E learning 2.0

8
E-LEARNING 2.0 Eba Fernández, Aysin Rega, Leire Sanchez, Judit Sancho Olatz Unda, Aitziber Ureta eta Andoni Vazquez Lehen Hezkuntza. 2.Maila

description

 

Transcript of E learning 2.0

Page 1: E learning 2.0

E-LEARNING 2.0

Eba Fernández, Aysin Rega, Leire Sanchez, Judit Sancho

Olatz Unda, Aitziber Ureta eta Andoni Vazquez

Lehen Hezkuntza. 2.Maila

32.Taldea

Irakasgaia: IKT

Irakaslea: Alaitz Tresserras Angulo

Page 2: E learning 2.0

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek, hezkuntza sisteman sartze

ikaragarria izan dute eta horrek hainbat aldaketa ekarri ditu; ez bakarrik ikasleei

informazioa eskaintzeko moduan, baizik eta irakaskuntza prozesuaren alor

desberdinetan: metodologia, irakaslearen eta ikaslearen rolak, ikaskuntza estrategiak,

ebaluatzeko moduak…

Gugan eragina izan duten teknologien artean nabarienak, testu liburuak eta Internet

izan dira. Interneten kasuan, azpimarratzekoak dira Web 2.0 eta E-Learning.

WEB 2.0

Interneteko plataforma bat da, non erabiltzaileak informazioa jasotzeaz gain, ekoiztu

egiten duen. Horren adibide aipagarrienak, blogak, wikiak eta sare sozialak dira.

Horrez gain, Web 2.0-ak honako ekarpenak egin ditu:

- Elkarrekintza eta parte-hartzea.

- Edukiak nahasteko, trukatzeko, zabaltzeko...aukerak ematen ditu.

- Erraza, erabilgarria eta irekia denez, edukiak azkar eguneratzen dira.

- Erabiltzailea tresnaren parte bilakatzen da, eta etengabe ikasten eta hobetzen du.

E-LEARNING

Ikaste-irakaste prozesu bat da, kurtso bateko diseinuan, aplikazioan eta ebaluazioan

oinarritzen dena. Ordenagailuen bidez egiten denez, leku desberdinetako jendeak

parte hartu dezake eta bakoitzak bere erritmoa eramaten du (Area eta Adell, 2009).

Horren adibide bat, unibertsitateko ikasketak etxean bertan egitea izan daiteke.

Baina E-Learningak akats bat izan zuen: ikaste-irakaste prozesuaren parte dela onartu

beharrean, informazio gailu bat dela pentsatzea izan zen. E-learningaren bitartez,

fotokopiagailutik inprimagailura igaro gara; hau da, lehen apunteak eskuz hartzen

genituen eta fotokopiatzen genituen. Gaur egun berriz, ordenagailuan dagoena

inprimatzen dugu.

Akats horren ondorioz, E-Learningak aldaketa batzuk jasan zituen eta bere eboluzioa

abian jarri zen, E-Learning 2.0 sortu zen arte.

Page 3: E learning 2.0

E-LEARNING 2.0

E-Learninga eskolatik kanpo ikasteko modu bat da. Web 2.0-ak Interneteko aplikazio

batzuk eskaintzen ditu; beraz, bi hauen batura hezkuntzan aplikatzeko baliagarria

zenez, E-Learning 2.0 sortu zen.

Ikaslea E-Learning 2.0ren oinarria da eta bere hezkuntza-prozesuaren kontrola dauka.

Beraz, irakaslea gidaria izango da eta ikaslea bere hezkuntza-prozesu horretan

bideratuko du. Horretarako, ikaslearen parte hartze aktiboa beharrezkoa da eta hau da

hain zuzen, E-Learning 2.0-ren helburua: ikaslea bere hezkuntza prozesuaren partaide

aktiboa izateko behar diren baliabide guztiak eskaintzea. Horrela, teknologia

desberdinen jabe bihurtuko da jarduera desberdinak burutzeko: informazioa bilatu

(doodle, delicious…), antolatu (igoogle, delicious…), ekoiztu (google, doc, prezzi…),

argitaratu (blog, wiki, youtube…) eta konpartitu (facebook, twitter…).

Hezkuntzan gehien erabiltzen direnak, blogak, wikiak eta sare sozialak dira. Izan ere,

hezkuntza baliabide ugari eskaintzen dituzten plataformak dira.

Bloga:

Webgune bat da, bertan sartzen den informazioaren arabera kronologikoki

eguneratzen dena. Bertan, bideoak, audioak, irudiak, testuak… sar daitezke eta

Interneteko erabiltzaileek iruzkinak utz ditzakete.

Hezkuntzan, blogak oso baliagarriak dira; ikasle eta ikasle-irakasle arteko

komunikazioa bultzatzen dutelako eta informazioaren trukaketa ahalbidetzen dutelako,

besteak beste.

Wikia:

Webeko aplikazio bat da, non bertan sartzen diren eduki guztiak erabiltzaile

desberdinek alda ditzaketen (informazioa gorde, aldatu, ezabatu…).

Wikia hezkuntzan erabiltzeak abantaila asko ditu. Izan ere, talde lana egiteko

baliogarria izateaz gain, ikasleek jarraitu duten prozesua ebaluatzeko oso egokia da

(egin dituzten aldaketak, aldaketak nork egin dituen…)

Sare sozialak:

Interneteko web orrialdeak dira, erabiltzaileek dituzten lagunarteko erlazioen arabera

harremanetan jartzen dituztenak.

Page 4: E learning 2.0

Hezkuntzari dagokionez, ikasleak pribatizazioaren garrantziaz jabetzea lortu behar da;

sare sozialen erabilera segurua egin dezaten.

Aipatutako plataformez gain, Komunitate Birtualek hezkuntzan interes handia piztu

dute. Hauek, balore eta interes komun batzuk konpartitzen dituzten pertsonen

komunitateak dira, sareak eskaintzen dituen tresnen bidez komunikatuta daudenak.

Gainera, Komunitate Birtualek ezagupenak lortzea helburu bezala daukatenean,

Komunitate Birtualen Ikaskuntzan bihurtzen dira. Hau da, bertako kideen arteko

interakzioak sarearen bidez burutzen dira. Horrela, pertsonak modu kolaboratzaile

batean, ezagueraren eraikuntzan parte hartzen dute.

Horrez gain, Komunitate Birtualen Ikaskuntzak ezaugarri desberdinak ditu:

- Pertsonen arteko informazio trukean oinarritzen dira; bai auditiboak, bai bisualak eta

bai audiobisualak.

- Norabide askotako komunikazioa sortzen dute; hau da, bi pertsonen arteko

komunikazioa zein taldeen arteko komunikazioa.

- Pertsonen interakzioa, dispositibo desberdinen bidez gauzatzen da azken urteetan;

batez ere telefono mugikorren bidez.

Horrela, Komunitate Birtualen Ikaskuntzak hezkuntzarako aukera desberdinak ematen

ditu; haien artean:

- Ikaslearen motibazioa eta parte hartzea handitzen ditu.

- Inguru desberdinak har ditzakeen komunikazioa da.

- Inguru multikulturalak izan daitezke, testuinguru desberdineko pertsonak parte hartu

dezaketelako.

- Ikasleek euren ikaskuntza prozesuko kontrola izan dezakete.

Aurretik aipatutako guztiak, Inguru Pertsonaleko Ikaskuntzak sortzen laguntzen dute.

Hauek, pertsonek euren kabuz ikasten duten inguruei dagozkie. Hori dela eta, gaur

egun, Internet, dagoen Inguru Pertsonaleko Ikaskuntza mota bakarra dela uste da;

baina ez da horrela. Izan ere, betidanik existitu dira lagun-taldeak edota material

espezifikoak eta hauek ere, Inguru Pertsonaleko Ikaskuntzak dira.

Page 5: E learning 2.0

Horrez gain, Inguru Pertsonaleko Ikaskuntza izateak, ikaskuntza auterregulatua dela

esan nahi du. Hau da, ikasle batek, noiz, non eta nola ikasten duen erabakitzeko

askatasuna dauka.

Azkenik, ikasleek Interneten erabileraren inguruan izan ditzaketen arriskuak eta

irakasleek horren inguruan hartu behar dituzten neurriez hitz egingo dugu.

Internetek, ikasleentzat abantaila handiak ditu, sarearen bidez informazio ugari

eskuratu dezaketelako eta aisiarako aukera asko dituztelako. Hala eta guztiz ere, bai

eskolan, bai etxean, arrisku handiak izan ditzakete; hala nola, ziberbullying-a,

pornografia, informazio faltsua jasotzea, ezezagunekin kontaktuan jartzea etab.

Arrisku hauen aurrean, eskolek zeregin aktiboa izan behar dute, ikasleak babesteko

eta sarea segurtasunez erabiltzen dutela ziurtatzeko. Horretarako, irakasleek ekintza

batzuk egin ditzakete ikasleekin:

- Ikasleek sarean egiten dutenari buruz modu irekian eztabaidatu eta Interneteri

buruzko interesa adierazi.

- Interneteko segurtasunaren gaia Curriculumaren barruan sartu.

- Eskolan Internet arduraz erabiltzen irakatsi eta hori gauzatzeko material didaktiko

egokiak erabili.

- Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika (IEP) ikasleek izan ditzaketen

arriskuetatik babestea xede duena prestatu eta ezarri.

Hala ere, irakasleek, modu seguru eta hezigarri batean Internet nola funtzionatzen

duen jakin behar dute erabiltzen hasi aurretik. Baina orokorrean ez dute formakuntza

nahikorik.

Page 6: E learning 2.0

BIBLIOGRAFIA

http://www.youtube.com/watch?v=YPc3ghd8Kas

Cabero Almenara, J. (2013). El aprendizaje autorregulado como marco teórico para la

aplicación educativa de las comunidades virtuales y los entornos personales de

aprendizaje. Revista Teoría de la Educación: Educación y Cultura en la sociedad de la

Información.

Llorente Cejudo, María Carmen (2012). El e-learning 2.0: de la tecnología a la

metodología. @tic. revista d’innovació educativa

http://www.hikhasi.com/artikulua/813

http://www.hikhasi.com/artikulua/1375

http://www.youtube.com/watch?v=ZJqYjAlQxBQ

http://ieslluissimarro.org/wp-content/uploads/2011/12/Cuadernos-de-Pedagog

%C3%ADa-418-Monogr%C3%A0fic_tot.pdf