DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza!...

download DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!â€lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio

of 33

  • date post

    05-Feb-2018
  • Category

    Documents

  • view

    231
  • download

    14

Embed Size (px)

Transcript of DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza!...

  • PRENTSA DOSIERRA 2014ko urriak 15 Euskalduna Jauregia

  • Urkixo Zumarkalea, 36-3.-Bizkaia plaza eraikina 48011 Bilbao Tef. 94 403 70 00 e-mail: spricomunica@spri.es

    EUSKO JAURLARITZAK ALEMANIAKO ETA EUSKADIKO ADITUAK

    BILDUKO DITU ETORKIZUNEKO INDUSTRIA AZTERTZEKO

    - Industria-enpresak informazio-teknologia berrietara egokitzea sustatzen du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak

    - SPRIk antolatutako jardunaldiak alor horretako mundu mailako punta-puntako

    aditu baten presentzia izango du, Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako Zentroko

    (DFKI) zuzendariarena. Berarekin batera arituko dira EAEko puntako enpresetako

    eta teknologia-zentroetako adituak.

    - Arantza Tapia sailburuak datorren urriaren 15ean emango dio hasiera Basque

    Industry 4.0. Lantegi adimenduna jardunaldiari, Eusko Jaurlaritzaren industria-

    estrategian kokatzen den ekimenari

    - Jardunaldian teknologiaren ezarpen praktikoak ikusi ahal izango dira, hala nola 3D inprimaketa, errealitate birtual areagotua, ikusmen artifiziala, robotika eta cloud

    computinga

    Bilbo, 2014ko urriaren 6a. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak,

    SPRI enpresa-garapenerako bere agentziaren bidez, askorentzat Laugarren Industria Iraultza

    denari, lantegi adimendunari, buruzko jardunaldia egingo du datorren urriaren 15ean Bilbon.

    Iraultza hori Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak (IKT) produkzio-prozesuetan

    txertatzearen ondorioz sortu da. Jardunaldiko hizlarien artean, alor horretako mundu mailako

    punta-puntako ikertzaile bat egongo da, zehazki, Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako

    Zentroko (DFKI) zuzendaria. Berarekin batera arituko dira, gainera, EAEko puntako enpresetako eta teknologia-zentroetako adituak ere.

    EAEko industria-enpresei elektronikaren, informazioaren eta komunikazioaren teknologia

    berrietara egokitzen laguntzea da Basque Industry 4.0. Lantegi adimenduna izenburupean

    Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko den jardunaldiaren helburua, iraultza horren ondorioz,

    mundu mailan industria-errealitate berria sortzen ari baita. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Industria

    Planaren esparruan kokatzen da, Euskadiko Espezializazio Adimendunari eta Agenda Digitalari

    erantzunez, eta betiere Basque Industry 4.0. eraikitzeko bidean.

    Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren

    aurkezpenaren ondoren, Wolfgang Wahlster Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako Zentroko

  • Urkixo Zumarkalea, 36-3.-Bizkaia plaza eraikina 48011 Bilbao Tef. 94 403 70 00 e-mail: spricomunica@spri.es

    (DFKI) zuzendariak hitz egingo du, 4.0. industria: Lantegi Adimendunetan oinarritutako Laugarren

    Industria Iraultza' izeneko hitzaldia eskaintzeko. Wahlsterrek 1988az geroztik zuzentzen du DFKIa,

    eta 600 zientzialaritik gora zuzentzen ditu. Azken mende laurdenean, eta bertan egindako

    ikerketen ondorioz, teknologia-garapenak ustiatzen dituzten 68 enpresa sortu ahal izan dira.

    Wahlster doktorea Alemaniako Zientzia Batasuneko kidea eta Nobel sariez arduratzen den

    Suediako Zientzien Errege Akademiako kidea ere bada. Gainera, Alemaniako manufakturak digitalizatzeko estrategia ere bere ardurapean dago.

    Gainerako hizlariak EAEko puntako enpresa eta teknologia-zentroetako adituak izango dira;

    honako hauek, hain zuzen: EHUko Aitzol Lamikiz; David Sanchez Tecnaliako Industria eta Garraio

    Dibisioaren zuzendariordea; Iigo Barandiaran Vicomtech-IK4ko Industria eta Fabrikazio

    Aurreratuko zuzendaria; Juan Jose Galdos Ibermticako Enpresa Soluzioen zuzendaria; Joseba

    Laka Tecnaliako ICP Dibisioaren zuzendaria; Jorge Posada Vicomtech-IK4ko zuzendariondokoa;

    Antxon Lopez Danobateko berrikuntza-zuzendaria; Alfonso Ganzabal Sisteplant Innovative

    Technologies-eko zuzendari kudeatzailea; Tomas Iriondo Gaia Klusterreko zuzendari nagusia;

    Patricia Tames Invema-AFMko zuzendariondokoa; eta Loreto Susperregi IK4-Teknikerreko Robotikako koordinatzailea.

    Goizeko hitzaldien ondoren, bertan aurkezturiko teknologia bakoitzaren ezarpen eta kasu

    praktikoen aurkezpenetara joateko aukera izango dute partaideek arratsaldeko lantegietan.

    Basque Industry 4.0. jardunaldiko adituek batik bat honako hau azpimarratuko dute: teknologia

    horiek ez daudela soilik industria-enpresa aurreratuenen esku; guztiz bestela, negozio bakoitzaren

    beharrizan berezietara egoki daitezkeela. Gainera, inbertsio bideragarriak direnez, eskaintzen

    duten emaitza-hobekuntzari esker, oso bizkor amortizatzen dira.

    Lantegi adimenduna lantegiaren bertsio informatizatua da. Bertan, prozesu guztiak elkarri lotuta

    daude eta elkarri eragiten diote. Honako hauek izango dira industria-iraultza berri horren

    erronkak: software egokia garatzea, datuen azterketa masiboa eta biltegiratzea egokitzea,

    produkzio-prozesuetan eta produktuetan sentsoreak eta elektronika txertatzea, eta erabakiak

    hartu ahal izateko informazio eguneratu guztia eskura izatea.

    Horrenbestez, errealitate birtual areagotuak, ikusmen artifizialak, robotikak, fabrikazio gehigarriak

    (3Dko inprimaketa barne), cloud computingak eta datuen tratamendu masiboak (Big Data)

    enpresen epe laburreko lehiakortasuna areagotzen dute. Horiek, gainera, geroz eta zorrotzagoa

    den merkatuan irauteko bermetzat ere ulertu behar dira, krisiak erakutsi baitu egoki kokatzeko ez

    ezik, iraun ahal izateko ere, zer garrantzitsua den berrikuntza.

    4.0. industria Alemaniarekin, eta industria-lidergoa Vanguarden

    EAEko industriaren iraultza berri hori bultzatu eta sendotzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromiso

    instituzionala bi alderditan gauzatzen da: barrura begira, Eusko Jaurlaritzak berak zuzentzen duen

  • Urkixo Zumarkalea, 36-3.-Bizkaia plaza eraikina 48011 Bilbao Tef. 94 403 70 00 e-mail: spricomunica@spri.es

    Plan Estrategikoan eta, kanpora begira, industria adimendunaren europar estrategia zehazten

    duten nazioarteko talde aitzindarietan EAEk duen presentzian. Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzako

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ordezkaritza bat, Arantza Tapia sailburua buru

    zela, Alemaniako hainbat eragilerekin batera (clusterrekin, unibertsitateekin, teknologia-

    institutuekin, enpresekin...) lan-saioetan parte hartzera gonbidatu zuten, herrialde horretako

    joerak eta industria-politikako estrategiak zuzenean ezagutu ahal izateko.

    Gainera, Alemaniako Gobernu Federalak, Ekoizpen Teknologien (fabrikazio-teknologien)

    Fraunhofer Institutuaren bidez bultzatutako nazioarteko Benchmarking lanean parte hartzeko

    gonbidapena jaso du Eusko Jaurlaritzak. Tapia sailburuaren esanetan, gonbidapen hori aukera

    paregabea da Euskadik fabrikazio aurreratuaren azken joerei buruzko lehen eskuko informazioa

    eskuratzeko.

    2013az geroztik, Euskadik Europako 15 eskualdek osatutako Vanguard taldean hartzen du parte;

    eskualde horiek guztiek espezializazio adimendunaren bidez hazkundea bultzatzeko asmoa

    partekatzen dute.

    Informazio gehiago: http://www.spri.eus/basqueindustry_4_0/es/

  • Tel.: 94 403 70 00 Helbide elektronikoa: spricomunica@spri.es

    Urkixo zumarkalea, 36, 3 Bizkaia plaza eraikina 48011 Bilbo

    2

    AURKIBIDEA

    JARDUNALDIAREN EGITARAUA

    Goizez, teoria. HITZALDIAK 4

    Arratsaldez, teoriatik praktikara. LANTEGIAK 5

    ERAKUSKETA. Oin bat geroan duten enpresak 6

    ZER DA LANTEGI ADIMENDUNA? 7

    MUNDUA GOITIK BEHERA ALDATUKO DUTEN TEKNOLOGIAK 9

    FABRIKAZIO GEHIGARRIA

    ELKARLANEKO ROBOTIKA

    SISTEMA ZIBERFISIKOAK

    ERREALITATE AREAGOTUA

    CLOUD COMPUTINGA

    BIG DATA

    PROTAGONISTAK BILBON 11

    WOLFGANG WAHLSTER

    AITZOL LAMIKIZ

    DAVID SNCHEZ

    IIGO BARANDIARAN

  • Tel.: 94 403 70 00 Helbide elektronikoa: spricomunica@spri.es

    Urkixo zumarkalea, 36, 3 Bizkaia plaza eraikina 48011 Bilbo

    3

    LORETO SUSPERREGI

    JUAN JOS GALDS

    JOSEBA LAKA

    TOMS IRIONDO

    AGUSTN SENZ

    JORGE POSADA

    ANTXON LPEZ

    ALFONSO GANZABAL

    PATRICIA TOMS

    PEDRO LVAREZ

    SALVADOR TRUJILLO

    ALBERTO CONDE

    EUSKO JAURLARITZAREN ESTRATEGIA 30

  • Tel.: 94 403 70 00 Helbide elektronikoa: spricomunica@spri.es

    Urkixo zumarkalea, 36, 3 Bizkaia plaza eraikina 48011 Bilbo

    4

    JARDUNALDIAREN EGITARAUA HITZALDIAK Euskalduna jauregiko A1 aretoan, 09:00etatik 14:00etara

    08:00 Egiaztapenak 09:00 IREKIERA INSTITUZIONALA

    Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua

    09:30 KEYNOTEa

    Industrie 4.0: The Fourth Industrial Revolution based on Smart Factories

    Wolfgang Wahlster irakaslea (Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako Zentroa, DFKI GmbH)

    10:30 Kafe-etenaldia 11:00 AURKEZPENA: EIKT joerak 4.0 industriarako

    Fabrikazio gehigarria: Aitzol Lamikiz (EHU) Elkarlaneko robotika: David Snchez (Tecnalia) Big Data: David Snchez (Tecnalia) Errealitate areagotua: Iigo Bar