Curriculumeko Argazkiak

3
 Lehen kapituloko seigarren artikuluan aipatzen denez, Haur Hezkuntzan garapen pertsonal eta sozialerako oinarriak ezartzen dira. Lehen argazkian, psikomotrizitate gelan, garapen pertsonala irudikatzen da, bakoitzak bere trebetasunak ezagutuz eta garatuz. Bigarren eta hirugarren argazkietan gaitasun sozialak nola lantzen diren ikusi daiteke, denak batera ekintza desberdinetan arituz. Laugarren kapituluari dagokionez, oso garrantzitsua den aspektu bat lantzen da, hain zuzen ere familien lankidetza, inplikazioa eta prestakuntza. Gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dute haurren eskola-hezkuntzaren jarraipena egiteko eta hartan parte hartzeko. Familiek parte har dezaten eta elkarlana egon dadin ikastetxeen eta familien artean, ikastetxeek eta guraso-elkarteek prestakuntza-jarduerak antolatu ahal izango dituzte gurasoentzat, tutoreentzat eta legezko tutoreentzat.

Transcript of Curriculumeko Argazkiak

Page 1: Curriculumeko Argazkiak

7/24/2019 Curriculumeko Argazkiak

http://slidepdf.com/reader/full/curriculumeko-argazkiak 1/3

 Lehen kapituloko seigarren artikuluan aipatzen denez, Haur Hezkuntzan garapen pertsonal

eta sozialerako oinarriak ezartzen dira. Lehen argazkian, psikomotrizitate gelan, garapen

pertsonala irudikatzen da, bakoitzak bere trebetasunak ezagutuz eta garatuz. Bigarren eta

hirugarren argazkietan gaitasun sozialak nola lantzen diren ikusi daiteke, denak batera

ekintza desberdinetan arituz.

Laugarren kapituluari dagokionez, oso garrantzitsua den aspektu bat lantzen da, hain zuzen

ere familien lankidetza, inplikazioa eta prestakuntza. Gurasoek edo legezko tutoreek

eskubidea dute haurren eskola-hezkuntzaren jarraipena egiteko eta hartan parte hartzeko.

Familiek parte har dezaten eta elkarlana egon dadin ikastetxeen eta familien artean,

ikastetxeek eta guraso-elkarteek prestakuntza-jarduerak antolatu ahal izango dituzte

gurasoentzat, tutoreentzat eta legezko tutoreentzat.

Page 2: Curriculumeko Argazkiak

7/24/2019 Curriculumeko Argazkiak

http://slidepdf.com/reader/full/curriculumeko-argazkiak 2/3

 Adibidez, gurasoek erositako materiala gero klasean erabiltzea, beti kontuan hartuz

umearen maila.

Errealitatea ulertzeko moduak eta ikasteko egoeren atalean, nortasunaren eraikuntza eta

ingurune fisikoaren eta sozialaren ezaguerari buruz hitz egiten du, hala nola, garbitasuna,elikadura, jolas sinbolikoa, tradizio kulturaleko jarduerak... eta komunikazioa eta

adierazpena eremuko egoera-familiak: ipuinak, bildumak… Hezkuntza prozesuan ingurunea

determinatzailea da, eta hau ezagutzea eta ulertzea lortu beharreko zerbait.

Etapa honetan zehar lortu nahi diren helburuak argi ikus daitezke argazki gehienetan.

Errespetua, laguntza eta lankidetzako

 jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta

gainerako pertsonen beharrizanetara

egokitzeko, eta sumisio nahiz

nagusitasuneko jarrerak baztertzea dira

etapa honetako helburuetako batzuk.

Horrez gain, ingurune fisiko eta soziala

behatzea eta aztertzea eta hura

ezagutzeko interesa adieraztea, haren

partaide izateko sena lantzeko eta ingurune

horretan nolabaiteko segurtasunez eta

autonomiaz jarduteko helburua ere

presente dago curriculumean eta baita ere argazkietan ikusi dezakegu.

 Azkenik, haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak,

tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin

gozatzeari garrantzia ematen zaio eta oso garrantsitsua da umeentzat.

Page 3: Curriculumeko Argazkiak

7/24/2019 Curriculumeko Argazkiak

http://slidepdf.com/reader/full/curriculumeko-argazkiak 3/3