EAEko HEOak EUSKARA AZTERKETA EREDUA MAILA · PDF filedituzten baliabideak eta lanean ari...
date post
08-Oct-2019Category
Documents
view
59download
0
Embed Size (px)
Transcript of EAEko HEOak EUSKARA AZTERKETA EREDUA MAILA · PDF filedituzten baliabideak eta lanean ari...
EAEko HEOak
EUSKARA
AZTERKETA EREDUA
MAILA AURRERATUA (B2)
1. DOKUMENTUA: ATAZAK
IRAKURRIAREN ULERMENA (30 puntu; gutxienez: 20 puntu)
1. ARIKETA
Irakurri hurrengo testua eta erabaki hiru aukeren artean zein den testuaren
esanahiarekin bat datorrena. 7 item (7 puntu). 0 adibidea da.
BALDINTZARIK GABEKO OINARRIZKO ERRENTA
UNIBERTSALA
Ez zaizue inoiz pasatu makuluekin zabiltzatela
jende pila bat makuluekin ikustea? Halako zerbait
pasatu zait azkeneko astean. Oinarrizko errenta
unibertsalarekin interesatzen hasi eta edozein tokitan
besterik ez dago.
Oinarrizko errenta unibertsala. Zer ote da? Ezin da
oinarrizko errentarekin nahasi, 400 eurokoa, arazo
ekonomikoak dituztenentzat. Laburtuz, denentzako
errenta bat da, soldata bat, lan egin edo ez.
Horrelako proposamenek hautsak harrotzen
dituzte. Jendeak hezkuntzaren edo belaunaldiaren
arabera erreakzionatzen du: “a ze pagotxa!” edo
“bai, berriz ere alferrak alfer!”. Erreakzio hori izan
aurretik, halako batean gaia esku artera etorriko
delako-edo, han eta hemen leituz bildu ditudan
oinarrizko lau ideia agertu nahiko nituzke hemen.
Definizioz oinarrizko errenta unibertsala herritar
guztiei baldintzarik gabe ordaintzen zaien errenta da,
dituzten baliabideak eta lanean ari diren ala ez
kontuan hartu gabe. Eskubidea da. Errenta apala,
baina bizitzako oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa
dena, zergen bidez finantzatua.
Aldekoek diotenez, pobrezia desagertuko litzateke
hala. Erosteko ahalmen txikia dutenen egoera zeharo
hobetuko litzateke eta aberastasuna hobeto banatuko.
Gutxieneko ordain bat seguru izanda, langileek
askatasun handiagoa lukete lan-kontratuak
0. Elurre Iriartek inpresioa du0 makuluekin ateratzen den egunetan ikusten
dituela makuludunak. makuluekin ibiltzea oso gauza zabaldua dela. zerbaitengatik kezkatzen hasi eta edonon
ikusten duela gai hori.
1. Oinarrizko errenta unibertsala...
a) arazo ekonomikoak dituztenentzako soldata da.
b) gizartean zeresan handia ematen duen planteamendua da.
c) 400 eurokoa da, berdin da lanean zabiltzan
ala ez.
2. Oinarrizko errenta unibertsala jasotzeko... a) ez dira irabaziak kontuak hartzen. b) nahitaezkoa da zergen bidez erakustea
behar dela. c) oinarrizko beharrak justifikatu behar dira. 3. Iriarteren ustez oinarrizko errenta
unibertsalarekin0 a) erosteko ahalmen txikiagoa lukete aberatsek. b) jendeak ez luke lana edozein
baldintzatan hartuko. c) lan kontratuak nabarmen igoko lirateke.
4. Beste alderdi positibo bat hau litzateke... a) emakumeek ez lukete hainbesteko
menpekotasunik. b) gizarte laguntzak ez lirateke beharrezkoak. c) iruzurgileak desagertu egingo lirateke.
negoziatzeko; ez lukete edozein lan edozein
soldataren truke egitea onartuko. Hainbeste
handitu den prekarietatea desagertuko litzateke,
edo nabarmen gutxituko.
Laguntza honi esker gazteek eta emakumeek
askatasun handiagoa izango lukete eta, esaten
dutenez, genero indarkeriaren kontrako pausu
handia litzateke. Bestalde, gainerako gizarte
laguntza gehienak desagertuko lirateke, eta
hauetan iruzurrak harrapatzeko baliabideak ere bai.
Gainera lanaren ikuspuntu berri bat indartuko
litzateke, borondatearen lana.
Kontra daudenen argumentuetan, berriz, bi
puntu nagusi:
Errenta horrek jendea alfertuko luke. Ondorioz,
lanerako hautua egin dezaten, enpresaburuek
soldata hobeak pagatu beharko lituzkete. Lan-
kostuak handitzea ekarriko luke eta produktuak
garestitzea. Inflakzioak errenta horren
errentagarritasuna murriztuko luke. Immigrazioa
ere asko handituko litzateke.
Zailtasunak zailtasun, bada hala funtzionatzen
duen herrialderik. Alaska, adibidez. Sistemaren
oinarria da gizarte laguntzetara bideratzen diren
baliabideak beste modu batera antolatzea eta
zerga sistema erreformatzea. Zaila? Duela 200 urte
pentsaezina zen sufragio unibertsala, denok
bozkatzeko aukera izatea. Duela 100 urte
pentsaezina zen osasuna edo hezkuntza eskubide
unibertsala izatea. Zergatik ez oinarrizko errenta
unibertsala?
Ba horixe, batek zioen bezala, beharbada ez da
zirt edo zart egiteko momentua, baina bai
eztabaidatzen, hausnartzen hasteko. Eta horixe da
nik neure buruarekin egin dudana eta zuekin
konpartitu nahi izan dudana.
Elurre Iriarte, Kirika bizi garen munduei begira, 2014
5. Kontra daudenek, berriz, diote0 a) lan-baldintzek atzerritar asko erakarriko
lituzketela. b) nekezagoa litzatekeela langileak aurkitzea. c) produktuak txarragoak liratekeela.
6. Iriarteren iritziz, oinarrizko errenta unibertsala0
a) eskubide bihur liteke urte batzuen buruan. b) gizarte laguntzetara bideratu behar litzatzeke. c) zaila da edonon ezartzea, Alaskan izan ezik.
7. Oinarrizko errenta unibertsalaren gaiarekin Iriartek0
a) dio erabaki bat hartzeko sasoia dela. b) garbi du ez dela une egokia honetaz
hitz egiteko. c) hausnarketarako elementuak ekarri nahi
izan dizkio irakurleari.
2. ARIKETA
Hurrengo testuko hutsuneak betetzeko, ematen diren hiru aukeretatik esan zein den
testuan egokia. 10 item (10 puntu). 0 adibidea da.
REMIGIA ETXARREN, BIZITZA HARI-HARIAN
Iruñea, 1853ko ___(0)___ 11. Leona Remigia Etxarren funanbulista jaio
0.
zen Nabarreria auzoan. Aita hil ondoren, Manuela Aranguren ama a) apirila
b) apirilaren
berriro ezkondu zen, eta handik aurrera Pellejerias kalean bizi izan zen
c) apirileko
familia, ____(1)____ Jarauta kalean. 1.
a) deritzon Remigia Etxarrenen beste berririk ez daukagu 1882ko uztailaren 12ra b) egungo
arte. Egun hartan Iruñeko zezen-plazan ____(2)____, “Teresy y
c) izeneko
Velázquez” akrobata konpainiarekin batera. Handik sei egunera, Lau- 2.
buru egunkarian idatzitako kronikak honela ____(3)____: “Deigarria da a) aritu zen
b) aritzen zen
uztai finkoan eta soka tenkatuan Agostini andereñoak erakusten duen c) ibiltzen zen
adorea eta segurantza”. Izan ere, Mademoiselle Agostini zen Etxarrenen 3.
izen artistikoa. a) ipintzen zuen b) jartzen zen
Uztailaren 25ean, Eco de Navarra egunkariko zuzendari Nicanor
c) zioen
Espoz Redinek “artista petoa” eta “punta-puntako orekaria” esaten zion, 4.
eta “oreka-hagan moldatzen diren eta soka gainean dantzan egin a) daitezen
b) dezaketen
____(4)____ iruindarrak badaudela” egiaztatzen zuen, harrituta. c) dezaten
1883ko maiatzean, Manuel Carralen konpainiarekin eta milaka 5.
a) ekin
ikusleren aurrean, Arga ibaia zeharkatu zuen, eta udalak 500 pezeta b) eman
eman zizkion balentriaren ordain. Berriro ere Lau-buru egunkariak eman
c) jo
zuen ekitaldiaren kronika: “Soka-dantzariak ibilbideari ____(5)____ 6.
zion; publikoa isilik geratu zen une batez eta, handik hiru minutura, a) zituela
b) zituenak
Agostini lasaitasun osoz iritsi zen beste aldera, lurretik hamar bat c) zituenerako
metrora jarritako soka gainean. Orekariak oinak saskitxo batzuetan sartu 7.
zituen eta, oinetako horiek ondo lotuta ____(6)____, ibaia baretasun a) iristean
handiz zeharkatu zuen; bidaia arriskutsuaren amaierara ____(7)____ b) iristeko
c) iritsiz
lau minutu behar izan zituen. Atsedenaldi laburra egin eta berehala, soka
gainera igo zen berriro begietan zapia eta gerritik gora oihal lodizko zaku
bat zuela. Publikoak gogoz egin zion txalo”.
1884an Gazteluko Plaza zeharkatu zuen, eta zezen-plazan ere
ikuskizunak eman zituen. Honela deskribatu zuen horietako bat El Eco de
Navarrak: “Soka gainean, koraza eta kaskoa jantzita, suziriak bota zituen,
eta suzko euriaren artetik agertuta, konbinazio ____(8)_____
hobea lortu zuen”. Jaioterrian ez ezik, Euskal Herriko nahiz kanpoko
hainbat herritan ere ibili zen Etxarren eta, ____(9)____, Ibaizabal eta
Pisuerga ibaiak zeharkatu zituen.
1892ko urriaren 5ean, Ondarroan, aulki baten gainean ariketak egiten ari
zela, hamabost metrotik erori zen. 1904an Iruñean bertan egindako saio
bakana salbu, hantxe amaitu zen haren karrera. Etxarrenen bizitzaren
berri xehe jaso duen Patxi Abasolo nafar historialariak dio Jauregiko
Aldapako 3.ean bizi izan zela azken urteetan; beste iturri batzuen
arabera, kale ____(10)____ amaitu zuen. Baina denak bat datoz gauza
batean: Mademoiselle Agostini handia miserian hil zen 1921ean.
Ordainetan, hori bai, Txantreako kale batek haren izena darama gaur
egun.
Nagore Irazustabarrena, Argia, 2015-10-04
8. a) ahalik b) ezin c) oso
9. a) besteak beste b) den