David

19

Transcript of David

AURKIBIDEA.

1. Ur instalazioa.

2. Gas instalazioa.

3. Aire girotuaren instalazioa.

4. Antena eta telefonia instalazioak.

5. Arkitektura bioklimatikoa.

6. Bibliografia.

Uraren instalazioaren helburua etxebizitzak urez hornitzea da.Urtegietan, erreketan eta putzuetan batzen diren urak, gizakiak hartzeko prestatzen dira, tratatzeko instalazioetan. Handik, distribuzio sareak direla medio, etxebizitzetara eramaten dira.Bi zirkuitu garrantzitsutan banatzen dira; ur hotzekoan eta ur berokoan. Bi zirkuitu hauek zabalik dauden zirkuituak dira hau da, heltzeko eta irtetzeko toki bat dute. Irtetzeko tokian ura galtzen da.Ur beroaren distribuzioa ur hotzaren distribuzioaren funtzionamendu berdina du baina ezberdintasun bat dute, ur beroaren distribuzioa egiterakoan berotzeko elementu batetik igarotzen dela uraren tenperatura igotzeko. Etxebizitza bateko uraren instalazioa ur hotzeko, ur beroko eta hustubideak edo hustuketa instalazioek osotzen dute.

URAREN INSTALAZIOA

Ur hotzeko zirkuituak marra urdin batekin adierazten dira eta ur berokoak berriz, marra gorri batekin.

UR INSTALAZIOA

Kontadorea. Etxebizitzaren sarreran aurkitzen den elementua da, kontsumitzen den emaria konprobatzeko balio du, metro kubikoetan (m3).Ixteko giltza.Uraren isuria mozteko gai diren giltzak dira.Hodiak. Normalean PVC- koak izaten dira eta diametro desberdina dute uraren isuriaren arabera.Hustubidea.Estoldara bideratuta dagoen ur erabilita biltzen duena da.Sifoia. S itxurako beso bat da, bere formari esker beti ur kantitate txiki bat du barnean usain txarrak babesteko.

UR INSTALAZIOAREN ELEMENTUAK: UR INSTALAZIOA

Etxebizitza bateko hustubide sareak, elementu batzuk dauzka ur- zikinak eraikinaren kanpoko aldera arte ateratzen dituztenak, saneamendu sareak deritze.Hondakin urak bi motetan sailkatzen dira ur beltzetan eta euri uretan. Ur beltzak gure etxe tresnetatik datozen ur zikinak dira eta euri urak berriz, ur garbiak dira izenak esaten duen bezala euri uretako urak dira.

Saneamendu sare guztiak araztegietan amaitzen dute euren bidea, bertan urek tratamendu fisiko ezberdinak jasotzen dituzte, kimikoak eta biologikoak, helburua ura ahalik eta garbien erreketara eta itsasoetara itzultzea da.

UR INSTALAZIOA

UR INSTALAZIOAEuri uraren instalazioa.

Etxebizitzetan erabiltzen den gasa era bitan hel daiteke: bonbona bidez edo hodi batzuetatik bideratua. Bi instalazio mota desberdindu daitezke: kanpo eta barneko instalazioak.• Kanpo instalazioa. Erabiltzailearen jabetzako instalazioa da etxebizitzako alde komunitariotik pasatzen da. Hargune balbulatik hasten da eta erabiltzailearen ixteko giltzan bukatzen da.

GAS INSTALAZIOAGAS INSTALAZIOA

•Barne instalazioa. Etxebizitzaren barruan dago eta ikusten den hodi baten bitartez, gasarekin funtzionatzen duten sistema guztiak hornitzen ditu.Elementuak: etxebizitzako ixteko giltza nagusia, tresna bakoitzaren giltza eta emari erreguladorea dira.

GAS INSTALAZIOA

Etxebizitzan uniformea den tenperatura bat ematea dauka helburu eta horrela pertsonen konforta lortzen da. Bero-gailuaren beharra faktore batzuengatik gertatzen da: klima, orientazioa, eraikuntza mota, materialak …Berogailu motak:• Berogailu sistema lehorra. Berogailu batean berotua izan den airearen bitartez garraiatzen da beroa, etxebizitzako gela guztietara difusore batzuen bitartez heltzen delarik.• Ur beroko berogailu sistema. Ur kantitate konstante baten zirkulazioan datza.

BEROGAILU SISTEMAK

GAS GALDARA

Funtzionamendua: galdarak gasa erretzen du, sortutako beroa barrutik doan urari pasatuz. Ur hori berogailu sareko erradiadoreetara edo ur beroko hodietara doa erabilera sanitariorako.Uraren bat bateko berotzeak potentzia altua behar du.Erregularizazioa termostato baten bidez egiten da.

GAS INSTALAZIOA

ZORU BERO- EMAILE BIDEZKO BEROKUNTZA

Zoru bidezko berogailu sistemak plastikozko hodi batzuetan datza, lur azpian daudenak. Oso ekonomikoak direnak.Sortzen den beroa berdintsua da.

Etxebizitzako gela bakoitzaren tenperaturaz programatzaile bat arduratzen da; gelan jarritako hainbat termostatoren bidez, nahi den tenperatura aukeratu daiteke.Tenperatura baxuan lan egiten duenez, konbekzioagatik aire turbulentziak saihesten ditu; hauts multzoak eta zikinkeriak ere.

GAS INSTALAZIOA

Hoztearen helburua barrunbe bat inguratzen duen mediotik tenperatura jaistea da.Hiru elementuk osatzen dute: konpresorea, kondentsadorea eta lurrungailua.Funtzionamendua hozgarria eta airearen arteko bero aldaketa da.

Etapak:1.Fluido hozgarriak konpresorean konprimitzen da, ondorioz bere tenperatura handitzen da.2.Kondentsadorean, konprimatutako gasak beroa galtzen du eta likido bihurtzen da. Galdutako beroa kanpora doa.3.Fluido hozgarria lurrungailura heltzen da, han gasak kamarako beroa jasotzen transformatu egiten da.4.Azkenik, gasa konpresorera bueltatzen da eta zikloa berriro hasieratik hasten da.

AIRE GIROTUAREN INSTALAZIOA

Hozteko makina baten funtzionamenduaren zikloa

AIRE- GIROTUAREN INSTALAZIOA

Aire girotuko sistemak asko dira baina gehien erabiltzen direnak split fijoa eta bero-ponpak dira.

Split fijoa. Etxebizitzaren kanpoan instalatzen den konpresore bat da eta lurrungailu bat du kanpoko aldean. Kondukzio bitartez konektatzen dira.

AIRE- GIROTUAREN INSTALAZIOA

Bero-ponpa. Udan aire egokitua izateko erabili daiteke baita neguan aire beroa lortzeko ere.

AIRE- GIROTUAREN INSTALAZIOA

Ohiko telefono-instalazioa. • Kable bikote bihurrituta darabil. • Ahotsa eta datuak transmititu ahal dira, baina ez une berean.• Transmisio analogikoa da.

ISDN instalazioa.• Kobrezko kable darabil.• Transmisio digitala da.• Datuak eta ahotsa hartzeko, ISDM modema behar du.• Kanal bi eskaintzen ditu; ahotsa zein datuak erabiltzeko.

ADSL instalazioa.• Altzairuzko kableak erabiltzen ditu.• Transmisio digitala da.• Hiru komunikazio kanal eskaintzen ditu, bata ahotserako eta beste biak datuetarako.• ADSL modem bat eta filtro bat beharrezkoak dira, ahotsa datuetatik banatzen duena.

TELEFONO INSTALAZIOA.

Telefono instalazio finkoa era ezberdinetakoa izan daiteke. Ohikoenak hauek dira:

ISDN ADSL

ANTENA ETA TELEFONIA INSTALAZIOAK

TELEBISTA ARRUNTAREN INSTALAZIOA

Honako elementu hauek dauzka:• Antenak. Eraikineko teilatupean instalatzen dira eta bakarkakoak edo taldekoak izan daitezke.• Handitze ekipoak eta filtroak. Seinale maila nahikoa dagoenean, seinale guztiak linea bakarretik jaitsi daitezke. Seinalea gogorra izango ez balitz, anplifikadoreak erabili daitezke.• Distribuzio elementuak. Kable, hargune eta distribuzio seinaleak osotzen dute.

ANTENA ETA TELEFONIA INSTALAZIOAK

DOMOTIKA

Domotikaren helburuak etxebizitza bateko bizilagunen ongizatea eta segurtasuna handitzea da, etxeko egitekoak gutxitu egiten ditu eta kontsumo ezberdinak arrazionalizatu egiten ditu. Automatismo eta kontrol sistema ezberdinak erabiltzen dira hau lortzeko.Sistema domotiko oso bat unitate zentralizatu bat osotzen du, kontrol hori programatzea uzten du eta aukera ematen du urrutitik iristeko; adibidez, sakelako telefonoaren bidez

INMOTIKA.Eraikin handiei, enpresei, biltegi etxe orratzei domotikaren printzipio eta teknikak aplikatzen direnean inmotikaz hitz egiten da.

Domotikak eskaintzen dituen zerbitzuak:

• Kudeaketa energetikoa.• Erosotasuna.• Segurtasuna.• Komunikazioak.

ANTENA ETA TELEFONIA INSTALAZIOAK

ARKITEKTURA BIOKLIMATIKOA.Arkitektura bioklimatikoak diseinuarekin eta eraikuntzekin dauka zerikusia eskura dauzkagun baliabide naturalak aprobetxatuz. Elementu natural hauek energia kontsumoa gutxitzeko asmoz erabiltzen dira eta, orokorrean, etxebizitzako ingurune-inpaktua gutxitzeko.

Honako teknika hauek erabiltzen ditu:

•Eguzki sistema pasiboak. Eguzki erradiazioa sistema mekanikoak erabili barik, eraikina diseinatzen da.•Isolamendua. Material egokiak erabiliz edo murru sendoak erabiliz lor daiteke.•Lursailaren xedapen egokia. Etxebizitza haizerantz eta eguzki erradiaziora zuzenduta jartzen da, lortu nahi den efektuaren arabera.•Aireztapena. Murruak eta trenkadak jarriz lortzen dira, guneak airea era natural batean zirkulatzean banatzerakoan.•Zoruaren aprobetxamendua.Etxeko fatxadarik hotzena lurperatzean edo aire hodiak lurperatzean lor daiteke.

ARKITEKTURA BIOKLIMATIKOA

EGUZKI SISTEMA PASIBOAK

Ponpa edo haizagailuen moduko aparatuak ez erabiltzean eguzki- energia aprobetxatzen da.•Orientazioa. Urte osoan ahal den beste eguzki argia hartzea etxebizitzarako. Eki mendebalderantz orientatuta egon behar da eta leiho gehienak hegoalderantz jarrita.•Inertzia termikoa.Erraztasun handiagorekin adierazten du materialek tenperatura aldatzen dutenaren ezaugarriak.Etxebizitzen barruko tenperatura egonkorra mantentzeko erabiltzen da.

EGUZKI SISTEMA AKTIBOAK

Sistema mekaniko eta elektrikoen bidez eguzki energia aprobetxatzen dituzten sistema dira.•Eguzki-atxikigailuak. Ura berotzeko erabiltzen dira•Panel fotoboltaikoak. Eguzki erradiaziotik elektrizitatea sortzen dute.Eguzki sistema pasiboa

Eguzki sistema aktiboa

ARKITEKTURA BIOKLIMATIKOA

BIBLIOGRAFIA

INFORMAZIOA. Atera dudan informazio guztia liburutik eta internetetik izan da; www.areatecnologia.com izeneko helbidetik.

IRUDIAK.Atera ditudan irudi guztiak internetekoak izan dira, moodle- en agertzen dena izan ezik.

BIBLIOGRAFIA