Creative Commons

3

Click here to load reader

description

Creative commons lizentzia motaren ezaugarriak argitzeko erabilitako ariketak

Transcript of Creative Commons

Page 1: Creative Commons

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izena, banaka: Maialen Torres

Irudiak eta Creative Commons (Sarbide irekiko irudi-bankuak)Ekarpenaren helburua: Creative Commons lizentziak ezagutzea, irudiekin

duten erabilera ezagutzea eta CC lizentzia bat sortzea.

1. Ikusi bideo hau eta baita ere hau, eta erantzun hurrengo galdera:

1.1 Ze egoeretarako dira aproposak CC lizentziak?. Adibide bat irudikatu eta

azaldu.

- Sistema honen bidez lanen eskubideek ahalbidetzen dute

sortzen duen pertsonaz gain, beste batzuek ere (erabilpen

jakin batzuetarako) erabili ahal izatea lan horiek.

- Adibide gisa, musika talde baten kasua jarri dezakegu.

Demagun beren musika aurkezteko disko berria argitaratzeko

asmoa dutela, baina azala nola egin erabakitzeko garaian

argazki on bat bilatzeko Creative Commons sistemnara

jotzen dutela, era honetan, gehiago dakitenek sortutako

lanak erabil ditzakete beren diskoaren azalerako.

2. Webgune honetan Creative Commons lizentzia bat sortu behar duzu eta

gero zure blogean jarri. Kontuan izan zure asmoa dela blogean duzuna edonork

erabiltzea (blog berriak sortzeko edo bestelako produktu berriak sortzeko).

Baina zure izena beti aipatzea nahi duzu eta ez duzu nahi inork dirua

ateratzerik hortik. Aukeratu honetarako lizentzia egokiena eta gero lizentziaren

irudia txertatu zure blogean.

3. Webgune honetako CC lizentziak zer adierazten duen azaldu.

Page 2: Creative Commons

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Lizentzia honek baimentzen zaitu bertako lanak kopiatu eta

publikoki erakusteko, baita aldatzeko ere. Hala ere,

aldatuz gero ezin da publikoki argitaratu (horretarako

baimen berezia izan ezean). Gainera, kasu guztietan

autorea nor den adierazi beharra dago eta inongo kasutan

ezin da etekin ekonomikoak lortzeko erabili.

Nahiz eta baldintza hauek errespetetu beharra izan,

posible da autorearen baimena izanez gero baldintza horiek

apurtzea.

4. Gaur egun argazkilari profesionalek erabiltzen dute Creative Commons beren

lanak saltzeko diruaren truke? (orain arte klasean ikusitakoaren arabera

erantzun, zure ustea azalduz)

Nire ustez, sistema hau ez da profesionalek dirua lortzeko

modurik egokiena, izan ere, beren lanen truke ez dute

dirurik jasotzen eta beren izena ezagutzera emateko modu

bat izan litekeen arren ez da diru iturri bat.