Cristóbal balenciaga MUseOa Moda eta teknologia · baliabide-plataformaren egilea eta Aula steam...

8
de Balenciaga reside, como es n medida, en el número relativam Moda eta teknologia DIY tailerra CRISTóBAL BALENCIAGA MUSEOA

Transcript of Cristóbal balenciaga MUseOa Moda eta teknologia · baliabide-plataformaren egilea eta Aula steam...

  • Cristóbal balenCiaga MUseOa

    Como resultado, el valor que se atribuye hoy a las obras de Balenciaga reside, como es natural, en su contribución contextual, técnica y estética, aunque también, en menor medida, en el número relativamente escaso de las mismas.

    Moda eta teknologiaDIY tailerra

    Cristóbal balenciaga MUseOa

  • Moda eta teknologia

    Modari aplikatutako jarduera teknologiko teoriko-praktiko honek hurbilketa bat eskainiko du, janzteko proiektuak sortzeko beharrezkoak diren metodologiak, do-it-yourself teknikak eta tresna digitalak erakusteko.

    Parte-hartzaileek ikasiko dute elektronika ehunetan eta materialetan era arduratsu eta jasangarri batean barneratzen, eta, halaber, sormena garatuko dute gailu praktikoak eta originalak asmatzen, diseinuaren balioa ahaztu gabe. Era berean, ehunari aplikatutako ekoizpen digitalak ahalbidetzen dituen aukerak, eta jantzi edo osagarri elektroniko eta/edo adimendun baten garapenaren faseak nahiz prototipazioaren faseak ezagutaraziko dira.

    aUrKeZPena

    ekimenak 6 saio izango ditu, 42 ordu, guztira. 4 saio KutxaKultur

    Moda tailer-espazioan egingo dira, tabakaleran, Donostian, eta

    2 saio, Cristóbal balenciaga Museoaren instalazioetan. saioak

    larunbat eta igande guztietan egingo dira, urriaren 13tik

    28ra, 10:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 18:00etara.

  • 1. E-oihalak eta wearable teknologiaCristObal balenCiaga MUseOa, getaria

    Gaur egun, wearableak eta/edo ehun teknologikoak garatzen dira, eta horiek funtzionaltasun berritzaile bat ematen diete ehun-sektoreari, eta modari, oro har. Saio honetan, zirkuitu malguen eraikuntzaren eta jantzi-osagarri interaktiboak sortzeko LilyPad Arduino plataformaren nondik norakoak aurkeztuko zaizkie parte-hartzaileei.

    2. Artisautza, kodea eta DIY sentsoreakCristObal balenCiaga MUseOa, getaria

    Azken hamarkada honetan, IoT ospetsuak (gauzen Interneta) hobekuntza teknologikoak barneratu ditu gure bizitzetan, eta modak jakin izan du iraultza teknologiko horretaz baliatzen. Saio honetan, parte-hartzaileek sarrera egingo dute janzteko sentsoreetara (potentziometro-sentsoreetako, presioko eta makurdurako, eta inklinazioko DIYen ekoizpena). Horiek soinean eramaten dituzten pertsonekin eta horren inguruarekin eragiteko gai dira, biei buruzko informazioa bilduta.

    3. Material adimendunakKUtxa KUltUr MODa, tabaKalera, Donostia

    Saio honetan material adimendunetan sakonduko da, hala nola, nitinolean eta/edo tinta termokromatikoetan. Parte-hartzaileak materialok erabiltzeak eta barneratzeak ematen dituen aukera ugariez jabetuko dira, eta, horretarako, zenbait papera tolesteko zenbait ariketa egingo dituzte, modaren diseinuari erraz aplikatu ahal zaizkien egitura tolestuak sortuz.

    2018/10/13

    2018/10/14

    2018/10/20

    Moda eta teknologiaegitaraUa

  • 4. Ekoizpen digitalaren aplikazioa ehunetanKUtxa KUltUr MODa, tabaKalera, Donostia

    Saio honetan, modari aplikatutako diseinu nahiz ekoizpen digitalak ematen dituen aukerak aztertuko dira. Parte-hartzaileek 3D inprimagailu bidezko prototipaziorako aurkezpena jasoko dute. Eta, Material ConneXion Bilbao-ren lankidetzari esker, material berritzaile, jasangarri eta biodegradagarrietan sakonduko da.

    5–6. Prototipazioa eta diseinuaKUtxa KUltUr MODa, tabaKalera, Donostia

    Azken bi saioak parte-hartzaile bakoitzaren banakako proiektua garatzera bideratuko dira: jantzi edo osagarri elektroniko eta/edo adimendun bat sortzea. Horretarako, Design Thinking izeneko metodologiaren bitartez, produktu berri horiek garatzeko hastapenak ikasiko dituzte. Saio hauen helburua izango da ideia bat garatzean eta inplementatzean ematen diren prozesuen ikuspegi osoa izatea.

    2018/10/21

    2018/10/27–28

    egitaraUa

  • Paola Guimerans

    Paola Guimerans artista, hezitzailea eta teknologo sortzailea da. mfa Design and Technology ikasketak egin zituen New Yorkeko Parsons School of Design diseinu-eskolan, eta ny FashionTechnologyLab-en lan egin zuen. 2017an doktoretza-tesia defendatu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, honako izenburupean: «Teknologia, material sortzaile gisa: e-ehunak eta horren deribazioak ikusizko arten esparruan». Lan horrek irakaskuntza-metodo berriak proposatzen ditu diziplina askotariko ikuspegi batetik eta sortzen ari diren aukera artistikoetatik, garai digitalari berezkoa zaion kultura-marko parte-hartzaile eta lankidetzakoan.

    Aholkularia da hezkuntza-berrikuntzan, eta, horrenbestez, parte hartzen du lehen hezkuntzari, bigarren hezkuntzari eta unibertsitate-ikasketei aplikatutako curriculum-edukiak nahiz zeharkako edukiak garatzen. Prototipadolab baliabide-plataformaren egilea eta Aula steam ekimenaren fundatzailea da. Softcircuits eta wearable technology arloetako tailerrak ematen ditu: ehunak eta elektronika, eta kit esperimental zein diziplinen artekoetakoak diseinatzen ditu. Gainera, foroetan eta Estatu mailako nahiz nazioarteko foro eta konferentzietan parte hartzen du, hala nola: Make Education New York World Make Faire, Conference on Tangible, Embedded, and Embodied Interfaces tei13 edota iated International Academy of Technology, Education and Development conference.

    paolaguimerans.com

    aulasteam.com

    prototipadolab.com

    iraKaslea

  • Material ConneXion

    Material ConneXion material berritzaile eta jasangarrien inguruko bilaketan eta aholkularitzan (eta eraldaketa-prozesuetan) espezializatuta dagoen nazioarteko zentrorik handiena da. 1997an sortu zen New Yorken, material fisikoen lehen materiotekarekin. Denboraren poderioz, beste zazpi egoitzatara mugitu da, Estatu Batuetan, Asian eta Europan. Gaur egun munduko materiotekarik handiena kudeatzen du; izan ere, 7.000 erreferentzia ditu.

    Material ConneXion Bilbao 2015ean sortu zen, Material ConneXion Italiaren ekimenez; azken hori Milanen dago eta 2002an sortu zen (Europan ibilbiderik luzeena duen egoitza da). Xedea da ezagutzak transferitzea eta, materialen berrikuntzaren bitartez, lehiakortasuna hobetzea. Horrela, produktu hobeak eta balio erantsi handiagoko konponbideak sortzea ahalbidetzen da.

    Erakunde askoren aholkularia da, eta horiekin aritzen da lankidetzan: profesional independenteak, diseinatzaileak, ikerketa-zentroak, I+G sailak, unibertsitateak, etab. Era berean, plataforma paregabea da inguruan sortutako material eta prozesu berritzaileei mundu mailako ikusgarritasuna emateko. Izan ere, Material ConneXion Bilbaoren funtsezko bokazioa da gure inguruko ahalmen sortzaile, zientifiko eta teknologia identifikatzeko kanala izatea eta ahalmen horri ikusgarritasuna ematea. Horrela, ahalbidetu nahi da merkatura eraldakuntzarako material eta teknologia berriak heltzea, berritzaileak eta jasangarriak.

    Material ConneXion Bilbao Bilboko erdigunean bertan dago. Egun, 1.000 material baino gehiago ditu, eta etengabe ari da hazten eta gaurkotzen. Espazio irekia da, eta, bertan, tailerrak, hitzaldiak eta trebakuntza-ekintzak antolatzen dira.

    lagUntZailea

  • Cristóbal balenciaga Museoak KutxaKultur Modarekin

    lankidetzan antolatutako jarduera

    DataK

    larunbatero eta igandero,

    2018ko urriaren 13tik 28ra.

    OrDUtegia

    10:00 – 14:00 / 15:00 – 18:00

    Parte-hartZaileaK

    Modari aplikatutako metodologiak eta

    teknologia-praktikak ikasteko interesa daukan

    pertsona orori.

    balDintZaK

    ez da beharrezkoa aurretiazko elektronikako

    ezagutzak izatea, saioak talde txikietan

    garatuko direlako, eta ariketak metodologikoki

    egokituta daudelako, guztien eskura egoteko

    moduan, parte-hartze guztiek sortzeko eta

    esperimentatzeko aukera izan dezaten.

    leKU-KOPUrU MUgatUa

    eZinbesteKOa Da iZena eMatea

    gutxieneko plaza kopuru jakin bat betetzen

    ez bada, jarduera bertan behera geratzen dela

    jakinaraziko zaie interesdunei, eta beste jarduera

    bat egiteko edo dirua bueltan jasotzeko aukera

    emango zaie. Jardueraren amaieran bertaratze-

    ziurtagiria emango da.

    insKriPZiOa

    izena emateko epea zabalik egongo da jarduera

    argitaratzen den egunetik bertatik urriaren 7ra

    arte (egun hori barne), edo eskainitako plazak

    amaitzen direnera arte. 16 plaza eskaintzen dira,

    eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko

    dira. interesa duenak Museoko online izen-emate

    fitxa bete beharko du, edo, bestela, didaktika@

    cristobalbalenciagamuseoa.com helbide

    elektronikora idatzi beharko du.

    hiZKUntZa

    gaztelaniaz.

    PreZiOa

    230 ¤

    Prezioak materialak ditu barne (hauen gutxi

    gorabeherako balioa pertsonako 50 eurokoa

    da), ordenagailu eramangarria izan ezik; parte-

    hartzaile bakoitzak ekarri beharko du.

    harreManetaraKO

    t 943 008 840

    [email protected]

    inFOrMaZiOa

  • aldamar Parkea 6

    20808 getaria – gipuzkoa – españa

    t 943 008 840

    [email protected]

    www.cristobalbalenciagamuseoa.com

    biarritz — 71 km

    bilbao — 81 km

    Donostia / san sebastián — 25 km

    iruña-Pamplona — 97 km

    Vitoria-gasteiz — 83 km

    gPs

    43° 18’6.92’’ n

    2° 12’ 18.77’’ W

    Cristóbal balenciaga MUseOa