DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAUDEN LANDAREAK BABESTUZ...LANDAREAK BABESTUZ Espezie mehatxatuak...

1
HAZIAK. Hozkailuetan gordetzen dituzte haziak, Fraisoro ingurumen eta nekazaritza laborategian. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAUDEN LANDAREAK BABESTUZ Espezie mehatxatuak kontserbatzea da Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu duen germoplasma bankuaren helburu nagusia. G ipuzkoako Foru Al- dundiak 2008an mar- txan jarri zuen ger- moplasma bankua, landare ondarea zaindu eta gordetzeko asmoz. Flo- ra endemiko, bitxi eta mehatxatua kontserbatzeko helburuarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Caixaren Gizarte Ekintzak ekarpen ekonomikoa egin du ger- moplasma bankua sortzeko. Espezierik mehatxatuenen hazi eta laginak gordetzea da, eta, ahal bada, berreskuratzea da germo- plasma bankuaren xede nagusia. Euskal Herri osokoak eta inguru- ko eskualdeetakoak. Atlantiko, Mediterraneo eta Pirinioetako zo- netakoak. Bankuaren egoitza nagusia Zi- zurkilen dute, Fraisoro inguru- men eta nekazaritza laborategian. Guztira, 50 espezie edo gehiagoren hazi eta laginak dauzkate han gor- deta. Horretarako, hezetasunari erreparatzen diote, eta haziak ba- besteko, silizezko geletan gorde- tzen dituzte. Tenperatura ere kon- tuan izaten dute, eta hozkailuetan gordetzen dituzte laginak. 0 eta -5 gradu artean epe labur eta ertaine- an ikerketetarako gordetzen dituz- ten laginak kontserbatzen dituzte; -20 gradu ingurura, berriz, epe lu- zera gorde nahi diren haziak. Hozkailuen ondoan, kamara be- rezi bat ere badute ikertzaileek. Er- namuintze kamara bat. Argi or- duak eta tenperatura kontrola- tzen, gordetzen dituzten hazien ernalkuntza sustatzen, saiatzen dira kamara horren bitartez. Flora mehatxatua kontserba- tzeko garrantzi handia du landare horien populazioek duten bidera- garritasun genetikoa ezagutzeak, eta beste populazioekin zer nolako harremanak dituzten jakiteak. Horregatik, Fraisoroko instalazio- etan ikerketa genetikoak egiteko laborategia dute ikertzaileek Baina germoplasma bankua ez da mugatzen Zizurkilen dituzten hozkailuetara. Espezieak ahal dela bizirik nahi dituzte, mendi eta soroetan. Hala, bankuaren zati bat aire librean dago, Aian, Iturraran- go lorategi botanikoan. 40 espezie mehatxatu baino gehiago dauzka- te han landatuta. Haziak lortzea zaila izaten da zenbait espezietan, eta, kasu horie- tan, landare materiala jaso eta hori landatzea beste biderik ez zaie geratzen bizirik mantentzeko. «Hazi mota batzuk ezin dira gor- de, ezkurra, esaterako, eta aldax- kak landatu egin behar dira», Aranzadi Zientzia Elkarteko bota- nika saileko Joseba Garmendiaren hitzetan. Gipuzkoako Foru Aldun- dia arduratzen da germoplasma bankuaz, eta Aranzadi elkarteak egiten ditu euskarri tekniko lanak. Aurrera begira, inguruko es- kualdeetako erakundeekin lan egin nahi du Gipuzkoako Aldun- diak, germoplasma bankua tresna bat izan dadin inguruko erakunde- entzat ere. «Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiekin jadanik ari gara lan egiten, eta, aurrera begira, el- karlan hori indartzeko asmoa du- gu», dio Gipuzkoako Foru Aldundi- ko Mendi eta Natur Ingurunea de- partamenduko Iñigo Mendiolak. 07 germoplasma bankua ‹‹ lorezaintza berria 2010eko maiatzaren 4a, asteartea

Transcript of DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAUDEN LANDAREAK BABESTUZ...LANDAREAK BABESTUZ Espezie mehatxatuak...

Page 1: DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAUDEN LANDAREAK BABESTUZ...LANDAREAK BABESTUZ Espezie mehatxatuak kontserbatzea da Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu duen germoplasma bankuaren helburu nagusia.

HAZIAK.Hozkailuetan gordetzen dituzte haziak,Fraisoro ingurumen etanekazaritza laborategian.ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

DESAGERTZEKOARRISKUAN DAUDENLANDAREAK BABESTUZEspezie mehatxatuak kontserbatzea da Gipuzkoako Foru Aldundiaksortu duen germoplasma bankuaren helburu nagusia.

G ipuzkoako Foru Al-dundiak 2008an mar-txan jarri zuen ger-moplasma bankua,landare ondarea

zaindu eta gordetzeko asmoz. Flo-ra endemiko, bitxi eta mehatxatuakontserbatzeko helburuarekin.Gipuzkoako Foru Aldundiarekinbatera, Caixaren Gizarte Ekintzakekarpen ekonomikoa egin du ger-moplasma bankua sortzeko.

Espezierik mehatxatuenen hazieta laginak gordetzea da, eta, ahalbada, berreskuratzea da germo-plasma bankuaren xede nagusia.Euskal Herri osokoak eta inguru-ko eskualdeetakoak. Atlantiko,Mediterraneo eta Pirinioetako zo-netakoak.

Bankuaren egoitza nagusia Zi-zurkilen dute, Fraisoro inguru-men eta nekazaritza laborategian.Guztira, 50 espezie edo gehiagorenhazi eta laginak dauzkate han gor-deta. Horretarako, hezetasunarierreparatzen diote, eta haziak ba-besteko, silizezko geletan gorde-tzen dituzte. Tenperatura ere kon-tuan izaten dute, eta hozkailuetangordetzen dituzte laginak. 0 eta -5gradu artean epe labur eta ertaine-an ikerketetarako gordetzen dituz-ten laginak kontserbatzen dituzte;-20 gradu ingurura, berriz, epe lu-zera gorde nahi diren haziak.

Hozkailuen ondoan, kamara be-rezi bat ere badute ikertzaileek. Er-namuintze kamara bat. Argi or-duak eta tenperatura kontrola-tzen, gordetzen dituzten hazienernalkuntza sustatzen, saiatzendira kamara horren bitartez.

Flora mehatxatua kontserba-tzeko garrantzi handia du landarehorien populazioek duten bidera-garritasun genetikoa ezagutzeak,eta beste populazioekin zer nolakoharremanak dituzten jakiteak.Horregatik, Fraisoroko instalazio-etan ikerketa genetikoak egitekolaborategia dute ikertzaileek

Baina germoplasma bankua ezda mugatzen Zizurkilen dituztenhozkailuetara. Espezieak ahaldela bizirik nahi dituzte, mendi etasoroetan. Hala, bankuaren zati bataire librean dago, Aian, Iturraran-go lorategi botanikoan. 40 espeziemehatxatu baino gehiago dauzka-te han landatuta.

Haziak lortzea zaila izaten dazenbait espezietan, eta, kasu horie-

tan, landare materiala jaso etahori landatzea beste biderik ez zaiegeratzen bizirik mantentzeko.

«Hazi mota batzuk ezin dira gor-de, ezkurra, esaterako, eta aldax-kak landatu egin behar dira»,Aranzadi Zientzia Elkarteko bota-nika saileko Joseba Garmendiarenhitzetan. Gipuzkoako Foru Aldun-dia arduratzen da germoplasmabankuaz, eta Aranzadi elkarteakegiten ditu euskarri tekniko lanak.

Aurrera begira, inguruko es-kualdeetako erakundeekin lanegin nahi du Gipuzkoako Aldun-diak, germoplasma bankua tresnabat izan dadin inguruko erakunde-entzat ere. «Bizkaiko eta ArabakoForu Aldundiekin jadanik ari garalan egiten, eta, aurrera begira, el-karlan hori indartzeko asmoa du-gu», dio Gipuzkoako Foru Aldundi-ko Mendi eta Natur Ingurunea de-partamendukoIñigo Mendiolak.

07germoplasma bankua ‹‹ lorezaintzaberria2010eko maiatzaren 4a,asteartea