EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta...

16
1 BIZITZA «Kirikiño» ezizenez ezagutzen dugu gaur egun denok Ebaristo Bustintza Lasuen izan zena. 1866ko urriaren 26an Bizkaiko Mañaria herrian jaioa, «Etxanoa» izeneko etxean, Ebaristok zazpi urte zituela familia osoa kale berean dagoen «Zumelaga» etxera aldatu zen. Lehen mailako ikasketak herriko eskolan egin ondoren, Durangon jarraitu zuen ikasten. Berriro ere familia osoa 1878an Almansara (Albacete) aldatu zenez, han egin zituen Batxiler-mailako ikasketak, beti mutil argia zetorrela erakutsiz. Bide Injeniari izateko asmoz Madrilera joan zen; baina, hasierako asmoari uko eginez, Zientzi Fakultatean burutu zituen Fisika eta Matematikako ikasketak. Madrilen ikasten ari zen bitartean, ikasle talde batekin zegoen ostatuz. Ikasle hauen arteko bat zen Miguel Primo de Rivera, eta baita Martzelo Torrontegi ere. Honekin egiten zituen solasaldiek lagundu zioten Kirikiñori bere euskaltzaletasuna bizten. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» EBARISTO BUSTINTZA LASUEN “KRIRIKIÑO”

Transcript of EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta...

Page 1: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

1BIZITZA

«Kirikiño» ezizenez ezagutzen dugugaur egun denok Ebaristo BustintzaLasuen izan zena. 1866ko urriaren26an Bizkaiko Mañaria herrian jaioa,«Etxanoa» izeneko etxean, Ebaristokzazpi urte zituela familia osoa kaleberean dagoen «Zumelaga» etxeraaldatu zen.

Lehen mailako ikasketak herrikoeskolan egin ondoren, Durangon jarraituzuen ikasten. Berriro ere familia osoa1878an Almansara (Albacete) aldatuzenez, han egin zituen Batxiler-mailakoikasketak, beti mutil argia zetorrelaerakutsiz. Bide Injeniari izateko asmozMadrilera joan zen; baina, hasierakoasmoari uko eginez, Zientzi Fakultateanburutu zituen Fisika eta Matematikakoikasketak. Madrilen ikasten ari zenbitartean, ikasle talde batekin zegoenostatuz. Ikasle hauen arteko bat zenMiguel Primo de Rivera, eta baitaMartzelo Torrontegi ere. Honekin egitenzituen solasaldiek lagundu ziotenKirikiñori bere euskaltzaletasuna bizten.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO»

EBARISTO BUSTINTZA LASUEN “KRIRIKIÑO”

Page 2: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

2

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Lizentziatura atera eta lasterSigüenzan hasi zen Matematikairakasten, 1899an Bilbora itzuli zenarte. Harez gero bertan finkatu zen.Gran Vía-n zegoen «Sociedad Minerade San Antonio de Montellano»lantegian zuen kargua euskarazkolanak egiteari eskaintzen ziondenborarekin tartekatuz. Lan honetanhasi zen urte berean, 1909an, bereiloba zen Basili Bustintza Ozerinekinezkondu zen. Ez zen ezkontzahonetatik seme-alabarik jaio.

Bilbora etorri eta berehala hartuzuen R. M. Azkuek Euskalzalealdizkarirako laguntzaile. Aldizkarihonetan, hain zuzen ere, argitaratuzuen bere lehenengo idazlana.Handik aurrera, aldizkari, egunkarieta lan ezberdinetan ihardun zuen,beti Bilbon bizi zela. Baina, lanauzteko ordua heldu zitzaionean,Mañariara bihurtu zen, 1928an. Ezzion luze iraungo zahartzarokoerretiroaren atsedenak, 1929kourtarrilaren 31n hil bait zen,«Zumelaga» etxean. Hil aurrekoegunetan, etxeko baratzean zebilela,laban egin eta erori egin zen eta,antza denez, hortik etorri zitzaionheriotza.

ETXANOA ETA ZUMELAGAMañarian jaio ata hil zen «Kirikiño» idazlea, nahiz eta urterik gehienak(1878tik aurrera) kanpoan eman, ikasten edota euskal lanetan.Etxanoa izan zuen jaiotetxe (eskuineko lehenengoa), eta Zumelaga,bere heriotz etxe (hirugarrena), biak elkarren ondoan, etxe bat tarteko.

AMAJuliana Lasuen Agirre -Abadinoko alaba- izan zenKirikiñoren ama.

Page 3: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

3

ALMANSAN (1878)Artean-gaztetxoa zela, familia osoarekin, Albacete-ko Almansa-rajoan zen bizitzera, lehendik ere hiri hartan bait zituen osabaapaiza eta izeba bat. Han egin zituen lehen ikasketak ere.Argazkian, osaba abadea.

Nazionalismoak hizkuntza etaeuskal literatura indartzeko ahaleginhandia egin zuen. Horrez gainera,ahalegin hau pentsakera eta proiektupolitiko bati lotuta zegoenez,sendoago errotu zen gizartean. Baina«berbizkunde euskaltzale» honekeuskara «garbia» sortu zuen,kanpotar jatorriko hitzak baztertu etahaien ordez berba asmatu-berriakerabiliz, horren ondorioz euskaldunarruntek ez ulertzeko moduko testuaksortuz.

GARAIKO EUSKAL KUL TURAETA GIZARTEA

XIX. mendearen azkenhamarkadetatik, euskal kulturarenesparruan berrikuntza eta«berbizkundea» gertatzen ari ziren.Euskal Herriari Foruak kenduzizkiotenetik, euskal abertzaleekhizkuntza, euskara, hartuko duteeuskalduntasunaren ezaugarrinagusitzat, ondorioz, euskarazkoidazlanak, kazetari-lanak, sariketa etalehiaketak ugarituz.

Esan bezala, guzti hau lehendikbazetorren ere, XIX. mendearenhasieran gauzak bideratzen hasikodira. Sabin Arana Goiri buru dela,«Euzko Alderdi Jeltzalea» sortuko da,eta 1901etik aurrera indarrean arituko.Alderdi honen ikurra, «Jaungoikoa etaLege Zarra» izango da, etakomunikabidetzat erabiliko dutentresna, euskara.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 4: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Jokabide honi lotu zitzaizkionbelaunaldi osoko idazle gehienak,baina literatura gutxi batzuentzatgelditzen zen, oso zaila eta landuegiazelako.

Kirikiño dugu salbuespen ia bakarrajokabide honetan. Kirikiñok beti herrikojendea gogoan hartuta idatzi zuen,berak zioenez, ez ehun urtegeroagoko jendearentzat, euskarazikasiak izango zirenentzat, beregaraiko euskaldun arruntentzat baino.Beraz, euskara garbiaren joeraorokorra alde batera utziz, herrikojendeak erabiltzen zituen hitz etaesakerak izango dira ugarienak harenlanetan: edozein jatorritakoak izanda

4

ere, herrian errotuta dauden ala ezizango da harentzat hautapen-irizpidea. Jarrera honen balio etagarrantzia, denek aitortu zituztenarren, ez zuen jarraitzalerik izan.

IKAS-LAGUNEKIN Ebaristo gaztearen ikasketak erbestean burutuziren. Goi-ikasketak Madrilen egin zituen. Hona,lagun izan zituenak bi argazkitan bilduta. MiguelPrimo de Rivera-ren ostatu-lagun izan zen, etaetxe berean ezagutu zuen Martzelo Torrontegi,Ebaristo euskaltzaletu zuen laguna. Argazkian,eskuinetik bigarrena da Primo de Rivera,Kirikiñoren ezkerretara dagoena.

Page 5: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

55Jokabide honek neurri baten

elkarte horretarako ateak itxi zizkion.R.M. Azkuek interes berezia jarrizuen Kirikiño Almansatik Bilboraekartzeko. Berak lortu zizkion izanzituen lanak, eta ez hori bakarrik,laudorio ugariren artean«Academia»rako ere proposatuzuen. Horrez gainera, AzkuekKirikiño bere arreba Dianarensenartzat nahi izan zuen, eta,badirudi elkartze honek aurrera ezegiteak Kirikiño piska bat aldenduegin zuela Azkuerengandik.

EMAZTEAREKINAdinekoa zela, Kirikiño bere iloba batekin ezkondu zen (1909),Basilia Bustintza Ozerinekin (1889-1972). Berau, alargunduta(1929), berrogei eta gehiago urtetan bizi izan zen, eta geroraidazle-lanik ere eman zuen, olerkiak batez ere. Argazkian, osaba-ilobak ezkondu ziren eguneko eztegu-oroigarria.

1919ko irailaren amaieratik aurreraEuzkadi egunkarian,«Euskaltzaindia» eratu berria zelaeta, eztabaida nahikoa zorrotza sortuzen. J.M. Oyarbidek eta G. Muxikakartikulu batzuk idatzi zituzten,«Euskaltzaindia» goratuz, erakundehorrek hizkuntzari buruz hartukozituen erabakiak bete beharrekoakizango zirela esanez. Kirikiñoknahikoa gogor erantzun zien, gaihorietan berak bere iritzi etakriterioak zituela adieraziz, eta,Euskaltzaindiak erabakikozuenarekin kritiko izateko eskubideaaldarrikatuz. Hau da, ez ziola denarimen egingo Euskaltzaindiak esanabazen ere. Bustintzaren ustez, SabinArana eta haren jarraitzaileen arauaketa idazteko modua beste idazlebatzuek kritikatu zituzten era berean,Euskaltzaindiaren erabakiak aztertuegin beharko ziren eta ez astoenmoduan itsu-itsuan jarraitu:

Geure adimena sustarretik ebai, guramenaz batera, ta ezin geinkijoe «Academia Vasca» orretan ipiñi dabezan gixonai. Geure asimena geuria da, Jainkua'k emona, ta erabilteko emona, ezgeldi eukiteko (... )

«Academia»k ezer agintzen daunian, argiro esan biarko dau agintza orren zergaitija, ta guk ziatz ziatz begiratuko dogu zegaiti ori, ta egijaren edo zuzenaren edo errazoyaren aurkabadator, guretzat agintza ori ezer ezta ixango.

Page 6: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

6

LANBIDEAKirikiño Bilbora itzuli eta berehala

Azkuek laguntzailetzat hartu zuenEuskalzale aldizkarian. Hemen agertuzuen bere lehenengo lana: «Zerutar bat».Azkueren aginduz, Ibaizabal aldizkariarenzuzendari ere izan zen 1902-3etan.

Aldi hartan, Bizkaiko Diputazioakeuskarazko eskola bat zuen, eta hanihardun zuen Ebaristok euskarairakasten, Azkueren ordez lehenengo, etabere kabuz gero, hogeitalau urtetanikasleak euskalduntzen. Irakasle bizkorraizanik, irakasle eta ikasleen arteko loturasendoa sortzen zuen eta ikasleek askoestimatzen zuten. Haren eskoletatikhainbat ikasle igaro zen, irakaskuntzaizan bait zen Kirikiñoren lanikaipagarrienetakoa.

Kirikiñok ardura handia zuenherrihizkera ondo ikasten, esakerak,errefrauak, hiztegia, ipuinak, pasadizuaketa antzekoak biltzen, eta horretarakoaukera ezin hobea zuen Mañarian, urterohilabete bat ematen bait zuen han.

EUSKALTZAINDIA?Hasieratik bertatik Kirikiñonahikoa kritiko agertu zenhizkuntz erakunde honekin.Aldez aurretik hartutakojarrera honen arrazoiakezberdinak izan ziren,nonbait: pertsonalak, agian,alde batetik (uneren batekoAzkuerekiko urruntasuna?),eta idazle trebatu, aske etaarrakastatsuarenesperientzia ere bai, noski.

Baiña lanik handiena Euzkadiegunkarian egin zuen. Egunkari hau1913an hasi zen argitaratzen Bilbon,«Euzko Alderdi Jekltzalea»ren ideologiariloturik, eta haren inguruko jendeakbultzatuta. Egunkariaren atasen artean,«Euskal Atala» zeritzanaren zuzendarijarri zuten Kirikiño hasieratik. Ordutik hasieta, 1928an utzi zuen arte, egunero-egunero argitaratu zituen bere lanak, etabeste askorenak ere zuzendu. Euzkadi-nhasi arte izenorde ugari erabili zituen:«Mañari», «Bloa», «Boldro». Bainahemendik aurrera «Kirikiño»izenordearekin agertuko ditu bere languztiak.

Aipatu ditugu irakasle eta idazlelanak.Beste hirugarren arlo bat ere azpimarratubehar dugu orain: hizlari. Euskal jaietaneta mitinetan hizlari sutsua zen Kirikiño.Haren eragina maila guztietakojendearengana heltzen zen eta Bizkaianbatez ere, euskalzaletasunaren indartzeabere lanaren ondorioa da zati handibatean.

IKASLEEKINLehenago Azkuek izandako Bilboko euskal katedra,Euskaltzainburuaren ordezko bezala eraman zuen Bustintzaklau urtez, eta gero, beste hogeitan, lanpostuaren jabekargudun gisara. Ikasleen estimurik minena irabazi zuen lanhorretan ere Kirikiñok.

Page 7: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

7

IDAZLANAK

Kirikiñok asko idatzi zuen. Euskalidazleen artean, «Orixe»rekin batera,gehien idatzi duena izango da. BainaKirikiñok ez zuen libururik argitaratu,haren lanak egunkarietansakabanatuta daude gehienak. Hainzuzen ere horregatixe, oso ezagunazen arren, ezezaguna ere gertatu da,egunkarietara eta egunkarietakoeuskal ataletara idazle-bila doanikgutxi izan ohi bait da, normalean.

EUSKALZALE-rako LANEANAzkueren lankide fina gertatu zen, hasieratik bertatikBustintza, maisu handi hari hainbat lanetan lagunduz ata inoizharen ordezkotzak hartuz. Euskalzale-n eman zuen argitarabere lehenengo lana Ebaristok, «Maiñari» izenordearekin(1899).

Kirikiñorena batez ere kazetari-lanada. Gehienetan idazlan laburrak dira,gai arinak landu eta erraz ulertzekoidazkera erabiliz taxutuak. Narraziolabur hauetako batzuk liburuetan bilduizan dira, nahiz eta beste askooraindik aldizkarietan bakarrik geratu.Hona hemen antologi liburuok:

1) Abarrak (Bilbao, 1918),Grijelmoren alargun eta semeenmoldiztegian. Guztira 21 ipuin dira horbildutakoak, euskara arinean idatziak.Hau da bera bizi zela egindakoargitalpen bakarra. Izenburuarenzergatia hitzaurrean argituko diguidazleak:

EUZKADI (1913-1928)Bustintza izan zen, urtetan izan ere (1913-1928), egunkarihartako euskal atalaren arduraduna, erretiroa hartu ataMañariara bildu zen arte. Ondotik Orixek ata Lauaxetak izanzuten egiteko bera.

Page 8: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

8

Su andija egiteko, egun lodija ixetuteko,lenengo abarrari ezarten yako sua, taonegaz ari gero. Irakurgaitxu oneik begogo askotan sortu leye euzkerazirakurteko zaletasuna. Txikijak, meiak,arin-ariñak, errazak, barru gitxidunak,geyenak barre batzuk eragitekuak ixanik,euzkeraz irakurten bape zalia eztanakonakoxiak atsegiñez artu leiz, ta eurok,abarrak lez, bere goguan sua biztu...Irakurgaitxu oneik geyenak jazorikuakdira; batzuk antxiñakuak, nik neure aitarientzunak, eta berak bere aititari; bestebatzuk neuk batu dodaz or emen neurealdijan; beste batzuk neuk asmauta bebai-dira, gustitara.

2) Bigarrengo Abarrak (Zornotza,1930). Kirikiño hil eta gero «EuzkoPizkundea» erakundeak egindakoargitalpena da, Jaungoikozale-renmoldiztegian. 43 ipuinek eta 3 olerkikosotzen dute liburua, ipuinetan aurrekoliburukoen hariari jarraitzen diola. Hauda, kontaera laburrak, barregarriak edopasadizu antzekoak gehienak, eta,jakina, ondo atonduak.

3) Abarrak... eta abar (Bilbao, 1966).Gráficas Bilbaon inprimatua. Aita SantiOnaindiaren ardurapean egindako ediziohonetan, aipatutako liburu biak, Abarraketa Bigarren Abarrak osorik, eta hauekinbatera, Euskalzale eta Ibaizabalaldizkarietan agertutako lanak daudebilduta. Edizio hau, Mañariako herriakKirikiñori egin zion omenaldia zela eta,egin zen. Liburuan artikuluak lau ataletanbereiztuta daude: l) Euskera, 2)Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak,eta 5) Albistak.

ABARRAK (1918)Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik idatzi;harena, kazetari-lana izan zen, han-hemen aldizkari-egunkarien orrialdeetan sakabanatua, baina beti irakurlegougaria eta leiala zuela. Lan haien bildumak dira Kirikiñorenliburuak (1918, 1930).

ARGITALPENAPAINAKBere literatur lanherritarrakkaleratzean,Kirikiñok etaberonenargitaldariek arretazzaindu zutenliburuon aurkezpen-modua ere. Hona biorrialde marrazkiapainez horniturik.

Page 9: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

9

Kirikiñoren ipuinak, sarri argitaratu izandira euskal aldizkari eta egunkarietan,zatika bada ere. Euskaltzaindiak idazlehonen bost ipuin argitara eman zituenbizkaieraz eta gipuzkeraz 1956an,Donostian.

Baina oraindik Euzkadi egunkarian1913tik 1928ra egunero-egunero idatzizituen lanak falta ditugu. Denak bildutaditu Xabier Perea Kirikiñozale etalangileak, 16 tomo loditan. Hauetatikbatzuk dagoeneko argitaratuta daudeBilbon Labayru Ikastegiak kaleratutakohiru aletan.

4) Egunekoa (Bilbao, 1981). Kirikiñokluzaroan atera zuen «Egunekoa» izenekokolumna Euzkadi egunkariaren lehenorrian. Kolumna horien bilduma duguliburu hau, bertan tratatzen dituen gaiakera askotakoak direlarik: eguneko gaieztabaidagarriak (politika, euskara... jaieningurukoak (San Martin, San Joan,Gabonak), gure historiako gertaerak,jazoera eta pasadizuak. Azken motahonetako idazlanak dira ugarienak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

5) Edo geuk edo inork ez Euskerarenalde (Bilbao, 1984). Liburu honetakoidazlanak ere denak dira Euzkadiegunkaritik hartuak. Lanon gai nagusiakAberria eta Euskara dira, hain zuzen ere,Kirikiñok gogokoen zituen gaiak.Horregatik esan daiteke liburu honenbitartez idazlearen pentsakerarenmuinean sartzen garela.

6) Guda Nagusia (1914-1918) (Bilbao,1989). Izenburuak berak adieraztenduenez, liburu honen edukia GudaNagusiko kronikak dira. Badirudi iritziorokorra dela Kirikiñok gai arinak etabarregarriak erabili zituela. Iritzi hauzuzena da, baina ez da egia osoa,Bustintzak gai serioak eta Euskal Herritikkanpokoak ere landu bait zituen. Ereduargia dugu lan hau.

Kirikiñok gehien landu zuen literaturmota narrazioa den arren, olerki etaantzerkian ere egin zituen ahalegintxoak.

EUSKARAREN ETORKIZUNAZKirikiño askotan azaldu zen gure hizkuntzaren etorkizunaz osokezkatuta, eta euskararen bizitza sozialari buruz hainbatgogoeta ere eskaini zuen. Hona, adibidez, horietarik bat: «Aldana egin bear» (1905).

Page 10: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

10

Aipatu dugu Bigarren Abarrak liburuan

hiru olerki dagoela. Bertsolariak zirikatzen

eta aupatzen ibili zela ere badakigu, bera

bertsotan aritu zen ala ez ez dakigun

arren, Horrez gainera, Euskaltzale-

Bazkunak argitaratutako kontu-liburuetako

hainbat kopia bereak dira, esaterako,

«Ene aberri polit ederra», «Jagi, jagi»,

Santa Ageda koplak, eta abar.

Olerkiotako batzuk sarituak ere izan

ziren. «Fides» 1901ean Bilbon euskal

jaietako Lore-jokoak egin zirenean. «Nai

dan lez... Aal dan lez!» olerkiari 1924ean

Gure Herria-k eratutako kopla-sariketan

aipamen berezia eman zioten.

Antzerkiari dagokionez, 1914ean

antzeztu zen lehenegoz Anton Berakatz

bakarrizketa. Alfredo Etxaberen Lelo hiru

ekitalditako antzerkia euskaratu zuen. Era

berean, Jose Elizondoren Txomin Arraio

komeria, eta Abelino Barriolaren ekitaldi

bakarreko Meza Barriya bizkaieraz jarri

zituen.IDAZKERA

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKARAREN OFIZIALTASUNAHizkuntza baten ofizialtasunak, irauteko hari eman ziezaiokeen laguntzaonaz ohartuta zegoen Kirikiño, artikulu honetan ikus dezakegunarenarabera: «Euskerea, ele nausitarra (ofiziaia)» (1925).

Page 11: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

11

IDAZKERA

Kirikiñoren ardura nagusia bere lanakgaraiko irakurleek ulertzea zen. Lehenaipatu ditugun joera «garbizale»koenganhori zen, hain zuzen ere, arazorikhandiena, literatura irakurlego minoritariobatentzat idaztea. Kirikiñok argi eta garbidio berak ez duela idazten ehun urtebarruko euskaldunentzat, denek ondoerabili eta eskolatuta egongo direngaraikoentzat, bere ingurukoentzat baizik.

Eta gogoan beti herri hori duela, idazlanerraz, labur eta atseginak egiten eginzuen ahaleginik handiena. Honek ez duesan nahi kalitatearen aldetik baliohandirik ez dutenik, kontrakoa baino.Kirikiñoren ipuinak laburrak eta, itxurabaten, azalekoak diren arren, benetakogertaera eta fantasiaren arteko nahasketaizanik, idazlea narrazioak egiteko dituenahalmen, etorri eta baliabideei eskermaisu-lan txikiak egitera heldu da.Bustintzaren idazlanetan era askotakogaiak aurkituko ditugu: eguneko gaiak,momentuan pil-pilean eta jende guztiarenahotan zeudenak. Honelakoak sarritanzerbait kontatzeko aitzakia moduanerabiltzen ditu. Ohiturak, jaiak,pasadizuak eta antzekoak ere osogustokoak zituen.

Hala ere, gairik begikoenak euskara

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

HERIOTZONDOKO OIHARTZUNAKKirikiñok sortutako lanetako hainbat haren heriotzaren ondorenargitara izan dira, aldizkarietatik bilduta. Hona, adibidez,Labayru Ikastegiari esker «Sutondoa» sailean irakurri ahalizan ditugun bi liburu: Egunekoa (1981) eta Guda Nagusia,1914-1918 (1989).

Euskara eta euskaldunentzat toki etatratamentu berezia du idazlan guztietan,bizi egiten bait ditu gai horiek.

Edozer idazten duela ereirakurlearengandik oso hurbil jartzen da,askotan hura ere, elkarrizketaren bidez,kontaeran sartzen duelarik.

Idatzien gaiak benetan gertatutakoetanoinarrituta egoteak sinesgarritasunhandia ematen die. Horrez gaineraelkarrizketetan ageri da batez ere, argieta zoli, adierazkortasuna eta herri-hizkeraren berezitasunak ondoen bertanerakutsiz.

Page 12: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

12

Elkarrizketaren bidea modu ona etaegokia da irakurlearekin komunikazioalortzeko. Baina erabiliena «umorea»da. Kirikiñok bere idazlanak atsegineta barregarriak izatea nahi du,irakurlea gustora badago zaletukodelakoan. Esan daiteke idazle honekeuskaldunen izaera ondo ezagutzenzuela, eta haientzako moduko umorezbetetzen dituela bere lanak. Umoreasortzeko modu ezberdinak erabilikoditu, baina batez ere kontrastea izangoda adierazkorrena; kontrakoezaugarriak dituztenak elkarrenondoan jarriz gehiago azpimarratu etanabarituko dira idazleak barregarritzatemango dituenak. Batzutan azalekoumore horren azpian gai serioakegongo dira, idazleak aproposbarregarri bihurtuak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Baina Kirikiñok izan zuenarrakastaren oinarririk sendoenetakoahizkera herrikoia erabiltzea da.Badauka hitz berriak sortzeko joera,erdal usaia izan lezaketen bestebatzuen ordez, baina zentzuz etahizkuntzaren legeei jarraituz egingoditu. Beste batzutan sinonimoakemango ditu hitz ezaguna eta berriaelkarren ondoan jarriz.

Hizkuntza adierazkorra darabil,ahozko kontaeretako baliabideugarirekin. Kirikiñok bere buruabaserritartzat erakusten du. Baserritarjatorrikoa, gurasoak eta aitita-amamakbaserritarrak zituen, bera erebaserrian jaioa. Idazkeran gozo, alaieta herrikoia ageri da, irudimen handieta arinekoa, lanak gazigeza eta gatz-ozpin biziaz gozatzen zituela, ateraldizorrotz eta hitz gozoz. Euskara garbiadarabil, baina gutxi eskolatuentzat ereulerterraza. Normalean bizkaieraerabiliko du idazlanetan bainagipuzkeraz eta lapurteraz ere egokiidazten zuen.

Page 13: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

13

KIRIKIÑOREN EKARRIAEUSKAL KUL TURAN

Denek aitortu dute Kirikiñok berakbakarrik irakurle gehiago bereganatuzituela bere aldian jarrera garbizalearijarraitu zioten beste idazle guztiekbatera baino.

Kopuruaren aldetik, «Orixe»rekinbatera, euskaraz gehien idatzi duenidazlea da ziur asko, eta, TxominAgirre kenduta, herrikoiena etaezagunena. Kirikiñok eragin handiaizan zuen bere garaiko gizartean.

Irakasle bezala ikasleakeuskaldundu eta euskaltzaletu zituen.24 urtetan bilbotar asko igaro zenharen eskoletatik, eta euskal herridesberdinak ezagutzera taldeekinirteeraren bat egiteko ohitura zuen.Horrelakoetan zen, dirudienez, atsegineta alaiena.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Idazle bezala, irakurleak bere lanak

irakurtzera bultzatzeaz gain, gizarte

osoan giro bat sortu zuen. Euzkadi

egunkariaren euskal atalaren zuzendaria

zelarik, berak begiratu ohi zituen idazlan

guztiak argitaratu baino lehen. Baina ez

hori bakarrik, herrietako idazle askori

konplejua eta lotsa kentzen lagundu zion.

Esan nahi da, herrietako euskaldun askok

uste zutenean idazteko besteko

euskararik ez zekitela, berak idaztera

bultzatu zituen, barre egingo ote zieten

bildurra galdu eraziz. Kirikiño hiltzean

euskal kulturarentzat galera handia zela

adieraziz artikulu mordoa agertu zen, bai

Euzkadi egunkarian, baita beste batzutan

ere. Hori argituz, idazle ezberdinek

ematen dituzten arrazoietako bat, idazle

berriengan izan zuen konfidantza eta egin

zuen eragile-lana da.

LAGUNEKINHil baino hiru urte lehenago, Indalezio Ojanguren argazkilariarekin etaKarlos Elgezua eskultorearekin ageri zaigu Kirikiño argazki honetan.

Page 14: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

14

Irakurleentzat ere galera handia izan

zen, egunero haren idatzia irakurtzera

asko hurbildu bait zen, irakurlearekin bat

egiteko zuen erraztasunagatik. Haren

iritzi, pentsakera eta lanen edukia

irakurlearen gogoan berezberez, erraz

eta lasai sartzen ziren, idazkera errazak

eta gai interesgarriak umorez beterik

erabiltzeak eraginda. Lanok jakitunentzat

txalogarri eta beste edonorentzat

ulerterraz eta atseginak ziren.

Kazetari bezala ere kontutan hartzekoa

dugu. Lan honetan ari dela zeregin

nagusia berriak ematea izango da,

irakurleak informatzea. Hor daude,

esaterako, «Guda Nagusia»ri buruzko

kronikak. Euskal gaiak gogokoago baditu

ere, ez du mugarik. Gizon eskolatua da,

eta munduko berri ere badu, eta hori da,

hain zuzen, bere lanetan irakurleei

erakutsi nahi izango diena.

Bai jende arruntek, baita idazle eta

kulturan jantziago direnek ere, «Irakasle»

deituko diote haren maisutasuna

azpimarratu nahian. Hauen artean

Bernardo M. Garro «Otxolua» aipatuko

dugu, adibide argia delakoan.

Gaur egun ere, Bizkaiko literaturaz eta

bizkaieraz ezer jakin nahi duenarentzat,

ezinbestekoa da Kirikiñoren lanak

ezagutzea.

HILETAKKirikiñoren hileta-elizkizunera jende-aldrahandia bildu zen Mañarian, etajoandakoen artean euskal kulturako izenezagun asko.

Page 15: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

15

HIL ONDORENGO KIRIKIÑO

Kirikiño 1929an hil zen, haren entzutea

eta ospea, ordea, gaur ere bizi-bizirik

daude. Haren hiletetara, 1929ko

otsailaren 7an, orduko kultur gizon guztiak

bildu ziren; oso izen ezagunak izan ziren

bertan, berauen artean Resurección M.

Azkue, errespontsoa berak egin bait zuen.

Bestalde, kasualitateak halakoak dira

eta, Kirikiñoren heriotzaren berria, eta

haren gomutan egindako lanak,

egunkarietan Maria Cristina erreginaren

heriotzaren berriarekin batera agertuko

dira. Euzkadi egunkariaren lehenengo

orrian, esaterako, berri biak elkarren

ondoan agertu ziren.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hil berritan pilo bat lan idatzi ziren

Kirikiñoren heriotzak zekarren galera eta

haren merituak goraipatuz. Idazle

ezagunenetatik hasi eta herririk

txikienetan egingo zitzaizkion meza eta

omenaldietara arte.

Idazlerik onenek hitz hunkigarriak

eskaini zizkioten: Orixe, Otxolua,

L izard ik . . . idaz lan sent ikorrak eta

zintzoak argitaratu zituzten Kirikiño

hiltzean.

OROITARRIAKirikiñok omenaldi bat baino gehiago izan ditu, hil zenetik hona.1931 n oroitarri hau eskaini zioten sorterriko bere etxean BilbokoEuskaltzaleek (Euzko Gastedijak, Euzkeltzale Bazkunak).Euskaltzaindiak ere egin zion bere omenaldia 1966an.

Page 16: EBARISTO BUSTINTZA LASUEN «KIRIKIÑO» BIZITZA 1...Jakingarriak, 3) Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 5) Albistak. ABARRAK (1918) Hain emankorra izandako Kirikiñok ez zuen libururik

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

16

Harez gero ekintza asko egin diraKirikiñoren omenez. «Kirikiño Saria»deituko zen literatur lehiaketa eratzeaizan zen lehenengoetakoa. Asmoa onazen eta laguntzaile asko izan zituen,baina diru-ezak pikutara eraman zuenproiektuaren jarraipena.

Kirikiño hil eta hirugarren urteraomenaldi bat egin zioten Mañarian, hurajaio eta hil zen etxeetan («Etxanoa» eta«Zumelaga»), plaka bana jarriz. Geroagoere beste batzuk egin dizkiote. 1966an,esaterako, omenaldia zela eta Aita SantiOnaindiak Abarrak ... eta abar liburuarenedizioa prestatu zuen. Omenaldi bererakoBixente Larrea eskultoreak fama handiaeman dion «Kirikiñoren omenez»escultura lana egin zuen, 1967an.

Bada, ordea, idazle honen lana etaospea garrantzitsuak direla frogatzenduen beste ekintza mota bat ere: harenlanen argitalpena. Bustintzak liburubakarra ikusi zuen argitaratuta bizizelarik. Gaur egun, badira sei gutxienez,ipuin solteak, edota edizioen barianteaaipatu gabe. Eta, zalantzarik gabe,gehiago ere izango dira, oraindik ez baitdugu idazle honen ekarria osorikezagutzen.