EBA liga PLAY OFF -Gehigarri berezia-

8
Jar ezazue ginda ! Ü EBA liga irabazi ostean, Zilarrezko LEB ligara igotzeko fasea jokatuko du Plasencian O24 Natra Oñati vs Asefa Estudiantes L25 Natra Oñati vs Aracena Collblanc I26 Natra Oñati vs Plasencia Extremadura FELIX SANCHEZ

description

Natra Oñati Aloña Mendi taldeak, EBA ligako fase erregularra garaitu ondoren, Zilarrezko LEB ligara igotzeko Play Off-a jokatuko du maiatzaren 24tik 26ra, Plasencian (Caceres). Denboraldia eta igoerari buruz jakin beharreko guztia, gehigarri honetan aurkituko duzue

Transcript of EBA liga PLAY OFF -Gehigarri berezia-

Page 1: EBA liga PLAY OFF -Gehigarri berezia-

Jar ezazue

ginda !Ü EBA liga irabazi ostean, Zilarrezko LEBligara igotzeko fasea jokatuko du Plasencian

O24 Natra Oñati vs Asefa Estudiantes L25 Natra Oñati vs Aracena Collblanc I26 Natra Oñati vs Plasencia Extremadura

FELI

X SA

NCH

EZ

Page 2: EBA liga PLAY OFF -Gehigarri berezia-

Denboraldiborobila

Ahaztezina, ikaragarria... bezalako adjektiboak soilik ezarri ahal zaizkio saskibaloi saileko EBA mailako taldeari. Ez da erraza izango horrelako talde bat berriz ere gu-rean ikusi ahal izatea. Zubikoako zaleek go-gotik gozatu dute talde nagusiarekin azken urte hauetan.

Aurreko lau denboral-diak txapela kentzekoak izan baziren, aurten lor-tutako kirol emaitzek ez dute parekorik. Natra Oñati Aloña Mendi, EBA mailako A mul-tzoko txapelduna izan da denboraldi guztian jokaturiko 22 partidetan

16 garaipen eta 6 porrot erdietsita.

Iaz egin zuen debuta talde oñatiarrak esta-tuko laugarren mailarik garrantzitsuenean. Den-boraldi oso gogorra izan zen jokalari, tekniko zein zaleentzat. Lehen Maila Nazioletik eman dako jauzia igerri egin zen eta esperientzia falta eta zor-terik ezak, maila galtzea ekarri zuen.

Kirol ikuspegian maila galdu zen arren, beste tal-de batzuek EBAn joka-tzeko aukera deuseztatu ondoren, talde oñatia-rrak bere hautagaitza es-kaini eta bigarren urtez, goi mailako saskibaloia ikusi dugu herrian.

2 | Saskibaloia Play Off -EBA liga- 2013ko maiatzak 24 Ostirala |

SENDOTASUNA Liga irabazi du Natrak 16 garaipen eta 6 porrot balantzearekin

Garbi zegoen aurten-goan maila mantendu ahal izateko, bizpahiru fitxaketa on behar zituela taldeak. LEB eta EBA mailan esperientzia zu-ten hiru jokalari (Cava-da, Xabo eta Odri) etorri ziren blokea indarzera eta argi gelditu da maila honetan lehiatu ahal iza-teko beharrezkoak izan direla.

URTE BIKAINAUrteko zenbakiak begira jarriz gero, bikaintasuna-ren inguruan ibili da beti taldea. Lehen itzulian partidu bakarra galdu ondoren, nabarmen jarri zen taldea sailkapeneko lehen postuan. Bigarren itzulian ordea, beheraka-da izan zuen taldeak. Otsaileko hilea ahazteko modukoa izan zen. Joka-

turiko lau partidak gal-duta, sailkapenean zeu-kan abantaila galdu eta emozioa jarri zion ligako azken txanpari. Hala ere, ondo erreakzionatu zuen bukaeran eta lehen jardu-nalditik azkenera, lider-tza mantendu du. Orain, pastelari ginda jarri eta historia liburuan beste kapitulu bat idatzi nahi du talde oñatiarrak.

Zaleekin ospatu nahi izan zuen taldeak aurtengo ligako titulua.

Aratz Losada · Oñati

GO

IEN

A

Iñigo ZabaletaKapitaina

Eneko BlancoEntrenatzailea

Jose Luis CampoPresidentea

%73garaipenlortu ditu taldeak denboraldian zehar; Lehen jardunalditik azkenera mantendu du lidertza.

Espero ahal zenuen horrelako denboraldi bat egitea?Hasieratik genekien taldea ondo indartu genuela fitxaketekin eta denboraldi txukuna egiteko gauza izango ginela. Agian lehen postua lortzea ez geneu-kan buruan baina partidu guztiak borrokatzeko prest geundela bagenekien.

Non egon da sekretua?Aldagelako giro ezin hobean. Taldekide bakoitzak bere rola ondo barneraturik izan duela esango nuke. Astean zehar ere lan oso ona egin da eta gero hau par-tiduetan islatu da.

Ze asmo ditu taldeak igoera faserako?Igoera fasea opari bat da. Emaitzen gainetik, partidu hauetan lehiakor izatea da gure helburua.

Espero ahal zenuen horrelako denboraldi bat egitea?Egia esan ez. Taldea ondo indartu zela garbi geneu-kan, hala ere lehenengo jardunalditik aurreneko pos-tuan egotea nik behintzat ez nuen espero. Liga iraba-zi eta igoera faserako sailkatu gara. Ezin da gehiago eskatu.

Non egon da sekretua?Lenengo egunetik garbi eduki ditugu gure helbu-ruak. Emaitza onak izateak ere asko lagundu du sintonia onean egoteko bai kantxa barruan eta baita kanpoan ere.

Ze asmo ditu taldeak igoera faserako?Gozatzea, betiere lehiakorrak izanik. Irabazi edo gal-du, esperientziaz gozatu behar dugu, guztia emanda.

Espero ahal zenuen horrelako denboraldi bat egitea?Egia esan, ez; kontrakoa esatea gezurra litzateke. Hala ere taldea oso ondo indartu genuen eta hel-burua denboraldi on bat egitea zen babeslea, herria eta bereziki gugan konfidantza erakutsi duten zaletu guztiek merezi zutelako.

Non egon da sekretua?Fitxaketak taldera moldatzeko azkartasunean. Beste maila bat eman diote taldeari eta gainontzeko taldeki-deekin batera oso talde sendoa osatu dugu.

Ze asmo ditu taldeak igoera faserako?Kantxan erreferente diren jokalariek ematen duten maila ona bada, zeresan handia emango dugu. Hala ere talde osoa ondo egon beharko da hiru egunetan.

Page 3: EBA liga PLAY OFF -Gehigarri berezia-

3 Play Off -EBA liga- Saskibaloia | | Ostirala 2013ko maiatzak 24

Baliabide mugagabekojokalari puskaANDER GARCIA Iaz erakutsitako maila berretsi eta hobetu du aurtengoan Bergarako hegalekoak • Ligako jokalari onenaren MVP saria irabazi du

GO

IEN

A

22,3puntu partidokobalorazioa lortu du

”Sekulako talentua dauka. Erasoan geldiezina da”

Eneko Blancotaldeko entrenatzailea

”Oso jokalari onak daude EBA mailan baina aurten Ander izan da onena”

Iagoba Gamarrataldeko jokalaria

Bazkide kanpainakoprotagonista

Askotan esan ohi da tal-dekako kirolean talde handiek edo txapeldu-nek, plantillaren ges-tioan eta talde lanean oinarritzen dituztela be-raien arrakastak. Hala ere, ezin da ukatu aspe-ktu horretatik haratago, talde handi guztiek izan ohi dituztela, kantxan diferentziak markatzen dituzten jokalariak; eta Natra Oñatiren kasua ez da salbuespena izan.

Plantilla oso orekatua izan du aurten talde oña-tiarrak eta egia da talen-turik ez dela falta izan, baina azken bi denboral-di hauetan taldeak talen-tudun jokalari bat izan badu, Ander Garcia izan da zalantza izpirik gabe.

2011ko gabonetan iritsi zen taldera bergararra. Zilarrezko LEB ligako Araberri taldean minutu gutxi zituenez, maila bat behera egin eta go-gotsu iritsi zen talde oñatiarrera. Denboral-di polita gauzatu zuen, baina taldeak ezin izan zuen maila mantendu. Garciak arantza bat utzi zuen sartuta bere ibilbidean. Hala ere, taldeak EBA mailan plaza hartuko zuela ja-

Aratz Losada · Oñati kin zueneanean, oñatin jarraitzeko erabakia har-tu zuen -eskaintza ugari zituen arren-.

Denboraldi hasieratik garbi utzi zuen bere hel-burua: “Oñatin gelditu naiz, zaleekin zor handi bat utzi nuelako iaz. Za-lego honek taldea sailka-penaren goikaldean ikus-tea merezi du eta hori da aurtengo nire erronka pertsonala”. Komu-nikabideetan esandako hitzak ez zaizkio handi gelditu hegalekoari, izan ere, Anderrek mikro au-rrekaldean baino, kan-txan hitz egiteko ohitura erakutsi digu azken bi denboraldietan.

Iaz bere errekurtso mu-gagabeen lehen zizta-dak ikusi ahal izan ziren arren, aurtengo denbo-raldian erakutsi du An-derrek barruan dara-man talentu guztia. D e n b o r a l d i a hasi zenetik taldeko

erasoko erreferente izan da. Sekulako partidak egin ditu denboraldian zehar. Saskiratzeak egi-teko erakutsi duen gaita-sunak ez dauka mugarik, baina puntuak pilatzeaz gain, taldean jokatzen ere badakiela ondo baino hobeto erakutsi du aur-tengoan.

DENBORALDIKO MVPZenbakiek bakarrik hi-tzegiten dute; 20 partida jokatu ditu. 19,7 puntu, 5,1 errebote, 2,6 asisten-tzia eta 5 falta jaso ditu bataz beste partidoko. Guzti honekin 22,3 pun-tuko balorazioaz den-boraldiko MVP saria irabazi du. Datu bezala aipatzekoa da azken bi denboraldi erregularre-tan talde oñatiarreko bi jokalari izan direla ligako onenak; iazko denboral-dian Asier De la Iglesiak eraman zuen sari potolo hau eta aurten Ander izan da onena.

Urtea borobila izan da, hala ere, oraindik azken urratsa ematea gelditzen

da; igoera fasea. Orain artean bezala, Gar-

ciak kantxan hitz egiten jarraitzen badu Natra Oña-tik Aloña Men-dik oraindik asko

dauka esateko Animo mutilak!

n Azken bi urteetan bazkide kanpaina ikusgarriak egin ditu taldeak. Iaz Iñigo Biain eta harrobiko bi jokalari izan ziren protagonista; aurten berriz, Ander bera izan da klubaren irudia.

Zubikoa kiroldegiak Ander Garciaren mailarekin gozatu du aurten ere.

Page 4: EBA liga PLAY OFF -Gehigarri berezia-

4 | Saskibaloia Play Off -EBA liga- 2013ko maiatzak 24 Ostirala |

Betirako Aloña Mendiko urrezko historia liburuan

Urteko irudi eta zenbakiak

4. IAGOBA GAMARRA 5. IMANOL CECIAGA 6. ANDER GARCIA

Natra Oñati Aloña Mendi taldearen 2012/2013 denboraldiko argazki ofiziala.

Aretxabaleta, 1,90 H.JP. 20 / P. 8 / B. 5,5

Arrasate, 1,89 A.JP. 22 / P. 6,2 / B. 7,68

Bergara, 1,93 E.JP. 20 / P. 19,6 / B. 22,3

10. GORKA KINTANA 11. IBAN LIZARRALDE 12. XABIER OSAArrasate, 1,90 H.JP. 22 / P. 7 / B. 4,5

Oñati, 1,80 E.JP. 13 / P. 0,4 / B. -3

Zarautz, 1,96 H.JP. 22 / P. 9,3 / B. 9,1

7. JOSEAN CAVADA 8. IÑIGO ZABALETA 9. ASIER DE LA IGLESIADonostia, 2,05 P.JP. 22 / P. 10,3 / B. 11,2

Oñati, 1,78 A.JP. 14 / P. 1,1 / B. -0,1

Zumarraga, 2,01 P.JP. 18 / P. 10,8 / B. 17,9

Klub edo elkarte bate-tako historia liburuetan sartu ahal izatea oso zaila izaten da. Baldintza asko bete behar dira gisa ho-netako orrialde bat idatzi ahal izateko, baina Aloña Mendi saskibaloi sailak azken urte hauetan egin-dako ibilbideak, merezi du Aloñako urrezko libu-ran tarterik.

IBILBIDE BIKAINAAgian kirol arloko emai- tzei so egiten badiegu, aurtengo balentria izan daiteke lorpenik entzute-suena, baina ezin ahaztu daiteke, bereziki talde honek azken bost den-boraldietan burutu duen lan ikusgarria. Arrasate aldetik etxera bueltan etorri ziren duela bost denboraldi Bian anaiak eta Igartua entrenatzai-

Aratz Losada · Oñati lea. Beraiekin batera ekarri zituzten Ointxe taldeko bi erreferente na-gusiak ziren Gamarra eta Mallabiabarrena pibota. Fitxaketa hauek, aurrez etxean zegoen blokea erabat indartu zuten eta orduan hasi zen talde ho-nen ibilbidea.

Gogoratu beharra dago hiru denboralditan hiru igoera lortu zituela tal-deak. Probintzial maila-tik, Autonomikora, on-doren Nazional mailara eta azkenik duela bi den-boraldi lortu zen EBA mailarako igoera histo-rikoa. Oñatin kirol talde batek sekula lortu duen mailarik gorenera iritsi zen Aloña Mendi. Iaz maila galdu zuen arren, aukera sortu zen berriz ere EBA-n jokatzeko eta aukera ez du aldegiten utzi talde gorritxoak.

Ibilbide honetan zehar ere, ia sinesten zailak di-ren beste hainbat datu ere eman daitezke.

Adibidez, taldea 20 par-tidu jarraian irabazteko gai izan zen; hori gutxi balitz, hiru urte eman zi-tuen (39 partidu) etxean irabazten. Eta aurten-goan ere ez da atzeal gel-ditu. Lehen itzulian par-tida bakarra galdu zuen eta denboraldiko lehen jardunalditik azkenera, lehen postuan mantendu da. Guztira 22 partida jokatu ditu eta 16 garai-pen eta 6 porroteko ba-lantzeaz amaitu du urtea.

Eta oraindik azken hitza eman nahi du igoera fa-sean. Erraz aipatu ditu-gu orain artekoak, baina hor dago marka. Talde honek historia liburuan leku bat merezi du.

* Denboraldiko bataz-bestekoak JP. Jokatutako partiduak P. Puntuak B. Balorazioa

Page 5: EBA liga PLAY OFF -Gehigarri berezia-

5 Play Off -EBA liga- Saskibaloia | | Ostirala 2013ko maiatzak 24

Betirako Aloña Mendiko urrezko historia liburuan

1J Natra Oñati 70-50 Easo Pastas Arruabarrena 2J Santurtzi SK 70-72 Natra Oñati 3J Natra Oñati 70-60 CB Tormes 4J Zor-notza ST 60-73 Natra Oñati 5J Natra Oñati 67-68 M.A. Robleda 6J Estela 63-66 Natra Oñati 7J Natra Oñati 88-73 Goierri Verkol 8J U. Valladolid 62-81 Natra Oñati 9J Natra Oñati 73-53 Megacalzado Ardoi 10J Natra Oñati 77-60 UPV Alava 11J Pas Pielagos 70-79 Natra Oñati 12J Easo Pastas Arruabarrena 54-64 Natra Oñati 13J Natra Oñati 42-80 Santurtzi SK 14J CB Tor-mes 71-70 Natra Oñati 15J Natra Oñati 78-86 Zornotza ST 16J M.A. Robleda 85-65 Natra Oñati 17J Natra Oñati 77-68 Estela 18J Goierri Verkol 83-85 Natra Oñati 19J Natra Oñati 80-71 U. Valladolid 20J Megacalzado Ardoi 49-80 Natra Oñati 21J UPV Alava 78-59 Natra Oñati 22J Natra Oñati 92-83 Pas Pielagos

13. AITOR BARREIRO 14. IÑIGO BIAIN 15. IBAI OSA

16. XABIER ODRIOZOLA 17. IÑIGO MADINA E. ENEKO BLANCO

L. GORKA JUDEZ D. UNAI ARANBURU P. JOSE LUIS CAMPO

FELIX SANCHEZ

Oñati, 1,95 P.JP. 2 / P. 0 / B. 1

Oñati, 1,96 P.JP. 20 / P. 3,5 / B. 3,8

Oñati, 1,90 P.JP. 7 / P. 2 / B. 0,6

Oñati, 5. denboraldiaLangile nekaezina

Oñati, 5. denboraldiaBeharrezkoa

Oñati, 18. denboraldiaIbilbidearen saria

Azkoitia, 1,95 P.JP. 17 / P. 2,7 / B. 1,4

Oñati, 1,90 H.JP. 1 / P. 0 / B. 1

Oñati, 1 denboraldia.Amestutako debuta

Page 6: EBA liga PLAY OFF -Gehigarri berezia-

6 | Saskibaloia Play Off -EBA liga- 2013ko maiatzak 24 Ostirala |

BorrokalarieredugarriaASIER DE LA IGLESIA kirol arloan taldeko erreferente nagusietako bat izan da bi urte hauetan • Gaixotasuna duenetik, taldekide guztiek pertsonalki miresten dute

”Jokalari moduan mirestetik pertso-na moduan mires-tera pasa gara”

Gorka Judezbigarren entrenatzailea

”Asierrek erakutsi duen adorea ikaragarria da”

Iñigo Zabaletataldeko kapitaina

“zetozen jakin asmoz, hainbat proba pasatu nahi izan zituen. Hasie-ran fisioak eta traumato-logoak izan ziren, baina hauek ezer aurkitzen ez zutenez, neurologo eta erresonantzia ezberdinak egite hasi zen, Abendu hasieran zorigaiztoko al-bistea jaso zuen arte.

Gaixotasuna antzeman ziotenetik gaur egunera artekoak, ez dira egun errazak izan. Hasiera ba-tean etxekoei soilik jaki-narazi nahi izan zien. On-doren taldekideen txanda etorri zen. Esan beharra

Gaixotasunaren alde lanean

Zer da Esklerosi Anizkoitza?

GO

IEN

A

reziak... Azken hau ora-indik ere martxan dauka. Saskibaloi eta futboleko lehen mailako taldeen sinaturiko elastikoak zoz-ketatzen ari da. Txarte-lak leku askotan daude salgai. Nahi izatera, Alo-ña Mendiko saskibaloi sailera jo daiteke.

Esklerosiak momentuz ez dauka osabiderik, baina horretan lanean diharduten mediku eta

espezialistengan seku-lako miresmena erakutsi du Asierrek. Hori ho-rrela, bere eskuetan da-

goen guztia egiten ari da ADEMGI elkarteari laguntzeko. Saskibaloi partidak, zozketa be-

EKIMEN UGARI jarri ditu martxan gaitz honen aldeko dirulagunzak lortu ahal izateko • Saskibaloi eta futboleko elastikoen zozketa berezi bat, saskibaloi txapelketa bat...

1500 euro Batu zituzten otsailaren 23an Zornotzaren aurkako partiduan. Diru hori Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen elkartearentzat (ADEMGI) izan zen.

Asier jaurtiketa librea egiteko prest.

Denboraldian zehar hainbat titular eta albis-te utzi ditu aurten Natra Oñati taldeak. Gehien-tsuenak kirol arlokoak izan dira, baina ligako garaipenarekin pareka-tu edo goragoko maila batean gelditu den beste albiste bat ere utzi digu zoritxarrez aurtengo denboraldiak; Asier De la Iglesia zumarragarra-ren gaixotasuna.

Iazko denboraldi amaie-ratik dator guztia. Biz-karra lokartzen zitzaiola antzeman zuen, baina ez zion garrantzia handi-rik eman. Denboraldiak uzten dituen kolpe edo nekearen ondorio izango zela uste zuen. Uztaila amaieran denboraldi be-rrian sartzearekin bate-ra, kezkak areagotzen joan zitzaizkion, izan ere, egunak aurrera joan ahala, hasiera batean biz-karrean igartzen zituen arazoak, gorputzeko bes-te hainbat lekutan soma-tzen hasi zen. Besoetan, hanketan, zangoetan...

HAINBAT PROBADenboraldi hasierako sintoma horiek nondik

Aratz Losada · Oñati dago taldekideak denbo-raldi hasieratik zeudela aurduratuta, izan ere, Asierrek arazoak zituela bazekiten baina inork gu-txik espero zezakeen ho-rrelako diagnostiko bat. Albistea taldean zabaldu zuenean Asier bera izan zen taldekideak animatu zituena: “Gogoan ditut oraindik taldekideen aurpegiak, nik animatu behar izan nituen, ezin zuten sinetsi”. Amaitzeko albistea publikoki zabal-tzea tokatu zen. Otsai-lean izan zen hori. Orduz geroztik, ikaragarria izan da estatu mailan albis-teak izan duen oihartzu-na. Estatu guztiko deiak eta animoak jaso ditu De la Iglesiak.

KIROL ARLOAGaitzak ez dio saskiba-loian jokatzeko gogoa kendu Asierri. Jaurtitze-ko eskuan eta zangoetan sentsibilitate falta eta neke orokorra sentitzen duen arren, ez du egun bakar batean ere hutsik egin. Orain ordea, orka-tila bihurritu du denbo-raldiko momenturik ga-rrantzitsuenean. Duda izango da azken ordurar-te, baina borroka egingo du iritsi ahal izateko.

n Pertsonaren nerbio-sistema zentralari eragiten dion asaldura da esklerosia. Ner-bio-kinadaren transmisioa zaildu egiten da edo ez da behar bezala egiten. Ondorioak maila askotan agertzen dira: mugimenduak egiteko zailtasunak, ahuldadea, parestesia, nekea, dardarak...

Page 7: EBA liga PLAY OFF -Gehigarri berezia-

7 Play Off -EBA liga- Saskibaloia | | Ostirala 2013ko maiatzak 24

Egoitza eta aurkariakPLASENCIA Extremadura aldean jokatuko du igoera fasea Natra Oñatik • Ostiral eta larunbatean 18:00 eta igandean 12:00

Bi aste zain egon ondo-ren duela hamabost egun jakin genuen igoera fasea Plasencian (Extrema-dura) jokatuko zela. Bi aukera zeuden Malaga alde batetik, eta aipatu berri dugun Caceres-ko hiria bestetik. Biak ala

Aratz Losada · Oñati biak, interesgarriak ziren oñatiarrentzat. Hala ere bat hautatzekotan, agian Plasenciaren aldeko apus-tua egingo luke talde go-rritxoak. Gertutasuna eta kantxako giroan oinarritu-tako aukeraketa litzateke.

Plasencia 40.000 biztanle inguruko hiria da eta sas-

kibaloiarekiko zaletasun handia egon da historiko-ki. Ciudad de Plasencia izeneko pabilioia gainezka egon ohi da normalean eta igoera faserako ora-indik giro hobea espero da. 1.500 ikuslerendako edukiera dauka beraz, be-tetzen bada, ikuskizuna ziurtatuta dago.

Asefa Estudiantes4.- Tomas Kyzlink5.- Francisco Guerra6.- Doudou Dieye7.- Guillermo Herrero8.- David Sainsbury9.- Edgar Vicedo10.- Alvaro Lobo11.- Dario Brizuela12.- Karl Niamamoukoko14.- Carlos Doz15.- Guillermo Ordas

Entrenatzailea: Mariano de Pablos

Laguntzailea: Javier Lombarida

Delegatua: Iñigo de la Villa

1.- Klubaren baloreak transmititzen saiatzen den talde gaztea gara.

2.- Errebotea kontrola-tu eta saskiratze errezak bilatzen dituenak iraba-ziko du.

3.- Aracena gainetik ikusten dut, baina bes-teok ere aukerak ditugu.

Mariano de PablosEntrenatzailea

Plasencia Extremadura4.- Pedro Blazquez6.- Marc Cuesta7.- Serigne Sam Seck8.- Pablo Bayle9.- Federico Ucles10.- Jesus Vargas11.- Victor Manuel12.- Jose Moreno14.- Pablo Hernandez15.- Mario Alvarez19.- Alvaro Fraile

Entrenatzailea: Jesús Porras

Laguntzailea: Raúl Pérez

Delegatua: Juanjo Núñez

1.- Ilusio handiko talde gaztea, langilea garela esango nuke.

2.- Partidu guztiak azkenak bailiran jokatu beharko ditugu.

3.- Talde guztiok ditugu aukerak, baina Aracena eta Natra aipatuko ni-tuzke esperientziagaitik.

Jesús PorrasEntrenatzailea

Aracena AEC Collblanc4.- Josep Mestres5.- Oscar Andrés7.- Roger Juan8.- Francesc Cairo9.- Joan Jordi Vall-llobera10.- Sergio Guardia11.- Sergi Pérez12.- Alex Sanmartín14.- Eduard Real15.- Didac Pérez41.- Pere Corominas

Entrenatzailea: Josep María Marsà

Laguntzailea: J. Carlos Ballesteros

P. Fisikoa: Lluis Pino

1.- Esperientzia handiko taldea, garela esango nuke.

2.- Hiru partidetan mai-la oso ona eman beharko da. Lehena klabea da.

3.- Oso zabalik ikusten dut kanporaketa. Hala ere, Natra eta gure espe-rientzia aipatuko nituzke.

J. M. MarsàEntrenatzailea

Ciudad de Plasencia pabilioiaren irudi orokor bat.

1.- Nolako taldea zarete?

2.- Zer egin beharko du igoera lortu nahi duenak?

3.- Zein talde da faborito?

Page 8: EBA liga PLAY OFF -Gehigarri berezia-

8 | Saskibaloia Play Off -EBA liga- 2013ko maiatzak 24 Ostirala |

Natra Oñatiren espiritua

aupatzera etorri direnen ahalegina. Alde horre-tatik ere Natra Oñati Aloña Mendi taldea ere-dugarria izan da azken urteotan. Dagoeneko bost urte pasako dira hamabost egunero Zu-bikoako harmailak tope-ra batetzen direla. 300 zale inguru bildu izan dira etxeko partida ge-hienetan eta hori oso tal-de gutxik esan dezakete.

Jokalariek behin eta be-rriz esan ohi dute talde honen sekretuetako bat etxeko partidetan bizi izan den giroan dagoela. Iban Lizarralde taldeko

kapitainetako batek esa-terako, liga ospakizunean garbi utzi nahi izan zuen: “Azken urte hauetan Zu-bikoan bizi izan den gi-roak ez dauka parakorik. Plazer bat izan da hemen aritzea; eskerrik asko!”.

BETI LAGUNTZEKO PRESTOñatiko zalegoak zer-baitetan nabarmendu behar badira, taldeare-kiko duten fideltasunean da. Irabazi edo galdu, beti egon dira taldea la-guntzeko prest. Egia da azken denboraldi haue-tan oso gaizki ohituak egon direla, garaipenak

porrotak baino askoz ge-hiago izan direlako. Hala ere, ezin ahaztu daiteke iazko denboraldia. Hiru urte etxean galdu gabe eman ondoren, iaz EBA mailara emandako jauzia oso handia izan zen tal-dearentzat eta egoera erabat aldatu zen, izan ere, partidu gehienak ira-bazten ikustetik, galtzen ikustera pasa ziren urte batetik bestera. Hala ere, zalegoak hor jarraitu du; zintzo eta fidel. Emai-tzen gainetik jokalari eta kolore batzuekiko maita-suna dutela erakutsiz eta hori benetan eskertzekoa da. EBA maila guztian

ez da horrenbeste zalerik inon izan eta aurkariak ere harrituta gelditzen zi-ren Zubikoako kantxara salto egiten zutenean.

BAZKIDEAKAzken bi urte hauetako erronka oso handia izan da. Estatu mailako lau-garren mailan egoteak, kirol arloko proiektu sen-do bat egiteaz gain, arlo ekonomikoan ere ahale-gin berezia egitea eskatu du. Horretarako iazko denboraldian, bazkide kanpaina abian jarri zen eta bi urte hauetan 600 zaletu inguruk lagundu dute taldea. Chapeu!!

600bazkide txartelegin dira urte hauetan

”Azken urte haue-tan Zubikoan bizi izan den giroak ez dauka parekorik. Eskerrik asko!”

Iban Lizarraldetaldeko jokalaria“

GO

IEN

A

azken hitza

Gorka Judez

AmetsakdarraiAukera ezin hobe hau baliatu nahi dut pro-iektu hau bideratzen lagundu duten guztiei eskerrak emateko ALOÑA MENDI K.E.-ren, saskibaloi sailaren eta taldearen izenean baina, batez ere, nire izenean per-tsonalki.

Babeslerik gabe ez le-goke kirol amateurrik; Udalaren giza baliabi-derik gabe, ez genuke erraztasunik izango; Aloña Mendi K.E.-ak taldearen erakundet-zerik gabe, ez ginateke ezer izango; Zalegoen babes eta aupadarik gabe, ez luke mereziko esfortzuak; eta inork ez dezala ahaztu, se-nitartekoen eta adis-kide minenen kemen, presentzia, ulermen eta maitasunik gabe, lortu dugun balentria ametsa ere ez zen izan-go. Eta garbi ahos-katzen dut: Ametsak darrai!! Eskerrik asko guztioi!!

AUPA ALOÑA!!!!!

Talde handi guztiek bere handitasuna, historian, lorpenetan eta bere ko-loreak sentitzen dituzten zaletuen babesean oina-rritzen dituzte beraien proiektuak. Aloña Men-di KE-ak orokorrean, sekulako jarraipena eta babesa izan ohi du anto-latzen dituen txapelke-ta, lehiaketa eta ekimen guztietan.

Eta saskibaloian ere an-tzerako lotura egon dela esan daiteke. Historikoki agian futbola izan da ja-rraitzaile kopuru gehien eraman dituen kirola. Hala ere, ezin daiteke ahaztu duela hamarka-da batzuk atzera eginda, txirrindularitzak edo pilotak izan duten babe-sa. Urteak aurrera egin ahala, elkartea handitzen joan da eta gaur egun 14 sail ezberdin izatera hel-du da. Urte guzti haue-tan zerbait eduki badu Aloña Mendi taldeak, herriaren babesa eta atxi-kimendua izan da.

Saskibaloi sailak biziki eskertu nahi du azken urte hauetan kirol hau ikustera eta kirolariak

Aratz Losada · Oñati

Indar Txiki taldea izan da aurtengo nobedadeetako bat.

GO

IEN

A