak eta jarrerak

Badira bizitzaren aurrean izan beharreko zenbait trebetasun eta jarrera, gatazkak aukera bihurtzen laguntzen digutenak eta bizitza osoan landu beharrekoak. Trebetasun horietako bat da hurkoak diren bezala —beren kezka, nahi, beldur, interes, sentimendu eta inguruabar propioekin— onartzeko gaitasuna. Horretarako, funtsezkoa da gure enpatizatzeko gaitasuna garatzea, besteen lekuan jarri eta haien egoeraz hobeto jabetzeko, eta gure entzuteko gaitasuna ere garatzea, ahalik eta modu zabal eta adeitsuenean.

Oso garrantzitsua da, halaber, gure asertibitatea lantzea, gure iritzia eta gure sentimendua, ezinbestekotzat duguna, begirunez eta argiro adierazteko gaitasuna. Komeni da, era berean, uko egiteko gure gaitasuna ere garatzea, hartara gai izan gaitezen halako pribilegio batzuei uko egiteko alde guztientzat egokiagoa den ordezko egoera baten mesedetan. Kontua da nor bere jarrerarekin ez setatzea eta gatazkaren muinean zer behar eta interes dauden argitzen saiatzea.

Akordioetara iristeko gure gaitasuna lantzea ere oso interesgarria da, hartara egoera berriak ekar litzaketen eta alde guztiek onartzeko modukoak jotzen dituzten aukerak aiseago planteatzeko. Horretarako, oso baliagarria zaigu gure sormena lantzea eta kasu bakoitzerako irtenbide berriak irudikatzea, lehendik ezaguna zaigunetik harago joz.

Hain dira garrantzitsuak trebetasun eta jarrera horiek, ezen bizitza osoan landu behar baikenituzke. Horiek ikasteak errazago egingo liguke krisiei azaldu bezain laster aurrea hartzea eta haiek kudeatzea, konponketa oso zaila den egoerara iritsi aurretik.

Jokaleku berriak, ikuspegi berriak

Gure bizitza sozialean, senitartean, eskolan... maiz gertatzen da gatazkak ez konpontzea erabat, eta halakoetan pertsona eta talde desberdinen behar eta nahien arteko nolabaiteko orekarekin konformatu behar izan ohi dugu. Oreka hori, baina, ez da beti nahi bezain egonkorra izaten. Gatazkak konpontzeak, gainera, ez dakar berekin, berez, isilpean zeuden beste gatazka batzuk ere ez azaleratzea.

Haatik, gatazken erroetara iristen garenean, eta konponketa-ri erro horietatik bertatik heltzen diogunean, bizikidetzarako oinarri berriak ezartzen hasten gara. Iritsi berri garen egoera ez da gatazka piztu aurretikoa bera; aldiz, jokaleku berria eta hobea dugu orain. Nola krisi pertsonaletan, hala sozialetan, ikasketa eta aldaketa eragiten dugu. Gatazka pertsonalen bat arrakastaz gainditzen dugun bakoitzean, “ni” desberdin bat eraikitzen dugu: helduagoa eta seguruagoa. Berdin gertatzen da talde- nahiz gizarte-mailan. Gatazka edo krisia gaindituta, jokaleku eta harreman-modu berriak agertzen dira.

EDUKALBOAN // 5

GATAZKEN KUDEAKETA POSITIBOA

Page 6: Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

EDUKALBOAN // 6

Gaiak lantzeko proposamen pedagogikoak

Denbora: 45 minutu - ordubete.Materiala: 4 kartoi mehe, barra itsasgarria, aldizkari bat, margoak, errotulagailuak.

Collage12-16 urte

Bizikidetzarako dekalogoa6-12 urte

Denbora: 50 minutuko 2 saio.Hemendik atera dugu jarduera hau: ALBOANen “Munduko Herritarrok. Gatazken kudeaketa”

Gatazken kudeaketa positiboa

Ikasleei eskatu zaie aukera dezatela gaizki sentiarazi dien eskolako gertakarirenbat, eta galdera hauen argitara azter dezatela:

Hurrena eskatuko zaie gutun anoko eta hura konpontzeko zer proposatzen duten azaltzeko. Irakasleakgutunak irakurriko ditu, eta arazoak eta proposatutako irtenbideakaurkeztuko ditu. Zenbait egunetan egun daiteke, kartoi mehe bateanjasoz arazo-irtenbideak.

Proposamen guztiak aurkeztuta daudenean, ikasleei eskatuko zaie“Ikasgelako bizikidetzarako dekalogoa” sortu dezatela, taldeka.Azkenik, talde bakoitzak bere dekalogoa aurkeztuko dio gelari, etagelako dekalogo bateratua idatziko dute, dela adostuta, dela bozka-tuta edo aldez aurretik erabakitako moduan.

- Nola sentitu dira “bizikidetzarako arauak” sortzeko prozesuarekin?

- Pozik daude emaitzarekin? Ondo funtzionatulezakeela uste dute? Zergatik?

- Zer aldaketa dakar dekalogoak elkarrekin bizitzeko aurreko moduarekiko?

Gertakaria maiz errepikatzen da?

Egokia iruditzen zaizu pertsonen arteko tratua?

Ados zaude pertsonak elkarren artean

tratatzekodarabilten moduarekin?

Eta irakasleek tratatzea?

Nola nahi zenuke ikaski-deek zu tratatzea? ¿

Ebaluazioa:

Lau talde antolatu, eta bakoitzari rol bat esleitu (beste taldeek ez dute jakingo zein den).Hogei minutu izango dituzte taldeek proposatutako gaia collage baten bidez irudikatzeko.Collageak dinamizatzaileari emango zaizkio eta ebaluatuko da zeinek irudikatu duen argiena gaia.

Rolak:

Talde behatzailea

Ez du dinamikan parte hartuko; begiratu besterik ez du egingo eta gertatzen dena apuntatu egingo du (estrategiak, antolatzeko modua, erlazioak, jarre-rak, esaldiak...)

1. taldea

Beste ezeren gainetik irabaztea izango dute helburu, eta nahi dutena egiten utziko zaie. Ez dute beste taldeekin lankidetzan jardungo, ezin baitute arriskatu eta beste talde bati berena baino collage

hobea egiteko aukera eman.

2. taldea

Beren collagea beste inorekin ez beste ezerekin nahastu gabe egingo dute. Zailtasunak saihesteko beste taldekoei ez diete aurka egingo. Aginduen aurrean, men egin eta bete egingo dituzte.

3. taldea

Talde guztiek beren collagea egiteko eskubi-dea izatea izango da honen helburua. Jokamolde bidegabeen aurka egingo dute, betiere hizketan eta biolentzia erabili gabe.

Page 7: Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

!terial gehiagokezu

boan.org

emanetan jarrita.r. IKUSI)

PROPUESTAS PEDAGÓGICAS

EDUKALBOAN // 7

Erdiko gunea bitan banatu eta talde osoa haren erdian jarriko da. Bideratzailek esaldi bat irakurriko du, anbiguo samarra, eta taldeko kideekaukera egin beharko dute: alde daudenak ezkerretara, eta aurka daudenak, berriz, eskuinetara. Nahiz eta zeharo konbentzituta egon ez, aukeraegiteko esango zaie beti.

Lagun bakoitzak bere aukeraren arrazoiak emango ditu, banan-banan. Une horretan aukeraz aldatu ahal izango dute, edota muturreko bi auke-ren artean graduatu, barometro baten gisa. Eztabaida eta gero, esaldia berriro formulatzen saia liteke (ez aldatzen), akordioa zabalagoa izandadin. Bukatzean, erdira itzuliko dira ikasleak eta beste esaldi bat irakurriko da.

Horra esaldi batzuk, erreferentzia gisa:

Barometroa16 urtetik gorakoentzat

Denbora: 45 minutu .Hemendik atera dugu jarduera hau: Edualter

Ebaluazioa:

Lehenik eta behin galdetuko diegu taldeei nola sentitu diren dinamika egiten ari ziren bitartean.

Hurrena, behatzaileek azalduko dute, ebaluaziorik egin gabe, zer gertatu den dinamikan, eta talde bakoitzak zituen kontsignak azalduko dituzte.

Hemendik aurrera hartu diren jarrerei buruzko eztabaida hasiko da.

- Zer emaitza lortu dira jarrera bakoitzarekin?- Zer erreakzio eragin dituzte? - Noren mesederako da lehiatzea? Eta kooperatzea?

- Zer du honek ikusteko errealitatearekin?

- Antza hartzen diegu jarrera horiei bizi izan ditugun gatazketan?

Ebaluazioa: - Erraza egin zaizue esaldien aurrean aukera egitea? - Zer ikasi duzue beste pertsonen balioei buruz? Eta zeuen balioei buruz? - Beste arrazonamenduak entzun ahala, zer aldaketa gertatu dira? - Zeuen balioak ez bezalako balioak dituen pertsona baten

gertukoa bihurtzea posible da?

- Bortizkeriak bortizkeria gehiago dakar beti.

- Gatazkak saihestu egin behar dira.

- Bortizkeria, zenbai-tetan, justifikatuta egon daiteke.

- Gerrarik ez bada, ez da bakerik.

- Pobreziabortizkeria da.

- Bortizkeriarik ezak ez du ezerta-rako balio.

Page 8: Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

EDUKALBOAN // 8

Zerk bultzatu zintuzten zuen zentroan gatazken kudeaketari heltzera?

Gure ustez, zentroan lantzen dugun parte hartzeko prestakuntzaren oinarrizkoelementua da gatazken kudeaketa. Gure ikasleak interes-gatazka,kultura-aniztasun eta, oro har, dibertsitate handiko inguruan moldatzekoprestatu nahi ditugu.

Ikastetxe moduan, “Herritartasuna eta elkartasuna” arloan egituratutakolan bat egin nahi dugu. Horixe da, esaterako, boluntariotzari buruzko gureproiektuaren eta Elkartasun Astearen arrazoia. Aste honetan ALBOANen“Munduko herritarrok” proposamena landuko dugu DBH1, DBH2 eta DBH3koikasleekin. Elkartasuna ikasgai bakoitzean txertatzeak eta aste horretanelkarrekin koordinatzeak ekarpen handia egiten die ikasleei zein irakasleei.

Zertan zetzan lana?

Irakasle bakoitzak bere ikasgaiko ordubete esleitu dio, gutxienez, Asteanplanifikatutako jarduerei eta prestatu dituzten beste batzuei. “Mundukoherritarrok” ekimenaren materialak irakasle guztiei eragiten dien proiektuglobal moduan planteatuta daude, eta hiru lan-blokeri heltzeko aukera ematendute: Gatazkak konpontzea, Eskubideak eta betebeharrak eta Parte-hartzea.

Jardueran egin dituzten horma-irudien bitartez bistarazi nahi dugu ikasleen lana.Bestalde, sasoi honetan egin ohi ditugun kanpainekin lotu nahi izan dugu,hala nola jaki- eta jostailu-bilketarekin.

Zer dakarkiete ikasleei honelako esperientziek?

Esango nuke ikuspegi-aldaketa, bestearen lekuan jartzea, normalean jabetzenez diren egoerak planteatzea... ikasten dutela. Bigarren hezkuntzako zentroada gurea, eta adin egokiak dira horiek gatazka lantzeko ez badira lehenagolantzen, lehen hezkuntzan, hain zuzen (hori litzateke ideala). Izan ere, zenbat etalehenago bereganatu gatazkak kudeatzeko estrategiak, orduan eta lehenagohartuko diegu aurrea ondorio txarrei ikasleen garapen pertsonalean.

Zer proposatzen duzue zuek bizikidetza ona bultzatzeko?

Gure ikasleak bitartekotzaren alorrean prestatu nahi genituzke.Halako arlotan —entzute aktiboan, irtenbideei begira jarduten eta gatazkandabiltzanen helburuetarako lanari begira jarduten— trebatzea da, agian,geure ikastetxeetan eskain genezakeen ikasketarik onena.

Miguel Ángel Sáez Bea. Tuterako San Francisco Javier ikastetxeko Elkartasun batzordeko koordinatzailea.

ELKARRIZKETA

“Gure ikasleak interes-gatazka,kultura-aniztasun eta, oro har,dibertsitate handiko inguruandmoldatzeko prestatu nahi ditugu”

Material guztiakALBOAN-en Baliabide Zentroanaurkitu daitezke:

!!centroderecursos.alboan.org/euedo gure egoitzaren batekinharremanetan jarrita. (2. or. IKUSI)

Gatazken kudepositiboari buruzko baliabideak

Hezkuntza-motxila:“Kultur artekotasun eta hiritartasunhezkuntzarako motxila”.ALBOAN, Fe y Alegría, 2009.

Lan koadernoa:“Konpon itzazu gatazkak.Lehen Hezkuntza, 2. eta3. zikloa”. Lorratz Elkartea.Erein, 2003

Liburua:“Jolasaren alternatiba 1.Bakerako hezkuntzakojolasak eta dinamikak”.Paco Cascón y CarlosMartín Beristain.Catarata, 2010.

Ipuin liburua:“Zurekin barre egin, ez zure bizkar.Bizikidetza Haur eta LehenHezkuntzako ikastetxeetan”. Nafarroako Gobernua, 2008.

Page 9: Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

EDUKALBOAN // 9

Ikasgelan erabiltzeko prest!

Komik :: Maestro Zubeldia Ikastetxea, Portugalete.Komik :: Maestro Zubeldia Ik t t PGalderak:

Aukera izango bazenu, azterketa batean kopiatzeko prest egongo zinateke?

Ona al da beti egia esatea?

Zergatik?

Page 10: Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

EDUKALBOAN // 9

Letrazopak :: Maestro Zubeldia ikastetxea, Portugalete.

Galderak:Aukera itzazu zerrendatik zuretzat garrantzitsuenak diren bi hitz.

Zergatik aukeratu dituzu bi horiek?

Ikasgelan erabiltzeko prest!