E-zaborra Pozoitutako garapenabezalako osagai toxikoak dituzte manipulatzen dituzten gailuek” MIKE...

4
2011KO APIRILAREN 10A 15 - E-zaborra - T IPULAK SALTZEN DIRA Agbogbloshieko merkatuan. Malitik zuzenean iristen dira kamioiak tipula gorriz goraino beteta. Aten- tzioa ematen du soilik tipulak saltzen dituen merkatu batek. Segituan, ordea, beste zerbait egiten da begietara arraroago: saltzaileen eserlekuak. Normalena, agian, egurrezko aul- kiren batean eserita egotea litzateke, baina Agbogbloshieko saltzaileak telebista eta ordenagailu pantailen gainean daude jarrita. Pantailen plastikozko kaxa da, goikoz behera jarri, eta esertzeko erabiltzen dutena. Auzunean apur bat ibiltzea nahikoa da konturatzeko, hondakin elektroniko horiek auzotar askoren bizibidea direla. Nonahi ikus daitezke pilatuta telebista, bideo, ordenagailu edo hozkailu zatiak. Han eta hemen, gizon gazte taldeak ageri dira, pantaila gainetan eseri eta mailu eta zizelarekin apurtutako apa- railuak oraindik gehiago txikitzen. Aluminioa, burdina edota kobrea atera nahi dituzte hondatutako gailu horietatik. Saldu egiten dituzte gero. Atzerritik iritsitako- ak dira elektrotresna hauek denak. Ghanako Hondakin elektronikoen zabortegi bihurtu da Ghanako Agbogbloshie auzunea. Hondatutako telebistak, ordenagailuak eta hozkailuak etengabe iristen dira. Debekatuta dago, berez, garapen bidean dauden herrialdeetara e-zaborra garraiatzea, baina bigarren eskuko ondasun bezala kamuflatzen dute. Ghanara heltzen diren aparailu gehienak Europatik eramaten dituzte. Testua eta argazkiak: Iñaki Guridi Pozoitutako garapena Ghanako Agbogbloshie auzunea, hondakin elektronikoz betea.

Transcript of E-zaborra Pozoitutako garapenabezalako osagai toxikoak dituzte manipulatzen dituzten gailuek” MIKE...

Page 1: E-zaborra Pozoitutako garapenabezalako osagai toxikoak dituzte manipulatzen dituzten gailuek” MIKE ANANE, KAZETARIA funtzionatzen duten tresnak segituan bana-tzen dira Ghanan dauden

2011KO APIRILAREN 10A 15�

- E-zaborra -

TIPULAK SALTZEN DIRA Agbogbloshiekomerkatuan. Malitik zuzenean iristen dirakamioiak tipula gorriz goraino beteta. Aten-tzioa ematen du soilik tipulak saltzen dituenmerkatu batek. Segituan, ordea, beste zerbaitegiten da begietara arraroago: saltzaileeneserlekuak. Normalena, agian, egurrezko aul-kiren batean eserita egotea litzateke, bainaAgbogbloshieko saltzaileak telebista etaordenagailu pantailen gainean daude jarrita.Pantailen plastikozko kaxa da, goikoz beherajarri, eta esertzeko erabiltzen dutena.

Auzunean apur bat ibiltzea nahikoa dakonturatzeko, hondakin elektroniko horiekauzotar askoren bizibidea direla. Nonahi ikusdaitezke pilatuta telebista, bideo, ordenagailuedo hozkailu zatiak. Han eta hemen, gizongazte taldeak ageri dira, pantaila gainetaneseri eta mailu eta zizelarekin apurtutako apa-railuak oraindik gehiago txikitzen.

Aluminioa, burdina edota kobrea ateranahi dituzte hondatutako gailu horietatik.Saldu egiten dituzte gero. Atzerritik iritsitako-ak dira elektrotresna hauek denak. Ghanako

Hondakin elektronikoen zabortegi bihurtu da Ghanako Agbogbloshie auzunea.Hondatutako telebistak, ordenagailuak eta hozkailuak etengabe iristen dira.

Debekatuta dago, berez, garapen bidean dauden herrialdeetara e-zaborra garraiatzea,baina bigarren eskuko ondasun bezala kamuflatzen dute. Ghanara heltzen diren

aparailu gehienak Europatik eramaten dituzte. Testua eta argazkiak:Iñaki Guridi

Pozoitutako garapena

Ghanako Agbogbloshie auzunea, hondakin elektronikoz betea.

Page 2: E-zaborra Pozoitutako garapenabezalako osagai toxikoak dituzte manipulatzen dituzten gailuek” MIKE ANANE, KAZETARIA funtzionatzen duten tresnak segituan bana-tzen dira Ghanan dauden

2011KO APIRILAREN 10A16 �

Gobernuak Ingurumena Babeste-ko Agentzia du, eta John Pwa-mang da agentziako zuzendarieta-ko bat: “Amerikatik eta Kanadatikere bidaltzen dituzte, baina gertu-tasun geografikoagatik Europatikdator aparailuen %85a”.

1989an onartutako BasileakoKonbentzioak debekatu egiten due-zaborra bidaltzea garapenbidean dauden herrialdeetara.Txirotutako herrialdeak zabortegi bihurtzeaeragotzi nahi du 170 herrialdek berretsiaduten itun horrek. Argi dago, ordea, askoren-tzat erraza dela konbentzio horren baheapasatzea. “Bigarren eskuko ondasun bezalaizendatuta iristen dira aparailu hauek denak.Hemengo portura iritsitakoan, ordea, hama-rretik hiru hondatuta daude, e-zaborra dira.Funtzionatzen duten askori, berriz, ez zaiebizi luzea geratzen”, dio Pwamangek.

Hondakin tona askori buruz ari gara. MikeAnane, Ghanako Ingurumen KazetarienLigako zuzendariak aspaldiko urteetan dihar-du gaia ikertzen. Orain zazpi urte sumatuzuen lehenengo aldiz hondakin elektronikozbetetako kamioi bat Temako portutik Agbog-bloshiera bidean. Bere datuen arabera hilero500 kontainer iristen dira portura hondakinelektronikoz beteta. Ghanako Gobernuarentxosten batek dio 2009an bakarrik bigarreneskuko 150.000 tona aparailu elektronikoheldu zirela herrialdera. Herena hondatutazegoen.

Rotterdamgo portutik abiatzen dira Gha-nara heltzen diren merkantzia gehienak.Baina ez dira Herbeheretako gailuak soilikbidaltzen. Britainia Handia, Alemania, Fran-

tzia, Italia zein Espainia ere zaborelektronikoa esportatzen abilakdira. “Herrialde gutxi salbatzendira”, dio Ananek.

Bigarren eskuko elektronikaGhanan, ohikoena, bigarren esku-ko aparailu elektronikoak izateada. Etxerik gehienetan Europanatzera utzitako hozkailu eta tele-bistak dituzte. Akkra hiriburuan

hain ugari diren Internet guneetan, gurean iaaspaldi desagertutako pantaila sakonekoordenagailuak dira nagusi. Edozein bazterre-tan saltzen diren sakelako telefonoak, berriz,aurrez erabilitakoak dira sarri.

Atzerriko enpresak dira, askotan, bigarreneskuko ondasunak inportatu eta herrialdeansaltzen dituztenak. Ghana bertako enpresa-riak ere joaten dira atzerrira material bila.Erosi egiten dituzte inportatzeko gailuak, edobatzuetan emandakoak jasotzen dituzte, gerosaltzeko. Ghanako Gobernuak berak bultza-tzen du bigarren eskuko ondasunak inporta-tzea. Gai hauek ez dute aduana tasarikordaindu beharrik. 2003ko lege batek argi dioleize digitalarekin amaitzeko eta herritarrakteknologia berrietan alfabetatzeko moduegokia dela erabilitako materiala inportatzea,gutxi baitira aparailu berriak erosteko bitarte-koak dituztenak.

Frank Braimah, Ghanako Teknologia Ins-titutuko operazio zuzendariak ez du gustukobigarren eskuko osagai elektronikoak inpor-tatzea: “Iruditzen zait herrialde garatuekeuren buruko mina ematen digutela dohain-tzan. Ez dakite aparailu elektronikoekin zeregin hondatutakoan”. Kanpotik etorri eta

“Hondakin kimiko kaltegarriekinetengabeko kontaktuan daude.Beruna, merkurioa eta kadmioa

bezalako osagai toxikoakdituzte manipulatzen dituzten

gailuek”

MIKE ANANE, KAZETARIA

Page 3: E-zaborra Pozoitutako garapenabezalako osagai toxikoak dituzte manipulatzen dituzten gailuek” MIKE ANANE, KAZETARIA funtzionatzen duten tresnak segituan bana-tzen dira Ghanan dauden

funtzionatzen duten tresnak segituan bana-tzen dira Ghanan dauden ehunka salmentapostuetan. Oso sare konplexua dago herrial-de guztian hedatuta.

Birziklatzeko azpiegitura egokirik ez dago,ordea, eta konpondu ezin diren tresnei desti-no bakarra geratzen zaie: Agbogbloshie.

Suarekin jolaseanGizonak mailuarekin txatarra jo eta jo aridirela, plastiko erre usaina hartzen da. Kebeltzak utzitako arrastoari jarraituz, auzune-tik nahiko gertu dagoen zabortegira hel gai-tezke. Eremu zabala da. Odaw ibaiaren bazte-rrean dago. Kiratsa dario 200 bat metroaurrerago Gineako golkoarekin bat egitenduen errekari. Zikinkeria bazter guztietandago pilatuta. Zikinkeria artean, telefonomugikor zatiak, apurtutako kalkulagailurenbat, telebista izandako zerbaiten hondarra etaordenagailu teklatu txikituak. Mutiko taldebat sua eginez dabil. Zaharrenak 20 bat urteizango ditu, baina dozena bat urte bueltakoakdira gehienak. Kable sortak erretzen ari dira,aurrez auzoko beste behargin batzuek aparai-

luei kendutako kableak. Suari indarra emate-ko, plastiko zatiak jartzen dizkiete inguruanedo hozkailuei kendutako poliuretanoa.Kobrea da atera nahi dutena.

Mohamed da bertan dabilenetako bat, 10urteko mutikoa. Inguru honetan beste askobezala, Ghana iparraldetik etorritako errefu-xiatua da, tribuen arteko liskarretatik ihesi.Dagbani hizkuntza hitz egiten dute, hiribu-ruan beste inork gutxik menperatzen duena.

Mohamed goizeko seietatik arratsaldekoseietara jarduten da zabortegian. Eguneanbizpahiru cedi ateratzen ditu, euro eta erdi.Gurasoak iparraldean ditu, eta hirian Isaacanaiaren babesean bizi da. 15 urte ditu anaiak.Bietako inor ez da eskolara joaten. Zaborte-gian dabiltzanen osasuna arrisku bizian dago.Mike Ananek sarritan egin die bisita. “Honda-kin kimiko kaltegarriekin etengabeko kontak-tuan daude zabortegian dabiltzanak. Beruna,merkurioa eta kadmioa bezalako osagai toxi-koak dituzte manipulatzen dituzten gailuek”.Berunak kalte handia eragiten du haurrengarapenean, batez ere burmuinaren garape-nean. Nerbio sistemari eta birsortze aparailua-

E - z a b o r r a -

� 172011KO APIRILAREN 10A

Toki erakargarria da Ghana e-zaborra pilatzeko. Aspal-diko urteetan egoera politiko egonkorra du eta horrekahalbidetu du Europa zein Amerikako herrialde askore-kin hartu-eman ekonomiko ugari izatea.

Akkra hiriburutik oso gertu dagoen Temako portuada merkantziak garraiatzeko gune nagusia. Bizia dabertako mugimendua, eta horrek errazago egiten duhondatutako aparailu elektronikoen garraioa. JohnPwamangek hala ikusten du, behintzat: “Errazagoa daontzien joan-etorria etengabea denean, mugimendugutxi dagoen portuan baino. Legezko merkantziarenalboan errazago sartzen da legez kanpokoa”. Bigarreneskuko gailu elektriko eta elektronikoen kontsumitzaileamorratua da, gainera, Ghana. Herritarren erdia pobre-

zia langaren azpian bizi bada ere, beste erdiak badubigarren eskuko telebista edo hozkailua erosteko adinabaliabide.

E-zaborra, dena den, ez da soilik Ghanako arazoa.Antzeko helmuga ugari aurkitu dituzte hondakin elek-tronikoak euren herrialdeetatik atera nahi dituztenek.Afrika mendebaldetik irten gabe, Nigerian antzekoa daarazoa.

Basel Action Network taldeak –Basileako Konben-tzioa betetzearen alde lanean ari denak– eta Greenpea-cek orain urte batzuk egindako lehen peskizetan, Txinaeta Indian atzeman zituzten hondakin elektronikoenzabortegiak. Gerora Afrikako eta Latinoamerikako doze-naka herrialdetan aurkitu dituzte antzeko egoerak.

Zergatik Ghana?

Page 4: E-zaborra Pozoitutako garapenabezalako osagai toxikoak dituzte manipulatzen dituzten gailuek” MIKE ANANE, KAZETARIA funtzionatzen duten tresnak segituan bana-tzen dira Ghanan dauden

E - z a b o r r a-

�18 2011KO APIRILAREN 10A

ri ere zuzenean eragiten die. “Gainera, suaerabiltzen dute plastikoa erre eta kableekbarruan duten kobrea lortzeko. Erreketahorretan dioxina eta ke toxiko ugari askatzendira, eta bertan dabiltzanek zuzenean arnas-ten dituzte”, dio Ananek asaldatuta.

Zabortegian lanean ari den Ettsi-ri galdetudiogu ea badakien zein arrisku dituen bereosasunarentzat egiten ari den lanak. “Keakhartzen duen bidetik aldendu behar duzu,zikinkeriarik ez arnasteko. Horrekin kontuizanez gero nahikoa da”, dio konbentzituta.Bakarren batzuek izan omen dituzte osasunarazoak, baina berak ez dirudi kezkatuegi.Argi dago kearen norabidea zaintzea ez delanahikoa. Mike Ananek arazo asko aurkituditu ume hauen artean. “Ikusi ditut umeakeztula egin eta odola botatzen. Arnasketaarazo handiak dituzte beraietako askok”.Greenpeace talde ekologistak Agbogbloshienegindako ikerketa batek erakutsi du lurzoruandagoen kutsadura maila oso altua dela. Beru-na, merkurioa eta kadmioa baimendutakomailetatik oso gora atzeman dituzte. Aparailuelektronikoetatik datozen elementuak diradenak.

Zabortegian jarduten dutenekin kezkatutadago Mike Anane, baina behin eta berrizazpimarratu nahi du kutsadura honek ez dielasoilik eurei eragiten. “Euria egiten duenean,metal horiek filtratu egiten dira. Errekaradoaz denak, eta itsasoa bertan dago. Itsasohorretako arraina jaten dugu ghanatarrok, etametal astun horiek gure organismoan amai-tzen dute”.

Kontrolik ezEgoerari aurre egiteko kontrol neurriakzorroztu behar direla gauza argia da. Herrial-

dearen barruan, eta kanpoan, bietan dagozeregina. Ingurumena Babesteko Agentziakigorria dio eskaria Ghanako parlamentuaribigarren eskuko ondasunen inportazioa araudezan. John Pwamang agentziako arduradu-naren arabera, “legerik ez dago inportaziohoriek arautzen dituenik, eta horrek iruzurre-rako bidea zabalik uzten du. Herrialdebarruan bertan hasi behar dugu araudiazorrozten hondatuta datozen aparailuei ateaixteko”. Basileako Konbentzioa betearazteada, Mike Ananeren ustez, arazoari aurre egi-teko lehenengo urratsa. Argi du erantzukizunkriminalak daudela honen guztiaren atzean:“Interpolek jarraipen zehatza egin beharluke, jakiteko nork bidaltzen dituen hondakinelektroniko hauek. E-zaborraren ondoriozjende asko gaixotu da. Arduradunak atxilotuegin behar dira”.

Dagoeneko atxiloketa batzuk egin diraBritainia Handian eta Herbehereetan. Berta-ko agintariak Ghanako Gobernuarekinelkarlanean ari direla dio Pwamangek:“Eskatzen digute atzematen ditugun honda-tutako merkantzien informazioa. Esatendigute garraiolariari buruzko datuak iristenbazaizkie, hurrengoetan errazago atzemanditzaketela e-zaborra dakarten bidalketak”.Pwamangek, hala ere, ulertzen du Rotter-dam bezalako portu handietan ezin delakontainer oro ikuskatu. Anane ez datorhorrekin bat. Bere iritziz hondakin elektro-nikoak esportatzen dituzten herrialdeak dirakontrol zorrotzagoak jarri behar lituzkete-nak: “Garapen bidean dagoen herrialde batiezin diozu eskatu portuak agentez betetze-ko. Ghanako Gobernuak beste lehentasunbatzuk ditu bere baliabideak gastatzeko”.Europako agintariek ez dute nahikoa egiten,bere ustez.

Kontrolarekin batera, heziketa ezinbeste-ko jotzen dute adituek arazoari aurre egiteko.Ez soilik hondakinak manipulatzen dituzte-nen artean; herritar guztiengana hedatu beharda heziketa. Eta bide batez, osagai elektroni-koak egiten dituzten enpresetara ere hedatubehar litzateke ardura. Frank Braimah-k diokonpainia horiek bilketa sistemak jarri beharlituzketela, “kontsumitzaileei hondatutakoaparailuak entregatzeagatik konpentsaziorenbat emanez. Ananeren ustez, neurririk gabe-ko etekin gosea dute enpresa hauek: “Progra-matutako zaharkitzapena dago guztiarenatzean. Iraungitze data jartzen diote aparai-luari, denbora gutxiren buruan funtziona-tzeari utz diezaion eta kontsumitzaileak lasterberria eros dezan”. n

Hondatutakoaparailuak apurtzekoeta horietatikmetalak ateratzekooso teknikaoinarrizkoakerabiltzen dituzte.“Mailua eta zizeladira askotanerabiltzen dituztentresna bakarrak, etaingurura partikulakutsagarri askoaskatzen dituzte.Teknika berriakerakutsi behardizkiegu ingurumenaeta osasunagutxiago kaltetzeko”,dio JohnPwamangek.

Ghanan ikusi eta entzundakoarekinbideoa osatu dugu gure webgunean.