Dekretuaren sintesia

download Dekretuaren sintesia

If you can't read please download the document

Transcript of Dekretuaren sintesia

  • 1. OINARRIZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUM DEKRETUAXEDAPEN OROKORRAK2009/10eko dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko OinarrizkoHezkuntzarako curriculuma ezartzen du, hori ezartzeko modua ere xedatzen dabertan.Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzakooinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen multzoa da curriculuma. Pertsonek bizitza osorako eskuratuko dutenhezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, etaLehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartzen ditu barnean.Hiru xede ditu curriculumak: Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak izateko. Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz. Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen.Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatukoda baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzairakasten badute.GAITASUNAK

2. Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunakditu oinarri. Definizioz, hauxe litzateke gaitasuna: eskakizun konplexueierantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena.Heziketa oso baterako erreferentziazko ardatzak dira hezkuntza-gaitasunorokorrak, bai oinarrizko hezkuntzarako, bai bizitza osoan zehar ikastekoprozesurako. Hezkuntza-testuinguru guztietan ikasten dira, formaletan nahiz ez-formaletan eta ezin izango dira zuzenean ebaluatu.Gaitasun orokorrakArdurazbizitzen ikastea. Giza gorputzareneta sexualitatearenfuntzionamenduaren alderdiak ezagutzea; ingurune naturala balioesteaeta; eta, kosmoseko eta lurreko partaidetzat identifikatzea.Ikasten eta pentsatzen ikastea. Modu koherentean eta kritikoanpentsatzenikastea; problema zientifikoak etamatematikoakidentifikatzea eta ebaztea; eta, zientziaren eta teknologiaren garapenakinguruan zer eragin duten jakitea eta balioestea.Komunikatzen ikastea. Zuzen, autonomiaz ulertzea eta adierazteaeuskarazko eta gaztelaniazko testuak; baita atzerri-hizkuntza bateko edogehiagokoak ere.Elkarrekin bizitzen ikastea. Talde-jarduerak planifikatzen eta egitenlaguntzea; auziakprebenitzeko eta konpontzekotrebetasunakeskuratzea; eta, ikasleak arduraz onartzeaIkaslearen giza alderdiak garatzen ikastea. Bizi-ibilbidea gainerakopertsonekin batera eraikitzen duen subjektu autonomotzat ikusteanorberaren burua eta auto-estima eta gaitasun emozionalak lantzeaEgiten eta ekiten ikastea. Izaera ekintzailea garatzea eta norberarenjarrerak identifikatzeaOinarrizko gaitasunakZientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna 3. Ikasten ikasteko gaitasunaMatematikarako gaitasunaHizkuntza-komunikaziorako gaitasunaInformazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunaGizarterako eta herritartasunerako gaitasunaGiza eta arte-kulturarako gaitasunaNorberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunaLEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIAHezkuntza-etapa arloetan banatuta dagoenez, horiek lantzeko behar dendenbora mugatu behar da hezkuntza- etapako ordutegia jarraituz.Lehen zikloko ordutegia egokitzeko aukera dute ikastetxeek; beti ere,hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen bada eta helburuak betetzenbadira. 4. Ordu kopurua ziklo bakoitzean ez da izango area bakoitzarentzat aurrekotaulan adierazitakoa baino txikiagoa, eta Euskara eta Literatura, Gaztelania etaLiteratura eta Atzerriko Hizkuntza irakaspenak jaso behar izango dituzteikasleek gutxieneko ordu kopuru batez. Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen EzagueraArte HezkuntzaGorputz HezkuntzaGaztelania eta LiteraturaEuskara eta LiteraturaAtzerriko HizkuntzaMatematikaINGURUNEAREN EZAGUERAIngurune kontzeptuak, giza existentziaren testuingurua osatzen dutenfenomeno multzoa ez ezik, gizakiek fenomeno-multzo horrekin dutenharremana ere adierazten du. Honen helburuen artean, berezko ezaugarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide-izatea onartzea eta aintzat hartzea; talde-jardueretan partehartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboan jokatuz; eta, natura-,gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea daude.Edukiak multzokatuak daude: ingurunea eta hura iraunaraztea, izakibizidunen aniztasuna; osasuna eta garapen pertsonala, pertsonak, kulturak etagizarte-antolakuntza; aldaketak denboran zehar, materia eta energia etaobjektuak, makinak eta teknologiakEbaluazio irizpide nagusienak, besteen artean, inguru fisikoko oinarrizkoelementu eta baliabideen adibideak jartzea; oinarrizko irizpideak erabiliz, 5. norberaren inguruko animalia eta landaregarrantzitsuenak ezagutu etasailkatzea;eta, higienearekin, elikadurarekin, jarduera fisikoarekin,atsedenarekin eta norberaren emozio eta sentimenduak kontrolatzearekinzerikusia duten praktika mesedegarrien adibideak jartzea daude.ARTE HEZKUNTZAMusika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte hezkuntzairakasgaian.Honen helburuak, besteak beste, ikusizko- eta musika-kulturakosentimenak adierazteko moduak ulertzea eta arte-hizkuntzaren teknikabaliabideak garatzea dira.Hirugarren zikloko edukiak , besteen artean, artearen ulertzea etahautematea; musika adierazpenaren interpretazioa eta sorkuntza; erreferenteplastikoen ikusizko ulermen pertzepzioa eta interpretazioa eta artearenekoizpena, adierazpena eta sorkuntza dira.Erabiltzen diren ebaluazio irizpideak ideiak, sentimenduak sormenezeta modu originalean irudikatzea , teknikak oinarrizko prozeduren jakinarengainean erabiliz; arte gertaerak kultura ezberdinen adierazpen modutzathartzea; ikusizko zein soinuzkoirudienesanahiakidentifikatzea.GORPUTZ HEZKUNTZAGorputz eta giza mugimenean oinarriturik mugimen jarduerarekin etagorputz kulturako elementuak barneratzearekin lotutako ahalmena garatzeahelburu duen irakasgaia.Irakasgai honen helburuak, norbere gorputzaren hautemate eta mugimenaukerak aztertzea eta gauzatzea; jarduera fisikoren balorazio positiboa egitea;Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea.Gorputz hezkuntzako ikasgaian ebaluatzeko erabiltzen diren ebaluazioirizpideen artean honako hauek dira garrantzitsuenak: ikusmen, entzumen eta 6. ukimen estimuluen aurrean gorputzarekin erreakzionatzea; hainbat modutanmugitzea eta salto egitea eta jaurtiketak eta harrerak egitea. Irakasgai honen edukiak lau multzotan banatzen da: norberarenezagutza eta kontrola,; gorputz-adierazpena eta komunikazioa; jarduera fisikoaeta osasuna eta mugimen kultura.HIZKUNTZAK Derrigorrezko Hezkuntzaren helburua pertsona era integralean etaharmoniatsuan garatzea da, alderdi intelektualean, afektiboan eta sozialean.Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza eta literatura ikastea; hau da, jarduerasozial eta indibidual bakoitzean hizkuntza erabiltzeko ahalmena lantzea, etaliteratura-testu adierazkorrak zentzuz irakurtzeko trebetasunak eskuratzea. Sailhonetan Euskara eta literatura, gaztelania eta literatura eta atzerriko hizkuntzasartzen dira, hauen guztien irakaskuntza garratzi berdina izanik. Irakasgai hauen helburu nagusia, ikasleen komunikatzeko gaitasunagaratzea da. Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak edo idatziakulertzea eta interpretatzea. Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz etazuzentasunez, era egokian elkarrizketan aritzea eta askotako gizarte-helbideak,informazio- eta komunikazio- beste iturri batzuk erabiliz harremantzea. Irakasgai hauek irizpide hauen arabera ebaluatzen dira: ahozkodiskurtsoen esanahia ulertzea, haurren bizitzarekin loturako testu idatzi errazakulertzea, informazio zehatza aurkitzea eta hautatzea, hitzez adierazteagertaerak, ikastetxeko harreman-egoeretan parte hartzea... Azkenik, irakasgai hauen edukiak bost multzotan banatzen dira:Entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea, komunikazio idatzia: irakurtzeaeta idaztea, literatura-hezkuntza, hizkuntzari buruzko hausnarketaetahizkuntzaren dimentsio soziala 7. HIRITARTASUNA Ezagutzen ikasteaz, egiten ikasteaz, elkarrekin bizitzen ikasteaz etaizatenikasteaz arduratzendaikasgai hau. Hezkuntza herriarentzakozerbitzutzat jotzen da, ikuspegi berritzaile eta eguneratu batekin. Edukiak hiru multzotan banatzen dira irakasgai honetan: gizabanakoaketa pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak; komunitatean bizitzaeta gizartean bizitzea. Irakasgaihonetanondorengo irizpideak hartzen dirakontuanebaluatzerakoan:norberak eta kideendesberdintasun etaezaugarripertsonalak errespetatzea; eguneroko bizitzan eta taldeko harremanetanautonomiaz eta erantzukizunez komunikatzea, adieraztea eta jokatzea;bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea Ikasgaiaren helburu garrantzitsuenen artean: norberaren nortasuna etaezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea; afektibitatealantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea, arauak proposatzea,ezartzea daude, besteak beste.MATEMATIKAKopuruak,espazioak eta formakaldaketaketa harremanak,baitaziurgabetasuna ere deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia Honen helburuak, besteak beste, egunerokotik, gainerako zientziak etamatematikatikateratako problemakebaztea;ezaguera matematikoakegunerokoan erabiltzea; kalkuluak eta estimazioak egitea, forma geometrikoakidentifikatzea. Edukiak 5 taldetan banatzen dira: zenbakiak eta eragiketak, neurketa(magnitudeak eta estimazioa); geometria; informazioa tratatzea, zoria etaprobabilitatea eta problemak ebaztea. 8. Erabiltzen diren ebaluazio irizpideak zenbait motatako zenbakiakirakurtzen eta idazten jakitea; problemak ebazteko gai izatea; neurriarekinzerikusia duten testuak interpretatzea dira, besteak beste.